{"id":3175,"date":"2023-02-09T16:42:52","date_gmt":"2023-02-09T15:42:52","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/urquijo-muga-mariano-luis-402-eu\/"},"modified":"2023-02-09T16:42:52","modified_gmt":"2023-02-09T15:42:52","slug":"urquijo-muga-mariano-luis-402-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-muga-mariano-luis-402-eu\/","title":{"rendered":"URQUIJO MUGA, Mariano Luis (Mariano Luis Urkixo Muga) (Bilbo, 1769ko irailak 9 &#8211; Paris, 1817ko maiatzak 3)."},"content":{"rendered":"<p>Francisco Policarpo de Urquijo abokatu arabarraren eta Maria<br \/>\nAndresa Ramona de Muga Acha bizkaitarraren semea. Aitaren aldetik,<br \/>\nLlagunotarrak senide zituen, Monarkiaren administrazio taldeko kide nabarmenak.<br \/>\nBiz- kaiko Jaurerrian zenbait kargutan aritu ondotik, Francisco Polikarpo<br \/>\nabokatu bihurtu zen Madrilgo Kontseilu Nagusietan, eta familia Gortera<br \/>\nbizitzera aldatu zen. Bertan egin zituen Mariano Luisek lehen ikasketak:<br \/>\nzortzi urterekin San Anton ikastetxeko eskolapioekin, eta hamabirekin Santo<br \/>\nTomas ikastetxeko dominikoekin. Hamalau urte bete zituenean, Salamancako<br \/>\nUnibertsi- tateko arte fakultatean hasi zen. Garai horretan, erregalismoaren<br \/>\ngune intelektual aipagarria zen, bertako irakasle batzuek ekonomia<br \/>\npolitikorako zuten joeragatik, eta Urquijorengan eragin handia izan zuen, bere<br \/>\nbiografoetako askok adierazi izan duenez. Egoera ekonomiko kaskarragatik,<br \/>\nMariano Luisek 1791. urtean bukatu behar izan zituen bere ikasketak,<br \/>\nFilosofian, Legeetan eta Kanonetan batxiler maila erdietsita, soilik praktikarako.<\/p>\n<p>Urte horretan bertan, Madrilera itzuli zen. Oso ongi<br \/>\nposizionaturik, Salamancan egindako harremanei esker, gizarte giro berezietan<br \/>\nmurgildu zen eta garai hartako pertsonaia ospetsuak ezagutu zituen. Solasaldi<br \/>\nhorien in- guruan, Voltaireren La muerte de C\u00e9sar lanaren itzulpena egin zuen,<br \/>\noso komedia ezaguna, eta, hasieran, Espainiako antzerkigintza aldatzeko<br \/>\nproposamenak biltzen dituena. Lan horrek zalaparta handia sortu zuen, eta<br \/>\nUrquijo erreformismo ilustratuaren baitan kokatu zuen. Inkisizioak fedegabea<br \/>\nizatea leporatu zion, baina, Estatuko idazkari zen Arandako kondearen<br \/>\nbitartekaritzari esker, ez zuen kondena larriegirik jaso. Izan ere, Arandak<br \/>\nEstatuko idazkaritzako bederatzigarren ofizial izendatu zuen 1792an.<br \/>\nAragoiarra Manuel Godoyrengatik aldatu zutenean, Urquijok, bere karguari<br \/>\neusteaz gain, gora egin zuen, 1794an, bigarren ofizial izatea lortu baitzuen.<\/p>\n<p>Gobernu berriarekiko gertutasunak eta bere lanerako grinak<br \/>\nlagundurik, urte horretan bertan, Mariano Luis de Urquijo Maltako Ordenan sartu<br \/>\nzen, eta haren aita Francisco Policarpo etxeko eta gorteko alkate izendatu<br \/>\nzuten. Londresko legazio idazkari izendatu zuten, eta han bizi izan zen 1796.<br \/>\nurtera arte. 29 urte besterik ez zituenean, 1798an, Karlos III.aren Ordenan<br \/>\nsartu zen. Kabinetea aldatuagatik ere, Francisco Saavedraren alde, gora egiten<br \/>\njarraitu zuen, Batavia Errepublikako (Holanda) enbaxadore bihurtzeko. Gainera,<br \/>\nzen- bait arrazoirengatik, bera izan zen Estatu idazkariaren papera de facto<br \/>\nbete zuena, hots, Espainiako Monarkiaren kanpo politikaz arduratu zen.<br \/>\nHistoria- lari askok jakitera eman duenez, hura izan zen, oro har, mende<br \/>\nhartako ka- binete ilustratuenetako bat, agenda erreformista nabarmena<br \/>\nbaitzuen. Berri- kuntza aipagarrienetakoa 1799ko Dekretua izan zen, erregeari<br \/>\neta apezpikuei aita santuaren aurrean autonomia kuota esanguratsuak ematen<br \/>\nzizkiena. Nolanahi ere den, Frantziako Kontsulatuarekin eta Vatikanoarekin<br \/>\nizandako ha- rreman zailek, eta barne oposizioak, boterea berreskuratu nahian<br \/>\nzebilen Manuel Godoy tarteko, Urquijoren gainbehera eta Bilbon erbesteratzea<br \/>\neragin zuten. Ordura arte geldiezina zirudien ibilbidea eten egin zen, hortaz.<\/p>\n<p>Diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatuta, Urquijo<br \/>\nIru\u00f1eko espetxera eraman zuten 1801ean. Sei hilabete igarota, zigorra aldatu<br \/>\neta Bilbora bidali zuten erbesteraturik. Bertan, ohore handiak jaso zituen: bi<br \/>\nurtez alkate izan zen, Bizkaiko ahaldun nagusi, Probintziako Aita, Euskalerriko<br \/>\nAdiskideen Elkarteko merezimenduko kide\u2026 <span>Paradoxikoki, berak hartu zuen, 1803an, Bilboko alkatetza Godoyren<br \/>\nizenean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p>1804an Zamakolada lehertu zen Bilbon. Urquijoren aita, Jose<br \/>\nde Mazarredo (lehena erretiratzera behartua eta bigarrena ere Bilbon<br \/>\nerbesteratua) eta hirurak kalte handiagoak saihesten saiatu ziren bitartekari<br \/>\nlana eginez. Hala eta guztiz ere, gobernuak hautaturiko epaileek matxinada<br \/>\nbultzatu zutela ebatzi zuten eta beste erbestealdi bat ezarri zieten. Urquijo<br \/>\neta bere aita Logro\u00f1ora joan ziren 1805ean, baina urtebetera Bilbora itzultzea<br \/>\nlortu zuen. Bertan idatzi zuen Apuntes para la memoria sobre mi vida pol\u00edtica,<br \/>\nbere burua zuritzeko asmoz idatzitako dokumentua, egindako kudeaketari<br \/>\ngorazarre egiteko eta bere etsaiak erasotzeko erabilia.<\/p>\n<p>1808an, Escorialeko matxinadak Carlos IV.ari eta Godoyri<br \/>\nboterea kendu zien. Koroatu berria zen Fernando VII.ak aurreko gobernuak<br \/>\nkondenatu, erbesteratu eta preso hartutako guztiei amnistia eman zien,<br \/>\nUrquijo tartean. Gauzak horrela, errege berriari bere Apuntes igorri zion.<br \/>\nUrquijo erregearekin Gasteizen elkartzeko hautatu zuten. Helburua, erregea<br \/>\nNapoleonekin Baionan elkartu baino, erresuma barrenean gera zedin lortzea<br \/>\nzen. Proposamena aintzat hartu ez, eta, azkenean, erresumatik kanpo abdikatu zuen.<br \/>\nFrantziako enperadoreak Urquijo deitu zuen, eta solasaldi luzea izan zuten.<br \/>\nBilbotarrak, Madrilen maiatzaren 2an gertatua jakin zuenean, matxinada<br \/>\n\u00abankerkeriaren eta basakeriaren\u00bb ondorio izan zela esan zuen.<\/p>\n<p>Napoleonek Espainian dinastia berri bat ezartzeko zuen<br \/>\nasmoak Urquijo erakarri zuen, gobernu erreformista berpizteko aukera izan<br \/>\nzitekeelakoan. Baionan izen hori zeraman konstituzioa idatzi zuen biltzarreko<br \/>\nkide izan zen, eta esku hartze nabarmena izan zuen. Urquijo kontserbadore<br \/>\nagertu zen Euskal Herriko foruak gordetzeari zegokionez, nahiz eta zenbait<br \/>\nekimen erreformista ere aurkeztu zituen; hala nola, nobleziaren pribilegioak<br \/>\nedo erreforma erlijioso batzuk bertan behera uztea.<\/p>\n<p>Izan ere, bere gain hartutako kargu guztietan, foru<br \/>\nordenamendua mantentzearen alde egin zuen beti, baita Gobernutik egitura<br \/>\njuridiko hori zalantzan jarri zen garai korapilatsuenetan ere. Baionan,<br \/>\nUrquijok berak idatzitako Informe izeneko txostena igorri zion enperadoreari<br \/>\n1808ko ekainaren 5ean. Bertan, ordena militarren erregulazioaz, justizia<br \/>\nepaitegien berrantolaketaz eta eskubide feudal eta jurisdikzionalak bertan<br \/>\nbehera uzteaz hitz egiten zen. Azken puntu horren barnean, lurraldeak<br \/>\nhomologatzeko orduan arduraz jokatzea aholkatzen zuen, Euskal Herriko egoera<br \/>\nberezia kontuan hartuz. Baionako biltzarreko idazkari zen aldetik, zenbait<br \/>\nahaldunekin aritu zen elkarlanean; besteak beste, Jose Maria Yandiola<br \/>\n(Bizkaikoa), Jose Maria Lardizabal y Oriar (Gipuzkoakoa), edo biltzarreko<br \/>\npresidente zen Miguel Jose Azanza nafarrarekin. Ekimenak arrakasta izan zuen,<br \/>\neta Foruak mantentzea lortu zuten, behintzat, Gorteak deitu arte. Orduan,<br \/>\neztabaidagai izan ziren, Konstituzioa- ren 144. artikuluak argi jasotzen duen<br \/>\nbezala.<\/p>\n<p>1808an, Mariano Luis de Urquijo bere ibilbidearen gailurrera<br \/>\niritsi zen, Jose I.aren Estatuko ministro-idazkari izendatu baitzuten, eta<br \/>\nerregearengandik gertuen zegoen pertsonetako bat izan zen, bere grina<br \/>\nerreformista eta obedientziarengatik hautatua. Maria Victoria Lopez Cordonek<br \/>\njasotakoaren arabera, erregealdi guztian harturiko neurri esanguratsuenetan<br \/>\neragina izan zuen. Esaterako, bera agintean zela egin ziren Elizaren erreforma<br \/>\neta laguntzaile josefindar nagusiak aberastu zituen josefindarren desamortizazioa.<\/p>\n<p>Urquijo Jose I.arengandik gertu mantendu zen. Erregea<br \/>\nNapoleoni lagun- tza eskatzeko Frantziara abiatu zenean, harekin joan zen, eta<br \/>\nbere ondoan egon zen Andaluziako kanpaina arrakastatsuan eta baita Valentziako<br \/>\nerretre- tan ere. Hain gertuko laguntzailea izanagatik, Espainiako Errege<br \/>\nOrdenako zaldun izendatu zuten (1809), eta kantziler nagusi izatera iritsi zen.<br \/>\n1812an Urrezko Toisonaren Ordenan onartu zuten. <span>1813an, Jose I.ak behin betiko Frantziara alde<br \/>\negin behar izan zuenean, Urquijo ere berarekin joan zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p>Pauen espainiar erbesteratuak ebakuatzeko lanetan aritu zen,<br \/>\neta handik Parisera abiatu zen. Bere ondasun guztiak konfiskatu zituzten,<br \/>\njabetza higiezin ugari eta 379 aleko liburutegi aparta ere galdu zuen,<br \/>\nagintari bezala zituen interesen erakusgarria zena. Frantsestuen joerari<br \/>\njarraituz, bilbotarrak memoriala igorri zien Fernando VII.ari eta zenbait<br \/>\ngizon handiri, bere jarrera zuritu asmoz eta bere aginduetara izan zirenei<br \/>\nbarkamena eskatuz.<\/p>\n<p>Bera berrezarritako Frantzian egotea ez zela<br \/>\nherrialdearentzako arriskutsua frogatu ondoren, errefuxiatu estatusa onartu<br \/>\nzioten eta, harekin batera, zegokion pentsioa eskuratu zuen. Ez da bere jardun<br \/>\npolitikoaren berririk, 1817an Parisen hil zen arte. Pere Lachaiseko luxuzko<br \/>\nhilobi batean lurperatu zuten.<\/p>\n<p>Bere oroimena erreibindikatu zen, 1820an, ezagutzen ez den<br \/>\nautore batek argitaraturiko hileta laudorio batean. Urte batzuk geroago,<br \/>\n1879an, bere izena eman zitzaion Urquixo zumarkaleari, Bilboko kale<br \/>\nesanguratsuenetako bati. 1888an erbestealdi guztian zehar berarekin eramandako<br \/>\nApuntes lana Biblioteka Nazionalari dohaintzan eman zitzaion, eta 2010ean<br \/>\nAleix Romero Pe\u00f1ak editatu zituen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Francisco Policarpo de Urquijo abokatu arabarraren eta Maria Andresa Ramona de Muga Acha bizkaitarraren semea. Aitaren aldetik, Llagunotarrak senide zituen, Monarkiaren administrazio taldeko kide nabarmenak. Biz- kaiko Jaurerrian zenbait kargutan aritu ondotik, Francisco Polikarpo abokatu bihurtu zen Madrilgo Kontseilu Nagusietan, eta familia Gortera bizitzera aldatu zen. Bertan egin zituen Mariano Luisek lehen ikasketak: zortzi urterekin [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[317],"class_list":["post-3175","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>URQUIJO MUGA, Mariano Luis (Mariano Luis Urkixo Muga) (Bilbo, 1769ko irailak 9 - Paris, 1817ko maiatzak 3). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-muga-mariano-luis-402-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"URQUIJO MUGA, Mariano Luis (Mariano Luis Urkixo Muga) (Bilbo, 1769ko irailak 9 - Paris, 1817ko maiatzak 3). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Francisco Policarpo de Urquijo abokatu arabarraren eta Maria Andresa Ramona de Muga Acha bizkaitarraren semea. Aitaren aldetik, Llagunotarrak senide zituen, Monarkiaren administrazio taldeko kide nabarmenak. Biz- kaiko Jaurerrian zenbait kargutan aritu ondotik, Francisco Polikarpo abokatu bihurtu zen Madrilgo Kontseilu Nagusietan, eta familia Gortera bizitzera aldatu zen. Bertan egin zituen Mariano Luisek lehen ikasketak: zortzi urterekin [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-muga-mariano-luis-402-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urquijo-muga-mariano-luis-402-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urquijo-muga-mariano-luis-402-eu\\\/\",\"name\":\"URQUIJO MUGA, Mariano Luis (Mariano Luis Urkixo Muga) (Bilbo, 1769ko irailak 9 - Paris, 1817ko maiatzak 3). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-09T15:42:52+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urquijo-muga-mariano-luis-402-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urquijo-muga-mariano-luis-402-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urquijo-muga-mariano-luis-402-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"URQUIJO MUGA, Mariano Luis (Mariano Luis Urkixo Muga) (Bilbo, 1769ko irailak 9 &#8211; Paris, 1817ko maiatzak 3).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"URQUIJO MUGA, Mariano Luis (Mariano Luis Urkixo Muga) (Bilbo, 1769ko irailak 9 - Paris, 1817ko maiatzak 3). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-muga-mariano-luis-402-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"URQUIJO MUGA, Mariano Luis (Mariano Luis Urkixo Muga) (Bilbo, 1769ko irailak 9 - Paris, 1817ko maiatzak 3). - Iura Vasconiae","og_description":"Francisco Policarpo de Urquijo abokatu arabarraren eta Maria Andresa Ramona de Muga Acha bizkaitarraren semea. Aitaren aldetik, Llagunotarrak senide zituen, Monarkiaren administrazio taldeko kide nabarmenak. Biz- kaiko Jaurerrian zenbait kargutan aritu ondotik, Francisco Polikarpo abokatu bihurtu zen Madrilgo Kontseilu Nagusietan, eta familia Gortera bizitzera aldatu zen. Bertan egin zituen Mariano Luisek lehen ikasketak: zortzi urterekin [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-muga-mariano-luis-402-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-muga-mariano-luis-402-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-muga-mariano-luis-402-eu\/","name":"URQUIJO MUGA, Mariano Luis (Mariano Luis Urkixo Muga) (Bilbo, 1769ko irailak 9 - Paris, 1817ko maiatzak 3). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-09T15:42:52+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-muga-mariano-luis-402-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-muga-mariano-luis-402-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-muga-mariano-luis-402-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"URQUIJO MUGA, Mariano Luis (Mariano Luis Urkixo Muga) (Bilbo, 1769ko irailak 9 &#8211; Paris, 1817ko maiatzak 3)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3175","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3175\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3175"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3175"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}