{"id":3181,"date":"2023-02-09T16:47:38","date_gmt":"2023-02-09T15:47:38","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/zamacola-y-ocerin-juan-antonio-405-eu\/"},"modified":"2023-02-09T16:47:38","modified_gmt":"2023-02-09T15:47:38","slug":"zamacola-y-ocerin-juan-antonio-405-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-juan-antonio-405-eu\/","title":{"rendered":"ZAMACOLA Y OCERIN, Juan Antonio (Juan Antonio Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1758ko urtarrilak 25 &#8211; Madril, 1826ko martxoak 24)."},"content":{"rendered":"<p>Santiago Izaga-Zamacolaren eta Maria Ocerinen semea, zenbait<br \/>\nlursail eta burdinolen jabe zen familia aberatsean jaio zen. Apaizak ziren bere<br \/>\nzor- tzi anaietarik bi, eta horietako bat Juan Domingo Zamacola zen, Arequipako<br \/>\n(Peru) historialaria eta Euskalerriko Adiskideen Elkarteko kidea. Beste bi,<br \/>\nJuan Antonio bezala, errege eskribauak izan ziren, haien artetik ezagunena<br \/>\nSim\u00f3n Bernardo [ikus Zamacola, Simon Bernardo].<\/p>\n<p>Lehendabiziko letrak eta gramatika ikasi ondoren, eskribau<br \/>\nbatentzat la- nean hasi zen Juan Antonio Diman, eta Madrilera aldatu zen,<br \/>\norduan eskribau bezala, 1775ean. 1779an odol garbitasun espedientea eskuratu<br \/>\nzuenean, zen- bakizko eskribau izatera igaro zen, eta 1782an errege eskribau<br \/>\nbezala onartu zuten. Trebetasun handia zuen, gaztetatik, dantzarako eta<br \/>\nmusikarako, eta hala erakutsi zuen Madrilgo tertulia askotan.<\/p>\n<p>Aldi baterako Bizkaira itzuli zen, 1790ean, Maria Ana Villa<br \/>\nPa\u00f1orekin ez- kondu eta Konbentzio Gerran borrokatzeko. Frantsesak laguntzen<br \/>\nari ze- lako susmoa zabaldu, eta Madrilera itzuli zen, orduan. Bertan, moda<br \/>\nberrien gehiegikeriaren kontra zegoen talde batekin elkartu ohi zen, Pedro<br \/>\nEstala, Juan Fernandez de Rojas edo Miguel Garcia bezalako pertsonaiekin.<br \/>\nKazetaritza eztabaida askotan parte hartu zuen, Don Preciso izenordea erabiliz,<br \/>\nDiario de Madrid egunkarian. Izenorde bera erabiliz, Elementos de la ciencia<br \/>\ncontra- danzaria argitaratu zuen 1797an; liburu horretan iseka egiten zien<br \/>\npinpirinei, hau da, emakumeen antzekotzat hartuak ziren gizonen arketipoari,<br \/>\nmodaren jarraitzaile zirenei eta frantsesen gehiegizko eragina zutenei. 1799an,<br \/>\nkritikak alde batera utzi, gaia aldatu, eta gorazarre egiteari heldu zion,<br \/>\nColecci\u00f3n de las mejores coplas de seguidillas, tiranas y polos para cantar a<br \/>\nla guitarrarekin, bere hitzetan, benetako doinu espainiarrak biltzen dituen<br \/>\nlana. Moda berriei aurka egin eta tradizioa berrezartzearen bidetik, 1804.<br \/>\nurtean, Centinela de Costum- bres egunkaria argitaratzen saiatu zen. Bere<br \/>\njarduera literarioa dela-eta, hain- bat autoreren ustez, Zamacola lehen<br \/>\nfolklorista espainiarra da.<\/p>\n<p>Aldi berean, Foruak mantentzearen inguruan beste polemika<br \/>\nliterario bat sortu zen Madrilen, oinarrian euskararen antzinatasuna zuena.<br \/>\nZamacola Madrilgo hizkuntzaren eta foruen apologista euskaldunekin elkartu ohi<br \/>\nzen. Talde horietan, aurre egiten zitzaien garai hartako zenbait autorek<br \/>\ndefendatu- riko tesiei, hala nola, Francisco Martinez Marinarenei, Joaquin<br \/>\nTraggiarenei, Manuel Abellarenei, Vicente Gonzalez-Arnaurenarenei edo Jose<br \/>\nAntonio Llo- renterenei. Bere jarreraren erakusgarri da Pedro Pablo Astarloak,<br \/>\neuskararen antzinatasunaren defendatzaile eta ikertzaile nagusietakoa zenak,<br \/>\ntestamen- tu-betearazleetako bat izateko hautatu zuela. Astarloa Zamacolaren<br \/>\nbesoe- tan hil zen 1806an. Garai hartako prentsan, El Bascongado izenordea<br \/>\nerabiliz, Zamacolak atsekabea agertu zuen Astarloaren galeragatik eta haren<br \/>\nkontra- koen erasoek sorturiko amorru egoeragatik. Monarkiaren Gobernuaren eta<br \/>\nforuzaleen arteko tirabirek eragin zuzena izan zuten, Bilbon, bi urte lehenago<br \/>\ngertatu zen altxamenduan. Altxamenduari Zamacolada izena eman zitzaion, Juan<br \/>\nAntonioren anai Simon Bernardo eskribauarengatik.<\/p>\n<p>Napoleonen okupazioak iraun zuen artean, Juan Antonio<br \/>\nadministra- zio josefindarreko kide izan zen, polizia komisario lanetan. 1812an<br \/>\nEspai- niako Errege Ordenako zaldun izendatu zuten. Adar horretako pertsonak,<br \/>\nordena publikoa mantentzearen arduradunak, bereziki jazarriak izan ziren<br \/>\nokupazioaren ondoren. Zamacola Montpelierren erbesteratu zen lehenik, eta<br \/>\nAuch-en gero. Bere karguekin bat zetorren pentsioa exijitu zuen, Espainiako<br \/>\nGorteetako epaitegi zibiletako Grefier nagusia eta tinbrearen Idazkari Nagusi-<br \/>\nChef de Bureau izan baitzen.<\/p>\n<p>1818an erbesteratua izan zenetik, Historia de las Naciones<br \/>\nBascas de una y otra parte del Pirineo septentrional idazteari ekin zion. Hiru<br \/>\nliburukitan ar- gitaratu zen, eta euskaldunak historian zehar deskribatzen<br \/>\ndituen laburbil- duma historikoa da. Lehendabiziko liburukian ordena<br \/>\nkronologikoa ezartzen da, urrezko aro primitibotik hasi, eta atzerriko nazioak<br \/>\niritsi arte, Erdi Aroan bukatuta. Amaieran, Pirinioen iparraldean bizi ziren<br \/>\neuskaldunak Frantziara atxiki zirenekoa kontatzen da. Bigarren liburukiaren<br \/>\nhasieran, gainerako eus- kal lurraldeak Gaztelara anexionatu ziren momentutik<br \/>\n1814. urtera arte jaso- tzen du. Ondoren, bigarren liburukia bukatzeko geratzen<br \/>\nden tarteak eta hi- rugarrenak Pirinioaren bi aldeetako Euskal Herriko eskualde<br \/>\neta herriak eta euren ohiturak deskribatzen dituzte, geografia ardatz harturik.<\/p>\n<p>Esan liteke, hortaz, Zamacolak Arnaud Oihenart<br \/>\nzuberotarraren bidea ja- rraitu zuela, hiru probintzien muga gainditu eta<br \/>\neuskaraz hitz egiten zen zaz- piak kontuan hartzeko. Zamacolaren ustez,<br \/>\nagerikoa zen lurralde horietako guztietako biztanleen arteko lotura, atzerritik<br \/>\netorritako inbasoreei aurre egin baitzieten (erromatarrak, kartagoarrak,<br \/>\ngodoak, mairuak\u2026). Euren boronda- tez Gaztelara edo Frantziara atxikita<br \/>\nbakarrik sartu baitziren entitate politiko handiago batean, betiere Foruak<br \/>\nmantenduz \u00abkode eta lege bereziak, antzina- antzinakoak, bertakoen bihotzetan<br \/>\ngordeak eta euskaran bertan zizelkatuak\u00bb. Hortaz, bere obrak XVI. mendetik<br \/>\nerrepikatzen ziren mitema ugari berrartzen ditu: kantabrismoa, euskoiberismoa,<br \/>\nberdinzaletasuna edo kristautasun pri- mitiboa.<\/p>\n<p>Gainerako lurraldeekiko, Bizkaiak zuen gehiegizko pisuak eta<br \/>\nzenbait atalen arteko desberdintasun estilistikoak iradokitzen dutenagatik,<br \/>\ngarai ez- berdinetan idatziak izan zirela pentsa liteke. Badirudi idazle<br \/>\nerbesteratuak Fernando VII.aren begikotasuna bereganatu nahi zuela, erregea eta<br \/>\nbere ar- basoak neutralki edo positiboki aipatuz eta inkisizioa eraldatzea<br \/>\nproposatuz (indargabetu gabe). Era berean, bere anaia zen Simon Bernardoren,<br \/>\nzenbait frantsestu eta liberalen, eta euskal probintzien memoria justifikatu<br \/>\nnahian zebilela ematen du, nahita, ez baititu matxinadak aipatzen, ez eta<br \/>\nGipuzkoa Frantziar errepublikara atxikitzeko egindako saiakera ere.<\/p>\n<p>1820an erbestetik itzuli zen eta Nuevos tribunales de Espa\u00f1a<br \/>\nargitaratu zuen, praxi administratibo berria sistema konstituzionalaren barnera<br \/>\nbil- tzen zuten arauak ulertarazteko (dagoeneko argitaratua zuen, 1806an, Tri-<br \/>\nbunales de Espa\u00f1a. Pr\u00e1ctica de los juzgados del Reino). 1822an Perfecciones<br \/>\nanal\u00edticas de la lengua Bascongada argitaratu zuen, Pedro Pablo Astarloak<br \/>\nutzitako ondarea ezagutzera emateko. Garai horretan bertan, joera liberal-<br \/>\nmoderatua zuen El Despertador egunkariko erredaktore izan zen, Bilbon, 1821.<br \/>\nurte bukaeran inprimatzen hasi, eta 1822an berriro itzuli zena. Ha- sierako<br \/>\nizaera politikoa alde batera utzi zuten, arreta literatura eta albistee- tara<br \/>\nzuzentzeko. Kontrairaultza garaian muturrekotzat hartua zen, baina, pixkanaka,<br \/>\negunkariak euskararen gaineko ikerketak eta bertako dantza eta musika gordetzea<br \/>\nizan zituen ardatz, atzerritik etorritako galbideratzearen aurrean.<\/p>\n<p>Zamacolari buruz ezagutzen den azken berria Ogasun<br \/>\nMinisterioari igorri- tako gutun bat da, Madrilen, 1826ko otsailean idatzia,<br \/>\nbere seme-alabentzako lana eskatuz. Bertan, iraganeko hainbat meritu aipatzen<br \/>\nditu; besteak beste, Carlos IV.aren aginduetara zenbait kargu bete izana eta<br \/>\nbaita bere obra lite- rarioa ere. Horiez gain, 1822an jasandako espetxealdia<br \/>\nere aipatzen du, egun- karietan idatzitako artikulu batek muturreko liberalak<br \/>\nasaldarazi baitzituen. Handik hilabete batera hil zen.<\/p>\n<p>Ikusi ahal izan denez, Zamacolaren obra askotarikoa da.<br \/>\nBadirudi, ordea, bere lanik esanguratsuena Historia de las Naciones Bascas izan<br \/>\nzela. Juan Ig- nazio Iztueta Gipuzkoako dantza eta abestien biltzaileak liburu<br \/>\nhorren hain- bat pasarte aipatu zituen 1824an argitaratu zuen dantzen inguruko<br \/>\ntratatuan.<\/p>\n<p>XIX. mende bukaeran, Sabino Aranak Zamacolaren liburua<br \/>\nerabili zuen bere arrazoibidearen oinarri. Argi dago, beraz, zergatik<br \/>\nberrargitaratu zuen, Bil- bon, bere lagun Sebastian de Amorrortuk 1898an, eta,<br \/>\nberriro 1900. urtean, Jose de Astuyren moldiztegian.<\/p>\n<p><p>\u00a0<\/p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Santiago Izaga-Zamacolaren eta Maria Ocerinen semea, zenbait lursail eta burdinolen jabe zen familia aberatsean jaio zen. Apaizak ziren bere zor- tzi anaietarik bi, eta horietako bat Juan Domingo Zamacola zen, Arequipako (Peru) historialaria eta Euskalerriko Adiskideen Elkarteko kidea. Beste bi, Juan Antonio bezala, errege eskribauak izan ziren, haien artetik ezagunena Sim\u00f3n Bernardo [ikus Zamacola, Simon [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[317],"class_list":["post-3181","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ZAMACOLA Y OCERIN, Juan Antonio (Juan Antonio Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1758ko urtarrilak 25 - Madril, 1826ko martxoak 24). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-juan-antonio-405-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ZAMACOLA Y OCERIN, Juan Antonio (Juan Antonio Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1758ko urtarrilak 25 - Madril, 1826ko martxoak 24). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Santiago Izaga-Zamacolaren eta Maria Ocerinen semea, zenbait lursail eta burdinolen jabe zen familia aberatsean jaio zen. Apaizak ziren bere zor- tzi anaietarik bi, eta horietako bat Juan Domingo Zamacola zen, Arequipako (Peru) historialaria eta Euskalerriko Adiskideen Elkarteko kidea. Beste bi, Juan Antonio bezala, errege eskribauak izan ziren, haien artetik ezagunena Sim\u00f3n Bernardo [ikus Zamacola, Simon [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-juan-antonio-405-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zamacola-y-ocerin-juan-antonio-405-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zamacola-y-ocerin-juan-antonio-405-eu\\\/\",\"name\":\"ZAMACOLA Y OCERIN, Juan Antonio (Juan Antonio Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1758ko urtarrilak 25 - Madril, 1826ko martxoak 24). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-09T15:47:38+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zamacola-y-ocerin-juan-antonio-405-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zamacola-y-ocerin-juan-antonio-405-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zamacola-y-ocerin-juan-antonio-405-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ZAMACOLA Y OCERIN, Juan Antonio (Juan Antonio Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1758ko urtarrilak 25 &#8211; Madril, 1826ko martxoak 24).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ZAMACOLA Y OCERIN, Juan Antonio (Juan Antonio Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1758ko urtarrilak 25 - Madril, 1826ko martxoak 24). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-juan-antonio-405-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ZAMACOLA Y OCERIN, Juan Antonio (Juan Antonio Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1758ko urtarrilak 25 - Madril, 1826ko martxoak 24). - Iura Vasconiae","og_description":"Santiago Izaga-Zamacolaren eta Maria Ocerinen semea, zenbait lursail eta burdinolen jabe zen familia aberatsean jaio zen. Apaizak ziren bere zor- tzi anaietarik bi, eta horietako bat Juan Domingo Zamacola zen, Arequipako (Peru) historialaria eta Euskalerriko Adiskideen Elkarteko kidea. Beste bi, Juan Antonio bezala, errege eskribauak izan ziren, haien artetik ezagunena Sim\u00f3n Bernardo [ikus Zamacola, Simon [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-juan-antonio-405-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-juan-antonio-405-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-juan-antonio-405-eu\/","name":"ZAMACOLA Y OCERIN, Juan Antonio (Juan Antonio Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1758ko urtarrilak 25 - Madril, 1826ko martxoak 24). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-09T15:47:38+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-juan-antonio-405-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-juan-antonio-405-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zamacola-y-ocerin-juan-antonio-405-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ZAMACOLA Y OCERIN, Juan Antonio (Juan Antonio Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1758ko urtarrilak 25 &#8211; Madril, 1826ko martxoak 24)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3181","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3181\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3181"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3181"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}