{"id":3103,"date":"2020-04-23T16:37:00","date_gmt":"2020-04-23T14:37:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sobieski-janinakoa-jakue-365-eu\/"},"modified":"2020-04-23T16:37:00","modified_gmt":"2020-04-23T14:37:00","slug":"sobieski-janinakoa-jakue-365-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sobieski-janinakoa-jakue-365-eu\/","title":{"rendered":"SOBIESKI JANINAKOA, Jakue (Jakub Sobieski de Janina) (Zhovkva, Ukraina, 1590 &#8211; Zhovkva, 1646)."},"content":{"rendered":"<p><span>Poloniako Joan\u00a0III.a Sobieskiren aita izan zen<br \/>\n\u2014Joan\u00a0III.a, gainera, Lituaniako duke handia izan zen, Poloniar-Lituaniar<br \/>\nBatasuna delakoan\u2014. Erdi Aroaren amaieran, <span>ad sanctum<br \/>\nJacobum<\/span>era joateko erromesaldiak abiatzen ziren Itsaso Baltikoaren<br \/>\neremutik, Dantzigetik eta Revaletik baino haragotik. Alde horretatik, Poloniak<br \/>\nEuropako beste leku batzuekin ezarri zituen konexio politikoak eta dinastikoak<br \/>\nlagungarriak izan ziren apostoluaren gurtzarekiko estimazioa handitzeko. Hain<br \/>\nzuzen ere, <span>xiv.<\/span>\u202fmendetik daude dokumentatuta<br \/>\npoloniar erromesek Santiagora bidaiak egin zituztela. Jakue Sobieski izan zen<br \/>\nCompostelara iritsi zen poloniar nabarmenena (1611); Poloniako nobleziaren ohiturak<br \/>\nbetez, sei urteko bidaia egin zuen Europan zehar gaztaroan, bere hezkuntza<br \/>\nhobetzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sobieski 1607an abiatu zen<br \/>\nKrakoviatik, eta Praga, Nurenberg, Estrasburgo eta Parisen egon zen. Parisen,<br \/>\nzenbait urtez geratu zen latina, greziera, matematika, historia eta zenbait<br \/>\nhizkuntza ikasten. Ingalaterrara, Herbehereetara eta Flandriara ere joan zen,<br \/>\neta 1611ko otsailean, Espainiarako bidaia hasi zuen. Hala, otsailaren 1ean,<br \/>\nmuga zeharkatu zuen, Baionatik eta Urdaxetik igarota, eta, gero, Amaiurtik eta<br \/>\nBeruetetik igarota, Iru\u00f1era iritsi zen. Iru\u00f1ean, Sobieski eta haren<br \/>\nzerbitzariak ostalari andre desleial baten biktima izan ziren, eta gertaera<br \/>\nhori xehetasun handiz deskribatu zuen. Sobieskiren kontakizuna oso<br \/>\nadierazgarria da, eta agerian jartzen du zenbatekoa zen erromesen eta<br \/>\nostalarien arteko tentsioa Donejakue bidean. Sobieskik Iru\u00f1eko benta batean<br \/>\nhartu zuen ostatu, eta bere dirua armairu batean gorde zuen giltzapean,<br \/>\nostalariak emandako giltza erabiliz. Baina, dirudienez, ostalariaren emazteak<br \/>\neta alabak giltzaren kopia bat zuten. Ostalariak poloniarrei lagundu zien,<br \/>\nhiriko zitadela zaharrean paseo bat egitera, eta, bitartean, amak eta alabak<br \/>\nden-dena lapurtu zioten Sobieskiri. Poloniar nobleak lapurreta salatu zuen<br \/>\nerregeordearen aurrean. Erregeordeak, Sobieski Krakoviakoa zela jakitean,<br \/>\nadeitasunez hartu zuen, eta funtzionario bat bidali zuen kasua ikertzera.<br \/>\nOstalaria errugabea zen, eta, harrituta, poloniarrekin zitadelan zegoela esan<br \/>\nzuen. Emakumeek, berriz, ez zutela ezer egin esan zuten, baina Sobieskiren<br \/>\nmorroia lapurreta egiteko erabili zuten giltza lurrera bota zutela ohartu zen.<br \/>\nDenak, aita, ama eta alaba, atxilotu zituzten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gero, Sobieskik xehetasun handiz deskribatzen du nola<br \/>\negiaztatu behar izan zuen bere nortasuna funtzionarioaren aurrean: \u00abOrduan,<br \/>\ngaldetu zidan nola egiazta nezakeen ni neu nintzela esaten nion pertsona hura.<br \/>\nNire jaun Segismundo\u00a0III.ak igorri zidan pasaportea erakutsi nion, bai eta<br \/>\nFrantziako erregeak emandako pasaportea ere. Pasaporteak irakurri zituen, eta<br \/>\n\u201cBarkatu, jauna\u201d, esan zidan, \u201cbaina nork daki hemen adierazten dena zu zeu<br \/>\nzarela?\u201d; paper guztiak eta Lisboarako eta Sevillarako kanbio-letrak erakutsi<br \/>\nondoren, \u00abfuntzionarioak barkamena eskatu zidan, eta ez sinestea gaizki ez<br \/>\nhartzeko esan zidan, horrela egin behar baitute funtzionario onek\u00bb. Geroago,<br \/>\napezpikuaren mandatari baten esku-hartzeak, poloniarrari errudunen heriotza ez<br \/>\neskatzeko erregutuz, ostalariak salbatu zituen, eta diru guztia itzuli zioten<br \/>\nSobieskiri.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Iru\u00f1etik joan zen \u2014\u00abez nuen atzera<br \/>\nbegiratu ere, Jainko onari eskerrak eman baino ez nuen egin, nire ondasun<br \/>\nguztiak berreskuratu nituelako\u00bb\u2014, eta, handik, Garesera, Lizarrara, Logro\u00f1ora<br \/>\neta Santo Domingo de la Calzadara joan zen. Hor, beste erromes askok bezala,<br \/>\nurkatuaren mirari ospetsuaren xehetasunak kontatzen ditu; Frantses Bidetik<br \/>\njarraitu zuen bidaia, eta gero, San Salvador Bidetik desbideratu, eta Oviedora<br \/>\njoan zen, eta handik Santiagora, Iparraldeko Bidetik. Zaldiz joaten ziren<br \/>\nerromesen ohitura zaharra betez, Poloniako noblea zalditik jaitsi zen hirira<br \/>\niritsi baino milia bat lehenago, umiltasuna eta errespetua adierazteko, eta<br \/>\noinez sartu zen Compostelan. Katedralak txundituta utzi zuen: \u00abDonejakue<br \/>\napostolua aldare baten azpian dago. Artzapezpikutegi hau oso aberatsa da, eta<br \/>\nkleriko-kopuru handia du. Kalonjeak kardinalak bezala jantzita daude, eta zazpi<br \/>\nbaino gehiago dira\u00bb. Ospitale bikaina deskribatu zuen, eta kristandadeko<br \/>\nonenekoen parekoa zela adierazi zuen. Gero, Padr\u00f3nerantz jarraitu zuen,<br \/>\nPortugalen sartu zen, eta Andaluzia, Madril, Burgos, Gasteiz eta Gipuzkoan<br \/>\nbarrena, Frantziara itzuli zen 1611ko uztailean, eta beste bi urte eman zituen<br \/>\nherrialde horretan, Poloniara 1613an itzuli aurretik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Poloniar nobleak, bidaiatik itzuli ondoren, bere ibilbide<br \/>\nmilitar eta diplomatikoa hasi zuen, eta bere prestakuntzagatik eta<br \/>\nhitz-jarioagatik nabarmendu zen. Bidaiariak ohar labur batzuk idatzi zituen<br \/>\nbidaian, frantsesez eta espainieraz, eta polonieraz kontakizun zehatzagoa<br \/>\nidazteko erabili zituen hogeita bederatzi urte geroago, 1642an hil baino lau<br \/>\nurte lehenago. Sobieskiren eskuizkribua Eduardo Raczynsky kondeak argitaratu<br \/>\nzuen, Posnanian, Penintsulari buruzko zatiaren gaztelaniazko itzulpena<br \/>\ngehituta.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Poloniako Joan\u00a0III.a Sobieskiren aita izan zen \u2014Joan\u00a0III.a, gainera, Lituaniako duke handia izan zen, Poloniar-Lituaniar Batasuna delakoan\u2014. Erdi Aroaren amaieran, ad sanctum Jacobumera joateko erromesaldiak abiatzen ziren Itsaso Baltikoaren eremutik, Dantzigetik eta Revaletik baino haragotik. Alde horretatik, Poloniak Europako beste leku batzuekin ezarri zituen konexio politikoak eta dinastikoak lagungarriak izan ziren apostoluaren gurtzarekiko estimazioa handitzeko. Hain [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[307],"class_list":["post-3103","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SOBIESKI JANINAKOA, Jakue (Jakub Sobieski de Janina) (Zhovkva, Ukraina, 1590 - Zhovkva, 1646). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sobieski-janinakoa-jakue-365-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SOBIESKI JANINAKOA, Jakue (Jakub Sobieski de Janina) (Zhovkva, Ukraina, 1590 - Zhovkva, 1646). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Poloniako Joan\u00a0III.a Sobieskiren aita izan zen \u2014Joan\u00a0III.a, gainera, Lituaniako duke handia izan zen, Poloniar-Lituaniar Batasuna delakoan\u2014. Erdi Aroaren amaieran, ad sanctum Jacobumera joateko erromesaldiak abiatzen ziren Itsaso Baltikoaren eremutik, Dantzigetik eta Revaletik baino haragotik. Alde horretatik, Poloniak Europako beste leku batzuekin ezarri zituen konexio politikoak eta dinastikoak lagungarriak izan ziren apostoluaren gurtzarekiko estimazioa handitzeko. Hain [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sobieski-janinakoa-jakue-365-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sobieski-janinakoa-jakue-365-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sobieski-janinakoa-jakue-365-eu\\\/\",\"name\":\"SOBIESKI JANINAKOA, Jakue (Jakub Sobieski de Janina) (Zhovkva, Ukraina, 1590 - Zhovkva, 1646). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T14:37:00+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sobieski-janinakoa-jakue-365-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sobieski-janinakoa-jakue-365-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sobieski-janinakoa-jakue-365-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SOBIESKI JANINAKOA, Jakue (Jakub Sobieski de Janina) (Zhovkva, Ukraina, 1590 &#8211; Zhovkva, 1646).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SOBIESKI JANINAKOA, Jakue (Jakub Sobieski de Janina) (Zhovkva, Ukraina, 1590 - Zhovkva, 1646). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sobieski-janinakoa-jakue-365-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SOBIESKI JANINAKOA, Jakue (Jakub Sobieski de Janina) (Zhovkva, Ukraina, 1590 - Zhovkva, 1646). - Iura Vasconiae","og_description":"Poloniako Joan\u00a0III.a Sobieskiren aita izan zen \u2014Joan\u00a0III.a, gainera, Lituaniako duke handia izan zen, Poloniar-Lituaniar Batasuna delakoan\u2014. Erdi Aroaren amaieran, ad sanctum Jacobumera joateko erromesaldiak abiatzen ziren Itsaso Baltikoaren eremutik, Dantzigetik eta Revaletik baino haragotik. Alde horretatik, Poloniak Europako beste leku batzuekin ezarri zituen konexio politikoak eta dinastikoak lagungarriak izan ziren apostoluaren gurtzarekiko estimazioa handitzeko. Hain [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sobieski-janinakoa-jakue-365-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sobieski-janinakoa-jakue-365-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sobieski-janinakoa-jakue-365-eu\/","name":"SOBIESKI JANINAKOA, Jakue (Jakub Sobieski de Janina) (Zhovkva, Ukraina, 1590 - Zhovkva, 1646). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T14:37:00+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sobieski-janinakoa-jakue-365-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sobieski-janinakoa-jakue-365-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sobieski-janinakoa-jakue-365-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SOBIESKI JANINAKOA, Jakue (Jakub Sobieski de Janina) (Zhovkva, Ukraina, 1590 &#8211; Zhovkva, 1646)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3103","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3103\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3103"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3103"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}