{"id":3129,"date":"2020-05-18T08:05:21","date_gmt":"2020-05-18T06:05:21","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-378-eu\/"},"modified":"2020-05-18T08:05:21","modified_gmt":"2020-05-18T06:05:21","slug":"sarrera-378-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-378-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p><span>Erromako Errepublikaren eta Goi Inperioaren<br \/>\ngaraian mendebaldeko Pirinioen inguruan \u2014Antzinate Berantiarretik aurrera,<br \/>\nBaskonia esaten zaio eremu horri zenbait esparrutan\u2014 izandako gertaera<br \/>\nhistorikoei buruzko iturri historiografikoak eta literarioak \u2014garaiko idazle<br \/>\ngreko-latindarren lanei esker izan dugu gertaera horien berri\u2014 ez dira apenas<br \/>\naldatu gertaera horiek duela mende batzuk biltzen hasi zirenetik. Testu eta<br \/>\negile berdinak izaten jarraitzen dugu, nahiz eta haiei buruzko ikuspegia<br \/>\naldatuz joan den. Baina, beste iturri batzuei dagokienez (iturri epigrafikoak,<br \/>\nnumismatikoak eta arkeologikoak, esaterako), aurkikuntza asko izan dira eta<br \/>\naskoz datu gehiago ditugu, eta hori lagungarria da lurralde horietan<br \/>\nerromatarrek K.a.\u00a0<span class=\"iv-smallcaps\">iii.<\/span>\u00a0mendearen<br \/>\naurretik abiatutako konkista hasi zenetik K.o.\u00a0<span class=\"iv-smallcaps\">iii.<\/span>\u00a0mendeko krisira arte gertatutako prozesu<br \/>\nhistorikoak hobeto ulertzeko. Baina iturri historiografikoetan eta<br \/>\nliterarioetan berritasunik ez egoteak ez du esan nahi iturri horiek beste<br \/>\nikuspegi batzuetatik eztabaidatu eta aztertu ez direnik, eta, aipatutako beste<br \/>\niturriekin batera, ez dutela eskualdearen azterketarako ezer berririk ekarri.<br \/>\nAzterketa berri horietan, eskura dauden testuen irakurketa hobe bat baliatu da,<br \/>\neredu historiografiko zaharkituak alde batera utzi dira, eta iturri&#8211;eskasiak<br \/>\nzenbait esparrutako ikertzaileen (historialariak, hizkuntzalariak, legegileak,<br \/>\netab.) artean eragindako ikuspuntuak batera jarri dira.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Iturri literarioen kopurua, esan dugun moduan, handitu ez bada ere,<br \/>\niturri horiek erromatarren garaian eremu horretan gertatutakoei buruzko<br \/>\ninterpretazioa baldintzatzen jarraitu dute, neurri batean. Izan ere, gurera<br \/>\niritsi diren testuek, neurri batean edo bestean, oso informazio espezifikoak<br \/>\nematen dituzte lurraldean K.a.\u00a0<span class=\"iv-smallcaps\">iii<\/span>.\u00a0mendetik<br \/>\nK.o.\u00a0<span class=\"iv-smallcaps\">iii<\/span>.\u00a0mendera<br \/>\nbitartean izandako gertaerei buruz; informazio geografikoa, etnografikoa,<br \/>\nmilitarra eta administrazioaren esparrukoa, hain zuzen ere. Geografiari<br \/>\ndagokionez, informazio hori transmititzen duten egileek, hala nola, Polibiok,<br \/>\nEstrabonek, Plinio <\/span><i><span>Zaharrak<\/span><\/i><span>, Ptolomeok eta Avienok, lurralde<br \/>\nhorretako biztanleak mendebaldeko Pirinioen eta Ozeano Atlantikoaren inguruko<br \/>\neremuan kokatzen dituzte, Garonaren haranean iparraldean, eta Ebro ibaiaren<br \/>\nharanean zehar hegoaldean. Etnografiari dagokionez, mendebaldeko Pirinioen<br \/>\ninguruko eremua akitaniarren, baskoien, barduliarren, karistiarren, autrigoien<br \/>\neta beroien antzinako lurraldea zela zenbait idazle greko-latindarren (Salustio,<br \/>\nZesar, Estrabon, Ponponio Mela, Plinio <\/span><i><span>Zaharra<\/span><\/i><span>, Ptolomeo, etab.) testuetatik ateratako<br \/>\ninformazioa da. Izan ere, egile horiek herri horiek eremu horretan kokatzen<br \/>\nzituzten. Egile horiek guztiek atzerriko herrien ezaugarriak zehazteko<br \/>\nerabiltzen zituzten irizpideak funtsezko hiru premisatan oinarritzen ziren:<br \/>\nhizkuntza, kanpoko itxura \u2014jantziak\u2014 eta gerra egiteko modua. Baina<br \/>\nerromatarrentzat begi bistakoa zena ez da hain nabarmena gaur egungo<br \/>\nikertzaileentzat; izan ere, soldadu akitaniarrek, baskoiek, barduliarrek,<br \/>\nkaristiarrek eta autrigoiek trebetasunen bat zuten, erromatarrek beren legioen<br \/>\ntropa laguntzailetzat hautatzeko modukoa, baina guk ez dakigu ezer trebetasun<br \/>\nhorri buruz. Herri horien itxurari dagokionez, ez dago informaziorik<br \/>\niturrietan, eta lurralde horretan erromatarren garaian hitz egiten zen<br \/>\nhizkuntzari dagokionez \u2014administraziorako latinez gainera\u2014, eztabaida asko egon<br \/>\ndira, oso datu gutxi baitaude. Iturri epigrafikoen arabera, badirudi<br \/>\naitzineuskara \u2014euskara-akitaniera\u2014 eta hizkuntza indoeuroparrak hitz egiten<br \/>\nzirela, baina aztarnak oso urriak dira, eta nekez adieraz daiteke horri buruzko<br \/>\nhipotesirik. Iturri historiografikoetan, Julio Zesarrek soilik zehazten du<br \/>\nakitaniarrek hizkun-tza propio bat zutela, baina, gaur egun, ez dakigu zein zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Egile horien kontakizunetan, gertaera militarrek hartzen dute leku<br \/>\ngehien, eta gertaera horietatik, hiru dira iturri historikoetan arreta handien<br \/>\nbereganatzen duten kanpainak. Lehenik eta behin, erromatar jeneral matxinatu<br \/>\nSertorioren aurkako gerra, Hispanian (K.a.\u00a082-72). Gertaera horrek<br \/>\nerromatarren arteko gerra zibila ekarri zuen Iberiar penintsulara, eta bertako<br \/>\nbiztanleek batzuekin edo besteekin aliatzea hautatu behar izan zuten. Bigarren,<br \/>\nAkitaniako kanpaina eta <\/span><i><span>sociates<\/span><\/i><span>en porrota, Julio Zesarren legatu Publio<br \/>\nKrasoren tropen aurrean (K.a.\u00a056). Kanpaina horretan herri hori<br \/>\nkonkistatzean hasi zen erromatarren agintaldia lurraldean. Eta, azkenik,<br \/>\nAugusto enperadoreak eta haren jeneral Agripak kantabriarren aurka abiatutako<br \/>\ngerrak (K.a.\u00a029-19). Gerra horiekin lortu zuten erromatarrek Hispania<br \/>\nErromatar Inperioan erabat integratzea. Bestalde, iturri horietan ere,<br \/>\nAkitanian Krasoren konkistaren ostean izandako zenbait matxinada aipatzen dira,<br \/>\nmendebaldeko Pirinioen inguruko eremuan erabateko bakea lortzen den arte<br \/>\n(K.a.\u00a0<span class=\"iv-smallcaps\">i<\/span>.\u00a0mendearen<br \/>\ninguruan), eta, bestetik, behin eta berriz adierazten dute erromatarren<br \/>\nkultura-imajinarioan zirrara sakona eragin zuen gerra-gertakari bat: <\/span><i><span>\u00abfames calagurritana\u00bb <\/span><\/i><span>delakoa, <\/span><i><span>Calagurris<\/span><\/i><span> (Calahorra, Errioxa) hiriko<br \/>\nbiztanleen halabeharrezko kanibalismoa, Ponpeioren tropek setiatu zituztenean,<br \/>\nSertorio garaitu ondoren (K.a.\u00a072). Gertaera horiek guztiak, beraz,<br \/>\nmendebaldeko Pirinioen inguruko eremuari lotuta geratu ziren sinbolikoki eta<br \/>\nhistorikoki, Erromako Errepublikaren eta Goi Inperioaren garian. Arlo<br \/>\nmilitarrari dagokionez, Tazitori esker dakigu erromatarrek, eremu hori<br \/>\nkonkistatu ondoren, tropak, kohorteak&#8230; errekrutatu zituztela bertan \u2014baskoiak<br \/>\netnonimoa ageri da iturrietan\u2014, eta horrek adierazten du erromatarren<br \/>\ngizarte-bereganatzeko sistemaren ezarpena gero eta sakonagoa izan zela<br \/>\nBaskonian K.a\u00a0<span class=\"iv-smallcaps\">i<\/span>.\u00a0mendetik<br \/>\naurrera.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Administrazioari buruzko informazioa partziala<br \/>\neta osatu gabea da, eta, horregatik, interpretatzeko zaila. Dena dela, leku<br \/>\ngarrantzitsua du iturri idatzietan \u2014Plinio <\/span><i><span>Zaharra<\/span><\/i><span> eta<br \/>\nPtolomeo, batez ere\u2014, eta argi geratzen da mendebaldeko Pirinioen inguruko<br \/>\neremua erromatarren administrazioaren egituran sartuz joan zela apurka-apurka,<br \/>\nkomunikazio-bideen, galtzaden eta hirien bidez, elementu horiek baitziren<br \/>\nerromatarren administrazio-ereduaren oinarria. Izan ere, eremu horretako hiri<br \/>\ndezenteren izena ezagutzen dugu, nahiz eta guztien kokapen zehatza zein den ez<br \/>\ndakigun. Iturri horiek, halaber, adierazten dute lurraldea Akitania eta<br \/>\nHispania Ziterior probintzietan sartu zutela, administrazio-xedeetarako.<br \/>\nBestalde, Hispania Ziteriorrean, probintziaren eta hiriaren arteko tarteko<br \/>\nadministrazio&#8211;unitate bat sortu zuten: <\/span><i><span>conventus<\/span><\/i><span>a. <\/span><i><span>Conventus<\/span><\/i><span>ak<br \/>\neginkizun juridikoak zituen, eta Pirinioez hegoaldeko lurraldea zatitu zuen,<br \/>\nbaskoiak <\/span><i><span>Caesaraugusta<\/span><\/i><span>ko <\/span><i><span>conventus<\/span><\/i><span>aren mende<br \/>\ngeratu baitziren \u2014<\/span><i><span>Caesaraugusta<\/span><\/i><span><br \/>\n(Zaragoza) zen hiriburua\u2014, eta autrigoiak, karistiarrak eta barduliarrak,<br \/>\nberriz, <\/span><i><span>Clunia<\/span><\/i><span>ko <\/span><i><span>conventus<\/span><\/i><span>aren mende<br \/>\n\u2014<\/span><i><span>Clunia<\/span><\/i><span> (Coru\u00f1a del Conde,<br \/>\nBurgos) zen hiriburua\u2014.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beste informazio-mota batzuei buruz \u2014gizarte-, ekonomia- edo<br \/>\nerlijio&#8211;alderdiei buruzko informazioa\u2014, iturri horietan, datu solte batzuk<br \/>\nbaino ez daude, iturri horien helburua ez baitzen gai horiek aztertzea. Izan<br \/>\nere, datu gehiago dauzkagu alderdi horiei buruz epigrafiari eta arkeologiari<br \/>\nesker. Nolanahi ere, ez dugu ahaztu behar erromatarren garairako eta are<br \/>\nprotohistoriaren zati handi baterako \u2014Burdin Aroa\u2014 lurraldeari buruz dakigun ia<br \/>\nguztiak erromatarren pentsamolde administratibo-militarrean duela jatorria, eta<br \/>\nInperioaren behar ekonomikoekin lotuta dagoela. Alde horretatik, eremuari buruz<br \/>\ndakiguna gehiago dago oinarrituta mendebaldeko Pirinioen inguruko eremuak<br \/>\nErromatar Inperioan duen lekuan, eremu horrek eta bertako biztanleek<br \/>\nerromatarren garaian izandako garapen historikoaren ezaugarrietan baino, nahiz<br \/>\neta hori izango litzatekeen egokiena ikertzaileen ikuspuntutik. Izan ere,<br \/>\nerromatarrek lurralde horretan izandako eragina baino gehiago, hauxe da jakin<br \/>\ndezakeguna: nola egokitu zen lurraldea erromatarren beharretara, eta nola<br \/>\nmoldatu eta eraldatu zen, Inperioko beste lurralde bat izateko. Egia esan,<br \/>\nikuspegi hori ikuspuntu nolabait \u00abkoloniala\u00bb da, eta gaur egungo<br \/>\nikertzaileentzako erronka ikuspegi hori gainditzea izango litzateke, eta beste<br \/>\nikuspegi berri batzuk proposatzea, baina hori oso zaila dela aitortu behar<br \/>\ndugu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bestalde, egileek \u2014Polibio, Salustio, Zesar, Tito Livio, Estrabon,<br \/>\nPonponio Mela, Plinio <\/span><i><span>Zaharra<\/span><\/i><span> eta Ptolomeo, besteak beste\u2014 datu gutxi<br \/>\nematen dituzte Baskoniaren historia aztertzeko, eta lurraldeak ezaugarri<br \/>\nbereziak izan ditu mendez mende. Hori dela eta, ibilbide luzea izan duten<br \/>\nzenbait eztabaida historiografiko sortu dira Pirinioen inguruko eremuaren<br \/>\nAntzinaroko historia aztertu duten ikertzaileen artean. Lehenbiziko eztabaida eremu<br \/>\nhorretako biztanleek erromatarren konkistarekiko izandako jarrerari buruzkoa<br \/>\nda. Eztabaida horretan, lurraldeko biztanleek, Sertorioren Gerran batez ere,<br \/>\nErromaren alde edo aurka egin zuten da eztabaidagaia, eta mendez mende, aukera<br \/>\nhorietako bat edo bestea nagusituz joan da, txandaka. Eztabaida horrek berehala<br \/>\neragin zuen hurrengo eztabaida, eta hor, honako hauek jartzen ziren agerian:<br \/>\nPirinioetatik gertuen dauden bi eremuek osatutako eskualdearen<br \/>\nerromanizazio&#8211;maila urria zela, Hispaniako Ebro ibaiaren haranaren eta Galiako<br \/>\nGarona ibaiaren inguruko eremuaren erromanizazio-maila handiagoarekin<br \/>\nalderatuta, eta horrek adierazten duela lurralde horretan guztian gune zentral<br \/>\nbat zegoela, eta hor erromatar aztarna gutxiago zeudela beste eremu periferiko<br \/>\nbatzuetan baino. Aztarnen arabera, pentsa zitekeen lurraldearen konkista<br \/>\npartziala izan zela, eta ez erabatekoa, eta horrek dagokion mito<br \/>\nhistoriografikoa sortzea erraztu zuen. Eztabaida horrek oinarri ideologikoa<br \/>\nzuen, <span class=\"iv-smallcaps\">xix.<\/span>\u00a0mendean batez ere,<br \/>\nEspainiako probintzietan foruei buruzko eztabaida baitzegoen, baina berehala<br \/>\nhedatu zen herri-esparrura. Erromak konkistatu gabeko Baskoniaren ideia da giro<br \/>\nintelektual horren adierazle nagusietako bat. Eta hirugarren eta azken<br \/>\neztabaida ere, garai horretako espirituarekin lotuta dago, <span class=\"iv-smallcaps\">xix.<\/span>\u00a0mendetik euskaldun izatea<br \/>\nkristau-erlijioarekin lotzen baitzen \u2014<\/span><i><span>euskaldun, fededun<\/span><\/i><span>\u2014. Hori dela eta, eztabaida<br \/>\nsutsuak sortu ziren mendebaldeko Pirinioen inguruko eremuaren kristautze<br \/>\ngoiztiarraren edo berantiarraren inguruan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hiru eztabaidek oihartzun historiografiko handia izan dute Euskal<br \/>\nAutonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren Antzinaroko historian,<br \/>\neta Akitania kanpoan utzi dute. Lurraldeko biztanleek Erromaren alde, edo<br \/>\nbestela, Erromaren kontra egin zuten argitzea zaila da oraindik ere, eskura<br \/>\ndauden iturri historiografikoak kontuan hartuta. Bigarren topiko<br \/>\nhistoriografikoa, Erromaren presentzia urria Baskonian, alegia, lurraldean<br \/>\nerromatar aztarna gutxi egoteak eragindakoa zen, baina hori konponduz joan da<br \/>\nazken hamarkadetan, arkeologia-kanpainak ugaritzeari esker. Beste eztabaida<br \/>\ntradizional batzuek indarra galdu dute gaur egun, hala nola kristautzeari<br \/>\nburuzko eztabaidak, <\/span><i><span>impasse<\/span><\/i><span>-egoera batean geratu baita, datu<br \/>\nberriak ez daudelako eta gaur egungo gizartea sekularizatuta dagoelako. Gauzak<br \/>\nhorrela, iturri literario greko-latindar urrien kopurua handitu ez bada ere,<br \/>\ngero eta arkeologia-aztarna gehiago aurkitu dira, eta horiek sistematikoki<br \/>\nezetsi dute lurraldean erromatarren presentziarik egon ez zelako ideia, ideia herrikoa,<br \/>\nzientifikoa baino gehiago. Izan ere, lurraldeak erromatarren garaian zuen<br \/>\nantolaketa nabarmenaren eta K.o.\u00a0<span class=\"iv-smallcaps\">v<\/span>.\u00a0mendetik<br \/>\naurrera Goi Erdi Aroaren hasiera arte zoritxarrez denbora luzez dugun<br \/>\ninformazio-gabeziaren arteko kontrasteak honako hau erakusten du: erromatarren<br \/>\nantolaketak lurraldearen egitura ia sei mendez eratu zuela, eta Mendebaldeko<br \/>\nErromatar Inperioaren amaierak (K.o.\u00a0476) Inperioaren<br \/>\n-administrazio-aparatua eta aparatu militarra desagertzea ekarri zuela, eta<br \/>\ngertaera horrek eragin handia izan zuen lurraldean, denbora asko behar izan<br \/>\nbaitzen eremuan errotutako erakunde-botere adierazgarrien inguruan berriz<br \/>\nantolatzeko. Horregatik, argi dirudi, neurri handiagoan edo txikiagoan,<br \/>\nerromatarren presentzia funtsezko elementua izan zela eskualdearen<br \/>\nantolamendurako, posizio estrategikoa baitzen Inperioaren mendebaldean.<br \/>\nErromatarrek, hain zuzen ere, eskualdea berariazko erakunde-elementuekin<br \/>\nhornitu zuen \u2014\u200ahiriak, <\/span><i><span>conventus<\/span><\/i><span>ak eta probintziak\u2014, eta tokiko<br \/>\nbiztanleria horien inguruan antolatu zen erromatarren agintepean egondako aldi<br \/>\nluzean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Erromako Errepublikaren eta Goi Inperioaren garaian mendebaldeko Pirinioen inguruan \u2014Antzinate Berantiarretik aurrera, Baskonia esaten zaio eremu horri zenbait esparrutan\u2014 izandako gertaera historikoei buruzko iturri historiografikoak eta literarioak \u2014garaiko idazle greko-latindarren lanei esker izan dugu gertaera horien berri\u2014 ez dira apenas aldatu gertaera horiek duela mende batzuk biltzen hasi zirenetik. Testu eta egile berdinak izaten jarraitzen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[231],"class_list":["post-3129","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-378-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Erromako Errepublikaren eta Goi Inperioaren garaian mendebaldeko Pirinioen inguruan \u2014Antzinate Berantiarretik aurrera, Baskonia esaten zaio eremu horri zenbait esparrutan\u2014 izandako gertaera historikoei buruzko iturri historiografikoak eta literarioak \u2014garaiko idazle greko-latindarren lanei esker izan dugu gertaera horien berri\u2014 ez dira apenas aldatu gertaera horiek duela mende batzuk biltzen hasi zirenetik. Testu eta egile berdinak izaten jarraitzen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-378-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-378-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-378-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-05-18T06:05:21+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-378-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-378-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-378-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-378-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Erromako Errepublikaren eta Goi Inperioaren garaian mendebaldeko Pirinioen inguruan \u2014Antzinate Berantiarretik aurrera, Baskonia esaten zaio eremu horri zenbait esparrutan\u2014 izandako gertaera historikoei buruzko iturri historiografikoak eta literarioak \u2014garaiko idazle greko-latindarren lanei esker izan dugu gertaera horien berri\u2014 ez dira apenas aldatu gertaera horiek duela mende batzuk biltzen hasi zirenetik. Testu eta egile berdinak izaten jarraitzen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-378-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-378-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-378-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-05-18T06:05:21+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-378-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-378-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-378-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3129","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3129\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3129"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3129"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}