{"id":3215,"date":"2023-02-10T08:53:31","date_gmt":"2023-02-10T07:53:31","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/ferrer-cafranga-juan-tomas-joaquin-maria-422-eu\/"},"modified":"2023-02-10T08:53:31","modified_gmt":"2023-02-10T07:53:31","slug":"ferrer-cafranga-juan-tomas-joaquin-maria-422-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ferrer-cafranga-juan-tomas-joaquin-maria-422-eu\/","title":{"rendered":"FERRER CAFRANGA, Juan Tomas Joaquin Maria (Pasai San Pedro, Gipuzkoa, 1777ko abenduaren 7a &#8211; Santa Agedako bainuetxea, Arrasaten, Gipuzkoa, 1861eko irailaren 30a)."},"content":{"rendered":"<p>Pasai San Pedro auzoan jaio zen (Gipuzkoa). Juan Fernando<br \/>\nVicente de Ferrer Etxebarria izan zuen aita, armadako zenbatzailea, Pasaian<br \/>\nsortua, eta Manuela de Cafranga Villabaso, ama, Mungian jaioa (Bizkaia). Beti<br \/>\nbere azken izenak erabili zituen; batez ere bi anaiarengandik bereizteko, Juan<br \/>\nBautista eta Juan Manuel. Horrek nolabaiteko nahasmendua sortu zuen astronomian<br \/>\nnabarmendutako anaia Jose Joaquinekin. Manuela Alvarez Coi\u00f1asekin ezkondu zen.<br \/>\nEmaztea perutarra zen, Arequipan sortua, Antonio \u00c1lvarez Jim\u00e9nez brigadierraren alaba. Goiak senar-emazteen erretratua<br \/>\negin zuen Parisen, 1824ko udan, pintoreak erregearen baimena lortu zuenean<br \/>\nBordeletik ateratzeko eta \u00abPlombi\u00e8resko urak hartzeko\u00bb.<\/p>\n<p>Ferrer jaunak hainbat kargu bete zituen Gipuzkoako eta<br \/>\nBizkaiko probintzietan, politika nazionalera jauzi egin aurretik. 1808an,<br \/>\nLondresen zebilela, mandatari asturiastarrei lagundu zien, hara joanak<br \/>\nbaitziren frantsesei aurre egiteko laguntza eskatzeko. Handik gutxira, Cadiz<br \/>\neta Sevillara jo zuen eta, handik, Amerikara. 1811ko otsailaren 15ean, Peruko<br \/>\nKonkordia espainiarreko Boluntario nabarmenduen Erregimentuko hirugarren<br \/>\nbatailoiko kapitain izendatu zuten, Abascal erregeordeak sortua. Urte haietan eta<br \/>\nEspainiara itzuli arte (1811- 1815), dirua eman zuen altxatuen aurka borrokan<br \/>\nziharduten tropei ordain- tzeko. Berak eskaturik, lizentzia osoa 1817ko<br \/>\nazaroaren 27an eskuratu zuen.<\/p>\n<p>Hirurteko Liberalean, San Carlos Bankuko<br \/>\nadministrazio-batzordeko eta Filipinetako Konpainiako kidea izan zen eta,<br \/>\nGobernuak 1820an egindako jesapenaren negoziazioan parte hartu zuen.<br \/>\nGorteetako kide gisa, Cadizeraino joan zen Gorteei jarraikiz eta, arrazoi hori<br \/>\ntarteko, erbestera joan behar izan zuen, erregearen lekualdaketa bozkatu zuten<br \/>\ndiputatuen kontrako auzian sar- tua zegoelako.<\/p>\n<p>Tropa frantsesak sartu eta gero, hasieran Londres eta<br \/>\nJerseyrantz jo zuen. Aipatu aroko gertakari politikoetan buru-belarri parte<br \/>\nhartu bazuen ere, gomendio-gutun bat lortu zuen, Bourmonteko kondeak sinatua,<br \/>\nhau da, armada frantsesak Espainian zuen komandante buruak izenpetua, Ferrerren<br \/>\nekintzen bermatzailea zela adierazita. Horren ondorioz, Chateaubriand<br \/>\nFrantziako Kanpo Ministerioko ministroak agindu zuen ez zedila haren egonaldia<br \/>\ntrabatu. Ondorioz, 1823ko abenduaren 25ean, Frantziara irisi zen.<\/p>\n<p>Frantziako hiriburuan kokaturik, merkataritzan aritu zen<br \/>\nbatez ere, Parisko hainbat bankarirekin harremanak zituelako. Polizia<br \/>\nfrantsesaren informazioek erakusten dute haren erbestea erosoa izan zela<br \/>\ndiruaren ikuspuntutik eta harreman politiko gutxi izan zituela espainiar<br \/>\nerbesteratuekin. Espainiatik kanpo zeuzkan ondasunek ongi bizitzeko bidea eman<br \/>\nzioten, bai eta erbestean zeuden kide batzuei laguntzeko aukera ere. 1829ko<br \/>\nmaiatzaren 2an, Espainiara itzultzeko baimena eman zitzaion, baina uko egin zion.<br \/>\nAzkenean, 1832ko amnistia jaso zuen.<\/p>\n<p>Isabel II.aren adingabetasunak iraun artean, Ogasuneko<br \/>\nministroa izan zen, Calatravaren presidentziapean, 1836an, egun bakar batez,<br \/>\negoera bere- ziki nahasietan. Gero, diputatu hautaturik, Gorte Orokorretako<br \/>\npresidentea izan zen 1836tik 1837ra. 1834an, Gipuzkoako alhadun nagusi izendatu<br \/>\nzuten. Dimisioa eman zuen, ordea, Donostiako liberalen iritziaren aurkako<br \/>\nproposamen bat onetsi zelako. Liberal haiek Errege Estatutua bere osoan<br \/>\nonestea nahi zuten. Handik denbora gutxira, Baionara bidali zuten Lehen Karlistal-<br \/>\ndiaren amaiera lortzen saiatzeko. 1834ko urriaren erdialdean, Frantzia utzi eta<br \/>\nbere jarlekua hartu zuen.<\/p>\n<p>1836ko otsailean, monasterioak kontserbatzea edo eraistea<br \/>\naztertzeko batzordeko kide izendatu zuten. 1836ko abuztuaren 14an, La Granjako<br \/>\naltxamenduaren ondoren sortutako Ogasun ministerioa hartzea<br \/>\nproposatu zitzaion, Mendizabalen eraginez omen, baina uko egin zion hura<br \/>\nonartzeari, osasunez makal zebilelako.<\/p>\n<p>1837ko otsailaren 7an, mandatua eman zitzaion Mexikoko<br \/>\nerrepublikarekiko merkataritza-itunari buruzko txostena egin zezan eta, bi<br \/>\nhilabete geroago (1837ko apirilaren 9a), Gorteek haren izendapena onartu eta<br \/>\nitunaren eztabai- daz arduratzeko ministro ahalguztiduna izan zen. Eginkizun<br \/>\nhori, gutxienez, Estatu Idazkaritzarako izendatu zuten arte luzatu zen (1840).<\/p>\n<p>Baldomero Esparterori eta Alderdi Progresistari lotua,<br \/>\npolitikaren lehen lerrotik baztertu zuten, harik eta Esparterok erregeordetza<br \/>\nhartu zuen arte (1840-1843). Madrilen, Maria Kristinaren Udalen Legearen<br \/>\naurkako altxamendua gertatu zenean, Ferrer Madrilgo alkatea zen eta<br \/>\nhiriburuan 1840ko irailaren 1ean eratutako Batzordeko buru izendatu zuten.<br \/>\nGatazkatik ateratzen saiatze aldera, erreginordeak Ministerioko<br \/>\npresidenteorde izendatu zuen, Estatuko Idazkaritza hartu bidenabar (1840ko<br \/>\nurriaren 3tik 1841eko maiatza- ren 20ra), eta Ferrerrek egoera berean jarraitu<br \/>\nzuen Maria Kristinak dimisioa ematean (1840ko urriaren 12a). Garai hartan,<br \/>\nOgasun ministerioa hartu zuen bere gain bitarte baterako, Agust\u00edn Fern\u00e1ndez de<br \/>\nGamboa iritsi arte (1840ko urriaren 3tik 10era), haren dimisioaren ondotik<br \/>\n(1841eko martxoaren 6tik 9ra), bai eta Ramon Maria Calatravaren dimisioaren<br \/>\nondotik ere (1841eko maiatzaren 10etik 21era). Eginkizunen artean, euskal<br \/>\nprobintzietako dipu- tazioekin aritu behar izan zuen negoziazioan foru sistema<br \/>\nEspainiako errealitate politiko berrira egokitzeko. Estatu Idazkaritzako buru<br \/>\nzenean, Nafarroako foru moldaketa sinatu zen.<\/p>\n<p>Ministeriotik atera ondoren, 1842ko apirilaren 13an, gerra<br \/>\nzibilean eragindako kalteen kalte-ordainen batzorde zentraleko presidente<br \/>\nizendatu zuten, eta hamar urtez iraun zuen kargu hartan, 1852ko uztailaren 28ra<br \/>\narte. Gero, 1855eko abuztuaren 23an, Itsasoz bestaldeko batzorde<br \/>\naholku-emaileko kide izendatu zuten eta, ondoren, Estatuko atalera atxiki<br \/>\nzuten, 1855eko abenduaren 12an. Batzordea ezabatzea, jarduera hori utzi zuen<br \/>\n(1856ko azaroaren 11).<\/p>\n<p>Politika uztean, batez ere Pasaian bizi izan zen, bertako<br \/>\nportua hobetzen saiatuta. Liburutegi handia zuen, tartean obra asko frantsesez<br \/>\neta ingelesez, haren prestakuntza intelektualaren erakusgarri.<\/p>\n<p>1822an mintzatu zen lehen aldiz parlamentuan, Gipuzkoako<br \/>\ndiputatu hautatu zutenean. Parlamentura itzuli zen, Gipuzkoako prokuadore<br \/>\ngisa 1834an, 1836an eta 1836ko Gorte Eratzaileetan. 1837an, Kongresurako eta<br \/>\nSenaturako hautatu zuten (Gipuzkoako ordezkari gisa). Ferrerrek Goi Ganbera<br \/>\nhobetsi zuen. 1841ean, Nafarroako senatari izendatu zuten eta, 1847an,<br \/>\nbiziarteko senatari.<\/p>\n<p>Honako kondekorazio hauek jaso zituen: Isabel Katolikoaren<br \/>\nAmerikako Errege Ordenaren Zaldun Gurutzea (1816ko urriaren 10a); Karlos III.a<br \/>\nEspainiako Errege Ordena Gailenaren Gurutze Supernumerarioa (1819ko urriaren<br \/>\n20a); Karlos II.aren Gurutze Handia (1841eko otsailaren 1a); bere Maiestatearen Ganberako Aitoren semea; Holandako Lehoiaren Ordenako zalduna eta<br \/>\nPortugaleko Kristoren Ordenako zalduna (1841).<\/p>\n<p>Hark ondutako historiografia-lanen artean, nabarmentzekoa da<br \/>\nHistoria de la Monja Alf\u00e9rez liburuaren edizioa, iruzkin kritikoak eginda.<br \/>\nKatalina Erausoren kontakizun autobiografikoa da, moja, militar eta idazle<br \/>\nhorrek berak 1626an idatzia. Ferrerrek Historiako Errege Akademian zegoen<br \/>\neskuizkribu horren kopia bat argitaratu zuen 1829an, izenburu honekin, La<br \/>\nhistoria de la Monja Alf\u00e9rez, escrita por ella misma, Julio Didot editore<br \/>\nparistar ospetsuaren eskutik. Ferrerrek berak bere sarrerako azterlanean<br \/>\nazaldu zuen zer ibilbide egin zuen jatorrizko testuak eta nola ezagutu zuen<br \/>\nbere adiskide Felipe Bauza politikariaren bitartez.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pasai San Pedro auzoan jaio zen (Gipuzkoa). Juan Fernando Vicente de Ferrer Etxebarria izan zuen aita, armadako zenbatzailea, Pasaian sortua, eta Manuela de Cafranga Villabaso, ama, Mungian jaioa (Bizkaia). Beti bere azken izenak erabili zituen; batez ere bi anaiarengandik bereizteko, Juan Bautista eta Juan Manuel. Horrek nolabaiteko nahasmendua sortu zuen astronomian nabarmendutako anaia Jose Joaquinekin. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3215","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>FERRER CAFRANGA, Juan Tomas Joaquin Maria (Pasai San Pedro, Gipuzkoa, 1777ko abenduaren 7a - Santa Agedako bainuetxea, Arrasaten, Gipuzkoa, 1861eko irailaren 30a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ferrer-cafranga-juan-tomas-joaquin-maria-422-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"FERRER CAFRANGA, Juan Tomas Joaquin Maria (Pasai San Pedro, Gipuzkoa, 1777ko abenduaren 7a - Santa Agedako bainuetxea, Arrasaten, Gipuzkoa, 1861eko irailaren 30a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Pasai San Pedro auzoan jaio zen (Gipuzkoa). Juan Fernando Vicente de Ferrer Etxebarria izan zuen aita, armadako zenbatzailea, Pasaian sortua, eta Manuela de Cafranga Villabaso, ama, Mungian jaioa (Bizkaia). Beti bere azken izenak erabili zituen; batez ere bi anaiarengandik bereizteko, Juan Bautista eta Juan Manuel. Horrek nolabaiteko nahasmendua sortu zuen astronomian nabarmendutako anaia Jose Joaquinekin. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ferrer-cafranga-juan-tomas-joaquin-maria-422-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ferrer-cafranga-juan-tomas-joaquin-maria-422-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ferrer-cafranga-juan-tomas-joaquin-maria-422-eu\\\/\",\"name\":\"FERRER CAFRANGA, Juan Tomas Joaquin Maria (Pasai San Pedro, Gipuzkoa, 1777ko abenduaren 7a - Santa Agedako bainuetxea, Arrasaten, Gipuzkoa, 1861eko irailaren 30a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T07:53:31+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ferrer-cafranga-juan-tomas-joaquin-maria-422-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ferrer-cafranga-juan-tomas-joaquin-maria-422-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ferrer-cafranga-juan-tomas-joaquin-maria-422-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"FERRER CAFRANGA, Juan Tomas Joaquin Maria (Pasai San Pedro, Gipuzkoa, 1777ko abenduaren 7a &#8211; Santa Agedako bainuetxea, Arrasaten, Gipuzkoa, 1861eko irailaren 30a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"FERRER CAFRANGA, Juan Tomas Joaquin Maria (Pasai San Pedro, Gipuzkoa, 1777ko abenduaren 7a - Santa Agedako bainuetxea, Arrasaten, Gipuzkoa, 1861eko irailaren 30a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ferrer-cafranga-juan-tomas-joaquin-maria-422-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"FERRER CAFRANGA, Juan Tomas Joaquin Maria (Pasai San Pedro, Gipuzkoa, 1777ko abenduaren 7a - Santa Agedako bainuetxea, Arrasaten, Gipuzkoa, 1861eko irailaren 30a). - Iura Vasconiae","og_description":"Pasai San Pedro auzoan jaio zen (Gipuzkoa). Juan Fernando Vicente de Ferrer Etxebarria izan zuen aita, armadako zenbatzailea, Pasaian sortua, eta Manuela de Cafranga Villabaso, ama, Mungian jaioa (Bizkaia). Beti bere azken izenak erabili zituen; batez ere bi anaiarengandik bereizteko, Juan Bautista eta Juan Manuel. Horrek nolabaiteko nahasmendua sortu zuen astronomian nabarmendutako anaia Jose Joaquinekin. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ferrer-cafranga-juan-tomas-joaquin-maria-422-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ferrer-cafranga-juan-tomas-joaquin-maria-422-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ferrer-cafranga-juan-tomas-joaquin-maria-422-eu\/","name":"FERRER CAFRANGA, Juan Tomas Joaquin Maria (Pasai San Pedro, Gipuzkoa, 1777ko abenduaren 7a - Santa Agedako bainuetxea, Arrasaten, Gipuzkoa, 1861eko irailaren 30a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T07:53:31+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ferrer-cafranga-juan-tomas-joaquin-maria-422-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ferrer-cafranga-juan-tomas-joaquin-maria-422-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ferrer-cafranga-juan-tomas-joaquin-maria-422-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"FERRER CAFRANGA, Juan Tomas Joaquin Maria (Pasai San Pedro, Gipuzkoa, 1777ko abenduaren 7a &#8211; Santa Agedako bainuetxea, Arrasaten, Gipuzkoa, 1861eko irailaren 30a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3215","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3215\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3215"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3215"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}