{"id":3105,"date":"2020-04-23T16:39:33","date_gmt":"2020-04-23T14:39:33","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/laffi-domenico-366-eu\/"},"modified":"2020-04-23T16:39:33","modified_gmt":"2020-04-23T14:39:33","slug":"laffi-domenico-366-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffi-domenico-366-eu\/","title":{"rendered":"LAFFI, Domenico (Vedegheto di Savigno, Italia, 1636 &#8211; s. l., d. g.)."},"content":{"rendered":"<p><span>Boloniako klerikoa eta Donejakue bidearen historiako<br \/>\nerromes garrantzitsuenetako bat izan zen, bigarren erromesaldiaren ostean,<br \/>\n1670ean, argitaratutako lana dela-eta. Lan horren izenburua <span>Viaggio in Ponente a San Giacomo di Galitia e Finisterre per<br \/>\nFrancia e Spagna<\/span> da, eta, zalantzarik gabe, Italiako literatura<br \/>\nodeporikoko testu garrantzitsuena eta adierazgarriena da. Horrez gain, oso<br \/>\ninteresgarria da Donejakue bidearen historiarako, erromesaldien inguruan<br \/>\nsortutako erakundeak <span>xvii.<\/span>\u202fmendean bizirik<br \/>\njarraitzen zutela erakusten duelako, eta Laffiren ibilbidea bat datorrelako,<br \/>\noso aldaketa txikiekin, Aymeric Picaudek <span>xii.<\/span>\u202fmendean<br \/>\n<span>Erromesen gidan<\/span> (<span>Liber Sancti<br \/>\nJacobi <\/span>edo<span> Codex Calixtinus<\/span>delakoaren V.<br \/>\nliburua) jasotako ibilbidearekin.<span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Laffik lau aldiz egin zuen Santiago de Compostelarako<br \/>\nbidaia, 1666., 1670., 1673. eta 1691. urteetan, eta bigarren bidaian idatzi<br \/>\nzuen bidaldiaren kontakizun xehatua. Hor, adierazi zuen zer ibilbide egin behar<br \/>\nzuten italiar erromesek Santiagoraino, distantziak eta bisitatu zituen lekuak<br \/>\nzehaztuta. Boloniatik abiatu zen, 1670eko apirilean, bere lagun Domenico Codici<br \/>\nmargolariarekin batera, Compostela hiri urrunean apostoluaren hilobia<br \/>\nbisitatzeko asmoz \u2014\u200a\u00abEgiaztatu, beraz, Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren<br \/>\nizenean, ni neu, Domenico Laffi, eta Domenico Codici pintorea, boloniarrak<br \/>\nbiak, gure lurretik atera ginela, Galiziako Donejakue apostolu loriatsuarenera<br \/>\njoateko\u00bb\u2014. Horrenbestez, -erlijio-gaiengatiko emozioak eta interesak garrantzi<br \/>\nhandia izango dute Laffiren lanean. Italian eta Frantzian, Bide Frantzigenoa<br \/>\nerabili zuten, Frantziako merkatariek garai hartan Erromara joateko erabiltzen<br \/>\nzuten bidea. Laffi eta Codici Boloniatik Parma, Piacenza eta Milanerantz abiatu<br \/>\nziren. Frantzian, Avignonetik desbideratu ziren, eta N\u00eemesera iristean,<br \/>\nK\u00fcning-ek deskribatutako <span>Obere Strasse<\/span> bidea hartu<br \/>\nzuten. Carcasonatik igaro ziren eta, Pirinioak zeharkatuz sartu ziren<br \/>\nEspainian, Iba\u00f1eta eta Orreagatik. Hortik aurrera, Frantses Bidearen ibilbidea<br \/>\negin zuten, eta, Espainian eta Portugalen barrena, Santiagora iritsi ziren,<br \/>\nhiri eta santutegi ugaritan gelditu ondoren, beren fedea eta debozioa<br \/>\nadierazteko. Compostelatik, Finisterre eta Padr\u00f3nerantz jarraitu zuten bidaia.<br \/>\nItzultzeko bidean, Madrilen gelditu ondoren, Bartzelonara joan ziren; handik<br \/>\nitzuli ziren beren herrialdera eta hor amaitu zuen kontakizuna.<span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Oso garrantzitsua da, halaber, Santiagoko katedralaren<br \/>\ndeskribapena, bai eta apostoluaren hilobiaren irekierari buruzko zuzeneko<br \/>\nlekukotasun pertsonala ere, kapera nagusian 1673an egin ziren lanetan.<span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Laffiren lana literatura odeporikoa delakoaren adibide<br \/>\nnabarmena da. Genero horretan, bidaia batean izandako gertaeren eta ikusitako<br \/>\ngauzen kontakizuna egiten da, eta Compostelarako erromesaldiekin lotutako<br \/>\ngenero adierazgarrienetako bat da; izan ere, gertaera eta esperientzia<br \/>\npertsonalen oroitzapenak jasotzeaz gain, bidaiarekin zehazki lotutako<br \/>\ngeografia-, historia- eta ingurumen-datuak ematen dira; esaterako, erromesei<br \/>\nleku batean eta bestean ematen zaien arreta. Adibidez, alderdi horri buruz,<br \/>\nhonako hau dio Iru\u00f1eari dagokionez: \u00abMeza nagusia kantatzen ari direnean, jaten<br \/>\nematen diete hamabi erromesi, elizaren atearen barruan bertan [&#8230;] eta<br \/>\nsukaldariak saldaz betetako katilu bat ematen dio bakoitzari [&#8230;]. Mahaira<br \/>\niritsita, bakoitza bere lekuan jartzen da, eta bat ogi-puska batekin<br \/>\ngerturatzen da [&#8230;]; gero, beste bat hurbiltzen da, haragi pertz batekin<br \/>\n[&#8230;]; haren atzetik, beste batek txerri-haragiaren xerra batekin etortzen da<br \/>\n[&#8230;]; eta, azkenik, ardoa dakar beste batek\u00bb. Xehetasun guztiei oso adi egoten<br \/>\nzen Laffi, eta ikusten dituen gauzei buruz idazten du, kontatzen dizkioten<br \/>\ngauzei buruz baino gehiago, eta, hala, xehetasun handiz kontatzen ditu giza<br \/>\nikuskizunak, ohiturak, hirietako bizimodua, baina baita tradizioak eta<br \/>\nkondairak ere, batzuetan miresmena edo gaitzespena adierazita, baina beti<br \/>\naurreiritzirik gabe.<span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Laffik, bestalde, historia-ezagutza<br \/>\nhandiak zituen; segur aski, Luigi Pulci italiar poeta ezagutzen zuen. Pulci,<br \/>\nbatez ere, <span>Morgante<\/span> lanarengatik zen ezaguna<br \/>\n\u2014kristau bihurtu eta Orlando zaldunari jarraitu zion erraldoi bati buruzko<br \/>\nistorio epikoa da\u2014, eta <span>Pseudo Turp\u00edn <\/span>delakoaren<br \/>\nberri ere izango zuen. Izan ere, ezagutza horiek aditzera eman zituen Errolanen<br \/>\nkantuari eta Karlomagnori buruz hitz egitean, edo Lepantoko Guduari eta haren<br \/>\nprotagonista Joan Austriakoari buruz hitz egitean \u2014izugarri miresten zuen Joan<br \/>\nAustriakoa\u2014, zenbait egile aipatzen baititu bere azalpenak egiztatzeko. Ikusten<br \/>\nduen guztiari buruz, alderaketa egiten du, ia beti, bere ideien eta ikusten ari<br \/>\nden gauza horren artean, eta horrek aukera ematen dio Italiako eta Espainiako<br \/>\nbalioak eta zaletasunak ondo ezagutzeko, arkitekturaz ari denean, batez ere.<br \/>\nZalantzarik gabe, arkitektura da gehien interesatzen zaiona eta orrialde<br \/>\ngarrantzitsu batzuk eskaintzen dizkio gai horri bere lanean. Besteak beste,<br \/>\nhonako hauek deskribatzen ditu: Astorga hiria eta bertako plaza, Le\u00f3ngo<br \/>\nkatedrala, Valladolideko hirigintza, Madrilgo alkazarra, Madril bera eta haren<br \/>\nplaza nagusia, edo Escoriala.<span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal lurraldeei dagokienez,<br \/>\nbidaiariak Donibane Garazitik iritsi ziren Pirinioetara (Kantabria esan zion<br \/>\nFrantziako eremu horri), eta Iba\u00f1etako San Salvadorren, \u00aboso kapera zahar<br \/>\nbatera iritsi ginen. Zuzenean sartu ginen han, ez baitzegoen ixteko aterik edo<br \/>\nleihorik, eta, han, <span>Te Deum Laudamus<\/span> bat kantatu<br \/>\ngenuen [&#8230;]. Kapera txiki hartan, atseden hartu genuen. Grabatuak eta<br \/>\neskultura eta inskripzio zahar asko zeuden bertan, baina ezin ziren irakurri,<br \/>\ndenboraren ondorioz higatuta baitzeuden\u00bb. Atseden hartu ondoren, Orreagara joan<br \/>\nziren, eta leku horren deskribapen luzea egiten du. Honako hauek deskribatzen<br \/>\nditu, hain zuzen ere: monumentu-multzoa, hilobiak, eliza nagusia \u2014\u00abKarlomagnok<br \/>\nagindu zuen eliza hori eraikitzea, eta Turpin apezpikuak ematen zuen meza<br \/>\nhor\u00bb\u2014, meza ospatsua, gaiten eta organoaren musika eta guzti, kalonjeen<br \/>\njanzkera, eta sakristia. Sakristian, burdin-hesi baten atzean, Orlandoren<br \/>\nadarra, ezkutua, bota motzak eta galtzak zeuden, bai eta Orlandoren eta<br \/>\nRinaldoren mazoak ere. Kaperatxo karratuaren aurrean, Karlomagnoren balentria<br \/>\ndeskribatzen du xehetasun handiz, bai eta ospitale handi eta ederra ere: \u00abhor,<br \/>\nerromesek hiru egun egoteko aukera dute, eta jan eta lo egin ditzakete, eta oso<br \/>\nondo tratatzen dituzte&#8230;\u00bb.<span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Orreagatik Auritzera joan ziren,<br \/>\nParadisuko Zubira (Zubiri), baina infernuaren zubia dirudiela dio, eta,<br \/>\ngainera, gaizkilez beteta zegoela. Gero, Larrasoa\u00f1ara iritsi ziren, eta,<br \/>\nondoren, Iru\u00f1era, eta hor, berriz, xehetasun handiz deskribatzen ditu<br \/>\nerlijio-eraikinak, ospakizunak, musika, erromesei ematen zaien arreta, eta<br \/>\nDonejakueren miraria, Karlomagnoren garaian. Handik, Garesera joan ziren, eta<br \/>\nhor, eman zieten harrera ona deskribatzen du. Garesetik, Lizarrara, Vianara eta<br \/>\nLogro\u00f1ora, \u00abGaztela Zaharreko Erresumaren lehen hirira\u00bb, joan ziren.<\/span><span><span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Laffik bidaia egin zuen garaian,<br \/>\nCompostelarako erromesaldia gainbeherako etapa bat izaten ari zen, zenbait<br \/>\narrazoiren ondorioz abiatua; esaterako, Europan protestantismoa hedatu zelako.<br \/>\nIdazkera xumea eta ulerterraza erabiltzen du, baina horrek ez du esan nahi edukiak<br \/>\nsinpleak direnik, <span>xvii<\/span>.\u202fmendearen bigarren<br \/>\nerdialdean erromesaldiak nolakoak ziren erakusten duten datu ugari eman<br \/>\nbaitzituen.<span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Boloniako klerikoa eta Donejakue bidearen historiako erromes garrantzitsuenetako bat izan zen, bigarren erromesaldiaren ostean, 1670ean, argitaratutako lana dela-eta. Lan horren izenburua Viaggio in Ponente a San Giacomo di Galitia e Finisterre per Francia e Spagna da, eta, zalantzarik gabe, Italiako literatura odeporikoko testu garrantzitsuena eta adierazgarriena da. Horrez gain, oso interesgarria da Donejakue bidearen historiarako, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[307],"class_list":["post-3105","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LAFFI, Domenico (Vedegheto di Savigno, Italia, 1636 - s. l., d. g.). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffi-domenico-366-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LAFFI, Domenico (Vedegheto di Savigno, Italia, 1636 - s. l., d. g.). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Boloniako klerikoa eta Donejakue bidearen historiako erromes garrantzitsuenetako bat izan zen, bigarren erromesaldiaren ostean, 1670ean, argitaratutako lana dela-eta. Lan horren izenburua Viaggio in Ponente a San Giacomo di Galitia e Finisterre per Francia e Spagna da, eta, zalantzarik gabe, Italiako literatura odeporikoko testu garrantzitsuena eta adierazgarriena da. Horrez gain, oso interesgarria da Donejakue bidearen historiarako, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffi-domenico-366-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/laffi-domenico-366-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/laffi-domenico-366-eu\\\/\",\"name\":\"LAFFI, Domenico (Vedegheto di Savigno, Italia, 1636 - s. l., d. g.). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T14:39:33+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/laffi-domenico-366-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/laffi-domenico-366-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/laffi-domenico-366-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LAFFI, Domenico (Vedegheto di Savigno, Italia, 1636 &#8211; s. l., d. g.).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LAFFI, Domenico (Vedegheto di Savigno, Italia, 1636 - s. l., d. g.). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffi-domenico-366-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LAFFI, Domenico (Vedegheto di Savigno, Italia, 1636 - s. l., d. g.). - Iura Vasconiae","og_description":"Boloniako klerikoa eta Donejakue bidearen historiako erromes garrantzitsuenetako bat izan zen, bigarren erromesaldiaren ostean, 1670ean, argitaratutako lana dela-eta. Lan horren izenburua Viaggio in Ponente a San Giacomo di Galitia e Finisterre per Francia e Spagna da, eta, zalantzarik gabe, Italiako literatura odeporikoko testu garrantzitsuena eta adierazgarriena da. Horrez gain, oso interesgarria da Donejakue bidearen historiarako, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffi-domenico-366-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffi-domenico-366-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffi-domenico-366-eu\/","name":"LAFFI, Domenico (Vedegheto di Savigno, Italia, 1636 - s. l., d. g.). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T14:39:33+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffi-domenico-366-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffi-domenico-366-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffi-domenico-366-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LAFFI, Domenico (Vedegheto di Savigno, Italia, 1636 &#8211; s. l., d. g.)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3105","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3105\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3105"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3105"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}