{"id":3165,"date":"2023-02-09T16:37:48","date_gmt":"2023-02-09T15:37:48","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/murga-de-la-barrera-jose-maria-397-eu\/"},"modified":"2023-02-09T16:37:48","modified_gmt":"2023-02-09T15:37:48","slug":"murga-de-la-barrera-jose-maria-397-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/murga-de-la-barrera-jose-maria-397-eu\/","title":{"rendered":"MURGA DE LA BARRERA, Jose Maria (Markina-Xemein, Bizkaia, 1770ko azaroak 12 &#8211; Bilbo, Bizkaia, 1834ko irailak 17)."},"content":{"rendered":"<p>Murga familia Bizkaiko patriziatuko familia aberatsa zen,<br \/>\nJaurerriko aberatsenetakoa: ondasun ugari zituzten, Bilboko higiezinen jabe<br \/>\nziren eta merkataritza negozio askotan parte hartzen zuten, hala nola, San<br \/>\nCarloseko Banku Nazionalean. Jose Mariaren gurasoak Miguel Antonio de Murga y<br \/>\nAndonaegui eta Francisca Javiera de la Barrera ziren.<\/p>\n<p><span>Bere<br \/>\nikasketak Markinan hasi zituen, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (RSBAP)<br \/>\nbabesturik. Ondoren, Madrilen jakintza arloak zabaldu eta hizkuntza<br \/>\nklasikoak, latina eta grekoa ikasi zituen. Frantsesa eta italiera ere ikasi zituen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Konbentzio<br \/>\ngerrak iraun bitartean, probintzia handikia zenez, herritar armatuen<br \/>\nkonpainia bat zuzendu zuen, kapitain bezala. <\/span>Hala ere, Bizkaia utzi eta<br \/>\nGortera joan zen bizitzera guda bukatu zen arte.<\/p>\n<p>Jakin-min intelektual handia zuenez, 1788an Adiskideen<br \/>\nElkarteko bazkide supernumerario bihurtu, eta 1796an bazkide oso izatera<br \/>\nigaro zen. Nolanahi ere, Jose Maria Murga, zerbaitengatik ezaguna bada,<br \/>\nWilhelm von Humboldt prusiarrak euskal lurretara egindako bidaian bere<br \/>\nanfitrioi izateagatik da. Ondoren, gutun bidezko harremana izan zuten. 1803an<br \/>\nRSBAPeko behin betiko idazkari izendatu zuten, eta oso aktiboa izan zen<br \/>\nelkartearen azken urteetan. Bergarako Nobleen Apaizgaitegi Patriotikoa<br \/>\nEuskalerriko Adis- kideen Elkartearen esku gera zedin saiatu zen, Manuel Godoyk<br \/>\neta Miguel de Lardizabalek izan zitzaketen helburu ministerialen aurrean; hau<br \/>\nda, haiek ez zuten nahi euskal ilustratuen esku gera zedin. RSBAP desegin eta<br \/>\ngero, Mur- gak lanean jarraitu zuen hura berpizteko. Bere ekarpen aipagarrienen<br \/>\nartean, Bizkaian barrena baztangaren aurkako txertoa zabaltzea dago.<br \/>\nHistoriaren Errege Akademiako kide izan zen.<\/p>\n<p>1800. urtean agertu zen lehen aldiz Bilboko bizitza<br \/>\npublikoan, udaleko agintari izendatu zutenean. 1804an postu bera eskuratu zuen.<br \/>\nUrte horietan, bai hiribilduan eta baita probintzia mailan ere, aginte taldeen<br \/>\narteko harremana oso tirabiratsua zen, Konbentzio gerratik eratorritako<br \/>\negoera korapilatsuaren eraginez. Alde batetik, Bilboko udalean bertan zeuden<br \/>\nbi aldeen artean bitartekari lanak egiten saiatu zen, esan nahi baita,<br \/>\nmatxinatuen oku- pazioak iraun bitartean hiritik alde egin zutenen eta bertan<br \/>\ngeratu zirenen artean. Bestetik, Jaurerriaren kontrola eskuratzeko lehian<br \/>\njarrera bateratzailea erakutsi zuen, Simon Bernardo de Zamacolak gidaturiko<br \/>\ntalde berriaren eta Bilboko bere aurkarien artean. Berea da Memoria<br \/>\nconfidencial y justificativa\u2026 lanean jasotako lekukotasuna, lehian ari ziren bi<br \/>\nalderdiek Bizkaiari eskaintzeko zituzten ideiak eta proiektuak azaltzen<br \/>\ndituena. Hasieran, Zamacolaren proposamena defendatzen zuela bazirudien ere,<br \/>\nhots, Batzar Nagusien au- rrean Diputazioa indartzearen aldekoa, bukaeran,<br \/>\naurka egiten ziotenekin bat egin zuen, eta matxinadaren ondotik sortutako<br \/>\ngobernuko kide izan zen. Zamacolaren aurkako Batzarrek Gorteko ordezkari<br \/>\nizendatu zuten. Zamacoladan izandako partehartze aktiboa zelaeta, lau urteko<br \/>\nespetxe zigorraren edo 4.000 dukateko isuna ordaintzearen artean hautatu behar<br \/>\nizan zuen.<\/p>\n<p>Napoleonen inbasioak iraun bitartean, kalte ekonomiko<br \/>\nhandiak jasan behar izan zituen, hiribildua arpilatu baitzuten. Hori ez zen<br \/>\noztopo izan, bere ideia erreformistekin bat, josefinen taldeari atxikitzeko,<br \/>\neta frantziar kutsuko administrazioan parte-hartze nabarmena izateko: Bilboko<br \/>\nalkate izan zen (1808), Jose de Mazarredoren zaintzapean Bilbon egin ziren<br \/>\nBatzar Nagusie- tako idazkari (1808), Bizkaiko Probintzia Kontseiluko<br \/>\npresidente (Bizkaiko Gobernuaren baitan, 1810-1812) eta Bizkaiko Intendentziako<br \/>\nKontseiluko kide (1810-1812). Espainiako Errege Ordenako Zaldun ere izendatu<br \/>\nzuten (1811). Tropa frantsesen porrotaren ondoren, Murgak errepresaliatua ez<br \/>\nizateko zortea izan zuen, eta ez hori bakarrik, Batzar Nagusietan jarraitzea<br \/>\nlortu zuen.<\/p>\n<p>1820an, Matxinada Liberala puri-purian zegoenean, Bilboko<br \/>\nkonstitu- zio-alkate izateko hautatu zuten, eta, horrek bai, ondorio latzak<br \/>\nekarri zizkion absolutismoa berrezarri zenean, Parisera erbesteratu behar<br \/>\nizan baitzen. 1825ean itzuli zen. Ardurazko kargu guztiak galdurik, altxamendu<br \/>\nkarlista hasi eta urtebetera hil zen.<\/p>\n<p>Murga garai historiko guztiak landu zituen historialaria<br \/>\nizanagatik nabarmendu zen: Antzinaroarekin loturik, Vidas de c\u00e9lebres varones<br \/>\ngriegos y romanos lana idatzi zuen; Erdi Aroarekin, Observaciones sobre algunas<br \/>\ncr\u00f3nicas de los reyes de Castilla; eta bere garaiko gertaerak ere aztertu<br \/>\nzituen, esaterako, bere lekukotasuna jasotzen duen Memoria confidencial y<br \/>\njustificativa de los sucesos que prepararon en Bilbao el alzamiento de la<br \/>\nZamacolada, o sea la Cuesti\u00f3n del Puerto de la Paz gogoangarriarekin.<br \/>\nAipatzea merezi duen beste lan bat da, Jose Joaquin Colon de Larreategui<br \/>\nlegelariarekin batera idatzi zuen Compendio hist\u00f3rico de los servicios prestados<br \/>\npor la villa de Bilbao en la guerra contra la Rep\u00fablica francesa. Bere<br \/>\nlanarengatik, 1831. urtean Historiaren Errege Akademiako kide izendatu zuten.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Murga familia Bizkaiko patriziatuko familia aberatsa zen, Jaurerriko aberatsenetakoa: ondasun ugari zituzten, Bilboko higiezinen jabe ziren eta merkataritza negozio askotan parte hartzen zuten, hala nola, San Carloseko Banku Nazionalean. Jose Mariaren gurasoak Miguel Antonio de Murga y Andonaegui eta Francisca Javiera de la Barrera ziren. Bere ikasketak Markinan hasi zituen, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (RSBAP) babesturik. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[317],"class_list":["post-3165","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MURGA DE LA BARRERA, Jose Maria (Markina-Xemein, Bizkaia, 1770ko azaroak 12 - Bilbo, Bizkaia, 1834ko irailak 17). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/murga-de-la-barrera-jose-maria-397-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MURGA DE LA BARRERA, Jose Maria (Markina-Xemein, Bizkaia, 1770ko azaroak 12 - Bilbo, Bizkaia, 1834ko irailak 17). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Murga familia Bizkaiko patriziatuko familia aberatsa zen, Jaurerriko aberatsenetakoa: ondasun ugari zituzten, Bilboko higiezinen jabe ziren eta merkataritza negozio askotan parte hartzen zuten, hala nola, San Carloseko Banku Nazionalean. Jose Mariaren gurasoak Miguel Antonio de Murga y Andonaegui eta Francisca Javiera de la Barrera ziren. Bere ikasketak Markinan hasi zituen, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (RSBAP) babesturik. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/murga-de-la-barrera-jose-maria-397-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/murga-de-la-barrera-jose-maria-397-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/murga-de-la-barrera-jose-maria-397-eu\\\/\",\"name\":\"MURGA DE LA BARRERA, Jose Maria (Markina-Xemein, Bizkaia, 1770ko azaroak 12 - Bilbo, Bizkaia, 1834ko irailak 17). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-09T15:37:48+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/murga-de-la-barrera-jose-maria-397-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/murga-de-la-barrera-jose-maria-397-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/murga-de-la-barrera-jose-maria-397-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MURGA DE LA BARRERA, Jose Maria (Markina-Xemein, Bizkaia, 1770ko azaroak 12 &#8211; Bilbo, Bizkaia, 1834ko irailak 17).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MURGA DE LA BARRERA, Jose Maria (Markina-Xemein, Bizkaia, 1770ko azaroak 12 - Bilbo, Bizkaia, 1834ko irailak 17). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/murga-de-la-barrera-jose-maria-397-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MURGA DE LA BARRERA, Jose Maria (Markina-Xemein, Bizkaia, 1770ko azaroak 12 - Bilbo, Bizkaia, 1834ko irailak 17). - Iura Vasconiae","og_description":"Murga familia Bizkaiko patriziatuko familia aberatsa zen, Jaurerriko aberatsenetakoa: ondasun ugari zituzten, Bilboko higiezinen jabe ziren eta merkataritza negozio askotan parte hartzen zuten, hala nola, San Carloseko Banku Nazionalean. Jose Mariaren gurasoak Miguel Antonio de Murga y Andonaegui eta Francisca Javiera de la Barrera ziren. Bere ikasketak Markinan hasi zituen, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (RSBAP) babesturik. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/murga-de-la-barrera-jose-maria-397-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/murga-de-la-barrera-jose-maria-397-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/murga-de-la-barrera-jose-maria-397-eu\/","name":"MURGA DE LA BARRERA, Jose Maria (Markina-Xemein, Bizkaia, 1770ko azaroak 12 - Bilbo, Bizkaia, 1834ko irailak 17). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-09T15:37:48+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/murga-de-la-barrera-jose-maria-397-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/murga-de-la-barrera-jose-maria-397-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/murga-de-la-barrera-jose-maria-397-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MURGA DE LA BARRERA, Jose Maria (Markina-Xemein, Bizkaia, 1770ko azaroak 12 &#8211; Bilbo, Bizkaia, 1834ko irailak 17)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3165","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3165\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3165"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3165"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}