{"id":3205,"date":"2023-02-10T08:43:30","date_gmt":"2023-02-10T07:43:30","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/collado-parada-jose-manuel-la-lagunako-lehen-markesa-417-eu\/"},"modified":"2023-02-10T08:43:30","modified_gmt":"2023-02-10T07:43:30","slug":"collado-parada-jose-manuel-la-lagunako-lehen-markesa-417-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/collado-parada-jose-manuel-la-lagunako-lehen-markesa-417-eu\/","title":{"rendered":"COLLADO PARADA, JOSE MANUEL. LA LAGUNAKO LEHEN MARKESA (Donostia, 1792ko urtarrilaren 1a &#8211; Madril, 1864ko abenduaren 11)."},"content":{"rendered":"<p>Collado familia XVIII. mendearen bigarren erdian kokatu zen<br \/>\nDonostian, merkataritzak hiri hartan zekartzan irabaziek erakarrita.<br \/>\nSantanderkoa zen jatorriz eta kaparetasun frogatukoa. Manuel Collado Regato,<br \/>\n1785ean, Cayetana Parada Etxenagusiarekin ezkondu zen Donostian, eta ezkontza<br \/>\nhartatik, Jose Manuel, Cayetano, Jose Francisco, Pablo eta Josefa Rita jaio<br \/>\nziren. Handik aurrera, burgesia donostiarrarekin harremanak estutu eta,<br \/>\nfamiliak maila nazionalean zuen proiekzioa zela eta, Espainiako noble eta handikietarikoa<br \/>\nizan ziren. Jose Manuel Collado semea jabe-familia nabarmen bateko Leocadia<br \/>\nEtxague Aracuesekin ezkondu zen. Familia hura Irlandatik etorritako Berminghamtarrekin ahaidetua zegoen eta Donostiako merkataritza-burgesiako kideak<br \/>\nziren. Colladotarren higiezinen ondarea harresiz barnealdeko Donostian<br \/>\nzegoen. Finka gutxi ziren baina balio handikoak. Zeharka bada ere, Jose Manuel<br \/>\nColladok, halaber, emazteak herentzian jasotako jabetzak hartu zituen, bai<br \/>\nhiri horretakoak, bai Beizama herrikoak (Gipuzkoa). Gero, Toledoko probintziako<br \/>\neta Valdepe\u00f1asko beste batzuk ere jaso zituen.<\/p>\n<p>Donostiako burgesiak egin ohi zuenez, Collado familiak<br \/>\nmerkataritzatik etorritako kapitala metatu eta inbertsioak Gipuzkoako industria<br \/>\nmodernoa eta trenbide-azpiegitura sortzera bideratu zituen, XIX. mendearen<br \/>\nerdialdetik aurrera. Familia-leinu hark \u00abManuel Collado e Hijos\u00bb izenarekin<br \/>\njardun zuen, titularraren lau semeak bilduta. Aita hiltzean, berriz, enpresak<br \/>\n\u00abViuda de Collado e Hijos\u00bb izena hartu zuen (1829). Itsasoz Haraindiko<br \/>\nlurrekin ere hasi ziren merkataritzan, bai eta banku-negozioan eta papergintzan<br \/>\nere.<\/p>\n<p>Jose Manuel Colladok Donostiako toki politikan eta<br \/>\nGipuzkoako probintzialean esku hartu zuen, eta Donostiako oligarkiaren<br \/>\nbozemaile nabarmenetako bat izan zen. Erregidorea izan zen 1817an eta 1819an,<br \/>\neta alkateordea, 1834-1835ean. Donostiaren ordezkaria izan zen 1831ko Azpeitiko<br \/>\nBatzarretan, Ebroko aduanak Bidasora eramatea eskatzeko. 1840ko urtarrilean,<br \/>\nDonostiako Udalak mandatari izendatu zuen \u2014Joaquin Ferrer eta Miguel Antonio<br \/>\nZumalakarregirekin batera\u2014, hiriak Foruen aldaketaren proiektuan zer xede<br \/>\nzituen azaltzeko, 1839ko urriaren 25eko Legean aurreikusitakoarekin bat.<br \/>\nGeroago, 1855ean, 1856an eta 1857an, Donostiako alkatea izan zen. Halaber,<br \/>\nDonostiako Udalaren mandataria izan zen, hiriaren hazkundea mugatzen zuten<br \/>\nharresien eraispena lortzeko saioetan. Eraispena, azkenean, Gobernazio<br \/>\nMinisterioak bai- mendu zuen, 1863ko apirilaren 22an emaniko Errege Aginduaren<br \/>\nbidez.<\/p>\n<p>Collado, era berean, Gipuzkoako probintziaren ordezkaritza<br \/>\nlortu zuen Gorteetan, honako legealdietan: biziarteko senataria 1847-1848,<br \/>\n1848, 1849-1850, 1850-1851, 1851-1852, 1852, 1853[1.], 1853[2.], 1857,<br \/>\n1858, 1858-1860, 1860-1861, 1861-1862, 1862-1863 eta 1863-1864an. 1834ko<br \/>\nlegealdian, Jose Joaquin Mariategi ordezkatzeko aukeratu bazuten ere, azkenean<br \/>\nbotereak ezetsi zizkioten. 1836ko otsailean, berriz ere Gipuzkoako prokuradore<br \/>\nhautatu zuten eta Lehen Karlistaldia amaitu beharraz mintzatu zen nagusiki<br \/>\nPar- lamentuan, gerra oso kaltegarria baitzen Probintzia Baskongadoetarako, eta<br \/>\nherrialdea ekonomikoki garatzeko oztopo ere bai. 1847ko apirilaren 21eko Errege<br \/>\nDekretuaren bidez, Erresumako senatari izendatu zuten, eta han iraun zuen<br \/>\n1861era arte. Senatuan, nabarmendu zuen bultzada eman behar zitzaizkiela<br \/>\nEspainian industriari, merkataritzari eta lan publikoei, Europako gainerako<br \/>\nherrialdeen mailara iristeko. Eta ziur zegoen ongi administratutako ogasun<br \/>\nsaneatuak aberastasun publikoaren hazkundea eragingo zuela.<\/p>\n<p>Behar adina diru izateari esker, laguntza eraginkorra eman<br \/>\nzuen 1854ko Iraultza antolatzeko. Hori zela eta, urte hartako uztailaren 30ean,<br \/>\nOgasuneko ministro izendatu zuten. Era berean, Gobernazio Ministerioaren ardura<br \/>\nhartu behar izan zuen bitarte baterako eta, 1854tik 1856ra, bitarteko Gorte<br \/>\nEratzaileetan, Jaengo Diputatua izan zen. Gero, Sustapeneko ministroa izan<br \/>\nzen (hilabete gutxitan) eta, 1857ko urrian, Pascual Madoz jarraiki zitzaion.<\/p>\n<p>Gizon kultua eta ilustratua, Jose Manuel Colladok liburutegi<br \/>\nhandia izan zuen, hirurehun eta laurogeita hamar liburuk eta bederatziehun eta<br \/>\nhemeretzi liburukik osatua, 10.000 errealetan tasatua. Politika, zuzenbide,<br \/>\nekonomia eta filosofia arloko liburuak ziren nagusi, bai eta frantsesez<br \/>\nidatzitakoak ere. Era askotako bitartekoen bidez ekin zion printzipio liberalen<br \/>\nalde; haietako bat, esaterako, La Balandra izan zen, hau da, hainbat lagunen<br \/>\ntertulia konstituzionala edo bilera aberkoia. Elkarte horren jatorria<br \/>\nColladotarren Donos- tiako etxean 1820ko maiatzaren 22tik aurrera egindako<br \/>\ntertuliak izan ziren; bertan, ideologia liberaleko hiriko patrizioak biltzen<br \/>\nziren. Gizon haien inspi- razio pean ere El Liberal Guipuzcoano sortu zen, hau<br \/>\nda, Donostiako burgesia liberalaren prentsa-organoa.<\/p>\n<p>Karlos III.aren Gurutze Handia eskuratu zuen, bai eta<br \/>\nAlcantara Ordenako zaldun abitua ere. 1862ko azaroaren 27ko Errege<br \/>\nDekretuaren bidez, Isabel II.ak La Lagunako Markesa noblezia-titulua eman zion,<br \/>\nAlbako dukesaren oinordekoek saldutako izen bereko finkari lotua. Titulu<br \/>\nhartan, Fermin Collado Echague jarraiki zitzaion, hau da, Jarafeko lehen<br \/>\nbizkondea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Collado familia XVIII. mendearen bigarren erdian kokatu zen Donostian, merkataritzak hiri hartan zekartzan irabaziek erakarrita. Santanderkoa zen jatorriz eta kaparetasun frogatukoa. Manuel Collado Regato, 1785ean, Cayetana Parada Etxenagusiarekin ezkondu zen Donostian, eta ezkontza hartatik, Jose Manuel, Cayetano, Jose Francisco, Pablo eta Josefa Rita jaio ziren. Handik aurrera, burgesia donostiarrarekin harremanak estutu eta, familiak maila nazionalean [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3205","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>COLLADO PARADA, JOSE MANUEL. LA LAGUNAKO LEHEN MARKESA (Donostia, 1792ko urtarrilaren 1a - Madril, 1864ko abenduaren 11). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/collado-parada-jose-manuel-la-lagunako-lehen-markesa-417-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"COLLADO PARADA, JOSE MANUEL. LA LAGUNAKO LEHEN MARKESA (Donostia, 1792ko urtarrilaren 1a - Madril, 1864ko abenduaren 11). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Collado familia XVIII. mendearen bigarren erdian kokatu zen Donostian, merkataritzak hiri hartan zekartzan irabaziek erakarrita. Santanderkoa zen jatorriz eta kaparetasun frogatukoa. Manuel Collado Regato, 1785ean, Cayetana Parada Etxenagusiarekin ezkondu zen Donostian, eta ezkontza hartatik, Jose Manuel, Cayetano, Jose Francisco, Pablo eta Josefa Rita jaio ziren. Handik aurrera, burgesia donostiarrarekin harremanak estutu eta, familiak maila nazionalean [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/collado-parada-jose-manuel-la-lagunako-lehen-markesa-417-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/collado-parada-jose-manuel-la-lagunako-lehen-markesa-417-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/collado-parada-jose-manuel-la-lagunako-lehen-markesa-417-eu\\\/\",\"name\":\"COLLADO PARADA, JOSE MANUEL. LA LAGUNAKO LEHEN MARKESA (Donostia, 1792ko urtarrilaren 1a - Madril, 1864ko abenduaren 11). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T07:43:30+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/collado-parada-jose-manuel-la-lagunako-lehen-markesa-417-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/collado-parada-jose-manuel-la-lagunako-lehen-markesa-417-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/collado-parada-jose-manuel-la-lagunako-lehen-markesa-417-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"COLLADO PARADA, JOSE MANUEL. LA LAGUNAKO LEHEN MARKESA (Donostia, 1792ko urtarrilaren 1a &#8211; Madril, 1864ko abenduaren 11).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"COLLADO PARADA, JOSE MANUEL. LA LAGUNAKO LEHEN MARKESA (Donostia, 1792ko urtarrilaren 1a - Madril, 1864ko abenduaren 11). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/collado-parada-jose-manuel-la-lagunako-lehen-markesa-417-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"COLLADO PARADA, JOSE MANUEL. LA LAGUNAKO LEHEN MARKESA (Donostia, 1792ko urtarrilaren 1a - Madril, 1864ko abenduaren 11). - Iura Vasconiae","og_description":"Collado familia XVIII. mendearen bigarren erdian kokatu zen Donostian, merkataritzak hiri hartan zekartzan irabaziek erakarrita. Santanderkoa zen jatorriz eta kaparetasun frogatukoa. Manuel Collado Regato, 1785ean, Cayetana Parada Etxenagusiarekin ezkondu zen Donostian, eta ezkontza hartatik, Jose Manuel, Cayetano, Jose Francisco, Pablo eta Josefa Rita jaio ziren. Handik aurrera, burgesia donostiarrarekin harremanak estutu eta, familiak maila nazionalean [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/collado-parada-jose-manuel-la-lagunako-lehen-markesa-417-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/collado-parada-jose-manuel-la-lagunako-lehen-markesa-417-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/collado-parada-jose-manuel-la-lagunako-lehen-markesa-417-eu\/","name":"COLLADO PARADA, JOSE MANUEL. LA LAGUNAKO LEHEN MARKESA (Donostia, 1792ko urtarrilaren 1a - Madril, 1864ko abenduaren 11). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T07:43:30+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/collado-parada-jose-manuel-la-lagunako-lehen-markesa-417-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/collado-parada-jose-manuel-la-lagunako-lehen-markesa-417-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/collado-parada-jose-manuel-la-lagunako-lehen-markesa-417-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"COLLADO PARADA, JOSE MANUEL. LA LAGUNAKO LEHEN MARKESA (Donostia, 1792ko urtarrilaren 1a &#8211; Madril, 1864ko abenduaren 11)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3205","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3205\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3205"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3205"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}