{"id":3159,"date":"2023-02-09T16:32:44","date_gmt":"2023-02-09T15:32:44","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/hormaeche-orbegozo-francisco-394-eu\/"},"modified":"2023-02-09T16:32:44","modified_gmt":"2023-02-09T15:32:44","slug":"hormaeche-orbegozo-francisco-394-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hormaeche-orbegozo-francisco-394-eu\/","title":{"rendered":"HORMAECHE ORBEGOZO, Francisco (Francisco Hormaetxe Orbegozo)  (Bilbo 1803ko abuztuak 12 &#8211; Paris, 1862ko maiatzak 23)."},"content":{"rendered":"<div>\n<p><span>Lehen aldiz Rosa<br \/>\nde Echevarriarekin ezkondu zen (1829ko uztailak 13) eta, hura hil zenean<br \/>\n(1843ko irailak 7), bigarren aldiz ezkondu zen, bere koinata zen Adela de<br \/>\nEchevarriarekin (1846). Pentsa liteke lehen hezkuntza Alberto Listak Bilbon<br \/>\nzuzentzen zuen eskolan jaso zuela. Gerora, harekin aritu zen elkarlanean<br \/>\nRevista de Madrid aldizkarian.<\/span><\/p>\n<p><span>Hormaeche liberal<br \/>\nmoderatua zen. Historialariak ez datoz bat politikan egin zituen lehendabiziko<br \/>\nurteei dagokienez: Joseba Agirreazkuenagak bilbotar liberalen belaunaldi<br \/>\nberriaren baitan kokatzen du. Hirurteko Liberalean nazio milizia liberaleko<br \/>\nkide izanik hasi zen politikagintzan; 1823an frantziar inbasoreen aurka aritu<br \/>\nziren, Coru\u00f1araino atzera egin behar izan zutelarik, eta, bertan, kapitulatzea<br \/>\nbeste aukerarik ez zuten izan. Bestalde, Jose Ramon Urquijok jasotakoaren<br \/>\narabera, Francisco de Hormaecheren lehen jardun publikoa, 1828an, Fernando VII<br \/>\neta Amalia de Bilbao errege-erreginak Tadeo Calomarde ministroarekin Bilbon<br \/>\negon zirenekoak biltzen dituen eskuorri bat idaztea izan zen (La c\u00e9lebre d\u00e9cada<br \/>\nde Bilbao, o sea Memoria de los festejos con que su muy ilustre Ayuntamiento ha<br \/>\nprocurado obsequiar\u2026). Jose Maria de Areilzak bisita hori eta \u00abMemoria de los<br \/>\nfestejos\u00bb aipatzen ditu. Bilboko Udalak hala eskaturik, idatzia goresmen<br \/>\ngehiegirekin idatzi zuen Hormaechek, eta, gerora, liberalek biziki kritikatu zuten.<br \/>\nFrancisco de Hormaechek errege- erreginen egunerokoa jaso zuen, garai hartan<br \/>\nohikoa zenez, hotsandikoa eta ditiraniarra. Hormaechek, Desiratuari ohore<br \/>\negiteko, herritarrek kantatzeko koro bat, soneto bat eta erromantze bat sortu<br \/>\nzituen, \u00abUn ingenio de \u00e9sta villa\u00bb izenburupean disimulaturik. Guztiarekin ere,<br \/>\naurrerakoiek diputatu moderatuari gehien aurpegiratzen ziotena C\u00e9lebre d\u00e9cada<br \/>\nidatzi izana zen.<\/span><\/p>\n<p><span>Lehen<br \/>\nkarlistaldiak iraun bitartean, Hormaeche Aldundiko ordezkari izan zen komisio<br \/>\naskotan eta, foru instituzioen eta tropen horniduraren baitan sortutako egoera<br \/>\nkorapilatsuan Gobernuari zein militarren buruei zuzendutako idazki<br \/>\ngarrantzitsuenak idatzi zituen. 1833an Diputazioko kide izateko hautatu zuten,<br \/>\nerregidore bezala. Diputazioaren berregituraketaren ondorioz, Jaurerriko<br \/>\nidazkari izatera igaro zen (1833ko abenduak 25), eta bertan egon zen guda<br \/>\nbukatu arte. 1836ko azaroaren hasieran, Romualdo Arellanorekin batera,<br \/>\nGobernuari, Madrilen, bizi zuten egoeraren eta atzerriko aliatuei la- guntza<br \/>\neskatzearen nondik norakoak azaltzea agindu zitzaion. Setioa bukatu ondoan,<br \/>\nHormaeche Madrilera abiatu zen gudak eragindako gastuak ordaintzea eta plazaren<br \/>\nsuntsiketa ekiditeko laguntza militarra lortu asmoz.<\/span><\/p>\n<p><span>Hormaeche<br \/>\nRepresentaci\u00f3n de los vascongados y navarros residentes en Madrid pidiendo la<br \/>\nconservaci\u00f3n de los fueros de sus provincias ezagunaren autoreetako bat izan<br \/>\nzen; euskal parlamentariek, Bergarako bakearen ondoren eta 1839ko urriaren<br \/>\n25eko legea Gorteetan eztabaidatu aurretik Gobernuari aurkeztu zioten idatzia.<\/span><\/p>\n<p><span>1839 eta 1851<br \/>\nurteen artean, politika foruzalearen defentsan aritu zen. Urte luzez, diputatua<br \/>\nizan zen Madrilgo Gorteetan, Bizkaiko edo Gernikako diputatu bezala. Bizkaikoa<br \/>\nhonako legealdietan izan zen: 1837-1839koan; 1841-1843koan, orduko hartan, bere<br \/>\ndiskurtso bakarra aduanak kostaldera mugitzea izan zen; eta 1844-1845ekoan,<br \/>\n1845eko Konstituzioaren idazketan lagunduz. Gernikaren ordezkari aritu zen<br \/>\n1846-1850, 1850-1851, 1851-1852 eta 1853-1854an.<\/span><\/p>\n<p><span>1839ko abenduaren<br \/>\n10ean, Bizkaiko Batzar Nagusiek Diputazioko idazkari eta Gorteko ordezkari<br \/>\nizendatu zuten Foruen auziarekin loturik. 1841ean berriro hautatu zuten<br \/>\nidazkari kargurako eta bertan egon zen 1852ra arte. Foruen gaineko komisiorako<br \/>\nizendatzeak Madrilera aldatu behar izatea ekarri zion. Agintean zegoen Maria<br \/>\nKristina erreginaren dimisioa (1840ko urriak 12) foruen auziaren gaineko<br \/>\nakordioa lortu baino lehen gertatu zen. Ministro aurrerakoi berriek akordioa<br \/>\nahalik eta lasterren lortzen saiatu ziren, euren aitzindariek baino kontzesio<br \/>\ngutxiago eginez. 1841eko urrian Moderatuek Espartero agintariaren aurka<br \/>\negindako altxamendutik hilabete batera, Hormaeche kargugabetua izan zen.<br \/>\nModeratuek irabazi zutenean, ordea, bere karguak berreskuratu zituen, baina,<br \/>\n1844ko abuztuaren 29an, idazkari izateari uko egin zion. Ministerio moderatua<br \/>\nosatu zenez, Gorteetako ordezkari berriak izendatu ziren, eta, hautatutakoen<br \/>\ndimisioa aurkeztu zutenez, Hormaecherengana jo zuten. Bere oinarrizko<br \/>\negitekoetako bat erregimen-forala berriro indarrean jartzen saiatzeko<br \/>\nnegoziatzea zen. 1844ko abenduaren 11n Leongo buruzagi politiko izendatu zuten,<br \/>\nbaina ez zuen kargua onartu, Biz- kaiko ordezkari bezala zituen egitekoak<br \/>\nzirela-eta. Akordiorik lortu ez izateak sortutako frustrazioak hainbatetan<br \/>\ndimisioa aurkeztera eraman zuen (1847, 1849 eta 1850ean). 1851. urtean, foru<br \/>\ninstituzioetan zituen ardurak behin betiko utzi zituen, Madrilgo Gobernu<br \/>\npolitikoaren idazkari izendatu zutelako (1851ko otsailak 8). Urte bereko<br \/>\nmaiatzean, Gobernazioaren Ministerioan lanean hasi zen, eta 1854an Ministerioko<br \/>\nzuzendariorde izatera iritsi zen. Ministerio berriak kargua utzitakotzat hartu<br \/>\nzuen, moderatuek izendatutako beste hainbat funtzionariorekin batera (1854ko<br \/>\nabuztuak 9).<\/span><\/p>\n<p><span>Biurteko<br \/>\nProgresistaren ondotik (1854ko uztaila-1856ko uztaila), moderatuak<br \/>\nitzultzearekin batera, Hormaecheren ibilbideak garrantzi handiagoa hartu zuen.<br \/>\n1856ko abuztuaren 20an Santanderreko gobernadore zibil izendatu zuten. Handik<br \/>\ngutxira, urriaren 16an, Alacanteko probintziara bidali zuten, postu bera bete<br \/>\nzezan, nahiz eta ez zuen sekula hartu, 1856ko urriaren 20an Baionako kontsul<br \/>\nizendatu baitzuten, eta azaroan postua hartu zuelako. Bertan izan zen 1860ko<br \/>\nmartxoaren 3ra arte, Pariseko kontsulatu izateko izendatu zutenez, hara abiatu zelako,<br \/>\n1860ko urtarrilaren 31n. Kargu horre- tan zegoela zendu zen.<\/span><\/p>\n<\/p>\n<p><span>Representacion de<br \/>\nlos vascongados y navarros residentes en Madrid, pidiendo la conservaci\u00f3n de<br \/>\nlos fueros de sus provincias (1838) lanaren egilekide izan zen, hainbat memoria<br \/>\neta artikulu idatzi zituen eta Viaje pintoresco por las Provincias Vascongadas (1846)<br \/>\nlanaren alderdi historikoaren egilea izateaz gain, lan horretan Bilbori<br \/>\neskainitako atala ere berak idatzi zuen. Ekarpen historiografiko horrek entzute<br \/>\nhandia lortu zuen garai hartan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lehen aldiz Rosa de Echevarriarekin ezkondu zen (1829ko uztailak 13) eta, hura hil zenean (1843ko irailak 7), bigarren aldiz ezkondu zen, bere koinata zen Adela de Echevarriarekin (1846). Pentsa liteke lehen hezkuntza Alberto Listak Bilbon zuzentzen zuen eskolan jaso zuela. Gerora, harekin aritu zen elkarlanean Revista de Madrid aldizkarian. Hormaeche liberal moderatua zen. Historialariak ez [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[317],"class_list":["post-3159","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>HORMAECHE ORBEGOZO, Francisco (Francisco Hormaetxe Orbegozo) (Bilbo 1803ko abuztuak 12 - Paris, 1862ko maiatzak 23). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hormaeche-orbegozo-francisco-394-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"HORMAECHE ORBEGOZO, Francisco (Francisco Hormaetxe Orbegozo) (Bilbo 1803ko abuztuak 12 - Paris, 1862ko maiatzak 23). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Lehen aldiz Rosa de Echevarriarekin ezkondu zen (1829ko uztailak 13) eta, hura hil zenean (1843ko irailak 7), bigarren aldiz ezkondu zen, bere koinata zen Adela de Echevarriarekin (1846). Pentsa liteke lehen hezkuntza Alberto Listak Bilbon zuzentzen zuen eskolan jaso zuela. Gerora, harekin aritu zen elkarlanean Revista de Madrid aldizkarian. Hormaeche liberal moderatua zen. Historialariak ez [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hormaeche-orbegozo-francisco-394-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hormaeche-orbegozo-francisco-394-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hormaeche-orbegozo-francisco-394-eu\\\/\",\"name\":\"HORMAECHE ORBEGOZO, Francisco (Francisco Hormaetxe Orbegozo) (Bilbo 1803ko abuztuak 12 - Paris, 1862ko maiatzak 23). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-09T15:32:44+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hormaeche-orbegozo-francisco-394-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hormaeche-orbegozo-francisco-394-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hormaeche-orbegozo-francisco-394-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"HORMAECHE ORBEGOZO, Francisco (Francisco Hormaetxe Orbegozo) (Bilbo 1803ko abuztuak 12 &#8211; Paris, 1862ko maiatzak 23).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"HORMAECHE ORBEGOZO, Francisco (Francisco Hormaetxe Orbegozo) (Bilbo 1803ko abuztuak 12 - Paris, 1862ko maiatzak 23). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hormaeche-orbegozo-francisco-394-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"HORMAECHE ORBEGOZO, Francisco (Francisco Hormaetxe Orbegozo) (Bilbo 1803ko abuztuak 12 - Paris, 1862ko maiatzak 23). - Iura Vasconiae","og_description":"Lehen aldiz Rosa de Echevarriarekin ezkondu zen (1829ko uztailak 13) eta, hura hil zenean (1843ko irailak 7), bigarren aldiz ezkondu zen, bere koinata zen Adela de Echevarriarekin (1846). Pentsa liteke lehen hezkuntza Alberto Listak Bilbon zuzentzen zuen eskolan jaso zuela. Gerora, harekin aritu zen elkarlanean Revista de Madrid aldizkarian. Hormaeche liberal moderatua zen. Historialariak ez [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hormaeche-orbegozo-francisco-394-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hormaeche-orbegozo-francisco-394-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hormaeche-orbegozo-francisco-394-eu\/","name":"HORMAECHE ORBEGOZO, Francisco (Francisco Hormaetxe Orbegozo) (Bilbo 1803ko abuztuak 12 - Paris, 1862ko maiatzak 23). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-09T15:32:44+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hormaeche-orbegozo-francisco-394-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hormaeche-orbegozo-francisco-394-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hormaeche-orbegozo-francisco-394-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"HORMAECHE ORBEGOZO, Francisco (Francisco Hormaetxe Orbegozo) (Bilbo 1803ko abuztuak 12 &#8211; Paris, 1862ko maiatzak 23)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3159","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3159\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3159"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3159"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}