{"id":3081,"date":"2020-04-23T16:06:15","date_gmt":"2020-04-23T14:06:15","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/lancre-pierre-de-354-eu\/"},"modified":"2020-04-23T16:06:15","modified_gmt":"2020-04-23T14:06:15","slug":"lancre-pierre-de-354-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lancre-pierre-de-354-eu\/","title":{"rendered":"LANCRE, Pierre de (Pierre Rostegi de Lancre) (Bordele, Frantzia, 1553-1631)."},"content":{"rendered":"<p><span>Bordelen jaio<br \/>\nzen, 1553an, baxenabar jatorriko familia batean. Aitona, Bernard Rostegi,<br \/>\nJutsin jaiotako mahastizain dirudun bat izan zen, eta Girondako eskualdera<br \/>\njoan, eta Saint-Macaire hirian kokatu zen, 1510ean. Pierreren aitak, Frantziako<br \/>\nerregearen kontseilari-notarioaren eta Koroako idazkariaren kargua erostean,<br \/>\nLancreko jauna bihurtu zen, eta jatorrizko abizena erabiltzeari utzi zion.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pierre de Lancrek Guyenneko Eskolan<br \/>\njaso zuen hezkuntza, eta Zuzenbidea ikasi zuen eta bere ikasketa<br \/>\njuridiko-teologikoak Italian (Turin) osatu zituen. Hor, doktore-titulua lortu<br \/>\nzuen Zuzenbidean, 1579an, hogeita sei urterekin. Bordelera itzultzean, abokatu<br \/>\naritu zen, eta, 1582an, Bordeleko Parlamentuko kontseilari-kargua eskuratu<br \/>\nzuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1588an, Errenazimentuko idazle ospetsu Michel de<br \/>\nMontaigne-ren iloba txiki Jeanne Monsekin ezkondu zen, eta bere gizarte-ospea<br \/>\nhanditu zuen horri esker.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1599an, Henrike\u202fIV.a erregeak baimena eman zion<br \/>\nBordeletik urtebetez joateko, Italiara erromesaldi bat egitera. Herrialde<br \/>\nhorretan, Loretoko Ama Birjinaren santutegia bisitatu zuen, eta, Erroman, parte<br \/>\nhartu zuen 1600eko jubileuan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gizarte-mailan gora egiten jarraitu zuen, eta Bordeleko<br \/>\nGoi Ganberako kide bihurtu zen. Idazle-ibilbidea hasi zuen, 1607an argitaratu<br \/>\nbaitzuen bere lehen lana: <span>Tableau de l\u2019inconstance et<br \/>\nl\u2019instabilit\u00e9 de toutes choses <\/span>(hau da, <i>Gauza guztien<br \/>\naldakortasunaren eta ezegonkortasunaren deskribapena<\/i>). Lan horretan,<br \/>\nazaltzen du Jainkoarengan soilik dagoela benetako konfiantza, eta gizaki<br \/>\njakintsuak horretara bideratu behar duela bere burua. Lan horretan, jada<br \/>\nagerikoa da egile honen gehiegizko erlijio-grina.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garai hartan, Lancrek interesa zuen sorginkeriari eta<br \/>\nnaturaz gaindiko beste fenomeno batzuei buruz, hala nola likantropiari buruz,<br \/>\neta parte hartu zuen gai horiekin lotutako auzietan Bordeleko Parlamentuko<br \/>\nAuzitegian. Baina Pierre Lancreri ospea eman zion auzia Lapurdin gai horiei<br \/>\nburuz egin zuen ikerketa izan zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1609an, Amou eta Urtubia jaunek Frantziako<br \/>\nhego-mendebaldeko eskualdean sorginkeria-epidemia zegoela esan zioten<br \/>\nHenrike\u202fIV.ari \u2014dirudienez, horren jatorria, benetan, tokiko jauntxo batzuen<br \/>\narteko borrokak ziren\u2014, eta erregeak batzorde bat bidali zuen salaketa horiek<br \/>\nikertzeko. Bi pertsonak osatzen zuten batzorde hori: Estatuko Kontseiluko<br \/>\naholkulari Jean d\u2019Espaignetek eta Pierre Lancrek, \u00abgure aholkularia, Bordeleko<br \/>\nParlamentuko Auzitegi delakoan\u00bb. Bi pertsona horiek eskualde horretako sorginak<br \/>\nepaitzera joan ziren, eta, horretarako, botere osoa izan zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ekainaren 27tik azaroaren 1era, eskualde horretako<br \/>\nhogeita zazpi parrokietatik hogeita lau bisitatu zituzten, segizio handi baten<br \/>\nburu: sindiko bat, aholkulariak, interpreteak, atezainak, zirujaua, borreroa<br \/>\neta beste kolaboratzaile batzuk.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>De Lancreren batzordeak \u2014izan ere,<br \/>\nEspaignet lurraldetik laster joan zen, ikerketa hasi eta aste gutxi batzuetara\u2014<br \/>\nLapurdiko marinelen emazteen ustezko adulterio- eta lizunkeria-kasuak ikertu<br \/>\nzituen \u2014eskualde horretako gizon asko zenbait hilabete ematen zituzten Ternuan,<br \/>\narrantza-lanak egiten\u2014, bai eta petrikiloen eta kartomantzian aditu zirenen<br \/>\njarduerak ere. Senpereko gazteluan kokatutako auzitegian, Pierre Lancrek<br \/>\nlaurogei sorgin ingururen exekuzioa agindu zuen, sorginkeriaz akusatuta.<br \/>\nGehienak emakumeak izan ziren, baina bazeuden haurrak eta apaizak ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Marinel-tripulazioek, Ternuako kanpainatik itzultzean,<br \/>\nsorgin-ehiza horren berri izan zuten, eta, orduan, matxinada bat gertatu zen,<br \/>\neta Bordeleko agintariak eskala handiko errebolta bat gerta zitekeelako beldur<br \/>\negon ziren. Horregatik, azkenean, Lancreri eginkizun horiek kendu zizkioten,<br \/>\neta torturetatik eta gatibutasun-baldintza gogorretatik bizirik iraun zuten<br \/>\nakusatuak aske utzi zituzten.<span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Hala ere, ez zuten epaile horren jarduna ofizialki<br \/>\ngaitzetsi. Are gehiago, mailaz igo zuten, errege-kontseilari izendatu baitzuten<br \/>\n1611n, eta Bordeleko Parlamentuan jarraitu zuen 1616ra arte. Bizitzako azken<br \/>\nurteak etxean sartuta eman zituen, idazten. 1631n hil zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lapurdiko esperientzietan<br \/>\noinarrituta, <span>Tableau de l\u2019inconstance des mauvais anges et<br \/>\nd\u00e9mons o\u00f9 il est amplement trait\u00e9 des sorciers et de la sorcellerie <\/span>(hau<br \/>\nda, <i>Aingeru gaiztoen eta deabruen aldakortasunaren deskribapena, non<br \/>\nsorginak eta sorginkeria luze-zabal aztertzen diren<\/i>) lana idatzi zuen.<br \/>\nParisen argitaratu zuten, 1612an.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Liburu hori idaztean, ikuspegi bikoitza erabili zuen,<br \/>\nteologikoa eta judiziala, eta, lapurtarren kritika orokorra izateaz gain<br \/>\n\u2014emakumeena, batez ere\u2014, demonologia-tratatu zabal bat da. Lan horretan,<br \/>\nLapurdiko lurraldeetan emandako lau hilabeteetan egindako galdetegien eta<br \/>\ndeklarazioen pasarteak jasotzen ditu, bai eta honako hauek aipatzen dituzten<br \/>\nlekukotasunak ere: <span>sabbaten<\/span> (akelarreak) prestaketa,<br \/>\npozoiak, itunak deabruarekin, sorgin-markak, meza beltzak, sorgin-dantzak, koitoak<br \/>\ndeabruarekin, likantropia, etab. Halaber, Logro\u00f1on 1610ean egindako fede-auto<br \/>\nbati buruzko kapitulu bat dago.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Egile honek, halaber, kritika<br \/>\ngogorra egin zion Lapurdiri, Espainiako mugaren ondoko lurraldeari \u2014Lancreren<br \/>\nustez, Espainiatik zetozen Lapurdiren gaitz moraletako asko\u2014, eta Lapurdiko<br \/>\n\u00abjendea zarpaila eta baldarra\u00bb zela eta behar bezala \u00abzibilizatu gabe\u00bb zegoela<br \/>\ndio, tokiko tradizioak oso errotuta daudela, eta hizkuntza eta erakunde<br \/>\nbereziak dituela. Horrez gain, gizonek urtearen zati handi bat arrantzan<br \/>\njarduteak gizarte osoa arriskuan jartzen zuela aipatzen du. Izan ere,<br \/>\nsorginkeriaren aurkako diskurtsoan, emakumeen kontra jarduten du, batez ere,<br \/>\neta hirugarren kapituluan (\u00abZergatik daude emakumezko sorgin -gehiago,<br \/>\ngizonezko sorgin baino?\u00bb), iruzkin misogino ugari egiten ditu, eta argudiaketa<br \/>\nantifeminista zabala osatzen du, Antzinaroko autoritateak oinarritzat<br \/>\nerabilita, hala nola Plutarko, Diodoro eta San Agustin. Liburu osoan, agerikoa<br \/>\nda Pierre de Lancreren obsesioa sexualitatearekiko, eta deigarria da zenbateko<br \/>\nxehetasunez egiten dituen akusatuen ahotan jartzen dituen deskribapenak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><span>Sabbat<\/span><\/span><span>ak ere garrantzi handia<br \/>\ndu Lancreren kontakizunean. Gai hori ez zen batere agertzen beste lan klasiko<br \/>\nbatzuetan, hala nola <span>Malleus maleficarum<\/span> delakoan,<br \/>\neta oso leku gutxi zuen beste egile batzuen (Jean Bodin, Mart\u00edn del R\u00edo, Henry<br \/>\nBoguet eta Nicolas R\u00e9my) lanetan, baina Lancreren <span>Tableau<br \/>\nde l\u2019inconstance <\/span>lana argitaratu ondoren, presentzia handia izango du<br \/>\nsorginkeriari buruzko literatura guztian.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bordelen jaio zen, 1553an, baxenabar jatorriko familia batean. Aitona, Bernard Rostegi, Jutsin jaiotako mahastizain dirudun bat izan zen, eta Girondako eskualdera joan, eta Saint-Macaire hirian kokatu zen, 1510ean. Pierreren aitak, Frantziako erregearen kontseilari-notarioaren eta Koroako idazkariaren kargua erostean, Lancreko jauna bihurtu zen, eta jatorrizko abizena erabiltzeari utzi zion. Pierre de Lancrek Guyenneko Eskolan jaso zuen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[305],"class_list":["post-3081","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LANCRE, Pierre de (Pierre Rostegi de Lancre) (Bordele, Frantzia, 1553-1631). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lancre-pierre-de-354-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LANCRE, Pierre de (Pierre Rostegi de Lancre) (Bordele, Frantzia, 1553-1631). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bordelen jaio zen, 1553an, baxenabar jatorriko familia batean. Aitona, Bernard Rostegi, Jutsin jaiotako mahastizain dirudun bat izan zen, eta Girondako eskualdera joan, eta Saint-Macaire hirian kokatu zen, 1510ean. Pierreren aitak, Frantziako erregearen kontseilari-notarioaren eta Koroako idazkariaren kargua erostean, Lancreko jauna bihurtu zen, eta jatorrizko abizena erabiltzeari utzi zion. Pierre de Lancrek Guyenneko Eskolan jaso zuen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lancre-pierre-de-354-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lancre-pierre-de-354-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lancre-pierre-de-354-eu\\\/\",\"name\":\"LANCRE, Pierre de (Pierre Rostegi de Lancre) (Bordele, Frantzia, 1553-1631). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T14:06:15+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lancre-pierre-de-354-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lancre-pierre-de-354-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lancre-pierre-de-354-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LANCRE, Pierre de (Pierre Rostegi de Lancre) (Bordele, Frantzia, 1553-1631).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LANCRE, Pierre de (Pierre Rostegi de Lancre) (Bordele, Frantzia, 1553-1631). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lancre-pierre-de-354-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LANCRE, Pierre de (Pierre Rostegi de Lancre) (Bordele, Frantzia, 1553-1631). - Iura Vasconiae","og_description":"Bordelen jaio zen, 1553an, baxenabar jatorriko familia batean. Aitona, Bernard Rostegi, Jutsin jaiotako mahastizain dirudun bat izan zen, eta Girondako eskualdera joan, eta Saint-Macaire hirian kokatu zen, 1510ean. Pierreren aitak, Frantziako erregearen kontseilari-notarioaren eta Koroako idazkariaren kargua erostean, Lancreko jauna bihurtu zen, eta jatorrizko abizena erabiltzeari utzi zion. Pierre de Lancrek Guyenneko Eskolan jaso zuen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lancre-pierre-de-354-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lancre-pierre-de-354-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lancre-pierre-de-354-eu\/","name":"LANCRE, Pierre de (Pierre Rostegi de Lancre) (Bordele, Frantzia, 1553-1631). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T14:06:15+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lancre-pierre-de-354-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lancre-pierre-de-354-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lancre-pierre-de-354-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LANCRE, Pierre de (Pierre Rostegi de Lancre) (Bordele, Frantzia, 1553-1631)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3081","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3081\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3081"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3081"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}