{"id":3147,"date":"2023-02-09T16:25:38","date_gmt":"2023-02-09T15:25:38","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/delmas-juan-bautista-eustaquio-388-eu\/"},"modified":"2023-02-09T16:25:38","modified_gmt":"2023-02-09T15:25:38","slug":"delmas-juan-bautista-eustaquio-388-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/delmas-juan-bautista-eustaquio-388-eu\/","title":{"rendered":"DELMAS, Juan Bautista Eustaquio (Bilbo, 1820 &#8211; Madril, 1892ko urriak 25)."},"content":{"rendered":"<p>Bederatzi anai-arreben artean gazteena. Aditu batzuen<br \/>\narabera, bere familia Piamontetik Espainiara 1798. urtean iritsi zen, eta,<br \/>\nbeste batzuen arabera, 1809. urte aldera. Bere aita, Nicolas dal Mazzo<br \/>\n(gazteleraz Delmas eman zuena), hasieran, Valladolidera joan zen<br \/>\nliburu-saltzaile, bere ama, Teresa Garcia del Cid, Valdenebro de Riosecokoa<br \/>\n(Valladolid) zelako, agian \u2014egun, Valdenebro de los Valles\u2014. Negozioak ez omen<br \/>\nzuen etekin handirik ematen, 1809.az geroztik Bilbon ageri baita. 1816rako<br \/>\nliburu-denda eta moldiztegia irekita zituen, eta hori izan zuten ogibide<br \/>\nhiribilduko bizitza kultural eta po- litikoan hain errotua eta inplikatua egon<br \/>\nzen familiako hiru belaunaldik. Mugarri izan ziren bai hiriko eta baita<br \/>\nprobintziako inprenta eta kazetaritzarendako.<\/p>\n<p>Bilbon jaio zen eta Santiagoko parrokian bataiatu zuten,<br \/>\negun Bilboko katedrala den horretan. Juan Bautista Eustaquio izena eman zioten,<br \/>\nhala dago jasota bataio liburuan, behintzat. Hala ere, zenbait argitalpenetan<br \/>\nJuan Ernesto izenarekin ageri da.Abandoko Santiago ikastetxean ikasi zuen,<br \/>\nbaina, 1835eko ekainean, karlistek Bilbo lehen aldiz inguratu zutenean, Juan<br \/>\nBautistak boluntario bezala eman zuen izena Nazio Milizietan, helburu liberalak<br \/>\ndefendatzeko, artean hamabost urte besterik ez zituen arren. Hala egin zuen<br \/>\nbere aitak ere, Nazio Zalditeriako Hiri Lantzarietan izen eman zuten<br \/>\nboluntarioetan lehenetakoa izanik. Gatazka bukaturik, aitaren negozioak aurrera<br \/>\negin zuen liberalen garaipenak bultzaturik, besteak beste, editore izendatu<br \/>\nzutelako Bizkaiko Jaurerriko Buletin Ofizialean, Batzar Nagusien akta<br \/>\nliburuetan (Jaurerriko inprima- tzaile kargua bere semearentzat izan zen<br \/>\n1852an, eta horretan aritu zen 1884. urtean probintziako moldiztegia sortu zen<br \/>\narte) eta baita joera liberaleko El Compilador de Vizcaya izeneko egunkari<br \/>\npolitiko, militar, literario eta merkataritzakoan.<\/p>\n<p>Urte horietako informazio gutxi dago Juan Eustaquiori buruz;<br \/>\nfamiliaren moldiztegian artikuluren bat argitaratu zuen, hala nola, Historia de<br \/>\nlos dos \u00fal- timos sitios de Bilbao (1837), baina, azkenean, Parisera joan zen<br \/>\nSorbonan zuzenbidea ikasteko. Zenbaitek diotenaren arabera, beranduago egin<br \/>\nzuen, fa- milia arrazoiak zirela medio (1843an bere aita bigarren aldiz ezkondu<br \/>\nzen bere zerbitzura egondako pertsona batekin) eta Madrilen egonaldi bat egin<br \/>\nondoren (1840ra arte gutxi gora behera). Horren arabera, bertan hasiko zituen<br \/>\nzuzenbide ikasketak eta literato eta politikari ibilbideak. Ziurrenik,<br \/>\nhiribildura eta gortera mugitzea, gutxienez ateratzeko orduan, arrazoi<br \/>\npolitikoen- gatik izan zen. Litekeena da politika liberalaren gorabeherekin<br \/>\nloturik egotea, ordurako mugimendua alderdietan zatiturik baitzegoen<br \/>\n(moderatuak eta pro- gresistak). Pentsamendu liberalaren zatiketa agerikoa zen<br \/>\nBilboko hiribilduko bi astekaritan: batetik, Manuel Urioste de la Herranek<br \/>\nsortutako El Bilba\u00ednok, eta, bestetik, Victor Luis Gamindek zuzendutako El<br \/>\nVizca\u00edno originariok, ideia kontserbadoreak eta aurrerakoiak defendatzen<br \/>\nzituzten hurrenez hurren. 1840tik aurrera, beste bat aritu zen haiekin batera:<br \/>\njarrera moderatu foruzalea zuen El Vascongado, Juan Eustaquioren aitarena. Noizean<br \/>\nbehin Urioste de la Herranen ordez aritu izan zen haren egunkarian, baina,<br \/>\nbehin betiko bere gain hartzea eskaini ziotenean, ez zuen onartu.<\/p>\n<p>El Eco del Comercio egunkari madrildarrarekin ere<br \/>\nelkarlanean aritu zen, eta, garai hartako guztiak bezala, alde bateko ala<br \/>\nbesteko liberalen bozgorailu bihurtu zen; kasu honetan, Erresumako agintari zen<br \/>\nEspartero jeneralaren aurkako kritikak jaurtitzen zituen. Garai nahasiak ziren,<br \/>\n1841ean, esaterako, porrot egin zuen altxamendu bat izan zen, Bilbon Manuel<br \/>\nUrioste buru izan zuena. Agian, horrek eragina izan zuen Juan Eustaquiorengan,<br \/>\n1843an Parisera joan baitzen, eta bertan egon zen 1846ra arte.<\/p>\n<p>Han, legeez gain, marrazkigintzaren inguruko jakin-mina<br \/>\npiztu zitzaion Jules Cogneten bitartez, eta litografiaren ingurukoa Engelmannen<br \/>\neta Mr. Coquinen etxean. Baliteke, Bilbora itzuli zenean, aitarekin horregatik<br \/>\nadiskidetu eta elkartu izana, bere heziketari eta esperientziari esker,<br \/>\neskaintzeko zer- bait zuelakoan. Ordutik, negozioak \u00abImprenta y Litograf\u00eda de<br \/>\nDelmas e Hijo\u00bb izena hartu zuen, eta aita hil zenean, \u00abImp. y Lit. Juan E.<br \/>\nDelmas\u00bb, nahiz eta, bere amaordeko Maria de Sagasti ere \u00abViuda de Delmas\u00bb<br \/>\nizenpean editatzen hasi zen. Semearen eskua nabaritzen hasi zen El viaje<br \/>\npintoresco por las Provincias Vascongadas (1846) bezalako lanetan. Lan<br \/>\nhorretan, geografia, historia eta artea nahastu zituen, garai hartan modan<br \/>\njarri zen estiloa sortuz. Obra horretan, zenbait lamina litografiko egin zituen<br \/>\neta artikuluren bat ere idatzi zuen.<\/p>\n<p>Edizioari eta literaturari buruz zuen eskarmentuari esker,<br \/>\neta itzali gabeko sinesmen politikoek bultzaturik, mendearen erdia igaro eta<br \/>\ngutxira, Bilbon egunkari politiko bat sortzea erabaki zuen: Irurak bat. Joera<br \/>\nliberal foruzalea zuen, progresista edo moderatua izan gabe, bere burua<br \/>\n\u00abordenaren eta aurrerapenaren maitaletzat\u00bb zuen. Ordezkaritza-instituzioak<br \/>\ndefendatzen zituen, Euskal Herriko ohitura erlijioso eta monarkikoak eta,<br \/>\nalderdi politiko batekoa izan gabe, guztientzako errespetua eskatzen zuen. Juan<br \/>\nEustaquio, nagusiki, giro liberal monarkikoan hezi zen, eta bere lehen<br \/>\nerreferenteak Ma- nuel Urioste Herran, Francisco Hormaeche eta Alberto Lista<br \/>\nizan ziren. Gainera, egunkari horretan Niceto de Zamacois, Ramon Ortiz de<br \/>\nZarate edo Jose Maria Ugarte bezalako pertsonaiek idatzi zuten. Euscalduna<br \/>\negunkari karlista izan zen bere antagonista. Sortutako egunkaria probintziako<br \/>\ngarrantzitsuene- takoa bihurtu zen, bere konposizioagatik, seriotasunagatik eta<br \/>\nedukiengatik.<\/p>\n<p>Inprentatik ere, eztabaida politiko sutsua jarraitzen zuen;<br \/>\nhan bertan inprimatu zituzten Bizkaiko Foruen azken edizioa (1865), Pedro Novia<br \/>\nde Salcedoren, Pedro Fontecha y Salazarren edota Pedro de Ega\u00f1aren hainbat<br \/>\nidatzi eta baita Fidel de Sagarminagaren bi obra nagusiak.<\/p>\n<p>Literaturari dagokionez, 1849 eta 1850 artean, Seminario<br \/>\nPintoresco Espa\u00f1olekin elkarlanean aritu zen, eta bertan argitaratu zuen<br \/>\nGentilzubi. Tradici\u00f3n Vizca\u00edna ipuina. Egia esateko, bere lan literarioak oso<br \/>\ndesberdinak dira, eta horrek biziki zailtzen du bere obraren azterketa.<\/p>\n<p><p>\u00a0<\/p>\n<p>1864an agertu zen bere obra gailena: Gu\u00eda<br \/>\nhist\u00f3rico-descriptiva del viajero en el Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya. Berak sortutako<br \/>\nlamina ilustratuak, mapa topografiko bat, historiari buruzko eduki<br \/>\naipagarrienak jasotzen zituzten testuak eta Bizkaiko monumentuen ondarea eta<br \/>\nfolklorea bildu zituen; gaur egungo turismo-giden antzeko zerbait eskaini zuen,<br \/>\napur bat lehenago, 1862an Gustavo Dorek eta 1775ean Bowles eskoziarrak egin<br \/>\nbezala.<\/p>\n<p><p>\u00a0<\/p>\n<p>Guztiarekin ere, ez zen denbora asko igaro berriro artikulu<br \/>\npolitikoak idazteari edo Foruen gaiari buruzko eztabaidan sartzeari ekin<br \/>\nzionerako. 1868an, Iraultza Loriatsua baino pixka bat lehenago, Bizkaiko<br \/>\nJaurerriaren independentziari buruzko eztabaida sutsua izan zuen Eduardo de<br \/>\nOrodea e Ibarrarekin Irurak bat egunkariko orrietan, eta hortik etorri zen<br \/>\nRefutaci\u00f3n a los art\u00edculos que contra la independencia del Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya<br \/>\nha publicado en el Irurak bat el se\u00f1or Don Eduardo de Orodea e Ibarra libeloaren<br \/>\nargitalpena.<\/p>\n<p><p>\u00a0<\/p>\n<p>1872an, kazetaritza politikoan egiten zituen kolaborazioek<br \/>\ngora egin zuten, egoerak hartzen ari zuen jitea zela-eta, karlistak altxatze<br \/>\nmilitarretik oso gertu baitzeuden. Lehenik, El Correo Vascongadon aritu zen,<br \/>\neta, hura desa- gertzean, El Noticiario Bilba\u00edno eta La Uni\u00f3n Vasco-Navarran.<br \/>\nHorretan arituagatik ere, ez zituen bere alderdi literarioa eta historialari<br \/>\nlokalarena alde batera utzi, hainbat artikulu idatzi baitzituen Revista de las<br \/>\nProvincias Euska- ras, Revista de Vizcaya edo Euskal-Erria aldizkarietan. Ildo<br \/>\nhistorizista horretan, Bizkaiarekin loturiko gaiekin zerikusia zuten<br \/>\nmonografiak aipatzea merezi du, 1874 eta 1896 artean argitaratuak, eta,<br \/>\nbereziki, 1880ko Colecci\u00f3n de leyendas.<\/p>\n<p>Bere heriotzaren orduan, 1892an, bukatu gabeko bi obra<br \/>\nzituen mahai gainean: Lehena, Biograf\u00eda universal de claros varones de Vizcaya,<br \/>\nhilondoan Diccionario biogr\u00e1fico de claros varones de Vizcaya (1970)<br \/>\nizenburuarekin argitaratu zena; eta bigarrena, Biograf\u00eda de Antonio de Trueba.<br \/>\nHoriekin batera, bukatu gabeko beste zenbait artikulu, batzuk Cosas de anta\u00f1o.<br \/>\nCap\u00edtulos hist\u00f3- ricos (1896) lanean bildu zirenak.<\/p>\n<p>Bere lanari eta erudizioari esker, Bizkaiko Monumentuen<br \/>\nBatzordeko pre- sidenteorde, Bartzelonako Arkeologia Akademiako kide eta<br \/>\nEspainiako Cervantes Akademiako zein Madrilgo Historia Akademiako urgazle izan<br \/>\nzen.<\/p>\n<p>Bere jarduera profesional eta historialariaz gain, Bilboko<br \/>\nalkateorde bezala, hainbat ardura hartu zituen bere gain. Horien artetik,<br \/>\naipagarrieneta- koak dira Abandoko barrutia Bilboko hiribildura<br \/>\nanexionatzerakoan izan zuen esku-hartzea edota, 1878an, orduko alkatea zen<br \/>\nPablo Alzolarekin, izandako eztabaida, San Anton zubi zaharraren eraisketa<br \/>\nproiektua zela-eta.<\/p>\n<p>Bilbon, eta Bizkaian, XIX. mendearen bigarren erdian gertatu<br \/>\nziren aldaketa ekonomiko eta sozialetatik gertu egon zen. Bere moldiztegitik<br \/>\natera ziren, besteak beste, Bizkaiko lehen instalazio siderurgiko modernoaren<br \/>\nestatutuak, Boluetako Santa Ana, Bizkaiko Burdinbide Nagusiko memoria (1872),<br \/>\nBilboko Portuko Obren Batzarreko araudia edota Bilboko Zabalgunearen Proiektuko<br \/>\nmemoria (1878).<\/p>\n<p>Horregatik guztiagatik, laster erdietsi zituen prestigioa<br \/>\neta esker ona. Hainbat goreslek bere memoria goraipatu dute \u00aborduko Bilboko<br \/>\nbizitza politiko eta kultural ororen ardatz\u00bb zela esanez, hiriko kultura<br \/>\negitasmo nagusiekin lotura izan zuelako: Bilbaina Elkartea, Bizkaiko Probintzia<br \/>\nInstitutua, Zientzia eta Literatura Ateneoa, Musika elkartea, etab. (Urquijo y<br \/>\nOlano, Biograf\u00eda universal de claros varones de Vizcayaren hitzaurrean).<\/p>\n<p>Laudoriook merezitakoak diren ala ez alde batera utzita,<br \/>\negia da harreman estua izan zuela artearen, politikaren eta kulturaren munduko<br \/>\ngarai hartako pertsona esanguratsuekin, hala nola, Mariano Benlliure, Antoine<br \/>\nd\u2019Abbadie, Lucien Bonaparte, Aita Jose Antonio Uriarte, Valdespinako Markesa,<br \/>\nAntonio Trueba, Louis Lhande, Alcala Galiano, etab.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bederatzi anai-arreben artean gazteena. Aditu batzuen arabera, bere familia Piamontetik Espainiara 1798. urtean iritsi zen, eta, beste batzuen arabera, 1809. urte aldera. Bere aita, Nicolas dal Mazzo (gazteleraz Delmas eman zuena), hasieran, Valladolidera joan zen liburu-saltzaile, bere ama, Teresa Garcia del Cid, Valdenebro de Riosecokoa (Valladolid) zelako, agian \u2014egun, Valdenebro de los Valles\u2014. Negozioak ez [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[317],"class_list":["post-3147","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>DELMAS, Juan Bautista Eustaquio (Bilbo, 1820 - Madril, 1892ko urriak 25). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/delmas-juan-bautista-eustaquio-388-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"DELMAS, Juan Bautista Eustaquio (Bilbo, 1820 - Madril, 1892ko urriak 25). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bederatzi anai-arreben artean gazteena. Aditu batzuen arabera, bere familia Piamontetik Espainiara 1798. urtean iritsi zen, eta, beste batzuen arabera, 1809. urte aldera. Bere aita, Nicolas dal Mazzo (gazteleraz Delmas eman zuena), hasieran, Valladolidera joan zen liburu-saltzaile, bere ama, Teresa Garcia del Cid, Valdenebro de Riosecokoa (Valladolid) zelako, agian \u2014egun, Valdenebro de los Valles\u2014. Negozioak ez [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/delmas-juan-bautista-eustaquio-388-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/delmas-juan-bautista-eustaquio-388-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/delmas-juan-bautista-eustaquio-388-eu\\\/\",\"name\":\"DELMAS, Juan Bautista Eustaquio (Bilbo, 1820 - Madril, 1892ko urriak 25). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-09T15:25:38+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/delmas-juan-bautista-eustaquio-388-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/delmas-juan-bautista-eustaquio-388-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/delmas-juan-bautista-eustaquio-388-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"DELMAS, Juan Bautista Eustaquio (Bilbo, 1820 &#8211; Madril, 1892ko urriak 25).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"DELMAS, Juan Bautista Eustaquio (Bilbo, 1820 - Madril, 1892ko urriak 25). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/delmas-juan-bautista-eustaquio-388-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"DELMAS, Juan Bautista Eustaquio (Bilbo, 1820 - Madril, 1892ko urriak 25). - Iura Vasconiae","og_description":"Bederatzi anai-arreben artean gazteena. Aditu batzuen arabera, bere familia Piamontetik Espainiara 1798. urtean iritsi zen, eta, beste batzuen arabera, 1809. urte aldera. Bere aita, Nicolas dal Mazzo (gazteleraz Delmas eman zuena), hasieran, Valladolidera joan zen liburu-saltzaile, bere ama, Teresa Garcia del Cid, Valdenebro de Riosecokoa (Valladolid) zelako, agian \u2014egun, Valdenebro de los Valles\u2014. Negozioak ez [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/delmas-juan-bautista-eustaquio-388-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/delmas-juan-bautista-eustaquio-388-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/delmas-juan-bautista-eustaquio-388-eu\/","name":"DELMAS, Juan Bautista Eustaquio (Bilbo, 1820 - Madril, 1892ko urriak 25). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-09T15:25:38+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/delmas-juan-bautista-eustaquio-388-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/delmas-juan-bautista-eustaquio-388-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/delmas-juan-bautista-eustaquio-388-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"DELMAS, Juan Bautista Eustaquio (Bilbo, 1820 &#8211; Madril, 1892ko urriak 25)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3147","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3147\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3147"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3147"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}