{"id":3067,"date":"2020-04-23T15:46:38","date_gmt":"2020-04-23T13:46:38","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/la-ripa-domingo-de-347-eu\/"},"modified":"2020-04-23T15:46:38","modified_gmt":"2020-04-23T13:46:38","slug":"la-ripa-domingo-de-347-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/la-ripa-domingo-de-347-eu\/","title":{"rendered":"LA RIPA, Domingo de(Echo, Huesca, 1622? &#8211; s. l., 1696)."},"content":{"rendered":"<p><span>Teologia-beka bat lortu zuen Huescako Universidad<br \/>\nSertoriana unibertsitateko San Vicente eskolan, eta gerora, katedradun izan zen<br \/>\nerakunde horretan. Hogeita zortzi urterekin, istripu batetik onik atera ondoren<br \/>\n\u2014istripuak heriotza eragingo ziola pentsatu zuten\u2014, katedra hori utzi zuen, bai<br \/>\neta Aragoiko katedral batek eskaini zion kargu bat ere, eta San Juan de la Pe\u00f1a<br \/>\nmonasterioan sartu zen. Geroago, bere kongregazioaren bisitari orokor izendatu<br \/>\nzuten, <i>Tarraconensis<\/i> eta <i>Cesaraugusta<\/i> probintzietarako.<br \/>\nMonasterio horretan, bestalde, zenbait kargu izan zituen; priore nagusia,<br \/>\nlimosnaria, bikario orokorra (zenbait aldiz), eta bere komentuko sindikoa<br \/>\nZaragozan 1678an egindako gorteetan. Erlijio-gaiei buruzko libururen bat edo<br \/>\nbeste idatzi zituen, baina, batez ere, bere lan historiografikoengatik da<br \/>\nospetsua. Lan horien artean, honako bi hauek nabarmentzen dira: <span>Defensa Hist\u00f3rica por la Antig\u00fcedad del Reino de Sobrarbe<\/span><br \/>\neta <span>Corona Real del Pirineo, Establecida y Disputada<\/span>.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aragoiko Domingo de La Ripa beneditarraren figura oso<br \/>\nlotuta dago Nafarroako Jose Moret jesulagunaren figurarekin. Biak <span>xvii.<\/span>\u202fmendean bizi ziren, eta, garai horretan, Aragoi<br \/>\neta Nafarroa, beste lurralde batzuk bezala, beren identitatea sendotzen<br \/>\nsaiatzen ari ziren, monarkia hispanikoak eratutako makroegituraren barruan.<br \/>\nErresuma bakoitza besteak baino zaharragoa zela frogatzen saiatzen ari zen, eta<br \/>\nideia hori babesteko moduko tresna historiografikoak behar ziren. Helburu<br \/>\nhorretarako, Nafarroako Gorteek, 1654an, Moret aita erresumako kronikari<br \/>\nizendatu zuten, eta enkargu hori eman zioten. Aragoin, kargu hori mende bat<br \/>\nlehenago sortu zuten, 1547an. Calatayuden eta Zaragozan 1677.-1678. urteetan bildutako<br \/>\ngorteek fray Domingo de La Ripa izendatu zuten kargu horretarako, honela: <span>Coronista Honorario de el Reyno, y d\u00e0 facultad \u00e0 los Diputados<br \/>\npara mandar imprimir \u00e0 expensas de el mismo Reyno los Libros, \u00f2 Obras que el<br \/>\ndicho Doctor Fray Domingo la Ripa sacare \u00e0 la luz en defensa de el Reyno, y de<br \/>\nel Libro que ha escrito, intitulado: Defensa Historica por la antig\u00fcedad de el<br \/>\nReyno de Sobrarbe: Y esto sin perjuicio de el Doctor Iosef Dormer, Coronista de<br \/>\nSu Magestad, y Ordinario de el Reyno, y de sus honores, y salario&#8230;<\/span><br \/>\nErresumako kronikari arruntaren kargua egon bazegoen jada, baina La Riparen<br \/>\nizendapen horrek erakusten du zenbateko interesa eta gogoa zuten Aragoiko<br \/>\nGorteek erresumaren antzinatasun eta berezitasun historikoa justifikatzeko<br \/>\nmoduko lan zilegitu bat izateko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bi elizgizonek, beneditarrak eta jesulagunak,<br \/>\n\u00abkronikarien duelu\u00bb baten protagonista izan ziren <span>xvii<\/span>.\u202fmendearen<br \/>\nbigarren erdialdeko denbora-tarte handi batean. Odolik gabeko duelu<br \/>\nzirraragarria: armak luma bihurtu ziren; odola, tinta; erasorako estrategia,<br \/>\ngatza eta sarkasmoa. Bi klerikoek gaitzespen, kritika eta akusazio ugari egin<br \/>\nzizkioten elkarri. Nafarraren tonuan, sarritan, nolabaiteko garraztasuna sumatu<br \/>\nzitekeen, baina aragoiarrak irmotasunez erantzuten zion, askotan nolabaiteko onginahia<br \/>\neta ironia fina adieraziz, Moret aita desenkusatuz, eta haren \u00abeldarnioak\u00bb<br \/>\nadinak eragindako oroimen&#8211;galeren ondorio zirela esanez. Hona hemen, La<br \/>\nRiparen idatzien adibide batzuk: \u00abPadre Moret \u2014dio Aragoiko kronikariak\u2014, todos<br \/>\ntenemos obligaci\u00f3n de decir verdad, especialmente los historiadores y<br \/>\ncoronistas; en estos cualquier defecto es digno de reparo, y se debe corregir,<br \/>\ncuando otro lo advierte, para que se limpie mas el campo de la Historia\u00bb. Beste<br \/>\nbatean, honako hau esan zion: \u00abPadre Moret, en el Tribunal Verdadero nos<br \/>\nveremos, vivamos prevenidos, porque es contingente una arrebatada muerte. Este<br \/>\nconsejo le doy, porque le tengo escrito en mi coraz\u00f3n, y adm\u00edtale, porque es de<br \/>\namigo, que no le olvida d\u00eda alguno en el Memento de los Vivos en el Sacrificio<br \/>\nde la Misa\u00bb. La Ripa aitak, bere arerioari buruz hitz egitean, esan zuen<br \/>\nsarritan ez zela egindako akatsez ohartzen, baina &#8230; \u00abes Lince en algunas<br \/>\nocasiones\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1665ean, Nafarroako kronikariak <span>Investigaciones<br \/>\nde las Antig\u00fcedades del Reino de Navarra<\/span> lana argitaratu zuen, eta La<br \/>\nRipak, lan horri erantzuteko, <span>Defensa Historica por la<br \/>\nAntig\u00fcedad del Reyno de Sobrarbe<\/span> lana idatzi zuen. Zaragozan argitaratu<br \/>\nzen lan hori, hamar urte geroago, egileak ez inprimatzeko mehatxuak jaso arren.<br \/>\nMoretek beste bi lan idatzi zituen, kontra egiteko: <span>Anales<br \/>\ndel Reino de Navarra <\/span>eta <span>Congresiones Apolog\u00e9ticas<br \/>\nsobre la Verdad de las Investigaciones Hist\u00f3ricas de las Antig\u00fcedades del Reino<br \/>\nde Navarra <\/span>(Iru\u00f1ean argitaratu ziren, 1678an). Aragoiko beneditarrak,<br \/>\nberriz, <span>Corona Real del Pirineo, Establecida y Disputada<\/span><br \/>\nidatzi zuen, bi liburukitan, eta Zaragozan inprimatu zen, 1687. eta 1688.<br \/>\nurteetan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nafarrak bere lanetan lehenagoko garaiak jorratzen<br \/>\nbazituen ere, bi kronikarien ustez, musulmanen inbasioaren eta Errekonkistaren<br \/>\nlehenbiziko mendeetan eratu zen beren erresumen identitatea. Baten edo<br \/>\nbestearen antzinatasun handiagoa ezartzen saiatzeko, eragozpen handiak zeuden,<br \/>\neta oztopo ugari gainditu behar ziren; izan ere, Goi Erdi Aroan, Nafarroak eta<br \/>\nAragoik historia eta monarka berak izan zituzten zenbaitetan. Funtsean, hauek<br \/>\nziren desadostasun&#8211;puntu nagusiak: lehenik eta behin, \u00abSobrarbeko errege\u00bb<br \/>\ntituluaren jatorria; Aragoiko zenbait egilek eta kronikarik titulu hori ematen<br \/>\nzioten Gartzea Semenezi, San Juan de la Pe\u00f1a monasterioan 724an horrela<br \/>\nhautatua izan zela esanez. Moretek, berriz, Arrasateko Esteban Garibai idazle<br \/>\ngipuzkoarra oinarritzat hartuta, esaten zuen ez zuela titulu horren arrastorik<br \/>\naurkitu Antso <i>Nagusiaren<\/i> garaira arte (<span>xi<\/span>.\u202fmendea),<br \/>\neta hau aldarrikatzen zuen: \u00ab<span>el t\u00edtulo dePamplona es el<br \/>\nprimitivo, y el m\u00e1s principal de estas tierras<\/span>\u00bb<span>.<\/span><br \/>\nGainera, Nafarroako kronikariak zalantzan jartzen zituen Aragoiko zenbait<br \/>\negilek defendatutako Sobrarbeko Foruak, eta \u00ab<span>cosas<br \/>\nfabulosas<\/span>\u00bb zirela zioen, armarriaren jatorria bezalaxe: \u00ab<span>Blason antiguo de la Cruz roja sobre la encina verde en campo<br \/>\ndorado que lleva nuestro Inclito Reyno Aragones<\/span>\u00bb. Moretek, halaber, ez<br \/>\nzuen egiatzat hartzen asturiarrek, frankoek, musulmanek eta Sobrarbekoek<br \/>\nIru\u00f1eko Erresuma okupatu zutenik, eta ideia horren aldekoak ziren, halaber,<br \/>\nJer\u00f3nimo de Blancas eta Juan Briz abadea (aragoiarrak biak), bai eta Arnaut<br \/>\nOihenart eta beste batzuk ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1613ko abuztuaren 13an, Leireko San<br \/>\nSalvador monasterioan egindako lan batzuetan, setaz, urrez eta zilarrez<br \/>\nehundutako oihal-puska batzuekin, eta landutako zurezko eta marfilezko<br \/>\naginte-makila batzuekin batera, hamasei gorpu aurkitu zituzten, nahasita eta<br \/>\ninolako inskripziorik gabe. Jose Moretek gorpu horiek Nafarroako eta Aragoiko<br \/>\nerregeenak zirela esan zuen, Gartzea Semenezetik Antso Ramirezera arte.<br \/>\nAragoiko beneditarrak horren kontra egin zuen, irmo, eta argudiatu zuen<br \/>\nmonarkak bakarka hilobiratzen zituztela, epitafioak jarrita, eta hala egiaztatu<br \/>\nzitekeela San Juan de la Pe\u00f1a monasterioan, hogeita zazpi errege-tumulu aurkitu<br \/>\nbaitziren. Honela zioen La Ripak: \u00abNuestros Sepulcros claman contra estos<br \/>\nexcesos del padre Moret, pues los deja vac\u00edos contra la mesma Verdad que ellos<br \/>\npublican\u00bb. Azkenik, Nafarroako Erresumaren antzinatasuna goraipatzeko asmo<br \/>\nhorretan, jesulagunak baskoien hizkuntza ere aipatu zuen, Nafarroako biztanleek<br \/>\nhitz egiten zutena, eta hizkuntza horretatik eratorrarazi zituen erromatarren<br \/>\naurreko herri askoren, edota Iberiar penintsulako leku eta ibaien izenak ere;<br \/>\nesate baterako Ebro ibaia (UR-BEROtik eratorriko zen, \u00abur beroa\u00bb), ilergeteak<br \/>\n(ELURGEAtik \u2014hau da, \u00abelur xehea edo txingorra\u00bb eta ELURGETAtik \u2014hau da,<br \/>\n\u00abelur-eremuetan bizi den herria\u00bb), lazetaniarrak (LAZTAtik; hau da, \u00ablaztasuna<br \/>\neta malkartasuna\u00bb, eta \u00aberemu malkartsuetan bizi diren herriak\u00bb adierazten<br \/>\ndu),\u202fetab. \u00abEstas derivaciones \u2014dio La Ripa aitak\u2014 son imaginarias, y no tienen<br \/>\notra autoridad de la que les d\u00e0 el P. Moret\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1683an, Aragoiko Diputazioak Moretek aipatutako<br \/>\ndokumentuen eta iturrien egiazkotasuna egiaztatzeko enkargatu zion bere kronikariari;<br \/>\nberaz, beneditarra Donemiliaga Kukulako monasteriora eta Naiarako Andre Maria<br \/>\nErreginaren monasteriora (Errioxan daude biak) joan zen; bidean, Iratxeko Andre<br \/>\nMariaren monasterioan gelditu zen (Nafarroan); eta San Juan de la Pe\u00f1a<br \/>\nmonasterioan (Aragoi) amaitu zuen bidaia. Monasterio horietako artxibategietan<br \/>\ngordetako zenbait dokumenturen azterketa paleografiko, diplomatiko eta<br \/>\nfilologiko zorrotza egin ondoren, dokumentu horietako askoren egiazkotasuna<br \/>\nzalantzan jarri zuen La Ripak, eta agerian jarri zituen Nafarroako kronikariak<br \/>\ntestuak eta kronologia itzultzean eta interpretatzean egindako akatsak. Alde<br \/>\nhorretatik, oso zorrotz jokatu zuen La Ripak; izan ere, behin, Naiarako<br \/>\nmonasterioan gordetako 1040ko dokumentu baten data zehaztean, egun bateko<br \/>\nakatsa egin zuela aurpegiratu zion bere \u00abarerioari\u00bb. Sarritan, nafar<br \/>\nkronikariak garrantzia kendu zien akats horiei, eta honela zioen haiei buruz:<br \/>\n\u00abson puramente pelillos subtiles, y tenuisimos, que en ningun semblante, por<br \/>\nliso que sea, dejan de nacer\u00bb. Aragoiko homologoak <i>pilota-errestalari<\/i><br \/>\ndeitu zion, eta esan zion huskeriak iruditzen zitzaizkiola bere aurpegian<br \/>\nzeudelako, eta \u00absi los viera en cara agena, dijera que no eran pelitos, sino<br \/>\nberrugones, que necesitan de pujavantes\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hala ere, Aragoiko kronikariak aitortu zuen oso zaila<br \/>\nzela Sobrarbeko lehenbiziko erregeen historikotasuna eta erresuma horren<br \/>\nantzinatasuna frogatzea, erresuma horren existentzia frogatzeko moduko<br \/>\ndokumentu asko galdu zirelako San Juan de la Pe\u00f1a monasterioan sorreratik<br \/>\nizandako hiru suteetan \u2014lehenbizikoan, batez ere\u2014 .<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Teologia-beka bat lortu zuen Huescako Universidad Sertoriana unibertsitateko San Vicente eskolan, eta gerora, katedradun izan zen erakunde horretan. Hogeita zortzi urterekin, istripu batetik onik atera ondoren \u2014istripuak heriotza eragingo ziola pentsatu zuten\u2014, katedra hori utzi zuen, bai eta Aragoiko katedral batek eskaini zion kargu bat ere, eta San Juan de la Pe\u00f1a monasterioan sartu zen. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[301],"class_list":["post-3067","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LA RIPA, Domingo de(Echo, Huesca, 1622? - s. l., 1696). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/la-ripa-domingo-de-347-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LA RIPA, Domingo de(Echo, Huesca, 1622? - s. l., 1696). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Teologia-beka bat lortu zuen Huescako Universidad Sertoriana unibertsitateko San Vicente eskolan, eta gerora, katedradun izan zen erakunde horretan. Hogeita zortzi urterekin, istripu batetik onik atera ondoren \u2014istripuak heriotza eragingo ziola pentsatu zuten\u2014, katedra hori utzi zuen, bai eta Aragoiko katedral batek eskaini zion kargu bat ere, eta San Juan de la Pe\u00f1a monasterioan sartu zen. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/la-ripa-domingo-de-347-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/la-ripa-domingo-de-347-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/la-ripa-domingo-de-347-eu\\\/\",\"name\":\"LA RIPA, Domingo de(Echo, Huesca, 1622? - s. l., 1696). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T13:46:38+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/la-ripa-domingo-de-347-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/la-ripa-domingo-de-347-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/la-ripa-domingo-de-347-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LA RIPA, Domingo de(Echo, Huesca, 1622? &#8211; s. l., 1696).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LA RIPA, Domingo de(Echo, Huesca, 1622? - s. l., 1696). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/la-ripa-domingo-de-347-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LA RIPA, Domingo de(Echo, Huesca, 1622? - s. l., 1696). - Iura Vasconiae","og_description":"Teologia-beka bat lortu zuen Huescako Universidad Sertoriana unibertsitateko San Vicente eskolan, eta gerora, katedradun izan zen erakunde horretan. Hogeita zortzi urterekin, istripu batetik onik atera ondoren \u2014istripuak heriotza eragingo ziola pentsatu zuten\u2014, katedra hori utzi zuen, bai eta Aragoiko katedral batek eskaini zion kargu bat ere, eta San Juan de la Pe\u00f1a monasterioan sartu zen. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/la-ripa-domingo-de-347-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/la-ripa-domingo-de-347-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/la-ripa-domingo-de-347-eu\/","name":"LA RIPA, Domingo de(Echo, Huesca, 1622? - s. l., 1696). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T13:46:38+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/la-ripa-domingo-de-347-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/la-ripa-domingo-de-347-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/la-ripa-domingo-de-347-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LA RIPA, Domingo de(Echo, Huesca, 1622? &#8211; s. l., 1696)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3067","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3067\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3067"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3067"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}