{"id":3207,"date":"2023-02-10T08:44:39","date_gmt":"2023-02-10T07:44:39","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/dorronsoro-ceberio-miguel-418-eu\/"},"modified":"2023-02-10T08:44:39","modified_gmt":"2023-02-10T07:44:39","slug":"dorronsoro-ceberio-miguel-418-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dorronsoro-ceberio-miguel-418-eu\/","title":{"rendered":"DORRONSORO CEBERIO, Miguel (Miguel Dorronsoro Zeberio) (Ataun, Gipuzkoa, 1812ko otsailaren 17a &#8211; Ataun, Gipuzkoa, 1880ko urriaren 16a)."},"content":{"rendered":"<\/p>\n<p>Miguel Dorronsoro Ceberiok Legeak ikasi zituen O\u00f1atiko<br \/>\nUnibertsitatean eta Ataunen egin zuen lana, 1843tik 1868ra; lehenik, eskribau<br \/>\noso gisa, eta gero, notaritzak eskribautzen ordez ezartzean, herriko notario<br \/>\ngisa 1868ra arte, urte hartan Gipuzkoako ahaldun nagusi izendatu baitzuten.<br \/>\nOrduan, probintziako kargua trabarik gabe betetzea hobetsi zuen. Lanbideari<br \/>\nesker, Miguel Dorronsoro Ataungo Udaleko idazkari ere agertzen da hainbat<br \/>\nurtez. Nicolasa de Altzolaranekin ezkondu zen, eta seme batzuk karlisten bandoan<br \/>\naritu ziren gerran borrokatzen. Emaztea Zumalakarregi jeneralaren ordezkari<br \/>\nmilitar nagusietako baten arreba zen, baina Dorronsoro gazteak ez zuen lehen<br \/>\ngerran parte hartu. Dena den, hil zenean, hau da, Bigarren Karlistaldiaren ondoko erbestetik itzulitakoan, beste altxamendu bat prestatzen ari omen zen.<\/p>\n<p>Bi arrazoi direla medio da garrantzitsua Dorronsoro:<br \/>\nbatetik, Gipuzkoako politikan jarrera tradizionalisten alde nabarmendu zelako<br \/>\neta, bestetik, Bigarren Karlistaldian ezarritako administrazio zibil foral<br \/>\nkarlistan funtsezko per- tsona izan zelako. Izan ere, bazuen eskarmentua,<br \/>\nmatxinada aurretik hainbat kargu bete zituelako, hala nola Batzar Nagusietan<br \/>\nahaldun, Diputazioko kide hainbat urtez eta, 1868an, Ahaldun Nagusi. Gainera,<br \/>\nitzal handia zuen bere irizkide eta auzokideen artean. Hori dela eta, erregegaiak<br \/>\nDorronsoro auke- ratu zuen Gipuzkoako ahaldun nagusia izateko, foru<br \/>\ntradizioaren arabera jo- katze aldera. Jarduera hartan jardun zuen, harik eta<br \/>\nOrdiziako Batzar Nagusiak egin ziren arte (1875). Bilkura haietan, erakundeak<br \/>\nhautatzeko prozesua normalizatu zen probintzia osoan eta, orduan, ahaldun<br \/>\nnagusi izendatu zuten beste agintaldi baterako eta jarduera publikoaren lehen<br \/>\nlerroan jarraitu zuen.<\/p>\n<p>Horrenbestez, Dorronsoro erregimen karlistaren buru<br \/>\nnabarmena izan zen Gipuzkoan, Gerrarako Diputazioan jarduera garrantzitsua<br \/>\neginda. Antonio Piralak hauxe esana du haren lanaz: \u00abEuskal-nafar<br \/>\nprobintzietan nabar- menak ziren diputazio bakoitzean buru egiten zuten<br \/>\npertsonak, baina inor ere ez zen nabarmendu Gipuzkoako diputazioko buru Miguel<br \/>\nDorronsoro bezainbestean\u00bb. Haren jarreraz, beste garaikide batek, Pedro de<br \/>\nEga\u00f1ak, hauxe idatzi zuen Dorronsoro zendu zenean: \u00abJakin zuen kontserbatzen<br \/>\nbatzuen errespetua eta besteen maitasuna, eta egun, haren izena lau probintzia<br \/>\neuskal-nafarretan aipatzen da eskuzabaltasunaren, ahalegin zibikoaren eta zu-<br \/>\nzentasunaren eredugarri. Nire esparrua harenaren aurrean egon zen bezala,<br \/>\natsegin berezia daukat justiziako omenaldi hau eskaintzeko\u00bb. Gaur egun Do-<br \/>\nrronsoro gehien aztertu duen egileak, Vicente Garmendiak, dio \u00abestatu-politikaria\u00bb izan zela, \u00abforuen defendatzaile porrokatua\u00bb eta \u00abmatxinadaren arima<br \/>\nGipuzkoan; dena den, nortasun handiak gatazka ugari eragin zizkion Estatu<br \/>\nkarlista txikiko militarrekin eta politikariekin eta, zalantzarik gabe, haren<br \/>\nadministrazio txarra astindu zuen (\u2026) eta foru sistema bere osoan<br \/>\nberrezartzen saiatu zen\u00bb.<\/p>\n<p>Dorronsororen administrazio-lana gerraren kinka larrian<br \/>\ngaratu zen. Gerrak dena baldintzatzen du. Etengabe aritu zen liskarrean<br \/>\nmilitar karlista buru batzuekin, bai eta Don Karlosekin berarekin ere.<br \/>\nGipuzkoako Diputa- zioa, hala ere, beste arlo batzuei arreta egiteko gauza izan<br \/>\nzen \u2014adibidez, Probintziako lehen hezkuntzaren berrantolamenduari, euskara<br \/>\nirakaskuntzan sartuta\u2014. Baina, oroz gain, foruzalea zen aldetik, foru<br \/>\nantolamendua berreskuratzeko erronkari ekin behar izan zion. Ahalegin hura<br \/>\nsinbolikoki eraman zen bururaino, Karlos VII.a erregaiak Foruen zina egin<br \/>\nzuenean Gipuzkoako Batzarren aurrean, 1875eko uztailaren 7an.<\/p>\n<p>Miguel Dorronsorok argitaratutako obrari dagokionez, lehenik<br \/>\nhonako liburu hau aipatu behar dugu, 1862an eta 1896an Donostian inprimatua:<br \/>\nBreve rese\u00f1a de los hechos y razones principales que prueba la identidad del<br \/>\nglorioso m\u00e1rtir San Mart\u00edn de la Ascensi\u00f3n con Mart\u00edn de Loinaz y Amunabarro,<br \/>\nhijo de Beasain, por el licenciado D. Miguel Dorronsoro.<\/p>\n<p>1870ean, bi argitalpen plazaratu ziren Miguel Dorronsororen<br \/>\neskutik, biak ere politikoak. Lehena, hauxe: Breves palabras sobre dos<br \/>\nafirmaciones que la Diputaci\u00f3n Foral ha estampado en el recurso elevado al<br \/>\nGobierno solicitando la aprobaci\u00f3n del acuerdo de las Juntas de Fuenterrab\u00eda y<br \/>\nla de sus actos en el arreglo del culto y clero, 1870eko urtarrilean datatua.<br \/>\nBatzar Nagusien 1869ko uztailaren 9ko erabakiak eragindako polemikarekin dauka<br \/>\nzerikusia eta, ondorioz, Diputazioak elizjendea diruz hornitzeko hartutako<br \/>\nneurriekin. Auzi horren atzean liberalismoaren eta karlisten arteko<br \/>\nenfrentamendua zegoen. Liberalak Batzar Nagusietan nagusi izanik, aipatu erabakiak<br \/>\nhaiek hartu zituzten. Karlistak sistema berriaren aurkakoak ziren, eta Eliza<br \/>\neta Foruak defenditzen zituzten, binomio hautsezina balira bezala.<\/p>\n<p>1870ean argitaratutako bigarrena, berriz, hauxe izan zen: Lo<br \/>\nque fueron los reyes de Espa\u00f1a y lo que ha sido el liberalismo para con los<br \/>\nfueros de Guip\u00fazcoa. Haren lanik nabarmenena da, bai eta interesgarriena ere,<br \/>\nune hartako karlismo gipuzkoarraren jarrera zehaztu baitzuen foru<br \/>\nerregimenaren jatorriaz, funtsaz eta gaurkotasunaz. Honela hasten da:<br \/>\n\u00abGipuzkoa, askea eta independentea edo autonomoa, orain esaten dugun bezala,<br \/>\nbere borondatez sartu zen Gaztelako Koroan 1200. urtean (&#8230;); beraz, ez dira gure<br \/>\nForuak, Nazioak emandako pribilegioak, eta bai, ordea, bertan sartu ginenean<br \/>\nguretzat gordetako eskubideak, eta gure batasunaren sine qua non baldintza.<br \/>\nGaztelak ez badu bere konpromisoa betetzen, ukaezina da eskubidea dugula<br \/>\nbatasuna hautsita deklaratzeko eta gure independentzia berreskuratzeko\u00bb.<br \/>\nLiburuxkak, ondoren, bi atal ditu: \u00abMedios que se reserv\u00f3 Guip\u00fazcoa para la<br \/>\nconservaci\u00f3n de sus derechos\u00bb (hemen foru-baimenaz eta indarraren aurkako<br \/>\ninda- rraren erabileraz ari da), \u00abRespeto de los Reyes de Castilla a nuestros<br \/>\nFueros\u00bb (1200etik 1800era arteko ibilbide historikoa ekartzen du gogora) eta<br \/>\n\u00abLo que ha sido y es el liberalismo para con nuestros Fueros\u00bb (XIX. mendeko<br \/>\ngertakariak aipatzen ditu, euskal liberal foruzaleak ditu aipagai \u2014haren iritziz,<br \/>\nhori bateraezina da\u2014 eta esaten du alderdi karlista dela Foruak errespetatzen<br \/>\ndituen bakarra). Liburua bukatzeko, \u00abConclusi\u00f3n\u00bb atala dator, eta karlistak<br \/>\neta liberalak kontrajarzten ditu. Batetik: \u00abD. Carlos VII restituir\u00e1 a las<br \/>\nProvincias Vascongadas y Navarra los Fueros de que el liberalismo les ha<br \/>\narbitrariamente despojado, sin perjuicio de que nosotros hagamos foralmente<br \/>\ntodas aquellas modificaciones que la experiencia aconseje y los intereses<br \/>\nactuales morales y materiales demanden\u00bb. Bestetik: \u00abEl liberalismo ha<br \/>\ndestruido, o poco menos, todos nuestros Fueros, buenos usos y costumbres,<br \/>\nincluso el pase foral, y acabar\u00eda con lo que conservamos el d\u00eda que se<br \/>\ncreyere bastante fuerte para nivelar estas Provincias con las restantes de la<br \/>\nMonarqu\u00eda\u00bb.<\/p>\n<p>Azkenik, 1872an, A los carlistas izenburupean, 15 orrialdeko<br \/>\nopuskulu bat inprimatu zuen Baionan, Dorronsorok Akizen 1872ko urriaren 4an<br \/>\nsinatua. Testuan kontra egiten zaio Eustaquio Diaz de Rada Landibar militar<br \/>\nkarlistak idatzitako bati. Izan ere, porrot egindako altxamendu karlista bat<br \/>\nzuzendu on- doren, militar horrek foileto bat plazaratu zuen bere jarduketaz,<br \/>\nDorronsororen kontrako akusazioak eginda.<\/p>\n<p>Francisco Dorronsororen izena, gainera, Gipuzkoako Aldundiak<br \/>\nhainbat urtez sortutako dokumentazio ugariren oinean ageri da; aldarrikapen,<br \/>\nzirkular, memoria eta erregelamenduetan.<\/p>\n\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Miguel Dorronsoro Ceberiok Legeak ikasi zituen O\u00f1atiko Unibertsitatean eta Ataunen egin zuen lana, 1843tik 1868ra; lehenik, eskribau oso gisa, eta gero, notaritzak eskribautzen ordez ezartzean, herriko notario gisa 1868ra arte, urte hartan Gipuzkoako ahaldun nagusi izendatu baitzuten. Orduan, probintziako kargua trabarik gabe betetzea hobetsi zuen. Lanbideari esker, Miguel Dorronsoro Ataungo Udaleko idazkari ere agertzen da [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3207","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>DORRONSORO CEBERIO, Miguel (Miguel Dorronsoro Zeberio) (Ataun, Gipuzkoa, 1812ko otsailaren 17a - Ataun, Gipuzkoa, 1880ko urriaren 16a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dorronsoro-ceberio-miguel-418-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"DORRONSORO CEBERIO, Miguel (Miguel Dorronsoro Zeberio) (Ataun, Gipuzkoa, 1812ko otsailaren 17a - Ataun, Gipuzkoa, 1880ko urriaren 16a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Miguel Dorronsoro Ceberiok Legeak ikasi zituen O\u00f1atiko Unibertsitatean eta Ataunen egin zuen lana, 1843tik 1868ra; lehenik, eskribau oso gisa, eta gero, notaritzak eskribautzen ordez ezartzean, herriko notario gisa 1868ra arte, urte hartan Gipuzkoako ahaldun nagusi izendatu baitzuten. Orduan, probintziako kargua trabarik gabe betetzea hobetsi zuen. Lanbideari esker, Miguel Dorronsoro Ataungo Udaleko idazkari ere agertzen da [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dorronsoro-ceberio-miguel-418-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dorronsoro-ceberio-miguel-418-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dorronsoro-ceberio-miguel-418-eu\\\/\",\"name\":\"DORRONSORO CEBERIO, Miguel (Miguel Dorronsoro Zeberio) (Ataun, Gipuzkoa, 1812ko otsailaren 17a - Ataun, Gipuzkoa, 1880ko urriaren 16a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T07:44:39+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dorronsoro-ceberio-miguel-418-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dorronsoro-ceberio-miguel-418-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dorronsoro-ceberio-miguel-418-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"DORRONSORO CEBERIO, Miguel (Miguel Dorronsoro Zeberio) (Ataun, Gipuzkoa, 1812ko otsailaren 17a &#8211; Ataun, Gipuzkoa, 1880ko urriaren 16a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"DORRONSORO CEBERIO, Miguel (Miguel Dorronsoro Zeberio) (Ataun, Gipuzkoa, 1812ko otsailaren 17a - Ataun, Gipuzkoa, 1880ko urriaren 16a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dorronsoro-ceberio-miguel-418-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"DORRONSORO CEBERIO, Miguel (Miguel Dorronsoro Zeberio) (Ataun, Gipuzkoa, 1812ko otsailaren 17a - Ataun, Gipuzkoa, 1880ko urriaren 16a). - Iura Vasconiae","og_description":"Miguel Dorronsoro Ceberiok Legeak ikasi zituen O\u00f1atiko Unibertsitatean eta Ataunen egin zuen lana, 1843tik 1868ra; lehenik, eskribau oso gisa, eta gero, notaritzak eskribautzen ordez ezartzean, herriko notario gisa 1868ra arte, urte hartan Gipuzkoako ahaldun nagusi izendatu baitzuten. Orduan, probintziako kargua trabarik gabe betetzea hobetsi zuen. Lanbideari esker, Miguel Dorronsoro Ataungo Udaleko idazkari ere agertzen da [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dorronsoro-ceberio-miguel-418-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dorronsoro-ceberio-miguel-418-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dorronsoro-ceberio-miguel-418-eu\/","name":"DORRONSORO CEBERIO, Miguel (Miguel Dorronsoro Zeberio) (Ataun, Gipuzkoa, 1812ko otsailaren 17a - Ataun, Gipuzkoa, 1880ko urriaren 16a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T07:44:39+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dorronsoro-ceberio-miguel-418-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dorronsoro-ceberio-miguel-418-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dorronsoro-ceberio-miguel-418-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"DORRONSORO CEBERIO, Miguel (Miguel Dorronsoro Zeberio) (Ataun, Gipuzkoa, 1812ko otsailaren 17a &#8211; Ataun, Gipuzkoa, 1880ko urriaren 16a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3207","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3207\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3207"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3207"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}