{"id":3167,"date":"2023-02-09T16:38:47","date_gmt":"2023-02-09T15:38:47","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/novia-de-salcedo-pedro-398-eu\/"},"modified":"2023-02-09T16:38:47","modified_gmt":"2023-02-09T15:38:47","slug":"novia-de-salcedo-pedro-398-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/novia-de-salcedo-pedro-398-eu\/","title":{"rendered":"NOVIA DE SALCEDO, Pedro (Abandoko Errepublika, Bilbo, 1790ko urtarrilak 18 &#8211; 1865eko urtarrilak 1)."},"content":{"rendered":"<p>Bere aita, Roman Antonio Novia de Salcedo, Itsas Armadako<br \/>\nkapitaina zen, eta Hornijako San Romango jauna. Ama, Maria Teresa de Casta\u00f1os y<br \/>\nMariaca, Gordexola haranekoa. Aitaren aldetik, senideen artean Armadako hiru<br \/>\njeneral zituen. Nagusiki merkataritzan aritzen baziren ere, oinetxe bat zuten<br \/>\nBasurtun eta beste bat Elexabarrin. Familiaren abizen konposatuak Novia eta<br \/>\nSalcedo leinuen arteko loturan du jatorria. Aurreko bi mendeetan, Pedro Novia<br \/>\nde Salcedoren arbaso zenbait Jaurerriko diputatu eta erregidore izandakoak<br \/>\nziren. Juana de Ociorekin ezkondu zen.<\/p>\n<p>Jaiotzatik gaztarora, gorabehera publikoz beteriko Bizkaian<br \/>\nbizitzea egokitu zitzaion Novia de Salcedori. Garai zaila, beraz, heziketa<br \/>\narautua jasotzeko. Izan ere, jaso ahal izan zituen eskola bakarrak bigarren<br \/>\nmailako Filosofiakoak izan ziren, San Francisco Ikastetxean. Ezkondu zenean,<br \/>\nmatematika ikasi zuen Bilboko Kontsulatuan, Alberto Lista humanistaren eskutik.<br \/>\nEsan beharra dago Novia de Salcedo, autodidakta izanik, ezagutza handia<br \/>\neskuratu zuela, bere ibilbidean zehar erakutsi zuenez.<\/p>\n<p>Aipatu bezala, 1794tik aurrera, herrialdean gertatu ziren<br \/>\ngerra eta liskarrek eragin handia izan zuten berarengan eta baita bere<br \/>\nbelaunaldiko bizkaitarrengan ere. Konbentzio Gerra, Zamakolada eta, horren<br \/>\nondorioz, errege armadaren okupazioa, eta, handik gutxira, 1808 eta 1814<br \/>\nartean, gertatutako frantsesen inbasio eta okupazioa. Armada<br \/>\nespainiar-ingeles-portugesa Bizkaian sartzen ikusi zuen eta baita erregimen<br \/>\nforala kentzen eta haren ordez konstituzionala ezartzen ere. Momentu horretan,<br \/>\n1812ko urriaren 18an (?), Jaurerriak Cadizko Erregeordetzari testu<br \/>\nkonstituzionalaren zina egiteko Di- putazioak zuen obligazioaz galdetu zion.<br \/>\nBizkaiko konstituzio historikoa Gorteek onartutakoaren berdina edo<br \/>\ngarrantzitsuagoa zela argudiatu zuten.<\/p>\n<p>Aipatu beharra dago, aurrerago landuko dugun arren, Novia de<br \/>\nSalcedok Bizkaiko garapenaren alde egindako ekarpena historiari buruzko obraz<br \/>\nha- ratago doala, hain ezaguna izanik ere. Zerbitzu publikoan egindako ibilbide<br \/>\nluzeari esker, batez ere diputatu Nagusi bezala, inguruko errealitate ekonomikoaren gaineko ezagutza sakona eskuratu zuen. Eskarmentu hori izan zen<br \/>\ngobernua eraldatzeko ekimenaren oinarria. Nabarmentzekoa da berak bere eskuz<br \/>\nidatzitako memoria, txosten eta araudiek XIX. mende hasierako Biz- kaiari<br \/>\nburuzko informazio oso baliotsua jasotzen dutela, hiru hamarkadatik gorako<br \/>\ndenbora tartean.<\/p>\n<p>30 urte bete zituenerako, ardura lanetan aritua zen Bilboko<br \/>\nUdalean; esaterako, Independentzia Gerran, tropa aliatuei eta etsaiei<br \/>\nemandako hornidura eta zerbitzuen likidazioan parte hartu zuen. Bilboko milizia<br \/>\nnazionaleko kide izan zen. Baina Kontsulatuan ere aritu zen, kontsul eta priore<br \/>\nlanetan, eta horretarako behar-beharrezkoa zen hiriko merkatarien erabateko<br \/>\nkonfiantza izatea, ardura handiko karguak baitira biak.<\/p>\n<p>35 urte zituela, Jaurerriko ahaldun nagusi izendatu zuten<br \/>\nGernikako Batzar Nagusietan, alderdi o\u00f1aztarrarengatik. Alderdi ganboarreko<br \/>\nJose Maria de Orbe, Valdespinako Markesa, ondoan izan zuen. 1824ko izendapen<br \/>\nhori Monarkiaren Gobernu erreakzionarioarekin batera gertatu zen, Hamarkada<br \/>\nGaitzesgarri bete-betean, eta egoerak ez zuen batere laguntzen agintari berriek helburu zuten bizitza publikoaren eta ekonomikoaren berpizkunderako.<br \/>\nGuztiarekin ere, herrialdea eraldatzeko neurri berritzaileak hartu zituzten.<\/p>\n<p>Ekonomia eta administrazioari dagokienez, Jaurerriko Ogasuna<br \/>\nonbide- ratzeko urrats garrantzitsuak eman ziren, errolda, mailegu eta gerra<br \/>\nurteek eragindako zor astuna arintzeko helburuz. Foru administrazioan ere<br \/>\neragin zuten, Bulegoen Araudia deitutakoaren bitartez. Gogoan izan, Diputazioak<br \/>\nJaurerriaren eraikin publiko enblematikoa Gernikan eraikitzea erabaki zuela,<br \/>\nAntiguakoa zegoen orube berean. Eraiki berritan, Artxibo eta Batzar-etxe izan<br \/>\nzen, bere aurrealde, batzar-gela eta tronuarekin. Eraikin berria mende asko-<br \/>\ntako Batzarren kontzientzia eta duintasunaren erakusgarri zen, eta baita foru-<br \/>\nzaletasun bizkaitarrak izanen zuen etorkizunaren gaineko fedearena.<\/p>\n<p>Bestalde, Diputazioak meatzaritza sektorearen ardura bere<br \/>\ngain hartu zuen, krisialdian baitzegoen, eta, eraiki ahal izateko, burdina<br \/>\nezinbestekoa zelako. Erauzketa foru arau baten menpe zegoen. Novia de<br \/>\nSalcedok egindako diagnostikoan oinarritua da Diputazioak ezarritako<br \/>\nMeatzaritzaren Araudia, hasieratik, gai berari buruzko estatuaren lege<br \/>\nberriarekin talka egiten zuena. Ahaldun Nagusiak, gainera, industriari eta<br \/>\npairatzen zuen atzerapena eragiten zuenari buruzko memoria luze eta bikaina<br \/>\nidatzi zuen.<\/p>\n<p>Gobernuak Hamarkada Gaitzesgarrian jarraitutako politika<br \/>\nzentralizatzaileak aldi absolutistaren ildo beretik joan ziren, Foruei<br \/>\nzegokienez behintzat. Dagoeneko 1825ean, Novia de Salcedok aurre egin behar<br \/>\nizan zien Calomarde ministroaren eskakizun uniformistei, bere asmoa euskal<br \/>\nudalerriek udalak hautatzeko zuten autonomia indargabetzea baitzen. Euskal<br \/>\nlurraldeetan udalak hauteskunde metodo ezberdinen bitartez hautatzeko ohitura<br \/>\nzaharra ere alde batera utzi nahi izan zuen. Aurrerago ikusiko dugunez, urte<br \/>\nbatzuk ge- roago, auzia Novia de Salcedorengana itzuli zen berriro. Monarkiaren<br \/>\nGobernuak, etengabe baliabide beharrean baitzegoen, Estatuaren kargak<br \/>\narintzeko foru dohaintza bidezko metodoaren gainean zuen zalantza agertu zuen.<br \/>\nAnto- laketa militarraz zen bezainbatean, Jaurerriko armamentu nagusia<br \/>\narautzeko neurriak hartu ziren, eta 1827an Batzar Nagusiek onartu zituzten.<br \/>\nKargua utzi zuten bi ahaldun nagusiek ohorez gainditu zuten agintaldiaren<br \/>\nbukaeran egokitutako erresidentzia epaiketa.<\/p>\n<p>Bideak eta errepideak eraiki eta zaintzea foru eskumenen<br \/>\nondarearen barnean zegoen. Horrek udalen arteko auzi ugari sortzen zituen,<br \/>\ngastuak zeinek ordaindu behar zituen erabakitzeko orduan. Udal askoren ustez,<br \/>\ngastuak etekin handiena lortzen zuenak ordaindu behar zituen. Novia de<br \/>\nSalcedori egokitu zitzaion, 1832. urtean, plan berdintzaile bat osatzea,<br \/>\ngastuari aurre egiteko modu modernoago bat proposatzeko. Urte batzuk geroago,<br \/>\n1841ean, jatorrizko plana hobetu eta gaiaren ardura zuen Komisioko arduradun<br \/>\nizen- datu zuten behin betiko. Bizkaiko Bideen Araudi Nagusiaren aita dela esan<br \/>\nliteke. Harrigarria da, duen datagatik eta hura eragin zuen arrazoiagatik,<br \/>\n1832an, Batzar Nagusiek hala eskaturik, Bilbo eta Burgos Balmasedatik lo- tuko<br \/>\nzituen trenbidea eraikitzeko idatzi zuen memoria, mota horretako lehena baita<br \/>\nEspainiar Estatuan. Ingalaterrako txostenak eskatu zituen eta proposamen<br \/>\ntekniko eta ekonomikoa idatzi zuen. Proiektu aitzindaria bertan behera geratu<br \/>\nzen, udalerri askok uste baitzuen trenak soilik Bilbori lagunduko ziola, eta,<br \/>\ngainera, Gerra Karlista hasi zelako. Jarraitzen ari garen hurrenkera kronologikoan<br \/>\naurrera jauzi eginez, oroitu beharra dago, urte batzuk geroago, 1844. eta 1846.<br \/>\nurteen artean, eta, bereziki, 1851.ean, trenbidearen ideiak be- rriro indarra<br \/>\nhartu zuenean, Bilboko Ondasunen Batzar Nagusiak Memoria bat egiteko eskatu<br \/>\nziola, eta bere biografo Arti\u00f1anok zati bat kopiatu zuela (1866). Ez dago<br \/>\nisilpeko txosten osagarri hartan jasotako informazioaren arrastorik.<\/p>\n<p>1833ko uztailean berriro ahaldun nagusi izendatu zutenez,<br \/>\ngerra hasi baino hiru hilabete lehenago, bere ondasun guztiak bahitu zizkioten,<br \/>\nerrugabea zela frogatu zen arren. Zergatia ez dago argi, eta absolbitua<br \/>\nizanagatik ere, ez zuen sekula bere ondasunak itzultzeko eskatu. Gerra<br \/>\nbukaturik, eta jarraian aipatuko dugun Esparteradaren ondoren, probintzia<br \/>\ndiputatu izendatu zuten, 1843an, nahiz eta karguari uko egin zion, lehian<br \/>\nzeuden bi alderdiek eskaini zioten senataritzarekin egin zuen bezala.<\/p>\n<p>Hori baino lehen, ordea, bi gertakari erabakigarri gertatu<br \/>\nziren Baskonian: guda zibila, eta haren bukaerako karlista eta kristinoen<br \/>\narteko Berga- rako hitzarmena, eta 1839ko urriaren 25eko Foruen Legea.<br \/>\nAristides de Arti- lanok, Novia de Salcedoren biografoak, eta bere garaikideek,<br \/>\nlege hori 1837ko Konstituzioaren eta ondorengoen Akta gehigarritzat hartu<br \/>\nzuten. Egia da, Le- gea onartu ondotik, euskal Diputazioei 1841eko matxinada<br \/>\nmoderatuan partehartzea, edo, behintzat, haren aldeko jarrera erakustea leporatu<br \/>\nzitzaiela. Matxinada horrek aukera eman zion Espartero jeneralari Lege horren<br \/>\nforu babesaren gainetik igaro, eta, Gasteizen, 1841eko urriaren 29an, Dekretu<br \/>\nindargabetzailea <i>ab irato<\/i> aurkezteko. Horren ondotik heldu zen 1844ko foru<br \/>\nsis- temaren berrezartze partziala, eta Novia de Salcedok ahaldun nagusi bezala<br \/>\nzuen garrantzia publikoa berreskuratu zuen, Villariasko Markesaren lagun-<br \/>\ntzarekin. Ireki berri zen garai foralean, hainbat instituzio garrantzitsu galdu<br \/>\nziren, eta ugariak izan ziren Gobernu zentralak izan zituen arazoak, 1845eko<br \/>\naurrekontuen legetik hasita. Bestalde, oso entzutetsuak izan ziren korrejido-<br \/>\nrearen egitekoak aldatzeagatik sortutako epaiketak buruzagi politiko konstituzional bilakatu zutelako \u2014ordura arte foru boterearen egituran sarturik<br \/>\nzegoen instituzio paternalista zen\u2014. Justizia konstituzionala ezartzean, magistratu judizial izateari utzi zion, eta botere zentralaren ikuskari bihurtu<br \/>\nzen, Foru Aldundiek egiten zutena kontrolatzeko. Tirabira handienak Rafael<br \/>\nNavascues buruzagi politikoarekin izan zituen. Desadostasun txiki batengatik,<br \/>\naldi baterako izan bazen ere, bertan behera utzi zuen Bizkaiko Aldundia. Horrez<br \/>\ngain, Udalen hautaketa moduaren gaia berpiztu zen, 1847ko otsailaren 22ko<br \/>\nErrege Aginduarekin, Estatu guztian zinegotziak hautatzeko metodo bera<br \/>\nerabiltzea eskatzen baitzuen. Batetik, Arrieta-Mascarua eta, bestetik, Novia,<br \/>\nJaurerriko ordezkari aritu ziren foru udalerri bizkaitarraren antolaketa<br \/>\nezagutzera ematen duen azalpen bikaina eskainiz.<\/p>\n<p>Bere jarduera historiografikoa foruei buruzko bi obrek<br \/>\nprobintzietan eragin zuten harrabotsaren ondorio da: Juan Antonio Llorente<br \/>\nkanonigoaren Noticias Hist\u00f3ricas de las Provincias Vascongadas eta Tomas<br \/>\nGonzalezen Colec- ci\u00f3n de documentos relativos a las Provincias Vascongadas.<br \/>\nLlorenteren obraz den bezainbatean, Novia de Salcedo bat zetorren herrialdean<br \/>\nzabaldu zen ustearekin: \u00abbere luma salgai zuen, edozein botereren esanetara<br \/>\njartzeko prest\u00bb eta lana burutzeko \u00abGodoyk eta beste ministro batzuek akuilatu<br \/>\neta babestu\u00bb zuten. T. Gonzalezi buruz, \u00abartxiboetan aurki zitzakeen probintzia<br \/>\nhauen kontrako dokumentu guztiak bildu eta aldekoak baztertzeko agindua jaso\u00bb<br \/>\nomen zuen. Urte batzuk geroago, Llorentek jasotako aginduaren izaera ofiziala<br \/>\nazaldu zuen Jaurerriko Kronista izandako Antonio de Truebak.<\/p>\n<p>Novia de Salcedo 1827. urte erdialdera hasi zen idazten bere<br \/>\nDefensa hist\u00f3rica, legislativa y econ\u00f3mica del Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya y Provincias<br \/>\nde \u00c1lava y Guip\u00fazcoa, ahaldun nagusi izateari utzitakoan. Horretan aritu zen,<br \/>\nazke- neko orrialdeak Jaurerriko lehen Aholkulari Casimiro Loizagaren zentsuraren eta Araba eta Gipuzkoako Diputazioen azterketaren esku utzi zuen arte,<br \/>\n1829ko abendu bukaeran. Herrialdeko korporazioek obraren kostua euren gain<br \/>\nhartzea eskaini zioten, baina inprentara eramateari uko egin zion, Calo- marde<br \/>\nministroak ez zuelako testua argitara zedin baimenduko. Handik gutxira,<br \/>\n1833tik 1839ra, guda zibila iritsi zen. Bitartean, originala galdu eta, harrigarriro, atzerrian agertu zen. 1851. urtea zen, hots, hogeita bi urte ziren<br \/>\neskuizkribua sinatu zutenetik. Defensaren lau liburukiak foruzaleen erreferentzia nagusia izan ziren XIX. mendeko bigarren erdian.<\/p>\n<p>Novia de Salcedoren ustez, Llorente kanonigoak zenbait testu<br \/>\neraldatu eta ezabatu zituen, nabarmenki apokrifo ziren beste batzuk ontzat<br \/>\nhartu, eta beste asko arbitrarioki interpretatu zituen. Historialari<br \/>\nbihurtutako politikariaren asmoa, historialari errioxarraren baieztapen<br \/>\nnagusiari aurre egitea zen, hau da, euskal herritarren dependentzia<br \/>\npolitikoari, eta, oro har, Estatuko administratzaileen eta politikarien<br \/>\nartean aski hedatua zen euskal foru erregimenaren kontrako jarrera<br \/>\nindargabetzea.<\/p>\n<p>Novia de Salcedok, bere obrako lehen bi liburukietan,<br \/>\nLlorentek probintzien dependentzia frogatzeko erabilitako berri guztiak<br \/>\nbanan-banan aztertu zituen. Horien kontra, euskal probintziak, jatorriz,<br \/>\nerromatarren eta bisigodoen garaietan independenteak zirela erakusten zuten<br \/>\ndokumentuak aurkeztu zituen, eta, gero, Erdi Aroan, hala izaten jarraitu zutela<br \/>\ninguruan sortu ziren erresumekiko; esan nahi baita Nafarroa, batetik, eta<br \/>\nAsturias-Leon-Gaztela, bestetik. Hitzarmen aske eta boluntarioen bitartez, Gaztelako<br \/>\nKoroaren menpe geratu zirenean, bereizitako Estatu bezala mantendu ziren,<br \/>\nberezko erregimenarekin. Obra guztian zehar lantzen duen tesia ondoko<br \/>\nesaldiarekin laburtu daiteke: \u00abken dezagun, hipotetikoki, elkar lotzen dituen<br \/>\nburu aman- komuna, eta ezinezkoa izango da Estatu hauek elkar ukitzen duten<br \/>\npunturik aurkitzea. Ez al da hori froga nahikoa eta garbia, bermerik irmo eta<br \/>\nonartuenean oinarritua, elkarrekiko independenteak eta bereiziak direla<br \/>\nerakusteko?\u00bb<\/p>\n<p>Beste liburuki bat legediari eskaini zion, Foruen antzinako<br \/>\njatorria aztertuz. Bertako usadio eta ohitura zaharrei buruzkoa zen \u00abforua,<br \/>\nusadioa eta ohitura zituzten, eta legez ezartzen zuten\u00bb formulak argi<br \/>\nerakusten zuen bezala. Hortik aurrera, Novia de Salcedok Anaidien jardun<br \/>\narauemailea eta Batzarren ebazpenak nabarmentzen ditu. Zuzenbide gorputzen, zin<br \/>\negiteen eta errege- erreginen berrespenen gaineko azalpenak ematen ditu. Horiez<br \/>\ngain, xeheki aztertzen ditu, bere ustez, garrantzitsuenak diren zenbait<br \/>\ninstituzio, hala nola, zerga eta soldaduska salbuespenak eta merkataritza<br \/>\naskatasuna.<\/p>\n<p>Bukaera aldera, Novia de Salcedo ekonomiaz arduratu zen, eta<br \/>\nsakon aztertu zituen, 1727an, aduanak lekualdatzeagatik sortutako liskarraren<br \/>\nondorioz, Pati\u00f1orekin adosturiko Kapitulatuaren aurrekariak. Orduantxe ezarri<br \/>\nzen merkataritza askatasunaren jarraipen arautua. Erdi Arotik indarrean ze-<br \/>\ngoen instituzio horren existentziatik abiatuta, erakutsi nahi izan zuen, datu<br \/>\naskorekin, herrialdearen oparotasun erlatiboa merkataritza askatasuna izatearen beharrezko emaitza zela. Era berean, Probintziek Koroa mantentzeko<br \/>\nekarpen proportzionalak egiten zituztela sutsuki defendatu zuen.<\/p>\n<p>Lanaren helburu nagusia herriaren independentzia berrestea<br \/>\nzen. Hori adierazten zuten Gorteetan ez agertzean eta Batzar Nagusiak<br \/>\nmantenduta, guztiz berezkoa baitzen gobernu modu hori. Berarentzat \u00abbeste<br \/>\nestatu horie- tako Gorteak bezain egitura legitimoa eta osoa dira\u00bb (Gaztela eta<br \/>\nAragoiko Koroek osatutako estatuez ziharduen). \u00abHaiek desagertu ziren, hauek<br \/>\nbere horretan diraute\u00bb. Bere esanetan, denborak eman zizkien euskal<br \/>\ninstituzioei zeuzkaten preskripzioa, jabetza titulua eta legitimazioa.<\/p>\n<p>Novia de Salcedok ez zekien euskaraz, baina hogeita zazpi<br \/>\nurte eskaini zizkion, modu ez jarraituan, Diccionario Bascuence, Castellano y<br \/>\nLatino hiztegia ontzeari. Hurrenkera alfabetikoan jarri zituen, bertako<br \/>\nhizkuntzatik abia- turik, Larramendiren Hiztegiko sarrerak. Bermeoko Komentuko<br \/>\nfrantziskanoa zen Frai Jose Antonio de Uriarteren eskutan utzi zuen.<br \/>\nBestalde, hainbat iruzkin bibliko idatzi zituen eta baita espiritualtasunaren<br \/>\ningurukoak ere, baina ez zuen haiek argitaratzeko baimenik eman. Berdin gertatu<br \/>\nzen bere obra poetikoarekin, frai Luis de Leon eta Melendezen eraginaz gain,<br \/>\netorria eta originaltasuna atzeman zekizkiokeen arren.<\/p>\n<p>Probintziako Aita izendatu zuten, eta 1852an, Gernikako<br \/>\nBatzar Nagusiak Herrialdeko Seme Kutun izendatu zuen aho batez. Ordura arte,<br \/>\ntitulu hori eskuratu zuen bakarra zen.<\/p>\n<p>Juana de Ocio emaztea 1864an hil zen, eta Pedro Novia de<br \/>\nSalcedo 1865eko lehendabiziko egunean. Bere heriotzak oihartzun handia izan<br \/>\nzuen Jaurerrian eta baita handik kanpo ere. Hilkutxaren zintak Probintziako<br \/>\ngaine- rako lau aitek eraman zituzten, eta hileta elizkizunak egin zituzten<br \/>\nBizkaiko zenbait herritan. Gorteetako senatari eta diputatuek ere hileta egin<br \/>\nzuten Madrilen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bere aita, Roman Antonio Novia de Salcedo, Itsas Armadako kapitaina zen, eta Hornijako San Romango jauna. Ama, Maria Teresa de Casta\u00f1os y Mariaca, Gordexola haranekoa. Aitaren aldetik, senideen artean Armadako hiru jeneral zituen. Nagusiki merkataritzan aritzen baziren ere, oinetxe bat zuten Basurtun eta beste bat Elexabarrin. Familiaren abizen konposatuak Novia eta Salcedo leinuen arteko loturan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[317],"class_list":["post-3167","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>NOVIA DE SALCEDO, Pedro (Abandoko Errepublika, Bilbo, 1790ko urtarrilak 18 - 1865eko urtarrilak 1). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/novia-de-salcedo-pedro-398-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"NOVIA DE SALCEDO, Pedro (Abandoko Errepublika, Bilbo, 1790ko urtarrilak 18 - 1865eko urtarrilak 1). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bere aita, Roman Antonio Novia de Salcedo, Itsas Armadako kapitaina zen, eta Hornijako San Romango jauna. Ama, Maria Teresa de Casta\u00f1os y Mariaca, Gordexola haranekoa. Aitaren aldetik, senideen artean Armadako hiru jeneral zituen. Nagusiki merkataritzan aritzen baziren ere, oinetxe bat zuten Basurtun eta beste bat Elexabarrin. Familiaren abizen konposatuak Novia eta Salcedo leinuen arteko loturan [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/novia-de-salcedo-pedro-398-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"10 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/novia-de-salcedo-pedro-398-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/novia-de-salcedo-pedro-398-eu\\\/\",\"name\":\"NOVIA DE SALCEDO, Pedro (Abandoko Errepublika, Bilbo, 1790ko urtarrilak 18 - 1865eko urtarrilak 1). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-09T15:38:47+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/novia-de-salcedo-pedro-398-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/novia-de-salcedo-pedro-398-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/novia-de-salcedo-pedro-398-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"NOVIA DE SALCEDO, Pedro (Abandoko Errepublika, Bilbo, 1790ko urtarrilak 18 &#8211; 1865eko urtarrilak 1).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"NOVIA DE SALCEDO, Pedro (Abandoko Errepublika, Bilbo, 1790ko urtarrilak 18 - 1865eko urtarrilak 1). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/novia-de-salcedo-pedro-398-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"NOVIA DE SALCEDO, Pedro (Abandoko Errepublika, Bilbo, 1790ko urtarrilak 18 - 1865eko urtarrilak 1). - Iura Vasconiae","og_description":"Bere aita, Roman Antonio Novia de Salcedo, Itsas Armadako kapitaina zen, eta Hornijako San Romango jauna. Ama, Maria Teresa de Casta\u00f1os y Mariaca, Gordexola haranekoa. Aitaren aldetik, senideen artean Armadako hiru jeneral zituen. Nagusiki merkataritzan aritzen baziren ere, oinetxe bat zuten Basurtun eta beste bat Elexabarrin. Familiaren abizen konposatuak Novia eta Salcedo leinuen arteko loturan [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/novia-de-salcedo-pedro-398-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"10 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/novia-de-salcedo-pedro-398-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/novia-de-salcedo-pedro-398-eu\/","name":"NOVIA DE SALCEDO, Pedro (Abandoko Errepublika, Bilbo, 1790ko urtarrilak 18 - 1865eko urtarrilak 1). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-09T15:38:47+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/novia-de-salcedo-pedro-398-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/novia-de-salcedo-pedro-398-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/novia-de-salcedo-pedro-398-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"NOVIA DE SALCEDO, Pedro (Abandoko Errepublika, Bilbo, 1790ko urtarrilak 18 &#8211; 1865eko urtarrilak 1)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3167","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3167\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3167"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3167"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}