{"id":3097,"date":"2020-04-23T16:31:12","date_gmt":"2020-04-23T14:31:12","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/boorde-andrew-362-eu\/"},"modified":"2020-04-23T16:31:12","modified_gmt":"2020-04-23T14:31:12","slug":"boorde-andrew-362-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/boorde-andrew-362-eu\/","title":{"rendered":"BOORDE, Andrew(Andrew Borde) (Boords Hill, Holms Dale, Sussex, Ingalaterra, ca.\u202f1490-1549)."},"content":{"rendered":"<p><span>Hintoneko kartusian sartu zen (Somerseteko konderria),<br \/>\neta, oraindik gazte zela, 1521ean, Chichesterreko apezpiku sufragiodun izendatu<br \/>\nzuten. 1528an, fraide-bizitzan hogei urte eman ondoren, boto-dispentsa lortu<br \/>\nzuen, eta kontinentera joan zen, Medikuntza ikastera. Une horretan, hogeita<br \/>\nhemezortzi urte inguru zituen. Bi urte geroago, Ingalaterrara itzuli zen,<br \/>\n\u00abzenbait eskualdetan eta herrialdetan barrena\u00bb bidaiatu ondoren, \u00abmedikuntzako<br \/>\nezagutzak eta jardunbideak ikasteko\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1547an, Andrew Boorderen <span>The fyrst Bokeof the Introduction of Knowledge <\/span>lana<br \/>\nargitaratu zen Londresen. Bidaiarientzako Europako lehenbiziko gidatzat hartzen<br \/>\nda lan hori, eta egileak Mary printzesari, Henrike\u00a0VIII.aren alabari,<br \/>\neskaini zion \u2014gerora, erregina izan zen\u2014. Gida laburra da, eta hor,<br \/>\nErrenazimentuaren garaiko Europako erresuma eta eskualde nagusiak deskribatzen<br \/>\ndira. Herrialde bakoitzeko topiko eta ezaugarri garrantzitsuenak azaltzen dira<br \/>\norri gutxi batzuetan.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Boorde bitan egon zen Santiagon. Lehenbizikoa, 1532an,<br \/>\neta Nafarroari buruzko kontakizuna haren lanaren XXXII. kapituluan dago, eta<br \/>\nbertako biztanleak, Aymeric Picaud-en <span>Liber Sancti Jacobi <\/span>edo<span> Codex Calixtinus<\/span> lanaren V.\u00a0liburuko <span>Erromesen gida<\/span> delakoan bezala, ez dira onik ateratzen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>\u00ab<span>XXXII. KAPITULUA. Nafarroako Erresumari eta bertako jendeari,<br \/>\ndiruari eta hizkuntzari buruzkoa.<\/span> Nafarroako Erresuma Espainiarekin,<br \/>\nFrantziarekin, Kataluniarekin eta Gaztelarekin ditu mugak, lau eskualde horiez<br \/>\ninguratuta baitago. Nafarroako jendea zakarra eta pobrea da, lapur ugari dago,<br \/>\neta muturreko txirotasun- eta eskasia-egoeran bizi dira. Mendi eta lugorri asko<br \/>\ndaude, eta horregatik, herrialdea elkorra da, baina, hala ere, zereal ugari<br \/>\nbiltzen dute. Iru\u00f1ea da hiri nagusia, eta, haren atzetik, Santo Domingo dago.<br \/>\nSanto Domingon, eliza batean, oilar eta oilo txuri bana dituzte, eta Santiago<br \/>\nde Compostelara doazen edo handik bueltan etortzen diren erromesek luma txuri<br \/>\nbat hartzen dute, kapeluan jartzeko\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Egileak Santo Domingo de la<br \/>\nCalzadako miraria kontatzen jarraitzen du, eta ez du uste mirari hori benetan<br \/>\negia izan zitekeenik. Baina, are gehiago, ingeles eszeptiko horrek ez du<br \/>\nonartzen Donejakue apostoluaren gorpuzkiak Compostelan daudenik: \u00abMunduko leku<br \/>\naskotan egon naiz, gauzak benetan nolakoak diren jakiteko, eta ziurtasun osoz<br \/>\nesaten dizuet Espainiako Compostelan ez dagoela Donejakueren ilerik, ezta<br \/>\nhezurrik ere\u00bb. Teologian doktore den agur baten hitzetan oinarritzen da hori<br \/>\nesateko; izan ere, harekin konfesatu zen katedralean, eta honako hau kontatu<br \/>\nzion: \u00abErabat miresgarria iruditzen zait zenbaterainoko iruzurra egiten dien<br \/>\njendeari gure herrialdeak eta, batez ere, gure kleroak eta Compostelako<br \/>\nkardinalek. Sekulako iseka egiten diote jendeari [&#8230;]. Guk ez daukagu<br \/>\nDonejakueren ile bat bera ere, ezta hezurrik ere; izan ere, Tolosara eraman<br \/>\nzituen Karlomagnok Jakue Nagusia eta Jakue Txikia, San Bartolome eta San<br \/>\nFilipe, Simon eta Juda, San Bernardo eta San Jurgi, eta beste santu asko,<br \/>\napostolu guztien gorputzak eta gorpuzkiak eskura izan nahi baitzituen, denak<br \/>\nLanguedoceko Saint-Saturnin hiriko elizako leku batean biltzeko\u00bb.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Boordek urte batzuk geroago egin zuen bigarren<br \/>\nerromesaldia, Orleanseko Unibertsitatean ezagutu zituen bederatzi ingeles eta<br \/>\neskoziarrekin batera. Aurretik, pertsona horiei Santiagora joateko asmoa<br \/>\nburutik kentzen saiatu zen, han apostoluaren gorpuzkirik ez zegoela azalduz.<br \/>\nIbilbidearen gogortasunari eta zailtasunei dagokienez, Boordek dio nahiago<br \/>\nduela \u00abbost aldiz Erromara joan Ingalaterratik, Compostelara joan baino.<br \/>\nItsasotik ez da ezer kostatzen, baina lehorretik, ingeles batek egin dezakeen<br \/>\nbidaiarik neketsuena da\u00bb. Hala ere, Frantzian barrena lagun egin zien, \u00abeta,<br \/>\ngero, Bizkaiko eta Gaztelako herrialde morturaino iritsi ginen\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><span>\u00abXXX.<br \/>\nKAPITULUA. Espainiarrei eta haien diruari, herrialdeari eta hizkuntzari<br \/>\nburuzkoa. <\/span><\/span><span>Espainia nazio pobrea da barrualdeko lurraldeetan, baina,<br \/>\nkostaldean, aldiz, aberatsa da, nazioko aberastasun eta salgai guztiak<br \/>\nitsasertzera ekartzen baitituzte. Zerealak kenduta, ez dut baliozko ezer ikusi<br \/>\nherrialdearen barrualdean. Bizkaia eta Gaztela Espainiako lurraldeak dira. Bi<br \/>\neskualde horietan, ez da ez ardorik ez zerealik ekoizten, eta, gainera,<br \/>\nelikagai-eskasia dago. Leku askotan, ez dago okela erosteko modurik; beste<br \/>\nbatzuetan, antxume-okela edo arrain egosia eta sardina gazituak baino ezin dira<br \/>\nlortu. Sardinak erreta jaten diren arrain txikiak dira, sardinzar baten<br \/>\ntamainakoak. Ardoa ahuntz-larruetan gordetzen eta garraiatzen da, larruaren<br \/>\nalde iletsua barrualderantz izanik; ardoa larruaren \u201chanketako\u201d batetik<br \/>\nateratzen da. Etxe askotan, jendea mahaira eserita dagoenean, txerriek haien<br \/>\noinen artean ibiltzen dira, eta zorriak daude oheetan\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><span>\u00abXXXI.<br \/>\nKAPITULUA. Bizkaiari [&#8230;] eta hango jendeari, diruari eta hizkuntzari<br \/>\nburuzkoa. <\/span><\/span><span>Eskualde horietan guztietan, gizon,<br \/>\nemakume edo haur bat hiltzean, oihuka jarduten dute ehorzketan, eta, askotan,<br \/>\nhildakoa ehortzita ere: \u201cZergatik hil zara? Ez al zenituen, bada, lagun onak<br \/>\nhemen? Ez al zenituen, bada, urrea eta zilarra, ondasunak eta jantzi onak?<br \/>\nZergatik hil zara?\u201d, eta horrela egiten dute negar, eta zalaparta, hitz horiek<br \/>\neta beste hitz zentzugabe batzuk esanez. Sarritan \u2014ohikoa da\u2014 elizara joaten<br \/>\ndira egunero, zapi edo alfonbra txiki bat eramanda, eta horrekin, hilobia<br \/>\nestaltzen dute, eta ogia, ardoa eta piztutako kandelak jartzen dituzte haren<br \/>\ngainean. Gero, otoitz egiten dute, eta lehen aipatu ditudan oihu burugabeak<br \/>\negiten dituzte berriz, eta eliza osoa haien garrasiz betetzen da. Eta hori<br \/>\negiten jarraitzen dute, ahaideak zazpi urte hilda egonda ere. Ohitura zoro hori<br \/>\ndute Bizkaian, Gaztelan, Espainian, Aragoin eta Nafarroan. Erresuma horietan,<br \/>\nurrezko eta brontzezko dirua erabiltzen dute; urrez dukat bikoitzak eta bakunak<br \/>\negiten dituzte; horretarako erabiltzen dute kalitatezko urre guztia. Brontzez,<br \/>\nmarabediak, arditak eta enperadorearen beste txanpon batzuk dituzte\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bidaiariak dio gose handiz iritsi<br \/>\nzela Compostelara, eta han okela eta ardo ugari zegoela, baina Boorderen eta<br \/>\nharen lagunen nekeak ez ziren amaitu. Honela dio: \u00abEspainian barrena<br \/>\nitzultzean, ahal izan nituen zainketa mediko guztiak eman arren, hil egin<br \/>\nziren, fruituak jateagatik eta ura edateagatik; ni kontuz ibili nintzen hori ez<br \/>\negiteko\u00bb. Zorionez, Akitaniara iritsi zen, eta, han, lurra musukatu zuen eta<br \/>\neskerrak eman zizkion Jainkoari, arriskuetatik, lapurrengandik, gosetik eta<br \/>\nhotzetik salbatzeagatik. Honela amaitzen du kontakizuna: \u00abNafarroan, hizkuntza<br \/>\ngaztelania da. Hango dirua urrezkoa eta kobrezkoa da; urrez, koroak dituzte,<br \/>\neta, kobrez, berriz, Frantziako dirua eta enperadorearen txanponak\u00bb.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hintoneko kartusian sartu zen (Somerseteko konderria), eta, oraindik gazte zela, 1521ean, Chichesterreko apezpiku sufragiodun izendatu zuten. 1528an, fraide-bizitzan hogei urte eman ondoren, boto-dispentsa lortu zuen, eta kontinentera joan zen, Medikuntza ikastera. Une horretan, hogeita hemezortzi urte inguru zituen. Bi urte geroago, Ingalaterrara itzuli zen, \u00abzenbait eskualdetan eta herrialdetan barrena\u00bb bidaiatu ondoren, \u00abmedikuntzako ezagutzak eta jardunbideak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[307],"class_list":["post-3097","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>BOORDE, Andrew(Andrew Borde) (Boords Hill, Holms Dale, Sussex, Ingalaterra, ca.\u202f1490-1549). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/boorde-andrew-362-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BOORDE, Andrew(Andrew Borde) (Boords Hill, Holms Dale, Sussex, Ingalaterra, ca.\u202f1490-1549). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Hintoneko kartusian sartu zen (Somerseteko konderria), eta, oraindik gazte zela, 1521ean, Chichesterreko apezpiku sufragiodun izendatu zuten. 1528an, fraide-bizitzan hogei urte eman ondoren, boto-dispentsa lortu zuen, eta kontinentera joan zen, Medikuntza ikastera. Une horretan, hogeita hemezortzi urte inguru zituen. Bi urte geroago, Ingalaterrara itzuli zen, \u00abzenbait eskualdetan eta herrialdetan barrena\u00bb bidaiatu ondoren, \u00abmedikuntzako ezagutzak eta jardunbideak [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/boorde-andrew-362-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/boorde-andrew-362-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/boorde-andrew-362-eu\\\/\",\"name\":\"BOORDE, Andrew(Andrew Borde) (Boords Hill, Holms Dale, Sussex, Ingalaterra, ca.\u202f1490-1549). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T14:31:12+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/boorde-andrew-362-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/boorde-andrew-362-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/boorde-andrew-362-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BOORDE, Andrew(Andrew Borde) (Boords Hill, Holms Dale, Sussex, Ingalaterra, ca.\u202f1490-1549).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BOORDE, Andrew(Andrew Borde) (Boords Hill, Holms Dale, Sussex, Ingalaterra, ca.\u202f1490-1549). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/boorde-andrew-362-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"BOORDE, Andrew(Andrew Borde) (Boords Hill, Holms Dale, Sussex, Ingalaterra, ca.\u202f1490-1549). - Iura Vasconiae","og_description":"Hintoneko kartusian sartu zen (Somerseteko konderria), eta, oraindik gazte zela, 1521ean, Chichesterreko apezpiku sufragiodun izendatu zuten. 1528an, fraide-bizitzan hogei urte eman ondoren, boto-dispentsa lortu zuen, eta kontinentera joan zen, Medikuntza ikastera. Une horretan, hogeita hemezortzi urte inguru zituen. Bi urte geroago, Ingalaterrara itzuli zen, \u00abzenbait eskualdetan eta herrialdetan barrena\u00bb bidaiatu ondoren, \u00abmedikuntzako ezagutzak eta jardunbideak [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/boorde-andrew-362-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/boorde-andrew-362-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/boorde-andrew-362-eu\/","name":"BOORDE, Andrew(Andrew Borde) (Boords Hill, Holms Dale, Sussex, Ingalaterra, ca.\u202f1490-1549). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T14:31:12+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/boorde-andrew-362-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/boorde-andrew-362-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/boorde-andrew-362-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BOORDE, Andrew(Andrew Borde) (Boords Hill, Holms Dale, Sussex, Ingalaterra, ca.\u202f1490-1549)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3097","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3097\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3097"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3097"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}