{"id":3169,"date":"2023-02-09T16:39:45","date_gmt":"2023-02-09T15:39:45","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/trueba-y-de-la-quintana-antonio-manuel-maria-de-399-eu\/"},"modified":"2023-02-09T16:39:45","modified_gmt":"2023-02-09T15:39:45","slug":"trueba-y-de-la-quintana-antonio-manuel-maria-de-399-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/trueba-y-de-la-quintana-antonio-manuel-maria-de-399-eu\/","title":{"rendered":"TRUEBA Y DE LA QUINTANA, Antonio Manuel Maria de (Ant\u00f3n el de los cantares) (Montellano, Galdames, Bizkaia, 1819ko abenduak 24 &#8211; Bilbo, 1889ko martxoak 10)."},"content":{"rendered":"<p>Gurasoak Manuel Ruperto de Trueba, Sopuertako kontzejukoa,<br \/>\neta Hipolita Marta de la Quintana, Montellanokoa, oso nekazari txiroak ziren.<br \/>\nJaio eta gutxira, familia Santa Gadea auzora aldatu zen, Sopuertan. Antoniok<br \/>\nbertan hasi zituen ikasketak, baina laster utzi behar izan zituen<br \/>\nnekazaritza-lanetan lagundu eta Triano mendietako meatzeetan lan egiteko.<br \/>\nHamabost urte zituenean (1834) Madrilera joan zen Lehen Karlistaldian<br \/>\nkarlistek euren armadarako har ez zezaten. Hiriburuan, Jose Vicente de la<br \/>\nQuintana osabaren burdindegian hasi zen lanean, eta bertan hamar urte egin<br \/>\nzituen saltzaile. Tarte horretan guztian, espainiar erromantikoak irakurriz<br \/>\n(Larra, Espronceda, Zorrilla, Mesonero Romanos\u2026), literaturan janzteko<br \/>\nprobestu zuen, hori baitzen benetan maite zuena.<\/p>\n<p>Adituetako askok dioenaren arabera, haurra zenetik erakutsi<br \/>\nzuen literaturarekiko zaletasuna, bere aitak, bisitatzen zituen azoketatik<br \/>\nitsu-erromantzeak ekartzen zizkionean, edo eskualdeko erromerietan entzuten<br \/>\nzituenean. Haiekin osatzen zuen etxean zituen irakurgai apurren bilduma: Aita<br \/>\nAsteteren katixima, Kristau urtea eta Kixotea. Uste izatekoa da, bere osaba<br \/>\nManuel de Quintanak, \u00abel vasco\u00bb, eragin handia izanen zuela, hainbat kopla eta<br \/>\nerromantze idatzi baitzituen.<\/p>\n<p>1845ean Madrilgo udalean eskribau izatea lortu zuen,<br \/>\nliteraturari denbora gehiago eskaini ahal izan ziolarik. 1851. urtean, bere<br \/>\nlehen liburua argitaratu zuen: El libro de los cantares. Askotariko gaiak<br \/>\nlantzen dira bertan, herrikoa eta ahozkoa uztartzen ditu eta, lan horri esker,<br \/>\nnolabaiteko ospea lortu zuen, hainbat edizio izan baitzituen, eta are alemanera<br \/>\n(1860), katalanera (1862), italierara eta Europako beste zenbait hizkuntzetara<br \/>\nitzuli baitzen. Uste zabaldua da lan honek Rosalia de Castroren eresietan<br \/>\neragina izan zezakeela. Urte horretan bertan, nobela historiko bat ere<br \/>\nargitaratu zuen: El campeador.<\/p>\n<p>1853an La Correspondencia de Espa\u00f1aren erredakzioan hasi zen<br \/>\n(25.000 ale baino gehiago ateratzen zituen argitalpena), eta han izan zen 1862.<br \/>\nurtera arte. Urte horietan zenbait poema, ipuin eta bestelako idazki prestatu<br \/>\nzituen El Museo Universal, Correo de la Moda y La Ilustraci\u00f3n Espa\u00f1ola y<br \/>\nAmericanarentzat. Horrekin batera, hain gustuko zituen haurren argitalpenekin<br \/>\nhasi zen, besteren artean, honakoak bezalako lanekin: Cuentos populares (1853),<br \/>\nCuentos de color rosa (1859), Las hijas del Cid (1859) eta Cuentos campesinos<br \/>\n(1860).<\/p>\n<p>Madrilen emandako urte horietan, hainbat idazleren adiskide<br \/>\negin zen, hala nola, Antonio Arnao, Luis de Eguilaz, Vicente Barrantes, Jose<br \/>\nSelgas, Carlos de Pravia eta abarrekin mahai-inguruak partekatzen baitzituen,<br \/>\nCafe del Pr\u00edncipen, Nuevo Cafe Suizon edo La Esmeraldan.<\/p>\n<p>1859an Teresa Pradorekin ezkondu zen Madrilen, eta harekin<br \/>\nizan zuen bere alaba bakarra: Ascension Angelina Josefa Maria Marta Leoncia de<br \/>\nTrueba y Prado (Madrid, 1860).<\/p>\n<p>Nolabaiteko prestigioa lortu zuen, heziketa historikorik<br \/>\nizan ez arren, zeren eta, 1862an Bizkaiko Batzar Nagusiek Jaurerriko kronista<br \/>\neta agirizain izendatu zuten (Candido Gonzalez de Mendiak eta Antonio de<br \/>\nArguinzonizek hala eskaturik). Arrazoi hori zela-eta, Bilbora joan zen<br \/>\nbizitzera. Lehendabizi egin zuen gauzetako bat Bizkaiko historia bat idazteari<br \/>\nekitea izan zen, baina momentu hartan egondako iskanbila politikoak zirela<br \/>\nmedio, ezin izan zuen bukatu. Burutzea lortu zuen bakarra Cap\u00edtulos de un libro,<br \/>\nsentidos y pensa- dos viajando por las Provincias vascongadas (1864) izan zen.<br \/>\nGarai hartan ere, beste zenbait lan idatzi zituen, historia, kronika politikoa<br \/>\neta literatura uztartuz; adibidez, Defensa de un muerto atacado (los fueros)<br \/>\npor el Excmo. Sr.<\/p>\n<p>D. Manuel S\u00e1nchez Silva (1865), La paloma y los halcones<br \/>\n(1865), Bandoen Ge- rretako Erdi Aroko garai korapilatsuan girotutako nobela<br \/>\nhistorikoa, Cuentos de varios colores (1866), El libro a las monta\u00f1as (1867)<br \/>\nedo Resumen descriptivo e hist\u00f3rico del M.N. y M.L. Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya<br \/>\n(1872).<\/p>\n<p>Ikuspuntu literariotik, autore erromantikoa dela esan<br \/>\ndaiteke: herriko jendearenganako eta bertako hizkuntzarekiko sentikortasun<br \/>\nkostunbrista du eta bere obraren bi ardatz nagusiak eguneroko bizitzaren eta<br \/>\nsentimenduen deskribapena dira. Hain zuzen, hasiera-hasieratik erromantizismo<br \/>\nalemanaren eragina zuten poeten taldearekin bat egin zuen, El Correo de la Moda<br \/>\naldizkariaren baitan. Gero, Ramon Campoamor ezagutu ondoren, mugimendu hori<br \/>\ngainditzen saiatu zen, nazio- eta gizarte-auziarekiko atxikimendu handiagoa erakutsiz.<br \/>\nHala eta guztiz ere, ez zion sekula utzi lirika eta nobela historiko edo<br \/>\nkostunbrista txandakatzeari, haurrei zuzendutako ipuinak alde batera utzi gabe.<br \/>\nNobela laburretan nabarmentzen da gehien, Gaztelako eta Euskal Herriko<br \/>\nlanda-eremuko bizi baldintzen inguruko erretratuak egiteak 98ko Be- launaldira<br \/>\ngerturatzen du. Idatzitako kondairak, aldiz, sortu zuen txarrena direla esan<br \/>\nohi da.<\/p>\n<p>Zentzu horretan, bere kostunbrismoa hasi berria zen<br \/>\nindustria-iraultza geldiezinaren aurrean egindako hausnarketa malenkoniatsu eta<br \/>\naldarrikatzaile bezala uler daiteke, ordurako, Bilboko errealitatea hori<br \/>\nbaitzen. Bizi- modu berri horrek baserri giroa desagertzea zekarren;<br \/>\nekonomikoki nekazaritzari lotua, sozialki tradizionala eta, momentu hartan<br \/>\nmehatxupean zeuden balio eta ohiturei eusten ziena. Horregatik, herri<br \/>\nliteratura hartu zuen inspirazio iturritzat. Hala, Jose Selgas, Vicente<br \/>\nBarrantes, Jose Maria Pereda, Fernan Caballero edota Emilia Pardo Bazanen obra<br \/>\neta pentsamenduarekin lotu daiteke.<\/p>\n<p>Bigarren Karlistaldia hasi zenean, Bizkaiko Diputazioko<br \/>\nkarguak utzi eta Madrilera itzuli zen (1873), Diputazio liberalak karlismoaren<br \/>\naldekoa izatea leporatzen baitzion, egiten zuen foruen defentsa sutsua<br \/>\nzela-eta. Hain zen horrela, ezen berak idatzi baitzuen \u2014hiru euskal<br \/>\nprobintzien izenean\u2014 Alfontso XII.ari igorritako gutuna, Canovas del<br \/>\nCastillok foruak behin betiko indargabetzeko proposatutako legea bertan<br \/>\nbehera utz zezan eskatuz, kontuan hartua izan ez bazen ere. Gatazka<br \/>\nbukatzearekin batera, Bilbora itzuli zen eta, 1876an, birgaitu eta Probintziako<br \/>\nAita izendatu zuten. Euskal gizarteaz zuen ikuspegi patriarkal eta xumeagatik,<br \/>\neragin handia izan zuen, Navarro Villoslada, Goizueta eta Araquistainekin<br \/>\nbatera, \u00abeuskalerriacos\u00bb deiturikoen artean; hala esaten zioten Euskal<br \/>\nHerrian foru sistema zaharraren bukaera bizi izan zuen belaunaldi foruzaleari.<\/p>\n<p>Aro berri horretan, gora egin zuten prentsan egiten zituen<br \/>\nkolaborazioak. El Noticiero Bilba\u00edno egunkari foruzale porrokatuko literatura<br \/>\nsekzioa sortu zuen, eta hura zuzentzera ere iritsi zen. Zenbait artikulu<br \/>\nargitaratu zituen Irurac-baten, Revista Euskara de Pamplonan eta, batez ere, La<br \/>\nIlustraci\u00f3n Es- pa\u00f1ola y Americanan. Horrez gain, literatura lanetan<br \/>\nburu-belarri jarraitu zuen askotariko gaiei buruzko argitalpenak sortuz:<br \/>\nhistoria, genealogia, literatura, kondairak\u2026<\/p>\n<p>1883an alargun geratu eta gaixo jarri zen; eta osatzeko, ur<br \/>\nsendagarrien aldeko apustua egin zuen. 1889ko martxoaren 10ean hil zen, Bilbon,<br \/>\ndirurik gabe, hala bizi izan baitzen, bere ibilbide literarioa luzea izanagatik<br \/>\nere. Es- painiako Biblioteka Nazionalaren datuen arabera, 107 lan utzi zituen<br \/>\nguztira.<\/p>\n<p>Hil zenean, omenaldi asko egin zizkioten eta Bilboko hiriak<br \/>\nbere memoria gorde nahi zuela argi geratu zen, Udaletik hasita. XIX. eta XX.<br \/>\nmendeko pertsonaia famatu asko izan ziren eskaini zizkioten omenaldietan, hala<br \/>\nnola, Juan E. Delmas, Jose M. de Lizana, Carmelo de Echegaray, Miguel de Unamuno edo Juan Jose de Lecanda.<\/p>\n<p>Hil eta gutxira, 1896. urtean, eta harpidetza publikoz,<br \/>\nMariano Benllureren monumentu eskultoriko bat eskaini zioten Bilboko Albia<br \/>\nLorategietan. Egun, bertan jarraitzen du, Abandoko San Bizente elizaren parean,<br \/>\nAntonio de los Cantares lurperatu zuten toki berean.<\/p>\n<p>Hilondoko omenalditzat har daiteke, 2019az geroztik,<br \/>\nGaldamesko udalak montellanotarren familia etxe zaharraren hondakinak<br \/>\nkontsolidatu eta kon-pontzen aritzea, bere ondare kulturalaren parte<br \/>\ndirelakoan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gurasoak Manuel Ruperto de Trueba, Sopuertako kontzejukoa, eta Hipolita Marta de la Quintana, Montellanokoa, oso nekazari txiroak ziren. Jaio eta gutxira, familia Santa Gadea auzora aldatu zen, Sopuertan. Antoniok bertan hasi zituen ikasketak, baina laster utzi behar izan zituen nekazaritza-lanetan lagundu eta Triano mendietako meatzeetan lan egiteko. Hamabost urte zituenean (1834) Madrilera joan zen Lehen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[317],"class_list":["post-3169","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>TRUEBA Y DE LA QUINTANA, Antonio Manuel Maria de (Ant\u00f3n el de los cantares) (Montellano, Galdames, Bizkaia, 1819ko abenduak 24 - Bilbo, 1889ko martxoak 10). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/trueba-y-de-la-quintana-antonio-manuel-maria-de-399-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"TRUEBA Y DE LA QUINTANA, Antonio Manuel Maria de (Ant\u00f3n el de los cantares) (Montellano, Galdames, Bizkaia, 1819ko abenduak 24 - Bilbo, 1889ko martxoak 10). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gurasoak Manuel Ruperto de Trueba, Sopuertako kontzejukoa, eta Hipolita Marta de la Quintana, Montellanokoa, oso nekazari txiroak ziren. Jaio eta gutxira, familia Santa Gadea auzora aldatu zen, Sopuertan. Antoniok bertan hasi zituen ikasketak, baina laster utzi behar izan zituen nekazaritza-lanetan lagundu eta Triano mendietako meatzeetan lan egiteko. Hamabost urte zituenean (1834) Madrilera joan zen Lehen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/trueba-y-de-la-quintana-antonio-manuel-maria-de-399-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/trueba-y-de-la-quintana-antonio-manuel-maria-de-399-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/trueba-y-de-la-quintana-antonio-manuel-maria-de-399-eu\\\/\",\"name\":\"TRUEBA Y DE LA QUINTANA, Antonio Manuel Maria de (Ant\u00f3n el de los cantares) (Montellano, Galdames, Bizkaia, 1819ko abenduak 24 - Bilbo, 1889ko martxoak 10). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-09T15:39:45+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/trueba-y-de-la-quintana-antonio-manuel-maria-de-399-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/trueba-y-de-la-quintana-antonio-manuel-maria-de-399-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/trueba-y-de-la-quintana-antonio-manuel-maria-de-399-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"TRUEBA Y DE LA QUINTANA, Antonio Manuel Maria de (Ant\u00f3n el de los cantares) (Montellano, Galdames, Bizkaia, 1819ko abenduak 24 &#8211; Bilbo, 1889ko martxoak 10).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"TRUEBA Y DE LA QUINTANA, Antonio Manuel Maria de (Ant\u00f3n el de los cantares) (Montellano, Galdames, Bizkaia, 1819ko abenduak 24 - Bilbo, 1889ko martxoak 10). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/trueba-y-de-la-quintana-antonio-manuel-maria-de-399-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"TRUEBA Y DE LA QUINTANA, Antonio Manuel Maria de (Ant\u00f3n el de los cantares) (Montellano, Galdames, Bizkaia, 1819ko abenduak 24 - Bilbo, 1889ko martxoak 10). - Iura Vasconiae","og_description":"Gurasoak Manuel Ruperto de Trueba, Sopuertako kontzejukoa, eta Hipolita Marta de la Quintana, Montellanokoa, oso nekazari txiroak ziren. Jaio eta gutxira, familia Santa Gadea auzora aldatu zen, Sopuertan. Antoniok bertan hasi zituen ikasketak, baina laster utzi behar izan zituen nekazaritza-lanetan lagundu eta Triano mendietako meatzeetan lan egiteko. Hamabost urte zituenean (1834) Madrilera joan zen Lehen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/trueba-y-de-la-quintana-antonio-manuel-maria-de-399-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/trueba-y-de-la-quintana-antonio-manuel-maria-de-399-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/trueba-y-de-la-quintana-antonio-manuel-maria-de-399-eu\/","name":"TRUEBA Y DE LA QUINTANA, Antonio Manuel Maria de (Ant\u00f3n el de los cantares) (Montellano, Galdames, Bizkaia, 1819ko abenduak 24 - Bilbo, 1889ko martxoak 10). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-09T15:39:45+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/trueba-y-de-la-quintana-antonio-manuel-maria-de-399-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/trueba-y-de-la-quintana-antonio-manuel-maria-de-399-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/trueba-y-de-la-quintana-antonio-manuel-maria-de-399-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"TRUEBA Y DE LA QUINTANA, Antonio Manuel Maria de (Ant\u00f3n el de los cantares) (Montellano, Galdames, Bizkaia, 1819ko abenduak 24 &#8211; Bilbo, 1889ko martxoak 10)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3169","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3169\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3169"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3169"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}