{"id":3195,"date":"2023-02-10T08:35:55","date_gmt":"2023-02-10T07:35:55","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/anton-de-luzuriaga-claudio-412-eu\/"},"modified":"2023-02-10T08:35:55","modified_gmt":"2023-02-10T07:35:55","slug":"anton-de-luzuriaga-claudio-412-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/anton-de-luzuriaga-claudio-412-eu\/","title":{"rendered":"ANTON de LUZURIAGA, Claudio (Soto de Cameros, Errioxa, 1792ko urriaren 30a &#8211; Donostia, 1874ko ekainaren 23a)"},"content":{"rendered":"<p>Francisco Javier Anton Lasantaren eta Maria Manuela<br \/>\nLuzuriaga Cabriadaren semea izan zen, 1792ko urriaren 30ean Soto de Camerosen<br \/>\njaioa, une hartan Soriako probintziakoa. Seme bat izan zuen Magdalena<br \/>\nArdenalesekin, bere seme bakarra, Norberto, 1832ko ekainaren 6an Iru\u00f1ean<br \/>\nsortua. 1860ra arte, behintzat, ez zen Magdalenarekin ezkondu. Izan ere, urte<br \/>\nhartan egin- dako testamentuan ezkongabea zela adierazi zuen, ondasun guztiak<br \/>\nseme natural gisa agertzen zen Norbertori utzita. Donostian hil zen \u2014Biarritzen,<br \/>\nzen- bait egileren arabera\u2014 1874ko ekainaren 23an. Donostiako Polloeko<br \/>\nhilerrian ehortzi zuten, eta semeak panteoi bat eginarazi zuen.<\/p>\n<p>Lehen urteak bere jaioterrian eta Peronielen (Soria) eman<br \/>\nzituen, nonbait herri horretan amaren aldeko familia bizi zelako. 1805ean,<br \/>\nhamahiru urte zituela, Villacarriedoko Escuelas P\u00edas Ikastetxean sartu zen,<br \/>\nSantanderren. Arteetako hiru ikasturte egin eta 1807ra arte egon zen. Aitak<br \/>\nElizaren bidea nahi zuen semearentzat, San Frantzisko komentuko kapilautza<br \/>\norokorra har zezan, arbasoetakoren batek sortua zelako. Bada, aitaren nahiari<br \/>\njarraikiz, Valladolidera jo eta, han, lehenbiziko tontsura lortu zuen,<br \/>\napezpikuak 1808ko apirilean emandakoa. Ondorioz, urte hartako maiatzean, aipatu<br \/>\nkapilautzaz jabetu zen. Horrez gain, Valladolideko Unibertsitatean ikasten<br \/>\njarraitu zuen, 1808ko apirilaren 23an Batxiler gradua lorturik Filosofian.<\/p>\n<p>Napoleonen inbasioak, ordea, haren bizitza errotik aldarazi<br \/>\nzuen. Inbasioaren ondorioz, izan ere, familiak bere ondasunak galdu, eta aita<br \/>\n\u2014artile fi- nen merkataria\u2014 erbestera joan eta han hil zen. Horrenbestez,<br \/>\nelizako bide hasi berria abandonaturik, Batxiler titulua eskuratu zuen Legeetan<br \/>\nAlcal\u00e1 de Henaresko Unibertsitatean, 1816ko ekainaren 5ean, behin<br \/>\nIndependentzia Gerra bukatu ondoren, hara joana baitzen 1815-1816.<br \/>\nikasturtean. <span>Gero, 1818ko<br \/>\nekainaren 2an eta 3an, Legeetako Lizentziadun eta Doktore Graduak lortu zi-<br \/>\ntuen, hurrenez hurren. <\/span>Urte horretan bertan, \u00abReal Academia de Ambas<br \/>\nJurisprudencias de la Pur\u00edsima Concepci\u00f3n\u00bb-eko akademiako eta irakasle<br \/>\nizendatu zuten. Akademiako kide-idazkaria eta fiskala ere izan zen. Gainera,<br \/>\n1817an, abokatutzan jarduteko baimena eskatu eta Gaztelako Kontseiluan onartu<br \/>\nzu- ten. 1819ko otsailean, berriz, Madrilgo Abokatuen Elkargoan sartu zen; hiri<br \/>\nhartan, nonbait, abokatu-langela izan zuen 1821era arte. Hasierako urte haie-<br \/>\ntan, Peroniel hiribilduko alkate lehena eta betiereko erregidorea izan zen. Halaber, Eliza Zientzien Akademian sartu zen, idazkari-kargua beteta, bai eta<br \/>\nAteneo Espa\u00f1ol elkartean ere.<\/p>\n<p>Epailetzako postu bat lortzeko ahaleginean hainbat aldiz<br \/>\nhuts egin ondoren, azkenean Donostiako lehen auzialdiko epaile postua<br \/>\nerdietsi zuen, Hirurteko Liberalean jada. Kargua 1821eko urriaren 31tik<br \/>\n1823ko apirilera bitarte bete zuen. San Luisen Ehun Mila Semeen inbasioa<br \/>\ngertatu zenean, kausa libe- ralari fidel izan zitzaion eta Cadizera jo zuen<br \/>\nitsasontziz, han Gobernua babestua baitzegoen. Donostiako postua kendu<br \/>\nziotenez, beste postu bat eskatu zuen eta, Gorteek epaile errefuxiatuak<br \/>\nepaitegi hutsetan birkokatzeko emaniko baimen bereziarekin bat, Coru\u00f1ako<br \/>\nepaitegirako izendatu zuten 1823ko ekainaren 29an; azkenean, ordea, postu<br \/>\nhori beteta baitzegoen, Betanzosko epaitegia eman zioten, urte horretako<br \/>\nuztailaren 2an izendaturik. Coru\u00f1ako defentsan parte hartu zuen, hiriak 1823ko<br \/>\nabuztuaren 21ean kapitulatu zuen arte. Libe- ralen porrotaren ondotik,<br \/>\nFrantzian erbesteratu eta, Fernando VII.ak 1824ko maiatzaren 1ean erbesteratuak<br \/>\namnistiatzeko emaniko Dekretuaren ondotik, Madrilera itzuli zen.<\/p>\n<p>Madrilgo Abokatuen Elkargotik kanporatu zuten, Hirurtekoan<br \/>\nkarguak bete izanagatik, eta gainera, Cadizko Konstituzioa indargabeturik, bai<br \/>\neta hark ezarritako organigrama judiziala ere, abokatu-bulegoa ireki behar izan<br \/>\nzuen Donostian, adiskide eta harreman onak zituelako. Lehenago, izan ere, maiz<br \/>\njoaten zen Collado familiaren tertuliara. Bilera haietan kausa liberalaren<br \/>\naldeko pertsona ospetsuak bildu ohi ziren, hala nola Joaquin Maria Ferrer edo<br \/>\nEvaristo Perez de Castro, bai eta Donostiako gizarteko kide nabarmenak ere.<br \/>\nAzken buruan, hura \u00abkontseilu intimo\u00bb bat zen hiriko gai publikoak \u00abespiritualki\u00bb zuzentzeko.<\/p>\n<p>Donostian, aurrera egin zuen bere lanbidean, agintarien<br \/>\nerrespetua irabazita. 1828ko martxoaren 19an, Donostiako Komedia Zentsore<br \/>\nizendatu zuten eta, urte hartan bertan, Udalak aurrez enkargaturik,<br \/>\nerrege-erregina Fernando VII.ak eta Amalia Saxoniakoak Gipuzkoako probintziara<br \/>\negindako bisita ofizialaren kronika idatzi zuen.<\/p>\n<p>1831n, Donostiako Merkataritza Batzordeko idazkari kargua<br \/>\nhartu zuen bitarte baterako, Kontsulatuko aholkulari juridikoa ere izan zen,<br \/>\neta eginkizun garrantzitsua bete zuen aipatu hiriaren eta Gipuzkoako probin-<br \/>\ntziaren arteko lehian. Donostia barnealdeko aduanak itsasertzera erama- tearen<br \/>\naldekoa zen; Probintziak, berriz, nekazaritza-jardueretan ziharduen gehienbat.<br \/>\nHorren haritik, Donostiako asmoen alde \u2014zehazki, hiriko industria eta merkataritza arloko burgesiaren alde\u2014, Azalpen<br \/>\nospetsu bat ondu zuen 1831ko uztailean Foruak aldatu beharra defenditzeko,<br \/>\nGipuzkoako merkataritzaren krisia arintze aldera. Batzar Nagusiek batzar<br \/>\nberezi baterako deia egin zuten Donostiak mahai gainean jarritako arazoa ebaz-<br \/>\nteko; zehazki, Azpeitian egitekoa zen urte hartako abuztuan. Luzuriaga,<br \/>\nMerkataritza Batzordearen ordezkari izendaturik, Azpeitiko hiritik kanporatu<br \/>\nzuten, Gipuzkoako Foruak ezarri bai baina jada erabiltzen ez zen xedapen bati<br \/>\njarraikiz, abokatu izatea batzarkide izatearekin bateraezina zela argudiatuta.<br \/>\nAzpeitiak Donostiako asmoa atzera bota zuen, Foruaren kontrakoa zela iritzita.<br \/>\nDonostiako hiriak, orduan, batzorde bat eratu zuen bere jarrera defenditzeko,<br \/>\neta batzordeak Luzuriaga izendatu zuen mandatari berezi Madrilen, memoria bat<br \/>\nprestatzeko ardura emanda, kontrako txostenari aurre egiteko. Gortera joan zen<br \/>\nzortzi hilabetez amarekin eta bi ahizparekin, ordainsaririk jaso gabe. Bada,<br \/>\nhan egindako gestioek arrakasta izan zuten eta emaitza 1832ko azaroaren 14ko<br \/>\nErrege Dekretuaren aldarrikapena izan zen, Donostiako portuari Amerikarekin<br \/>\nzuzenean salerosteko baimena eman baitzitzaion. Arrakastak, ordea, labur<br \/>\niraun zuen. Izan ere, erabaki hura kontraforua zela iritzita, Gipuzkoako<br \/>\nProbintziak lortu egin zuen Cea Bermudezen gobernuak baimen hura bertan behera<br \/>\nuztea (1833ko martxoa).<\/p>\n<p>1833ko ekainaren 1ean, Donostiako Merkataritza Batzordeko<br \/>\nidazkari kargua eman zioten jabetzan eta, hil arte, lotura etengabeak izan<br \/>\nzituen hiriarekin, uda oro joaten baitzen eta, maiz, osasun arrazoiengatik<br \/>\natseden hartzeko. Fernando VII.a hil eta gero lehen Karlistaldia piztean,<br \/>\nMilizia Nazionalaren batailoian sartu zen Isabel II.a erregina defenditzeko.<br \/>\nAholkulari juridikoa izendatu zuten Milizian sortzen ziren arazoak moldatzeko<br \/>\neta, 1834ko apirila- ren 12an, berriz, bitarteko gerra-auditore \u2014Elias Legardarekin<br \/>\nbatera, ponen- tzia bat idatzi zuen hartu beharreko neurriez\u2014; handik hamabost<br \/>\negunera, dena den, dimisioa eman zuen, jada abokatu gisa parte hartutako<br \/>\nauzietan esku hartu behar zuelako.<\/p>\n<p>Luzuriagak honako karrera edo cursus honorum hau egin zuen<br \/>\njustizia-ad- ministrazioan jardun zuenean, 1833tik aurrera: arlo zibileko<br \/>\nfiskala Katalu- niako Errege Entzutegian (1834ko abuztuaren 12an izendatua);<br \/>\nGrazia eta Justiziako Bulegoko Idazkaritzako ofiziala (1836ko irailaren 18an<br \/>\nizendatua), bertako Atal Burutzarako ere sustatu zuten (1837ko urtarrilaren<br \/>\n9an) eta, gero, Atalburu lehena izateko (1838ko urtarrilaren 7an), Justizia<br \/>\nministroa (Jos\u00e9 Lan- dero) aipatu Entzutegiko lankidea izanik; Bartzelonako<br \/>\nEntzutegiko burua (1839ko abenduaren 31n izendatua); Ordena Militarretako<br \/>\nAuzitegi Bereziko abokatu eta prokuradore fiskala (1840ko azaroaren 25ean<br \/>\nizendatua); Auzitegi Goreneko ministroa (1843ko uztailaren 29an izendatua);<br \/>\nGrazia eta Justiziako ministroa (Salustiano de Olozagak 1843ko azaroaren 24an<br \/>\naukeratua Esparte- roren aurkako aurrerazaleen gobernuan); Auzitegi Goreneko<br \/>\nbere postuan sartu zen berriro 1843ko abenduaren 1ean, astebetera ministro<br \/>\nkargua utzi baitzuen, harik eta abenduaren 19an erretiratu zen arte, hark berak<br \/>\neskaturik, osasun arrazoiak zirela medio. Hamarkada moderatuaren parentesiaren<br \/>\nondotik, Biurteko Progresistan, Administrazioarekiko Auzi Epaitegia sortu<br \/>\nberriko presidente izendatu zuten (1854ko abuztuaren 20an), baina erretiratua<br \/>\nzegoenez, uko egin zion; ukoa urriaren 10ean onartu zuten; Auzitegi Goreneko<br \/>\nministroa (1854ko irailaren 9an), baina era berean uko egin zion eta, halaber,<br \/>\nukoa irailaren 29an onartu zen; Auzitegi Goreneko presidentea, baina kasu<br \/>\nhorretan, nahiz eta aditzera eman zuen erretiratua zegoela eta, ondorioz,<br \/>\nzerbitzu aktibora ezin itzuli zela, Gobernuak asmoari eutsi eta Kongresuari<br \/>\nbaimena eskatu zion 1855eko urriaren 5eko lege-proiektu baten bidez; beraz,<br \/>\nbaimena emanik, karguaz jabetu zen, hots handiko ospakizun batean, 1855eko<br \/>\nurriaren 19an; eta, azkenik, berriz ere Grazia eta Justiziako ministroa (1856ko<br \/>\nuztailaren 14an); berriz ere karguari uko eginik, 1856ko abuztuaren 7an onartu<br \/>\nzuten. Gero, egun horretatik urriaren 20ra bitarte, Auzitegi Goreneko<br \/>\npresidentea izan zen, baina osasun arrazoiak zirela eta, berriz ere uko egin<br \/>\nzion.<\/p>\n<p>Luzuriaga liberal aurrerazalea izan zen \u2014alderdi horretako<br \/>\neskuinean kokatzen dute, \u00ablegales edo resellados\u00bb deritzenek osatua. Biurteko<br \/>\nProgresista bukatzean, Union Liberal alderdian sartu zen\u2014, ilustratua, gai<br \/>\nekonomikoetan interesatua (Herrialdeko hainbat Ekonomia Elkartetan izan zen<br \/>\nkide, hala nola Sorian 1819an, Bartzelonan 1835ean, etab.). Gainera, kezka<br \/>\nintelektual handia zuen; horren erakusgarri, Isabel II.ak Zientzia Moral eta<br \/>\nPolitikoen Errege Akademiako kide izendatu zuen erakundea hasi zenetik, 1857ko<br \/>\nirailean.<\/p>\n<p>Hona hemen haren ibilbide politikoan diren gertakaririk<br \/>\nnabarmenenak. Gipuzkoako diputatu hautatu zuten 1839ko irailean \u2014lehenago,<br \/>\n1836ko abuz- tuan, aulkia Bartzelonan lortu zuen\u2014. Gorte horiek, ordea, ez<br \/>\nziren eratu, La Granjako Sarjentuen Altxamenduak eragotzita, eta 1836ko urriko<br \/>\nhauteskundeetan, ordezko diputatu izatea lortu zuen Logro\u00f1on. Parlamentuan<br \/>\nesandakoen artean, 1839ko urriaren 25eko Legearen prestaketaren harira<br \/>\nadierazitakoak dira nabarmentzekoak; batez ere, urte hartako urriaren 5ean egindako<br \/>\nhitzaldia, Foruak defenditu baitzituen, baina garai berrietara behar bezala<br \/>\negokituta; hortaz, Foruak aldatu behar zirela irizten zion. 1841eko bozetan,<br \/>\nordezko hautatu zuten Logro\u00f1on eta Esparteroren aulkia hartu zuen, hura erregeorde hasi zenean. Gorte haietan, une hartako eztabaidarik garrantzitsuenetan parte hartu zuen, erregeordetzaren formari buruzko haietan, hain zuzen,<br \/>\nEsparteroren jarrera erregeorde bakar gisa defendituta, bai erreginaren tutoretzari zegokionez, bai foruen auziari zegokionez. Era berean, Gipuzkoako fo-<br \/>\nruak moldatzeko batzordean parte hartu zuen Donostiaren izenean. 1843an, hau<br \/>\nda, Anton de Luzuriagaren politikagintzako urte erabakigarrian, berriz ere<br \/>\ndiputatu-akta eskuratu zuen Logro\u00f1on; azaroko hauteskundeetan, Esparterok<br \/>\nEspainiatik alde egin ondoren, berriz ere Logro\u00f1on hautatu zuten; eta azken hil<br \/>\nhorren 24an, Olozagak, dakigunez, Grazia eta Justiziako ministro izendatu zuen.<br \/>\nOlozaga auzia esaten zaionaren ondorioz, dimisioa eman zuen abenduaren 1ean.<br \/>\nGertakari haietan gutxietsia sentitu baitzen. Izan ere, ganberak datarik gabe<br \/>\ndesegiteko Dekretua sinatzera derrigortu eta behartu zuela leporatu zion Isabel<br \/>\nII.ak Olozagari, baina Dekretuaren sinadura ez zen Luzuriagaren aurrean egin,<br \/>\nErresumako Notario Nagusia izanik ere, baizik eta abenduaren 1ean Estatuko<br \/>\nministro izendaturiko Gonzalez Bravoren aitzinean. Etsipenak jota eta gogaitua, Auzitegi Goreneko epaile-kargura itzuli<br \/>\nzen eta, arestian esan dugun bezala, berehala erretiroa hartu zuen.<\/p>\n<p>Hamarkada moderatuan biziarteko senatari izendatu zuen<br \/>\nIsabel II.a erreginak ministro ohien kupoaren barnean (1845eko abuztuaren<br \/>\n31), jarduera txikia eginik eta urte haietako gertakari politikoetatik ia<br \/>\nbazter egonik. Biurteko Progresistan, politikaren lehen lerrora itzuli zen.<br \/>\nEstatuko ministro izendatu baitzuten 1854ko azaroaren 25ean, baina, beste<br \/>\nministro batzuekin batera, 1855eko ekainaren 4an dimititu zuen. Hilabete<br \/>\nkorapilatsuak izan ziren, Egoitza Santuarekin izaniko arazoek eraginik, azkenean<br \/>\nharremanak hautsi baitziren. Madozen desamortizazio Legearen onespena ere<br \/>\narazo-iturri izan zen, bai eta Milizia Nazionalari buruzko ekainaren 3ko<br \/>\nDekretua ere. Lehenago, 1855eko urtarrilean, hauteskunde partzialetan, berriz<br \/>\nere diputatu hautatu zuten Logro\u00f1on. Auzitegi Goreneko presidente karguari<br \/>\neutsi zion 1856ko urrira arte eta Gorteetan diputatu izaten jarraitu zuen, une<br \/>\nnahasi haietan jarduera politiko bizia mantenduta; adibidez, 1856ko martxoan,<br \/>\ntalde aurrerazale berri baten osaketan esku hartu zuen, \u00abCentro parlamentario\u00bb, bozemaile ere bihurtuta. Arestian azaldu dugun bezala, ez zuen onartu<br \/>\nO\u2019Donnellen gobernu berriaren proposamena Grazia eta Justiziako ministerioa<br \/>\nhartzeko \u2014Garaipenaren dukearekiko fideltasunaren erakusgarri\u2014 (Lu- zuriagaren<br \/>\nukoa 1856ko abuztuan onartu zuten). Gero, O`Donnell erortzearen ondorioz, azken<br \/>\nurte horretako urrian Auzitegi Goreneko presidente kargua utzi zuen, dimisioa<br \/>\nemanez, eta 1858ko uztailean, Estatu Kontseilari izen- datu zuten, baina berriz<br \/>\nere dimisioa eman zuen urte hartako azaroan, betiko osasun arrazoiek<br \/>\neraginda. Azken izendapen bat izan zuen, 1862ko otsailaren 12an Instrukzio<br \/>\nPublikoko Errege Kontseiluko presidente izendatu eta 1865eko ekainaren 3ra arte<br \/>\negon zen. Ondoren, biziarteko senatari izateari eu- tsi zion eta, Isabel<br \/>\nII.aren erreginaldiko azken legealdietako batzuetan, Senatuko<br \/>\nlehendakariordea izan zen, erreginak berak izendatua: bigarren lehendakariordea 1858an, 1860an, 1861ean eta 1862an, eta lehena, 1863an. Lehenago,<br \/>\n1853an, gobernuak trenbideez aurkeztutako proiektuaren aurka mintzatu zen.<br \/>\n1857tik aurrera, gutxiago parte hartu zuen, hitzaldirik nabarmenena 1863an<br \/>\neginda, Konstituzioa erreformatzearen aurka mintzatu baitzen.<\/p>\n<p>Jose Landero Grazia eta Justiziako ministroa zelarik<br \/>\n(Luzuriaga haren adiskidea izan zen, eta politikan kide), 1822ko Zigor Kodea<br \/>\nberrikusteko Batzorde Bereziko kide izendatu zuten, bai eta Prozedura<br \/>\nKriminaleko Le- gea idazteko ere 1836ko irailean, baina uko egin zion,<br \/>\nMinisterioko Idazkaritzako ofizial izendatu baitzuten, bi kargu horiek<br \/>\nbateraezinak baitziren. 1837ko abenduan, beste batzorde bateko kide izateko<br \/>\naukeratu zuten \u00abepaileei erantzukizuna exijitzeko modua eta kasuak zehazteko<br \/>\nLege bat osatzeari ekite aldera\u2026\u00bb. Era berean, prozedura zibilak eta kriminalak<br \/>\ninstruitzeko Batzordean izan zen kide, 1838ko uztailean eratutakoan (ez zen<br \/>\nizendapen Dekreturik izan; beraz, hura \u00abekitaldi konfidentziala\u00bb izan zela<br \/>\njotzen da). 1841eko maiatzean, bestalde, beste batzorde bateko kide egin zuten<br \/>\nherrie- tako erreserbako gari biltegietako sistemari, administrazioari eta<br \/>\nkontabilitateari buruzko lege bat idazteko.<\/p>\n<p>1843ko abuztuaren 19ko Errege Dekretuaren bidez sortutako<br \/>\nKodeen Ba- tzorde Bereziko kide ere izendatu zuten \u2014garai hartan, Auzitegi<br \/>\nGoreneko ministroa zen\u2014. Bada, hiru urtez aritu zen hainbat arlotan, harik eta<br \/>\nbatzordea 1846ko uztailaren 31ko Dekretuaren bidez desegin zen arte, hala<br \/>\nnola Kode Zibilean (Florencio Garcia Goiena buru zuen atal zibileko kidea izan<br \/>\nzen,), Zigor Kodean (1848ko Zigor Kodea prestatzeko lanetan parte hartu zuen)<br \/>\neta prozedura zibil eta penaletan. Kodeen Batzorde Berezia 1846ko irailaren<br \/>\n11n berrezarria, Luzuriaga berriz ere Atal Zibilean sartu eta nabarmentzekoa<br \/>\nda 1851ko Kode Zibilaren proiektuko hipoteka-tituluak eta erregistro publikoak<br \/>\nidatzi zituela. Proiektu horrek huts eginik, Gobernuak hipoteka-zuzenbidea<br \/>\nKode Zibiletik ateratzea erabaki zuen, hipotekei buruzko oinarriak eta<br \/>\nlege-proiektu bat prestatzeko. Luzuriaga, zehazki, Cardenasek idatzitako<br \/>\noinarrien eztabaidan eta berrikuspenean aritu zen, beste batzuekin batera;<br \/>\nsaiakera hark, ordea, ez zuen aurrera egin, gobernua erori baitzen. 1854ko<br \/>\nabuztuan, Kodeen Batzorde Berezia ezabatu zen. Handik aurrera, Luzuriaga ez zen<br \/>\ninongo batzordetan kide izan. Azkenik, senataria baitzen, Hipotekei buruzko<br \/>\nLegearen eztabaidetan parte hartu zuen parlamentuan, 1860ko azaroan. Legea<br \/>\n1861ean onetsi zen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Francisco Javier Anton Lasantaren eta Maria Manuela Luzuriaga Cabriadaren semea izan zen, 1792ko urriaren 30ean Soto de Camerosen jaioa, une hartan Soriako probintziakoa. Seme bat izan zuen Magdalena Ardenalesekin, bere seme bakarra, Norberto, 1832ko ekainaren 6an Iru\u00f1ean sortua. 1860ra arte, behintzat, ez zen Magdalenarekin ezkondu. Izan ere, urte hartan egin- dako testamentuan ezkongabea zela adierazi [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3195","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ANTON de LUZURIAGA, Claudio (Soto de Cameros, Errioxa, 1792ko urriaren 30a - Donostia, 1874ko ekainaren 23a) - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/anton-de-luzuriaga-claudio-412-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ANTON de LUZURIAGA, Claudio (Soto de Cameros, Errioxa, 1792ko urriaren 30a - Donostia, 1874ko ekainaren 23a) - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Francisco Javier Anton Lasantaren eta Maria Manuela Luzuriaga Cabriadaren semea izan zen, 1792ko urriaren 30ean Soto de Camerosen jaioa, une hartan Soriako probintziakoa. Seme bat izan zuen Magdalena Ardenalesekin, bere seme bakarra, Norberto, 1832ko ekainaren 6an Iru\u00f1ean sortua. 1860ra arte, behintzat, ez zen Magdalenarekin ezkondu. Izan ere, urte hartan egin- dako testamentuan ezkongabea zela adierazi [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/anton-de-luzuriaga-claudio-412-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"10 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/anton-de-luzuriaga-claudio-412-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/anton-de-luzuriaga-claudio-412-eu\\\/\",\"name\":\"ANTON de LUZURIAGA, Claudio (Soto de Cameros, Errioxa, 1792ko urriaren 30a - Donostia, 1874ko ekainaren 23a) - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T07:35:55+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/anton-de-luzuriaga-claudio-412-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/anton-de-luzuriaga-claudio-412-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/anton-de-luzuriaga-claudio-412-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ANTON de LUZURIAGA, Claudio (Soto de Cameros, Errioxa, 1792ko urriaren 30a &#8211; Donostia, 1874ko ekainaren 23a)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ANTON de LUZURIAGA, Claudio (Soto de Cameros, Errioxa, 1792ko urriaren 30a - Donostia, 1874ko ekainaren 23a) - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/anton-de-luzuriaga-claudio-412-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ANTON de LUZURIAGA, Claudio (Soto de Cameros, Errioxa, 1792ko urriaren 30a - Donostia, 1874ko ekainaren 23a) - Iura Vasconiae","og_description":"Francisco Javier Anton Lasantaren eta Maria Manuela Luzuriaga Cabriadaren semea izan zen, 1792ko urriaren 30ean Soto de Camerosen jaioa, une hartan Soriako probintziakoa. Seme bat izan zuen Magdalena Ardenalesekin, bere seme bakarra, Norberto, 1832ko ekainaren 6an Iru\u00f1ean sortua. 1860ra arte, behintzat, ez zen Magdalenarekin ezkondu. Izan ere, urte hartan egin- dako testamentuan ezkongabea zela adierazi [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/anton-de-luzuriaga-claudio-412-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"10 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/anton-de-luzuriaga-claudio-412-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/anton-de-luzuriaga-claudio-412-eu\/","name":"ANTON de LUZURIAGA, Claudio (Soto de Cameros, Errioxa, 1792ko urriaren 30a - Donostia, 1874ko ekainaren 23a) - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T07:35:55+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/anton-de-luzuriaga-claudio-412-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/anton-de-luzuriaga-claudio-412-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/anton-de-luzuriaga-claudio-412-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ANTON de LUZURIAGA, Claudio (Soto de Cameros, Errioxa, 1792ko urriaren 30a &#8211; Donostia, 1874ko ekainaren 23a)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3195","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3195\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3195"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3195"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}