{"id":3217,"date":"2023-02-10T08:54:27","date_gmt":"2023-02-10T07:54:27","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/gamon-echeverria-juan-ignacio-423-eu\/"},"modified":"2023-02-10T08:54:27","modified_gmt":"2023-02-10T07:54:27","slug":"gamon-echeverria-juan-ignacio-423-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gamon-echeverria-juan-ignacio-423-eu\/","title":{"rendered":"GAMON ECHEVERRIA, Juan Ignacio (Juan Ignacio Gamon Etxeberria) (Errenteria, Gipuzkoa, 1733ko uztailaren 29a &#8211; Errenteria, 1814ko otsailaren 4a)."},"content":{"rendered":"<p>1793an, Frantziako Konbentzioko indar militarrak Gipuzkoan<br \/>\nzehar aurrera zihoazela ikusirik, Errenteriako Jasokundeko Amaren parrokiako<br \/>\npresbiteroa Kantabriaraino joan zen, gainean ekipaje berezia zeramala: udal<br \/>\nartxiboko dokumentuak eta elizako bitxiak. Zertarako eta ekipaje hura<br \/>\nFrantziako armadaren eskuetan ez erortzeko eta eduki hura ez suntsitzeko.<br \/>\nBalentriaren protagonista Juan Ignacio Gamon izan zen. Handik urte batzuetara,<br \/>\nzaintzapean izaniko paperak baliatu zituen Noticias hist\u00f3ricas de Renter\u00eda<br \/>\nizenburuko lan txukuna ontzeko, hau da, bere herriko eta bertako semerik<br \/>\nospetsuenen kronika eruditua idazteko.<\/p>\n<p>Lanaren bidez ez zuen Errenteriari buruzko berririk eman<br \/>\nnahi. Hiribilduaren antzinatasuna, jatorria eta balioa aztertu eta erakutsi<br \/>\nnahi zituen, artxiboan zegoen edukiarekin bat. Kronikaren xedea, beraz,<br \/>\nhuraxe idaztea era- gin zuten inguruabarren emaitza izan zen.<\/p>\n<p>Kontua da Errenteriako Udalak, 1785ean, Historiako Errege<br \/>\nAkademiak bidalitako inkestari erantzun ziola, Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico<br \/>\nbat egiteko. Akademiak, galdetegiaren bitartez, Nafarroari, Arabari,<br \/>\nBizkaiari eta Gipuzkoari eskainitako atal bat dokumentatu nahi zuen obra<br \/>\nhartarako. Horrela, 1802an, Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a. Secci\u00f3n<br \/>\nI: comprehende el Reyno de Navarra, Se\u00f1or\u00eda de Vizcaya y Provincias de \u00c1lava y<br \/>\nGuip\u00fazcoa argitaratu zen, Madrilgo \u00abViuda de Joaqu\u00edn Ibarra\u00bb inprimategian.<\/p>\n<p>Errenteriako Udalak ikusi zuen liburu hartan gauza gutxi<br \/>\naipatzen zirela herriari buruz. Udalaren iritziz, oker larriak zituen eta,<br \/>\ngainera, moztu egin zuten hiribilduaren jatorria azaltzeko bidali zitzaien<br \/>\ninformazioa. Zine- gotziek, beraz, hiribilduaren iraganari egindako mespretxu<br \/>\nhura zuzentzea erabaki zuten, Jose Manuel de Gamoni (alkatearen ahaidea)<br \/>\nhiribilduaren historia egokia idazteko enkargua emanez, betiere artxiboko<br \/>\npaperak eta pribilegioak baliaturik, gero lana Jose Vargas Ponceri eman ziezaion.<br \/>\nHain zuzen ere, garai hartan, Vargas Ponce Probintzian barna zebilen artxiboz<br \/>\nartxibo historia berri bat ontzeko.<\/p>\n<p>Lana, ordea, Jose Ignacio Gamonek hasi eta bukatu zuen. Hark<br \/>\nberak prestatu zituen, anaia Miguel Manuelekin batera, Akademiak hiribildura<br \/>\n1785ean bidalitako galdetegiaren erantzunak Diccionario hura egiteko. Ez dakigu zer dela-eta enkargatu zion alkateak lana bere ahaideari, baina egokia da<br \/>\npentsatzea hiribilduaren historia dokumentatzeko lehen enkargua egin zuenari<br \/>\neman zitzaiola laidoa zuzentzeko eginkizun hura. Juan Ignacio Gamonek 1804an<br \/>\nbukatu zuen lana. Eskuizkribuak, dena den, argitara eman gabe iraun zuen<br \/>\nGamonek salbatutako artxiboko paper-sorten artean, harik eta 1930ean<br \/>\nErrenteriako Udalak babesturik argitaratu zen arte. Edizioa Serapio Mugi- kak<br \/>\neta Fausto Arozenak prestatu zuten. Dena den, egia da, aurretik, Carmelo<br \/>\nEchegaraik kronika horretaz eta egileaz idatzi zuela 1893an plazaratutako In-<br \/>\nvestigaciones hist\u00f3ricas referentes a Guip\u00fazcoa azterlanean.<\/p>\n<p><span>\u00a0<\/span>Jose Ignacio Gamonek, lanaren bidez, erakutsi nahi izan zuen<br \/>\nbai berak, bai udaleko zinegotziek herriaren historiatzat jotzen zuten huraxe<br \/>\nguztia, hots, Errenteriaren noblezia-izaera eragin zuten pribilegioen kronika<br \/>\nbat egitea. Legitimazio bat eman nahi izan zion hiribilduaren historiari<br \/>\nErrenteriaren izena Historiako Errege Akademiaren obra batean berrezartzeko.<br \/>\nGamonek, ordea, kontakizunaren bidez, bere herriaren historia erakutsi eta<br \/>\nbirgaitu nahi izan zuen, Errenteriak bere merituak argudiatzeko bidea izan<br \/>\nzezan, zertarako eta herri mugakideetatik (Oiartzun, Irun eta Donostia) mendez<br \/>\nmende jasotako aurreiritzi eta desohoreei kontra egiteko. Izan ere, hainbat<br \/>\nkontu izan ziren liskargai, hala nola bizilagun ospetsuen jatorria eta<br \/>\nlurralde-jurisdikzioa, baina, batez ere, Pasaiako portuaren gaineko<br \/>\njurisdikzioa, Gamonek gai horri heldu baitzion, bereziki. Portua Donostiako<br \/>\njurisdikzioan egon zen, nahiz eta, Gamonen arabera, Errenteriatik hurbil<br \/>\nzegoen. Portua norena ote zen, beraz, tirabira, liskar eta auzi iturri izan zen<br \/>\neta, ordura arteko ebazpenek beti jo zuten Donostiako interesen alde.<\/p>\n<p>Hasteko eta bat, Gamonek Baskoniako egiazko lurraldean<br \/>\nkokatu zuen hiribilduaren jatorria. Kokapen hori argudiatzeko, sakon ekarri<br \/>\nzituen gogora Estrabonek, Pliniok, Ptolomeok, Ponponio Melak eta Martziano<br \/>\nCapellak esandakoak, bai eta Aita Riscok, Jose Moret jesuitak, Arnaut<br \/>\nOihenartek, Jeronimo Zuritak, Hipolito Ozaetak, Gabriel Henao eta Manuel<br \/>\nLarramendi jesuitek eta Enrique Florez agustindarrak egindako ikerketak ere.<br \/>\nIkerlan horretarako, Gamonek, funtsean, Riscoren eta Florezen ikerlanak baliatu<br \/>\nzituen.<\/p>\n<p>Behin jatorria kokaturik, Gamonek bere nahierara erabili<br \/>\nzuen dokumentazioa hiribilduaren dohainak grinaz eta handikeriaz sutsu<br \/>\naldarrikatzeko. bai eta, haren ustez, auza herriek eragindako laidoen<br \/>\nbidegabekeria nabarmentzeko ere. Kontakizuna hiribilduaren iraganaren<br \/>\nbenetako apologia da haren ospea zuzentzeko eta haren eskubideak<br \/>\naldarrikatzeko; Pasaiako portuari buruzko eskubideak bereziki, beti Donostiak<br \/>\nmonopolizatu baitzuen hura, eta Gamonek horren kontra jo zuen begiramenik gabe.<br \/>\nHain zuzen ere, 1802ko Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico lanean Donostiaz<br \/>\nargitaratutako sarrerak izugarri sumindu zuen Gamon, haren iritziz Errenteria<br \/>\nlaidotu zuelako eta Donostiari behar baino maila handiagoa eman ziolako.<br \/>\nGainera, Diccionario lanak bi herriei buruz argitaratu zuen bertsioan, Doctor<br \/>\nCamino Donostiako kronikariaren eskua sumatzen zuen.<\/p>\n<p>Serapio Mugikaren arabera, Gamonen lanak eragina izan omen<br \/>\nzuen Vargas Poncek egindako txosten batean. Garai hartako gobernuak, izan<br \/>\nere, Pasaiako portua herri guztietako merkataritzarako irekitzea erabaki<br \/>\nzuen, Donostiako monopolioari amaiera emanda. Vargas Poncek gutun-trukea izan<br \/>\nzuen Gamonekin eta, Vargas Probintzian ibili zen bitartean, harekin ere<br \/>\nmintzatu omen zen. 1804an Gamonengandik jasotako eskuizkribua atal berrien<br \/>\nbidez osatu zuen Vargas Poncek 1801era arte. Mugikak eta Arozenak, bestalde, bi<br \/>\natalen bidez osatu zuten Errenteriako artxiboan agertutako opuskulua. Opuskuluan Historiako Errege Akademian gordetako obraren kopia bat zegoen.<\/p>\n<p>Osasunez makaldurik, azken atalak kopiatzaile bati<br \/>\ndiktaturik bukatu behar izan zuen bere obra Gamonek. Kronika hura izan zela<br \/>\nmedio, eta Vargas Poncerekin izaniko harremanari esker, Gamoni aitortza<br \/>\negin zitzaion, Historiako Errege Akademiako urgazle izendatu baitzuten.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1793an, Frantziako Konbentzioko indar militarrak Gipuzkoan zehar aurrera zihoazela ikusirik, Errenteriako Jasokundeko Amaren parrokiako presbiteroa Kantabriaraino joan zen, gainean ekipaje berezia zeramala: udal artxiboko dokumentuak eta elizako bitxiak. Zertarako eta ekipaje hura Frantziako armadaren eskuetan ez erortzeko eta eduki hura ez suntsitzeko. Balentriaren protagonista Juan Ignacio Gamon izan zen. Handik urte batzuetara, zaintzapean izaniko paperak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3217","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GAMON ECHEVERRIA, Juan Ignacio (Juan Ignacio Gamon Etxeberria) (Errenteria, Gipuzkoa, 1733ko uztailaren 29a - Errenteria, 1814ko otsailaren 4a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gamon-echeverria-juan-ignacio-423-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GAMON ECHEVERRIA, Juan Ignacio (Juan Ignacio Gamon Etxeberria) (Errenteria, Gipuzkoa, 1733ko uztailaren 29a - Errenteria, 1814ko otsailaren 4a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"1793an, Frantziako Konbentzioko indar militarrak Gipuzkoan zehar aurrera zihoazela ikusirik, Errenteriako Jasokundeko Amaren parrokiako presbiteroa Kantabriaraino joan zen, gainean ekipaje berezia zeramala: udal artxiboko dokumentuak eta elizako bitxiak. Zertarako eta ekipaje hura Frantziako armadaren eskuetan ez erortzeko eta eduki hura ez suntsitzeko. Balentriaren protagonista Juan Ignacio Gamon izan zen. Handik urte batzuetara, zaintzapean izaniko paperak [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gamon-echeverria-juan-ignacio-423-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gamon-echeverria-juan-ignacio-423-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gamon-echeverria-juan-ignacio-423-eu\\\/\",\"name\":\"GAMON ECHEVERRIA, Juan Ignacio (Juan Ignacio Gamon Etxeberria) (Errenteria, Gipuzkoa, 1733ko uztailaren 29a - Errenteria, 1814ko otsailaren 4a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T07:54:27+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gamon-echeverria-juan-ignacio-423-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gamon-echeverria-juan-ignacio-423-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gamon-echeverria-juan-ignacio-423-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GAMON ECHEVERRIA, Juan Ignacio (Juan Ignacio Gamon Etxeberria) (Errenteria, Gipuzkoa, 1733ko uztailaren 29a &#8211; Errenteria, 1814ko otsailaren 4a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GAMON ECHEVERRIA, Juan Ignacio (Juan Ignacio Gamon Etxeberria) (Errenteria, Gipuzkoa, 1733ko uztailaren 29a - Errenteria, 1814ko otsailaren 4a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gamon-echeverria-juan-ignacio-423-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GAMON ECHEVERRIA, Juan Ignacio (Juan Ignacio Gamon Etxeberria) (Errenteria, Gipuzkoa, 1733ko uztailaren 29a - Errenteria, 1814ko otsailaren 4a). - Iura Vasconiae","og_description":"1793an, Frantziako Konbentzioko indar militarrak Gipuzkoan zehar aurrera zihoazela ikusirik, Errenteriako Jasokundeko Amaren parrokiako presbiteroa Kantabriaraino joan zen, gainean ekipaje berezia zeramala: udal artxiboko dokumentuak eta elizako bitxiak. Zertarako eta ekipaje hura Frantziako armadaren eskuetan ez erortzeko eta eduki hura ez suntsitzeko. Balentriaren protagonista Juan Ignacio Gamon izan zen. Handik urte batzuetara, zaintzapean izaniko paperak [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gamon-echeverria-juan-ignacio-423-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gamon-echeverria-juan-ignacio-423-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gamon-echeverria-juan-ignacio-423-eu\/","name":"GAMON ECHEVERRIA, Juan Ignacio (Juan Ignacio Gamon Etxeberria) (Errenteria, Gipuzkoa, 1733ko uztailaren 29a - Errenteria, 1814ko otsailaren 4a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T07:54:27+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gamon-echeverria-juan-ignacio-423-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gamon-echeverria-juan-ignacio-423-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gamon-echeverria-juan-ignacio-423-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GAMON ECHEVERRIA, Juan Ignacio (Juan Ignacio Gamon Etxeberria) (Errenteria, Gipuzkoa, 1733ko uztailaren 29a &#8211; Errenteria, 1814ko otsailaren 4a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3217","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3217\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3217"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3217"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}