{"id":3223,"date":"2023-02-10T08:57:03","date_gmt":"2023-02-10T07:57:03","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/iztueta-echeverria-juan-ignacio-426-eu\/"},"modified":"2023-02-10T08:57:03","modified_gmt":"2023-02-10T07:57:03","slug":"iztueta-echeverria-juan-ignacio-426-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/iztueta-echeverria-juan-ignacio-426-eu\/","title":{"rendered":"IZTUETA ECHEVERRIA, Juan Ignacio (Juan Ignazio Iztueta Etxeberria) (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767ko azaroaren 29a &#8211; Zaldibia, 1845eko abuztuaren 18a)."},"content":{"rendered":"<p>Pertsona polemikoa, bizitzan gorabehera eta akusazio asko<br \/>\nizandakoa, espetxean ere egona, guztiz garai nahasian bizi izandakoa. Familia<br \/>\napal batean jaioa, baina ez zenbaitetan uste bezain familia behartsua eta,<br \/>\nzalantzarik gabe, jatorriz, kaparea. Bere buruaz eskolatu gabeko jakinez bat<br \/>\nzela esan ba- zuen ere, erabat gezurtatzen dute hori haren liburutegiak,<br \/>\njakintzak eta idazkiek. 1801era arte Zaldibian bizi izan zen, Joakina<br \/>\nLintzoainekin ezkondu zen (emaztea 1802an hil zen). Ordura arte, lehen letretako<br \/>\nmaisua izan zen, bai eta olio eta azienda tratularia ere. Ez dirudi oso bizitza<br \/>\neredugarria izan zenik, 1801ean espetxeratu baitzuten, legez kontrako<br \/>\nharremanez, erlijioaren aurkako proklamaz eta lapurretaz akusatuta. Azpeitiko<br \/>\nkartzelan bere bi- garren emaztea ezagutu zuen, Kontxesi Bengoetxea, eta<br \/>\n\u00abKontxesiri\u00bb bertso sorta ezaguna eskaini zion.<\/p>\n<p>Frantsesen 1808ko inbasioa mugarri izan zen Iztuetaren<br \/>\nbizitzan. \u00abFrantsestua\u00bb izan zen eta erregimen berriaren kolaboratzailea.<br \/>\n1810ean, Azpeititik Donostiara bizitzera joan eta, administrazio<br \/>\nbonapartistaren zerbitzuan hain- bat kargu betez, diru ataka estutik atera zen.<br \/>\nKontxesi 1812an zendu eta hurrengo urtean, Donibane Lohizunera joan zen,<br \/>\nDonostiako guneak pairatuko zituen setioa eta suntsipena susmatuta.<\/p>\n<p>Absolutismoaren itzulerak ataka estuan sartu eta berriz ere<br \/>\nepaitu zuten, bai eta espetxean sartu ere, harako hartan Tolosakoan,<br \/>\n1814-1815ean; ondasunak ere bahitu zizkioten. Handik aurrera, etapa berriari<br \/>\nekin zion Donostian. Hirian bi etxeren eta denda baten jabe izanik, gero eta<br \/>\nbizimodu erosoagoa eraman zuen. Hori dela eta, bestelako karguak bete zituen<br \/>\nhirian bertan, hala nola lurreko ateko zaindaria eta korrejimenduko alkatea. 60<br \/>\nurte zituela, hirugarren aldiz ezkondu zen Maria Asuncion de Urrutzola<br \/>\nzizurkildarrarekin eta hiru seme-alaba izan zituzten (mutiko bat eta bi<br \/>\nneskato). Lehenbiziko emaztearekin bi alaba izan zituen, eta Kontxesirekin,<br \/>\nberriz, hiru mutil. Garai hartan, harreman asko izan zituen tokiko eta<br \/>\nprobintziako agintariekin eta euskaraz aritu zen idazten. Bizitzaren azken urteetan bere<br \/>\njaioterrira itzuli zen, Zaldibiara. Ordurako, euskal dantzei buruz idatzitako<br \/>\nlanek ospea emana zioten eta fama ere bazuen Gipuzkoako dantzari nagusia<br \/>\nzelako, bai eta dantza-maisua ere. 1845ean hil arte aritu zen dantzariak<br \/>\ntrebatzen eta eskola sortzen, Zaldibian ez ezik, baita Probintzian osoan ere.<\/p>\n<p>Haren bi lan nagusiak, zalantzarik gabe, Guipuzcoaco Dantza<br \/>\neta Guipuzcoaco Condaira dira. Bi gauza nabarmendu dira lan horiez: batetik,<br \/>\neuskaraz idazteko ausardia, eta bestetik, Larramendirekiko fideltasuna, hala<br \/>\nharen gipuzkoartasunagatik nola Andoaingo jesuitaren Diccionario Triling\u00fce<br \/>\nhiztegia eta bertako neologismoak erabiltzeko temagatik. Villasanteren arabera, horrek ez zion mesede egin haren idazkien argitasunari, ezta arintasunari ere.<\/p>\n<p>Guipuzcoaco dantza (1824) oso lan ospetsua izan zen garai<br \/>\nhartan, eta euskal folklorismoaren lan aitzindaritzat jotzen da. Iztueta ohartu<br \/>\nzen herriko dantzak pixkanaka galtzen ari zirela baina, haren iritziz, hori ez<br \/>\nzitzaion bakarrik gerra sortari zor. Galera horrek dantzekiko interesa piztu<br \/>\nzion. Iztuetaren arabera, galera hartan Elizaren parte batek ere izan zuen<br \/>\nzerikusia, dantzak gorrotatzen zituelako, eta bereziki, kanpoan hezitako<br \/>\neuskal elitearen zati batek, dantzak mespretxatzen zituelako; izan ere, jende<br \/>\nhorrek primiti- bismo eskolagabearekin lotzen zituen dantzak \u2014bai eta euskara<br \/>\nere\u2014 eta baztertu beharrekoak ziren. Liburuan, xede pedagogikoek bultzaturik,<br \/>\n36 dantza deskribatu eta aztertu zituen eta, handik bi urtera, dantza-doinuak<br \/>\nargitaratu zituen (Euskaldun anci\u00f1a anci\u00f1aco). Dantza, Iztuetaren iritziz,<br \/>\noinekin kantatzea bezalakoa zen; erritmoa, batez ere, eta haren esanetan,<br \/>\nlehenbizi, instrumenturik gabe egiten zen dantza, mugimenduak konpasatuz<br \/>\nsoilik. Berrikitan esan den bezala, Guipuzcoaco Dantza dantza-liburu soila<br \/>\nbaino askoz ere gehiago da. Berriz ere helduko diogu horri.<\/p>\n<p>Guipuzcoaco Condaira, berriz, Diputazioak emaniko pentsio<br \/>\nbaten bidez bultzatu zen 1840tik aurrera. Iztuetak sarreran aitortu zuen 78<br \/>\nurte zituela. Beraz, esan dezakegu zendu zen urte berean bukatu zuela. Lana<br \/>\nhandik bi urtera argitaratu zen, hilondoan. Iztuetak Probintziako gertakari<br \/>\ngogoangarrien nahasketa gisako bat ondu zuen, bere irakurgaietatik hartuak<br \/>\n\u2014bere- ziki, Martinez de Zaldibiak eta Zamakolak idatzitako lanetatik\u2014 eta,<br \/>\nhala- ber, berak bere garaiko gertakariei buruz hartutako oharrak baliatu<br \/>\nzituen. Dena den, frantsesen inbasioari buruzko zenbait datu ezkutatu zituen<br \/>\nego- kiro. Idoia Estornesek idatzi bezala, Guipuzcoaco Condaira Gipuzkoako garai hartako gizartearen isla fidel-fidela da, bai eta egileak agertutako<br \/>\njarrerei buruzkoa ere. Iztuetak landa-giroko gizartea erakutsi zuen \u2014ia ez da<br \/>\nDonostiaz mintzo, hain zuzen\u2014, 1766az geroztik krisian zegoena; horren<br \/>\nharitik, euskara eta ohiturarik tradizionalenak bazterrean uztea Foruen<br \/>\ngalerarekin zegoen berez lotua. Hortaz, Larramendik, eta batez ere, Astarloak<br \/>\neta Moguelek, agertutako ildoari eman zion segida, hots, lotura hautsiezina<br \/>\nzegoela hizkuntzaren eta Foruen artean, lehenbizikoari berari lehentasuna<br \/>\nemanda. Iztuetak esan baitzuen, Foruak nahi badira, euskara maitatu beharko<br \/>\ndela; euskarak eta euskaldunek ez badute bizirik irauten, Foruak galduko<br \/>\ndirela.<\/p>\n<p><span>\u00a0<\/span>Hainbateko tinkotasunez adierazi zuen hori ere \u00abMemoria<br \/>\nsobre la conservaci\u00f3n de la lengua bascongada\u00bb lanean \u2014Garmendiak dio<br \/>\nIztuetaren lan argitaragabeetako bat dela\u2014. Izan ere, euskarari buruzko bere<br \/>\nikuspegia eman zuen: euskara menpeko hizkuntza da, hizkuntza menperatzailearen<br \/>\n(gaztelania) menpean baitago eta, horren ondorioz, euskara buru-belarri<br \/>\ndefenditu beharra dago. Eta bai ospakizunak, jaiak eta dantzak, bai ohitura<br \/>\nzaharrak, nekazarien arteko laguntza-sistemak, etab. hizkuntzari lotuta daude.<br \/>\nHorrek guztiak kultur multzo bat osatzen du eta, hori mantendu ezean, Foruak<br \/>\nere galduko dira.<\/p>\n<p>Zalantza handi bat dugu Iztueta baloratzeko orduan, hots, ea<br \/>\nhark euskal dantzen, tradizioen eta Foruen alde egindako defentsa bat ote<br \/>\ndatorren haren izaera frantsestuarekin. Kontraesana ote zen hori? Beharbada,<br \/>\ngehiago da guretzat eta, ez hainbeste, haren garaikideentzat; analisia, behintzat, aldez aurretik pentsatutako bloke itxien arabera egiten ez badugu, baizik eta kontuan harturik jarrera politikoak pragmatismoen eta konpromiso<br \/>\naldakorren ondorio izaten direla eta, kontuan harturik, halaber, zenbaitetan,<br \/>\nitxuraz bateraezinak diren jarreretan ere badirela harreman guneak eta gune<br \/>\nhoriek etorkizunerako oinarri komunak direla. Javier Estebanek antzekoa<br \/>\ndefenditu du Gipuzkoako elitearen zati bati dagokionez eta esan du Iztueta<br \/>\nhorren adibide bikaina izan daitekeela. Izan ere, gure egilearen ibilbideak<br \/>\nerakusten du 1824tik aurrera Probintziako eliteak Foruen defentsaren inguruko<br \/>\njarrerak eta diskurtsoak hurbildu zituela. Borroka hura, batzuentzat, antzinako<br \/>\nordena mantentzearen aldeko apustu gisa interpretatu zitekeen, eta besteentzat,<br \/>\nberriz, askatasunaren aldeko borrokaren ikurra zen, Foruak, haien iritziz,<br \/>\neuskal herriak mendez mende izaniko askatasun multzoa zirelako. Batzuek,<br \/>\nhasieratik, berritasun liberalak gaitzetsi zituzten; besteek<\/p>\n<p>\u2014Iztuetak, kasu\u2014 nola-halako harremana izan zuten<br \/>\nberritasunekin baina desengainaturik bukatu zuten, ez soilik erradikalizazio<br \/>\niraultzailea gertatu zelako, baizik eta, era berean, elite ilustratuek herria<br \/>\npaternalismoarekin tratatzen zutelako, eta batzuk eta besteak pixkanaka aldendu<br \/>\nzirelako. Aldi berean, deitoragarria zitzaion eliteek hizkuntza eta haren<br \/>\nohiturak iraintzea. Batzuek eta besteek, azkenean, ordena baten itzulera<br \/>\naldarrikatu zuten eta, ordena horren falta sumatzean, zerbait finko eta estatikoa<br \/>\nbalitz bezala gel- ditu zen idealizatua. Modu berean, hizkuntza, ohiturak,<br \/>\njaiak, rol sozialak edo etxeko-jauna gisako figurak idealizatu zituzten,<br \/>\nden-dena hizkuntzarekin lotuta. Eta modu horretan idealizatzerakoan, multzo<br \/>\nosoa fosildu zuten, huraxe berreskuratzeko proiektu politiko bat sustatuta. Ez<br \/>\nziren bakarrak izan. Europan, garai hartan, \u00abherriaren berraurkikuntza\u00bb<br \/>\nbenetako bat gertatzen ari zen, hau da, herri-kulturaren berraurkikuntza,<br \/>\neliteen kulturatik bereizia, eta herri-kultura benetakotasunaren funtsen<br \/>\naterpetzat jo zen. He- rriaren ikuspegi erromantiko horrek, bai eta herria<br \/>\nhistorian nahiz etorkizuneko proiektuetan ardatza zelako ikuspegi horrek ere,<br \/>\ntradizioaren benetako berrinterpretazioa eta birsorkuntza izan zituen oinarri,<br \/>\ntradizioak ia ordena aldaezin eta denboraz kanpoko bat islatzen zuelako<br \/>\nilusioak bulkaturik. Horrenbestez, dantzen eta hizkuntzaren apologien bidez<br \/>\neta Gipuzkoako historiaz emaniko ikuspegiaren bitartez, Iztuetak<br \/>\nkomunitatearen ikuspegi zatitu hori bultzatu zuen eta, era berean, euskal tradizioa<br \/>\n(bir)sortzeko eta ordena berreskuratzeko proiektua.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pertsona polemikoa, bizitzan gorabehera eta akusazio asko izandakoa, espetxean ere egona, guztiz garai nahasian bizi izandakoa. Familia apal batean jaioa, baina ez zenbaitetan uste bezain familia behartsua eta, zalantzarik gabe, jatorriz, kaparea. Bere buruaz eskolatu gabeko jakinez bat zela esan ba- zuen ere, erabat gezurtatzen dute hori haren liburutegiak, jakintzak eta idazkiek. 1801era arte Zaldibian [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3223","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>IZTUETA ECHEVERRIA, Juan Ignacio (Juan Ignazio Iztueta Etxeberria) (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767ko azaroaren 29a - Zaldibia, 1845eko abuztuaren 18a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/iztueta-echeverria-juan-ignacio-426-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"IZTUETA ECHEVERRIA, Juan Ignacio (Juan Ignazio Iztueta Etxeberria) (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767ko azaroaren 29a - Zaldibia, 1845eko abuztuaren 18a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Pertsona polemikoa, bizitzan gorabehera eta akusazio asko izandakoa, espetxean ere egona, guztiz garai nahasian bizi izandakoa. Familia apal batean jaioa, baina ez zenbaitetan uste bezain familia behartsua eta, zalantzarik gabe, jatorriz, kaparea. Bere buruaz eskolatu gabeko jakinez bat zela esan ba- zuen ere, erabat gezurtatzen dute hori haren liburutegiak, jakintzak eta idazkiek. 1801era arte Zaldibian [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/iztueta-echeverria-juan-ignacio-426-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/iztueta-echeverria-juan-ignacio-426-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/iztueta-echeverria-juan-ignacio-426-eu\\\/\",\"name\":\"IZTUETA ECHEVERRIA, Juan Ignacio (Juan Ignazio Iztueta Etxeberria) (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767ko azaroaren 29a - Zaldibia, 1845eko abuztuaren 18a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T07:57:03+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/iztueta-echeverria-juan-ignacio-426-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/iztueta-echeverria-juan-ignacio-426-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/iztueta-echeverria-juan-ignacio-426-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"IZTUETA ECHEVERRIA, Juan Ignacio (Juan Ignazio Iztueta Etxeberria) (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767ko azaroaren 29a &#8211; Zaldibia, 1845eko abuztuaren 18a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"IZTUETA ECHEVERRIA, Juan Ignacio (Juan Ignazio Iztueta Etxeberria) (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767ko azaroaren 29a - Zaldibia, 1845eko abuztuaren 18a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/iztueta-echeverria-juan-ignacio-426-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"IZTUETA ECHEVERRIA, Juan Ignacio (Juan Ignazio Iztueta Etxeberria) (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767ko azaroaren 29a - Zaldibia, 1845eko abuztuaren 18a). - Iura Vasconiae","og_description":"Pertsona polemikoa, bizitzan gorabehera eta akusazio asko izandakoa, espetxean ere egona, guztiz garai nahasian bizi izandakoa. Familia apal batean jaioa, baina ez zenbaitetan uste bezain familia behartsua eta, zalantzarik gabe, jatorriz, kaparea. Bere buruaz eskolatu gabeko jakinez bat zela esan ba- zuen ere, erabat gezurtatzen dute hori haren liburutegiak, jakintzak eta idazkiek. 1801era arte Zaldibian [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/iztueta-echeverria-juan-ignacio-426-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/iztueta-echeverria-juan-ignacio-426-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/iztueta-echeverria-juan-ignacio-426-eu\/","name":"IZTUETA ECHEVERRIA, Juan Ignacio (Juan Ignazio Iztueta Etxeberria) (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767ko azaroaren 29a - Zaldibia, 1845eko abuztuaren 18a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T07:57:03+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/iztueta-echeverria-juan-ignacio-426-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/iztueta-echeverria-juan-ignacio-426-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/iztueta-echeverria-juan-ignacio-426-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"IZTUETA ECHEVERRIA, Juan Ignacio (Juan Ignazio Iztueta Etxeberria) (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767ko azaroaren 29a &#8211; Zaldibia, 1845eko abuztuaren 18a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3223","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3223\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3223"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3223"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}