{"id":3091,"date":"2020-04-23T16:24:23","date_gmt":"2020-04-23T14:24:23","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-359-eu\/"},"modified":"2020-04-23T16:24:23","modified_gmt":"2020-04-23T14:24:23","slug":"sarrera-359-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-359-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p><span>Bidaiei buruzko<br \/>\nliteratura, literaturaren alderditik erakargarria izatetik harago, ezagutzen<br \/>\neta oroitzapenen berri izateko iturri bikaina da, dela erreferentzia<br \/>\nerakargarri eta bultzatzailetzat hartuta, dela bide eta aurkikuntza berriei<br \/>\nburuzko informaziorako eta laburpenerako gidatzat hartuta. Ezaugarri horrek<br \/>\naukera ematen digu literatura horretara jotzeko, gure historiaren beste aurpegi<br \/>\nbat ikusi eta ulertu ahal izateko, bidaiari historikoek mendez mende<br \/>\nfinkatutako irudiaren bidez. Bidaiarien kontakizunek, abentura-liburuek bezala<br \/>\n\u2014izan ere, sarritan, bidaiei buruzko liburuak izaten dira\u2014, betidanik piztu<br \/>\ndute gizakien jakin-mina, eta eguneroko monotonia nolabait apurtu nahi duen<br \/>\npremia hori suspertu dute.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Donejakue bideak, edo apostoluaren<br \/>\nfigurak, interes handia pizten dute beti; izan ere, apostoluaren hilobira<br \/>\njoateko erromesaldien historiarekin lotuta, mendez mende, oso ondare aberatsa<br \/>\neratu da Santiagora daramaten ibilbide guztietan zehar, santuak piztutako<br \/>\ndebozioaren adierazle. Testuinguru horretan, Donejakue bidea banakakoen eta<br \/>\njende-multzoen bat-egite fisikoaren eta espiritualaren eredu ikusgarriena<br \/>\nizatera iritsi zen, Italiako, Germaniako edo Eskandinaviako muturretatik<br \/>\nGaliziako Finisterreraino. Debozio-bidea, baina ondasun, sentimendu, ezagutza,<br \/>\nuste irmo eta ametsen bidea ere, Donejakue bideko erromesaldien ibilbidea<br \/>\neuropar galtzada adierazgarriena izan zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ibilbide horrek<br \/>\nEuropako mosaiko politiko-kulturala elkartasun sakoneko erreferentzia komun<br \/>\nbatera bideratu zituen debozioen arrastoaren behin betiko kondentsazioa<br \/>\nerakusten du. <\/span><span>Santiago<br \/>\nde Compostela Gizadiaren Ondarea da, hirira daraman bidea bezala, eta, zenbait<br \/>\nmende igaro ondoren, jakin-minen eta itxaropenen ikusmuga misteriotsu eta<br \/>\nezabaezin hura berregiten du.<span> Eta Hispaniako<br \/>\npenintsularen sarreran, Nafarroak aspalditik bete dituen bidegurutze&#8211;funtzioek<br \/>\nekarritako sedimentu konplexua erakusten du. Zubiak, ospitaleak, aterpeak&#8230;<br \/>\nhoriek guztiak eskuzabaltasunez eskaini dizkie maila orotako erromesei eta<br \/>\nbidariei, eta haien patuak markatuko zituzten, agian betirako. Elementu horiek<br \/>\nguztiek -historia-abentura bereizi baten bidez arragotutako identitate<br \/>\nkolektibo bat harmonizatu dute, garaien erritmo aldakorrean hausturarik izan<br \/>\ngabe.<\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Bidea Europa osoan eta<br \/>\nMediterraneoko beste aldeko itsasertzean presentzia duen errealitate fisiko bat<br \/>\nda. <span>Codex Calixtinus<\/span>aren (<span>xii.<\/span>\u202fmendea)<br \/>\nlehen liburuko XVII. kapituluan, aipamen luze bat dago, agian neurriz<br \/>\ngehiegizkoa, baina merezi du hemen gogora ekartzea: \u00abLeku honetara, herri<br \/>\nbarbaroak eta munduko klima guztietako biztanleak etortzen dira. Hain zuzen<br \/>\nere: frankoak, normandiarrak, eskoziarrak, irlandarrak, galiarrak, teutoiak,<br \/>\niberiarrak, gaskoiak, bavariarrak, nafar fedegabeak, euskaldunak, godoak, proventzarrak,<br \/>\ngaraskiarrak, lorrenarrak, gautak, ingelesak, bretoiak [&#8230;] mairuak,<br \/>\netiopiarrak, filipotarrak, kapadoziarrak, korintoarrak, elamdarrak,<br \/>\nMesopotamiakoak, libiarrak, Zirenekoak, Panfiliakoak, Ziliziakoak, juduak eta<br \/>\nmundu osoko hizkuntzetako, tribuetako eta nazioetako pertsonak etortzen dira\u00bb.<br \/>\nIzan ere, munduko leku guztietatik iristen ziren erromesak, eta, beraz, asko<br \/>\neta asko ziren erromes horien abiapuntuak eta egiten zituzten ibilbideak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><span>xvi.<\/span><\/span><span>\u202fmendea, nolabait,<br \/>\nerromesaldien gainbeheraren mendea izan zen; -debozio-forma berrien ondorioz,<br \/>\nerromes-ibilbide hau eta beste batzuk bigarren mailan geratu ziren. Hala eta<br \/>\nguztiz ere, badugu bidaiarien kontakizun interesgarrien berri. Gehienak,<br \/>\nliteratura odeporikoa delakoaren adibideak dira. Literatura&#8211;mota horretan,<br \/>\nbidaia batean izandako gertaerak eta ikusitako gauzak jorratzen dira, eta<br \/>\nDonejakue bideko erromesaldiarekin lotutako -literatura-genero<br \/>\nadierazgarrienetako bat da. Izan ere, gertaera eta esperientzia pertsonalen<br \/>\noroitzapenez gain, bidaiarekin lotutako geografia-, historia- eta<br \/>\n-ingurumen-datuak ematen dira, bai eta erromesek leku batzuetan eta besteetan<br \/>\njasotako arretari buruzko informazioa ere. Aro Modernoko mende horietako<br \/>\nbidaiarien artean, Andrew Boorde nabarmenduko dugu, ingeles bidaiaria, medikua,<br \/>\nfraide kartusiarra eta idazlea. Bitan joan zen Santiago de Compostelara,<br \/>\nlehenbizikoa 1532an izanik. 1547an <span>The fyrst Bokeof the<br \/>\nIntroduction of Knowledge <\/span>lana argitaratu zuen. Bidaiarientzako Europako<br \/>\nlehenbiziko gidatzat hartzen da lan hori. Gida laburra da, eta<br \/>\nErrenazimentuaren garaiko Europako erresuma eta eskualde nagusien deskribapena<br \/>\njasotzen du. Bitxia da, halaber, Jakue Sobieski Janinakoa diplomazialari,<br \/>\nbidaiari eta hispanista poloniarrak egindako bidaia. 1611n iritsi zen Compostelara,<br \/>\ngaztetan egindako sei urteko bidaia luze baten barruan. Poloniako nobleziakoen<br \/>\nohitura zen horrelako bidaia egitea gaztetan, hezkuntza hobetzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Domenico Laffi, Boloniako klerikoa, Donejakue bidearen<br \/>\nhistoriako erromes garrantzitsuenetako bat da, bigarren erromesaldiaren ostean,<br \/>\n1670ean, argitaratu zuen lana dela-eta. <span>Viaggio in Ponente<br \/>\na San Giacomo di Galitia e Finisterre per Francia e Spagna <\/span>da lan horren<br \/>\nizenburua, eta, zalantzarik gabe, Italiako literatura odeporikoaren testu<br \/>\ngarrantzitsuena eta adierazgarriena da. Horrez gain, oso interesgarria da<br \/>\nDonejakue bidearen historiarako, erromesaldien inguruan sortutako erakundeak <span>xvii.<\/span>\u202fmendean bizirik jarraitzen zutela erakusten<br \/>\nduelako, eta Laffiren ibilbidea bat datorrelako, oso aldaketa txikiekin,<br \/>\nAymeric Picaud <span>xii.<\/span>\u202fmendean <span>Erromesen<br \/>\ngidan<\/span> (<span>Liber Sancti Jacobi <\/span>edo<span> Codex Calixtinus<\/span>delakoaren V. liburua) jasotako<br \/>\nibilbidearekin. Bidaiari frantses batek, Guillermo Manier-ek, jostuna lanbidez,<br \/>\nDonejakue bidetik hasi zuen Espainiako bidaia, 1726ko abuztuaren 26an, 22 urte<br \/>\nzituela, eta hamar urte geroago idatzi zuen bere kontakizuna (1736). Manier-en<br \/>\nibilbidea 1890ean argitaratu zen, <span>P\u00e8lerinage d\u2019un paysan<br \/>\npicard \u00e0 St. Jacques de Compostelle au commencement du <\/span><span>xviii<\/span><span><sup>e<\/sup> si\u00e8cle<\/span><br \/>\nizenburuarekin. Beste bidaiari frantziar batek,<span>\u00a0<br \/>\n<\/span>Jean Bonnecaze-k, Pardieskoak (Biarnoa, Pirinio Atlantikoak),<br \/>\nSantiagorako erromesaldi bat egin zuen beste hiru lagunekin batera. 1748ko<br \/>\nmaiatzaren 1ean abiatu zen eta abuztuaren hasieran itzuli zen, gurasoen etxera<br \/>\n\u2014hila zela uste zuten\u2014, gorabehera eta zorigaizto ugari pairatu ondoren.<br \/>\nPirinio Atlantikoetakoa zen Jean Pierre Racq ere, eta 1789an egin zuen Santiago<br \/>\nde Compostelarako erromesaldia. <span>Itin\u00e9raire de Bruges \u00e0<br \/>\nCompostelle<\/span> lana idatzi zuen, apostoluaren hilobira egindako bidaiaren<br \/>\ngida deskribatzailea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gaur egun, Donejakue bidea kultura<br \/>\narteko bere alderdia aldarrikatzen duen fenomenoa da, eta, aldi berean,<br \/>\nmetafora politiko bihurtu da, Europak zer izan behar duen azaltzen laguntzeko:<br \/>\ngure indibidualtasunekiko, herriekiko eta tradizioekiko errespetua, horiek<br \/>\nguztiak hartzen dituen eta berezko identitatea duen ibilbide batekin batera,<br \/>\nmundura proiektatzen duen identitate europarra. Pentsamenduz eta literaturaz<br \/>\nbetetako gertaera historiko bat, bidaiarien iritziak, prosak eta bertsoak<br \/>\ngehitzen doana: Aymeric Picaud, Erasmo, Goethe, Alejo Carpentier, \u00c1lvaro<br \/>\nCunqueiro, Cees Noteboom, etab. Bide horretan, denentzako lekua dago, <span>Codex Calixtinus<\/span>ak dioen moduan (afrikarrak, persiarrak,<br \/>\narabiarrak, juduak&#8230;), mestizajea sustatzen baitu, kulturen nahaste<br \/>\nheterogeneoa eta indargarria, etengabe elkarrizketaren eta elkar ulertzearen<br \/>\nbila.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>2004an, jubileu-urte konpostelarra amaitzear zegoela,<br \/>\nKonkordiako Asturiasko Printzearen Saria eman zioten Donejakue bideari. Beste<br \/>\nsari bat, nazioartean eman dizkioten sarien zerrenda luzean gehitzeko; izan<br \/>\nere, 1987an, Europako Kontseiluak Europako Lehenbiziko Kultura Ibilbidea<br \/>\nizendatu zuen, eta 1993an, berriz, Unescok mundu-ondarearen zerrendan sartu<br \/>\nzuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bidaiei buruzko literatura, literaturaren alderditik erakargarria izatetik harago, ezagutzen eta oroitzapenen berri izateko iturri bikaina da, dela erreferentzia erakargarri eta bultzatzailetzat hartuta, dela bide eta aurkikuntza berriei buruzko informaziorako eta laburpenerako gidatzat hartuta. Ezaugarri horrek aukera ematen digu literatura horretara jotzeko, gure historiaren beste aurpegi bat ikusi eta ulertu ahal izateko, bidaiari historikoek mendez mende [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[307],"class_list":["post-3091","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-359-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bidaiei buruzko literatura, literaturaren alderditik erakargarria izatetik harago, ezagutzen eta oroitzapenen berri izateko iturri bikaina da, dela erreferentzia erakargarri eta bultzatzailetzat hartuta, dela bide eta aurkikuntza berriei buruzko informaziorako eta laburpenerako gidatzat hartuta. Ezaugarri horrek aukera ematen digu literatura horretara jotzeko, gure historiaren beste aurpegi bat ikusi eta ulertu ahal izateko, bidaiari historikoek mendez mende [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-359-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-359-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-359-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T14:24:23+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-359-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-359-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-359-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-359-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Bidaiei buruzko literatura, literaturaren alderditik erakargarria izatetik harago, ezagutzen eta oroitzapenen berri izateko iturri bikaina da, dela erreferentzia erakargarri eta bultzatzailetzat hartuta, dela bide eta aurkikuntza berriei buruzko informaziorako eta laburpenerako gidatzat hartuta. Ezaugarri horrek aukera ematen digu literatura horretara jotzeko, gure historiaren beste aurpegi bat ikusi eta ulertu ahal izateko, bidaiari historikoek mendez mende [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-359-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-359-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-359-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T14:24:23+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-359-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-359-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-359-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3091","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3091\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3091"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3091"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}