{"id":3157,"date":"2023-02-09T16:31:40","date_gmt":"2023-02-09T15:31:40","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/gortazar-munibe-manuel-maria-393-eu\/"},"modified":"2023-02-09T16:31:40","modified_gmt":"2023-02-09T15:31:40","slug":"gortazar-munibe-manuel-maria-393-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gortazar-munibe-manuel-maria-393-eu\/","title":{"rendered":"GORTAZAR MUNIBE, Manuel Maria (Bilbo, 1824ko uztailak 13 &#8211; Bedia, Bizkaia, 1896ko irailak 12)."},"content":{"rendered":"<div>\n<p><span>1824ko uztailaren<br \/>\n13an jaio, eta egun berean Santiagoko elizan bataiatu zuten, Ignacio de Munibe<br \/>\ny Areyzaga aita ponteko zuela, amaren aldetiko osaba, eta Euskalerriko<br \/>\nAdiskideen Elkarteko sortzailearen semea. Azkenetako Bizkaiko diputatu nagusia<br \/>\nizan zen eta Diputazio Probintzialeko lehen presidentea, Foruak indargabetu<br \/>\nondotik. Luciano de Urizar, Lopez de Lacalle eta Uhagon diputatuekin sortutako<br \/>\nkomisio bateko buru izan zen, 1878an Canovas del Castillorekin lehen Kontzertu<br \/>\nEkonomikoa negoziatzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere familiaren<br \/>\ninguruko datu gehien ematen dituena Guillermo Gortazar da. Manuel Maria<br \/>\nBizkaiko Ahaide Nagusien leinu zaharrenetako bateko kide zen. Familia ondasunak<br \/>\njaso zituen, eta probintziako aberatsenetakoa bilakatu zen. Maria del Carmen<br \/>\nMunibe Arangurenen (XI. Pe\u00f1afloridako kondearen arreba) eta Bizkaiko diputatu<br \/>\nnagusi Jose Maria Gortazar y Loyzagaren (1793-1855) semea izan zen. Azkenak<br \/>\neuskara, \u00abgure arbasoen hizkuntza ederra\u00bb, babesteko proposamena egin zuen<br \/>\n1854an, eta 1841ean euskararen katedra sortu zuen. Markinan ezkondu ziren<br \/>\n1816ko uztailaren 28an eta sei alaba eta bi seme izan zituzten. Manuel Maria<br \/>\ngizonezkoetan lehena zenez, oinorde- tzan jaso zituen Gortazarko ondasunak eta<br \/>\nbere osaba Victor Munibe y Arangurenen, hots, XI. Pe\u00f1afloridako kondearen,<br \/>\nbeste asko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1834 eta 1838<br \/>\nartean, familia Baionan eta Mont-Marsanen bizi izan zen, kolera morbotik eta<br \/>\nLehen Karlistalditik ihesi. Ihes hori ez zen ongi ulertu, eta karlismoarekiko<br \/>\nloturagatik ihes egin zutela pentsatuta, ondasun guztiak bahitu zizkieten.<br \/>\nBaionako alkateak eta hiri horretako kontsul espainiarrak sinatutako<br \/>\nerrugabetze dokumentuak aurkeztu zituzten, eta Esparterok bahiketa indargabetu<br \/>\nzuen, 1839ko maiatzaren 15eko ebazpenaren bidez.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Manuel F.<br \/>\ngaztearen heziketa, premu zen aldetik, ez zen unibertsitatera begirakoa izan,<br \/>\n\u00abheziketa onari\u00bb baizik (kultura orokorra, matematikak, hizkuntza klasikoak,<br \/>\nfrantsesa, musika eta marrazketa), hau da, Jaurerriko kargu publikoetan aritu<br \/>\neta familia ondasunak kudeatzeko. Familia Bilbora itzuli zenean, aitak Loiolara<br \/>\nbidali zituen bi semeak, bigarren hezkuntza buka zezaten. Manuelek Musikan eta<br \/>\nMarrazketan zuen trebea zela erakutsi zuen, eta bere bizitza guztia haiei<br \/>\nloturik eman zuen.<\/span><\/p>\n<p><span>1850. eta 1870.<br \/>\nurteen artean, politikan jardun zuen Bilboko Udalean (errejidore eta alkate)<br \/>\neta Gernikako Batzar Nagusietan. Aisialdia bere zaletasun artistikoen eta<br \/>\nBilboko elkarte kultural eta musikalen artean banatzen zuen. 1855ean, bere aita<br \/>\nkolera morboagatik hil zenean, Manuel Maria de Gortazarrek familia ondasunen<br \/>\nardura bere gain hartu zuen, 32 urterekin. 1857ko martxoaren 25ean ezkondu zen,<br \/>\nLaguardian, bere lehengusina bigarrena zen Catalina Manso de Velasco y<br \/>\nSalazarrekin (Torrecilla de Cameros, 1836ko otsailak 13 \u2013 1859ko urtarrilak<br \/>\n13). Bikote horren baitan jaio zen bere lehen semea, Manuel Maria (1857-1922).<br \/>\nBost urte geroago, bigarren aldiz ezkondu zen, ordura arte bere koinata zen<br \/>\nSusana Manso de Velasco y Salazarrekin (Torrecilla de Cameros, 1842ko<br \/>\nabuztuak 11 \u2013 1934ko maiatzak 3), Supernudako konderriko eskubideen oinordekoa,<br \/>\nEspainiako Handitasunarekin, eta Laguardiako Samaniego Jauregiko Anderea.<br \/>\nManuel Maria jaunak eta Susana andereak 10 seme-alaba izan zituzten, horietako<br \/>\nbat Carlos de Cortazar y Manso de Velasco musikologoa.<\/span><\/p>\n<p><span>Gortazarrek<br \/>\njarduera politiko foruzale eta liberal bizia izan zuen, \u00abforuzale<br \/>\nmoldagarrien\u00bb eta Madrilgo gobernuarekin hitz egiteko prest zeudenen buru.<br \/>\nBizkaiko Diputatu Nagusi eta Probintziako aita izan zen, bere aita, eta aitaren<br \/>\naldeko aitona eta aitona hirugarrena bezala. Amaren aldetiko aitona ere<br \/>\nprobintziako aita izan zen, baina Gipuzkoan. Bilboko alkateorde aritu zen<br \/>\n1859an eta alkate 1860ko azaroaren 8tik 1861eko urtarrilaren 1era, eta Bilboko<br \/>\nUdaleko zinegotzi edo erregidore 1861, 1862, 1865 eta 1866an. Bilboko ordezko<br \/>\nahaldun izan zen Bizkaiko Batzar Nagusietan 1859 eta 1862 urteetan.<\/span><\/p>\n<p><span>Foru diputatu<br \/>\nkargua bete zuen 1867tik, eta 1869. urtean Suezko kanalaren inauguraziora<br \/>\njoan zen bere osaba Victor Munibe Pe\u00f1afloridako XI. kondearekin, Jose Antonio<br \/>\nde Gortazarrekin eta beste euskal herritar ospetsu batzuekin batera. Gortazar<br \/>\nanaiek Pascual Madozen gutun bat eraman zuten Ferdinand de Lessepsendako.<\/span><\/p>\n<p><span>1840. eta 1872.<br \/>\nurteen artean, foruzaletasun moderatuarekiko atxikimenduak nabarmen egin zuen<br \/>\ngora, bai liberalen artean, eta baita tradizionalisten artean ere. Seiurteko<br \/>\nIraultzaileak eta Hirugarren Karlistaldiak Manuel Maria de Gortazarren bizitza<br \/>\npolitiko lasaiarekin bukatu eta ezegonkortasuna ekarri zuten, 1868ko irailetik<br \/>\naurrera. Garai horrek iraun bitartean Bizkaiko foru presidente aritu zen,<br \/>\nBilboko agintari zibil gorena baitzen, eta, horrez gain, laguntzaileen<br \/>\nkonpainia bateko kide izan zen. Gainera, Foruak indargabetu (1872-1874) aurreko<br \/>\nBizkaiko Aldundiko azken presidenteetako bat izan zen, oinaztarrek 1872ko<br \/>\nabenduaren 7an hautatu ondotik. Errepublika garaian, Bizkaiak kantoi bat<br \/>\nosatzearen alde agertu zen, baina bere jarduera publiko ezagunena Foru<br \/>\nAldundiko boterea zuten botere publikoen alde egindakoa da. Matxinada<br \/>\nkarlistari aurre egiteko, foru guardia sortu zuen. 1874ko maiatzaren 2an,<br \/>\nConcha jenerala Bilbon sartu zen, eta setioa bukatutzat eman zuen; ez, ordea,<br \/>\ngerra, hori 1876ko otsailaren 26ra arte luzatu baitzen, eta, horregatik,<br \/>\nGortazarrek presidente foral bezala jarraitu behar izan zuen 1876ko irailera<br \/>\narte. Hilaren 25ean, 1872tik 1876ra arteko kontu errendapena aurkeztu zien<br \/>\nBizkaiko Batzar Nagusiei.<\/span><\/p>\n<p><span>Hirugarren<br \/>\nKarlistaldiaren ondotik, Manuel Maria de Cortazar tradizio liberal foruzalea<br \/>\ngordetzen ahalegindu zen, Kontzertuaren eta kupoaren formularen bitartez.<\/span><\/p>\n<p><span>Foruen oinarrizko<br \/>\nelementuak indargabetu zituen 1876ko uztaileko legeari aurre egin zioten<br \/>\n\u00abforuzale moldagarrien\u00bb buru izan zen Gortazar. Lege horrek bertan behera utzi<br \/>\nzituen, besteak beste, foru pasea, kontribuzio salbuespenak eta kintak. 1876ko<br \/>\nurtarriletik uztailera, foruzale liberala zen Ma- nuel Mariak eta hiru foru<br \/>\naldundiek lan eskerga egin zuten Kongresuan eta Senatuan, zabaltzen ari zen<br \/>\nForuak indargabetzearen aldeko iritzia desagerrarazteko helburuarekin.<br \/>\nCanovasekin izandako negoziazioetan, presio errua jasan behar izan zuten,<br \/>\nbatetik, uzkurrak eta intoleranteak ziren karlisten- gandik, eta, bestetik,<br \/>\nliberalengandik. Azken horiek, guztiak foruzaleak izan arren, maila<br \/>\ndesberdinean egin zuten presioa, eta, gerora, \u00abgogor\u00bb eta \u00abmoldagarri\u00bb artean<br \/>\nbereizi ziren. Gortazar Nafarroako eredua jarraitzen saiatu zen, adosturiko<br \/>\nlege bat eta hamar urteko epea zuen kupoa ezarriz, baina Ca- novasek ez zuen<br \/>\nhalakorik onartu. Negoziazio horien emaitza Exposici\u00f3n diri- gida a las Cortes<br \/>\nde la naci\u00f3n por las Diputaciones de las Provincias Vascongadas el 16 de junio<br \/>\nde 1876 izan zen, ziurrenik Manuel Mariak idatzi, eta hiru Aldundiek sinatu<br \/>\nzutena. Bertan, Foru erregimena osoki mantentzeko nahia agertzen dute, urte<br \/>\nhartako uztailaren 21eko legeak ekarri zuen eztabaida parlamentarioaren<br \/>\naurrean. Sei artikulu besterik ez ditu lege horrek, eta, bertan, ez dira<br \/>\n\u00abindargabetzea\u00bb edo \u00abdesagertzea\u00bb aipatzen, \u00aberreforma\u00bb baizik, 1839ko legeak<br \/>\naurreikusi bezala.<\/span><\/p>\n<p><span>Manuel Maria de<br \/>\nGortazar Bizkaia ordezkatzeko erresumako senatari izendatu zuten 1877ko<br \/>\napirilaren 5ean, eta Bizkaiko Probintzia Diputazio berriko lehendabiziko<br \/>\npresidentea izatea onartu zuen, kalte handiagoak ekiditeko asmoz, 1877ko<br \/>\nmaiatzaren 15ean hasi eta 1880ra arte. Canovas del Casti- lloren Gobernuak<br \/>\nemandako Errege Aginduaren bitartez izendatu zuten, hain zuzen ere. Fermin<br \/>\nSagarminagaren gidaritzapean zeuden Foruzale gogorren jarreraren aurrean,<br \/>\nGortazar Madrilekiko tentsioa baretzen saiatu zen, taktika adimentsu eta<br \/>\ngordetzailea. Era berean, kupo ekonomikoaren eta kinten Kontzertu bat adosten<br \/>\nsaiatu zen, printzipioen auzia alde batera utzita. Liberal foruzale<br \/>\n\u00abmoldagarriek\u00bb uste zuten, Gortazarrek bezala, Batzar eta Al- dundi Nagusiak<br \/>\ndesagertu arren, oraindik bazegoela Foru Erregimen Zaharra mantentzeko<br \/>\naukerarik. Kupoaren inguruan adostasuna erdietsi, eta 1878ko otsailaren 28ko<br \/>\nErrege-Dekretuan jaso zen. Gortazar akituta zegoen Madrilgo sesio haiek<br \/>\nbukatzean, baina pozik, nahiz eta, tamalez, akordioak lege izaera izan<br \/>\nbeharrean, Errege-Dekretuarena zuen. Bere helburua lortu zuen, hots, \u00abgure<br \/>\ninstituzioen ondoratzetik, hondakin gutxi batzuk salbatzea, dagoeneko<br \/>\nsalbaturik zeudenez gain\u00bb. Guztiarekin ere, dekretua inposizio baten emaitza<br \/>\nizan zen; eta pertsona zintzoen artean, asmo onez egina izan arren, ez zen bi<br \/>\naldeek adostutako zerbait. Manuel Mariak atsekabeturik bukatu zituen<br \/>\nCanovasekin izandako negoziazioak, baina kontzientzia lasai zuen, ahal izan<br \/>\nzuen guztia egin zuela uste baitzuen, eta oso zaila zen negoziazio batetik<br \/>\nabantaila ahalik eta gehien lortzen saiatu zelako.<\/span><\/p>\n<p><span>Foruzale<br \/>\nerradikal askok ez zuten ulertu eta zentsuratu ere egin zuten. Bizkaitar<br \/>\nguztiek sentitzen zuten sentimendu foruzale berbera sentitu arren, Manuel Maria<br \/>\nde Gortazarrek \u00abBizkaiko Probintzia Diputazio berriko presidente izateko<br \/>\nproposamen nekeza onartu zuen, sakrifizioaren eta Bizkaiari zion mugarik gabeko<br \/>\nmaitasunaren erakusgarri\u00bb, Javier de Ybarrak jaso bezala.<\/span><\/p>\n<p><span>Gorago aipatu<br \/>\nbezala, berari zor zaio 1878ko lehen Kontzertu ekonomikoa. 1879 eta 1880 urteen<br \/>\nartean, Manuel Maria Diputazioko presidente izan zen, 1880. urteko iraileko<br \/>\nhauteskundeak egin arte, hots, probintziako agintea bukatu zuen arte.<br \/>\nHauteskunde kanpainak iraun bitartean, tradizionalistek eta liberal gogorrek<br \/>\nforuzale moldagarrien aurka jo zuten, Gortazarren ohorea zalantzan jartzera<br \/>\niritsi arte. Eraso horien aurka, Manuel Mariak Gobernadore zibilarengana eta<br \/>\nAntonio Canovasen Ministro Kontseiluarengana jo zuen, foru administrazioan<br \/>\nemandako denboraren balantzea egin asmoz. Biek ezezkoa eman zioten, ordea.<\/span><\/p>\n<p><span>1880ko azaroaren<br \/>\n2an, Probintzia Diputazioko presidentetza utzi zuen, eta hori izan zen bere<br \/>\nagerraldi publiko bakarra. Hortik aurrera, bere patrimonioaren kudeaketaz eta<br \/>\nbere familia handia zaintzeaz arduratu zen.<\/span><\/p>\n<p><span>Euskal-Erria<br \/>\naldizkariak bere nekrologikoan jaso zuenez, politikaria iza- teaz gain,<br \/>\n\u00abnegozioetan aurrea hartzen zuen gizona zen, bere kapitala inbertitu zuena,<br \/>\nbatez ere Zaldibarko bainuetxe bikainetan, atzerriko hoberenen pare jartzea<br \/>\nlortu baitzuen\u00bb. Hain zuzen ere, enpresari bezala, Zaldibarko jabetzari etekin<br \/>\nhandia atera zion, garai hartako bainuetxe nagusietako bat izan zedin lortuz.<br \/>\nArratiako bideko zuzendari partikular izan zen, hainbat en- presetako<br \/>\nakzioduna, eta beste askotako aholkulari. Gainera, Bilbaina Elkar- teko<br \/>\npresidenteorde izan zen 1864. urtean eta Bilboko Erruki etxeko idazkaria<br \/>\n1871.ean. 1879ko urriaren 18ko Errege Dekretuaren bitartez, Bizkaiko Neka-<br \/>\nzaritza, Industria eta Merkataritza komisario izendatu zuten.<\/span><\/p>\n<p><span>Testuinguru<br \/>\npolitiko-ekonomikoak ez zion onik egin Manuel Mariari, erregimen liberal<br \/>\nberrira aldatzeak (eta guda karlistek) Euskadiko lur-jabe aberats handienen<br \/>\nporrota ekarri baitzuen, lurraren balioa asko jaitsi zelako. 1876an, Foruak<br \/>\nindargabetzearekin batera, premuen erregimena bukatu zen, eta, ondorioz, handik<br \/>\naurrera familia ondasunak zuzenbide zibil erkidearen bidez banatu ziren.<br \/>\nHortaz, Manuel Mariaren ondasunak desagertzen joan ziren XX. mendean zehar.<\/span><\/p>\n<p><span>Idazle foruzalea<br \/>\nzen aldetik, Francisco Cariaga Carreras bizkaitarrarekin, Juan Bautista<br \/>\nAcillona gipuzkoarrarekin eta Ramon Ortiz de Velasco arabarrarekin batera<br \/>\nidatzi zuen aldarrikapenez betetako \u00abExposici\u00f3n dirigida a las Cortes de la<br \/>\nnaci\u00f3n por las Diputaciones de las Provincias Vascongadas el 16 de junio de<br \/>\n1876\u00bb ezaguna, Canovasek Foruak indargabetu baino hilabete bat lehenago. 1874ko<br \/>\nBilboko setio karlistaren eguneroko interesgarria ere idatzi zuen; bertan,<br \/>\nIgnacio del Castillo jeneralarekin (1817-1893) batera hiribildua<br \/>\nkarlistengandik nola defendatu zuten kontatzen da. Bere jardunarengatik,<br \/>\nGortazarrek Meritu Militarraren Gurutze Handia jaso zuen.<\/span><\/p>\n<p><span>Bere obra guztian<br \/>\nzehar argi erakutsi zuen euskal foruzaletasun liberalaren sortzaile<br \/>\nnabarmenetakoena izan zela. Gainera, antzinako askatasunak eta kapareen edo<br \/>\nhandikien nagusitasuna Cadizko Gorteetan sortutako korronte politiko liberal<br \/>\nindartsuarekin uztartzen saiatu zen. 1892an idatzitako poema batean, hil baino<br \/>\nhiru urte lehenago, malenkoniaz, atsekabea agertu zuen handikien garaiaren<br \/>\nbukaera iritsi zelako, eta bere buruari galdetzen zion ea Foruetatik ahal zena<br \/>\nsalbatzearen alde eta Bizkaiko Jaurerria modernitatera egokitzeko egindako<br \/>\nlanak merezi izan zuenetz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1824ko uztailaren 13an jaio, eta egun berean Santiagoko elizan bataiatu zuten, Ignacio de Munibe y Areyzaga aita ponteko zuela, amaren aldetiko osaba, eta Euskalerriko Adiskideen Elkarteko sortzailearen semea. Azkenetako Bizkaiko diputatu nagusia izan zen eta Diputazio Probintzialeko lehen presidentea, Foruak indargabetu ondotik. Luciano de Urizar, Lopez de Lacalle eta Uhagon diputatuekin sortutako komisio bateko buru [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[317],"class_list":["post-3157","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GORTAZAR MUNIBE, Manuel Maria (Bilbo, 1824ko uztailak 13 - Bedia, Bizkaia, 1896ko irailak 12). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gortazar-munibe-manuel-maria-393-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GORTAZAR MUNIBE, Manuel Maria (Bilbo, 1824ko uztailak 13 - Bedia, Bizkaia, 1896ko irailak 12). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"1824ko uztailaren 13an jaio, eta egun berean Santiagoko elizan bataiatu zuten, Ignacio de Munibe y Areyzaga aita ponteko zuela, amaren aldetiko osaba, eta Euskalerriko Adiskideen Elkarteko sortzailearen semea. Azkenetako Bizkaiko diputatu nagusia izan zen eta Diputazio Probintzialeko lehen presidentea, Foruak indargabetu ondotik. Luciano de Urizar, Lopez de Lacalle eta Uhagon diputatuekin sortutako komisio bateko buru [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gortazar-munibe-manuel-maria-393-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gortazar-munibe-manuel-maria-393-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gortazar-munibe-manuel-maria-393-eu\\\/\",\"name\":\"GORTAZAR MUNIBE, Manuel Maria (Bilbo, 1824ko uztailak 13 - Bedia, Bizkaia, 1896ko irailak 12). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-09T15:31:40+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gortazar-munibe-manuel-maria-393-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gortazar-munibe-manuel-maria-393-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gortazar-munibe-manuel-maria-393-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GORTAZAR MUNIBE, Manuel Maria (Bilbo, 1824ko uztailak 13 &#8211; Bedia, Bizkaia, 1896ko irailak 12).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GORTAZAR MUNIBE, Manuel Maria (Bilbo, 1824ko uztailak 13 - Bedia, Bizkaia, 1896ko irailak 12). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gortazar-munibe-manuel-maria-393-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GORTAZAR MUNIBE, Manuel Maria (Bilbo, 1824ko uztailak 13 - Bedia, Bizkaia, 1896ko irailak 12). - Iura Vasconiae","og_description":"1824ko uztailaren 13an jaio, eta egun berean Santiagoko elizan bataiatu zuten, Ignacio de Munibe y Areyzaga aita ponteko zuela, amaren aldetiko osaba, eta Euskalerriko Adiskideen Elkarteko sortzailearen semea. Azkenetako Bizkaiko diputatu nagusia izan zen eta Diputazio Probintzialeko lehen presidentea, Foruak indargabetu ondotik. Luciano de Urizar, Lopez de Lacalle eta Uhagon diputatuekin sortutako komisio bateko buru [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gortazar-munibe-manuel-maria-393-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gortazar-munibe-manuel-maria-393-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gortazar-munibe-manuel-maria-393-eu\/","name":"GORTAZAR MUNIBE, Manuel Maria (Bilbo, 1824ko uztailak 13 - Bedia, Bizkaia, 1896ko irailak 12). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-09T15:31:40+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gortazar-munibe-manuel-maria-393-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gortazar-munibe-manuel-maria-393-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gortazar-munibe-manuel-maria-393-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GORTAZAR MUNIBE, Manuel Maria (Bilbo, 1824ko uztailak 13 &#8211; Bedia, Bizkaia, 1896ko irailak 12)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3157","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3157\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3157"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3157"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}