{"id":3189,"date":"2023-02-10T08:32:58","date_gmt":"2023-02-10T07:32:58","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/aguirre-miramon-jose-manuel-409-eu\/"},"modified":"2023-02-10T08:32:58","modified_gmt":"2023-02-10T07:32:58","slug":"aguirre-miramon-jose-manuel-409-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aguirre-miramon-jose-manuel-409-eu\/","title":{"rendered":"AGUIRRE MIRAMON, Jose Manuel (Jose Manuel Agirre Miramon) (Donostia, 1812ko urtarrilaren 1ean bataiatua &#8211; Tolosa, Gipuzkoa, 1887ko martxoaren 31n)."},"content":{"rendered":"<p>Jose Manuel de Agirre Miramongo oinetxean jaio zen,<br \/>\nDonostiako jurisdikzioan. Lehenbizi, Alejandra Elosegirekin ezkondu eta bi<br \/>\nseme-alaba izan zituzten, Severo eta Maria. Alargundutakoan, Vicenta<br \/>\nIgerabiderekin ezkondu zen, 1844ko otsailean.<\/p>\n<p>Bigarren hezkuntzako ikasketak egin zituen Bergarako Errege<br \/>\nMintegian eta, ondoren, 1825etik 1832ra, hiru ikasturte Filosofian eta, bi,<br \/>\nLegeetan, O\u00f1atiko Unibertsitatean. 1832an, batxilergo gradua eskatu zuen<br \/>\nLegeetan. Gero, Zaragozara joan zen bertako unibertsitatean Legeetako<br \/>\nlizentziatura ateratzeko, baina dirurik ezaren ondorioz, ez zuen gradurako<br \/>\naukerarik izan 1835ean, harik eta 1837an abokatu-titulua erdietsi zuen arte<br \/>\nZaragozako Unibertsitatean. Bertako klaustroak laugarren urteko ordezko katedradun<br \/>\nizendatu zuen Legeetan eta, hantxe, 1838ra arte iraun zuen. Hainbat irakasgai<br \/>\nirakatsi zituen, hala nola Espainiako Zuzenbide Publiko Zibil eta Kriminala,<br \/>\nErakunde Kanonikoak eta Elizako Zuzenbide Publikoa. Lehen Karlistaldia piztu<br \/>\nzenean (1833-1840), Donostiako milizia liberaletan sartu zen. Ondorioz, haren<br \/>\nfamiliak karlisten erasoak pairatu zituen, ondasunetan kalte larriak eragin<br \/>\nzizkieten eta emigratu behar izan zuten.<\/p>\n<p>Zaragozako Unibertsitatean irakasle lanetan pozik ez<br \/>\nzebilela eta, magis- traturarako oposizioak prestatu zituen familiaren<br \/>\nestutasun ekonomikoa arintzeko. Karrera judizialean sartzen saiatu zen baina<br \/>\nmoldaketa-batzordeak, hasiera batez, haren nahia eragotzi zuen, abokatutzan<br \/>\naritu ez izanagatik. Agirre Miramonek bere familiak pairatutako kalte larriak<br \/>\nekartzen zituen argudioetara, karlistek dena arpilatu zutelako eta familiak<br \/>\nbere ondasunak abandonatu behar izan zituelako; horren ondorioz, bere karreran<br \/>\natzerapena gertatu zen kausa liberalari atxiki izanagatik. Azkenean,<br \/>\nMinisterioko idazkaritzak esan zuen gaitua izan zitekeela eta, 1838ko<br \/>\nurtarrilaren 28an, Castro Urdialesko epaile izendatu zuten bitarte baterako.<br \/>\n1840ko abenduaren 17an, Castro Urdialesko epaitegiaren jabetza eman zitzaion.<br \/>\n1841eko martxoaren 15ean, Tolosako bitarteko epailea zen. 1841eko azaroaren<br \/>\n4an, 12. barrutiko kapitain jeneralak haren jokabide leiala goretsi zuen<br \/>\n1841eko urriko gertakarietan, hau da, Espartero erregeordearen aurkako<br \/>\naltxamenduan. Berehala, azaroaren 20an, Tolosako Epaitegia eman zitzaion<br \/>\njabetzan. Iru\u00f1eko buru politikoak haren aldeko gomendioa ere egin zuen<br \/>\netorkizunean mailaz goratzeko. 1854ko iraultza liberal aurrerazalearen<br \/>\nondorioz, agintari berriek Gasteizko epaile izendatu zuten, 1854ko urriaren<br \/>\n6an.<\/p>\n<p>1855eko otsailaren 13eko Errege Dekretuaren bidez, Claudio<br \/>\nAnton Luzuriaga estatuko ministroak (lehenago, Donostiako burgesiaren<br \/>\nmerkataritza-in- teresen bozemaile izanikoa) Manilako Entzutegiko<br \/>\ngobernadore-presidenteari jakinarazi zion Jose Manuel Aguirre Miramon izendatu<br \/>\nzutela Entzutegi hartako epaile-posturako eta, horren ondorioz, Gasteizko<br \/>\nlehen auzialdiko epaile izateari utzi zion, 1855eko martxoaren 11n. Lau urte<br \/>\ninguru eman zituen Filipinetan. Han, antzinatasunagatik, epaile dekanoaren postua<br \/>\negokitu zitzaion, hots, lehen postua erregidore-postuaren azpitik.<br \/>\nArtxipelagoan, epaile lanez gain, bestelakoak egin zituen bitarte baterako;<br \/>\nadibidez, Uharteetako Gobernu Nagusiaren aholkulari orokorra izan zen, bai eta<br \/>\nOgasuneko aholkularia ere. Oso lan eraginkorra egin zuen Filipinetan: nagusiki,<br \/>\nadministrazioa hobetzen jardun zuen, baina nekazaritzaren antolaketaren<br \/>\nhobekuntzaz ere agertu zuen interesa. <span>1858ko irailaren 24an, Kubako Entzutegi pretorialeko epaile izendatu<br \/>\nzuten. Kargu hartaz 1859ko maiatzaren 4an jabetu behar izan zuen. Manilatik,<br \/>\nordea, baimena eman zitzaion egin beharreko bidaia atzeratzeko eta hantxe<br \/>\ngelditu zen, berak halaxe eskaturik eta, azkenean, ez zuen ontziratzea baieztatu.<br \/>\n<\/span>Disenteria larritik sendatu ondoren, kargu-uztea eskatu zuen eta 1859ko<br \/>\nazaroaren 4an eman zitzaion. Egun horretan, administrazio publikoan egindako<br \/>\nzerbitzuak bukatu ziren eta Espainiara itzuli zen.<\/p>\n<p>Behin Espainiara itzulitakoan, Gipuzkoan kokatu eta,<br \/>\nhurrengo hamarkadetan, esku-hartze politiko aktiboa izan zuen erakunde<br \/>\npublikoen bidez Probintzia garatzearen aldeko lanetan. Aguirre Miramon<br \/>\nforuzaletasun liberalean sarturik zebilen, hau da, Lehen Karlistaldia bukatu<br \/>\nondoren sortutako doktrina politikoan, euskal Foruak Estatu liberalera<br \/>\negokitzeko. 1864tik aurrera, bere ideia liberalak defenditzearekin batera,<br \/>\neuskal probintziek zeukaten administrazio-erregimen bereziaren alde aritu zen<br \/>\n(foralismoa). Hortaz, horra hor liberal aurrerazale bat, Esparteroren aldekoa,<br \/>\nkarlisten jazarpena pairatutakoa eta, gero, Gorte Orokorretan euskal Foruak<br \/>\nsuhartasunez defenditu zituena.<\/p>\n<p>1865ean, Gorteetarako diputatu hautatu zuten Donostiako<br \/>\nbarrutian. 1868ko iraultzaren ondorioz, Aguirre Miramonek are gehiago esku<br \/>\nhartu behar izan zuen bere printzipio liberalen defentsan. 1869an, Gipuzkoako<br \/>\nahaldun nagusi izendatu zuten eta, kargu hartatik, Paisaiako portua garatzen<br \/>\neta hobetzen lagundu zuen. Halaber, nekazaritza-lehiaketak eta -erakusketak<br \/>\nsustatu zituen, bai eta administrazio publikorako kudeaketa kontzeptu berri bat<br \/>\nere eta, horretarako, lurralde, merkataritza eta industria arloko estatistiken prestaketa bultzatu zuen. Gainerako euskal diputatuekin batera, tertzio<br \/>\nbaskongadoa sortzen lagundu zuen, Kuban matxino independentisten aurka<br \/>\nborrokatzeko. Gipuzkoako probintziako senatari hautaturik atera zen 1872ko<br \/>\nirailaren 6an 1872-1873 legealdirako. 1873an, Espainiako Lehenbiziko Errepublika ezarririk, Foruaren alde jardun zuen Madrilek proposatzen zuen zentralismoaren aurka. Goiz mintzatu zen Espainiako Errepublika federalaren alde<br \/>\neta, 1873ko apirilean, hari buruzko proiektu bat idatzi zuen.<\/p>\n<p>1876ko legealdi eratzailean eta 1877ko legealdian berrautatu<br \/>\nzuten. Borboien monarkia berrezarri ondoren, gogoangarriak izan ziren<br \/>\nSenatuan 1876an egindako hitzaldiak Sanchez Silvari erantzuteko, hau da, foruak<br \/>\nin- dargabetzearen aldekoen buruari erantzuteko. Parlamentuan egindako hitzaldien artean, nabarmentzekoa da 1876ko uztailaren 21eko legearen tramitazioan hartu zuen protagonismoa. Apirilaren 4tik ekainaren 20ra, izan ere,<br \/>\nSenatuan eztabaida latza gertatu zen probintzia baskongadoak legedi komunarekin berdintzeari buruz. Euskal senatarien artean, Agirre Miramon burua izan<br \/>\nzen proiektuari kontra egiten. Zehatz azaldu zituen euskal probintzien eta<br \/>\ngobernuaren ordezkarien arteko negoziazio eta kontaktuak Foruak errealitate<br \/>\nkonstituzionalera egokitze aldera (Senatuko Bilkuren Egunkaria, 1876). Haren<br \/>\niritziz, Karlistaldia \u00abgerra erlijioso hutsa izan da eta ez du jatorria izan<br \/>\nProbintzia Baskongadetan\u00bb. Baina ezin izan zuen eragotzi Foruak azkenean<br \/>\nindargabetzea.<\/p>\n<p>Parte hartu zuen, halaber, Orkoneratik Lutxanarako<br \/>\ntrenbiderako materiala eskubiderik gabekotzat (Bilboko aduanan) deklaratu<br \/>\nzuen lege-proiektuaz irizpena eman behar zuen batzordean.<\/p>\n<p>Jurista nabarmena izan zen, garaiko zientzia eta zuzenbide<br \/>\nelkarteetako kidea, eta Revista de Legislaci\u00f3n y Jurisprudencia aldizkariko<br \/>\nerredaktorea. Aldizkari horretan, zehazki, Zuzenbide Zibilari eta<br \/>\nadministrazio publikoari lo- tutako artikulu ugari idatzi zituen; bereziki,<br \/>\nItsasoz Haraindiko probintziei buruzkoak. Jorratutako gaien artean, honako<br \/>\nizenburu hauek dira esanguratsuak: Aplicaci\u00f3n de la nueva ley hipotecaria a las<br \/>\nProvincias de Ultramar (1861), Aplicaci\u00f3n del C\u00f3digo Penal a las provincias<br \/>\nultramarinas (1861), De los Consejos de administraci\u00f3n de Ultramar (1861), De<br \/>\nla legislaci\u00f3n de Ultramar, con relaci\u00f3n a las diferentes razas de la poblaci\u00f3n<br \/>\nde Filipinas (1861), Derecho de propiedad de los artistas en las obras de su<br \/>\narte (1862), Del poder judicial en las rep\u00fablicas hispano-americanas (1862),<br \/>\nReforma de la legislaci\u00f3n hipotecaria de Ultramar (1862), Influencia del<br \/>\ndesestanco del vino de coco y nipa en la criminalidad de las Islas Filipinas<br \/>\n(1863), De las leyes especiales de Ultramar y de su reforma (1863), De la<br \/>\navocaci\u00f3n de causas por la Sala de Indias del Tribunal Supremo de justicia<br \/>\n(1863), Legislaci\u00f3n extranjera: Instituciones administrativas y civiles de la<br \/>\nChina (1864), Reformas jur\u00eddico-administrativas en la Isla de Santo Domingo<br \/>\n(1864), Legislaci\u00f3n de Ultramar. Islas Filipinas: Contratos usurarios (1864),<br \/>\nJuicio ejecutivo: condena de costas a los jueces (1864), Legislaci\u00f3n de<br \/>\nUltramar: Aplicaci\u00f3n de la ley de enjuiciamiento civil a las islas de Cuba y<br \/>\nPuerto Rico (1866), Aplicaci\u00f3n del C\u00f3digo penal en ultramar (1871).<\/p>\n<p>Aldundi Nagusiko presidente kargutik, 1880an, Euskal Lore<br \/>\nJokoen sorrera babestu zuen eta, kultur erakunde horretako presidente gisa,<br \/>\nhalaber, Sebastian Mendiburu euskal idazle eta baskoiberista jesuitaren<br \/>\nmendeurrena ospatzeko ekitaldietara joan zen. Mendiburu Manuel Larramendiren<br \/>\ndizipulu eta laguna izan zen. Honatx zer idatzi zuen Oiartzungo Udaleko<br \/>\nliburuan: \u00abBizi bitez euskera ta Euskal Erria\u00bb, euskaro guztien ohiko<br \/>\nadbokazioa. Euskaroentzat, Espainia beren aberri handia zen, eta Euskal<br \/>\nHerria, aberri txikia. Bere bizitzaren bukaeran eta, Canovas del Castilloren<br \/>\neraso politiko zentralizatzailearen aurrean, buru-belarri jardun zuen ideia<br \/>\nbaskistak zabaltzearen alde 1887ko martxoan hil zen arte.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jose Manuel de Agirre Miramongo oinetxean jaio zen, Donostiako jurisdikzioan. Lehenbizi, Alejandra Elosegirekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten, Severo eta Maria. Alargundutakoan, Vicenta Igerabiderekin ezkondu zen, 1844ko otsailean. Bigarren hezkuntzako ikasketak egin zituen Bergarako Errege Mintegian eta, ondoren, 1825etik 1832ra, hiru ikasturte Filosofian eta, bi, Legeetan, O\u00f1atiko Unibertsitatean. 1832an, batxilergo gradua eskatu zuen Legeetan. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3189","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>AGUIRRE MIRAMON, Jose Manuel (Jose Manuel Agirre Miramon) (Donostia, 1812ko urtarrilaren 1ean bataiatua - Tolosa, Gipuzkoa, 1887ko martxoaren 31n). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aguirre-miramon-jose-manuel-409-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"AGUIRRE MIRAMON, Jose Manuel (Jose Manuel Agirre Miramon) (Donostia, 1812ko urtarrilaren 1ean bataiatua - Tolosa, Gipuzkoa, 1887ko martxoaren 31n). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jose Manuel de Agirre Miramongo oinetxean jaio zen, Donostiako jurisdikzioan. Lehenbizi, Alejandra Elosegirekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten, Severo eta Maria. Alargundutakoan, Vicenta Igerabiderekin ezkondu zen, 1844ko otsailean. Bigarren hezkuntzako ikasketak egin zituen Bergarako Errege Mintegian eta, ondoren, 1825etik 1832ra, hiru ikasturte Filosofian eta, bi, Legeetan, O\u00f1atiko Unibertsitatean. 1832an, batxilergo gradua eskatu zuen Legeetan. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aguirre-miramon-jose-manuel-409-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aguirre-miramon-jose-manuel-409-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aguirre-miramon-jose-manuel-409-eu\\\/\",\"name\":\"AGUIRRE MIRAMON, Jose Manuel (Jose Manuel Agirre Miramon) (Donostia, 1812ko urtarrilaren 1ean bataiatua - Tolosa, Gipuzkoa, 1887ko martxoaren 31n). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T07:32:58+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aguirre-miramon-jose-manuel-409-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aguirre-miramon-jose-manuel-409-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aguirre-miramon-jose-manuel-409-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"AGUIRRE MIRAMON, Jose Manuel (Jose Manuel Agirre Miramon) (Donostia, 1812ko urtarrilaren 1ean bataiatua &#8211; Tolosa, Gipuzkoa, 1887ko martxoaren 31n).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"AGUIRRE MIRAMON, Jose Manuel (Jose Manuel Agirre Miramon) (Donostia, 1812ko urtarrilaren 1ean bataiatua - Tolosa, Gipuzkoa, 1887ko martxoaren 31n). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aguirre-miramon-jose-manuel-409-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"AGUIRRE MIRAMON, Jose Manuel (Jose Manuel Agirre Miramon) (Donostia, 1812ko urtarrilaren 1ean bataiatua - Tolosa, Gipuzkoa, 1887ko martxoaren 31n). - Iura Vasconiae","og_description":"Jose Manuel de Agirre Miramongo oinetxean jaio zen, Donostiako jurisdikzioan. Lehenbizi, Alejandra Elosegirekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten, Severo eta Maria. Alargundutakoan, Vicenta Igerabiderekin ezkondu zen, 1844ko otsailean. Bigarren hezkuntzako ikasketak egin zituen Bergarako Errege Mintegian eta, ondoren, 1825etik 1832ra, hiru ikasturte Filosofian eta, bi, Legeetan, O\u00f1atiko Unibertsitatean. 1832an, batxilergo gradua eskatu zuen Legeetan. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aguirre-miramon-jose-manuel-409-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aguirre-miramon-jose-manuel-409-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aguirre-miramon-jose-manuel-409-eu\/","name":"AGUIRRE MIRAMON, Jose Manuel (Jose Manuel Agirre Miramon) (Donostia, 1812ko urtarrilaren 1ean bataiatua - Tolosa, Gipuzkoa, 1887ko martxoaren 31n). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T07:32:58+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aguirre-miramon-jose-manuel-409-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aguirre-miramon-jose-manuel-409-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aguirre-miramon-jose-manuel-409-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"AGUIRRE MIRAMON, Jose Manuel (Jose Manuel Agirre Miramon) (Donostia, 1812ko urtarrilaren 1ean bataiatua &#8211; Tolosa, Gipuzkoa, 1887ko martxoaren 31n)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3189","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3189\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3189"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3189"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}