{"id":3229,"date":"2023-02-10T09:02:30","date_gmt":"2023-02-10T08:02:30","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/manterola-perez-vicente-429-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:02:30","modified_gmt":"2023-02-10T08:02:30","slug":"manterola-perez-vicente-429-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-perez-vicente-429-eu\/","title":{"rendered":"MANTEROLA PEREZ, Vicente (Donostia, 1833ko urtarrilaren 22a &#8211; Alba de Tormes, Salamanca, 1891ko urriaren 24a)."},"content":{"rendered":"<p>Vicente Manterola elizgizona izan zen eta, bereziki,<br \/>\nEspainiako batasun katolikoaren alde jardun zuen. Horretarako, garai hartan<br \/>\neskura zeuden bitarteko guztiak erabili zituen, dela argitalpenak (foiletoak,<br \/>\nliburuak, prentsa-artikuluak edota Semanario Cat\u00f3lico Vasco-Navarro<br \/>\nastekaria, hark berak Gasteizen 1866an sortua), dela esparru publikoa,<br \/>\nburu-belarri mintzatu baitzen han eta hemen (hitzaldiak, predikuak,<br \/>\nparlamentuko jarduera, polemikak). Alde politikoenari dagokionez, 1869ko<br \/>\nGorteetan nabarmendu zen, karlisten hautagaitzan aukeratu baitzuten. Bereziki,<br \/>\nEmilio Castelarren aurkako hitzaldiek eman zioten ospea. Karlistaldia 1876an<br \/>\nbukatu arte eutsi zion protagonismo horri. Ekinbide karlista alde batera<br \/>\nutzirik (ez dago argi karlismoa bera ere bai), batez ere mintzalari sakratu<br \/>\ngisa nabarmendu zen hil arte.<\/p>\n<p>Familia karlistaren baitan hasi zen bere pentsamoldea<br \/>\nmamitzen eta, gero, ikasketen arrimuan hazi zen, lehenik Donostian, gero<br \/>\nIru\u00f1ean, eta, azkenik, Toledon eta Salamancan. Pentsamendu tradizionalistatik<br \/>\nabiatua, Espainiako batasun katolikoaren alde jardun zuen sutsu, tolerantzia<br \/>\nerlijiosoaren aldeko deiei aurre egiteko. Tradizionalismoaren iritziz,<br \/>\nnazioaren muinetako bat katolikotasuna ze, eta hain zuzen, besteak beste bide<br \/>\nhori baliatu zuen liberalismoa ezartzearen aurka. Lehen testuan, Calahorrako<br \/>\napezpiku Antolin Monescilloren alde mintzatu zen (harentzat lan egiten zuen),<br \/>\nEl Pueblo egunkari demokratari erantzuteko. Lerro haietan argi eta garbi ageri<br \/>\ndira bere pentsamoldearen oinarriak, hots, beste erlijioekiko pentsamolde in-<br \/>\ntolerantea Espainian. Horixe bera izan zen haren literatur jardueraren eta<br \/>\noratoriaren hari nagusia, hala erlijio arloan nola politikoan, bietan ere intrantsigentzia nabarmena agertuta, Bonaldeko bizkondea edo Maistre aipatuta.<br \/>\nElizaren doktrina-intolerantzia hori hala Gorteetako hitzaldietan, nola bere<br \/>\nliburuaren lehen zatian (1885) erakutsi zuen. Hori dela eta, botere politiko<br \/>\nkatolikoa defenditu zuen: \u00abEspainiako Gobernuak, gure aberri maitearen lur<br \/>\nkatolikoan kultu faltsuak sartzea eragotziz, bere betebeharrik sakratuenetako<br \/>\nbat betetzen du\u00bb.<\/p>\n<p>1868ko Iraultzaren bidez, izaera hori Karlos VII.a<br \/>\nerregegaiarengan bakarrik ikusi zuen eta, haren alde borrokatu zen sutsuki,<br \/>\nbai Gipuzkoako dipu- tatu karlista gisa Parlamentuan 1869an eta 1870ean, bai<br \/>\nprentsan, bai 1870az geroztik irtenbide militarra etengabe babestuta. Don<br \/>\nKarlosen zerbitzuan aritu zen buru-belarri, bai pertsonalki, bai kudeaketa<br \/>\nzibilean, erlijiosoan eta haren aldeko publizitatean, hiru foileto plazaratu<br \/>\nbaitzituen 1871n, hirurak ere oso ospetsuak.<\/p>\n<p>Gerra bukatutakoan, erbestera joan zen labur. Amnistia<br \/>\nlaster onartuta, Espainiara itzuli, baina bere sorterrira bueltatzea galarazi<br \/>\nzitzaion, erlijio- lana Madrilen, Malagan eta Toledon eginda, non mintzalari<br \/>\nsakratuaren ospea indartu zuen. Politikagintzan jardun ez bazuen ere,<br \/>\npolemiketan aritu zen espiritismoarekin, eta liberalismoak Manterola izan zuen<br \/>\naskotan hizpide, haren egoera edozein izanik ere.<\/p>\n<p>Harengan, \u00ababertzaletasun bikoitza\u00bb nabarmentzen zen;<br \/>\nhorrela, 1865eko San Prudentzio egunean esan zuen \u00abni ere baskongadoa naiz\u00bb;<br \/>\nbaina, era berean, bere espainolismoa azpimarratzen zuen Gorteetan, hala nola<br \/>\n1869ko apirilaren 29ko saioan: \u00abzuen arteko espainolena bezain espainola naiz<br \/>\nni, [\u2026] ez naiz inor baino gutxiago aberriarekiko maitasunean; ni, [\u2026] sotana<br \/>\nhonen bidez, espainolismoaren su piztua sentitzen dut ene bular barnean\u00bb. Haren<br \/>\neuskaltzaletasuna erlijiotik eratortzen zen eta, Gasteizko apaizgaitegia<br \/>\nbezala, \u00abkatolikoa eta baskongadoa besterik ez daki izaten\u00bb. Arabarrentzako \u2014eta hedaduraz, euskaldunentzako\u2014 bi ardatz nagusiak<br \/>\n\u00abJainkoaren erlijioan eta egiazko askatasunean\u00bb kokatzen zituen. Azken<br \/>\nburuan, \u00abJaungoikoa eta Foruak\u00bb, 1869ko hauteskunde-manifestutik eratortzen zen<br \/>\nbezala, \u00abgure Foruak, usadio onak eta ohiturak gaur eta bihar eduki nahi<br \/>\nditugu; baina era baskongadoan ulertuta\u00bb, hau da, katolikoa: \u00abEuskal herria<br \/>\nsakon eta zintzoki da katolikoa: [\u2026] horregatik gara hain libreak mendi alai<br \/>\nhaietako semeok\u00bb, esan zuen Gorteetan, 1869ko apirilaren 12ko hitzaldian. San<br \/>\nPrudentzioz hitz egitean, hauxe adierazi zuen: \u00abEuskara hizkuntza, hau da, gure<br \/>\nprobintzia senideetan mintzatzen zen bakarra, izan zen Prudentzio haurraren<br \/>\nbihotz xamur-xamurrean Jaungoikoaren ideia piztu zuena\u00bb. Euskara zen<br \/>\nerlijiorako bi- dea, zeren, \u00abeuskara hitz egiten den tokietan ezinezkoa baita<br \/>\nideia panteista [\u2026], hau da, ideia paganoaren berpizkundea\u00bb. Eta erantsi zuen:<br \/>\n\u00absekulan ez da biraorik egin euskaraz. Biraoa foruen aurkakoa da,<br \/>\narrazoimenaren eta kristautasunaren kontrakoa baita\u00bb. Horren ondorioa gizarte<br \/>\nmorala zen, tra- dizio eta ohitura onen herria, berezko agintariek erlijioaren<br \/>\nzeinupean gobernatzen baitzuten. Hori dela-eta deitoratzen zuen euskal<br \/>\npatrizioek bazter uztea herriaren alde hainbeste egiten zuen hizkuntza,<br \/>\nhizkuntzarik eza mo- ralgabetasuna eta erlijiogabetasuna baitzen. Horregatik,<br \/>\nGorteetan 1870eko otsailaren 4an egindako hitzaldian, hauxe adierazi zuen:<br \/>\n\u00abGobernu batek esku sakrilegoa luzatuko balu gure erakunde gurtuen kutxa santua<br \/>\nukitzeko, ez izan zalantzarik, euskal herria gizon bakar bat bezala altxatuko<br \/>\nlitzateke, eta lehoiaren kemenez oldartuko litzateke armada inbaditzailearen<br \/>\nbaioneten aurka\u00bb. Eta hauxe erantsi zuen: \u00abForuak bigarren erlijio moduko bat<br \/>\ndira Euskal Probintzietan, Kalbarioko erlijio ohoragarria Foruetako lehena den<br \/>\nbezala, bere Foru transzendentala da\u00bb. Karlisten berehalako altxamenduaren<br \/>\niragarpena zen, haren iritziz karlismoak bakarrik aldezten baitzituen horrelako ideiak.<\/p>\n<p>Heriotzaren ondotik, haren figura nolabait ahanzturan<br \/>\ngelditu zen, baina hogeita hamarreko karlismoak aldarrikatu zuen batez ere.<br \/>\n1950ean, estatua bat ezari zuten Donostian.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Vicente Manterola elizgizona izan zen eta, bereziki, Espainiako batasun katolikoaren alde jardun zuen. Horretarako, garai hartan eskura zeuden bitarteko guztiak erabili zituen, dela argitalpenak (foiletoak, liburuak, prentsa-artikuluak edota Semanario Cat\u00f3lico Vasco-Navarro astekaria, hark berak Gasteizen 1866an sortua), dela esparru publikoa, buru-belarri mintzatu baitzen han eta hemen (hitzaldiak, predikuak, parlamentuko jarduera, polemikak). Alde politikoenari dagokionez, 1869ko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3229","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MANTEROLA PEREZ, Vicente (Donostia, 1833ko urtarrilaren 22a - Alba de Tormes, Salamanca, 1891ko urriaren 24a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-perez-vicente-429-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MANTEROLA PEREZ, Vicente (Donostia, 1833ko urtarrilaren 22a - Alba de Tormes, Salamanca, 1891ko urriaren 24a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Vicente Manterola elizgizona izan zen eta, bereziki, Espainiako batasun katolikoaren alde jardun zuen. Horretarako, garai hartan eskura zeuden bitarteko guztiak erabili zituen, dela argitalpenak (foiletoak, liburuak, prentsa-artikuluak edota Semanario Cat\u00f3lico Vasco-Navarro astekaria, hark berak Gasteizen 1866an sortua), dela esparru publikoa, buru-belarri mintzatu baitzen han eta hemen (hitzaldiak, predikuak, parlamentuko jarduera, polemikak). Alde politikoenari dagokionez, 1869ko [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-perez-vicente-429-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/manterola-perez-vicente-429-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/manterola-perez-vicente-429-eu\\\/\",\"name\":\"MANTEROLA PEREZ, Vicente (Donostia, 1833ko urtarrilaren 22a - Alba de Tormes, Salamanca, 1891ko urriaren 24a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:02:30+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/manterola-perez-vicente-429-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/manterola-perez-vicente-429-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/manterola-perez-vicente-429-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MANTEROLA PEREZ, Vicente (Donostia, 1833ko urtarrilaren 22a &#8211; Alba de Tormes, Salamanca, 1891ko urriaren 24a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MANTEROLA PEREZ, Vicente (Donostia, 1833ko urtarrilaren 22a - Alba de Tormes, Salamanca, 1891ko urriaren 24a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-perez-vicente-429-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MANTEROLA PEREZ, Vicente (Donostia, 1833ko urtarrilaren 22a - Alba de Tormes, Salamanca, 1891ko urriaren 24a). - Iura Vasconiae","og_description":"Vicente Manterola elizgizona izan zen eta, bereziki, Espainiako batasun katolikoaren alde jardun zuen. Horretarako, garai hartan eskura zeuden bitarteko guztiak erabili zituen, dela argitalpenak (foiletoak, liburuak, prentsa-artikuluak edota Semanario Cat\u00f3lico Vasco-Navarro astekaria, hark berak Gasteizen 1866an sortua), dela esparru publikoa, buru-belarri mintzatu baitzen han eta hemen (hitzaldiak, predikuak, parlamentuko jarduera, polemikak). Alde politikoenari dagokionez, 1869ko [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-perez-vicente-429-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-perez-vicente-429-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-perez-vicente-429-eu\/","name":"MANTEROLA PEREZ, Vicente (Donostia, 1833ko urtarrilaren 22a - Alba de Tormes, Salamanca, 1891ko urriaren 24a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:02:30+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-perez-vicente-429-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-perez-vicente-429-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-perez-vicente-429-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MANTEROLA PEREZ, Vicente (Donostia, 1833ko urtarrilaren 22a &#8211; Alba de Tormes, Salamanca, 1891ko urriaren 24a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3229","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3229\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3229"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3229"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}