{"id":3219,"date":"2023-02-10T08:55:14","date_gmt":"2023-02-10T07:55:14","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/gorosabel-dominguez-pablo-de-424-eu\/"},"modified":"2023-02-10T08:55:14","modified_gmt":"2023-02-10T07:55:14","slug":"gorosabel-dominguez-pablo-de-424-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorosabel-dominguez-pablo-de-424-eu\/","title":{"rendered":"GOROSABEL DOMINGUEZ, Pablo de (Tolosa, 1803ko urtarrilaren 16a &#8211; Donostia, 1868ko urtarrilaren 23a)."},"content":{"rendered":"<p>Jose Joaquin de Gorosabel legazpiarraren eta Maria Isidra<br \/>\nDominguez madrildarraren seme bakarra izan zen. 1841ean, Manuela de<br \/>\nIrarretarekin ezkondu zen. Irakaskuntzan, zuzenbidean eta udal kargu<br \/>\npublikoetan ziharduen familia noble batean sortu zen, eta horrek Pabloren<br \/>\nbizitza soziala, ondarea eta lanbidea baldintzatu zituen. Izan ere, aitaren<br \/>\naldeko aitonaren ekimenez, familiak bere kaparetasuna frogatu zuen auzibidean<br \/>\nLegazpin, 1759an. Aita Tolosan kokatu zen, bai abokatutzan, bai Batzar<br \/>\nNagusietarako aholkulari- tzan aritzeko, eta Pablok familiaren tradizioari<br \/>\neutsi zion, baina are anbiziotsuago eta sakonago, bere sormena Espainiako<br \/>\nZuzenbide Zibilaren inguruan garatuta eta Historian begiak pausatuta.<\/p>\n<p><span>1817tik<br \/>\n1825era, Zuzenbide ikasketak egin zituen O\u00f1atiko Unibertsitatean, 1824an<br \/>\nBatxilergoan graduatuta. Legearekin bat, lau urtez aritu zen praktika<br \/>\njuridikoetan bai aitaren bulegoan, bai Madrilgo beste batean, eta horrek Errege<br \/>\nKontseiluetako abokatu-titulu profesionala eskuratzeko aukera eman zion 1828an.<br \/>\nLegeetan lizentziatua tratamendua zegokion.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ikuspuntu<br \/>\nprofesionaletik, bizitza osoa aritu zen lanean bere jaioterrian, Tolosan, bai<br \/>\nabokatu, bai udaletarako aholkulari. Bitarte baterako korrejidore ere aritu zen<br \/>\n1835., 1840. eta 1841. urteetan. 1841ean, ordea, lehen auzialdiko epaitegiak<br \/>\nezarri zirela eta, hainbat eskaera egin zituen 1848an, 1851n eta 1853an,<br \/>\nErresumako Entzutegietako batean lanpostu togadun bat lortzeko. <\/span>Baina ez<br \/>\nzuen horrelakorik erdietsi eta, horren ondorioz, ez zuen karrera judizialik<br \/>\ngaratzerik izan, Gorosabelek benetan horixe nahi bazuen ere.<\/p>\n<p>Haren jarduera politikoa Gipuzkoan ere garatu zen. Udal<br \/>\nkarguak bete zituen erregulartasunez Tolosan bere bizitza aktiboaren urterik<br \/>\ngehienetan. Horrela, alkate izan zen (alkate zelarik, Oria ibia bideratzeko<br \/>\naukerak aztertu zituen, nabigagarria izan zedin, eta Tolosa eta<br \/>\nDonostia lotzeko trenbi- dea egitea proiektatu zuen), bai eta alkateordea,<br \/>\nerregidorea eta fiela ere. Haren jarrera politika argitze aldera,<br \/>\ninteresgarriagoa zaigu Gipuzkoa foralean egindako lana, ahaldun nagusi atxiki<br \/>\nbigarrena izan baitzen 1834tik 1837ra eta, geroago, foruen krisi betean,<br \/>\nkontseilari probintzial kargua onartu zuen 1845etik 1848ra. 1858ko uztailean,<br \/>\nProbintziako Artxibozain izendatu zuten aho batez Errenterian egindako<br \/>\nBatzarretan, kargua hil arte beteta (1868). Era berean, Gipuzkoako Monumentu<br \/>\nHistoriko eta Artistikoen Batzorde Probintzialeko kidea izan zen.<\/p>\n<p>Ikuspuntu ekonomikotik eta, familiaren ohiturari jarraikiz,<br \/>\nGorosabelek oinordetzan jasotako ondare oso handia administratu eta, are,<br \/>\nhanditu ere egin zuen. Bazituen baserriak, hiri-etxeak, bai eta era bateko zein<br \/>\nbesteko ondasun higigarriak ere. Esaten da, halaber, litekeena dela elkarlan<br \/>\nsekretuan aritu izana Luzuriagaren memoria idazteko. Txosten horrek eragin<br \/>\nhandia eta onuragarria izan zuen Probintziako industrian eta merkataritzan.<\/p>\n<p>Egia da Pablo de Gorosabelen ibilbide pertsonal, ekonomiko<br \/>\neta profesionalak familiaren joerari jarraitu ziola, baina garai hartako<br \/>\ntestuinguruak oso eragin nabarmena izan zuen haren joera politikoan eta lan<br \/>\nhistorikoan; bereziki, Foruen aldeko borrokak goia jo zuen garaia izan baitzen;<br \/>\n1830. eta 1850. urteen artean, batez ere (Lehen Karlistaldia eta foruen lehen<br \/>\ngalera). Pablo Konstituzio politikoetako ideia liberalak eta Konstituzio<br \/>\nhistorikoetako foru erregimenak bateragarri egiten saiatu zen. Gorosabelek<br \/>\ntarteko bidea au- keratu zuen, honako ideia hau defendituta: \u00abKonstituzioa bai,<br \/>\nbaina Foruak ere bai\u00bb.<\/p>\n<p>Haren iritziz, ez zen zentzukoa foru erakundeak aldatzea,<br \/>\nmendez mende askatasun zibilak bermatu baitzituzten, bai eta legearen aurreko<br \/>\nberdintasuna ere. Espainiako lurralde guztietako batasun konstituzionalak ez<br \/>\nzuen uniformetasuna justifikatzen, ez erakundeetan, ez politikan, ez<br \/>\nadministrazioan, ezta arlo judizialean ere, beharrezkoa zen kasuetan izan ezik;<br \/>\nadibidez, konstituzioaren printzipioak babesteko erakunde egokirik ez zegoen<br \/>\nkasuetan. Hori ez zen, ordea, Gipuzkoaren kasua, eta Konstituzioa lurralde<br \/>\nhartan ezar- tzea politikoki ezegokia izan zitekeen.<\/p>\n<p>Gorosabelek bere jarrera pertsonalaren arabera aztertu<br \/>\nzituen Foruak eta, horren haritik, erakunde legegileek herrien ongizatea<br \/>\nlortzen saiatu behar dutelako ideia defenditu zuen. Foruek, itxuraz, batasun<br \/>\nkonstituzionalarekin duten kontraesanari erreparatu zion (horrek askotariko<br \/>\ninterpretazioak eragiten zituen) eta bi erregimenak bateragarri egiten<br \/>\nahalegindu zen. Garai hartako beste egile batzuek bezala, Foruen alde jardun<br \/>\nzuen, antzina-antzinakoak zirelako, eskuratutako eskubide batean funtsatuak zeudelako,<br \/>\nherritar gehie- nek foru erregimenean bizitzen jarraitzeko nahia zutelako, eta,<br \/>\nera berean, onuragarriak zirelako Herrialdearen bake, oparotasun eta<br \/>\nzorionerako. Eta erregimen liberal eta herritarrean, Foruak erabat ziren<br \/>\nKonstituzioarekin bateragarri. Ez zegoen kontraesanik zuela gutxi agertutako<br \/>\nideia liberalen, eta Gipuzkoako liberalismo tradizional eta praktikoaren<br \/>\nartean.<\/p>\n<p><span>\u00a0<\/span>Egile emankorra izan zen. Haren lehen idazkiak \u2014denak<br \/>\nTolosan argitaratuak\u2014 juridikoak izan ziren. 1832tik 1846ra, Zuzenbide<br \/>\nZibileko hiru lan idatzi eta plazaratu zituen. 29 urte bakarrik zituela,<br \/>\nRedacci\u00f3n del C\u00f3digo Civil de Espa\u00f1a, esparcido en los diferentes cuerpos del<br \/>\nDerecho y Leyes sueltas de esta naci\u00f3n, escrita bajo el m\u00e9todo de los C\u00f3digos<br \/>\nmodernos (1832) ondu zuen. Silvelaren aburuz, hori Gaztelako Zuzenbidearen<br \/>\negiazko lehen Kodea da; gero, Examen de los principios del Derecho Civil espa\u00f1ol<br \/>\netorri zen (1834, 3 li- buruki); eta, azkenik, C\u00f3digo Civil de Espa\u00f1a.<br \/>\nRedactado con las disposiciones vigentes de los diferentes cuerpos del derecho<br \/>\ny leyes sueltas de este reino, publicadas hasta el a\u00f1o de 1845 inclusive<br \/>\n(1846).<\/p>\n<p>Hiruak ere hainbat arrazoi direla medio idatzi zituen:<br \/>\nabokatu gisa beharra sumatu zuelako; Europan arlo tekniko juridikoan<br \/>\nzebiltzan berrikuntzak ezagutzen zituelako, ideia liberalak zituelako eta<br \/>\njurista gisa jakin-mina zuelako. Hirurek elkarren arteko lotura dute, lan<br \/>\nbakarra baitira, baina denboran tartekatuta. Izan ere, lehenik Kode Zibila<br \/>\nidatzi zuen (1832) eta, gero, horri kodearen edukia azaltzeko doktrina-lan bat<br \/>\nerantsi zion (1834) eta, lana osatze aldera, hirugarren liburuak lehena hobetu<br \/>\neta eguneratu zuen (1846). Hitz batez, Kode Zibileko proiektu bakarra da,<br \/>\nazalpen-laburpen batek lagundua. Hura lan aitzindaria izan zen prozesu luze eta<br \/>\nzailean, eta Espainiako lehen Kode Zibil osoa idatzi izanaren meritua eman<br \/>\nzaio. Proiektu pribatua izan zen; beraz, ez zen ofiziala izan.<\/p>\n<p>Haren lan historikoak, ordea, jarri du Gorosabel Gipuzkoako<br \/>\nhistoriaren egile handien artean. Bizitzaren bigarren etapa historiari eskaini<br \/>\nzion, 1853tik 1868ra bitarte. Etapa hartan, gai bakarra landu zuen, Gipuzkoako<br \/>\nhistoria hain zuzen, eta udal artxiboak zein probintzialak erabili zituen<br \/>\niturritzat (nahiz eta Bernabe Antonio de Ega\u00f1aren obra erabili zuen, aipatu<br \/>\ngabe). Arlo juridikoa da nagusi beste edozeinen gainetik, hala arlo juridikoari<br \/>\neman zion garrantziagatik, nola iragana eta bere oraina juristaren ikuskeratik<br \/>\neta trata- mendutik ikusi zituelako. Iragan historikoa eman nahi izan zuen<br \/>\nezagutzera, hartatik ikasteko, eta ezagutza hori udal eta probintziako<br \/>\nkudeaketan eta administrazioan erabiltzeko.<\/p>\n<p>Horrela, 1853an, Bosquejo de las antig\u00fcedades, gobierno,<br \/>\nadministraci\u00f3n y otras cosas notables de la villa de Tolosa argitaratu zuen<br \/>\nTolosako Mendizabalen Alarguna inprimategian. Gero, 1862an, <i>Diccionario<br \/>\nhist\u00f3rico-geogr\u00e1fico- descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcald\u00edas y<br \/>\nuniones de Guip\u00fazcoa, con un ap\u00e9ndice de las cartas-pueblas y otros documentos<br \/>\nimportantes<\/i> liburua, Gipuzkoako toki entitate guztien deskribapena emateko,<br \/>\n\u00abahalik eta osoena eta zehatzena\u00bb egiten saiatuta, betiere Probintziako<br \/>\nZuzenbide Publikoan be- girada berezia pausatuta. Eta 1865ean, Memoria sobre<br \/>\nlas guerras y tratados de Guip\u00fazcoa con Inglaterra en los siglos XIV y XV. Hura<br \/>\nGipuzkoako Diputazioak 1863an irekitako lehiaketa baten emaitza izan zen,<br \/>\nmarinel gipuzkoarrek armada ingelesaren aurkako jarduketa hobekien aztertuko<br \/>\nzuen obra saritze aldera.<\/p>\n<p>Hala ere, Gorosabelen lanik onena hauxe izan zen: <i>Noticia de<br \/>\nlas cosas memorables de Guip\u00fazcoa o descripci\u00f3n de la Provincia y de sus<br \/>\nhabitantes; exposici\u00f3n de las instituciones, fueros, privilegios,<br \/>\nordenanzas y leyes; rese\u00f1a del Gobierno civil, eclesi\u00e1stico y militar; idea de<br \/>\nla administraci\u00f3n de justicia, etc.<\/i>, 1868an bukatua. Gipuzkoako Probintziaren<br \/>\nhistoriaren deskribapen bat da.<\/p>\n<p>Gipuzkoako Diputazioak argitaratu zuen, egilea hil zenean,<br \/>\nManuela de Irarreta alargunak eskaturik, argitaratu gabe gelditua baitzen.<br \/>\nBatzar Nagusiek, Zumaian bildurik, hauxe erabaki zuten: \u00abDiputazioari<br \/>\nerabateko baimena ematea, gaian adituak direnek lana aztertu ondoren, horri<br \/>\nburuzko erabakirik egokiena har dezan\u00bb. Hala ere, azkeneko gatazka karlistak<br \/>\nprozesua eten egin zuen, eta eskuizkribua galdu zen. Donostiako Udalak, dena<br \/>\nden, jatorrizko eskuizkribuaren kopia bat egiteko enkargua eman zion bere<br \/>\ngaraian Luis Maximino de Aguirreri, eta kopia Serapio Mugikak aurkitu zuen<br \/>\n1898an, udal artxibo hura antolatu zuenean.<\/p>\n<p>Kopiaren berri izan zuenean, Eusebio Lopez editore<br \/>\ntolosarrak elkarlana eskatu zion Diputazioari 1899ko martxoaren 30ean, lana<br \/>\nargitaratzeko. Diputazioak, 1899ko abuztuan, proiektuan lankidetzan aritzea<br \/>\nerabaki zuen, kon- promisoa hartuta bai 100 ale erosteko, bai Gipuzkoako Udalei<br \/>\ngomendatzeko egokitzat jotzen zuten ale kopurua erosteko. Halaber, egoki iritzi<br \/>\nzion erans- kin bat egiteari, Pabloren heriotzatik arrera Gipuzkoan izaniko<br \/>\nberritasunak biltzeko.<\/p>\n<p>Horrela, obra argitaratzea ahalbidetu zen, 1899tik 1900<br \/>\nbitartera bost liburuki plazaratuta, eta seigarren bat ere gehitu behar da,<br \/>\n1901ean argitara emana, Ap\u00e9ndice a la obra Noticia de las cosas memorables de<br \/>\nGuip\u00fazcoa de D. Pablo de Gorosabel izenburukoa, Carmelo de Etxegaraik<br \/>\nondua. Bigarren eta hirugarren edizioak 1967an eta 1972an egin ziren, hurrenez<br \/>\nhurren, \u00abLa Gran Enciclopedia Vasca\u00bb proiektu editorialaren barnean. Laugarren<br \/>\neta az- ken argitaldaria elektronikoki egin zen, Juan Antonio S\u00e1ez Garc\u00edaren<br \/>\neskutik, Ingeba Institutuan, 2004-2006. urteetan, 1899-1901eko lehen<br \/>\nedizioaren gainean. Barne egiturak formatu bera izan du beti: I. libk. (1899),<br \/>\n1. liburua, 2. liburua (1. zatia); II. libk. (1900), 2. liburua (2.<br \/>\nzatia), 3. liburua, 4. liburua (1. zatia); III. libk. (1900), 4. libk. (2. zatia), 5.<br \/>\nliburua. 6. liburua (1. zatia); IV. libk. (1900), 6. liburua (2. zatia), 7. liburua; V.<br \/>\nlibk. (1900), 8. liburua, 9. li- burua; VI. libk. (1901), eranskina<br \/>\n(Etxegarai).<\/p>\n<p>Elias Amezagaren arabera, \u00abhistoria hotz bat baino gehiago<br \/>\nda, Gipuzkoako bizitzaren beraren azterketa sakona da. Euskal Herriko<br \/>\ngertaerak dira, ez bakarrik politikoak eta sozialak edo geohistorikoak, baizik<br \/>\neta baita euskal gizona nor den azaltzen duten jakintzak (nire ustez,<br \/>\nentziklopedikoak), haren ohiturak, haren erakundeak, haren bizilekua; ez da<br \/>\nbukolikoa agertzen saiatzen, inpartziala baizik, errealista\u00bb. Amezagak hau<br \/>\nere gehitu zuen. \u00abQu\u00e9 \u00e9nfasis el suyo en ponderar su independencia, su ecuanimidad,<br \/>\nser un escritor anheloso de adquirir y dejar un buen nombre, y una reputaci\u00f3n<br \/>\nhonrosa, cualidades sin las cuales no tomar\u00e1 la pluma\u00bb. Gainera, \u00abalbiste<br \/>\nbakoitza osotasun batean egituratua dago egungo errealitatearekin, batzuetan<br \/>\natzera egiten dute denborak eta espazioak; gainera, ez dago<br \/>\nprograma-bibliografia baliogarririk eta, ondorioz, ezin da erabili azterlanak<br \/>\negiteko. Kapitulu bakoitzaren testuingurua laukizuzena da, marrazketa-lumaz<br \/>\negina, arloa agortzen saiatuta. Hasteko, kasuan kasuko kontzeptuaren azalpena ematen<br \/>\ndu; gero, haren bilakaera historiko orokorra eta partikularra heldu da, eta<br \/>\nkasu askotan, ez beti, bere iritzi kritiko neurtua egungo ikuspegira<br \/>\nerakarrita\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abGorosabelek bere obraren bidez \u2014jarraitzen du Elias<br \/>\nAmezagak\u2014 \u00abetor- kizunerako kontsulta-liburu bat\u00bb egitea izan zuen helburu<br \/>\nGipuzkoako arlo guztietako historiaz. Nekez bateragarriak ziren elkarren<br \/>\naurkako jarrerak zeuden une historikoan, hau da, liberalismoa edo karlismoa,<br \/>\nbatasun konstituzionala edo foruak, Gorosabelek bere inpartzialtasuna<br \/>\nerakutsi zuen, bai eta egia historiko dokumentatuarekiko errespetua ere.<br \/>\nGorosabelen obra zehatz hori eta, oro har, lan historiko guztiak<br \/>\nbaloratzerakoan, historialari gipuzkoarrak bat datoz hainbat gauza<br \/>\ngoraipatzean: haren jakintza handia, hark azterturiko arloen askotarikotasuna<br \/>\neta oparotasuna, haren azalpenaren ordena eta metodoa, eta haren zintzotasuna<br \/>\neta egia zaletasuna\u00bb.<\/p>\n<p>Juan Antonio Saez Garciaren arabera, obraren zenbait<br \/>\nxehetasunek salatzen digute azken berrikuspenaren faltan zegoela. Hala ere,<br \/>\nesan dezakegu obraren programa bere osoan bete zela. Gorosabel ez baitzen bere<br \/>\nobran mugatu Gipuzkoako ingurune fisikoa, erakundeen antolamendua,<br \/>\nazpiegiturak, ekonomia, etab. deskribatzera, baizik eta, zenbaitetan, iruzkinak<br \/>\negin zituen haien gauza onez eta akatsez, eta batzuetan, irtenbideak ere<br \/>\nproposatuta.<\/p>\n<p>Carmelo Echegarairi (Gipuzkoako kronikaria) enkargaturiko<br \/>\neranskinak, bestalde, jaso egin zituen Gorosabelek lana bukatu zuenetik<br \/>\nizandako berritasunak, eta Diputazioaren eskumenei loturiko kontuez aritu zen<br \/>\nia bere osoan. Bestelako gaiak ere izan zituen hizpide baina askoz ere<br \/>\nsakontasun gutxiagorekin, hala nola errepideak, Pasaiako portua eta<br \/>\nGipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, etab. Beti saiatu zen lege-testuak eta<br \/>\nbestelako agiriak biltzen, betiere jasotako gertakariei buruzko iritzirik eman<br \/>\ngabe.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jose Joaquin de Gorosabel legazpiarraren eta Maria Isidra Dominguez madrildarraren seme bakarra izan zen. 1841ean, Manuela de Irarretarekin ezkondu zen. Irakaskuntzan, zuzenbidean eta udal kargu publikoetan ziharduen familia noble batean sortu zen, eta horrek Pabloren bizitza soziala, ondarea eta lanbidea baldintzatu zituen. Izan ere, aitaren aldeko aitonaren ekimenez, familiak bere kaparetasuna frogatu zuen auzibidean Legazpin, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3219","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GOROSABEL DOMINGUEZ, Pablo de (Tolosa, 1803ko urtarrilaren 16a - Donostia, 1868ko urtarrilaren 23a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorosabel-dominguez-pablo-de-424-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GOROSABEL DOMINGUEZ, Pablo de (Tolosa, 1803ko urtarrilaren 16a - Donostia, 1868ko urtarrilaren 23a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jose Joaquin de Gorosabel legazpiarraren eta Maria Isidra Dominguez madrildarraren seme bakarra izan zen. 1841ean, Manuela de Irarretarekin ezkondu zen. Irakaskuntzan, zuzenbidean eta udal kargu publikoetan ziharduen familia noble batean sortu zen, eta horrek Pabloren bizitza soziala, ondarea eta lanbidea baldintzatu zituen. Izan ere, aitaren aldeko aitonaren ekimenez, familiak bere kaparetasuna frogatu zuen auzibidean Legazpin, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorosabel-dominguez-pablo-de-424-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"9 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gorosabel-dominguez-pablo-de-424-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gorosabel-dominguez-pablo-de-424-eu\\\/\",\"name\":\"GOROSABEL DOMINGUEZ, Pablo de (Tolosa, 1803ko urtarrilaren 16a - Donostia, 1868ko urtarrilaren 23a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T07:55:14+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gorosabel-dominguez-pablo-de-424-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gorosabel-dominguez-pablo-de-424-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gorosabel-dominguez-pablo-de-424-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GOROSABEL DOMINGUEZ, Pablo de (Tolosa, 1803ko urtarrilaren 16a &#8211; Donostia, 1868ko urtarrilaren 23a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GOROSABEL DOMINGUEZ, Pablo de (Tolosa, 1803ko urtarrilaren 16a - Donostia, 1868ko urtarrilaren 23a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorosabel-dominguez-pablo-de-424-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GOROSABEL DOMINGUEZ, Pablo de (Tolosa, 1803ko urtarrilaren 16a - Donostia, 1868ko urtarrilaren 23a). - Iura Vasconiae","og_description":"Jose Joaquin de Gorosabel legazpiarraren eta Maria Isidra Dominguez madrildarraren seme bakarra izan zen. 1841ean, Manuela de Irarretarekin ezkondu zen. Irakaskuntzan, zuzenbidean eta udal kargu publikoetan ziharduen familia noble batean sortu zen, eta horrek Pabloren bizitza soziala, ondarea eta lanbidea baldintzatu zituen. Izan ere, aitaren aldeko aitonaren ekimenez, familiak bere kaparetasuna frogatu zuen auzibidean Legazpin, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorosabel-dominguez-pablo-de-424-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"9 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorosabel-dominguez-pablo-de-424-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorosabel-dominguez-pablo-de-424-eu\/","name":"GOROSABEL DOMINGUEZ, Pablo de (Tolosa, 1803ko urtarrilaren 16a - Donostia, 1868ko urtarrilaren 23a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T07:55:14+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorosabel-dominguez-pablo-de-424-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorosabel-dominguez-pablo-de-424-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorosabel-dominguez-pablo-de-424-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GOROSABEL DOMINGUEZ, Pablo de (Tolosa, 1803ko urtarrilaren 16a &#8211; Donostia, 1868ko urtarrilaren 23a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3219","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3219\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3219"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3219"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}