{"id":3227,"date":"2023-02-10T09:01:28","date_gmt":"2023-02-10T08:01:28","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/manterola-beldarrain-jose-428-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:01:28","modified_gmt":"2023-02-10T08:01:28","slug":"manterola-beldarrain-jose-428-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-beldarrain-jose-428-eu\/","title":{"rendered":"MANTEROLA BELDARRAIN, Jose (Donostia, 1849 \u2013 Donostia, 1884)."},"content":{"rendered":"<p>Jose Manterola Donostiako familia burges batean jaio zen.<br \/>\nAita (Gregorio) Gipuzkoako ahaldun nagusia eta udaleko zinegotzia izan zen<br \/>\n1869tik 1873ra, Seiurtekoan. Batxilergoa Bergarako Errege Mintegian ikasi zuen<br \/>\neta, gero, Filosofia eta Letrak Valladolideko, Zaragozako eta Madrilgo<br \/>\nunibertsitateetan.<\/p>\n<p>Gazte-gaztetik, egunkarietan artikuluak idatzi zituen, hala<br \/>\nnola Gipuzkoako Aurrera liberalean eta La Paz foruzalean. Ideologia<br \/>\npolitikoari dagokionez, liberal foruzalea izan zen, Donostiako elite kultural<br \/>\nguztiari ohi zegokionez eta, 1873an, Diario de San Sebasti\u00e1n egunkariko<br \/>\nzuzendari izendatu zuten, bai eta Udal Liburutegiko zuzendari ere. Gero,<br \/>\nBigarren Hezkuntzako Institutuko irakaslea izan zen, gerra zela-eta hiritik<br \/>\nBergarara lekualdatua. Institutuan, Letrei loturiko irakasgaiak eman zituen, hala<br \/>\nnola Erretorika eta Poetika, baina baita mugakoago batzuk ere, hala nola<br \/>\nPsikologia eta Etika nahiz Kosmologia eta Teodizea.<\/p>\n<p>1876ko uztailaren 21eko legearen ondorioz foruak indargabetu<br \/>\nizana kolpe latza izan zen intelektual liberal gehienentzat, karlisten aurkako<br \/>\ngerran egindako ahaleginak Foruen galera izan baitzuen sari. Giro hartan,<br \/>\nkultur eki- men euskaltzaleak sustatu ziren Iru\u00f1ean, Gasteizen, Bilbon eta<br \/>\nDonostian. Manterola gazte hil zen, 35 urte doi zituela. Hiri guztiak agertu<br \/>\nzuen bere nahigabea, bai eta Euskal Herri guztiak ere, heriotzaren ondotik<br \/>\negindako omenaldi-liburuak darakutsan bezala. Hala eta guztiz ere, munta<br \/>\nhandiko eginkizunak garatzeko astia izan zuen.<\/p>\n<p>Donostian, lehen Berrezarpenean garatutako ildoaren<br \/>\nerreferentea da Jose Manterola: hots, mugimendu foruzale eta katolikoa, aurreko<br \/>\ngaraian baino kontserbadoreagoa. Hiru ardatzen inguruan lan egin zuen: bai<br \/>\nidazle gisa, bai Udalaren bidez hiriko Lore Jokoen sustatzaile gisa, bai<br \/>\nEuskal-Erria aldizkariko zuzendari gisa.<\/p>\n<p>Idazlanei dagokienez, Cancionero Basco da nabarmentzekoa.<br \/>\nEuskal Herri osoko olerki eta abestien antologia da, hiru liburukitan<br \/>\nbanatua. Liburuki bakoitzak aukeraketa liriko bat dauka, oso argi ez dauden<br \/>\nkategoria poetikoei jarraikiz egina, eta nolabait, arrapaladan egindako<br \/>\nbildumaren eitea dario. 1877tik 1880ra bitarte idatzi zuen. Bonaparte<br \/>\nprintzeari eta Antonio Truebari eskainia egoteak salatzen digu asmoaren nondik<br \/>\nnorakoa. Kantutegiak pertsona batzuek egindako lana du oinarri: zehazki, Francisque<br \/>\nMichel (1809-1877) Bordeleko Unibertsitateko katedradun eta Erdi Aroan adituak<br \/>\nondutakoa, Jean-Dominique Julien Sallaberry abokatu eta folkloristak gauzatutakoa, eta Jose Antonio Santesteban (1835-1906) organista eta konpositore<br \/>\ndonostiarrak egindakoa; hain zuzen, azken horren musikalizazioetan oinarritu<br \/>\nzen. Olerkiez gain (haietako batzuk musikalki harmonizatuak), bestelakoak<br \/>\njaso zituen, hala nola obrari eta egileei buruzko datu kritikoak, gaztelaniazko itzulpena eta, zenbaitetan, baita frantsesera ere, ohar filologikoak eta<br \/>\neuskara-gaztelania-frantsesa hiztegi bat. Ez du hainbateko garrantzirik Gu\u00eda manual geogr\u00e1fico-descriptivo de Guip\u00fazcoa gidak.<br \/>\nManterolaren poemak ere nabarmendu behar dira (Post tenebras spero lucem,<br \/>\ngarrantzitsuena), eta aipatzekoak ere bai haren itzulpenak, bai egunkarietan<br \/>\nidatzitako artikuluak, bai Refranes y proverbios vascos lana, Gregorio Mujikak<br \/>\nbere Euskalerriaren alde aldizkarian 1911n argitaratuak.<\/p>\n<p>Halaber, Udalaren bidez, Lore Jokoak edo Euskerako<br \/>\nItz-jostaldien Batzarrea bultzatu zituen, 1882tik aurrera. Hura euskal kultur<br \/>\nekitaldiak ikustarazi eta saritzeko ekimena izan zen, hala nola<br \/>\nbertsolaritza, txistua, musika oro har, literatura, folklorea, etab. Ekimen<br \/>\nhura Europako mugimendu erromantikoarekin zegoen lotua, Ipar Euskal Herrian<br \/>\nAntoine d\u2019Abbadie mezenasak bultzatua eta Bidasoa gurutzatu zuena. Donostiako<br \/>\neuskal festek Gipuzkoakoei lekukoa utzirik, ekitaldiak Lehen Mundu Gerra hasi<br \/>\narte garatu eta egiazko eragingarria izan ziren euskal kultura berpizteko.<\/p>\n<p>Beharbada, Manterolaren lan garrantzitsuena Donostiako<br \/>\nEuskal-Erria aldizkaria sortzea izan zen (1880-1918), bai eta hasierako<br \/>\nurteetan zuzentzea ere, proiekturik anbiziotsuenetako bat izan baitzen hiriaren<br \/>\nhistorian. Aldizkariak Euskal Herriko lehen figurak bildu zituen, bai eta<br \/>\nkanpokoak ere. Beti egon zen oso lotua Udal Liburutegiari, aldizkariko<br \/>\nzuzendari guztiak liburu- zainak izan baitziren, bai Manterola, bai eta hari<br \/>\njarraiki zitzaizkion Antonio Arzac eta Francisco Lopez Alen ere. Era berean, aldizkariaren<br \/>\nbultzatzaileak Lore Jokoen sustatzaileak izan ziren, eta aldizkaria Jokoen<br \/>\nbozemailea izan zen. Euskal-Erria aldizkarian euskal gaien alderdi guztiak izan<br \/>\nziren hizpide, agian pixka bat era naifago eta hanpatuagoan, baina aniztasun<br \/>\nideologiko inbidiagarriarekin. Manterolak hainbat ataletan parte hartu zuen<br \/>\nburu-belarri, hala nola Curiosidades vascongadas, Apuntes necrol\u00f3gicos,<br \/>\nAut\u00f3grafos y noticias eta Efem\u00e9rides vasco-navarras ataletan.<\/p>\n<p>Euskaltzale gisa, Manterolak ebatzi zuen Gabon sariac<br \/>\nFloridablancako Kondeak onduak zirela. Bestalde, bere alargunaren bidez,<br \/>\nBilintxen bertso asko salbatu ziren. Halaber, Manterola lehenetarikoa izan zen<br \/>\nohartzen euskal kulturak Baskonia kontinentalean zuen garrantziaz. Euskararen<br \/>\ngainbeherak izugarri kezkaturik (euskaldunek zokoratua eta kanpoaldeko<br \/>\nindarrek higatua), ederki ohartu zen literatura idatzia, adierazpideak, euskal<br \/>\ntipoak erabiliko zituen inprenta, akademia bat eta ortografia batua izan beharraz.<br \/>\nBere garaiko askorekin bat, euskara garbizalearen alde egin zuen, herri hizkeratik aldendua, eta Barroko garaian sortutako neologismoak erabiltzeari nabarmen lotua.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jose Manterola Donostiako familia burges batean jaio zen. Aita (Gregorio) Gipuzkoako ahaldun nagusia eta udaleko zinegotzia izan zen 1869tik 1873ra, Seiurtekoan. Batxilergoa Bergarako Errege Mintegian ikasi zuen eta, gero, Filosofia eta Letrak Valladolideko, Zaragozako eta Madrilgo unibertsitateetan. Gazte-gaztetik, egunkarietan artikuluak idatzi zituen, hala nola Gipuzkoako Aurrera liberalean eta La Paz foruzalean. Ideologia politikoari dagokionez, liberal [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3227","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MANTEROLA BELDARRAIN, Jose (Donostia, 1849 \u2013 Donostia, 1884). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-beldarrain-jose-428-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MANTEROLA BELDARRAIN, Jose (Donostia, 1849 \u2013 Donostia, 1884). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jose Manterola Donostiako familia burges batean jaio zen. Aita (Gregorio) Gipuzkoako ahaldun nagusia eta udaleko zinegotzia izan zen 1869tik 1873ra, Seiurtekoan. Batxilergoa Bergarako Errege Mintegian ikasi zuen eta, gero, Filosofia eta Letrak Valladolideko, Zaragozako eta Madrilgo unibertsitateetan. Gazte-gaztetik, egunkarietan artikuluak idatzi zituen, hala nola Gipuzkoako Aurrera liberalean eta La Paz foruzalean. Ideologia politikoari dagokionez, liberal [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-beldarrain-jose-428-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/manterola-beldarrain-jose-428-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/manterola-beldarrain-jose-428-eu\\\/\",\"name\":\"MANTEROLA BELDARRAIN, Jose (Donostia, 1849 \u2013 Donostia, 1884). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:01:28+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/manterola-beldarrain-jose-428-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/manterola-beldarrain-jose-428-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/manterola-beldarrain-jose-428-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MANTEROLA BELDARRAIN, Jose (Donostia, 1849 \u2013 Donostia, 1884).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MANTEROLA BELDARRAIN, Jose (Donostia, 1849 \u2013 Donostia, 1884). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-beldarrain-jose-428-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MANTEROLA BELDARRAIN, Jose (Donostia, 1849 \u2013 Donostia, 1884). - Iura Vasconiae","og_description":"Jose Manterola Donostiako familia burges batean jaio zen. Aita (Gregorio) Gipuzkoako ahaldun nagusia eta udaleko zinegotzia izan zen 1869tik 1873ra, Seiurtekoan. Batxilergoa Bergarako Errege Mintegian ikasi zuen eta, gero, Filosofia eta Letrak Valladolideko, Zaragozako eta Madrilgo unibertsitateetan. Gazte-gaztetik, egunkarietan artikuluak idatzi zituen, hala nola Gipuzkoako Aurrera liberalean eta La Paz foruzalean. Ideologia politikoari dagokionez, liberal [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-beldarrain-jose-428-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-beldarrain-jose-428-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-beldarrain-jose-428-eu\/","name":"MANTEROLA BELDARRAIN, Jose (Donostia, 1849 \u2013 Donostia, 1884). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:01:28+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-beldarrain-jose-428-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-beldarrain-jose-428-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manterola-beldarrain-jose-428-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MANTEROLA BELDARRAIN, Jose (Donostia, 1849 \u2013 Donostia, 1884)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3227","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3227\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3227"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3227"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}