{"id":3183,"date":"2023-02-09T16:48:36","date_gmt":"2023-02-09T15:48:36","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/zamacola-y-ocerin-simon-bernardo-406-eu\/"},"modified":"2023-02-09T16:48:36","modified_gmt":"2023-02-09T15:48:36","slug":"zamacola-y-ocerin-simon-bernardo-406-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-simon-bernardo-406-eu\/","title":{"rendered":"ZAMACOLA Y OCERIN, Simon Bernardo (Simon Bernardo Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1759ko abuztuak 20 &#8211; Dima, Bizkaia, 1809ko azaroak 23)."},"content":{"rendered":"<\/p>\n<p>Arratia ibarreko handikien familia apal samarrean jaio zen,<br \/>\neta, gerora, Simon Bernardoren bizitzan zehar, mailaz igo zen. Bere anaia Juan<br \/>\nDomin- gok Valladolid eta Salamancako Unibertsitateetan ikasi zuen, eta 1770.<br \/>\nur- tean Indietara joan zen Pedro Ignacio Picasarriren segizioko kide bezala,<br \/>\nazken hori Buenos Aireseko katedraleko eskolazain izendatu baitzuten. Cay- man<br \/>\napaiz aritu zen 1823an hil arte, eta zenbait eraikuntza-lan sustatu zi- tuen<br \/>\nbertan, esaterako, plaza nagusiko konponketa edota, 1784ko lurrika- raren<br \/>\nondoren, hiriaren berreraiketa. Euskalerriko Adiskideen Elkarteko meritu oneko<br \/>\nkide izan zen 1788tik aurrera, liburu ugari argitaratu eta eskuizkribu batzuk<br \/>\nere utzi zituen. Bestalde, XVIII. mendean, Juan Antonio anaia Madrilen ezaguna<br \/>\nizan zen, autore esanguratsua eta moda frantsestua hedatzearen kontrakoa. Hala<br \/>\nere, 1808. urtean okupatzaile napoleonikoen aldeko bihurtu eta ardura handiko karguak<br \/>\nbete zituen. Bere familia,hortaz, Monarkiaren bestelako latitudeetara hedatzen<br \/>\nari zen XVIII. mende bukae- ran, eta lotura zuzena zuen hura desorekatzen<br \/>\nhasiak ziren mugimendu po- litikoekin.<\/p>\n<p>Simon Bernardo de Zamacola, ordea, Bizkaian egon zen<br \/>\ngainerako anaie- kin, eta eskribau izateko prestatu zen bere osaba batekin.<br \/>\n1783an, Diman hasi zen eskribau, eta denbora gutxian, probintziako politikaren<br \/>\nerdigunean koka- tzea lortu zuen. Bizkaiko Batzar Nagusietan Dimako ahaldun<br \/>\nizan zen 1784. eta 1786. urteetan. Azken urte horretan, Jaurerriko diruzain<br \/>\nnagusiak jarri- tako salaketan bere izena ageri da Nicolas Ventura de Eguia,<br \/>\nJose Antonio Olalde eta Jose Nicolas de Batizekin batera. 1788 eta 1790ean Batzar<br \/>\nNagusie- tan egon zen, hainbat herritako ordezkari bezala, bere harreman sarea<br \/>\ngeroz eta zabalagoa bihurtzen ari baitzen (Dima, Lemoa, Axpe, Arantzazu).<br \/>\n1780ko hamarkadaren bukaeraz geroztik, handikien talde bateko buru bezala ageri<br \/>\nda (tartean, aipatu berri ditugun Eguia eta Batiz, baita Jose Ramon Aldama ere,<br \/>\neta, nagusiki, Francisco de Aranguren y Sobrado).<\/p>\n<p>XVIII. mende bukaeran hasi zuen Bizkaia bitan zatitu zuten<br \/>\ntaldeetako baten buruzagitza lortzeko bidea, Konbentzio Gerraren (1793-1795)<br \/>\nbaitan. Garai hartan, Jaurerriko idazkaria zen, eta, garrantzitsuago dena,<br \/>\nBizkaia- ren izenean joan zen, 1793ko urriaren bukaeran, Bilbon egin zen hiru<br \/>\neus- kal probintzien biltzarrera. Bertan aurkeztu zen, lehen aldiz,<br \/>\nherrialdearen konstituzioaren eta foru ordenamenduen defentsa amankomunaren<br \/>\ninguruko hausnarketa instituzionala. <span>1794an Arratiako merindadeko milizien kapitain izendatu zuten, herria<br \/>\niraultzaile frantsesen aurka defendatzeko. <\/span>Urte horre- tan bertan,<br \/>\nDiputazioak Bizkaiko hainbat tokitan soldaduak erreklutatzeko eskatu zion.<\/p>\n<p>Gerraren ondoko urteetan, alderdi \u00abzamacolistak\u00bb, halaxe<br \/>\nageri baita itu- rrietan, kontrolpean zituen herrietako ordezkaritzak baliatu<br \/>\nzituen Bizkaiko Batzar Nagusietako botereaz jabetzeko. Mende bukaera aldera,<br \/>\ntaldeak era- gin handia zuen Arratia eta Durangoko merindadeetan, eta beste<br \/>\nalderdi ba- tzuetako handikiak ere bereganatu zituen, hala nola, Jose Maria de<br \/>\nOrbe y Elio, Valdespinako markesa, pertsonaia garrantzitsuenetakoa; Jose<br \/>\nNicolas de Batiz; Francisco de Aranguren y Sobrado, Bizkaiko Jaurerriko aholkulari<br \/>\nboteretsua; Nicolas Ventura de Eguia, Zornotza eta Durangoko merindadee- tako<br \/>\nhandikien familia nagusietakoa; Jose Joaquin Loizaga, edo Jose Agustin Iba\u00f1ez<br \/>\nde la Renteria autore ilustratu ospetsua.<\/p>\n<p>Instituzio bizkaitarren kontrola Koroarenganako<br \/>\nhurbilketarekin uztartu zuten. Erregearen inguruan lortutako babesa erabili<br \/>\nnahi zuten beren alder- diaren kontrako botere taldeak behin betiko<br \/>\nordezkatzeko. Nolabait, esan li- teke Zamacola izan zela Manuel Godoyk euskal<br \/>\nprobintzietan izan zituen be- zero berrien buruetako bat. Bere igoera<br \/>\npolitikoaren adierazle bezala, oso esanguratsua da Diman eraiki zuen jauretxea,<br \/>\nedo herri horretan sortu zuen eskola. Badirudi, gainera, bere ondasunek ere<br \/>\ngora egin zutela nabarmen: 1795ean, 6 baserriren eta hainbat mendiren jabe zen,<br \/>\neta, 1799an, 3 baserri gehiago eta mendi zati zabalagoak zituen, burdinaren<br \/>\nindustriarekiko interesa ahaztu gabe.<\/p>\n<p>Zuzentzen zuen taldeak probintzia instituzioak kontrolatzea<br \/>\nlortu zuen, barrutik aldaketa antolatu, eta horrela Foru sistema garai<br \/>\nberrietara egoki- tzeko helburuarekin. Egoera aldatzea eragin zuten, batetik,<br \/>\nFrantziako iraul- tzarekin izandako talkak, eta, bestetik, lehia inperiala<br \/>\nfinantzatzeko Koroa- ren eskakizunek. Egiazki, Konbentzioaren kontrako gerrak<br \/>\nzor handia ekarri zuen, eta agerian geratu zen Foruen defentsa sistema ez zela<br \/>\nnahikoa gerra modernoari aurre egiteko. Gauzak horrela, alderdi zamacolistak<br \/>\nzergak igo zizkien hiri-jabetzek eta merkataritza-etekinek sortutako errentei,<br \/>\neta, ondo- rioz, aurka izan zituen garai batean herrialdean nagusi ziren<br \/>\ntaldeak, bereziki, Bilboko eliteak.<\/p>\n<p>Bestalde, alderdi zamacolista agintean zen denbora tartean,<br \/>\nBizkaiko arti- kulazio politikoa gauzatu zen, foru sistema eguneratzeko<br \/>\nbeharrezkoak ziren erreformak ezartzeko (Enkarterriak behin betiko atxiki ziren<br \/>\neta Batzar Na- gusietan, Durangoko merindadearen ordezkaritza handitu zen).<br \/>\nOrdena pu- blikoa bermatzeko aparatu hertsatzaile bat sortu zen, 1799ko<br \/>\ngaizkileen ja- zarpenerako araudia zehaztu, eta Diputazioaren agintea indartu<br \/>\nzen Jaurerria osatzen zuten botere pilaketa gutxi-asko autonomoen aurrean.<\/p>\n<p>Testuinguru horretan kokatu behar da Abandoko barrutian<br \/>\nportu-hiri be- rri bat sortzeko proiektua. Haren agintea probintzia<br \/>\ninstituzioen esku utzita, Kontsulatuaren eta Bilboko Hiribilduaren interesei<br \/>\nerasotzeaz gain, merka- taritzaren etekinak Bizkai osora zabaltzea hitzematen<br \/>\nzuen. <span>Proiektu horre- kin<br \/>\nazken urteetako garapen administratiboa egonkortu nahi zuten. <\/span>1801eko<br \/>\nBatzar Orokorretan onartu zen, eta alderdi zamacolistaren nukleo gogorrak<br \/>\nkudeatu zuen (Jose Joaquin Loizaga, Nicolas Ventura de Eguia, Jose Agustin<br \/>\nIba\u00f1ez de la Renteria, Zamacola bera, eta Francisco de Aranguren y Sobrado). Ez<br \/>\nzen lehen aldia horrelako ideia bat proposatzen zena: 1792an, Jose Ramon<br \/>\nAldamak, Zamacolaren aldekoa, Mundakan egitea proposatu zuen, baina hu- rrengo<br \/>\nurteetako egoerak proiektua etenarazi zuten. XIX. mende hasieran, or- dea, bere<br \/>\nsustatzaileek hegemonia nabarmena zuten probintziako instituzioe- tan, eta<br \/>\nbaita Koroaren oniritzia ere \u2014ez alferrik, proiektuak Puerto de la Paz izena<br \/>\njaso zuen, Manuel Godoyk emandako babesagatik, orduko hartan Ba- kearen<br \/>\nPrintzea baitzen.<\/p>\n<p>Argi dago portu berria foruzaletasunaren berregituraketa<br \/>\nsakonaren er- dian zegoela, hura onartzen zen bitartean, Batzar Nagusiek beste<br \/>\nproiektu ba- tzuk martxan jarri zituztelako: Bizkaiko bide antolaketa edota<br \/>\nherrialdearen defentsa konponduko zuen soldaduska plana. Plan horrek berak<br \/>\nekarri zuen alderdi zamacolistaren gainbehera. Zehazki, abuztuan, hura onartu<br \/>\neta gu- txira, Bilbo inguruan hedatu zen matxinada piztu zen, Foruen<br \/>\nkontrakotzat hartua izan zen neurriaren aurka protesta egiteko, agerian utziz,<br \/>\nalderdiak sortutako oposizioa. Koroak altxamenduaren kontrako errepresioa<br \/>\nbaliatu zuen, foru sistemaren alderdi batzuetan eskua sartzeko, eta, egiaz,<br \/>\nindargabetzeko. Gauzak horrela, Simon Bernardo de Zamacola bere izen ona<br \/>\nberres- kuratzen saiatu zen, Gorteetan Herriaren Defendatzaile bezala arituz,<br \/>\nbaina erregearen mesedea galdua zuen ordurako. 1806an, Manuel Godoyrekin bildu<br \/>\nzen, eta zeharo desatsegina izan omen zen beretzat, mespretxu handiz tratatu<br \/>\nbaitzuen. Horrek desoreka mentala eragin zion, eta ez zen sekula bere onera<br \/>\nitzuli.<\/p>\n\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Arratia ibarreko handikien familia apal samarrean jaio zen, eta, gerora, Simon Bernardoren bizitzan zehar, mailaz igo zen. Bere anaia Juan Domin- gok Valladolid eta Salamancako Unibertsitateetan ikasi zuen, eta 1770. ur- tean Indietara joan zen Pedro Ignacio Picasarriren segizioko kide bezala, azken hori Buenos Aireseko katedraleko eskolazain izendatu baitzuten. Cay- man apaiz aritu zen 1823an [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[317],"class_list":["post-3183","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ZAMACOLA Y OCERIN, Simon Bernardo (Simon Bernardo Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1759ko abuztuak 20 - Dima, Bizkaia, 1809ko azaroak 23). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-simon-bernardo-406-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ZAMACOLA Y OCERIN, Simon Bernardo (Simon Bernardo Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1759ko abuztuak 20 - Dima, Bizkaia, 1809ko azaroak 23). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Arratia ibarreko handikien familia apal samarrean jaio zen, eta, gerora, Simon Bernardoren bizitzan zehar, mailaz igo zen. Bere anaia Juan Domin- gok Valladolid eta Salamancako Unibertsitateetan ikasi zuen, eta 1770. ur- tean Indietara joan zen Pedro Ignacio Picasarriren segizioko kide bezala, azken hori Buenos Aireseko katedraleko eskolazain izendatu baitzuten. Cay- man apaiz aritu zen 1823an [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-simon-bernardo-406-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zamacola-y-ocerin-simon-bernardo-406-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zamacola-y-ocerin-simon-bernardo-406-eu\\\/\",\"name\":\"ZAMACOLA Y OCERIN, Simon Bernardo (Simon Bernardo Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1759ko abuztuak 20 - Dima, Bizkaia, 1809ko azaroak 23). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-09T15:48:36+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zamacola-y-ocerin-simon-bernardo-406-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zamacola-y-ocerin-simon-bernardo-406-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zamacola-y-ocerin-simon-bernardo-406-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ZAMACOLA Y OCERIN, Simon Bernardo (Simon Bernardo Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1759ko abuztuak 20 &#8211; Dima, Bizkaia, 1809ko azaroak 23).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ZAMACOLA Y OCERIN, Simon Bernardo (Simon Bernardo Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1759ko abuztuak 20 - Dima, Bizkaia, 1809ko azaroak 23). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-simon-bernardo-406-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ZAMACOLA Y OCERIN, Simon Bernardo (Simon Bernardo Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1759ko abuztuak 20 - Dima, Bizkaia, 1809ko azaroak 23). - Iura Vasconiae","og_description":"Arratia ibarreko handikien familia apal samarrean jaio zen, eta, gerora, Simon Bernardoren bizitzan zehar, mailaz igo zen. Bere anaia Juan Domin- gok Valladolid eta Salamancako Unibertsitateetan ikasi zuen, eta 1770. ur- tean Indietara joan zen Pedro Ignacio Picasarriren segizioko kide bezala, azken hori Buenos Aireseko katedraleko eskolazain izendatu baitzuten. Cay- man apaiz aritu zen 1823an [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-simon-bernardo-406-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-simon-bernardo-406-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-simon-bernardo-406-eu\/","name":"ZAMACOLA Y OCERIN, Simon Bernardo (Simon Bernardo Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1759ko abuztuak 20 - Dima, Bizkaia, 1809ko azaroak 23). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-09T15:48:36+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-simon-bernardo-406-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-simon-bernardo-406-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-simon-bernardo-406-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ZAMACOLA Y OCERIN, Simon Bernardo (Simon Bernardo Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1759ko abuztuak 20 &#8211; Dima, Bizkaia, 1809ko azaroak 23)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3183","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3183\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3183"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3183"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}