{"id":3197,"date":"2023-02-10T08:36:56","date_gmt":"2023-02-10T07:36:56","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/aranguren-gaytan-de-ayala-manuel-maria-413-eu\/"},"modified":"2023-02-10T08:36:56","modified_gmt":"2023-02-10T07:36:56","slug":"aranguren-gaytan-de-ayala-manuel-maria-413-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranguren-gaytan-de-ayala-manuel-maria-413-eu\/","title":{"rendered":"ARANGUREN GAYTAN DE AYALA, Manuel Maria (Manuel Maria Aranguren Gaitan de Aiala). Monterrongo kondea (VI). (Arrasate, Gipuzkoa, 1794ko martxoaren 29a &#8211; 1852ko maiatzaren 11)."},"content":{"rendered":"<p>Arrasateko Monterrongo jauretxean jaio zen. Santiago Elias<br \/>\nde Aranguren izan zuen aita, Monterrongo kondea. Maria Josepha Gaytan de Ayala,<br \/>\nama; eta, Villafranca de Gaytango kondea, aitona. Familia lur-jabe batengandik<br \/>\nzetorren Rosa Gonzalez de Etxabarrirekin ezkondu zen. Aranguren Gipuzkoako<br \/>\nnobleziakoa izan zen, hau da, XIX. mendean probintziako foru erakundeetan<br \/>\nnagusi izan zen taldekoa.<\/p>\n<p>Euskal Herriko jabe handietako bat izan zen. Izan ere,<br \/>\nzentso-kapitalez gain, onibarrak zituen Gipuzkoan eta Araban (errentan utzitako<br \/>\nhiri-finkak, etxaldeak eta onibarrak, nekazaritza-lurrak, errota bat\u2026), eta<br \/>\nlabe eta burdi- nola bana Arrasaten. Bada horiek guztiek 85.000tik gora<br \/>\nerrealeko etekinak ematen zizkioten urtean (1827tik 1831ra bitarteko urteak).<br \/>\nHalaber, San Fernando Bankuko akzioetan zuen inbertitua kapitala; bazituen<br \/>\nbaleak, juroak\u2026 eta Arrasateko, Garaiako eta Aliko (Araba) jauretxeak, \u00abmunta<br \/>\nhandiko men- diekin\u00bb.<\/p>\n<p>Bere jabetza hura eta ibilbide publikoa zirela eta,<br \/>\nAranguren oso gizon nabarmena izan zen Gipuzkoako elite politikoan eta<br \/>\nsozialean. Batzar Nagusietan eragin erabakigarria zuten leinu zaharreko<br \/>\npertsona ospetsuen artean zegoen. Pentsamoldeari begira, gazte garaiko gar<br \/>\nliberaletik moderantismora jo zuen, betiere Foruak ardatz harturik. Haren<br \/>\nadiskide Manuel Jose de Zabalak antzeko ibilbidea egin zuen. Historiografiaren<br \/>\nesanetan, \u00abforuzaetasun liberal\u00bb deritzonaren epigonoetako bat izan zen,<br \/>\nerregimen konstituzionala eta euskal foruak bateragarriak zirela defenditzen<br \/>\nzuena.<\/p>\n<p>Hirurteko Liberalean (1820-1823), argi eta garbi agertu zen<br \/>\nDonostiako Collado, Brunet, Ferrer, Mendizabal, Lasala eta gisakoen<br \/>\naurrerazaletasunaren alde. Probintziako diputatua izan zen, bai eta<br \/>\nboluntarioen miliziaren erreklutatzailea ere Angulemako dukearen tropen aurka<br \/>\nborrokatzeko. Masa- ren gehiegikeriek lehen jarrera hura otzandu zuten.<br \/>\nAdibidez, 1831n bertan publikoki erakutsi zuen urrundua zela lehenago bere<br \/>\negindako aurrerazaletasunetik. Urte hartan, izan ere, Donostiako burgesia<br \/>\nBatzar Nagusiei zuzendu zitzaien (Donostiako Udalaren eta hiriko Merkataritza<br \/>\nBatzordearen bidez), Foruak alda zitzatela eskatzeko, hiriaren etorkizun<br \/>\nekonomikoa bermatze al- dera. Aranguren kide izan zen Azpeitiko Batzarrak<br \/>\nhiriaren eskaeraz txostena egiteko izendatu zuen batzordean, eta haren irizpena<br \/>\nkontrakoa izan zen. Bere jarrera liberal moderatuarekin bat, Isabelen kausaren<br \/>\nalde egin zuen Lehen Karlistaldian (1833-1839).<\/p>\n<p>Erresumako Gizon Handia izendatu zuten 1834an, Errege<br \/>\nEstatututik era- torritako Gorteetan, eta nobleen estamentuko laugarren<br \/>\nidazkaria izan zen.<\/p>\n<p>Arangurenek parte-hartze garrantzitsua izan zuen karlisten<br \/>\nkontrako Baionako Junta sortzeko, bai eta Jose Antonio Mu\u00f1agorriren Bakea eta<br \/>\nForuak alternatiban ere (1794-1841). Mu\u00f1agorri Bakea eta Foruak mugimen-<br \/>\nduaren ardatza izan zen, Lehen Karlistaldiari amaiera emateko, Baionan zeuden<br \/>\npertsona eragintsu edo dirudun erbesteratu batzuk bilduta. Karlisten kausa eta<br \/>\neuskal Foruen aldarrikapena bereiztea proposatu zuten, honako hau<br \/>\nondorioztatuta: Foruak errespetatzen baziren, gerrak bukatu behar zuen. Hortik,<br \/>\nhain zuzen ere, Bakea eta Foruak mugimendua sortu zen. Espainiako Gobernuak,<br \/>\njoera liberalekoa, mugimenduarekin bat egin eta Mu\u00f1agorriren armada finantzatu<br \/>\nzuen karlisten aurka jotzeko. Mugimenduak arrakastarik izan ez bazuen ere,<br \/>\naldarri haien oinarriak 1839ko Bergarako Hitzarmenean izan zuen eragina. Urte<br \/>\nhartan, Aranguren ahaldun nagusi atxiki lehena izan zen Gipuzkoako Batzar<br \/>\nNagusietan eta lehen diputatu gisa jardun zuen Espartero Garaipenaren dukea<br \/>\nez zegoenean.<\/p>\n<p>Gipuzkoako probintziako senatari hautatu zuten (1840,<br \/>\n1841-1842), Senatuko artxiboan jasotakoarekin bat (\u00abExpediente personal del<br \/>\nConde de Monterr\u00f3n, D. Manuel Mar\u00eda Aranguren Gayt\u00e1n de Ayala, pr\u00f3cer y<br \/>\nsenador por la provincia de Guip\u00fazcoa (no jur\u00f3) y vitalicio (no jur\u00f3)\u00bb; bertan,<br \/>\nharen parlamentuko jarduera bildua dago nola halako zehaztasunez 1834tik<br \/>\n1845era; zehazki, 1834-1835eko legealdiari dagokiona (erresumako gizon handia),<br \/>\n1840koari dagokiona (senatari Gipuzkoako probintzian), 1841-1842koari dagokiona<br \/>\n(senatari Gipuzkoako probintzian) eta, han, besteak beste, agiri hauek ageri<br \/>\ndira: batetik, \u00abMinuta de Oficio al Ministro de la Gobernaci\u00f3n de la Pen\u00ednsula<br \/>\nsolicitando informaci\u00f3n sobre si se le ha formado causa al Senador por su<br \/>\nfuga a Francia (1842-02-08)\u00bb; bestetik, \u00abMinuta de Oficio al Ministro de la<br \/>\nGobernaci\u00f3n de la Pen\u00ednsula dando cuenta de la decisi\u00f3n del Senado<br \/>\n(1842-04-24)\u00bb. Azkenik, 1845-1846ko legealdiari dagokiona (biziarteko<br \/>\nsenataria); zehazki, izendapena dago (1845-10-01 E.D.) eta izendapenerako Errege Dekretua Senatuko presidenteari helarazteko Errege<br \/>\nAgindua (1845- 11-25), baina ez zuen kargua zineztatu. Madrilen, Villafuertesko<br \/>\nkondearen tertulian sartu zen. Hartara ere maiz joaten ziren Jacobo M.\u00aa de<br \/>\nParga, Zarco del Valle jenerala, Fausto de Otazu, Juan Esteban de Izaga eta<br \/>\nPedro de Ega\u00f1a.<\/p>\n<p>Aranguren Octubradako liderretako bat izan zen. Hura<br \/>\nEsparteroren aurkako altxamendua izan zen Gipuzkoan, 1841eko urrian gertatua.<br \/>\nArangurenek, izan ere, gaitz irizten zion Esparterok Erregeordetzan egindako<br \/>\nkudeaketari eta foru eraikinaren etorkizunaren beldur zen. Euskal aldundiek<br \/>\nberen ohiturazko eskubideen kontrakotzat jo zituzten Gobernuak emaniko hainbat<br \/>\nxedapen (besteak beste, 1841eko urtarrilean, foru-baimena ezabatu izana);<br \/>\nhorrek bultzaturik, armak eskuan altxatu ziren. Abuztuan, Arangurenek osasun<br \/>\narrazoiak argudiatu zituen Senatura ez joateko. Montes de Ocak Gipuzkoako<br \/>\nerrege-komisario izendaturik, gobernua eraisteko aldarria egin zuen 1841eko<br \/>\nurrian, haren iritziz \u00abfedegabea\u00bb eta \u00abzinauslea\u00bb zelako. Alistamendua xedatu<br \/>\nzuen, Maria Kristina eta Foruak defenditzeko.<\/p>\n<p>Baina ez zuen inolako sostengurik jaso Gerra Zibilak<br \/>\nerraustu berria zuen herrian. Egoera hartan, matxinada laster menderatu zuten,<br \/>\neta Aranguren Baionan erbesteratu zen. Frantzian zegoela, Senatuak azarorako<br \/>\ndeitu zion. Nolanahi ere, beste bi hautagai ere baziren Gipuzkoako senatari<br \/>\nbakarra izendatzeko, eta beste biak ere erbestean zeudenez (Gaspar de Jauregi<br \/>\njenerala eta Joaquin Francisco Barroeta Aldamar), Senatuak planteatu zuen<br \/>\nnola konpondu behar zen Gipuzkoako probintziaren ordezkaritzaren kontua. Azkenean,<br \/>\nAkten Batzordeak auzia artxibatzeko irizpena eman zuen, \u00abez baita Konde Jaun<br \/>\nhorren aurkako auzirik ageri, eta gainera, Senatuan oraindik ere aurkeztu ez<br \/>\ndiren beste senatari batzuen kasu berdin-berdina da, nahiz eta Se- natua bi eta<br \/>\nhiru aldiz ere bildu den, haiek izendatuak izan ondotik\u00bb.<\/p>\n<p>Bere Maiestatearen aitoren semea izan zen, 1852ko maiatzaren<br \/>\n11ra arte, bere heriotzara arte, alegia.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Arrasateko Monterrongo jauretxean jaio zen. Santiago Elias de Aranguren izan zuen aita, Monterrongo kondea. Maria Josepha Gaytan de Ayala, ama; eta, Villafranca de Gaytango kondea, aitona. Familia lur-jabe batengandik zetorren Rosa Gonzalez de Etxabarrirekin ezkondu zen. Aranguren Gipuzkoako nobleziakoa izan zen, hau da, XIX. mendean probintziako foru erakundeetan nagusi izan zen taldekoa. Euskal Herriko jabe [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3197","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ARANGUREN GAYTAN DE AYALA, Manuel Maria (Manuel Maria Aranguren Gaitan de Aiala). Monterrongo kondea (VI). (Arrasate, Gipuzkoa, 1794ko martxoaren 29a - 1852ko maiatzaren 11). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranguren-gaytan-de-ayala-manuel-maria-413-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ARANGUREN GAYTAN DE AYALA, Manuel Maria (Manuel Maria Aranguren Gaitan de Aiala). Monterrongo kondea (VI). (Arrasate, Gipuzkoa, 1794ko martxoaren 29a - 1852ko maiatzaren 11). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Arrasateko Monterrongo jauretxean jaio zen. Santiago Elias de Aranguren izan zuen aita, Monterrongo kondea. Maria Josepha Gaytan de Ayala, ama; eta, Villafranca de Gaytango kondea, aitona. Familia lur-jabe batengandik zetorren Rosa Gonzalez de Etxabarrirekin ezkondu zen. Aranguren Gipuzkoako nobleziakoa izan zen, hau da, XIX. mendean probintziako foru erakundeetan nagusi izan zen taldekoa. Euskal Herriko jabe [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranguren-gaytan-de-ayala-manuel-maria-413-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranguren-gaytan-de-ayala-manuel-maria-413-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranguren-gaytan-de-ayala-manuel-maria-413-eu\\\/\",\"name\":\"ARANGUREN GAYTAN DE AYALA, Manuel Maria (Manuel Maria Aranguren Gaitan de Aiala). Monterrongo kondea (VI). (Arrasate, Gipuzkoa, 1794ko martxoaren 29a - 1852ko maiatzaren 11). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T07:36:56+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranguren-gaytan-de-ayala-manuel-maria-413-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranguren-gaytan-de-ayala-manuel-maria-413-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranguren-gaytan-de-ayala-manuel-maria-413-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ARANGUREN GAYTAN DE AYALA, Manuel Maria (Manuel Maria Aranguren Gaitan de Aiala). Monterrongo kondea (VI). (Arrasate, Gipuzkoa, 1794ko martxoaren 29a &#8211; 1852ko maiatzaren 11).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ARANGUREN GAYTAN DE AYALA, Manuel Maria (Manuel Maria Aranguren Gaitan de Aiala). Monterrongo kondea (VI). (Arrasate, Gipuzkoa, 1794ko martxoaren 29a - 1852ko maiatzaren 11). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranguren-gaytan-de-ayala-manuel-maria-413-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ARANGUREN GAYTAN DE AYALA, Manuel Maria (Manuel Maria Aranguren Gaitan de Aiala). Monterrongo kondea (VI). (Arrasate, Gipuzkoa, 1794ko martxoaren 29a - 1852ko maiatzaren 11). - Iura Vasconiae","og_description":"Arrasateko Monterrongo jauretxean jaio zen. Santiago Elias de Aranguren izan zuen aita, Monterrongo kondea. Maria Josepha Gaytan de Ayala, ama; eta, Villafranca de Gaytango kondea, aitona. Familia lur-jabe batengandik zetorren Rosa Gonzalez de Etxabarrirekin ezkondu zen. Aranguren Gipuzkoako nobleziakoa izan zen, hau da, XIX. mendean probintziako foru erakundeetan nagusi izan zen taldekoa. Euskal Herriko jabe [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranguren-gaytan-de-ayala-manuel-maria-413-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranguren-gaytan-de-ayala-manuel-maria-413-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranguren-gaytan-de-ayala-manuel-maria-413-eu\/","name":"ARANGUREN GAYTAN DE AYALA, Manuel Maria (Manuel Maria Aranguren Gaitan de Aiala). Monterrongo kondea (VI). (Arrasate, Gipuzkoa, 1794ko martxoaren 29a - 1852ko maiatzaren 11). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T07:36:56+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranguren-gaytan-de-ayala-manuel-maria-413-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranguren-gaytan-de-ayala-manuel-maria-413-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranguren-gaytan-de-ayala-manuel-maria-413-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ARANGUREN GAYTAN DE AYALA, Manuel Maria (Manuel Maria Aranguren Gaitan de Aiala). Monterrongo kondea (VI). (Arrasate, Gipuzkoa, 1794ko martxoaren 29a &#8211; 1852ko maiatzaren 11)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3197","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3197\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3197"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3197"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}