{"id":3135,"date":"2020-05-19T08:13:09","date_gmt":"2020-05-19T06:13:09","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/egana-gonzalez-cid-domingo-ignacio-381-eu\/"},"modified":"2020-05-19T08:13:09","modified_gmt":"2020-05-19T06:13:09","slug":"egana-gonzalez-cid-domingo-ignacio-381-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-gonzalez-cid-domingo-ignacio-381-eu\/","title":{"rendered":"EGA\u00d1A GONZALEZ-CID, Domingo Ignacio (Zestoa, 1727 &#8211; Tolosa?, 1786)."},"content":{"rendered":"<p><span>Manuel<br \/>\nJoaquin Ega\u00f1a Korta eta Maria Gonz\u00e1lez-Cid zituen gurasoak, eta Zestoan jaio<br \/>\nzen 1727ko maiatzaren 11n. Lehenengo emaztea Maria Antonia Jauregi (Gernikakoa)<br \/>\nizan zen, eta lau seme izan zituzten: Bernabe Antonio, Diego, Martin eta<br \/>\nFrancisco Manuel Ega\u00f1a Jauregi. Hogeita hamasei urte zituela alargundu eta<br \/>\nberriz ezkondu zen, 1765eko abuztuaren 28an, Maria Antonia Kortazar<br \/>\nArostegirekin, eta beste lau seme izan zituzten: Agustin Francisco, Casimiro<br \/>\nJavier Martin Ignacio Ramon Maria, Pablo eta Juan Ega\u00f1a Kortazar.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1769ko<br \/>\napirilaren 15ean, berrogeita bi urte zituela, Azpeititik bidali zuen txosten<br \/>\nbat Probintziara, Batzarren eta Aldundiaren idazkari postua eskatuz, kargua<br \/>\nbete gabe geratu zenean. Bere burua aurkezteko esan zuen Zestoan jaioa eta<br \/>\nbertako kontzejuko kidea zela, Ordenen Kontaduria Orokorreko ofizial<br \/>\nerretiratua, urte luzez bete zuela Los Llanosko markesaren ganberako<br \/>\nidazkaritza, eta Probintziaren zerbitzuan aritu zela Gorteko hainbat bulegotan,<br \/>\n\u00abguztietan lortuz trebeziaren eta meritu onaren kontzeptua, batez ere Gaztelako<br \/>\nKontseiluaren artxiboko Ofizialtzan eta Ordenen Kontaduria Orokorrean\u00bb. Haren<br \/>\nasmoa zen sorterrira itzultzea, azken enpleguko soldataren erdia hartuta,<br \/>\n\u00abartxiboaren kontserbazioari kalte egiten ziolako Madrilgo tenperamentuak, eta<br \/>\non eskualde honetakoak\u00bb. Horretarako eskaintzen zituen \u00absemearen maitasuna eta<br \/>\narreta\u00bb Probintziaren zerbitzura, eskarmentua paperen espedizioan eta<br \/>\nGortearen, Ministerioaren eta Bulegoen ezagutza.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Idazkaritza<br \/>\nbetegabe geratuta, 1774an, O\u00f1atiko kondea aldeko zuela, enplegu horretarako<br \/>\nizendatu zuten, aldi berean hainbat enkargu eta agindu bete bazituen ere.<br \/>\nBeraz, 1783ko urtarrilaren 1ean, Zestoako hauteskundeetan, batzarraren aurrean<br \/>\nproposatu zuten hiriko alkate posturako, eta aukeratua izan zen, \u00abguztien<br \/>\noniritziz\u00bb. Izendapena onartu zuen Domingo Ignacio Ega\u00f1ak, eta otsailaren 8an<br \/>\nkarguaren zina egin zuen eta alkatetzaz jabetu zen. Baina, haren nahia hori<br \/>\nbazen ere, ia ez zen aritu karguan, Zestoako Udalaren batzar bakar baten buru<br \/>\nizan baitzen, eta haren ordez eginkizun horretan aritu zen haren alkateorde<br \/>\nJuan Irure.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere<br \/>\nazken urteetan Domingo Ignacio Ega\u00f1ak Probintziako idazkaritzarekin lotu ahal<br \/>\nizan zuen Bernabe Antonio semea, eta harekin elaboratu ahal izan zuen <i>El<br \/>\nGuipuzcoano Instruido<\/i> lana, argia ikusi zuena 1780an. Gaixotasun luzearen<br \/>\nondorioz askotan egoten zenez lanik egin ezinik, Bernabe Antonio bihurtu zen<br \/>\nProbintziaren Idazkaritzarako izangai egokia, eta postua eskuratu zuen, aita<br \/>\n1786ko urtarrilaren 4an hil zenean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>El<br \/>\nGuipuzcoano Instruido en las Reales C\u00e9dulas, Despachos, y \u00d3rdenes, que h\u00e1<br \/>\nvener\u00e1do su madre la Provincia: en los esm\u00e9ros, con que se ha dedic\u00e1do siempre<br \/>\nal Real Servicio<\/span><\/i><span> lanak<br \/>\nDomingo Ignacio Ega\u00f1aren gogoa bete zuen, Gipuzkoako gobernu-organoen idazkaria<br \/>\nzen aldetik, Probintziaren dokumentazioa kontrolatzea baitzuen helburu.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Miguel<br \/>\nAranburuk 1683an artxibo probintzialaren inbentario handia azkenekoz egin<br \/>\nzuenetik, \u2014hark aukera eman baitzuen 1691ko foruen Bilduma egiteko, gero 1696an<br \/>\ninprimatu zena\u2014, Probintziak jarraitu zuen egiaztatzen beharrezkoa zela sortzen<br \/>\nziren auziei zehaztasunez eta berehala erantzuteko datu dokumentatuak eskura<br \/>\nizatea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Horregatik,<br \/>\n1752an, asmoa izanik \u00abtener a mano una noticia pronta de las dependencias que<br \/>\nhan ocurrido a esta Provincia\u00bb, Arrasateko uztailaren 2ko Batzar Nagusiak<br \/>\nManuel Joaquin Zabalari agindu zion \u00abque formase un extracto de los m\u00e1s graves<br \/>\ne importantes que han ocurrido desde el a\u00f1o de 1696, en que se imprimi\u00f3 el<br \/>\nLibro de los Fueros y se reform\u00f3 el ynbentario de\u00a0los papeles del archivo<br \/>\nde esta Provincia, y que este extracto pase de uno a otro en los se\u00f1ores<br \/>\nDiputados Generales, [para] que informen a las Diputaciones de los puntos que<br \/>\nen ellos haia y sean conducentes a las dependencias que ocurran, y se puedan<br \/>\ntambi\u00e9n instruir algunos cavalleros que lo deseen\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Manuel<br \/>\nJoaquin Zabalak ez zuen agindua bete, baina bai Domingo Ignacio Ega\u00f1ak, 1779ko<br \/>\nuztailaren 8an Azpeitiko Batzar Nagusietan eman baitzituen orri bete bi<br \/>\nliburukiak, \u2014gaur desagertuak\u2014 <i>Prontuario<\/i> izenpean. Harekin batera<br \/>\ntxosten luze bat zihoan, non egileak azaltzen zituen Probintziari zerbitzatzeko<br \/>\ngogoa eta haren oniritzia jasotzeko esperantza.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren<br \/>\nedukia aztertu zuten diputatu nagusi Vicente Maria Altzibar Jauregik eta<br \/>\nDonostiako alkate Juan Jose Zuaznabarrek eta Bergarako alkate<span>\u00a0 <\/span>Martin Murua Eulatek, eta batzarrak, ondo<br \/>\niritzita, inprimatzeko eta Probintziako herri guztietara zabaltzeko agindua<br \/>\neman zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arestian<br \/>\naipatutako hiru aztertzaileek <i>Prontuario<\/i> lanaren egokitasuna eta<br \/>\nbaliagarritasun handia azpimarratu zituzten, eta beharrezkotzat jo zuten hura<br \/>\nezagutaraztea, inprimatuta, Probintziako auzietan gipuzkoar guztien interesen<br \/>\nezagutza eta instrukzioa egiteko, batez ere kargu politikoetan ari zirenentzat,<br \/>\nhorren beharrean zeudelako. Gainera, egilea saritu behar zenez, ohiko lansariaz<br \/>\ngain, bizi zen artean urteko 3000 erreal jaso behar zituela ebatzi zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zuaznabarrek<br \/>\nadierazi zuenez, lanari \u00abongi iritzi zion\u00bb, eta baliagarria ez ezik, oso<br \/>\nbaliagarria iruditu zitzaion, \u00abutil\u00edsima, y de imponderable importancia, pues<br \/>\nestando compendiado en ella todo el gobierno de V.\u202fS.\u00aa desde el a\u00f1o de 1696<br \/>\nhasta el de 1778 por clases, y con una tabla alfab\u00e9tica que las particulariza,<br \/>\npreviene o recuerda instant\u00e1neamente, no parece puede ofrecerse caso, ni<br \/>\ndependencia alguna, por extraordinaria que sea, para cuyo breve despacho no<br \/>\ntraiga oportuno y estimable ejemplar, excusando las angustias que de otra<br \/>\nmanera son precisas a cada paso para hallarlos en el c\u00famulo de la inmensa<br \/>\npapeler\u00eda causada en tan largo tiempo\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Antzeko<br \/>\niritzia adierazi zuen Murua alkateak; eta ez zuen iritzi eskasagoa Altzibar<br \/>\nJauregi diputatuak, ontzat jotzen baitzuen \u00abel singular esmero con que se ha<br \/>\ntrabajado, y de venirse a los ojos el embarazo, dificultad y dispendio de<br \/>\ntiempo que sin ella se necesita para encontrar, en el c\u00famulo inmenso de tantos<br \/>\nregistros y papeles, las noticias, casos y egemplares que conducen al acierto<br \/>\nde los recursos y expedientes diarios camin\u00e1ndose por las venerables huellas de<br \/>\nnuestros mayores\u00bb. Hala ere, inprimatu aurretik zenbait hobekuntza egitea<br \/>\nproposatu zuen, batez ere Zuzenbide publiko eta zibileko gaiei zegokienez,<span>\u00a0 <\/span>erabiltzaileei erraztearren beren argudioei<br \/>\noinarri azkar eta sendoak aurkitzea, horretarako, Gipuzkoa ukitzen ez zuten<br \/>\nerrege-ebazpenak kenduz, Probintziako kargu publikoen zerrenda gehituz,<br \/>\nizenburua aldatuz eta hitzaurre bat erantsiz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azpeitiko<br \/>\n1779ko uztailaren 9ko Batzar Nagusiak iritzi horiek ontzat eman zituen, Domingo<br \/>\nIgnacio Ega\u00f1ari eskatu zion aldaketa horiek eransteko bere lanari, izenaren<br \/>\nordez <i>El Guipuzcoano Instruido&#8230; <\/i>delakoa jarri zion, eta inprimatzeko<br \/>\nbaimena eskatu zion Gaspar Llanos Moreda korrejidoreari. Baimena eman zuen<br \/>\nhark, 1780ko martxoaren 20an, lanaren helburua zelako \u00abProbintziaren, bertako<br \/>\nherrien eta biztanleen instrukzioa, erabilera eta zerbitzua\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bernabe<br \/>\nAntonio Ega\u00f1ak esan zuen lana zela \u00aboparotasun, zehaztasun eta neke handiz<br \/>\nidazkariak urte luzez landua, 1779ko Batzarreko ordezkarien aginduz, eta haren<br \/>\nbaliagarritasuna Idazkaritzan aritzen direnek eta haren irakurketa arretatsua<br \/>\negiten dutenek bakarrik ulertuko dute ongi\u00bb, bere garaian Probintziaren iritziz<br \/>\n\u00abbaliagarria zen Herrialdeko herrien eta jendeen erabilerarako, instrukzioaren<br \/>\ninteresak haren bidez finkatuko zirelakoan\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1781eko<br \/>\napiriletik aurrera, inprimatutako lana Probintziako herrietara bidaltzen hasi<br \/>\nziren, \u00abberek bakarrik erabiltzeko, momentuz\u00bb, eta gipuzkoarren, eta batez ere,<br \/>\npolitikoen instrukziorako balio izan zuen, izan ere, <span class=\"iv-smallcaps\">xix.<\/span>\u202fmendearen erdialdera esaten zuten \u00abharen laguntzarik<br \/>\ngabe orain denbora asko dela gure gizon prestuek ez dute asmatzen urrats bat<br \/>\nbera ematen Foruen eremuan\u00bb. Eta haren laguntzarik gabe ezin izango zen,<br \/>\naurrerantzean, Gipuzkoari buruzko <span class=\"iv-smallcaps\">xviii.<\/span>\u202fmendeko<br \/>\nhistoriarik idatzi.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lanak<br \/>\nberehala izan zuen aplikazio praktikoa Probintziaren bizitza publikoan, egiazko<br \/>\neskuliburua baitzen, bertan jasotzen zirela, gaien arabera eta agerpenaren<br \/>\ndataren arabera sailkatuak, Batzarren eta Aldundiaren autoak eta akordioak,<br \/>\npribilegioak, mesedeak, errege-aginduak,\u202fetab. Haren baliagarritasunaren<br \/>\noinarria zen, batez ere, <span class=\"iv-smallcaps\">xviii.<\/span>\u202fmendearen<br \/>\nazterketa sakona izatea, eta horrek gaurkotasun eta baliagarritasun praktiko<br \/>\neztabaidaezina ematen zion.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Manuel Joaquin Ega\u00f1a Korta eta Maria Gonz\u00e1lez-Cid zituen gurasoak, eta Zestoan jaio zen 1727ko maiatzaren 11n. Lehenengo emaztea Maria Antonia Jauregi (Gernikakoa) izan zen, eta lau seme izan zituzten: Bernabe Antonio, Diego, Martin eta Francisco Manuel Ega\u00f1a Jauregi. Hogeita hamasei urte zituela alargundu eta berriz ezkondu zen, 1765eko abuztuaren 28an, Maria Antonia Kortazar Arostegirekin, eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[287],"class_list":["post-3135","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>EGA\u00d1A GONZALEZ-CID, Domingo Ignacio (Zestoa, 1727 - Tolosa?, 1786). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-gonzalez-cid-domingo-ignacio-381-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"EGA\u00d1A GONZALEZ-CID, Domingo Ignacio (Zestoa, 1727 - Tolosa?, 1786). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Manuel Joaquin Ega\u00f1a Korta eta Maria Gonz\u00e1lez-Cid zituen gurasoak, eta Zestoan jaio zen 1727ko maiatzaren 11n. Lehenengo emaztea Maria Antonia Jauregi (Gernikakoa) izan zen, eta lau seme izan zituzten: Bernabe Antonio, Diego, Martin eta Francisco Manuel Ega\u00f1a Jauregi. Hogeita hamasei urte zituela alargundu eta berriz ezkondu zen, 1765eko abuztuaren 28an, Maria Antonia Kortazar Arostegirekin, eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-gonzalez-cid-domingo-ignacio-381-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/egana-gonzalez-cid-domingo-ignacio-381-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/egana-gonzalez-cid-domingo-ignacio-381-eu\\\/\",\"name\":\"EGA\u00d1A GONZALEZ-CID, Domingo Ignacio (Zestoa, 1727 - Tolosa?, 1786). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-05-19T06:13:09+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/egana-gonzalez-cid-domingo-ignacio-381-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/egana-gonzalez-cid-domingo-ignacio-381-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/egana-gonzalez-cid-domingo-ignacio-381-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"EGA\u00d1A GONZALEZ-CID, Domingo Ignacio (Zestoa, 1727 &#8211; Tolosa?, 1786).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"EGA\u00d1A GONZALEZ-CID, Domingo Ignacio (Zestoa, 1727 - Tolosa?, 1786). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-gonzalez-cid-domingo-ignacio-381-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"EGA\u00d1A GONZALEZ-CID, Domingo Ignacio (Zestoa, 1727 - Tolosa?, 1786). - Iura Vasconiae","og_description":"Manuel Joaquin Ega\u00f1a Korta eta Maria Gonz\u00e1lez-Cid zituen gurasoak, eta Zestoan jaio zen 1727ko maiatzaren 11n. Lehenengo emaztea Maria Antonia Jauregi (Gernikakoa) izan zen, eta lau seme izan zituzten: Bernabe Antonio, Diego, Martin eta Francisco Manuel Ega\u00f1a Jauregi. Hogeita hamasei urte zituela alargundu eta berriz ezkondu zen, 1765eko abuztuaren 28an, Maria Antonia Kortazar Arostegirekin, eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-gonzalez-cid-domingo-ignacio-381-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-gonzalez-cid-domingo-ignacio-381-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-gonzalez-cid-domingo-ignacio-381-eu\/","name":"EGA\u00d1A GONZALEZ-CID, Domingo Ignacio (Zestoa, 1727 - Tolosa?, 1786). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-05-19T06:13:09+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-gonzalez-cid-domingo-ignacio-381-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-gonzalez-cid-domingo-ignacio-381-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-gonzalez-cid-domingo-ignacio-381-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"EGA\u00d1A GONZALEZ-CID, Domingo Ignacio (Zestoa, 1727 &#8211; Tolosa?, 1786)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3135","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3135\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3135"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3135"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}