{"id":3161,"date":"2023-02-09T16:33:34","date_gmt":"2023-02-09T15:33:34","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/lemonauria-puch-pedro-395-eu\/"},"modified":"2023-02-09T16:33:34","modified_gmt":"2023-02-09T15:33:34","slug":"lemonauria-puch-pedro-395-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lemonauria-puch-pedro-395-eu\/","title":{"rendered":"LEMONAURIA PUCH, Pedro (Deustu, 1801eko apirilak 19 &#8211; Bilbo, 1874ko martxoak 5)."},"content":{"rendered":"<div>\n<p><span>Bere gurasoak<br \/>\nizan ziren Francisco de Lemonauria, Bilbokoa jatorriz, eta Maria Antonia Puch,<br \/>\nDeustukoa. Azken hori, 1925ean anexionatu zen Bilbora. Lemonauria Puch familia<br \/>\nbertan bizi izan zen 1802 ingurura arte, bertako San Pedro parrokian bataiatu<br \/>\nbaitzituzten beren lehendabiziko bederatzi seme-alabak, lau neska eta bost<br \/>\nmutil, Pedro bederatzigarrena izanik. 1803an izan zuten azken alaba, Casilda<br \/>\nizenekoa, eta Santiago Jaunaren parrokian (egungo Katedrala) bataiatu zuten,<br \/>\nhiribilduaren Alde Zaharrean, Estufa kaleko 3. zenbakira mugitu zirelako \u2014egun<br \/>\nEpalzaren Alargunaren kalea\u2014.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Familia burgesa<br \/>\neta aberatsa zen, eta 10.000 biztanle inguru zituen industriaurreko Bilbon<br \/>\nagintzen zuen nukleoaren parte. Nagusiki merkatari aberatsak biltzen zituen<br \/>\ntalde horrek helburu liberalekin egin zuen bat. Francisco de Lemonauria Bilboko<br \/>\nKontsulatuko kontsul izan zen hiru aldiz, eta hautesle 1820ko Gorteetako<br \/>\nhauteskundeetan. Armadorea zen, eta La Guairarekin salerosketan aritzen ziren<br \/>\nhainbat itsasontziren jabe izateaz gain, Bego\u00f1ako Andra Mari merkataritza<br \/>\naseguru konpainiako akzioduna zen. Konpainia hori beste hamasei merkatarirekin<br \/>\nbatera sortu zuen 1815ean, tartean, 32 urte zituen Francisco Antonio bere<br \/>\nsemearekin.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kontsulatuak<br \/>\nsortu zuen Merkataritza Ikasketetako Eskolan ikasi zuen Pedrok. Bertan, Aita<br \/>\nListak ematen zituen matematika klaseetan parte hartzeko aukera izan zuen.<br \/>\nFrantsesen aldekoa izateagatik erbesteratua izan eta gero itzuli zenean, Lista<br \/>\nlehendabizi Iru\u00f1era joan zen, eta, handik, Bilbora 1817an, Hirurtekoa hasita<br \/>\nMadrilen bukatzeko. Lemonauria gazteak, 1817 eta 1819 artean, zuzenbidea eta<br \/>\npraktika juridikoa ikasteari ekin zion, besteren artean, berriki berrezarritako<br \/>\nO\u00f1atiko Unibertsitatean (1814). Handik Valladolideko Unibertsitatera joan omen<br \/>\nzen, bertako ikasleen zerrendetan ageri denagatik, baina Jose Maria Portilloren<br \/>\n(2014) ustez, lege batxiler gradua Alcala de He- naresekoan eskuratu zuen,<br \/>\n1822an. Guztiarekin ere, batak ez du zertan bestea kendu. Denbora tarte batez,<br \/>\npasante aritu zen Madrilen, Jacinto Rojoren bulegoan, baina bere aktibismo<br \/>\nliberala zela-eta, 1827ra arte ezin izan zuen abokatu titulua eskuratu.<br \/>\nZehazki, Milizia Nazionaleko kide izan zelako, Angulema Dukearen eta San Luisen<br \/>\n100.000 seme-alaben aurka aritu ondoren, erbestera ihes egin behar izan zuen<br \/>\n1823an, eta 1825ean itzuli zen, Parisetik Bilbora.<\/span><\/p>\n<p><span>1829an Maria<br \/>\nConcepcion de Villabaso y Monteanorekin ezkondu zen, eta harekin, gutxienez,<br \/>\nseme eta alaba bana izan zituen. Posta kalearen 32. zenbakian jarri zuen<br \/>\nabokatu bulegoa. Lehen Karlistaldian Milizia Nazionaleko kide izan zen, eta<br \/>\nKarlos III.aren Ordenako Zaldun Gurutzea jaso zuen, 1835eko Bilboko setioan<br \/>\nizandako jardunagatik. Batzuen ustez, 1835ean agertutako Rese\u00f1a hist\u00f3rica del<br \/>\nmemorable sitio de Bilbao (1835) eskuorria berak idatzi zuen. Bertan, egun<br \/>\nhaietan gertatutakoa xeheki azaltzen da, baina idazlearen sinadurarik gabe<br \/>\nargitaratu zen. Lemonauria izena bakarrik gertaeretan egon ziren erregidore eta<br \/>\ngainerako agintariak aipatzean ageri da. Nolanahi ere den, egiantzekoagoa<br \/>\nematen du idazlea Gaminde eta Lemonauriaren gertukoa zen Sotero Goicoechea<br \/>\nizatea; agertzen zuen antiklerikalismoagatik, agintari militarrek debekatu<br \/>\nzuten El Compilador Militar de Vizcaya (1835) egunkari esparterozalearen<br \/>\nzuzendaria. Rese\u00f1a hori anonimoa izanik ere, antzeko titulua duten lanak sinatu<br \/>\nohi zituen Goicoecheak.<\/span><\/p>\n<p><span>Lemonauria,<br \/>\nordurako, ospetsua zen hiribilduan: Udaleko erregidore izandakoa 1833 eta 1836<br \/>\nartean, Bilboko Marinako aholkularia 1833 eta 1842 artean, Armamentu Batzarreko<br \/>\nkide eta Bilbaina Elkarteko bazkide sortzailea 1839an; hala eta guztiz ere,<br \/>\nliberalen elkargune zen Bidebarrieta kaleko Elkarte Konstituzionalean egoten<br \/>\nzen maizago. Ez zuen lortu Gorte Nagusietako Diputatu izateko helburua,<br \/>\nbakarrik ordezko izatera iritsi baitzen. 1838an, Abokatuen Elkargoko sortzaile<br \/>\nizan zen, eta hasieran diruzain izendatu zuten, handik hiru urtera Dekano<br \/>\nizendatzeko.<\/span><\/p>\n<p><span>El Vizca\u00edno<br \/>\nOriginario (1841-1843) egunkaria sortu zuen bere lagun Victor Luis de<br \/>\nGaminderekin batera. Biak ala biak liberalismo aurrerakoiaren ordezkari ziren<br \/>\neta euren egunkaria Elkarte Konstituzionalaren baitakoa. Lehia ideologikoa izan<br \/>\nzuen Bilbaina elkartearen gertuko El Vascongado egunkari moderatu eta<br \/>\nforuzalearekin. Lemonauriak ekonomiarekin zerikusia zuten artikuluak idazten<br \/>\nzituen bere egunkarian, eta kultura arloko Revista Pintoresca de las Provincias<br \/>\nBascongadas (1844-1846) aldizkariko kolaboratzaile ere izan zen.<\/span><\/p>\n<p><span>Lemonauriak<br \/>\npartehartze handia izan zuen aipatu Revista\u2026 aldizkarian, inolaz ere, aldizkari<br \/>\nliterarioa ez zena. Ale bakoitza hiru probintzietako herriren bati eskainia<br \/>\nzen, ia esklusiboki, eta berak hartu zituen bere gain Bizkaiko ia guztiak.<br \/>\nSinatu gabe dauden arren, oso litekeena da, Sarrera berak idatzi izana, eta<br \/>\naldizkariaren erdia ere hala izan zela ematen du. Historiaz gain, monumentu eta<br \/>\neraikin aipagarrienak ere deskribatzen ditu. Lan horiei esker, Lemonauriak<br \/>\neuskaldunen eta beren historiaren inguruan zituen ideiak ezagutu ditzakegu. Ez<br \/>\nzuen eusko-iberismoaren elementu bakar bat ere saihestu. Gainera, berarentzat,<br \/>\n\u00abEuskal nazioa\u00bb gainerako herriak ez bezalakoa zen, hizkuntzagatik,<br \/>\nohiturengatik, eta ia patriarkala zen erregimenagatik. Bere jatorria ez da<br \/>\nezagutzerik, bere arrastoa denboran galtzen delako eta Penintsulan egon ziren<br \/>\naskotariko herrien konkista oro ukatzen du.<\/span><\/p>\n<p><span>1841eko urrian,<br \/>\nmoderatu antiesparteristek altxamendua egin zuten. Matxinatuak menpean hartzea<br \/>\nlortu zutenean, Lemonauriak bere bizitza politikoan izan zuen kargurik<br \/>\ngarrantzitsuena eskuratu zuen: Bizkaiko administrazioko zuzendari izendatu<br \/>\nzuten eta hala izan zen 1843. urtera arte, hau da, Esparterok boterea galdu<br \/>\nzuen arte. 1842 eta 1843 artean, Madrilgo gortean aritu zen ordezkari, foruak<br \/>\n1839, 1841 eta 1842ko legeetara egokitzeko. Foruen egokitzapenerako proiektu<br \/>\nbat idatzi zuen, Bilbon zegoen Gaminderen onespenarekin, eta, Bizkaiko Ekonomia<br \/>\nBatzordeak onartu zuen arren, gobernu zentralak ez zuen hala egin. Idatzi<br \/>\nhorretan, Batzar Nagusiak desegitea proposatzen zen, eskumen horiek Probintzia<br \/>\nDiputazioaren esku uzteko. Fiskalitateari dagokionez, Ogasun zentralari<br \/>\nordainduko zitzaion kupoa ezarri nahi zuten, eta erreskate ekonomikoaren<br \/>\naukeraren alde egiten zen. Horren helburua soldadutza ekiditea zen, euskal<br \/>\nherritarren artean ezinegona sortzen zuen gaia zelako. Erreforma horiek<br \/>\ndagoeneko indarrean zeudenekin uztartu nahi zituzten, hala nola, liberalek<br \/>\nhainbeste desio zuten aduanen lekualdatzea, Espainiako nazio merkatuari<br \/>\nherritar-agiria ematen ziona, eta baita Konstituzioarekin bat egiten zuen<br \/>\nsistema judizialaren antolaketa ere.<\/span><\/p>\n<p><span>Urte batzuk<br \/>\nlehenago, Lemonauriak Ensayo cr\u00edtico sobre las leyes constitucionales de<br \/>\nVizcaya (1837) idatzi zuen, eta 50 orrialdetan zehar bere iritzia eman zuen<br \/>\nBizkaiko Foruei eta euren egoerari buruz.<\/span><\/p>\n<p><span>Lan hori Guda<br \/>\nKarlista betean idatzi zuen, 1837ko Konstituzio berria aldarrikatu zen urte<br \/>\nberean. Liberalismoarentzat momentu garrantzitsua zen, 1834ko Errege Estatutua<br \/>\nindargabetu zelako; funtsean, kutsu absolutista zuen nolabaiteko Gutun<br \/>\nOtorgatua zena. Ensayo lanaren hasieran, Lemonauriak garai berriekin bat ez<br \/>\nzetozen foru xedapenak aztertu zituen, konstituzio liberal baten parametroen<br \/>\narabera. Horretarako, zenbait ataletan banatu zituen: Berdintasunarena,<br \/>\nAskatasunarena, Jabetzarena eta botere politikoena; ondoren, kaltetutako foru<br \/>\nerakundeak aztertzeko.<\/span><\/p>\n<p><span>\u00abJudutar, mairu<br \/>\nedo bere ondorengoak, edota beren etorkia duen edonor, Bizkaian bizi edo<br \/>\nbertako bizilagun izateko\u00bb debekua ezartzen zuen legea (14. legea, 1. xedapena)<br \/>\nzentzugabekotzat zeukan. Hain ulertezina zela iruditzen zitzaion, non, azaldu<br \/>\nahal izateko, Inkisizioaren oinordetza balitz bezala hartu behar izan duen, eta<br \/>\nhala ere ez zuen lortu. Nolanahi ere den, \u00abBerdintasunarena\u00bb atalean egin zuen<br \/>\nkritikarik zorrotzena, sistemaren oinarrizko ele- mentu bati helduz: oinordetza<br \/>\nhautatzeko askatasuna. Lehenik, kexu zen bizkaitar guztiena zen noblezia,<br \/>\npraktikan ez zelako benetako berdintasun bezala gauzatu. Lege hori (11. legea,<br \/>\n20. X.) \u00abnazkagarria\u00bb iruditzen zitzaion, premutasunarekin batera,<br \/>\n\u00abdesberdintasunaren iturri agorrezina\u00bb zelako. Garai batean hain preziatua zen<br \/>\nnorbanakoaren askatasuna galdua zen, arrastorik utzi gabe; desagertua zen ezin<br \/>\natxilotua izateak ematen zuen segurtasuna, delitua egiten zuenari ihes egiteko<br \/>\nparada ematen ziona, eta, hori frogatzeko, \u00abestupro delituagatik espetxeratutakoen<br \/>\nkasuak oso ugariak\u00bb zirela aipatu zuen.<\/span><\/p>\n<p><span>Botereez den<br \/>\nbezainbatean, judiziala izan zen kritikarik gogorrena jaso zuena, eta Bizkaian<br \/>\nepaitzeko modua \u00aboso akastuna\u00bb zela aipatu zuen. Batzar Nagusiei zuzendutako<br \/>\nkritika, ordea, ez zen askoz arinagoa izan. Berarentzat, Batzar Nagusiak herri<br \/>\nbakoitzak ordezkaritza berbera zuen erakunde arbuiagarria ziren, non,<br \/>\ngehiengoak ulertu ez arren, gazteleraz hitz egiten zen, itzultzaileari<br \/>\nesandakoa nahi bezala desitxuratzeko aukera emanez, eta araudirik eduki ez<br \/>\narren, hauteskunde sistema zentzugabe bat zutena.<\/span><\/p>\n<p><span>Obraren bigarren<br \/>\nzatia, \u00abOhar orokorrak\u00bb izenburua duena. egoera horretara iristeko egindako<br \/>\nbidea azaltzeko saiakera da. Foruei egindako erasoak XVI. mendean hasi ziren<br \/>\narren, absolutismoaren azken urteetan jaso zituzten kolperik latzenak. Batez<br \/>\nere, Erregimen Zaharreko botereek beldurra zioten Frantziako Iraultzako ideiek<br \/>\nBizkaiko Foruetan aurki zezaketen oihartzunari, joera liberal argia baitzuten.<br \/>\nMomentu hartan argitaratu zen Llorenteren obra, oso zaindua zena, Lemonauriaren<br \/>\niritziz, eta Aranguren y Sobradoren erantzuna \u00ablogika urduriz, txunditurik utzi<br \/>\nzuela\u00bb izan zen. Godoyk pase forala bertan behera uzteko egindako saiakeretan,<br \/>\nBizkaiko konstituzioa suntsitzeko nahia agerikoa zen. 1830ean, gobernuak hala<br \/>\naginduta, euskal probintzietako dokumentu bilduma argitaratu zuen Tomas<br \/>\nGonzalezek, espero zitekeen asmo on guztiarekin, Lemonauriaren hitzetan.<\/span><\/p>\n<p><span>Despotismoaren<br \/>\neraginez, euskaldunenganako gorrotoa zabaldu zen espainiarren artean, egun,<br \/>\nkontrako noranzkoan gertatzen den bezalaxe. Autorearen iritziz, Bizkaiko<br \/>\noligarkia absolutismoaren aliatua zen, eta, liberal askorentzako bezala, Foruak<br \/>\nBizkaiko konstituzioa ziren, nahiz eta ohartarazi ez zirela \u00abzehatz-mehatz,<br \/>\negungo publizista hoberenek ulertzen duten zentzuan\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span>Ohar Orokor<br \/>\nhorietan, onartu zuen Foruek bazutela pribilegio kutsu bat, baina oso txikia<br \/>\nzela. Era berean, aurre egin zien Bizkaian bosgarrenik ez zegoela esaten<br \/>\nzutenei, bizkaitarrek euren jaunaren deiari erantzuten ziotela esanez;<br \/>\nkontribuziorik ordaintzen ez zutela esaten zutenei, egiten zituzten dohaintza<br \/>\nhandiak ekarri zizkien gogora, eta, aduana ordaindu gabe sartzen zen<br \/>\nmerkantziarik, egon, bazegoen arren, Euskal Herrian egindako produktuak<br \/>\nEspainiara bidaltzerakoan, atzerrikotzat hartuak zirela gogorarazi zien.<\/span><\/p>\n<p><span>Bizkaiko Foruak<br \/>\nizandakoekiko miresmena izan arren, uste zuen ordurako euren garaia gainditua<br \/>\nzela, hondaturik zeudela, eta 1837. urte hartako Konstituzioa babesteko<br \/>\nmomentua zela, \u00abpertsona on guztiak biltzen dituen sinboloa, gure liskar<br \/>\nziztrin guztiak alde batera uzteko aldarea\u00bb baitzen. Argi eta garbi,<br \/>\nLemonauriak Foruak indargabetzea proposatu zuen.<\/span><\/p>\n<p><span>1855ean,<br \/>\nliberalismo aurrerakoiak boterea eskuratu zuenean, Lemoauria Habanako Auzitegi<br \/>\nPretorialeko teniente fiskal izendatu zuten. Bertan jarraitu zuen bere ibilbide<br \/>\njudizialarekin, 1861ean 2. Salako magistratu izendatu baitzuten, eta 1863an,<br \/>\nazkenik, 1. Salako presidente, Auzitegi berean, betiere, 1864ean erretiratu zen<br \/>\narte. Habanan argitaratu zuen berak idatzitako \u00abBosquejo sobre el origen y<br \/>\nnaturaleza de los usos, costumbres y fueros de las Provincias Vascongadas y<br \/>\nr\u00e1pido examen de la Constituci\u00f3n del Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya\u00bb (La Habana, 1869).<\/span><\/p>\n<p><span>Lemonauriaren bi<br \/>\nidazlanen artean dauden urteetan, el Ensayo cr\u00edtico&#8230; (1837) eta Bosquejo<br \/>\nsobre el origen.<span>\u00a0 <\/span>(1869), Euskadiko eta<br \/>\nNafarroako Foruek\u00a0<\/span><span>murrizketa eta<br \/>\neraldaketa ugari jasan zituzten, eta horien ondorioz, hamarkada batzuk iraun<br \/>\nzituen foruzaletasun berri baten loraldia gertatu zen. Nahiz eta Espainiako<br \/>\nGorteetan, foruen gaineko eztabaidak bere bidea jarraitu, Euskal Herriko<br \/>\nalderdi politiko gehienek oraindik defendatzen zituzten. 1869an, Lemonauriak<br \/>\nbere diskurtsoa aldatu zuen: jada ez zegoen indargabetzearen alde. Idatziz jaso<br \/>\nzuenez, herrialdeko usadio eta ohiturak hain dira zaharrak eta garrantzitsuak,<br \/>\n1839ko Gorteek berretsi egin zituztela \u00abbatasun konstituzionala ukatu gabe\u00bb. Ez<br \/>\nzuen Foruen eta Konstituzioaren arteko bateraezintasunik hautematen; aitzitik,<br \/>\n1812an dagoeneko, Bizkaiko Batzar Nagusiak ebatzi zuenez, \u00abberdintasun<br \/>\nzoragarria\u00bb dago Konstituzioaren funtsezko printzipioen eta \u00abantzina-antzinatik<br \/>\nBizkaia zoriontsu egin dutenen\u00bb artean, ohitura eta bertute demokratikoak<br \/>\nzituen herria baitzen. Lemonauriak, Gaminde eta beste liberal aurrerakoi<br \/>\nbatzuek bezala, foruzaletasunaren defentsarantz jo zuen.<\/span><\/p>\n<p><span>1869. urte<br \/>\nhartan, Euskal Tertzioak Habanara iritsi ziren. Hiru probintzietako<br \/>\nboluntarioak ziren, Carlos Manuel de Cespedesek zuzendutako kubatarren aurrean<br \/>\nKuba espainiarra zela defendatzera bidaliak, 1868an hasitako Hamar Urteetako<br \/>\nGerraren baitan. Tertzioen iritsiera arrakastatsua izan zen oso: era guztietako<br \/>\nartikuluak eskaini zizkieten, gerora, Album vascongado. Relaci\u00f3n de los<br \/>\nfestejos izeneko eskuliburuan jaso zirenak. Patricio Landaluce<br \/>\nbilbotar-kubatarrak ilustratu zuen bilduma hori, euskarazko eta gaztelaniazko<br \/>\npoemekin batera, eta bankete bat eskaini zitzaien Tacon antzoki apainduan.<br \/>\nLemonauriak ere parte hartu zuen ongi etorri horretan. La Prensa egunkarian,<br \/>\nRecuerdos Vascongados izeneko artikulua idatzi zuen, aipatu eskuorrian jasota<br \/>\ndagoena, eta poema bat ere eskaini zien: Al vascongado emblema. Irurac-Bat.<br \/>\nUrte batzuk geroago, Euskal-Erria aldizkariak Recuerdos Vascongados<br \/>\nerreproduzitu zuen.<\/span><\/p>\n<p><span>Bilbora itzuli<br \/>\nzenean, eta Errepublika Federalak iraun bitartean, Udaleko agintari izendatu<br \/>\nzuten, 1873. urtean. Bigarren Karlistaldian (1872-1876), adinez nagusia izan<br \/>\narren, miliziano beteranoen konpainian eman zuen izena, ohorezko buruzagi<br \/>\nizateko. Bilbo setiaturik zegoen bitartean, etxean, ustekabean erorita, buruan<br \/>\nhartu zuen kolpe batengatik hil zen, 1875ko martxoaren 5ean, hurrengo eguneko<br \/>\nIrurac-bat egunkarian agerturiko nekrologia labur batek jaso zuenaren arabera.<br \/>\nEgoerak hartarako parada emango zuenean, luzeago bat eskainiko ziotela agindu<br \/>\nzuten.<\/span><\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bere gurasoak izan ziren Francisco de Lemonauria, Bilbokoa jatorriz, eta Maria Antonia Puch, Deustukoa. Azken hori, 1925ean anexionatu zen Bilbora. Lemonauria Puch familia bertan bizi izan zen 1802 ingurura arte, bertako San Pedro parrokian bataiatu baitzituzten beren lehendabiziko bederatzi seme-alabak, lau neska eta bost mutil, Pedro bederatzigarrena izanik. 1803an izan zuten azken alaba, Casilda izenekoa, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[317],"class_list":["post-3161","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LEMONAURIA PUCH, Pedro (Deustu, 1801eko apirilak 19 - Bilbo, 1874ko martxoak 5). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lemonauria-puch-pedro-395-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LEMONAURIA PUCH, Pedro (Deustu, 1801eko apirilak 19 - Bilbo, 1874ko martxoak 5). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bere gurasoak izan ziren Francisco de Lemonauria, Bilbokoa jatorriz, eta Maria Antonia Puch, Deustukoa. Azken hori, 1925ean anexionatu zen Bilbora. Lemonauria Puch familia bertan bizi izan zen 1802 ingurura arte, bertako San Pedro parrokian bataiatu baitzituzten beren lehendabiziko bederatzi seme-alabak, lau neska eta bost mutil, Pedro bederatzigarrena izanik. 1803an izan zuten azken alaba, Casilda izenekoa, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lemonauria-puch-pedro-395-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"9 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lemonauria-puch-pedro-395-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lemonauria-puch-pedro-395-eu\\\/\",\"name\":\"LEMONAURIA PUCH, Pedro (Deustu, 1801eko apirilak 19 - Bilbo, 1874ko martxoak 5). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-09T15:33:34+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lemonauria-puch-pedro-395-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lemonauria-puch-pedro-395-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lemonauria-puch-pedro-395-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LEMONAURIA PUCH, Pedro (Deustu, 1801eko apirilak 19 &#8211; Bilbo, 1874ko martxoak 5).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LEMONAURIA PUCH, Pedro (Deustu, 1801eko apirilak 19 - Bilbo, 1874ko martxoak 5). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lemonauria-puch-pedro-395-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LEMONAURIA PUCH, Pedro (Deustu, 1801eko apirilak 19 - Bilbo, 1874ko martxoak 5). - Iura Vasconiae","og_description":"Bere gurasoak izan ziren Francisco de Lemonauria, Bilbokoa jatorriz, eta Maria Antonia Puch, Deustukoa. Azken hori, 1925ean anexionatu zen Bilbora. Lemonauria Puch familia bertan bizi izan zen 1802 ingurura arte, bertako San Pedro parrokian bataiatu baitzituzten beren lehendabiziko bederatzi seme-alabak, lau neska eta bost mutil, Pedro bederatzigarrena izanik. 1803an izan zuten azken alaba, Casilda izenekoa, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lemonauria-puch-pedro-395-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"9 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lemonauria-puch-pedro-395-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lemonauria-puch-pedro-395-eu\/","name":"LEMONAURIA PUCH, Pedro (Deustu, 1801eko apirilak 19 - Bilbo, 1874ko martxoak 5). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-09T15:33:34+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lemonauria-puch-pedro-395-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lemonauria-puch-pedro-395-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lemonauria-puch-pedro-395-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LEMONAURIA PUCH, Pedro (Deustu, 1801eko apirilak 19 &#8211; Bilbo, 1874ko martxoak 5)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3161","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3161\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3161"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3161"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}