{"id":3111,"date":"2020-04-23T16:47:43","date_gmt":"2020-04-23T14:47:43","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/bonnecaze-jean-369-eu\/"},"modified":"2020-04-23T16:47:43","modified_gmt":"2020-04-23T14:47:43","slug":"bonnecaze-jean-369-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bonnecaze-jean-369-eu\/","title":{"rendered":"BONNECAZE, Jean (XVIII.\u202fmendea)."},"content":{"rendered":"<p><span>Pardies-eko (Biarno, Frantzia)<br \/>\nerromes gaztea. Ez dauzkagu haren biografiari buruzko daturik; izan ere,<br \/>\ndakigun gauza bakarra da Santiagorako erromesaldia egin zuela hiru lagunekin:<br \/>\nGomer de Saint Abit, Petrique d\u2019Arros eta Pierre Laplace de Pardies. 1748ko<br \/>\nmaiatzaren 1ean abiatu ziren, eta abuztuaren hasieran itzuli zen, <\/span><span>gurasoen etxera \u2014hila<br \/>\nzela uste zuten gurasoek\u2014, gorabehera eta zorigaizto ugari pairatu ondoren<span>. Urte gutxi batzuk geroago Angoseko apaiza<br \/>\nizatera iritsi zen. Bonnecazeren bidaia interesgarriari eta penagarriari<br \/>\nburuzko <\/span>lana literatura odeporikoa delakoaren adibide bat da. Genero<br \/>\nhorretan, bidaia batean izandako gertaeren eta ikusitako gauzen kontakizuna<br \/>\negiten da, eta Compostelarako erromesaldiekin lotutako genero<br \/>\nadierazgarrienetako bat da; izan ere, gertaera eta esperientzia pertsonalen<br \/>\noroitzapenak jasotzeaz gain, bidaiarekin zehazki lotutako geografia-, historia-<br \/>\neta ingurumen-datuak ematen dira<span>.<\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Benetan harrigarriak dira bidaian zehar egiten dituen<br \/>\ngogoetak. Lehen pertsonan kontatzen ditu gertatutakoak, eta interesgarria da<br \/>\nbidaiari buruzko pasarte batzuk ezagutzea:<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>\u00abEspainian ikastea<br \/>\nerabaki nuen, eta, nire proiektuan arrakasta izateko, Santiagora joateko<br \/>\naitzakia erabili nuen, eta nire gurasoei proposatu nien. Ideia horrek are<br \/>\nbitxiagoa iruditu zitzaien; zorotzat eta burugabetzat hartu ninduten, eta<br \/>\nirainak eta mespretxuak egiten zizkidaten etengabe. Beraz, ez nekien zer egin<br \/>\nedo nola bete nire proiektua.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hala ere, Jainkoak nire asmoen alde egin<br \/>\nzuen. Gomer St. Abitekoa, Peter Arrosekoa eta Pierre Laplace Pardiesekoa<br \/>\nSantiagora joatekoak zirela jakin nuen. Haiekin egin nuen nire plana, eta<br \/>\nisilpean gorde zuten. Nire fardela aurretik prestatu nuen, alkandora eta liburu<br \/>\nbatzuk sartuta, eta nire zorroa lorategiaren atzean genuen gari-zelai batean<br \/>\ngorde nuen, eta 1748ko maiatzaren 1ean abiatu ginen, gauerdian. Denek<br \/>\npasaporteak eta dirua zeuzkaten, neuk izan ezik, hiru libera baino ez<br \/>\nbainituen: Probidentziaren eskuetan utzi nuen nire burua, erabat. Lehenbiziko<br \/>\negunean, hamabi legoa egin genituen. Goizeko zazpietan iritsi ginen<br \/>\nNavarrengosera. Hiri horretan, kapelu bat erosi nuen, hogeita hamar sol<br \/>\nordainduta, eta nire txapela saldu nuen, hamabi solen truke. Oinetako pare txar<br \/>\nbat baino ez nuen, Iru\u00f1eraino soilik iritsi ahal izateko modukoak\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Orreagara, Espainiako lehen herrira, iritsi ziren,<br \/>\nmendatea igaro ondoren, eta han, elurrak blokeatuta geratu ziren, eta bi egunez<br \/>\negon behar izan zuten ospitalean. \u00abSoldadu-talde bat zegoen, frantsesen bat<br \/>\nustekabean hartu eta errekrutatzeko asmoz. Eta nik haien hizkuntza ulertzen ez<br \/>\nnuenez, ni errekrutatzeko moduari buruz hitz egiten zuten haien artean,<br \/>\nzerbitzurako gaztea eta ausarta nintzela eta nahiko itxura ona nuela esanez.<br \/>\nIdazten nekien galdetu zidaten, eta ezetz erantzun nien\u00bb. Auskiko erromes batek<br \/>\nsoldaduen elkarrizketa itzuli zion Bonnecazeri. Izututa, lagunei eskatu zien<br \/>\nprestatzeko eta denek gau bete-betean alde egiteko, elurren artean: \u00abElurra<br \/>\nbelaunetaraino genuela joan ginen, baina gutxiago zegoen menditik irtetean.<br \/>\nOrreagako lautada zeharkatu genuen, Frantziako hamabi pareak erail zituzten<br \/>\nleku hori. Leku horretako ospitalean, Errolanen ezproiak eta ezpata daude<br \/>\noraindik; lautada horren erdian, gudua gertatu zen lekuan, hamabost oineko<br \/>\naltuerako gurutze bat zegoen, erabat burdinazkoa, bost hazbete karratukoa.<br \/>\nBurdinazko lau zutabek eutsitako pabiloi baten azpian dago, eta sabaia ere<br \/>\nburdina-xaflez eginda dago, denak sendo-sendo eraikiak. Gurutze horren aurrean<br \/>\notoitz egin genuen, leku gogoangarri horretan eraildako kristauen alde\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>\u00abElur artean ziztu bizian egindako martxa horrek,<br \/>\njasandako hotzak eta botatako izerdiak kalte egin zidaten, eta odola bota nuen<br \/>\nsudurretik eta ahotik\u00bb. Italiar erromes bat laguntzen saiatu zen: \u00abEsan zidan<br \/>\nnire poltsak eragiten zidala odol-jario hori, eta zinta batzuekin egokitu zuen,<br \/>\nbularraren gainean jarri ahal izateko; orduan, odol-jarioa gelditu zen, eta<br \/>\naskeago geratu nintzen ibiltzeko. Hala ere, oso ahul nengoen: nekez egon<br \/>\nnintekeen zutik, eta euriak, batetik, eta miseriak eta goseak, bestetik, den-denak<br \/>\nestutzen ninduen. Nire lagunak aspertuta zeuden nirekin, eta bidean hilko<br \/>\nnintzela beldur ziren. Vianara iristean, oso ahul nengoen, galdutako odolaren<br \/>\neta pairatutako nekeen ondorioz; oso poliki ibiltzen nintzen, eta nire lagunak<br \/>\nhaserre zeuden itxoin behar izateagatik. Hiri txiki horretan, banandu egin<br \/>\nginen limosna eskatzeko, eta gero, haiei hiritik kanpo itxaroten gelditu<br \/>\nnintzen, gauera arte, baina ez zen inor azaldu. Leku horretan egin nuen lo, eta<br \/>\nhurrengo egunean, bakarrik joan nintzen, eta beste bide bat, mendietatik, hartu<br \/>\nzutela jakin nuen. Abandonatuta utzi ninduten. Compostelaranzko bidea jarraitu<br \/>\nnuen, asko gelditu gabe, eta haiek baino egun bat lehenago iritsi nintzen.<br \/>\nDenak gaixo zeuden, baina ni nahiko ondo nengoen\u00bb. Espainieraz nahiko ondo hitz<br \/>\negiten ikasi zuenez, katedraleko idazkariak ez zion patentea eman nahi,<br \/>\nespainiarra zela uste zuelako. Bere aitorleari erregutu zion, eta hark<br \/>\nBonnecazeren aldeko adierazpena egitean soilik lortu ahal izan zuen ziurtagiria<br \/>\n(<i>compostela<\/i> delakoa).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Itzulerako bidaian, beste zorigaizto batzuk gertatu<br \/>\nzitzaizkion oraindik ere. Sukarrak jota dardarka zegoela, ospitaleko zaindari<br \/>\nbatek larrialdiko sendabide bat eman zion: igurtzi batzuk eman zizkion<br \/>\nosinekin, baina garrasi eginarazi, eta mina egin zion. Hantura batek jota,<br \/>\nLe\u00f3ngo ospitalean sartu zuten \u2014\u200aSan Antonioren ospitalean\u2014, eta han egunak joan<br \/>\negunak etorri ziren sendatu gabe. Ondoan izan zituen gaixoetatik lau hiltzen<br \/>\nikusi zituen; hiru bere ilaran, eta bat aurrez aurreko ohean. Biarnotarra erabat<br \/>\nizututa zegoen:<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>\u00ab<span>Gau hartan hiltzeko beldur nintzen, eta nahiago<br \/>\nnuen kanpoan hil, ospitalean hil baino. Eguerdiaren ondoren, jaikitzeko eta<br \/>\nleihoraino joateko ahalegina egin nuen, eta nire bihotzak sufritu egiten zuen<br \/>\narnasa hartzean. Etxezainari nire piltzarrak ekartzeko eskatu nion, baina ez<br \/>\nzuen hori egin nahi izan, esan zidan hil egingo nintzela, ospitaletik joanez<br \/>\ngero. Berehala irten nintzen, nire bastoian bermatuta.<\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Egunetik<br \/>\negunera, nire ibilaldiaren distantzia bikoiztu nuen; bakarrik nengoenez, ez<br \/>\nnuen une bat bera ere galdu; azkenean, egunean ia hamar legoa egiten nituen.<br \/>\nNafarroa Garaiko mugetara iristean, mendi batean gelditu nintzen, bi orduz,<br \/>\nFrantziako airea arnasteko. Aire horrek indarrak itzuli zizkidan, nire bihotza<br \/>\nireki zuen; beraz, nire arazo guztiak atzean gelditu zirela iruditu zitzaidan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizirik<br \/>\nirauteko ogia eskatzeko soilik gelditu nintzen. Orreagara iritsi nintzen, oso<br \/>\ngustura, eta bi egun geratu nintzen ospitalean, atseden hartzeko. Bigarren<br \/>\negunean, afariaren ostean joan nintzen. Egunean hiru otordu ematen zituzten<br \/>\nospitale horretan: libra erdi ogi goizeko otordurako; libra bat ogi, libra erdi<br \/>\nharagi eta pinta bat ardo eta zopa, arratsaldeko otordurako; eta beste<br \/>\nhorrenbeste, gaueko otordurako. Azkenik, Frantziako lehen herrira iritsi<br \/>\nnintzen, mendatearen oinean, eta, han, Frantziako eta Espainiako erresumak<br \/>\nbereizten dituen ur-laster bat dago, zubi bat duena. Han, gurutze bat egin nuen<br \/>\nnire pordoiarekin, eta Santiagora itzuliko ez nintzela hitzeman nuen. Orduan,<br \/>\nzoriontsu izan nintzen, nire burua Espainiako miseriatik libre ikustean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Abuztuaren hasieran iritsi nintzen nire<br \/>\naitaren etxera; iristean, nire arreba errekan aurkitu nuen, herritik gertu.<br \/>\nAgurtu nuen, eta musu eman zidan, arratsaldeko hirurak edo izango ziren. Nire<br \/>\nzorroa hartu zuen; ez zuen pisu handirik, nire alkandorak saldu bainituen<br \/>\nbizitzeko. Gurasoak oso atsekabetuta aurkitu nituen, hil nintzela esan<br \/>\nzietelako, baina nirekin hitz egiten ari ziren une horretan. Musu eman nien,<br \/>\nnegar eginez, eta haiek ere negar egin zuten. Haien haserrearen beldur,<br \/>\nbelaunikatu eta barkamena eskatu nien, eta beren bedeinkapena emateko erregutu<br \/>\nnien. Pozarren negar egiten eman zidaten bedeinkapena\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Benetan interesgarria eta tamalgarria izan zen <span>xviii.<\/span>\u202fmendearen erdialdeko frantziar erromes horrek<br \/>\negindako bidaia, eta Guillermo Maunierrek (1726) eta Jean Pierre Racq-ek (1790)<br \/>\negindako bidaiekin batera, frantziar erromesen ikuspegia erakusten dute,<br \/>\nSantiagorako erromesen kopuruak behera egin zuen mende horretan. Alde<br \/>\nhorretatik, komeni da gogoan izatea Jean Bonnecazeren eta Jean Pierre Racq-en<br \/>\nerromesaldiak nahiko ezezagunak direla, haien kontakizunak interesgarriak izan<br \/>\narren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pardies-eko (Biarno, Frantzia) erromes gaztea. Ez dauzkagu haren biografiari buruzko daturik; izan ere, dakigun gauza bakarra da Santiagorako erromesaldia egin zuela hiru lagunekin: Gomer de Saint Abit, Petrique d\u2019Arros eta Pierre Laplace de Pardies. 1748ko maiatzaren 1ean abiatu ziren, eta abuztuaren hasieran itzuli zen, gurasoen etxera \u2014hila zela uste zuten gurasoek\u2014, gorabehera eta zorigaizto ugari [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[307],"class_list":["post-3111","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>BONNECAZE, Jean (XVIII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bonnecaze-jean-369-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BONNECAZE, Jean (XVIII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Pardies-eko (Biarno, Frantzia) erromes gaztea. Ez dauzkagu haren biografiari buruzko daturik; izan ere, dakigun gauza bakarra da Santiagorako erromesaldia egin zuela hiru lagunekin: Gomer de Saint Abit, Petrique d\u2019Arros eta Pierre Laplace de Pardies. 1748ko maiatzaren 1ean abiatu ziren, eta abuztuaren hasieran itzuli zen, gurasoen etxera \u2014hila zela uste zuten gurasoek\u2014, gorabehera eta zorigaizto ugari [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bonnecaze-jean-369-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bonnecaze-jean-369-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bonnecaze-jean-369-eu\\\/\",\"name\":\"BONNECAZE, Jean (XVIII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T14:47:43+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bonnecaze-jean-369-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bonnecaze-jean-369-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bonnecaze-jean-369-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BONNECAZE, Jean (XVIII.\u202fmendea).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BONNECAZE, Jean (XVIII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bonnecaze-jean-369-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"BONNECAZE, Jean (XVIII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","og_description":"Pardies-eko (Biarno, Frantzia) erromes gaztea. Ez dauzkagu haren biografiari buruzko daturik; izan ere, dakigun gauza bakarra da Santiagorako erromesaldia egin zuela hiru lagunekin: Gomer de Saint Abit, Petrique d\u2019Arros eta Pierre Laplace de Pardies. 1748ko maiatzaren 1ean abiatu ziren, eta abuztuaren hasieran itzuli zen, gurasoen etxera \u2014hila zela uste zuten gurasoek\u2014, gorabehera eta zorigaizto ugari [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bonnecaze-jean-369-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bonnecaze-jean-369-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bonnecaze-jean-369-eu\/","name":"BONNECAZE, Jean (XVIII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T14:47:43+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bonnecaze-jean-369-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bonnecaze-jean-369-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bonnecaze-jean-369-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BONNECAZE, Jean (XVIII.\u202fmendea)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3111","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3111\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3111"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3111"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}