{"id":3191,"date":"2023-02-10T08:34:03","date_gmt":"2023-02-10T07:34:03","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/altuna-ascensio-ignacio-410-eu\/"},"modified":"2023-02-10T08:34:03","modified_gmt":"2023-02-10T07:34:03","slug":"altuna-ascensio-ignacio-410-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altuna-ascensio-ignacio-410-eu\/","title":{"rendered":"ALTUNA, Ascensio Ignacio (Azpeitia, Gipuzkoa, 1802 &#8211; Gasteiz, 1863ko apirilaren 8a)."},"content":{"rendered":"<p>Altunak Bergarako Errege Mintegian ikasi zuen 1816tik 1818ra<br \/>\neta Alcal\u00e1 de Henaresko Ingeniarien Akademian prestatu zen karrera militarra<br \/>\negiteko. Riego jeneralaren aldekoa, haren zerbitzuan aritu zen Andaluzian<br \/>\nziharduen bosgarren Armadan. Hori zela eta, San Luisen Ehun Mila Semeek 1823ko<br \/>\nirailaren 14an preso hartu eta Frantziara bidali zuten. Itzuli zenean, \u00abpurifi-<br \/>\nkazio\u00bb prozesua egin zioten, eta hura bigarren instantzian lortu zuen. Behin<br \/>\nhori erdietsitakoan, politikagintzan eta jarduera instituzionalean aritzeko<br \/>\nateak ireki zitzaizkion Hamarkada Doilorrean. <span>Gipuzkoako ahaldun nagusi aukeratu zuten<br \/>\n1828an, 1829an, 1833an, 1839an, 1845ean, 1846an, 1848an, 1851n eta 1860an. <\/span>Merkataritza<br \/>\nlibrearen aldeko merkatari donostiarren kontraesalea izan zen eta, gero, Uni\u00f3n<br \/>\nVascongada sorraraziko zuen Gipuz- koako moderantismo foruzalearen mentorea.<br \/>\nEragin garrantzitsua izan zuen XIX. mendearen erdialdean Gipuzkoako politikan.<\/p>\n<p>1831n, Gipuzkoako Batzar Nagusietan Bergarako ordezkaria<br \/>\nzelarik, Altunak probintziaren kontrako jarrera gidatu zuen ordezkari<br \/>\ndonostiarrek Foru tradizionalak aldatzeko babestu zituzten asmoen aurka. Hain<br \/>\nzuzen ere, Azpeitian 1831n egindako Batzar Nagusian, batzorde bat osatzea<br \/>\nproposatu zuen Donostiako Udalaren eta Merkataritza Batzordearen azalpena<br \/>\naztertze aldera. Probintziako jabe handiek baizik ez zuten batzordea osatu, eta<br \/>\nindustrien edo merkatarien interesek ez zuten ordezkari bakar bat ere izan.<br \/>\nBatzor- deak emaniko irizpenak Foruaren printzipioen osotasuna babestu beharra<br \/>\nberretsi zuen, ikusirik zeinen ondorio kaltegarriak eragingo lituzkeen<br \/>\nDonostiak proposatutako neurrien aplikazioak, neurri horien xedea baitzen<br \/>\nekonomia erabat txertatzea Espainiako merkatu nazionalean. Aipatu irizpena<br \/>\nordezkari gehien-gehienek onetsi zuten, Donostiak, Pasaiak, Berastegik eta<br \/>\nAlegiak izan ezik. Donostiako ordezkarien eta probintziako gainerako<br \/>\nordezkarien arteko enfrentamenduak hogei urte iraun zuen eta, azkenean,<br \/>\nadostasunezko ebazpenak hartu zituzten, berrogeiko hamarkadaren bukaera<br \/>\naldean. Emaitzak ikusirik, Altunak denboraren joanean deitoratu ere egin zuen<br \/>\nDonostiaren eta Probintziaren artean sortutako gatazka, berak protagonismo<br \/>\nhandia izaniko gatazka hura, alegia.<\/p>\n<p>1833an, Lehen Karlistaldiko matxinada gertatu zenean, Altuna<br \/>\nGipuzkoako batzar partikularreko kidea zen eta legezkotasunari fidela izan<br \/>\nzitzaion.<\/p>\n<p>Baina Bizkaian altxatutako herritar armatuen bultzada eta<br \/>\nhedapena ikusirik, Tolosara joan eta, azkenean, 1833ko urriaren 23an,<br \/>\nDonostiara iritsi zen. Gerra garaian, Baionan erbesteratu eta Baionako<br \/>\nJuntako lehen idazkaria izan zen. Junta hark Jose Antonio Mu\u00f1agorriren<br \/>\n(1794-1841) Bakea eta Foruak politika bultzatu zuen.<\/p>\n<p>Lehen Karlistaldiaren ondotik, Altuna liberalismo<br \/>\nforuzalearen ohiko figura haietako bat izan zen eta, gainera, inflexio-puntua<br \/>\nlortu zuen Donostiarekin, bai eta adostasuna ere, antzina aurkari izaniko<br \/>\nhaiekin, hain zuzen ere, betiere Foruetatik gelditzen zen hura oinarri<br \/>\nharturik, Esparterok 1841eko urrian emaniko Dekretuaren eta Foruak 1844an hein<br \/>\nbatean berrezarri izanaren ondorioz.<\/p>\n<p>Bizilagunek alkate aukeratu zuten Altunan 1840an, hau da,<br \/>\nMadrilen \u00abeuskal Foruak batasun konstituzionalari kalte egin gabe berretsi<br \/>\nzituen\u00bb.<\/p>\n<p>Legea aldarrikatu eta urtebetera. Madrilgo gobernuak<br \/>\nFrancisco de Paula Alcal\u00e1 jenerala izendatu zuen buruzagi politiko, hau da,<br \/>\nProbintzia Baskongadetako komandante jeneral eta, era berean, Gipuzkoako<br \/>\nkorrejidore. Gipuzkoako Batzarrak, ordea, Azpeitian bildurik, eta indarrean<br \/>\nzen Foruak ematen zizkion ahalmenak erabiliz, izendapen hori bertan behera<br \/>\nuztea erabaki zuen, zegokion ordezkaritza erreginaren gobernuari egiteko.<br \/>\nBuruzagi politikoa Altuna alkatea erantzule egiten saiatu zen eta hura Donostiara<br \/>\natxilotua erama- teko agindua eman zion Azpeitiko komandanteari. Indar<br \/>\narmatuak, orduan, buruzagi politikoarengana eraman zuen Altuna eta,<br \/>\nelkarrizketa luzearen ondotik, buruzagiak Donostiako lehen auzialdiko<br \/>\nauzitegiaren eskura jarri zuen. Epaitegiak ez zuen eskumenik Azpeitian, eta<br \/>\nBatzar Nagusiek ez zuten epai- tegi hura aitortzen. Gorabehera horien<br \/>\nxehetasunak \u00abAl p\u00fablico\u00bb foiletoan argitaratu ziren; bada, gertakariak ospe<br \/>\nhandia eman zion Altunari eta hura behar bezalako oinarria izan zen Gorteetan<br \/>\nluze jarduteko, 1841etik 1864ra, hain zuzen. Parlamentuko jardueran, haren<br \/>\nzintzotasuna eta independentzia nabarmendu behar dira.<\/p>\n<p>1846 eta 1851 bitartean, Altuna Gipuzkoako Batzar<br \/>\nNagusietako mandataria izan zen, Madrilgo gobernuarekin Foruen moldaketa<br \/>\neztabaidatzeko, hots, 1839ko urriaren 25eko legetik eratorritako moldaketa<br \/>\nhura, Bigarren Karlis- taldia (1846-1849) bukatu arte gauzatu ez zena. Altunak<br \/>\nluzamendutan ibiltzeko estrategia bultzatu zuen moldaketa foralari<br \/>\nzegokionez, Foruek erabateko indarraldia izan zezaten, aldaketa gertatzen ez<br \/>\nzen bitartean. Azkenean, estrategia pragmatikoaren alde lerratu zen eta<br \/>\nGipuzkoako estatus politikoa eta administratiboa argi eta garbi finkatuko zuen<br \/>\nmoldaketa proiekturen alde egin zuen. Bizkaiko Batzar Nagusiek, ordea, proiektu<br \/>\nhura atzera bota eta, ondorioz, ez zen aurrera atera.<\/p>\n<p>1855eko erdialdean, ideia aurrerazaleak zabaltzen ari ziren<br \/>\ngaraian, Altunaren gidaritza politikoa jarri zuten zalantzan. Horrela,<br \/>\nArgisanoko Santa Krutzeko Batasunak Gipuzkoako Batzar Nagusietan zuen ordezkari<br \/>\nFrancisco Manuel Ega\u00f1ak, hots, hurrengo hamarkadan karlismorantz joko zuten<br \/>\nhautagaitza tradizionalistei loturik agertu zenak, Gipuzkoako<br \/>\nadministrazioa elite agintedunaren esku hutsetan zegoela kritikatu zuen.<\/p>\n<p>Altuna Diputatuen Kongresuko aulkiari maiztasun eta<br \/>\njarraipen handie- narekin eutsi zion Baskoniako parlamentarietako bat izan zen.<br \/>\nLuze jardun zuen parlamentuan, 1841etik 1864ra, hain zuzen. 1841eko apirilaren<br \/>\n14an, lehen aldiz aukeratu zuten diputatu Kongresurako Gipuzkoan. Erregeordetza bakarraren alde bozkatu zuen eta Agustin Arg\u00fcellesi eman zitzaion tutoretzaren aurka. Haren hitzaldien artean, nabarmentzekoa da 1841eko uztailaren<br \/>\n17an Eibarko armagileen alde egindakoa. Gorteetako hauteskundeei dagokienez,<br \/>\nAltunak Aldundiaren kudeaketa defenditu zuen, bai eta erakundeak<br \/>\nhauteskundeetan agertutako ekinbide berezia ere. 1846ko abenduaren 8an, berriz<br \/>\nere hautatu zuten diputatu Tolosako barrutian eta kargua eten- gabe berritu<br \/>\nzuen 1854ra arte. 1854ko Gorte eratzaileetan parte hartu zuen buru-belarri,<br \/>\nGipuzkoako diputatu hautatua baitzuten. Geroago, 1861eko martxoaren 12an,<br \/>\nberriz ere Tolosako barrutian hautatu zuten. Heriotzak Gasteizen harrapatu<br \/>\nzuen, diputatua zelarik.<\/p>\n<p>Diputatu oso luze jardun bazuen ere, Altuna gutxi mintzatu<br \/>\nzen Gorteetan. Garaikideen lekukotasunen arabera, Altuna axolagabea zen<br \/>\nForuekin zerikusia ez zuten kontu orotan. Hala ere, bestelako gaiak izan<br \/>\nzituen hizpide: hala nola, errepideen sailkapena, armadarako deialdia, Lehen<br \/>\nKarlistaldiaren ondorioz Bilbon izaniko kalteak, eta beste. Vargas Machucak<br \/>\negindako azalpen biografikoan (1851), Altunak zintzotasuna, duintasuna eta<br \/>\nindependentzia ditu bereizgarri.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Altunak Bergarako Errege Mintegian ikasi zuen 1816tik 1818ra eta Alcal\u00e1 de Henaresko Ingeniarien Akademian prestatu zen karrera militarra egiteko. Riego jeneralaren aldekoa, haren zerbitzuan aritu zen Andaluzian ziharduen bosgarren Armadan. Hori zela eta, San Luisen Ehun Mila Semeek 1823ko irailaren 14an preso hartu eta Frantziara bidali zuten. Itzuli zenean, \u00abpurifi- kazio\u00bb prozesua egin zioten, eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3191","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ALTUNA, Ascensio Ignacio (Azpeitia, Gipuzkoa, 1802 - Gasteiz, 1863ko apirilaren 8a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altuna-ascensio-ignacio-410-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ALTUNA, Ascensio Ignacio (Azpeitia, Gipuzkoa, 1802 - Gasteiz, 1863ko apirilaren 8a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Altunak Bergarako Errege Mintegian ikasi zuen 1816tik 1818ra eta Alcal\u00e1 de Henaresko Ingeniarien Akademian prestatu zen karrera militarra egiteko. Riego jeneralaren aldekoa, haren zerbitzuan aritu zen Andaluzian ziharduen bosgarren Armadan. Hori zela eta, San Luisen Ehun Mila Semeek 1823ko irailaren 14an preso hartu eta Frantziara bidali zuten. Itzuli zenean, \u00abpurifi- kazio\u00bb prozesua egin zioten, eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altuna-ascensio-ignacio-410-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/altuna-ascensio-ignacio-410-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/altuna-ascensio-ignacio-410-eu\\\/\",\"name\":\"ALTUNA, Ascensio Ignacio (Azpeitia, Gipuzkoa, 1802 - Gasteiz, 1863ko apirilaren 8a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T07:34:03+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/altuna-ascensio-ignacio-410-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/altuna-ascensio-ignacio-410-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/altuna-ascensio-ignacio-410-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ALTUNA, Ascensio Ignacio (Azpeitia, Gipuzkoa, 1802 &#8211; Gasteiz, 1863ko apirilaren 8a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ALTUNA, Ascensio Ignacio (Azpeitia, Gipuzkoa, 1802 - Gasteiz, 1863ko apirilaren 8a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altuna-ascensio-ignacio-410-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ALTUNA, Ascensio Ignacio (Azpeitia, Gipuzkoa, 1802 - Gasteiz, 1863ko apirilaren 8a). - Iura Vasconiae","og_description":"Altunak Bergarako Errege Mintegian ikasi zuen 1816tik 1818ra eta Alcal\u00e1 de Henaresko Ingeniarien Akademian prestatu zen karrera militarra egiteko. Riego jeneralaren aldekoa, haren zerbitzuan aritu zen Andaluzian ziharduen bosgarren Armadan. Hori zela eta, San Luisen Ehun Mila Semeek 1823ko irailaren 14an preso hartu eta Frantziara bidali zuten. Itzuli zenean, \u00abpurifi- kazio\u00bb prozesua egin zioten, eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altuna-ascensio-ignacio-410-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altuna-ascensio-ignacio-410-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altuna-ascensio-ignacio-410-eu\/","name":"ALTUNA, Ascensio Ignacio (Azpeitia, Gipuzkoa, 1802 - Gasteiz, 1863ko apirilaren 8a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T07:34:03+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altuna-ascensio-ignacio-410-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altuna-ascensio-ignacio-410-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altuna-ascensio-ignacio-410-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ALTUNA, Ascensio Ignacio (Azpeitia, Gipuzkoa, 1802 &#8211; Gasteiz, 1863ko apirilaren 8a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3191","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3191\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3191"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3191"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}