{"id":3193,"date":"2023-02-10T08:34:56","date_gmt":"2023-02-10T07:34:56","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/amilibia-egana-eustasio-de-411-eu\/"},"modified":"2023-02-10T08:34:56","modified_gmt":"2023-02-10T07:34:56","slug":"amilibia-egana-eustasio-de-411-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amilibia-egana-eustasio-de-411-eu\/","title":{"rendered":"AMILIBIA EGA\u00d1A, Eustasio de (Tolosa, Gipuzkoa, 1801eko martxoaren 29a &#8211; Donostia, 1864ko abuztuaren 12a)."},"content":{"rendered":"<p>Eustasio de Amilibiaren aita Juan Bautista de Amilibia izan<br \/>\nzen, Zestoakoa sortzez (1773ko maiatzaren 28an jaioa), Gipuzkoako Batzar<br \/>\nNagusietako eta Diputazioetako idazkaria. Ama, berriz, Ignacia Abdona de Ega\u00f1a<br \/>\nUrri- tzola, Azkoitian 1780ko uztailaren 30ean jaioa eta, 1773an, Instituciones<br \/>\ny colecciones hist\u00f3rico-legales de Guip\u00fazcoa idatzi zuen Bernabe Antonio de<br \/>\nEga\u00f1a lizentziatuaren alaba. Bestalde, Pedro de Ega\u00f1a Diaz del Carpio izan zuen<br \/>\nlehengusu, hau da, Isabel II.aren Grazia eta Justiziako eta Gobernazioko mi-<br \/>\nnistroa. Eustasio de Amilibia Maria Angela Aristegieta Burguessekin ezkondu zen<br \/>\n1835ean eta bost seme-alaba izan zituzten; haien artean, Jose Victor eta Manuel<br \/>\nJose Hermenegildo Amilibia Aristegieta.<\/p>\n<p>Osaba Juan Jose de Amilibia Debako artzapezarekin ikasi<br \/>\nzituen Humanitateak. Filosofia eta Zuzenbidea, berriz, O\u00f1atiko<br \/>\nUnibertsitatean, 1817 eta 1824 artean. Gero, 1827an, Legeetan lizentziatu zen,<br \/>\nValladolideko Uniber- tsitatean. Hantxe Joaquin Calbeton izan zuen ikaskide,<br \/>\netorkizunean guraskide izango zuena. Amilibia Errege Kontseiluetako abokatua<br \/>\neta Gipuzkoako Kapitaintza Orokorreko aholkulari juridikoa izan zen. Halaber,<br \/>\nOgasun Ordezkaritzako aholkularia eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko dekanoa<br \/>\nhiru aldiz.<\/p>\n<p>Foruak aldatzearen aldeko liberal aurrerazalea izan zen,<br \/>\nEsparterok beti lagundua. 1833an, Lehen Karlistaldia piztean, Donostiako<br \/>\nMilizia Nazionalean sartu zen. Hiria Gipuzkoako bastioi liberala izan zen.<br \/>\nGerra garaian, mailaz igo eta granadarien laugarren batailoiko lehen<br \/>\nkomandante egin zuten, bai eta gerra auditore ere. Espartero jeneralaren<br \/>\naginduetara egin zuen borroka Oriamendiko gotorlekua nahiz Hernani eta Urnieta<br \/>\nhartzeko erasoetan. 1837an, Karlistek hiria setiaturik zutela, lehen aldiz izendatu zuten Donostiako alkate, bai eta Gipuzkoako probintziako buruzagi politiko<br \/>\nere.<\/p>\n<p>Gerra 1839an bukatu zenean, Amilibia bando liberalaren<br \/>\nerreferentziazko figuretako bat izan zen Gipuzkoako probintzian eta,<br \/>\nzehatzago, Alderdi Aurrerazalean. 1841ean, Baldomero Esparteroren alde egin<br \/>\nzuen eta Octubrada esaten zaion altxamendu moderatuaren aurka. Altxamendua erbestean zegoen erreginorde Maria Kristina Borboikoak bultzatu zuen. Urte hartan<br \/>\nbertan, Amilibia berriz ere izendatu zuten Donostiako alkate eta Gi- puzkoako<br \/>\nburuzagi politiko, bai eta euskal Foruak aldatzeko ardura zuen batzordeko kide<br \/>\nere. 1842an, probintziako buruzagi politiko karguan errepikatu zuen. Baina<br \/>\n1843an Espartero zoritxarrean erori izanaren ondorioz (erbestera joatera<br \/>\nbehartu baitzuten), kargu publikoetatik urrun ibili zen hurrengo urteetan.<\/p>\n<p>1848an, hirugarren aldiz izan zen Donostiako alkate, karguan<br \/>\n1850era arte mantenduta. 1853an, berriz ere Gipuzkoako buruzagi politiko<br \/>\nizendaturik, probintziako hiriburutza Tolosatik Donostiara behin betiko<br \/>\neramatea lortu zuen, O\u2019Donnellek bitartekaritza-lana eginik. 1854an,<br \/>\nGorteetako diputatu aukeratu zuten Bergarako barrutian. Gero, 1855ean,<br \/>\nprobintziako gobernadore zibil izendatu zuten (kargu hori buruzagi<br \/>\npolitikoaren ordezkoa izan zen). 1852tik 1861era, Gipuzkoako ahaldun nagusia<br \/>\nizan zen.<\/p>\n<p>1861ean, bizitzan azken aldiz izendatu zuten Donostiako<br \/>\nalkate, eta karguan 1864an hil arte iraun zuen. Azken agintaldi hartan,<br \/>\ngobernuak Donostiako harresien eraispena onartzea lortu zuen 1863ko<br \/>\nmaiatzean, hiriaren garapena eragozten baitzuten. Hogeita bost urtetik gora<br \/>\naritu zen asmo hartan lanean. Eraispenaren ondorioz, hiria bastioi militarraren<br \/>\nizaera galdu eta hedatu egin zen. Horri esker, hiria hazi zen, turismo-hiri<br \/>\nbilakatuta.<\/p>\n<p>Esparteroren jarraitzaile amorratua zenez, Foruen aldaketa<br \/>\nproposatu zuen, Exposici\u00f3n de la Comisi\u00f3n Econ\u00f3mica de la provincia de<br \/>\nGuip\u00fazcoa al Ministro de Gobernaci\u00f3n de la Pen\u00ednsula txostenetik ondorioztatzen<br \/>\nden bezala. Txostena honako izenburu honekin argitaratu zen: Proyecto de<br \/>\narreglo de la administraci\u00f3n provincial de Guip\u00fazcoa \u00f3 sea modificaci\u00f3n de sus<br \/>\nfueros, firmado en San Sebasti\u00e1n el 13 de Diciembre de 1841. Amilibia bera<br \/>\neta Joaquin Irazabal, Jose Maria Urdinola, Joaquin Calbeton eta Ramon Maria<br \/>\nGoizueta izan ziren egileak, guztiak ere Gipuzkoako Ekonomia Batzordeko kideak.<\/p>\n<p>\u00abMoldaketa proiektu\u00bb bat aurkeztu zen Gipuzkoako \u00abgobernu<br \/>\nprobin- tziala berrantolatzen laguntzeko, hau da, bere foruak aldatzeko, 1839ko<br \/>\nurriaren 25eko Legeari jarraikiz\u00bb. \u00abReflexiones y datos preliminares\u00bb<br \/>\nizenburuko hitzaurre luzeak Gipuzkoako historia forala bildu eta Esparteroren<br \/>\npolitika justifikatu zuen. Ondoren, proiektuak 45 artikulu eta 2 artikulu<br \/>\ngehigarri proposatu zituen. Testuaren tankeraren erakusgarri, honatx 6.<br \/>\nartikulua: \u00abDiputazio Foralak eta Probintziako Batzar Nagusiek orain arte izan<br \/>\ndituzten egin- kizunak egingo ditu Diputazio Probintzialak eta, horrez gain,<br \/>\nMonarkiaren gainerako Diputazioek dituzten edo izan zituzten ahalmenak izango<br \/>\ndituzte eta haien betebeharrak ere beteko dituzte\u00bb.<\/p>\n<p>Amilibia, gainera, literatur lanen zentsorea izan zen<br \/>\nGipuzkoan, Donostiako Ongintza Batzordeko burua, Espainiako eta haren<br \/>\nkolonietako Arkeologia Elkarteko merezimenduko bazkidea, La Guipuzcoana paper<br \/>\nlantegiaren bazkide sortzailea eta Bizkaiko Probintziako aita. Karlos III.aren<br \/>\neta Isabel katolikoaren ordenetako enkomiendak eman zizkioten.<\/p>\n<p>Amilibiaren erretratu bat kontserbatu da, izen ezezaguneko<br \/>\npintore fran- tses batek 1836ko urrian egina. Donostiako Udalak kale batekin<br \/>\nohoratu zuen 1917an, hirian sartzeko etorbide egin berriari haren izena emanez,<br \/>\nAntiguo eta Ondarreta auzoen artean. Gerra Zibilean, 1937an, etorbideari<br \/>\nZumalakarregi izena eman zitzaion, baina 1962an beste kale bat eman zioten<br \/>\nAmilibiari Amara auzoan, harresien eraispenaren mendeurrena ospatzeko<br \/>\nekitaldiak prestatzen ari zirenean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eustasio de Amilibiaren aita Juan Bautista de Amilibia izan zen, Zestoakoa sortzez (1773ko maiatzaren 28an jaioa), Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta Diputazioetako idazkaria. Ama, berriz, Ignacia Abdona de Ega\u00f1a Urri- tzola, Azkoitian 1780ko uztailaren 30ean jaioa eta, 1773an, Instituciones y colecciones hist\u00f3rico-legales de Guip\u00fazcoa idatzi zuen Bernabe Antonio de Ega\u00f1a lizentziatuaren alaba. Bestalde, Pedro de Ega\u00f1a [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3193","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>AMILIBIA EGA\u00d1A, Eustasio de (Tolosa, Gipuzkoa, 1801eko martxoaren 29a - Donostia, 1864ko abuztuaren 12a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amilibia-egana-eustasio-de-411-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"AMILIBIA EGA\u00d1A, Eustasio de (Tolosa, Gipuzkoa, 1801eko martxoaren 29a - Donostia, 1864ko abuztuaren 12a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Eustasio de Amilibiaren aita Juan Bautista de Amilibia izan zen, Zestoakoa sortzez (1773ko maiatzaren 28an jaioa), Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta Diputazioetako idazkaria. Ama, berriz, Ignacia Abdona de Ega\u00f1a Urri- tzola, Azkoitian 1780ko uztailaren 30ean jaioa eta, 1773an, Instituciones y colecciones hist\u00f3rico-legales de Guip\u00fazcoa idatzi zuen Bernabe Antonio de Ega\u00f1a lizentziatuaren alaba. Bestalde, Pedro de Ega\u00f1a [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amilibia-egana-eustasio-de-411-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/amilibia-egana-eustasio-de-411-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/amilibia-egana-eustasio-de-411-eu\\\/\",\"name\":\"AMILIBIA EGA\u00d1A, Eustasio de (Tolosa, Gipuzkoa, 1801eko martxoaren 29a - Donostia, 1864ko abuztuaren 12a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T07:34:56+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/amilibia-egana-eustasio-de-411-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/amilibia-egana-eustasio-de-411-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/amilibia-egana-eustasio-de-411-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"AMILIBIA EGA\u00d1A, Eustasio de (Tolosa, Gipuzkoa, 1801eko martxoaren 29a &#8211; Donostia, 1864ko abuztuaren 12a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"AMILIBIA EGA\u00d1A, Eustasio de (Tolosa, Gipuzkoa, 1801eko martxoaren 29a - Donostia, 1864ko abuztuaren 12a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amilibia-egana-eustasio-de-411-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"AMILIBIA EGA\u00d1A, Eustasio de (Tolosa, Gipuzkoa, 1801eko martxoaren 29a - Donostia, 1864ko abuztuaren 12a). - Iura Vasconiae","og_description":"Eustasio de Amilibiaren aita Juan Bautista de Amilibia izan zen, Zestoakoa sortzez (1773ko maiatzaren 28an jaioa), Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta Diputazioetako idazkaria. Ama, berriz, Ignacia Abdona de Ega\u00f1a Urri- tzola, Azkoitian 1780ko uztailaren 30ean jaioa eta, 1773an, Instituciones y colecciones hist\u00f3rico-legales de Guip\u00fazcoa idatzi zuen Bernabe Antonio de Ega\u00f1a lizentziatuaren alaba. Bestalde, Pedro de Ega\u00f1a [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amilibia-egana-eustasio-de-411-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amilibia-egana-eustasio-de-411-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amilibia-egana-eustasio-de-411-eu\/","name":"AMILIBIA EGA\u00d1A, Eustasio de (Tolosa, Gipuzkoa, 1801eko martxoaren 29a - Donostia, 1864ko abuztuaren 12a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T07:34:56+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amilibia-egana-eustasio-de-411-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amilibia-egana-eustasio-de-411-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/amilibia-egana-eustasio-de-411-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"AMILIBIA EGA\u00d1A, Eustasio de (Tolosa, Gipuzkoa, 1801eko martxoaren 29a &#8211; Donostia, 1864ko abuztuaren 12a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3193","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3193\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3193"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3193"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}