{"id":3199,"date":"2023-02-10T08:40:17","date_gmt":"2023-02-10T07:40:17","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/barroeta-aldamar-hurtado-de-mendoza-joaquin-de-414-eu\/"},"modified":"2023-02-10T08:40:17","modified_gmt":"2023-02-10T07:40:17","slug":"barroeta-aldamar-hurtado-de-mendoza-joaquin-de-414-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/barroeta-aldamar-hurtado-de-mendoza-joaquin-de-414-eu\/","title":{"rendered":"BARROETA-ALDAMAR HURTADO DE MENDOZA, Joaquin de (Getaria, Gipuzkoa, 1796ko otsailaren 27a &#8211; Madril, 1866ko urriaren 30a)."},"content":{"rendered":"<p>Gipuzkoako, Burgosko eta Errioxako familia nobleen<br \/>\noinordekoa izan zen, guztiak ere mugimendu ilustratuari lotutakoak. Maila<br \/>\nekonomiko erosoa zuen, bai onibar-jabetzak izateari esker, bai XVIII. mendean<br \/>\nAmerikara burdinazko ontziak esportatu izanari esker, zertarako eta merkurioa<br \/>\nga- rraiatzeko. Aita ahaldun nagusia izan zen inbasio errepublikanoaren ga-<br \/>\nraian eta ordezkarietako bat konbentzionalekin estatus berri bat negozia- tzeko<br \/>\nprobintziarako, Frantziako Errepublikak lurraldea beretzen bazuen. Beste ordezkari<br \/>\nbat Echave Asu Romero izan zen, hau da, haren koinata eta, halaber, ahaldun.<br \/>\nHorrek \u00abGipuzkoako bereizketa\u00bb deritzon gertakaria sorrarazi zuen. Gero, Jose<br \/>\nI.aren erregealdian, 1808an, Asturiasko intendente eta Santanderko prefet<br \/>\nkargua bete zuen. Baina Fernando VII.arekin batera, haren ordena eta arau<br \/>\nabsolutistako erregimena itzuli zirenean, berak eta etxekoek berriz ere<br \/>\nFrantzian erbesteratu behar izan zuten eta er- bestean hil zen. Gure gizonaren<br \/>\naitaren ikuskerarekin bat, ideia ilustratuek erregeen despotismoaren aurkako<br \/>\nizaera zuten, eta herrialdea, askatasunak eta Foruak babestearen aldeko jarrera<br \/>\neta jarduera sustatzen zituzten. Haren familia ikuskera horretan oinarriturik<br \/>\nhazi zen, bere maila soziala ere hartan bermatuta.<\/p>\n<p>Joaquin de Barroeta-Aldamarrek heziketa zaindua jaso zuen<br \/>\nliteratura greko eta latinoan, natur zientzietan, zientzia fisikoetan eta<br \/>\nmatematikan, eta ederki moldatzen zen euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz;<br \/>\ngainera, tes- tuak zazpi hizkuntzatan itzultzeko gai zen. 1813an, Frantziako<br \/>\nikastetxetik alde egin, Iberiar penintsulara itzuli eta boluntario sartu zen<br \/>\nAngladako baroiaren tropetan Napoleonen armadari aurre egiteko. Une hartatik<br \/>\naurrera, haren ekinbideak ekintza politikoa izan zuen ezaugarri, eta gogotik<br \/>\nsaiatu zen Foruak egokitzen Probintziaren eta Monarkiaren arteko harremanak<br \/>\nurte nahasi haietan baldintzatu zituzten garai politikoetara. Ardura horrez<br \/>\ngain, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren hobekuntza sustatu zuen bere lu-<br \/>\nrretan eta, are, bere burdinoletako burdina hobeki fabrikatzeko ahalegina egin<br \/>\nzuen. Beste herrialde batzuetako industrian izaniko aurrerapenei adi, bere<br \/>\nlurretan Tibeteko ahuntzak sartu zituen kaxmirrezko artilea lortzeko. Bere asmo<br \/>\npolitikoek, ordea, kinka larrian jarri zituzten ahalegin eta hobekuntza haiek<br \/>\noro, politikan gertatu zitzaizkion ezbeharrak bere diru eta ondasunen bidez<br \/>\nordaindu behar izan zituelako.<\/p>\n<p>Haren ibilbide politikoa 1815ean hasi zen, Getariako alkate<br \/>\nizendatu zutenean. 1816an, prokuradore batzarkide gisa bertaratu zen Zestoan<br \/>\negindako Batzar Nagusietara. Bilkura haietan, Madrilen jarduteko batzorde<br \/>\niraunko- rrean parte hartzeko izendapena erdietsi zuen. Garai haietan, Madrilgo<br \/>\ngobernuak serioski hasi ziren foru sistema zalantzan jartzen, erreinatzen<br \/>\nzuen Monarkiaren aginte absolutistak bultzaturik. Madrilen mandatari egon izanari esker, Baskoniako foru sistemak zalantzan jartzen zituzten azpijoko poli-<br \/>\ntikoez jabetu zen zuzenean.<\/p>\n<p>Agian, egonaldi hark eta absolutismoaren aurkako bere<br \/>\niritziek bultzaturik agertu zen Konstituzioaren eta erregimen liberalaren<br \/>\nalde Hirurteko Liberalean (1820-1823). Konstituzioaren printzipioak<br \/>\ndefenditu, eta San Lui- sen Ehun Mila Semeen armadak Iru\u00f1ean hartu zuen preso.<br \/>\nBehin aske utzita, denborarekin politikagintzan hasi zen berriro eta, 1828an,<br \/>\nProbintziako ahaldun nagusi hautatu zuten bere eskualdearen ordezkari<br \/>\nizateko; 1830ean, aitoren seme titulua eman zioten eta, 1831n, Gorteetako diputatu<br \/>\natera zen.<\/p>\n<p>1831n, buru-belarri aritu behar izan zuen, Esteban Hurtado<br \/>\nde Mendoza lehengusuarekin batera, Probintziari bere polizia kendu zion Errege<br \/>\nAginduaren indargabetzea lortzeko. Lehengusuek helburua erdietsi zuten eta<br \/>\npolizia probintziako jurisdikziora itzuli zen. Arrakasta horrek kargu<br \/>\nnabarmenagoetan sartzeko aukera eman zion, baina burdinolak eta artilea<br \/>\nekoizteko bere enpresak kudeatzeko lanetan aritzea hobetsi zuen. Gipuzkoako<br \/>\nboluntarioen tertzioetako zortzi batailoietako baten agintea bakarrik hartu zuen.<\/p>\n<p>Karlistaldia piztean, Maria Kristina erregina gobernariaren<br \/>\nbandoaren alde borrokatu zen. Ondorioz, bere ondasunak erre eta errentak bahitu<br \/>\nzizkioten. Baionan erbesteratua (1836), Bakea eta Foruak ekimena bultzatu<br \/>\nzuen Villafuertesko kondearekin, Monterrongo kondearekin eta Alamedako markesarekin batera, euskal lurraldeak baketu nahian. Hura Foruak babesteko<br \/>\nplanteamendua izan zen, tronuan nor zegoen alde batera utzita. Barroeta-Aldamartarrak badirudi konstituzioan oinarritutako erregetza liberalaren aldekoak zirela, baina aldi berean Baskoniako foru sistemak errespetatuta eta ba-<br \/>\nliozkotuta.<\/p>\n<p>Behin gerra zibila bukaturik, Esparteroren Erregeordetzaren<br \/>\naurka matxinatu zen 1841eko urriko altxamenduan. 1841ean, alderdi<br \/>\nmoderatuarekin aritu zen azpilanean Maria Kristina erreginaren alde eta<br \/>\nEsparteroren aurka. Foruak babestea izan zuen xede, Esparterok Foruak<br \/>\nindargabetzeko asmoa baitzerabilen. Azpijokoak, ordea, porrot egin zuen, eta<br \/>\nberriz ere erbesteratu zen Frantzian. Ondasun eta errenta guztiak bahitu<br \/>\nzizkioten. Beraz, bizitzan bigarren aldiz, politikan aritzeak bere ondarearen<br \/>\neta errenten galera erakarri zion.<\/p>\n<p>Erregimena 1843an aldatu zenean, eta alderdi moderatuaren<br \/>\nbabesean, estatuko administrazioan hasi zen karguak betetzen, merkataritza<br \/>\neta industria sustatzeko jardueren arloan. 1843an bertan, senatari izendatu<br \/>\nzuten. Handik aurrera izandako kargu ugariren artean, nabarmentzekoa da Soriako<br \/>\nprobintziako errenta-intendente aukeratu zutela (1845) eta Aduanetako<br \/>\nZuzendaritza Nagusiko aholkulari (1846). Gobernuan egindako lanarekin<br \/>\nbatera, Foruak defenditu zituen Gortean. Foruak Espainiako Konstituzioan<br \/>\ntxertatzearen al- dekoa zen, Gerrate Karlistaz geroztik defenditu zuen<br \/>\nideiarekin bat. Bere diskurtsoan, Europako beste gobernu molde batzuk<br \/>\nekartzen zituen hizpidera (Norvegia, Suedia, Danimarka, Prusia, Austria,<br \/>\nKonfederazio Germaniarra eta Britainia Handia), Baskongadetako erregimen<br \/>\nberezia Espainiako estatuaren barnean justifikatzeko. Foruzaletasunaren alde<br \/>\negindako lana aitortu zioten probintzietan. Bilbon, esaterako, ereserki bat<br \/>\nkonposatu zuten haren omenez<\/p>\n<p>\u00abDesde hoy en adelante \/ unidos siempre ir\u00e1n \/ los dos<br \/>\nnombres queridos \/ de fueros y Aldamar. \/ \u00a1Ay, ay, ay, mutillak \/ los fueros y<br \/>\nAldamar!\u00bb. Gipuzkoan, berriz, ahaldun nagusi izendatu zuten 1864an. Foruen<br \/>\ndefendatzaile bikaina izateagatik Baskonian ospe nabarmena eta fama handia<br \/>\nerdietsiak zituen pertsona bat jarri zuten karguan. Gipuzkoako izendapenaz<br \/>\ngain, Araban eta Bizkaian \u00abProbintziako Aita\u00bb izendatu zuten.<\/p>\n<p>1864ko ekainean, Foruak gogoz eta gartsu defenditu zituen<br \/>\nSenatuan, haien indargabetzea proposatzen zuten senatarien hitz ere gartsuen<br \/>\naurka. Baskoniako sistema eta erregimen foralen indarraldia eta jarraipena<br \/>\naldeztu zituen; hiru Probintzietan, bereziki, haren jarreraren arabera, eta<br \/>\nNafarroan. Munduko beste alde batzuetako ekimenak aintzat hartu eta bere labore<br \/>\neta lantegien onerako ezarri zituen bezala, garai hartan Europako beste<br \/>\nherrialdeetan ziren esperientziak konparazio bidean ekarri zituen bere diskurtsora,<br \/>\nbere planteamenduaren zentzutasuna frogatzeko, edota, planteamenduaren<br \/>\nbideragarritasuna, gaur egun esango genukeen bezala. Haren iritziz, Foruei<br \/>\neustea konstituzionala zen. Ez zuen monarkia konstituzionala zalantzan jartzen,<br \/>\nbaina susmo txarra hartzen zion konstituzioaren eta Foruen arteko kontratua<br \/>\nbarnebiltzen ez zuen erregimenari. Horrela, euskal probintzietan eta erresuma<br \/>\nzaharrean bakea eta egonkortasuna bermatzen ziren; egonkortasuna gizartean,<br \/>\npolitikan eta ekonomian. Planteamendu horrek Foruen defentsaz zekarren<br \/>\nikuskera hori Baskoniako lurraldeen autonomia politikoa eta ekonomikoa<br \/>\nziurtatzeko modu bat zen. Hark hitzez hitz esan zuenez, Foruek autonomia<br \/>\nirudikatzen dute, hots, \u00abla autonom\u00eda bajo el dominio emi- nente de los Reyes<br \/>\nde Espa\u00f1a\u2026 la felicidad de un pueblo libre\u00bb. Ongi argudiatutakok hitzak<br \/>\nerabiltzen zituen aurre egiteko foru erregimena iraintzeko hitz gartsu,<br \/>\nmingarri eta sutsuei. Honelako argudioak, zehazki: \u00abni euskal- dun baldarra<br \/>\nnaiz eta, hizkuntza batzuk ikasi ditudan arren, aise ezagutzen dira nire<br \/>\nhizketan Euskararen arrastoak, hitz egin nuen lehena baita, ahaztuko dudan<br \/>\nazkena, ezagutu dudan hizkuntzarik perfektuena. Euskalduna naiz, jaunok: eta ez<br \/>\nzaituzte harrituko nire arraza defendatzeak\u00bb.<\/p>\n<p>Eta honatx haren konpromisoa: \u00abliberal kontsekuente gisa, ez<br \/>\niraultzaile gisa, (\u2026) euskal erakundeak defenditzea, Europan diren libreenak<br \/>\neta liberalenak baitira, hantxe bakarrik kontserbatu diren askatasun zaharren<br \/>\naztarna beneragarriak, egiazko liberal den orok haien kontrako erasorik egin ez<br \/>\ndeza- keena sakrilegiorik egin gabe, ezta espezimen gisa balio izateko ere.<br \/>\nHan, ohiturak dituen herri bati dago aplikatua, mendetako azturak dituena<br \/>\nbere burua hain erakunde libreen bidez gobernatzeko, ordena publikoarendako<br \/>\narris- kurik gabe\u00bb. Horra, beraz, foru berrezarpenean oinarritutako konpromisoa 1839an; eta, haren iritziz, foruak hankaz goratzea ezegokia<br \/>\nlitzateke ordena sozialerako. Eta bere arrazoiaren zorroztasuna eta<br \/>\nzentzutasuna bermatze aldera, garai hartako Europako egoera ekarri zuen bere<br \/>\ndiskurtsora, defenditzen zuena bideragarri zela frogatzeko. Kasu bat aipatu<br \/>\nzuen bereziki; haren iritziz, eredugarria: \u00abBritainia Handia, hiru zati handik<br \/>\nosatua, hots, Ingalaterrak, Eskoziak eta Irlandak; ezberdintasun nabarmenak<br \/>\nditu bere antolamenduan eta ordezkaritza parlamentarioan. Zati horietako<br \/>\nbakoitzak administrazio ezberdina dauka. Baina ez da hori gauza berezia;<br \/>\nikusgarriena da ia legedi osoa ohiturazkoa dela eta ezberdina dela herri batena<br \/>\neta bestearena\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gipuzkoako, Burgosko eta Errioxako familia nobleen oinordekoa izan zen, guztiak ere mugimendu ilustratuari lotutakoak. Maila ekonomiko erosoa zuen, bai onibar-jabetzak izateari esker, bai XVIII. mendean Amerikara burdinazko ontziak esportatu izanari esker, zertarako eta merkurioa ga- rraiatzeko. Aita ahaldun nagusia izan zen inbasio errepublikanoaren ga- raian eta ordezkarietako bat konbentzionalekin estatus berri bat negozia- tzeko probintziarako, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3199","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>BARROETA-ALDAMAR HURTADO DE MENDOZA, Joaquin de (Getaria, Gipuzkoa, 1796ko otsailaren 27a - Madril, 1866ko urriaren 30a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/barroeta-aldamar-hurtado-de-mendoza-joaquin-de-414-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BARROETA-ALDAMAR HURTADO DE MENDOZA, Joaquin de (Getaria, Gipuzkoa, 1796ko otsailaren 27a - Madril, 1866ko urriaren 30a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gipuzkoako, Burgosko eta Errioxako familia nobleen oinordekoa izan zen, guztiak ere mugimendu ilustratuari lotutakoak. Maila ekonomiko erosoa zuen, bai onibar-jabetzak izateari esker, bai XVIII. mendean Amerikara burdinazko ontziak esportatu izanari esker, zertarako eta merkurioa ga- rraiatzeko. Aita ahaldun nagusia izan zen inbasio errepublikanoaren ga- raian eta ordezkarietako bat konbentzionalekin estatus berri bat negozia- tzeko probintziarako, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/barroeta-aldamar-hurtado-de-mendoza-joaquin-de-414-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/barroeta-aldamar-hurtado-de-mendoza-joaquin-de-414-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/barroeta-aldamar-hurtado-de-mendoza-joaquin-de-414-eu\\\/\",\"name\":\"BARROETA-ALDAMAR HURTADO DE MENDOZA, Joaquin de (Getaria, Gipuzkoa, 1796ko otsailaren 27a - Madril, 1866ko urriaren 30a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T07:40:17+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/barroeta-aldamar-hurtado-de-mendoza-joaquin-de-414-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/barroeta-aldamar-hurtado-de-mendoza-joaquin-de-414-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/barroeta-aldamar-hurtado-de-mendoza-joaquin-de-414-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BARROETA-ALDAMAR HURTADO DE MENDOZA, Joaquin de (Getaria, Gipuzkoa, 1796ko otsailaren 27a &#8211; Madril, 1866ko urriaren 30a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BARROETA-ALDAMAR HURTADO DE MENDOZA, Joaquin de (Getaria, Gipuzkoa, 1796ko otsailaren 27a - Madril, 1866ko urriaren 30a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/barroeta-aldamar-hurtado-de-mendoza-joaquin-de-414-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"BARROETA-ALDAMAR HURTADO DE MENDOZA, Joaquin de (Getaria, Gipuzkoa, 1796ko otsailaren 27a - Madril, 1866ko urriaren 30a). - Iura Vasconiae","og_description":"Gipuzkoako, Burgosko eta Errioxako familia nobleen oinordekoa izan zen, guztiak ere mugimendu ilustratuari lotutakoak. Maila ekonomiko erosoa zuen, bai onibar-jabetzak izateari esker, bai XVIII. mendean Amerikara burdinazko ontziak esportatu izanari esker, zertarako eta merkurioa ga- rraiatzeko. Aita ahaldun nagusia izan zen inbasio errepublikanoaren ga- raian eta ordezkarietako bat konbentzionalekin estatus berri bat negozia- tzeko probintziarako, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/barroeta-aldamar-hurtado-de-mendoza-joaquin-de-414-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/barroeta-aldamar-hurtado-de-mendoza-joaquin-de-414-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/barroeta-aldamar-hurtado-de-mendoza-joaquin-de-414-eu\/","name":"BARROETA-ALDAMAR HURTADO DE MENDOZA, Joaquin de (Getaria, Gipuzkoa, 1796ko otsailaren 27a - Madril, 1866ko urriaren 30a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T07:40:17+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/barroeta-aldamar-hurtado-de-mendoza-joaquin-de-414-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/barroeta-aldamar-hurtado-de-mendoza-joaquin-de-414-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/barroeta-aldamar-hurtado-de-mendoza-joaquin-de-414-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BARROETA-ALDAMAR HURTADO DE MENDOZA, Joaquin de (Getaria, Gipuzkoa, 1796ko otsailaren 27a &#8211; Madril, 1866ko urriaren 30a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3199","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3199\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3199"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3199"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}