{"id":3143,"date":"2023-02-09T16:22:19","date_gmt":"2023-02-09T15:22:19","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/astarloa-aguirre-pedro-pablo-386-eu\/"},"modified":"2023-02-09T16:22:19","modified_gmt":"2023-02-09T15:22:19","slug":"astarloa-aguirre-pedro-pablo-386-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astarloa-aguirre-pedro-pablo-386-eu\/","title":{"rendered":"ASTARLOA AGUIRRE, Pedro Pablo (Pedro Pablo Astarloa Agirre) (Durango, 1752ko ekainak 29 &#8211; Madril, 1806ko ekainak 2)."},"content":{"rendered":"<div>\n<p>Astarloaren bizitza hiru arotan bana daiteke: lehena,<br \/>\nheziketa eta apaizgoa biltzen dituena (1752-1782); bigarrena, hizkuntzen<br \/>\nazterketak erakarri zuenekoa, batez ere euskararena (1783-1801); eta azkena,<br \/>\neuskal Foruen eta, hedaduraz, euskararen kontrako erasoa hasi zutenen<br \/>\nkontrako eztabaida izan zuenekoa, Madrilen bizi zela (1802-1806).<\/p>\n<p>Lehen garaiaz den bezainbatean, Durangon jaio zela aipatuko<br \/>\ndugu, haurtzaroa Markinan igaro bazuen ere, 2 urte zituela bertara aldatu<br \/>\nbaitzen. Bizkaiko agintarien seme eta biloba zen, eta bere anaiak familiako<br \/>\noinordetzaren ardura hartu zuenez, berak ikasteari heldu zion. Heziketa zaindua<br \/>\njaso zuen Larresoroko (Lapurdi) apaizgaitegian, eta, bertan, euskarazko zenbait<br \/>\nbertso osatu zituen Pe\u00f1afloridako kondearen omenez. 1778an Durangon apaiztu<br \/>\nzen, eta bertako abade eta kapilau izendatu zuten 1782an. Hasieratik, agerian<br \/>\ngeratu zen bere izaera polemikoa: batetik, euskaraz ongi predikatzen zuela za-<br \/>\nbaldu zen, baina, bestetik, bere bizia ez zetorrela guztiz bat apaiz<br \/>\nbatengandik espero zenarekin. Bizitzeko modu horrek bere nagusien gaitzespenaz<br \/>\ngain, kartzela eklesiastikoa ekarri zion, Logro\u00f1on, 1797an.<\/p>\n<p>1783tik aurrera, hizkuntzekiko interes bizia piztu zitzaion,<br \/>\neuskararekikoa bereziki. Javier Estebanek nabarmendu bezala, Euskalerriaren<br \/>\nAdiskideen Elkartearen sustatzaileek interes horren berri izan zuten, eta<br \/>\netekina ateratzen ahalko ziotela ikusi zuten; esaterako, Astarloak Carlos<br \/>\nIII.aren heriotzaren eta Carlos IV.aren izendatzearen harira sorturiko<br \/>\npoemekin, Madrilen eta Bilbon argitaratu eta Jose Agustin Iba\u00f1ez de la<br \/>\nRenteriak gaztelerara itzuli zituenekin. Lorenzo Hervas hizkuntzalariarekin izandako<br \/>\nharremana laguntza handikoa izan zen garai hartan egiten ziren hizkuntzari<br \/>\nburuzko lan eta azterketak ezagutzeko \u2014kanporatze aginduaz geroz Erroman bizi<br \/>\nzen jesuita eta Cat\u00e1logo de las Lenguas obraren egilea, Astarloarengan eragin<br \/>\nhandia izan zuena\u2014. 1801ean, Wilhem von Humboldt ezagutu zuen, eta maiz egon<br \/>\nzen berarekin Durangon. Astarloak inprentara eramateko prest zeukakeen \u00abPlan de<br \/>\nlenguas\u00bb eskuizkribatua erakutsi zion, sekula editatu ez bazen ere. Egun,<br \/>\nHumboldtek kopiatutako zati bat besterik ez da ezagutzen.<\/p>\n<p>Garai horretan, bere arrakasta nabarmena zen, argitaratutako<br \/>\nlanik eduki ez arren. Ezaguna da Samaniego alegialariak, bere lagun markinar<br \/>\nbati igorri zion testu ironikoa: \u00abEz al dizu beldurrik ematen, inoiz, Markina<br \/>\nizeneko intxaur-oskol horretan azalduko banintz, bertako biztanleek, paucis<br \/>\nexceptis beren mendiak inguratzen dituen lurraz haratagoko mundurik ez dela<br \/>\nexistitzen sinesten duten horiek, askotariko Astarloa eta Mogeldarrek<br \/>\nzuzenduriko mundu horretan, poeta naizela jakindakoan, sorginen lurraldetik<br \/>\netorritako nekromantetzat hartu, eta bertako haurrek harrika eta apaizek<br \/>\nisipuarekin jasoko nindutela? (\u2026) Galde egiozu Pedro Pablo jaun<br \/>\nbedeinkatuari, berak ja- kingo duelako, uholde nagusia baino lehenagoko kontu<br \/>\nzaharrez idatzi behar dudan lan baterako, beharrezkoa dudala jakitea lurreko<br \/>\nparadisuan nola esa- ten zitzaien eskribauei, jostunei eta zapatagileei.<br \/>\nEmaiozu besarkada bat nire partez, eta bere etxekoei halakorik eskaintzera ez<br \/>\nnaizenez ausartzen, berak har dezala\u00bb.Frantziar Iraultzaren garaian,<br \/>\niraultzaren kontrako jarrera argia agertu zuen, hain zen horrela, non bere<br \/>\nfamiliakFrantziatik kanporatutako apaizak hartu baitzituen. Godoyren 1798ko<br \/>\ndesamortizazioak Durangoko benefiziadurik gabe utzi zuen Astarloa, eta 1802an<br \/>\nMadrilera aldatzea erabaki zuen. Urte horretan bertan, <i>Diccionario<br \/>\ngeogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a<\/i> argitaratu zen, eta, bertan, Joaquin Traggiak<br \/>\n\u00abNabarra\u00bb-ri eskainitako artikuluan, eraso zuzena egiten zitzaien euskararen<br \/>\njatorrizko antzinatasuna eta euskoiberismoa defen- datzen zutenei. Horren<br \/>\naurrean, Apolog\u00eda de la lengua bascongada argitaratu zuen, Traggiaren<br \/>\nargumentuei aurka egiteko. Bere erantzunak eraso gehiago ekarri zituen (J.A.<br \/>\nConde) eta baita kontraeraso gehiago ere; besteak beste, As- tarloak berak<br \/>\n\u00abApologiaren defendatzailea\u00bb izenordearekin argitaratutako Re- flexiones<br \/>\ncr\u00edticas. Garai hartan, benetan jokoan zegoena euskal lurraldeetako Foruak<br \/>\nziren, eta hori argi ikusi ahal izan zen Martinez Marinaren edo Jose Antonio<br \/>\nLorenteren lanetan. 1806an hil zen, Madrilen.<\/p>\n<p>Astarloaren obra ulertu ahal izateko, XVI. mendetik lantzen<br \/>\nari zen euskoi- berismoaren tradizioa aipatu beharra dago nahi eta nahiez.<br \/>\nHorren arabera, euskara penintsulako lehen hizkuntza zen, eta Tubalek, Noeren<br \/>\nbilobetako ba- tek, ekarri zuen. Zenbait mende lehenago sortutako teoria zen,<br \/>\neta argi antze- man daiteke Juan Martinez de Zaldibia eta Esteban de Garibay y<br \/>\nZamalloaren<\/p>\n<p>XVI. mendeko bigarren erdiko lanetan. XVII. mendeko foru<br \/>\nliteraturako kla- siko guztietan agertu ondotik, hurrengo mendean, gure<br \/>\nautorearen eredu izan zen Larramendi polemistaren baitan sendotu zen. Ez dugu<br \/>\nahaztu behar era- bat loturik zeudela euskararen berezitasuna eta euskal<br \/>\nlurraldeek zuten esta- tus politikoa. Antzinakoa izatea eta jatorra izatea<br \/>\nsinonimoak ziren testuinguru kultural batean, hizkuntzaren originaltasunak<br \/>\neta haren kutsadura urriak edo ezak bide ematen zuten bere hiztunak ere antzina-antzinatik<br \/>\nlibreak zirela pentsatzeko, hau da, ez zutela jaberik, eta, hortaz, nobleak<br \/>\nzirela \u2014maila apa- lagokoak izan arren\u2014. Horrek garrantzia handia zuen gizarte<br \/>\nestamental eta hierarkizatu batean. Tradizio hori da Traggiak, Condek eta beste<br \/>\nbatzuek zalantzan jartzen dutena, Godoyk gidaturiko Foruen kontrako<br \/>\nestrategia baten barnean, eta horren kontra egiten dute Astarloak eta beste<br \/>\nbatzuek.<\/p>\n<p>Durangarraren obra ongi ulertzeko, ezinbestekoa da<br \/>\nEuskalerriko Adiskideen Elkarteko bigarren belaunaldiarekin lotzea, eta baita<br \/>\n\u00abAstarloa eta Mogeldarren garaiko\u00bb beste autoreekin ere \u2014Justo Garateren<br \/>\nhitzak erabiliz\u2014. Loturik dago, beraz, nolabaiteko tradizio ilustratuarekin,<br \/>\nnahiz eta, euskara eta euskal kultura hautemateko erak eta hainbat mitoren<br \/>\naurreko sineskortasunak ilustratuen eta lehendabiziko prerromanikoen artean<br \/>\nkokatzen duten. Bigarren belaunaldi horrek argi ikusi zituen lehenaren programa<br \/>\nerrefor- mazaleen mugak zein ziren, eta baita barne zatiketak ere. Horrek<br \/>\nazaltzen du zergatik kokatu ziren ekonomia arloan laborantzaren alde. Bide<br \/>\nberetik ulertu behar da historia eta hizkuntzalaritza gaietan egindako<br \/>\nahalegina eta entziklopedia printzipioetatik aldentzea. Elkartetik Hervasek<br \/>\nedo Humboldtek zuten euskararenganako interesa sustatu zuten, eta Astarloa<br \/>\nbere ikerketa filologikoak hastera bultzatu zuten. Azterketa horiek berehala<br \/>\npolitizatu ziren, gorago aipatutako eztabaiden eraginez.<\/p>\n<p>Horrekin loturik, Astarloaren ekarpenik funtsezkoena, agian,<br \/>\nDiscursos filos\u00f3ficos sobre la lengua primitiva da. Bertan, jatorrizko<br \/>\nhizkuntzak existitzen zirenetz eta euskararekin duten harremana lantzen da.<br \/>\nBere argudiaketaren hasieran, gizakiek berez duten harremanetarako beharra<br \/>\naipatzen du, eta, hortaz, bere hurkoekin hitzez komunikatzekoa, keinu bidez<br \/>\nbaino modu konplexuagoan. Garai hartako ildo zientifiko batzuekin bat eginez,<br \/>\nuste zuen soinuek, are letrak ere, lotura zuzena zutela errealitatearekin,<br \/>\neta, oro har, hiz- kuntza bat inguruaz jabetzeko eta harekin harremanetan<br \/>\negoteko modu berezi eta errepikaezina dela. Hala, hizkuntza bakoitza ezaugarri<br \/>\npropioak dituen gizaki talde baten elkarlotura da. Teoria horien adibide bat<br \/>\nSabino Aranak hain gogoko zuen jaioberrien negarrarekin lotutakoa da: negar<br \/>\negiterakoan, mu- tilek \u00aba\u00bb eta neskek \u00abe\u00bb erabiltzen dute, eta horrek lotura du<br \/>\n\u00abaarra\u00bb \u00abarra\u00bb \u2014\u00aba\u00bb eta jatorria markatzen duen \u00ab-ar\u00bb atzizkiaren elkarketatik<br \/>\nsortua\u2014 eta \u00abemia\u00bb \u00abemea\u00bb \u2014\u00abe\u00bb mehea edo negar fina\u2014.<\/p>\n<p>Marko teoriko horretan, ikusten zuen euskara hain zela<br \/>\nhizkuntza perfektua, halako printzipioak hain modu garbian erakusten zituena,<br \/>\nnon, bere mundu-ikuskera katolikoan, Babel-aurrekoa izatea beste aukerarik ez<br \/>\nzegoen, eta are jatorrizko hizkuntza bakarra izateko aukera ere bazuela. Hau<br \/>\nda, eus- koiberismoaren teoria haratago eramanez, ez litzateke bakarrik<br \/>\nEspainian jatorriz hitz egiten zen hizkuntza, baizik eta baita gizateriaren<br \/>\njatorrian erabili zena; Errok, gerora, bide hori jorratu zuen.<\/p>\n<p>Hainbat arrazoi zirela medio, Astarloak ez zuen berandura<br \/>\narte bere <i>Discursos filos\u00f3ficos<\/i> argitaratuta ikusi (1883), nahiz eta, bere<br \/>\ntestamentuan, Erro eta Zamacola adiskideei hura argitaratzeko eskatu zien. Hala<br \/>\nere, horri esker eragin handiagoa izan zuen mende bukaerako autoreengan,<br \/>\nbereziki, Sabino Aranarengan. Azken horrek literatura foruzalea guztiz arbuiatu<br \/>\nzuen, hasie- ratik bertatik bere asmoa euskal lurraldeak monarkiaren barnean<br \/>\nsartzea baitzen. Aranak argi ikusi zuen hori, eta horregatik ez zuen<br \/>\neuskoiberismoaren tesiekin guztiz bat egiten. Astarloarenean, ordea, interesa<br \/>\npiztu zion proposamen berri bat aurkitu zuen: euskara Babelgo nahasmenaren<br \/>\naurreko hizkun- tza zen, hots, Tubalen pasartea baino lehenagokoa, jendea<br \/>\npenintsulara iritsi aurrekoa, eta, beraz, Espainiaren historia baino<br \/>\nzaharragoa. Gauzak horrela, euskaldunen berezitasunak ez ziren hainbeste<br \/>\nEspainian egoteko modu berezi batetik eratorriak, antzinako independentzia<br \/>\nbaten lekukotasuna baizik.<\/p>\n<p>Egun, horrelako tesien gaineko analisi zientifikorik egiten<br \/>\nez den arren \u2014eta, Astarloaren garaian ere, bere adiskide ziren Humboldtek edo<br \/>\nMogelek hainbat gehiegikeria salatu zituztela jakinda\u2014, ez da ahaztu behar<br \/>\nAstarloa pertsona kultua, are eruditua, zela, geroago Tovarrek edo Mitxelenak<br \/>\nadie- razi izan duten bezala. Esaterako, gor-mutuen hizkuntza eta idazkera<br \/>\naztertu zituen; bere teoriak frogatzeko, garaian sona handia zuten Hervas edo<br \/>\nHumboldt hizkuntzalarien babesa izan zuen; eta haiekin berdinetik berdinera<br \/>\neztabaidatzeko gai izan zen. Bere hizkuntz-argudiaketaren oinarri politikoa<br \/>\ngar- dena eta agerikoa bazen, halakoxea zen bere arerioena ere.<\/p>\n<p><span>\u00a0<\/span>Bizirik zegoen<br \/>\nartean, oso pertsona polemikoa izan zen, eta hala izaten jarraitu du ondoren<br \/>\nere. Mitxelenak hizkuntzalaritzari aplikatutako arrazionalismo ilustratuaren<br \/>\nadierazle bikaintzat jo zuena, Elias de Tejadak garai hartako ezagutza euskal<br \/>\ntradizioaren onerako erabiltzeko saiakeratzat jo zuen. Astarloak egindako<br \/>\nhizkuntzaren defentsan, Unamunok zientifikotik gutxi zuen ereserkia ikusi zuen,<br \/>\npoesiatik ere zerbait bazuena; beste batzuentzat, aldiz, Astarloaren ideiak<br \/>\neuskal abertzaletasun integristenaren lehen hasia dira.<\/p>\n<p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Astarloaren bizitza hiru arotan bana daiteke: lehena, heziketa eta apaizgoa biltzen dituena (1752-1782); bigarrena, hizkuntzen azterketak erakarri zuenekoa, batez ere euskararena (1783-1801); eta azkena, euskal Foruen eta, hedaduraz, euskararen kontrako erasoa hasi zutenen kontrako eztabaida izan zuenekoa, Madrilen bizi zela (1802-1806). Lehen garaiaz den bezainbatean, Durangon jaio zela aipatuko dugu, haurtzaroa Markinan igaro bazuen ere, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[317],"class_list":["post-3143","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ASTARLOA AGUIRRE, Pedro Pablo (Pedro Pablo Astarloa Agirre) (Durango, 1752ko ekainak 29 - Madril, 1806ko ekainak 2). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astarloa-aguirre-pedro-pablo-386-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ASTARLOA AGUIRRE, Pedro Pablo (Pedro Pablo Astarloa Agirre) (Durango, 1752ko ekainak 29 - Madril, 1806ko ekainak 2). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Astarloaren bizitza hiru arotan bana daiteke: lehena, heziketa eta apaizgoa biltzen dituena (1752-1782); bigarrena, hizkuntzen azterketak erakarri zuenekoa, batez ere euskararena (1783-1801); eta azkena, euskal Foruen eta, hedaduraz, euskararen kontrako erasoa hasi zutenen kontrako eztabaida izan zuenekoa, Madrilen bizi zela (1802-1806). Lehen garaiaz den bezainbatean, Durangon jaio zela aipatuko dugu, haurtzaroa Markinan igaro bazuen ere, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astarloa-aguirre-pedro-pablo-386-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/astarloa-aguirre-pedro-pablo-386-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/astarloa-aguirre-pedro-pablo-386-eu\\\/\",\"name\":\"ASTARLOA AGUIRRE, Pedro Pablo (Pedro Pablo Astarloa Agirre) (Durango, 1752ko ekainak 29 - Madril, 1806ko ekainak 2). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-09T15:22:19+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/astarloa-aguirre-pedro-pablo-386-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/astarloa-aguirre-pedro-pablo-386-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/astarloa-aguirre-pedro-pablo-386-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ASTARLOA AGUIRRE, Pedro Pablo (Pedro Pablo Astarloa Agirre) (Durango, 1752ko ekainak 29 &#8211; Madril, 1806ko ekainak 2).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ASTARLOA AGUIRRE, Pedro Pablo (Pedro Pablo Astarloa Agirre) (Durango, 1752ko ekainak 29 - Madril, 1806ko ekainak 2). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astarloa-aguirre-pedro-pablo-386-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ASTARLOA AGUIRRE, Pedro Pablo (Pedro Pablo Astarloa Agirre) (Durango, 1752ko ekainak 29 - Madril, 1806ko ekainak 2). - Iura Vasconiae","og_description":"Astarloaren bizitza hiru arotan bana daiteke: lehena, heziketa eta apaizgoa biltzen dituena (1752-1782); bigarrena, hizkuntzen azterketak erakarri zuenekoa, batez ere euskararena (1783-1801); eta azkena, euskal Foruen eta, hedaduraz, euskararen kontrako erasoa hasi zutenen kontrako eztabaida izan zuenekoa, Madrilen bizi zela (1802-1806). Lehen garaiaz den bezainbatean, Durangon jaio zela aipatuko dugu, haurtzaroa Markinan igaro bazuen ere, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astarloa-aguirre-pedro-pablo-386-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astarloa-aguirre-pedro-pablo-386-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astarloa-aguirre-pedro-pablo-386-eu\/","name":"ASTARLOA AGUIRRE, Pedro Pablo (Pedro Pablo Astarloa Agirre) (Durango, 1752ko ekainak 29 - Madril, 1806ko ekainak 2). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-09T15:22:19+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astarloa-aguirre-pedro-pablo-386-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astarloa-aguirre-pedro-pablo-386-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/astarloa-aguirre-pedro-pablo-386-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ASTARLOA AGUIRRE, Pedro Pablo (Pedro Pablo Astarloa Agirre) (Durango, 1752ko ekainak 29 &#8211; Madril, 1806ko ekainak 2)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3143","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3143\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3143"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3143"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}