{"id":3153,"date":"2023-02-09T16:29:31","date_gmt":"2023-02-09T15:29:31","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/gaminde-mazarredo-victor-luis-391-eu\/"},"modified":"2023-02-09T16:29:31","modified_gmt":"2023-02-09T15:29:31","slug":"gaminde-mazarredo-victor-luis-391-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gaminde-mazarredo-victor-luis-391-eu\/","title":{"rendered":"GAMINDE MAZARREDO, Victor Luis (Bilbo, 1801eko uztailaren 21ean bataiatua &#8211; Bilbo, 1870eko ekainak 23)."},"content":{"rendered":"<div>\n<p>Merkatari familia batean jaio zen. Bere aita, Felipe Benito<br \/>\nGaminde, Bilboko artile merkatari handienetako bat zen; errege azienda<br \/>\nsustatzeko sortutako Abeltzainen Errege Batzarreko batzordekide ere bazen, eta<br \/>\nMadrilen argitaratu zuen Memoria sobre el estado de las lanas espa\u00f1olas y su<br \/>\ncotejo con las extranjeras, causa de la decadencia de las primeras y remedio<br \/>\npara mejorarlas (1827). Amaz den bezainbatean, Maria Antonia izena zuen, eta<br \/>\nJuan Rafael de Mazarredoren alaba naturala zen (aitak onartua), merkataria,<br \/>\nmaiorazkoa, Bizkaiko diputatu nagusia eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko<br \/>\nbazkide sortzaileetako bat.<\/p>\n<p>Victor Luis Gamindek Legea ikasi zuen, eta Ingalaterran<br \/>\naberastu zuen bere heziketa. Aliantza bidez berearen antzeko ibilbidea zuten<br \/>\nhainbat familiarekin zegoen harremanetan, eta denek, ia aldi berean, jo zuten<br \/>\nlehen libera- lismorantz. Joera horrekin loturik, Victor Luis Gamindek<br \/>\ngaztetatik erakutsi zuen sistema konstituzionala babesteko konpromiso<br \/>\nmilitantea. Bere seme- alabei utzitako Confesiones izeneko eskuizkribu batean<br \/>\njaso zuenez, Hirurteko Liberalean ez zen bakarrik Bilboko Milizia Nazionalean ibili,<br \/>\nbaizik eta, erregimen konstituzionala kolokan jartzea helburu zuten talde<br \/>\nerrealistei au- rre egiteko ere, armak hartu zituen, \u00abnire zoriontasun<br \/>\ngorenaren iturri zirela uste nuen instituzio libreak babesteko\u00bb. Garai hartan,<br \/>\nliberalismoaren aldeko atxikimenduaren eraginez, istiluren bat edo beste izan<br \/>\nzuen; adibidez, 1822ko apirilean, Bilboko gazte errealista batzuen probokazioa<br \/>\njasan behar izan zuen, beste zenbait milizianorekin batera.<\/p>\n<p>1823an, laguntza ekonomikorik gabe, armada<br \/>\nkonstituzionalaren zalditerian aritu zen, Angulemako Dukearen inbasio<br \/>\nlegitimistari aurre egiteko. Laster, amore eman eta Coru\u00f1ara joan zen, eta<br \/>\nhandik erbestera 1831. urtera arte. Frantziara Bruselatik sartu zen 1824an.<br \/>\nMilitante liberal ezaguna zenez, Frantziako poliziak zorrozki zelatatu zituen<br \/>\nbera eta baita Francisco eta Mariano anaiak ere. Erbestean zeudelarik, hiru<br \/>\nanaiak ardo eta artile salerosketan aritu ziren, eta Victor Luisek negozio<br \/>\netxea jarri zuen Bruselan. Garai hartan, batez ere Francisco, erbesteraturik<br \/>\nzeuden liberal espainiarrekin el- kartzen ziren.<\/p>\n<p>Frantziako poliziaren txostenetan Gaminde anaiak merkatari<br \/>\naberatsak zirela jasotzen zen arren, Victor Luisek bere aitorpenetan idatzi<br \/>\nzuenez, bere senipartearen zati handi bat erbestean gastatu zuen. Bilbora<br \/>\nitzuli zirenean, Eloisa Gaminde Lafont lehengusinarekin ezkondu (1830), eta<br \/>\nbere familia mantentzeko adinako diru sarrerak izatea lortu zuen. Bere amak,<br \/>\n1839an ida- tzi zuen testamentuan, bere anaiei baino ondasun gehiago utzi<br \/>\nzizkion, agian, bere egoera ekonomikoa okerragoa zelako.<\/p>\n<p>Bilbotik alde egin behar izan zuen, Ingalaterrako marinelak<br \/>\nbezala jantzita, eta erbestean egon zen karlisten altxamenduak arrakasta izan<br \/>\nzuenetik, Sarsfield jeneralak, 1833. urte bukaeran, Bilbo okupatu zuen arte.<br \/>\nLiberalekin zuen konpromisoari eutsiz, Hiri Milizian aritu zen gerrak iraun<br \/>\nbitartean. 1835ean karlistek Bilbo inguratu zutenean, Larrinagako gotorlekuko<br \/>\nmilizianoen agintea bere esku zegoen, artilleria sarjentu baitzen. Setio<br \/>\nhartan, Granadarien Konpainiarekin izandako parte-hartzeagatik, komandante<br \/>\nizendatu zuten.<\/p>\n<p>1837ko irailean, inprentara eraman zuen izenburu<br \/>\nadierazgarria duen Intereses de Bilbao. Ecsamen de lo perjudicial que ser\u00eda la<br \/>\npermanencia del sistema foral liburuxka: nazio gobernuaren kontrola<br \/>\naurrerakoien esku zegoela balia- tuz eginiko proposamena. Errege Estatutuaren<br \/>\nordez, ekainean aldarrikatutako Konstituzioak testuingurua aldatzea ekarri<br \/>\nzuen. Guztiarekin ere, sek- tore foruzale moderatuek egoera berrira egokitzeko<br \/>\ngaitasun handia erakutsi zuten, eta konstituzio aldaketaren eragina mugatzeko<br \/>\nadinakoa izango zela zirudien. Egoera horretan, Gamindek gogor salatu zuen foru<br \/>\nsistemak Bilbori zekarkion kaltea, eta hiria defendatzeko \u00abBizkaiko foru,<br \/>\nusadio eta ohiturei gerra deklaratu beharko litzaiekeela\u00bb adierazi zuen.<br \/>\nBanan-banan, foruzaleek foru sistemari egozten zizkioten merkataritza eta<br \/>\nindustria onuren aurka egin zuen, kontsumitzailearen defentsatik hasi eta<br \/>\nmerkataritza txikizkarira; mahai gainean jarriz, egiazki, herrialdearen<br \/>\npribilegioek Bilboko ahalmen merkata- riari oztopo egin ziotela. Argudio horren<br \/>\nharira, bere lanaren ildo nabarmenetako bat Bilbok Bizkaia utzi eta nazio<br \/>\nproiektuarekin, harako \u00abEspainia bizi- berrituaren moduarekin\u00bb, bat egitea zen.<\/p>\n<p><span>Gaminderen ustez, foru egiturak indarrean jarraitzeak<br \/>\noligarkia immobilistaren nagusitasuna bermatzen zuen, eta horrek kontra egiten<br \/>\nzion bere eredu zen eta hainbeste miresten zuen merkataritza-gizarteari.<br \/>\nBestalde, Bilbo liberala izan arren, Bizkaia funtsean, eta ezinbestean,<br \/>\niraultzaren kontrakoa zela (\u00abfuntsean matxinatua\u00bb). Foru erakundeak berez ziren<br \/>\natzerakoiak. Oro har, bere ustez, Forua legedi zaharkitua, barbaroa,<br \/>\naristokratikoa, obskurantista, baserrikoa eta abarkaduna zen bitartean,<br \/>\nEspainiako nazio proiektuarekin bat egitekotan, eta politikoki \u00abezagutzaren eta<br \/>\ngizalegezko bertuteen (\u2026) aristokrazia\u00bb baten menpe, Bilbo konstituzional<br \/>\ndistiratsuak bere merkataritza zabaltzen ahalko luke, Gaztelako bihia eta<br \/>\neuskal burdina itsasoz haraindi edo garai batean Koroak Amerikan zuen<br \/>\nlurraldeetara eramateko. Beretzat, foru sistemaren baitan Bizkaia liberal bat<br \/>\nsortzea kimera hutsa zen. Gamin- dek sistemari onartzen zion gauza bakarra<br \/>\nBizkaiko administrazioa mantentzea zen, haren eraginkortasuna begi bistakoa<br \/>\nbaitzen, are eredugarria zerga-bilketari zegokionez, baina argi zioen,<br \/>\nEspainiako Konstituzioa indarrean egonik, ez zela egokia Forua defendatzea.<\/span><\/p>\n<p>Baliteke amaren familiaren joera ilustratuak bere<br \/>\npentsatzeko moduan eragin izana. Bere amak zituen liburu gutxien artean zeuden<br \/>\nBenito Jer\u00f3nimo Feijooren Teatro Cr\u00edtico Universal, Aita Florezen Clave<br \/>\nHistorial (1739) eta, erregistro erradikalagoa duten eta Hirurteko Liberalean<br \/>\ngaztelaniaz argitaratu ziren, d\u2019Holbach baroiaren La Moral Universal o deberes<br \/>\ndel hombre fundados en su naturalezaren hiru liburukiak. Antzeman daiteke,<br \/>\nhortaz, zergatik den Gaminderen luma, garai hartan, Euskal Herrian, Foruaren intolerantzia<br \/>\nerli- jiosoa kritikatu, eta apaizen nagusitasuna arbuiatu zuen gutxienetakoa.<\/p>\n<p>1838an Francis Baconen Sei urte Bizkaian itzuli zuen.<br \/>\nAurrerago, bere ildo ideologikoari eusteko, El Vizca\u00edno Originario egunkaria<br \/>\nsortu zuen (1841), El Vascongado kontserbadore-foruzalearen kontrakoa. El<br \/>\nVizca\u00edno Originarioren inguruan, Bidebarrietako Elkarte Konstituzionaleko<br \/>\naurrerakoiak biltzen ziren. Era berean, Madrilgo El Eco del Comercio egunkari<br \/>\nprogresistaren Bilboko korrespontsala zen.<\/p>\n<p>1839an, guda zibila bukatu eta hurrengo urteetan,<br \/>\naurrerakoiak liberal kontserbatzaile eta foruzaleen aurka izandako<br \/>\nkonfrontazioan nabarmendu zela esan liteke. Foru Aldundiaren ordez ezarri nahi<br \/>\nzen Batzorde Ekonomikoko idazkari aritu zen (1841). Esparteroren agintearen<br \/>\nkontrako konspira- zioa salatu zuen, haren defendatzaile sutsua eta lagun mina<br \/>\nbaitzen. Aginte horren kontrako 1841eko altxamenduan, probintzia-diputazioko<br \/>\nidazkaritzaren ardura bere gain hartu zuen. Denbora tarte horretan, bigarren<br \/>\naldiz ezkondu zen, Francisca Alzuyetarekin (1842), eta, pixkanaka, herrialdeko<br \/>\nsis- tema pribatibora hurbiltzen ari zelako zantzuak erakusten hasi zen. Bere<br \/>\nprintzipio aurrerakoiei uko egin gabe, Forua eraldatzeko proiektu bat idatzi<br \/>\nzuen bere lagun Pedro de Lemonauriarekin, eta, 1842ko urtarrilean, Bizkaiko<br \/>\nBatzorde Ekonomikoak onartu zuen. Proiektu horren arabera, berezitasun fo- rala<br \/>\nnazioaren sistema orokorrarekin uztar zitekeen, behin aduanak lekualdaturik eta<br \/>\negitura judizial berria ezarri ondoan, aldaketa horiekin funtsezkoena eginda<br \/>\ngeratuko litzatekeelako. Era berean, moldaketa horrek zenbait propo- samen<br \/>\nbiltzen zituen: Batzar Nagusiak desegitea; ordainduz, soldadutza eki- din ahal<br \/>\nizatea; eta, zergei zegokienez, Bizkaia sistema orokorrera aldatzea, nazio-Ogasunari<br \/>\nkupo bat ordainduz.<\/p>\n<p>1843an erbestera jo behar izan zuen berriro, moderatuek<br \/>\nboterea eskuratu zutelako. 1846an itzuli zen Bizkaira eta Bego\u00f1ako udaleko<br \/>\nidazkari plaza bereganatu zuen. 1848az geroztik, Foru erakundeetan parte<br \/>\nhartzen hasi zen, Batzar Nagusietan, Bego\u00f1ako barrutiko apoderatu (1848, 1850,<br \/>\n1852, 1858) eta justizia idazkari bezala. Batzarren komisio berezi askotan<br \/>\nparte hartu zuen, besteak beste, botere azterketen batzordeetan (1848, 1850,<br \/>\n1852); bideratze publikoan eta bide eta trenbideetan (1858).<\/p>\n<p>Bere izaera aurrerakoiari muzin egin gabe, bere garapen<br \/>\npolitikoarekin aurrera egin zuen Bizkaiko administrazioaren berezko sistemaren<br \/>\nalde. Argi ikus daiteke Impugnaci\u00f3n al proyecto llamado arreglo de los Fueros<br \/>\nde las Provincias Bascongadas (1853) idatzian. Bertan, Bravo Murilloren<br \/>\nbulegoak aur- keztutako Foruen aldaketarako proiektua xeheki aztertzen du.<br \/>\nDokumentu horrek, baina, talka egiten du Intereses de Bilbao eskuorrian<br \/>\njasotakoarekin, Gamindek bizkaitartzat jotzen duenetik hasi (garai hartan ez<br \/>\nzuen onartzen) eta 1526ko Foruaren baloraziora arte (Bizkaiaren eta nazioaren<br \/>\narteko arlo- tekeriaren erakusgarri izatera igaro zen, kontratuaren bitartez,<br \/>\n1839ko urria- ren 25eko legearekin batera). Nabarmendu beharra dago, bere<br \/>\nustez, euskal probintziak estatu izateak ez ziola, bere horretan, espainiar<br \/>\nnazioaren kalitate konstituzionalari inolako kalterik eragiten. Foru pasea<br \/>\nsubiranotasun atribututzat hartu zuen. Bere arrazoibidean espainiar<br \/>\naurrerakoien garapen federa- lista aurreikus daitekeela esan liteke.<\/p>\n<p>1854ko uztailaren 31n, \u00abBilboko aurrerakoiek Euskal<br \/>\nHerriari\u00bb izeneko manifestua sinatu zuen, Jose Antonio Elizagaraterekin batera.<br \/>\nBertan, Baldomero Espartero berriro lehen maila politikora ekarri zuten<br \/>\naltxamendu militarra eta hamarkada moderatuari amaiera eman zion herri<br \/>\nmugimendua de- fendatzen dira. Bere konpromiso aurrerakoia ez zen oztopo izan,<br \/>\ngoi-mailako funtzionario bezala, ariel eta bidesarien administrazioan aritzeko,<br \/>\n1858tik aurrera. Administrazio hori Bizkaiko Aldundia indartzeko sortu zen, zuzenean<br \/>\nbere esku uzten baitzuen zerga horien kudeaketa. Hurrengo urteetan, geroz eta<br \/>\ngutxiago nabarmendu zen publikoki eta bere jarduera politikoak ere beheranzko<br \/>\njoera hartu zuen.<\/p>\n<p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Merkatari familia batean jaio zen. Bere aita, Felipe Benito Gaminde, Bilboko artile merkatari handienetako bat zen; errege azienda sustatzeko sortutako Abeltzainen Errege Batzarreko batzordekide ere bazen, eta Madrilen argitaratu zuen Memoria sobre el estado de las lanas espa\u00f1olas y su cotejo con las extranjeras, causa de la decadencia de las primeras y remedio para mejorarlas [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[317],"class_list":["post-3153","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GAMINDE MAZARREDO, Victor Luis (Bilbo, 1801eko uztailaren 21ean bataiatua - Bilbo, 1870eko ekainak 23). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gaminde-mazarredo-victor-luis-391-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GAMINDE MAZARREDO, Victor Luis (Bilbo, 1801eko uztailaren 21ean bataiatua - Bilbo, 1870eko ekainak 23). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Merkatari familia batean jaio zen. Bere aita, Felipe Benito Gaminde, Bilboko artile merkatari handienetako bat zen; errege azienda sustatzeko sortutako Abeltzainen Errege Batzarreko batzordekide ere bazen, eta Madrilen argitaratu zuen Memoria sobre el estado de las lanas espa\u00f1olas y su cotejo con las extranjeras, causa de la decadencia de las primeras y remedio para mejorarlas [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gaminde-mazarredo-victor-luis-391-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gaminde-mazarredo-victor-luis-391-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gaminde-mazarredo-victor-luis-391-eu\\\/\",\"name\":\"GAMINDE MAZARREDO, Victor Luis (Bilbo, 1801eko uztailaren 21ean bataiatua - Bilbo, 1870eko ekainak 23). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-09T15:29:31+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gaminde-mazarredo-victor-luis-391-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gaminde-mazarredo-victor-luis-391-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gaminde-mazarredo-victor-luis-391-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GAMINDE MAZARREDO, Victor Luis (Bilbo, 1801eko uztailaren 21ean bataiatua &#8211; Bilbo, 1870eko ekainak 23).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GAMINDE MAZARREDO, Victor Luis (Bilbo, 1801eko uztailaren 21ean bataiatua - Bilbo, 1870eko ekainak 23). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gaminde-mazarredo-victor-luis-391-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GAMINDE MAZARREDO, Victor Luis (Bilbo, 1801eko uztailaren 21ean bataiatua - Bilbo, 1870eko ekainak 23). - Iura Vasconiae","og_description":"Merkatari familia batean jaio zen. Bere aita, Felipe Benito Gaminde, Bilboko artile merkatari handienetako bat zen; errege azienda sustatzeko sortutako Abeltzainen Errege Batzarreko batzordekide ere bazen, eta Madrilen argitaratu zuen Memoria sobre el estado de las lanas espa\u00f1olas y su cotejo con las extranjeras, causa de la decadencia de las primeras y remedio para mejorarlas [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gaminde-mazarredo-victor-luis-391-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gaminde-mazarredo-victor-luis-391-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gaminde-mazarredo-victor-luis-391-eu\/","name":"GAMINDE MAZARREDO, Victor Luis (Bilbo, 1801eko uztailaren 21ean bataiatua - Bilbo, 1870eko ekainak 23). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-09T15:29:31+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gaminde-mazarredo-victor-luis-391-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gaminde-mazarredo-victor-luis-391-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gaminde-mazarredo-victor-luis-391-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GAMINDE MAZARREDO, Victor Luis (Bilbo, 1801eko uztailaren 21ean bataiatua &#8211; Bilbo, 1870eko ekainak 23)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3153","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3153\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3153"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3153"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}