{"id":3163,"date":"2023-02-09T16:36:44","date_gmt":"2023-02-09T15:36:44","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/loizaga-vildosola-casimiro-396-eu\/"},"modified":"2023-02-09T16:36:44","modified_gmt":"2023-02-09T15:36:44","slug":"loizaga-vildosola-casimiro-396-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/loizaga-vildosola-casimiro-396-eu\/","title":{"rendered":"LOIZAGA VILDOSOLA, Casimiro (Casimiro Loitzaga Bildosola) (Gernika, Bizkaia, 1782ko martxoak 4 &#8211; Bilbo, 1841eko urtarrilak 21)."},"content":{"rendered":"<p>Jose Joaquin de Loizaga eta Maria Francisca de Vildosolaren<br \/>\nsemea, Gernikakoa eta Santa Rosa de Corodiyuachikoa (Mexiko), hurrenez<br \/>\nhurren. Gernikan jaio zen, nahiz eta familiaren etxea Galdamesko Loizagako<br \/>\ndorretxea zen. 1823an Francisca Landa Oxirandorekin ezkondu zen, eta Bilbora<br \/>\njoan ziren bizitzera.<\/p>\n<p>1807an Lege gradua eskuratu zuen Valladolideko<br \/>\nUnibertsitatean, eta, horri esker, abokatu bezala hasi zen lanean, bertako<br \/>\nErrege Audientzian eta Kantzelaritzan. Urtebete geroago, Independentzia Gerra<br \/>\nhastearekin batera, bera eta bere ondasunak jazarri zituzten Frantziako tropen<br \/>\naurka agertzeagatik. 1812an, Bizkaiko Diputazio Nagusi berriaren ordezkari<br \/>\nizendatu zuten, eta Gernikako zein Muxikako ordezkari izan zen Bilboko<br \/>\nBatzarretan. 1813an, Bizkaiko Komandantziako Guda eta Itsas Armadaren<br \/>\nauditoriaren arduradun izan zen, eta Bizkaiko probintziako Zentsura Batzarreko<br \/>\nkide oso izendatu zuten. 1814an, Jaurerriko Batzar Nagusiak berrezarri<br \/>\nzirenean, Juan Jose Maria Yandiola, lehen aholkularia, kargugabetu zuten,<br \/>\nNapoleonen tropei laguntzea egotzita, eta, ondorioz, Loizaga bigarren<br \/>\naholkulari eta auzi penalen abokatu fiskal izen- datu zuten. Kargu horretan,<br \/>\nagerian utzi zuen bere pentsaera liberala. Batzar Nagusietan egindako bilera<br \/>\nugarietan, Loizagak beti defendatu zuen elite tradizionalaren jarrera, Foruaren<br \/>\ntradizio liberala oinarri hartuz. Bere jarrera politikoaren erakusgarri argia<br \/>\nda ordezkapenen gai korapilatsuaz egin zuen defentsa. Lege horren arabera,<br \/>\npertsona bakar bat Jaurerriko hainbat udalerriren ordezkari izan zitekeen.<br \/>\nBere arrazoibidearen oinarria familian bertan zuen, bere aita hainbat herritako<br \/>\nordezkari izan baitzen Batzar Nagusietan. Ordezkaritzen auzia bozkatu zenean,<br \/>\nLoizagaren aldekoek irabazi zuten.<\/p>\n<p>1816an Gorteko agente kargua hartu zuen, eta bere egiteko<br \/>\nnagusiak Jaurerriaren finantza-autonomia eta soldadutza egiteko salbuespenak<br \/>\ndefendatzea izan zen. Hiru urte geroago, 1819an, Bizkaiko lehen aholkulari<br \/>\nizen- datu zuten, eta, hortaz, Jaurerriko aholkulari juridiko. Kargu<br \/>\nhoriengatik 20.000 erreal jaso zituen, urtero, hil zen arte.<\/p>\n<p>Hirurteko liberalean (1820-1823) Espainiako Gorteetan,<br \/>\nBizkaia ordezka- tuko zuen diputatua izateko hautatu zuten. Hiru urteak<br \/>\nigarota, eta foru sis- tema berrezarririk, aholkulari lanetan jarraitu zuen.<br \/>\nAski ezaguna zen bere pentsaera liberala, eta horrek arazo ugari ekarri<br \/>\nzizkion, esaterako, errealis- tek zuzendutako Bilbo hiribilduko matxinadan.<br \/>\nHori, ordea, ez zen aholkulari lanetan jarraitzeko traba izan, eta are Gortean<br \/>\nJaurerriko interesak defenda- tzeko hautatu zuten behin baino gehiagotan.<\/p>\n<p>Bere ideia liberalak agerian geratu ziren 1833ko irailean,<br \/>\nLehen Karlistal- diaren hasieran, autoritate liberalen aurkako matxinadak<br \/>\neztanda egin zue- nean, nahiz eta Loizagak ihes egitea lortu zuen. Handik<br \/>\ngutxira, azaroaren 25ean, Sarsfield jeneralaren garaipenaren ondoan, Bilbo<br \/>\nliberalen esku geratu zen eta Loizaga lanera itzuli zen, Diputazio Nagusian,<br \/>\nliberalen helburuen alde. Bere seme Timoteo, ordea, tropa karlistekin borrokan<br \/>\naritu zen.<\/p>\n<p>Casimiro Loizaga euskal foraltasun modernoaren<br \/>\nadierazgarririk handie- netakoa da Bizkaian. Euskal foruzaletasun liberalak<br \/>\nforuak mantentzea zuen helburu, ezarri berri zen Estatu liberalaren baitan, eta<br \/>\nErrege Estatutuaren eta foru erregimenaren arteko bateragarritasunari buruzko<br \/>\ntxosten batean ga- ratu zuen bere tesia lehen aldiz, Diputazio Nagusiari 1834ko<br \/>\nekainaren 9an igorritako gutun batean. Bertan, Euskadirentzako hain oparoak<br \/>\nizan ziren foru probintzietako instituzio administratiboak mantentzeko proiektua<br \/>\naur- keztu zen, bateragarria izan zedin Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Gorte Nagu-<br \/>\nsietan egotearekin. Sei puntuk osatzen zuten aipatu tesia: 1) Euskal probin-<br \/>\ntziek euren Batzar Nagusietan izendatuko zituzten Monarkiako Gorteetako<br \/>\nordezkariak; 2) Hiru probintzietako Batzar Nagusiak ohi bezala elkartuko zi-<br \/>\nren Diputazio Nagusietako ordezkariak eta Gorteetako prokuradoreak izen-<br \/>\ndatzeko, gastuak eta obligazio pribatiboak ordaintzeko beharrezkoak ziren ariel<br \/>\nedo banaketak adosteko, eta ordaindu beharreko eskarien kuotak era- bakitzeko:<br \/>\n3) Batzar Nagusiek beteko zituzten haiek izendatutako langileek hutsik uzten<br \/>\nzituzten lanpostuak: 4) Diputazio Nagusiek ordura arte zituzten politika,<br \/>\nekonomika eta gobernu eskuduntzak izaten jarraituko zuten. 5) Di- putazio<br \/>\nNagusiek funts ekonomikoak biltzen eta kudeatzen jarraituko zuten probintziako<br \/>\nlangile, betebehar eta gastuak ordaintzeko; eta 6) Hiru probin- tzietako obra<br \/>\npublikoen zain zeuden kontratu eta enpresak ez ziren berrituko, eta horietarako<br \/>\ngordetako funtsak momentu hartan indarrean zeuden metodo berezien bidez bildu<br \/>\neta kudeatuko ziren.<\/p>\n<p>Bera bezala, Gortean ordezkari ziren, Arabako Fausto de<br \/>\nOtazurekin eta Gipuzkoako Monterrongo kondearekin eta Juan Esteban Izagarekin<br \/>\nbatera, Apuntes sobre el modo de conciliar la convocaci\u00f3n del las Provincias de<br \/>\nVizcaya, Guipuzcoa y \u00c1lava a las Cortes Generales del reyno, con la<br \/>\nconservaci\u00f3n de las especiales Instituciones administrativas que tan<br \/>\nesencialmente han contribuido a la prosperidad del pa\u00eds Vascongado idatzi zuen.<br \/>\nFausto de Otazuk Arabako Aldundiari 1834ko maiatzaren 8an igorritako<br \/>\nbertsioagatik egin zen ezaguna. Dokumentu horretan, argi atzeman daiteke bere<br \/>\nliberalismo foruzalea.<\/p>\n<p>Bere helburuak lortu ahal izateko, Gipuzkoan, Villafuertesko<br \/>\nkondearekin eta Juan Esteban Izagarekin lanean aritu zen, eta, Araban, Blas<br \/>\nLopezekin, I\u00f1igo Ortes de Velascorekin eta Fausto Otazurekin. Azken hiru<br \/>\nhoriekin, Ob- servaciones sobre la necesidad de examinar el r\u00e9gimen<br \/>\nadministrativo de las Pro- vincias Vascongadas para fallar con acierto en esta<br \/>\nmateria idatzi zuen 1834ko azaroan, eta urte berean argitaratu zen Madrilen.<br \/>\nElkarlan emankor hori Errege Estatutuaren aurrean erantzun bateratua emateko baliagarria<br \/>\nizan zen, Foru erregimenaren aldekoa eta espainiar konstituzio berriarekin<br \/>\nuztar- garria.<\/p>\n<p>Bere errenta Bizkaiko Jaurerriko altuenetakoa izan ez arren,<br \/>\nelite aristo- kratiko edo gentry bizkaitarreko kidetzat hartua zen. 1837 eta<br \/>\n1838 artean, karlistek Bermeon, Arrankudiagan, Miraballesen, Lemoan, Foruan,<br \/>\nGernikan, Lumon, Mundakan eta Sukarrietan zituen landa eta hiri eremuetako<br \/>\njabetza higiezinak bahitu zizkioten, urtero jasotzen zituen 16.661 errealak<br \/>\ngalaraziz.<\/p>\n<p>1839. urtean agintean zegoen Maria Kristina erreginak<br \/>\nsenatari izendatu zuen, baina ez zuen kargua hartu, Foruak eraldatu edo<br \/>\negokitzeko proiektua idaztea nahiago izan baitzuen. Bere helburua foruak eta<br \/>\nindarrean zegoen 1837ko konstituzioa uztartzea zen. Proiektua Bizkaiko Batzar<br \/>\nNagusietako Komisioari aurkeztu zion, 1839ko abenduan foru aldaketaren berri<br \/>\neman beharra baitzuen. Ordutik aurrera landu zen diskurtso politikoan eragin<br \/>\nhan- dia izan zuen, eskubide historikoan eta Batzar Nagusien borondatean oina-<br \/>\nrritu baitzen, eta foraltasun bizkaitarra eta monarkiaren konstituzio politiko<br \/>\nberria bateragarri bihurtu zituelako.<\/p>\n<p>Bera hil eta gutxira, 1841ean, argitaratu zen berak<br \/>\nidatzitako Defensa legal presentada a nombre de D. Casimiro Loizaga, en el<br \/>\njuzgado del Corregimiento Letrado de Vizcaya, sobre que no se haga innovaci\u00f3n<br \/>\nalguna en los v\u00ednculos viz- ca\u00ednos, mientras no fuere modificada la ley<br \/>\ns\u00e9ptima, t\u00edtulo veinte y uno de sus fueros. Argitalpen hori, gainerako ideiak<br \/>\nbezala, Jaurerriko aholkularien iturri juridikotzat hartu zen, 1876an Foruak<br \/>\nindargabetu zituzten arte. Bere plan- teamendu teorikoek hedadura handia izan<br \/>\nzuten garaiko foruzaleen artean. 1876ko uztailaren 21eko legeak erregimen<br \/>\nforala bertan behera utzi zuenean, Fidel de Sagarminagak Loizagaren ideiak bere<br \/>\negin eta eguneratu zituen, de- fendatzeko lagungarri izanen zitzaizkiolakoan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jose Joaquin de Loizaga eta Maria Francisca de Vildosolaren semea, Gernikakoa eta Santa Rosa de Corodiyuachikoa (Mexiko), hurrenez hurren. Gernikan jaio zen, nahiz eta familiaren etxea Galdamesko Loizagako dorretxea zen. 1823an Francisca Landa Oxirandorekin ezkondu zen, eta Bilbora joan ziren bizitzera. 1807an Lege gradua eskuratu zuen Valladolideko Unibertsitatean, eta, horri esker, abokatu bezala hasi zen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[317],"class_list":["post-3163","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LOIZAGA VILDOSOLA, Casimiro (Casimiro Loitzaga Bildosola) (Gernika, Bizkaia, 1782ko martxoak 4 - Bilbo, 1841eko urtarrilak 21). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/loizaga-vildosola-casimiro-396-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LOIZAGA VILDOSOLA, Casimiro (Casimiro Loitzaga Bildosola) (Gernika, Bizkaia, 1782ko martxoak 4 - Bilbo, 1841eko urtarrilak 21). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jose Joaquin de Loizaga eta Maria Francisca de Vildosolaren semea, Gernikakoa eta Santa Rosa de Corodiyuachikoa (Mexiko), hurrenez hurren. Gernikan jaio zen, nahiz eta familiaren etxea Galdamesko Loizagako dorretxea zen. 1823an Francisca Landa Oxirandorekin ezkondu zen, eta Bilbora joan ziren bizitzera. 1807an Lege gradua eskuratu zuen Valladolideko Unibertsitatean, eta, horri esker, abokatu bezala hasi zen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/loizaga-vildosola-casimiro-396-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/loizaga-vildosola-casimiro-396-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/loizaga-vildosola-casimiro-396-eu\\\/\",\"name\":\"LOIZAGA VILDOSOLA, Casimiro (Casimiro Loitzaga Bildosola) (Gernika, Bizkaia, 1782ko martxoak 4 - Bilbo, 1841eko urtarrilak 21). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-09T15:36:44+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/loizaga-vildosola-casimiro-396-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/loizaga-vildosola-casimiro-396-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/loizaga-vildosola-casimiro-396-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LOIZAGA VILDOSOLA, Casimiro (Casimiro Loitzaga Bildosola) (Gernika, Bizkaia, 1782ko martxoak 4 &#8211; Bilbo, 1841eko urtarrilak 21).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LOIZAGA VILDOSOLA, Casimiro (Casimiro Loitzaga Bildosola) (Gernika, Bizkaia, 1782ko martxoak 4 - Bilbo, 1841eko urtarrilak 21). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/loizaga-vildosola-casimiro-396-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LOIZAGA VILDOSOLA, Casimiro (Casimiro Loitzaga Bildosola) (Gernika, Bizkaia, 1782ko martxoak 4 - Bilbo, 1841eko urtarrilak 21). - Iura Vasconiae","og_description":"Jose Joaquin de Loizaga eta Maria Francisca de Vildosolaren semea, Gernikakoa eta Santa Rosa de Corodiyuachikoa (Mexiko), hurrenez hurren. Gernikan jaio zen, nahiz eta familiaren etxea Galdamesko Loizagako dorretxea zen. 1823an Francisca Landa Oxirandorekin ezkondu zen, eta Bilbora joan ziren bizitzera. 1807an Lege gradua eskuratu zuen Valladolideko Unibertsitatean, eta, horri esker, abokatu bezala hasi zen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/loizaga-vildosola-casimiro-396-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/loizaga-vildosola-casimiro-396-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/loizaga-vildosola-casimiro-396-eu\/","name":"LOIZAGA VILDOSOLA, Casimiro (Casimiro Loitzaga Bildosola) (Gernika, Bizkaia, 1782ko martxoak 4 - Bilbo, 1841eko urtarrilak 21). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-09T15:36:44+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/loizaga-vildosola-casimiro-396-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/loizaga-vildosola-casimiro-396-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/loizaga-vildosola-casimiro-396-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LOIZAGA VILDOSOLA, Casimiro (Casimiro Loitzaga Bildosola) (Gernika, Bizkaia, 1782ko martxoak 4 &#8211; Bilbo, 1841eko urtarrilak 21)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3163","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3163\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3163"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3163"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}