{"id":3187,"date":"2023-02-10T08:31:49","date_gmt":"2023-02-10T07:31:49","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-408-eu\/"},"modified":"2023-02-10T08:31:49","modified_gmt":"2023-02-10T07:31:49","slug":"sarrera-408-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-408-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p>Gerrak eta iraultzak, hau da, bi faktore horiek definitu<br \/>\nzuten Gipuzkoan, gainontzeko euskal lurraldeetan bezala, bai Antzinako<br \/>\nErregimenaren krisi- prozesua, bai garaikidetasunerantz jotzeko bidea. Horren<br \/>\nbezpera Konbentzio gerra izan zen (1793-1795). Izan ere, Frantziako Iraultzak<br \/>\neragindako gerra hark 1808tik aurrera biziko ziren garai politiko nahasiak<br \/>\niragarri zituen. Karlos IV.ak osasun-hesia ezarri zuen Frantziako ideia<br \/>\niraultzaileak Espainian ez sartzeko. Hesi hura, ordea, ez zen eraginkorra izan,<br \/>\neta propagandak aldez edo moldez muga gainditu zuen. Ideia iraultzaileak<br \/>\nfuntsezko bi faktorek eraginik sartu ziren: batetik, euskal lurraldearen<br \/>\nkokapen geografikoak (Gipuzkoako kokapena, bereziki; kostaldeduna eta<br \/>\nmugakidea) eta, bestetik, euskal mugimendu ilustratu emankor bat izateak.<br \/>\nDonostiako kafe eta tertulien arrimuan, adibidez, eztabaida biziak izaten ziren<br \/>\nauza herrialdetik iristen ziren denetariko idazkiez. Donostian, gainera,<br \/>\nfrantses jatorriko merkatari kolonia eragintsua bizi zen. Horrela, Konbentzioko<br \/>\ntropek hiria 1794ko abuztuaren 3an menderatu zutenean (Hondarribia eta Irun<br \/>\nuztailaren 25ean erori ondoren), bazen iraultzaren aldekorik bizilagunen eta<br \/>\nagintarien artean, bai eta probintziako beste toki batzuetan ere. Hala ere,<br \/>\nindarkeria agertu, lapurretak, janari konfiskazioak eta suteak gertatu<br \/>\n(abuztuaren 29an, frantsesek Eibar erre zuten), zergak igo eta udal ondasunak<br \/>\nsaldu behar izan ziren gerra-gastuei aurre egiteko, zor handia eraginda. Bada,<br \/>\nhorrek guztiak eragin negatibo sakona sortu zuen herritarrengan eta, ondorioz,<br \/>\njende gehienaren artean fran- tsesen kontrako arbuioa agertu eta probintzian<br \/>\nbarna ere zabaldu zen.<\/p>\n<p>Giro hartan kokatu beharra dago \u00abGipuzkoaren bereizketa\u00bb<br \/>\nderitzon gertakaria, hau da, Fernando de Etxabe Romero eta Joaquin Barroeta<br \/>\nAldamar ahaldun nagusiek Konbentzioaren ordezkariei eginiko proposamena Gipuz-<br \/>\nkoak Errepublika independentea eratu zezan, \u00ab1200. urtera arte izan zen<br \/>\nbezala\u00bb, Frantziako Errepublikari elkartua, eta erlijioa, Eliza eta Forua<br \/>\nerrespe- tatuta. Azkenean, haiek berek beren jarrera justifikatzeko adierazi<br \/>\nzutenaren arabera, hura luzamendutan ibiltzeko estrategia hutsa izan zen denbora<br \/>\nira- bazteko. Frantsesek ere horrelaxe ulertu, proposamena errefusatu,<br \/>\nprobintzia \u00abherrialde konkistatu\u00bb gisa izendatu, eta Etxabe eta Barroeta<br \/>\natxilotu zituzten. Koroaren gobernuak, ordea, traizioaren susmoa ikusi zuen<br \/>\nhaien jarreran eta, azken ikerlanek frogatu duten bezala, susmo hura euskal<br \/>\nelite guztiengana zabaldu zen, Etxabe eta Berroeta elite gipuzkoar gutxi<br \/>\nbatzuen ordezkari izanik ere. Gertakari hura, ordea, garrantzitsua izan zen,<br \/>\nagerian jarri bai-tzuen, batetik, itunaren aldeko arrazoibidea barneratua zela<br \/>\neuskal eliteen artean (hamarkada batzuk lehenago mamitzen hasia), eta,<br \/>\nbestetik, foru kultura hura errotua zegoela, eta agerian jarri ere, elite<br \/>\nhorien arteko tirabirak, denborarekin areagotuak. Gertakari hura jazo<br \/>\nbitartean, frantsesek hartu gabe zeuden Gipuzkoako hemezortzi hiribilduen<br \/>\nordezkarien Batzar Nagusi berezi batek Probintziaren ordezkaritza legitimoa<br \/>\nbere gain hartu, Espainiako Koroarekiko fideltasuna berretsi eta erresistentzia<br \/>\narmatua antolatu zuen \u00abErregearen, Erlijioaren eta aberriaren\u00bb alde.<br \/>\nKonbentzioko tropek aurrera egiten jarraitu eta, 1795eko uztailean, Bilbo eta<br \/>\nGasteiz hartu zituzten. Frantziako gobernuak, berriz, Gipuzkoa lurralde<br \/>\nkonkistatu gisa mantentzeko aukera aztertu zuen. Berandu bada ere, Espainiako<br \/>\nKoroa negoziazioetan hasi eta, az- kenean, Frantziako Errepublika aitortu zuen,<br \/>\nurte hartako uztailean Basileako Bakea sinatzearen ondorioz.<\/p>\n<p>Gerra-kontseilu batek Etxabe eta Barroeta epaitu zituen<br \/>\n1798an, baina azkenean indultua eman zieten.<\/p>\n<p>Gerrak ondorioak izan zituen epe luzera. Izan ere, herrien<br \/>\nzorpetze larria eragin izanaren ondorioz, herri-lurrak saldu behar izan ziren,<br \/>\ngizartean ere tirabirak sortuta. Horrez gain, gerrak euskal lurraldeen eta<br \/>\nKoroaren Gober- nuaren arteko harremana nahasi zuen (Bizkaiko Zamakolada<br \/>\nmatxinadak be-zala). Handik gutxira, Godoyk eraso intelektualari ekitea erabaki<br \/>\nzuen euskal lurraldeen foru berezitasunaren aurka, Juan Antonio Llorenteren,<br \/>\nJose Vargas Ponceren eta Historiako Akademiaren idazkiak baliatuta, Foruak<br \/>\nerregearen emakida hutsak zirela frogatzeko eta, halakoak zirenez gero, ezabatu<br \/>\nzitezkeela erakusteko. Erasoak Koroaren boterea euskal lurraldean handitzea<br \/>\nizan zuen xede. Independentzia gerrak, ordea, ekinaldi hura eten zuen.<\/p>\n<p>1808an, berriro baioneta frantsesek \u2014harako hartan,<br \/>\nNapoleonen arma- dakoek\u2014 beste gerra-abagune bat eragin zuten Euskal Herrian,<br \/>\naurrekoa baino are garrantzitsuagoa. Okupazioak, administrazio bonapartistaren<br \/>\nezar- penak eta gerrak, izan ere, zatiketa sakonak eragin zituzten Gipuzkoan<br \/>\neta Euskal Herri guztian, bai gizartean, bai eliteen artean (eliteetan sektore<br \/>\nfran- tsestu bat nabarmendu zen, Mariano Luis Urkijo eta Jose Mazarredo<br \/>\nbilbota- rrek gidaturik), bai apezen artean, bai eta herri xehearen artean ere.<br \/>\nEuskal apez gehienek frantsesen aurkako kanpaina gartsuari heldu zioten<br \/>\npulpitu- tik, ondoko hamarkadetan nabarmenduko zen jarrera antiliberala<br \/>\nabiarazita, eta apez batzuek armak eskuan jo zuten inbaditzailearen aurka. Apez<br \/>\nhoriek bultzaturik, gerrillari taldeak osatu ziren. Gerrillariak bidez bide<br \/>\nibili ziren frantses dibisioen atzeguardiei eraso eginda eta haien tropen<br \/>\narteko komunikazioak eragotzita. Gaspar Jauregi gipuzkoarraren taldea<br \/>\nnabarmendu zen, 1810eko uztailean osatua; hantxe aritu zen, konparaziora, Tomas<br \/>\nZumalakarregi, orduan gaztea.<\/p>\n<p>1808ko maiatzean, Baionako Batzarrerako deia egin zen eta,<br \/>\ngeroago, Na- poleonek Batzar hartan Espainia gobernatzeko bere Estatutua<br \/>\naurkeztu zuen. Ekaineko Batzar Nagusietan, Gipuzkoako probintziak Jose Maria<br \/>\nLardizabal ordezkari izendatu eta Foruak bere osoan kontserbatzeko eskaera<br \/>\negiteko enkargu berezia egin zion. Gero, ordea, ikusi zuten Estatutuaren<br \/>\nproiektu hura Estatu osorako funtsezko lege bakartzat pentsatua zela eta Foruak<br \/>\nespresuki indargabetzeko artikulu bat zekarrela. Orduan, Lardizabalek berak,<br \/>\nMon- tehermosoko markesarekin (arabarra) eta Jose Maria de Yandiola<br \/>\nbizkaitarrarekin batera, presioa egin zuen Estatutua atzera botatzeko.<br \/>\nAzkenean, Urkixok bitartekaritza erabakigarria eginik, helburua lortu zuten eta<br \/>\nEstatutuak hauxe xedatu zuen: \u00abNafarroako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako<br \/>\nprobintzietako Foru bereziak lehenbiziko Gorteetan aztertuko dira, haien eta<br \/>\nnazioaren intereserako komenigarritzat jotzen dena erabakitzeko\u00bb. Gorte horiek<br \/>\nez ziren inoiz bildu, eta gerrak Estatutuaren aplikazioa eragotzi zuen. Espe-<br \/>\nrientzia horretan, ordea, foralitatearen aldeko argudio-ildo garrantzitsuenak<br \/>\nzehaztu ziren, euskal eliteek handik aurrera erabiliak eta foruzaletasunaren<br \/>\ndiskurtsoa taxutu zutenak. Azken buruan, eliteek esaten zuten foruak probin-<br \/>\ntziako konstituzioa bezalakoak zirela, eredugarriak Estatuan ziren gainerako<br \/>\nlurraldeetarako; gainera, hiru lurraldeen berezitasuna berresten zuten,<br \/>\ntratamendu politiko berezia ere aldarrikatuta; horrez gain, haien argudioekin<br \/>\nbat, Foruak eta Monarkia osorako konstituzioa bateragarriak ziren, eta, are<br \/>\ngehiago, Foruetan aldaketaren bat onartzea posible zela eman zuten aditzera.<br \/>\nAbagune hartan, halaber, foruzaleek etorkizunean erabiliko zuten argudio bat<br \/>\nhasi zen taxutzen foru erregimenaren kontserbazioaz, hots, hura \u00abherrialdea-<br \/>\nren barne administraziorako\u00bb sistema zela. Ideia hori, ordea, frantsesei zor<br \/>\nzi- tzaien, Verdier jeneralari, hain zuzen. Hasieran, Jose Bonapartek foru<br \/>\nerregimena formalki errespetatu bazuen ere, pixkanaka edukiz husten joan zen<br \/>\neta, 1810eko otsailaren 8an, Napoleonen Dekretu inperial batek Ebroz<br \/>\niparraldeko Probintzia hispaniarrak Josefen administraziotik bereizi eta<br \/>\nzuzenean Frantziaren mendean jarri zituen. Horrela, Bizkaiko Gobernua sortu<br \/>\nzen, hiru Probintzia Baskongadoak barnebildurik. Gobernua Thouvenot jeneralari<br \/>\neman zitzaion, eta foruak de facto ezabatu ziren.<\/p>\n<p>1810eko urte hartan, Cadizen Gorteak ireki ziren eta, 1812ko<br \/>\nmartxoan, Espainiako lehen Konstituzioa onartu zuten. Cadizko Konstituzioa,<br \/>\nberaz, abagune hartan sortutako subjektu politiko berriaren (nazio espainiarra)<br \/>\nsubiranotasunaren adierazpidea izan zen eta ez zekarren Foruak espresuki<br \/>\nindargabetzeko artikulurik. Konstituzioak, ordea, aduanak kostaldera eta mugara<br \/>\neraman, gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri (zeharkakoa) eta ez zuen<br \/>\ninolako salbuespenik aitortzen espainiarren betebehar fiskaletan eta militarretan.<br \/>\nGipuzkoako Batzar Nagusia 1813ko uztailean bildu zen Deban (Bizkaikoa eta<br \/>\nArabakoa baino hainbat hilabete geroago) Konstituzioaren zina egiteko. Bada,<br \/>\nzina egitearekin batera adierazi zuen (lehenago, Bizkaikoak adierazi bezala)<br \/>\nKonstituzioa erabat zela bateragarria Gipuzkoako Foruarekin, \u00abpare- kotasun<br \/>\nestua\u00bb zutelako eta \u00abbereziki elkar osagarriak\u00bb zirelako. Horra beraz nola<br \/>\ntaxutu zen foruzaletasunaren funtsezko ideia: foru erregimena ezin hobeki<br \/>\ndagoela txertaturik antolamendu konstituzionalean, biei esentzia liberal<br \/>\nberdina darielako. Nahiz eta ideologia horrek hainbat urte behar izan zituen<br \/>\nerabat ontzeko, haren ondorioz Foruaren gaineko interpretazio lerro bat hasi<br \/>\nzen 1812an \u2014XVIII. mendean aurrekariak izan zituena (Manuel de Agirre)\u2014: hots,<br \/>\nforuak mendetako eta antzinako askatasunak ziren, lurralde baskongado txikian<br \/>\nmirariz kontserbatuak, Antzinako Erregimenaren logikatik erauzita.<\/p>\n<p>Frantsesek euskal lurraldean galdutako azken gudua Irunen<br \/>\ngertatu zen 1813ko abuztuaren 31n (San Martzialgo gudua), noiz eta Wellingtonen<br \/>\ntropa- ingeles-portugaldarrek Donostia erraustu zuten egun berean \u2014bostetik<br \/>\ngora urtez militarki okupatua, iduriz erresistentzia handirik egin gabe\u2014. Bada,<br \/>\nbehin frantsesak menderatu eta kanporatu ondoren, Fernando VII.aren be-<br \/>\nrrezarpen absolutista gertatu zen 1814ko martxoaren eta maiatzaren artean,<br \/>\nlehen esperientzia konstituzional labur eta badaezpadakoari amaiera emanda:<br \/>\nberaz, ez zen behar adinako denborarik izan ordena liberal berria Gipuzkoako<br \/>\nlurraldean ezartzeko. Ondoko urteetan, Fernando VII.a aldaketak egi- ten saiatu<br \/>\nzen foru antolamenduan, euskal lurraldeak zergen arloan hobeki kontrolatzeko<br \/>\nbidea izateko. Probintzia Baskongadek saiakerei erantzun eta foralitatearen<br \/>\naldeko kanpaina egin zen, Jose Agustin Iba\u00f1ez de la Renteriaren edo Pedro Novia<br \/>\nde Salcedoren lumen bitartez. Biek ere Foruak erregetza- antolamendu<br \/>\ntradizionalaren kontserbazioarekin lotu zituzten; hortaz, Foruen aldeko<br \/>\nargudioak garaian garaiko premia eta egoeretara egokitzen ziren.<\/p>\n<p>1820ko martxoan, ordea, saiakera konstituzional berria<br \/>\nabiatu zen, hots, Hirurteko Liberala, Cadizko Konstituzioa berrezarrita.<br \/>\nForuek, beraz, berriz ere harekin egin zuten topo. Harako hartan, Gipuzkoako<br \/>\nBatzar Nagusiek 1813ko argudio berberak erabili zituzten Foruaren muin liberala<br \/>\nazpimarratzeko, baina orduan jada ez zuten bateragarritasun ezin hobe hura<br \/>\nikusi Konstituzioarekiko. Izan ere, erregimen konstituzionala ezartzeko<br \/>\nxedapenen aitortza \u00abbirtuala\u00bb egin zuten, baina xedapenak erabat direnez Gipuz-<br \/>\nkoako foru sistemaren aurkakoak, haien aplikazioa honela ulertu behar da: \u00abes y<br \/>\ndebe entenderse bajo la reserva de recurrir a la superioridad, elevando las<br \/>\ncorrespondientes s\u00faplicas fundadas en el derecho que tiene la provincia de que<br \/>\nse le guarden sus Fueros\u00bb. Abagune hartan, behar besteko denbora izan zen<br \/>\nerregimen liberala egiazki ezartzeko; horrek foru antolamenduaren deuseztapena<br \/>\nekarri zuen berekin, nahiz eta ez zen bere osoan indargabetu. Aduanak<br \/>\nkostaldera eta mugara eraman ziren (hura oso onuragarria izan zen Donostiako<br \/>\nmerkataritzarako), Baskongadak eta Nafarroa banaketa fis- kaletan sartu ziren,<br \/>\nhaietan justiziaren administrazio orokorra aplikatu zen eta lurraldeak ere<br \/>\nderrigorrezko soldadutzan sarrarazi zituzten. Gainera, erresuma 52 probintziatan<br \/>\nbanatu zen (1822), Gipuzkoako hiriburutza Donostian ezarrita, ordura arte<br \/>\nhiriburu ibiltaria izan baitzuen Tolosa, Azpeitia, Azkoitia eta Donostia<br \/>\nartean. Hiria berreraikia zegoen, bizilagun esan- guratsu gutxi batzuen jarrera<br \/>\nsaiatuari esker. Hiriburutza hori, dena den, 1822ko lurralde-banaketa bezala,<br \/>\nlaburra izan zen, eta 1854ra arte ez zen Donostia behin betiko bihurtu<br \/>\nGipuzkoako hiriburu. Hark guztiak hainbat erantzun eragin zituen gizartean eta<br \/>\njarrera politikoak ere argitu ziren. Ho- rrela, kultura ilustratuan hezitako<br \/>\ngizon batzuek mugak markatu zituzten, Foruen aldeko beren jarrera zehaztuta.<br \/>\nGizon haiek zain eta adi egon ziren lehen liberalismoa sartu zenean eta, are<br \/>\ngehiago, karguak ere bete zituzten Hirurtekoan ezarritako erakundeetan. Horietako<br \/>\nbat Jose Manuel Zabala izan zen, Villafuertesko kondea, urte haietan Gipuzkoako<br \/>\nburu politikoa izanikoa. Hirurtekoaren ibilbidea 1823ko urrian bukatu zen,<br \/>\nFernando VII.a errege absolutu gisa berrezarriz. Orduan irekitako Hamarkada<br \/>\nDoilorraren hasieran jazarpen politikoa zabaldu zen, liberalismoaren aldekoa<br \/>\nizateaz susmatzen zen jende oro soka motzean lotzeko.<\/p>\n<p>Gipuzkoako lehen liberalismoa XIX. mendearen hasieran<br \/>\negituratu zen Collado familiaren Donostiako tertuliaren inguruan eta Ignacio<br \/>\nRamon Barojaren inprimategiaren arrimuan. Gero, Hirurtekoko urteetan, La<br \/>\nBalandra ter- tuliaren edo El Liberal Guipuzcoano kazetaritza-enpresaren<br \/>\ninguruan (1820 eta 1823 artean argitaratua). Gizon andana bat aritu zen, haien<br \/>\nartean, Joa- qu\u00edn Calbet\u00f3n, Eustasio Amilibia, Joaquin M.\u00aa Ferrer, Claudio<br \/>\nAnton de Luzuriaga, Fermin Lasala Urbieta, Joaquin Mendizabal, Jose Antonio Fernandez<br \/>\nGaraialde, Miguel Antonio Zumalakarregi (karlisten jenerala izango zenaren<br \/>\nanaia), etab. Donostian liberal gipuzkoarren lehen belaunaldiaren gunerik<br \/>\ngarrantzitsuena bildu zen; haien artean asko merkatariak eta abokatuak ziren.<br \/>\nBelaunaldi hura oso kritikoa izan zen Foruekin, bai eta Foruek haien karrera<br \/>\npolitikoan eta hiriko merkataritza garatzeko jartzen zituzten oztopoekin ere.<br \/>\nDonostiako Udala aritu zen bozemaile eta Probintziari egin zion aurre, Foruen<br \/>\naldaketa bat defendituz, traba haiek guztiak amaitzeko aukera izateko. 1831ko<br \/>\nBatzar Nagusietan idazki bat aurkeztu zuen, hiriko Merkataritza Batzordearekin<br \/>\nbatera, bertako merkataritza eta industria \u00abespainoltzeko\u00bb desioa agertuta, bi<br \/>\njarduera horiek Estatuko gainerako lurraldeetan zuten bal- dintza berdinetan<br \/>\nkokatze aldera \u2014hau da, aduanak kostaldera eramanda\u2014, nola halako mehatxu bat<br \/>\nerantsita: \u00abzilegi zaigu eta derrigorrezkoa ere gure osasuna beste alde batean<br \/>\nbilatzea: foru sisteman babesa falta zaigu\u00bb. Mehatxua berriz ere jaso zen<br \/>\nhurrengo urtean plazaratutako foileto ezagun eta ez- tabaidagarri batean.<br \/>\nHonatx izenburua: Memoria justificativa de lo que tiene expuesto y pedido la<br \/>\nciudad de San Sebasti\u00e1n para el fomento de la industria y comercio de<br \/>\nGuip\u00fazcoa. Foiletoari panfleto anonimo batek eman zion erantzuna: Un carnaval<br \/>\nde San Sebasti\u00e1n y un consejo a los vascongados.<\/p>\n<p>Enfrentamenduak oso une larrian jo zuen goia, hots, Fernando<br \/>\nVII.aren heriotzaren ondo-ondoan eta Lehen Karlistaldia piztu zenean. 1833ko<br \/>\nurriaren 2an, altxamendu karlista hasi zen Bizkaian, Valdespinako markesak gi-<br \/>\ndatua. Gipuzkoan, O\u00f1ati eta Azkoitia izan ziren lehenak Don Karlosen alde<br \/>\nmatxinatzen. Gipuzkoako Aldundiak, aldiz, Ignacio Sabas de Balzola buru<br \/>\nzelarik, Isabel II.ari agertu zion atxikimendua, bai eta Donostiako hiriak ere.<br \/>\nMatxinada berehala zabaldu zen probintzian barna, eta herritarrek bando ba-<br \/>\ntekin edo bestearekin bat egin behar izan zuten. Sektore antiliberal guztiak<br \/>\nkarlisten alde jarri ziren. Deus aldatu gabe eutsi nahi zioten ordena<br \/>\ntradizionalari, hau da, foru-antolamenduari, Antzinako Erregimenaren<br \/>\nErregetzari eta Elizaren botereari. Aldarearen eta Tronuaren defentsa izan<br \/>\nzuten aldarri. Gipuzkoak euskal karlistarik ospetsuena eman zuen, Tomas<br \/>\nZumalakarregi jenerala, gerrilla karlistak eraldatzea lortu baitzuen armada<br \/>\neraginkorra osatzeko. Armada hark euskal lurraldearen gehiengoa kontrolatzea<br \/>\nlortu zuen denbora laburrean. Jenerala, ordea, 1835eko ekainean hil zen, eta,<br \/>\nhorrez gain, karlistek Bilbon ezarritako setioak huts egin izanaren ondorioz,<br \/>\ngerraren norabidea errotik aldatu, karlisten arteko zatiketak gertatu eta gerra<br \/>\ngaldu zuten.<\/p>\n<p>Gerra giro hartan, goia jo zuen Donostiaren eta probintziako<br \/>\nerakundeetan nagusi ziren eliteen arteko enfrentamenduak, Errege Estatutua<br \/>\n1834an alarrikatu izanaren harira. Estatutu hura, izan ere, inflexio-puntua<br \/>\nzen, Antzi- nako Erregimeneko Erregetza moldea kentzeko eta, haren ordez,<br \/>\nerregimen liberal ordezkagarria ezartzeko. Gipuzkoako Batzar Nagusiak<br \/>\nEstatuturen zina egitea erabaki zuen Foruei kalte egin gabe. Erabakiak Donostia<br \/>\nsumindu zuen, Foruen zina ez egiteko enkargu espresarekin bidali baitzituen hiriak<br \/>\nbere prokuradoreak, Batzarrak Estatutua bere osoan onartu ezean \u2014hau da,<br \/>\nerresumaren lege orokorra Foruaren gainetik zegoela onartzea zen\u2014. Proku-<br \/>\nradore donostiarrek, Pasaiakoekin batera, bileratik alde egin zuten, eta era-<br \/>\nbaki horrek Donostiaren eta Probintziaren arteko haustura ekarri zuen behin<br \/>\nbetiko. Hiriak, izan ere, hamahiru urtean ez zion men egin Probintziari, Ba-<br \/>\ntzar Nagusietako ezein bileratara joan gabe. Jarrera matxino horri esker, Gi-<br \/>\npuzkoako liberalismoak protagonismo politiko handia hartu zuen mende har- tako<br \/>\n30eko eta 40ko hamarkadetan. Urte haietan, izan ere, Donostiak arau<br \/>\nkonstituzionalaren arabera izendatu zuen bere udala eta zuzenean izan zuen<br \/>\nharremana Madrilekin, Probintzia bazter utzita eta bere ordezkariak bidalita;<br \/>\nhalaber, foru erregimena gogor kritikatu, 1837ko Konstituzioa txalotu, eta<br \/>\nberritasun konstituzional oro aplikatu zuen prestasunez, antolamendu politikoa<br \/>\nordezkagarriagoa egiteko eta jauntxoei erakundeen kontrola kentzeko. Gor-<br \/>\nteetarako diputatuak hautatzeari buruzko 1836ko maiatzeko Dekretuak hiria- ren<br \/>\nmendean utzi zuen probintziako hauteskunde-batzordea, eta, horri esker,<br \/>\nGipuzkoan ildo liberal aurrerazalea izan zen nagusi 1840ra arte. Bizkaian eta<br \/>\nAraban, berriz, hauteskunde orokorrak hautagaitza foruzaleek irabazten<br \/>\nzituzten.<\/p>\n<p>1834an, halaber, funtsezko idazki bat argitaratu zen:<br \/>\nObservaciones sobre la necesidad de reformar el r\u00e9gimen administrativo de las<br \/>\nProvincias Vascongadas. Hura foruzaletasunaren lehen adierazpen ondu eta<br \/>\nsistematikoa izan zen, Isabelen erreginaldian Euskal Herrian nagusi izaniko<br \/>\nideologiarena, hain zuzen. Doktrina horrek Foruak ordena konstituzional<br \/>\nliberalaren barnean man- tentzea defenditu zuen, erabat bateragarriak zirela<br \/>\nadierazita, eta bestelako argudioak ere eman ziren Foruen alde: lurraldea administratzeko<br \/>\nsistema era- ginkorra zirela, lurraldearen oparotasunerako eta bakerako bermea<br \/>\neta euskal herriaren nortasunaren adierazpidea. Horrekin batera, Estatu eredu<br \/>\njakin baten alde egin zuten, ikuskera unitaristen eta zentralisten aurkakoa,<br \/>\negoera juridiko mota asko barnebiltzeko modukoa, hartan euskal Foruak txertatze<br \/>\naldera. Proposamen politiko hura tradizioaren eta iraultzaren arteko erdibidea<br \/>\nzela esanez, gizarte ideal berbera partekatu zuten Espainiako gainerako<br \/>\nmoderatuekin, printzipio hierarkikoetan eta ordenan oinarritua, bai eta klase-interes berberetan ere. Ildo horrek Gipuzkoan izaniko ordezkari nabarmenen<br \/>\nartean, Villafuertesko kondea, Valentin Olano edo Ascensio Ignacio Altuna<br \/>\naipatu behar dira. Foruzaletasunak Bakea eta Foruak kanpaina eragin zuen,<br \/>\n1838ko apirilean abian jarria, Gobernuak bermatua, eta Jose Antonio Mu\u00f1agorri<br \/>\neskribau gipuzkoarrak gidatua, kausa forala bando karlistatik bereizteko.<br \/>\nZiurtatu zuten Isabelen Gobernuak Foruak bermatuko zituela, bakea lortzen bazen<br \/>\n(foruek gero eta pisu handiagoa izan zuten gerran, harik eta gerraren<br \/>\nbukaeraren ardatz nagusia izan arte). Euskal lurraldeko gerra Bergarako<br \/>\nHitzarmena sinatuz bukatu zen, 1839ko abuztuaren 31n. Hitzarmenarekin bat,<br \/>\nEsparterok \u00abForuak aitortzeko edo aldatzeko\u00bb proposamena Gorteetara eramateko<br \/>\nkonpromisoa hartu zuen.<\/p>\n<p>Gerra garaian, matxinada militar bat gertatu zen Espainian<br \/>\n(La Granjako gertakariak), Estatutuaren erregimenaren mugen inguruan liberalek<br \/>\nzu- ten haserrearen erakusgarri. 1836ko abuztuan, Cadizko Konstituzioa<br \/>\nberrezarri zen \u2014Gipuzkoako Batzar Nagusiek berriro arazorik gabe haren zina<br \/>\negin zuten\u2014 eta, urte hartako urrian, Gorteak bildu, eta aipatu Konstituzioaren<br \/>\nerreforma aztertu zuten, horretarako batzorde bat osatuta. Joaquin M.\u00aa de<br \/>\nFerrer aurrerazale gipuzkoarra izan zen batzordekide. Gorte horiek Konstitu-<br \/>\nzio berri bat ondu zuten, 1837koa, Cadizko testuaren eta Errege Estatutuaren<br \/>\narteko erdibidetzat joa. Artikulu batek hauxe xedatu zuen: \u00abKode berberak<br \/>\nizango dira arau monarkia osoan, eta haietan Foru bat baizik ez da ezarriko<br \/>\nespainiar guztientzat epaiketa komun, zibil eta kriminaletan\u00bb. Hori zela eta,<br \/>\nGipuzkoako Aldundiak uko egin zion Konstituzioa zin egiteari, honakoa<br \/>\nargudiatuta: \u00abHein handian Foru Konstituzioa funtsean aldatuko zuelako, eta<br \/>\nprobintziako biztanleei huraxe kontserbatzeko hitza eman zaie Erregearen<br \/>\nizenean\u00bb. Ukoa ikusirik, Bizkaiko Batzarrak ere adierazia (ez, ordea,<br \/>\nArabakoak), Gobernuak Aldundia ezabatu (Bizkaiko eta Arabako Aldundiak bezala)<br \/>\neta, haren ordez, diputazio probintzial bat ezarri zuen, arau<br \/>\nkonstituzionalarekin bat. 1837ko irailaren 16ko Legeak, neurri hori jasotzeaz<br \/>\ngain, aduanak kostaldera eta mugara eraman, eta lehen auzialdiko epaitegiak<br \/>\nezartzea agindu zuen.<\/p>\n<p>Testuinguru hartan, Bergarako Hitzarmena sinatu ondoren,<br \/>\nGorteetan Foruei buruzko eztabaida gertatu eta 1839ko urriaren 25eko Legea<br \/>\naldarrikatu zen, Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako Foruak<br \/>\nberretsita, \u00abMonarkiaren batasun konstituzionalari kalte egin gabe\u00bb. Foruak,<br \/>\ngainera, Parlamentura bidali ziren, aldaketak egin zitzan, aipatu probintziei<br \/>\nentzun eta gero. Bestelako irakurketak izan baziren ere, Lorenzo Arrazola<br \/>\nGrazia eta Justiziako ministroak Estatuaren batasun konstituzionalaz egindako inter-<br \/>\npretazioa nagusitu zen, hots, bazen lotura monarkiko partekatu bat eta bazen<br \/>\nParlamentu komun bat, baina ez besterik. Lege horrek foralitatea ordena<br \/>\nkonstituzionalean txertatu zuen, foralitateari legitimitate-iturri berria<br \/>\nemanda. Handik aurrera, foruzaleek lege hura etengabe aldarrikatu eta ontzat jo<br \/>\nzuten. 1839ko azaroaren 16ko Dekretua eman zen legea garatzeko. De- kretuaren<br \/>\nbidez, Foru Batzarrak eta Aldundiak berrezarri ziren; hori bai, Probintziako<br \/>\nDiputazioak ere indarrean mantenduta, baina hauteskunde arloko eskumenekin<br \/>\nbakarrik: horrela, sistema misto eta oso berezia eratu zen administrazio<br \/>\nprobintzialerako.<\/p>\n<p>Probintzia Baskongadoek, trebetasun handiz eta baturik<br \/>\njokatuz, sine die luzatu zuten Foruak aldatzeari buruzko negoziazioa, hots,<br \/>\nurriaren 25eko Legean aurreikusitakoa \u2014Nafarroak, betiere, negoziaziori heldu<br \/>\nzion 1841ean, eta bertako Diputazio probintzialak abuztuaren 16ko Legea sinatu<br \/>\nzuen, lege itundua, erresuma zaharreko Foruei amaiera emanda\u2014. Izan zen, hala<br \/>\nere, une bereziki korapilatsurik, 1841ean gertatutako hura bezalakoa. Urrian,<br \/>\nadibidez, Esparteroren gobernuaren aurkako altxamendua gertatu zen, euskal<br \/>\nforuzale nabarmenek parte hartuta \u2014berriz ere agerian gelditu zen Donostiaren<br \/>\neta Gipuzkoako Probintziaren arteko zatiketa, hiria Esparteroren alde agertu<br \/>\nbaitzen\u2014. Gobernuak, orduan, Foruak aldebakartasunez moldatzeari ekin zion:<br \/>\nhorrela, Gasteizko Dekretuak, 1841eko urriaren 24koak, foru erregimena aldatu<br \/>\nzuen, sistema judizial orokorra ezarrita, eta aduanak kostaldera eta mugara<br \/>\neramanda; neurri horiek ez zuten atzera egiterik izango. 1852an, 1845eko<br \/>\nKonstituzio moderatuak ezarritako erregimen konstituzional berri baten pean,<br \/>\nBravo Murilloren gobernu kontserbadorea foru moldaketa hura gauzatzen saiatu<br \/>\nzen, urriaren 25eko Legean xedatutakoari jarraikiz. Arrakastarik gabe, ordea:<br \/>\nhura egiten saiatu zen azken aldia izan baitzen. Izan ere, hala moderatuek nola<br \/>\naurrerazaleek foralitatean jarri zuten konfiantza euskal lurraldeak<br \/>\nadministratzeko; hori bai, pixkanaka punturik eztabaidagarrienak eraldatuta eta<br \/>\nleunduta. Hura ez zen oztopo izan Gipuzkoan berritasunak sartzeko (bai eta<br \/>\nBizkaian eta Araban ere), hala nola Guardia Zibila, 1844ko maiatzean sortua,<br \/>\nedota udalei buruzko 1845eko legea \u20141847tik aurrera Gipuzkoan aplikatua\u2014, baina<br \/>\netengabea izan zen lurralde haietarako salbuespen-printzipioa, Estatuko arau<br \/>\noroko- rren aplikazioari dagokionez horrela egin baitzen lege batzuekin, haien<br \/>\nartean daude desamortizazioari buruzkoa (1855eko maiatza), estatistikari<br \/>\nburuzkoa (1857ko maiatza) edota instrukzio publikoari buruzkoa (Moyano Legea,<br \/>\n1857ko iraila).<\/p>\n<p>Foralitatea ordena konstituzionalean txertatzearen ondorioz<br \/>\neta hura pixkanaka eraldatzeari esker (aduanen lekualdaketa, pase foralaren<br \/>\namaiera, justizia-sistema orokorra\u2026), Foruen inguruan adostasun berriak sortu<br \/>\nziren Gi- puzkoan. Donostiako aurrerazaleek, hots, berrogeiko hamarkadan El<br \/>\nLiberal Guipuzcoano egunkariaren bidez mintzatzen zirenek, kontrako jarrera<br \/>\nbazter utzi eta, 1847an, Donostiako hiriak Batzar Nagusietara itzultzea erabaki<br \/>\nzuen. Erakunde horrek 1852an ezabatu zuen abokatuak Batzarretan prokuradore<br \/>\nizateko foru debekua. 1854an, gainera, Foru Aldundia hautatzeko erregela-<br \/>\nmendua berritu zen, boterean parte hartzeko aukera handiagoa emanda klase<br \/>\nertainei (Bizkaian eta Araban antzeko erreformak ere egin ziren). Gipuzkoako<br \/>\nliberalismoak foru erregimena kritikatzeari uztearekin bat, haren baitan<br \/>\nbiraketa kontserbadorea gertatu zen. Horrela, gizartean Foruen inguruko<br \/>\nadostasuna sortu zen eta, foruzaletasunaren diskurtsoak esaten zuen bezala,<br \/>\nForuak ordurako euskal identitatearen erreferente nagusiak ziren (erlijio<br \/>\nkatolikoare- kin batera). Foruei, hain zuzen ere, ereserki ezagun bat eskaini<br \/>\nzien Jose Maria Iparragirre bardo gipuzkoarrak 1851n; Gernikako Arbola. Kantu<br \/>\nhura, azkenean, erabateko ikur euskaltzalea izatera iritsi zen.<\/p>\n<p>Seiurteko Demokratikoaren aro nahasiaren etorrerak<br \/>\n(1868-1874) oasi foral bare hura inarrosi zuen. Euskal gizarteko sektore zabal<br \/>\nbatek eraso onartezintzat jo baitzuen aro hartan laikotasunaren alde eta<br \/>\nelizaren aurka onetsitako lege oro (kultu-askatasuna, irakaskuntza-askatasuna,<br \/>\neliz foruaren ezabaketa, 1837 ondoren sortutako ordena erlijiosoen ezabaketa,<br \/>\nJesusen Lagundiaren kanporaketa, ezkontza zibila\u2026), baita Amadeo Savoiakoa<br \/>\nEspainiako errege izendatu izana ere, Aita Santuaren botereari aurre egindako<br \/>\ndinastiako kidea baitzen. Karlismoak, urte haietan suspertua, haserre hori bere<br \/>\nalde baliatu eta erlijio-arazoa foru-arazoari estuki lotua zegoela aldarrikatu<br \/>\nzuen. Hau da, \u00abJaungoikoa eta Foruak; baina Jaungoikoa oroz gain\u00bb defenditu<br \/>\nbehar ziren, Gipuzkoako alderdi karlistako 1869ko urtarrilaren 4ko<br \/>\nhauteskunde-manifestuak adierazi bezala. Karlismoak kanpainari ekin zion bai<br \/>\niraultzaren aurka, bai euskal lurraldean iraultza defenda- tzen zutenen aurka<br \/>\nere, jendea Don Karlosen edo petrolioaren artean hautua egitera premiatuta. Don<br \/>\nCarlos o el petr\u00f3leo, izan ere, Vicente Manterolaren foileto ezagun baten<br \/>\nizenburua da, 1871n argitaratua\u2014. Urte hartako politikagintza konplexuagoa egin<br \/>\nbazen ere (anitzagoa, demokratak, errepublikanoak eta neokatolikoak agertu<br \/>\nbaitziren), karlismoa indartu eta bozetan garaile atera zen: 1869ko<br \/>\nhauteskundeetan, karlistek Gipuzkoako lau dipu- tatuak lortu zituzten, \u2014liberal<br \/>\ndonostiarrik garrantzitsuenak, Fermin Lasala Colladok, hauteskundeetan ez<br \/>\naurkeztea erabaki zuen, liberalen egitaraua erradikalegia zela iritzita\u2014.<\/p>\n<p>Baina karlismoak handik gutxira hartu zituen armak. 1870eko<br \/>\nudan, izan ere, karlistek lehen saiakera egin zuten armak eskuan matxinatzeko<br \/>\n(Escodada). Gipuzkoan, ordea, saialdiak oihartzun apalagoa izan zuen Bizkaian<br \/>\neta Araban baino. 1872ko udaberrian lehen matxinada orokorra gertatu zen.<br \/>\nKarlistek, ordea, sekulako porrota izan zuten Orokietan tropa liberalen aurka<br \/>\neta, ondorioz, Karlos VII.a erregegaia Frantziara joan zen ihesi. Amorebietako<br \/>\nHitzarmenak (1872ko maiatzaren 24a) matxinatuei indultua eman zien, baina urte<br \/>\nhartako bertako abenduan behin betiko altxamendua gertatu zen. Bada, bi<br \/>\nhilabetean, hau da, Amadeo Savoiakoak abdikatu eta I. Errepublika 1873ko<br \/>\notsailean aldarrikatu zen bitartean, altxamendua zabaldu eta karlistek agudo<br \/>\nhartu zuten kasik Gipuzkoa osoa, ia-ia Estatu txiki bat eratuta (dirua eta<br \/>\nguzti egin zuten). 1874an, karlistek Donostia \u20141864ko Cortazar zabalgunearen<br \/>\nondorioz, harresiak eraitsiak zituena\u2014, Irun, Hernani eta Getaria setiatu eta<br \/>\nbonbardatu zituzten. 1876ko hasieran, ordea, armada liberalak egoerari buelta<br \/>\neman eta, urte hartako otsailean, Donostiako setioa altxatu zen. 1876ko<br \/>\notsailean ere, tropa liberalek Lizarra hartu eta, hil horren 28an, Karlos<br \/>\nVII.ak Frantziako muga gurutzatu zuen.<\/p>\n<p>Gerra garaian, euskal Foruen aurkako oso uste txarra osatuz<br \/>\njoan zen Espainiako iritzi publikoan, gerraren erantzule zirela leporatuta.<br \/>\nAntonio Canovas del Castillo Alderdi Kontserbadoreko buru, Berrezarkuntza<br \/>\nsistemaren egile eta, 1874ko abenduaz geroztik, gobernuko presidentea zena,<br \/>\ngiro hartaz baliatu zen 1839ko urriaren 25eko Legean xedatutako moldaketari<br \/>\nekiteko eta Estatuaren batasun konstituzionala osatzeko; haren aburuz, hori<br \/>\nlortuko bazen, espainiar guztiei eskubide eta betebehar berdinak eman behar<br \/>\nzitzaizkien. Nahiz eta Baskongadetan kanpaina handia egin zen Foruen alde, bai<br \/>\nprentsaren bidez, bai Gorteetako diskurtso gartsuen bidez, uztailaren 21ean<br \/>\nonetsitako Foru Legeak derrigorrezko soldadutza zabaldu zuen Euskal Herrira,<br \/>\nbai eta tributu-sistema orokorra ere. Legeak ez zituen Foruak berez<br \/>\nindargabetu, baina kolpe latza eman zien: Foru Aldundiek (foruzaletasun zorrotz<br \/>\neta maximalistaren mendean) legea \u00abindargabetzailetzat\u00bb jo zuten, \u00abProbintzia<br \/>\nBaskongadei inposatutako zigor-legea\u00bb eta ez zuten aplikatu nahi izan.<br \/>\nGipuzkoako Aldundia 1877ko azaroan ezabatu zuten, ez baitzuen aplikatu nahi<br \/>\nizan urte hartako azaroaren 13ko Dekretua, hots, Baskongadek estatuko ogasunari<br \/>\nordaindu beharreko kupoa ezarri zuena. Ezabatutako Aldundien ordez eratutako Diputazio<br \/>\nProbintzial berriak berehala hasi ziren gobernuarekin negoziatzen eta,<br \/>\nondorioz, Kontzertu Ekonomikoen erregimena sortu zen (lehena, 1878ko otsailean<br \/>\nxedatua). Erregimen horrek aro berria ekarri zuen Euskal Herrira. Bada, aro<br \/>\nberrian, foruzaletasuna azkenean desegin zen, indar politiko berriei ateak<br \/>\nirekita.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gerrak eta iraultzak, hau da, bi faktore horiek definitu zuten Gipuzkoan, gainontzeko euskal lurraldeetan bezala, bai Antzinako Erregimenaren krisi- prozesua, bai garaikidetasunerantz jotzeko bidea. Horren bezpera Konbentzio gerra izan zen (1793-1795). Izan ere, Frantziako Iraultzak eragindako gerra hark 1808tik aurrera biziko ziren garai politiko nahasiak iragarri zituen. Karlos IV.ak osasun-hesia ezarri zuen Frantziako ideia iraultzaileak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3187","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-408-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gerrak eta iraultzak, hau da, bi faktore horiek definitu zuten Gipuzkoan, gainontzeko euskal lurraldeetan bezala, bai Antzinako Erregimenaren krisi- prozesua, bai garaikidetasunerantz jotzeko bidea. Horren bezpera Konbentzio gerra izan zen (1793-1795). Izan ere, Frantziako Iraultzak eragindako gerra hark 1808tik aurrera biziko ziren garai politiko nahasiak iragarri zituen. Karlos IV.ak osasun-hesia ezarri zuen Frantziako ideia iraultzaileak [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-408-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"19 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-408-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-408-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T07:31:49+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-408-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-408-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-408-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-408-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Gerrak eta iraultzak, hau da, bi faktore horiek definitu zuten Gipuzkoan, gainontzeko euskal lurraldeetan bezala, bai Antzinako Erregimenaren krisi- prozesua, bai garaikidetasunerantz jotzeko bidea. Horren bezpera Konbentzio gerra izan zen (1793-1795). Izan ere, Frantziako Iraultzak eragindako gerra hark 1808tik aurrera biziko ziren garai politiko nahasiak iragarri zituen. Karlos IV.ak osasun-hesia ezarri zuen Frantziako ideia iraultzaileak [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-408-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"19 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-408-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-408-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T07:31:49+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-408-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-408-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-408-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3187","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3187\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3187"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3187"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}