{"id":3171,"date":"2023-02-09T16:40:43","date_gmt":"2023-02-09T15:40:43","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/ulibarri-galindez-jose-pablo-400-eu\/"},"modified":"2023-02-09T16:40:43","modified_gmt":"2023-02-09T15:40:43","slug":"ulibarri-galindez-jose-pablo-400-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ulibarri-galindez-jose-pablo-400-eu\/","title":{"rendered":"ULIBARRI GALINDEZ, Jose Pablo (Okendo, Araba, 1775ko abuztuak 17 &#8211; Abando, Bizkaia, 1847ko maiatzak 5)."},"content":{"rendered":"<p>Okendon jaio zen, familia apal baten baitan. Bederatzi urte<br \/>\nzituenean, Abandoko barrutira aldatu zen, eta bertan ikasi zuen<br \/>\nferratzaile-albaitari lanbidea. 1795ean Konbentzioaren kontrako gerran aritu<br \/>\nzen, eta, handik bi urtera, Maria Josefa Landarekin ezkondu zen. Frantziako<br \/>\nzalditeria ferratzera eta tropak hornitzera beharturik ikusi zuen bere burua,<br \/>\neta, 1814an, Abandoko alkate konstituzionala izan zen. Foru sistema<br \/>\nberrezarri zenean, fededun bezala jo zuen Bizkaiko Batzar Nagusietara. 1820an<br \/>\nAbandoko zenbatzaile izendatu zuten, baina, sistema konstituzionala<br \/>\nberrezartzean, kargugabetua izan zen. 1823an birgaitu ondotik, Abandoko<br \/>\nordezkari izendatu zuten 1829 eta 1830eko Batzar Orokorretan. Bere ideologia<br \/>\neta harremanez haratago, Karlistaldian izan zuen jarrera ez zen oso argia izan,<br \/>\nagian, garai hartako egoera aldakorrak eraginda. Bere heriotzera arte ez da<br \/>\nharen inguruko informazio askorik.<\/p>\n<p>Hirurteko Liberalaren ostean hasi zen bere lan ezagunena<br \/>\nidazten: euska- raz eta eskuz idatzitako gutun liburua. Bertan, aldaketa<br \/>\niraultzaileen aurrean zuen erraietako pentsamendu erreaktiboa adierazi zuen.<br \/>\nBere ustez, \u00abeuskal- dunen lorategia\u00bb deitzen zutena Jaungoikoak ezarritako<br \/>\narauari jarraiki mantendu beharra zegoen, eta hori Forua zen. Gizarte oreka<br \/>\neta ohitura onak liberalen eta konstituzioaren erruz aldatu ziren, \u00abherejeak\u00bb<br \/>\neta \u00abdeabruaren lana\u00bb hurrenez hurren. Herriarenak ez ziren ohiturek eta<br \/>\nhizkuntzek, euskara ez zen gainerako guztiak, erlijioaren kontrako ideiak<br \/>\nzekartzaten eta, ezinbes- tean, ustelak ziren. Hori zela-eta, konponbide<br \/>\nprofilaktikoak proposatzen zituen, garaiko handiki foruzaleen diskurtsoarekin<br \/>\nbat eginez. Harremana zuen, gutun bidez, handiki foruzale ospetsuekin, hala<br \/>\nnola, Valdespinako Markesarekin, Pedro Novia de Salcedorekin edo Juan<br \/>\nBautista de Errorekin.<\/p>\n<p>Euskarazko hezkuntza eta literatura sorkuntzaren aldekoa zen<br \/>\naspalditik, eta, horregatik, hainbat idazlerekin ere harremanetan egon zen;<br \/>\nesaterako, Pedro Jose de Astarloa frantziskanoarekin edo Vicenta eta Juan Jose<br \/>\nMoguel anai-arrebekin. 1814az geroztik oso aktiboak izan ziren, haiek eragin<br \/>\nbaitzuten gaur egun arte Bilbo inguruan emandako euskarazko argitalpenen<br \/>\nigoerarik handiena. Formatu txikiko konposizio horietan, katolizismoa,<br \/>\neuskara eta Forua elkarri loturik ageri ziren. Gauzak horrela, gerora ferratzaileak<br \/>\nbere gutun liburuan erakutsiko zuen ideologiaren osagarri ordenatuagoa izan<br \/>\nzirela uler daiteke.<\/p>\n<p>Ideia horien guztien jatorria XVI. mende bukaeran<br \/>\nOrdenamendu Foralaren kontakizun justifikatzailea osatu zuten legelari eta<br \/>\nhistorialari multzo batengan dago. Nolabait, Ulibarriren lanak erakusten du,<br \/>\ndenborak aurrera egin ahala, diskurtso hori euskal gizartearen maila ertain eta<br \/>\napalek bere egin zutela, bestelako helburu eta interpretazioekin izanik ere.<br \/>\nAzken finean, bere obrak sortzen duen galdera nagusia honakoa da: nola hedatu<br \/>\nziren konstruktu juridiko-ideologiko horiek gizartean, oro har? Bestalde,<br \/>\nikertzeko dago ferra- tzailearen mintegiak zenbaterainoko eragina izan zuen<br \/>\nherriko seme ezagunenetakoa izan zenaren ideologian, Sabino Aranarenean,<br \/>\nalegia.<\/p>\n<p>Nolanahi ere den, ematen du Ulibarri ez zela oso pertsonaia<br \/>\nezaguna izan, XX. mendean; ez behintzat, Lino Aquesoloren lanek entzute<br \/>\nhandiagoa eman zioten arte. Gerora, baina, lan horiek egungo hizkuntzalari eta<br \/>\nhistorialari askoren lanen oinarri izan dira, eta Okendoko etorbide bati eta<br \/>\nGasteizko kale bati bere izena jarri diete.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Okendon jaio zen, familia apal baten baitan. Bederatzi urte zituenean, Abandoko barrutira aldatu zen, eta bertan ikasi zuen ferratzaile-albaitari lanbidea. 1795ean Konbentzioaren kontrako gerran aritu zen, eta, handik bi urtera, Maria Josefa Landarekin ezkondu zen. Frantziako zalditeria ferratzera eta tropak hornitzera beharturik ikusi zuen bere burua, eta, 1814an, Abandoko alkate konstituzionala izan zen. Foru sistema [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[317],"class_list":["post-3171","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ULIBARRI GALINDEZ, Jose Pablo (Okendo, Araba, 1775ko abuztuak 17 - Abando, Bizkaia, 1847ko maiatzak 5). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ulibarri-galindez-jose-pablo-400-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ULIBARRI GALINDEZ, Jose Pablo (Okendo, Araba, 1775ko abuztuak 17 - Abando, Bizkaia, 1847ko maiatzak 5). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Okendon jaio zen, familia apal baten baitan. Bederatzi urte zituenean, Abandoko barrutira aldatu zen, eta bertan ikasi zuen ferratzaile-albaitari lanbidea. 1795ean Konbentzioaren kontrako gerran aritu zen, eta, handik bi urtera, Maria Josefa Landarekin ezkondu zen. Frantziako zalditeria ferratzera eta tropak hornitzera beharturik ikusi zuen bere burua, eta, 1814an, Abandoko alkate konstituzionala izan zen. Foru sistema [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ulibarri-galindez-jose-pablo-400-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"2 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ulibarri-galindez-jose-pablo-400-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ulibarri-galindez-jose-pablo-400-eu\\\/\",\"name\":\"ULIBARRI GALINDEZ, Jose Pablo (Okendo, Araba, 1775ko abuztuak 17 - Abando, Bizkaia, 1847ko maiatzak 5). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-09T15:40:43+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ulibarri-galindez-jose-pablo-400-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ulibarri-galindez-jose-pablo-400-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ulibarri-galindez-jose-pablo-400-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ULIBARRI GALINDEZ, Jose Pablo (Okendo, Araba, 1775ko abuztuak 17 &#8211; Abando, Bizkaia, 1847ko maiatzak 5).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ULIBARRI GALINDEZ, Jose Pablo (Okendo, Araba, 1775ko abuztuak 17 - Abando, Bizkaia, 1847ko maiatzak 5). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ulibarri-galindez-jose-pablo-400-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ULIBARRI GALINDEZ, Jose Pablo (Okendo, Araba, 1775ko abuztuak 17 - Abando, Bizkaia, 1847ko maiatzak 5). - Iura Vasconiae","og_description":"Okendon jaio zen, familia apal baten baitan. Bederatzi urte zituenean, Abandoko barrutira aldatu zen, eta bertan ikasi zuen ferratzaile-albaitari lanbidea. 1795ean Konbentzioaren kontrako gerran aritu zen, eta, handik bi urtera, Maria Josefa Landarekin ezkondu zen. Frantziako zalditeria ferratzera eta tropak hornitzera beharturik ikusi zuen bere burua, eta, 1814an, Abandoko alkate konstituzionala izan zen. Foru sistema [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ulibarri-galindez-jose-pablo-400-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"2 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ulibarri-galindez-jose-pablo-400-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ulibarri-galindez-jose-pablo-400-eu\/","name":"ULIBARRI GALINDEZ, Jose Pablo (Okendo, Araba, 1775ko abuztuak 17 - Abando, Bizkaia, 1847ko maiatzak 5). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-09T15:40:43+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ulibarri-galindez-jose-pablo-400-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ulibarri-galindez-jose-pablo-400-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ulibarri-galindez-jose-pablo-400-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ULIBARRI GALINDEZ, Jose Pablo (Okendo, Araba, 1775ko abuztuak 17 &#8211; Abando, Bizkaia, 1847ko maiatzak 5)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3171","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3171\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3171"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3171"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}