{"id":3201,"date":"2023-02-10T08:41:32","date_gmt":"2023-02-10T07:41:32","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/calbeton-legarra-joaquin-415-eu\/"},"modified":"2023-02-10T08:41:32","modified_gmt":"2023-02-10T07:41:32","slug":"calbeton-legarra-joaquin-415-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/calbeton-legarra-joaquin-415-eu\/","title":{"rendered":"CALBETON LEGARRA, JOAQUIN (Irun, Gipuzkoa, 1806 &#8211; Donostia, Gipuzkoa, 1893)."},"content":{"rendered":"<p>Mariano Calbeton izan zuen aita, Viellan jaioa (Katalunia),<br \/>\nIrungo Errege Postetako zuzendaria. Ama, berriz, Ramona Legarra, irundarra<br \/>\njatorriz. Donostiako hiria Gipuzkoako eta kanpoko merkatarien bizileku<br \/>\nbihurtu zenean, Calbet\u00f3n deitura merkataritza-klaseari gehitutako beste abizen<br \/>\nbat izan zen. Joaquin Donostiako liberalen zirkuluko kidea izan zen, Fermin<br \/>\nLasala, Pedro Manuel Collado, Claudio Anton de Luzuriaga, Eustasio de Amilibia<br \/>\neta beste batzuekin batera. Guztiek ere bide garrantzitsua egin zuten politikan<br \/>\neta, ho- rrez gain, Gipuzkoako merkataritza-jardueraren eta<br \/>\nindustrializazio-prozesuaren eragile izan ziren, XIX. mendean.<\/p>\n<p>Josefa Blanchon Guillerminekin ezkondu zen Donostian, 1838ko<br \/>\nurriaren 15ean, eta sei seme-alaba izan zituzten. Ezkontzaren bidez, are<br \/>\nharreman sakonagoa izan zuen Gipuzkoako hiriburuan kokatutako<br \/>\nmerkatarie- kin. Francisco Blanchon aitaginarreba, izan ere, Saint Esprit<br \/>\nherrian sortua (Landetako Departamentuan), Donostian bizi ziren atzerritarren<br \/>\nzerren- dan zegoen 1817an, hamasei urteko bizialdi frogatuarekin;<br \/>\nkapela-saltzailea, lanbidez. Josefa Blanchon osaba Manuel Guillerminen<br \/>\noinordekoa izan zen. Osabak merkataritza-interesak zituen La Guairan eta<br \/>\nCura\u00e7aon, eta bai Josefa, bai haren ahizpa Cayetana, bi-biak, Venezuelako<br \/>\nkakaoa inportatzeari lotu zitzaizkion. Alaba, Ramona Calbeton Blanchon,<br \/>\nBilbon auzo- tutako Evaristo Churrucarekin ezkondu zen, hau da, XIX. mendeko<br \/>\nbide-ingeniari ospetsuarekin. Beste seme bat, Fermin Calbeton Blanchon,<br \/>\ndiputatu eta senataria izan zen (Donostia, 1853-Madril, 1919), are karrera<br \/>\npolitiko ga- rrantzitsuagoa garatu zuena, ministroa ere izan baitzen. Madrilen<br \/>\nZuzenbi- dean doktoratu eta gero, Kubara joan zen 1874an, aitak eskaturik,<br \/>\naitaren abokatu-bulegoaz arduratzeko. Semea ere liberala zen pentsamoldez eta<br \/>\nAntonio Mauraren alderdian kidetu zen, Gorteetarako diputatu-akta eskuratuta<br \/>\nMatanzasen. Kuban hamar urtez bizi ondoren, 1884an itzuli zen.<\/p>\n<p>Joaquin Calbetonek O\u00f1atiko Unibertsitateko Lege Fakultatean<br \/>\nikasi zuen, Gipuzkoan, bai eta Valladolideko Unibertsitatean ere. Errege<br \/>\nKontseiluetako abokatua izan zen. 1835ean, Donostiako Merkataritza Auzitegiko<br \/>\naholkulari kargua hartu zuen eta, handik hamar urtera, berriz, letratu<br \/>\naholkulari kargua.<\/p>\n<p>Politikagintzari emana, Gipuzkoako ordezkaria izan zen<br \/>\nBilbon 1839an bildutako Euskal Diputazioen Konferentzietan, Foruak aldatzeko<br \/>\nproiektuaren karira. Urte hartan, ordezko diputatu hautatu zuten<br \/>\nGorteetarako, Gipuzkoako hautes-barrutian, baina ez zen aulkiaz jabetu.<br \/>\nHautagai izan zen Gorteetarako bozetan, 1840an, eta Senaturako ere aurkeztu zen<br \/>\n1841ekoetan. Urte horretan, Gipuzkoako probintziako Ekonomia Batzordeko kide<br \/>\naukeratu zuten. Batzorde horrek Foruak aldatzeko proiektu bat aurkeztu zion<br \/>\ntxosten bidez Gobernazioko ministroari, liberalismo aurrerazaletik ikusita,<br \/>\nNafarroan lortutakoaren antzeko terminoetan. 1842ean, Donostiako alkate kargua<br \/>\nbete zuen labur. 1845etik aurrera, Donostiako Merkataritza Auzite- giko letratu<br \/>\naholkularia izan zen. 1846an, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko presidente kargua<br \/>\nbete zuen eta, berriz ere, hiriko alkate aukeratu zuten. 1852 eta 1853 artean,<br \/>\nGorteetako diputatua izan zen Donostiako barrutian, Fermin Lasala diputatu<br \/>\nzenduaren ordez.<\/p>\n<p>1850eko hamarkadaren erditsutik aurrera, epailetza-kargurik<br \/>\ngorenak bete zituen Espainiako kolonietan. Horrela, 1855eko martxoaren 22an,<br \/>\nHabanako Entzutegiko fiskal postuaz jabetu zen. Lizentzia-urte bat gozatu<br \/>\nondoren, 1861ean aipatu zerbitzura itzuli zen. Handik bi urtera, Puerto Ricora<br \/>\njo zuen uharte horretako erregidore postuaz jabetzeko. Han, 1868ra arte iraun<br \/>\nzuen, urte hartan Filipinetako Entzutegiko erregidore izendatu baitzuten.<br \/>\nAipatu urteko azaroan, Habanako Entzutegiko erregidoretzan sartu zen eta,<br \/>\nbertan, Probintzia Baskongadetan eta Nafarroan jaiotakoen Ongintza Elkarteko<br \/>\nburua izan zen.<\/p>\n<p>1825etik 1856ra, Revista de Legislaci\u00f3n Extranjera izeneko<br \/>\naldizkaria zu- zendu zuen. Madril-Irun trenbideko lehen<br \/>\nadministrazio-kontseiluko kidea izan zen eta Araiako San Pedro (Araba) siderurgiako bazkidea<br \/>\nere bai. Donostian ondasun higiezinak zituen harresiz kanpo.<\/p>\n<p>Donostiako burgesiako kidea izanik, Joaquin Calbeton<br \/>\nColladotarren ter- tulietako parte-hartzaileetako bat izan zen. Hats liberalean<br \/>\nblaiturik, bileretan hiriko ekonomia eta politika arloetako jende ospetsua<br \/>\nbiltzen zen, Donostiaren eta probintziaren etorkizuna zuzentzeko. Isabel<br \/>\nKatolikoaren Gurutze Handia eman zioten, bai eta Karlos III.aren enkomienda<br \/>\nere.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mariano Calbeton izan zuen aita, Viellan jaioa (Katalunia), Irungo Errege Postetako zuzendaria. Ama, berriz, Ramona Legarra, irundarra jatorriz. Donostiako hiria Gipuzkoako eta kanpoko merkatarien bizileku bihurtu zenean, Calbet\u00f3n deitura merkataritza-klaseari gehitutako beste abizen bat izan zen. Joaquin Donostiako liberalen zirkuluko kidea izan zen, Fermin Lasala, Pedro Manuel Collado, Claudio Anton de Luzuriaga, Eustasio de Amilibia [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3201","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>CALBETON LEGARRA, JOAQUIN (Irun, Gipuzkoa, 1806 - Donostia, Gipuzkoa, 1893). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/calbeton-legarra-joaquin-415-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"CALBETON LEGARRA, JOAQUIN (Irun, Gipuzkoa, 1806 - Donostia, Gipuzkoa, 1893). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Mariano Calbeton izan zuen aita, Viellan jaioa (Katalunia), Irungo Errege Postetako zuzendaria. Ama, berriz, Ramona Legarra, irundarra jatorriz. Donostiako hiria Gipuzkoako eta kanpoko merkatarien bizileku bihurtu zenean, Calbet\u00f3n deitura merkataritza-klaseari gehitutako beste abizen bat izan zen. Joaquin Donostiako liberalen zirkuluko kidea izan zen, Fermin Lasala, Pedro Manuel Collado, Claudio Anton de Luzuriaga, Eustasio de Amilibia [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/calbeton-legarra-joaquin-415-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/calbeton-legarra-joaquin-415-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/calbeton-legarra-joaquin-415-eu\\\/\",\"name\":\"CALBETON LEGARRA, JOAQUIN (Irun, Gipuzkoa, 1806 - Donostia, Gipuzkoa, 1893). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T07:41:32+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/calbeton-legarra-joaquin-415-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/calbeton-legarra-joaquin-415-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/calbeton-legarra-joaquin-415-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"CALBETON LEGARRA, JOAQUIN (Irun, Gipuzkoa, 1806 &#8211; Donostia, Gipuzkoa, 1893).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"CALBETON LEGARRA, JOAQUIN (Irun, Gipuzkoa, 1806 - Donostia, Gipuzkoa, 1893). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/calbeton-legarra-joaquin-415-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"CALBETON LEGARRA, JOAQUIN (Irun, Gipuzkoa, 1806 - Donostia, Gipuzkoa, 1893). - Iura Vasconiae","og_description":"Mariano Calbeton izan zuen aita, Viellan jaioa (Katalunia), Irungo Errege Postetako zuzendaria. Ama, berriz, Ramona Legarra, irundarra jatorriz. Donostiako hiria Gipuzkoako eta kanpoko merkatarien bizileku bihurtu zenean, Calbet\u00f3n deitura merkataritza-klaseari gehitutako beste abizen bat izan zen. Joaquin Donostiako liberalen zirkuluko kidea izan zen, Fermin Lasala, Pedro Manuel Collado, Claudio Anton de Luzuriaga, Eustasio de Amilibia [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/calbeton-legarra-joaquin-415-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/calbeton-legarra-joaquin-415-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/calbeton-legarra-joaquin-415-eu\/","name":"CALBETON LEGARRA, JOAQUIN (Irun, Gipuzkoa, 1806 - Donostia, Gipuzkoa, 1893). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T07:41:32+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/calbeton-legarra-joaquin-415-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/calbeton-legarra-joaquin-415-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/calbeton-legarra-joaquin-415-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"CALBETON LEGARRA, JOAQUIN (Irun, Gipuzkoa, 1806 &#8211; Donostia, Gipuzkoa, 1893)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3201","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3201\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3201"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3201"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}