{"id":3063,"date":"2020-04-23T15:34:55","date_gmt":"2020-04-23T13:34:55","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/pellicer-de-ossau-y-salas-y-tovar-jose-de-345-eu\/"},"modified":"2020-04-23T15:34:55","modified_gmt":"2020-04-23T13:34:55","slug":"pellicer-de-ossau-y-salas-y-tovar-jose-de-345-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pellicer-de-ossau-y-salas-y-tovar-jose-de-345-eu\/","title":{"rendered":"PELLICER DE OSSAU Y SALAS Y TOVAR, Jos\u00e9 de (Zaragoza, 1602 &#8211; Madril, 1679)."},"content":{"rendered":"<p><span>Familia noble, dirudun eta ugari<br \/>\nbatekoa zen. Aita eta ama Aragoiko eta Biarnoko leinu nobleen ondorengoak<br \/>\nziren. Latinitateko hastapenak ikasi zituen Consuegran. Gero, Gramatika, Giza<br \/>\nZientziak, Filosofia, Zuzenbide Kanonikoa eta Zibila, eta Genealogia ikasi<br \/>\nzituen Salamancan, Madrilen eta Alcal\u00e1 de Henaresen. Literatura-lan ugari<br \/>\nidatzi zituen, berrehunetik gora argitaratu baitzituen, eskuizkributan idatzita<br \/>\nutzi zituenaz gain. 1629an, Gaztelako Gorteek Gaztela eta Leongo erresumen<br \/>\nkronikari izendatu zuten, eta Lope de Vegaren gorrotoa bereganatu zuen<br \/>\nhorregatik, Lope de Vegak ere kargu hori eskuratu nahi baitzuen. Hurrengo<br \/>\nurteetan, etsaitasun handia izango zen bien artean, eta elkarren kontrako<br \/>\nerasoak egin zituzten zenbait -literatura-lanetan. 1635ean, Pellicer Olivares<br \/>\nkonde-dukeak erregimenaren aldeko propaganda-lan bizia egiteko hautatutako<br \/>\nintelektual-taldeko kide nabarmenetako bat izan zen, eta <span>Defensa<br \/>\nde Espa\u00f1a contra las calumnias de Francia<\/span> lana idatzi zuen. Bitxia bada<br \/>\nere, Urbano\u00a0VIII.a aita santuari eskaini zion lan hori, nahiz eta erabat<br \/>\nfrantsesen aldekoa eta Habsburgoko etxekoen kontrakoa zen. Lan horretan,<br \/>\negileak xehetasun handiz aztertu zituen Erdi Arotik <span>xvii.<\/span>\u00a0mendera<br \/>\nbitarteko hispano-frantziar harremanak, eta honako gertaera hauen aipamen<br \/>\nlaburrak daude: Karlomagnoren porrota Orreagan (778) baskoien aurrean;<br \/>\nFrantzisko\u00a0I.a Frantziakoaren inbasioak Nafarroan (1521 eta 1522), etab.<br \/>\n1640an, erregeak Aragoiko Koroako erresumen kronikari nagusi eta historia-lanen<br \/>\naztertzaile izendatu zuen. Kargu horrek aukera ezin hobea eman zion beste<br \/>\neruditu batzuen eskura ez zeuden liburuak eta dokumentuak ikusteko eta<br \/>\nerabiltzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nafarroako Erresumari buruzko albisteak eta<br \/>\nerreferentziak aberatsagoak eta ugariagoak dira Pellicerren <span>Annales de la monarqu\u00eda de Espa\u00f1a despu\u00e9s de su p\u00e9rdida <\/span>lanean,<br \/>\naipatutako <span>Defensa<\/span> lanean baino. Lan hori Karlos<span>\u00a0<\/span>II.ari eskaini zion, eta hasieran<br \/>\npentsatutako egitura hamabi liburukoa zen, baina lehenbiziko bederatziak soilik<br \/>\namaitu ahal izan zituen, hil egin baitzen hamargarrena hastear zela. Lana<br \/>\nidazteko, Pellicerrek egile asko eta haiek egindako kronika eta lan ugari<br \/>\nerabili zituen oinarritzat: Ximenez Radakoa artzapezpikua, Badajozeko Isidoro<br \/>\napezpikua, Alfontso\u202fIII.a <i>Handiaren<\/i> kronika, Jer\u00f3nimo Zurita, Esteban<br \/>\nGaribai, Juan de Mariana, Jer\u00f3nimo Blancas, Gonzalo Argote de Molina, Vianako<br \/>\nKarlos printzea&#8230;, bai eta atzerriko egile askoren lanak ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Oso kritiko agertu zen zenbait historialarirekin, hala<br \/>\nnola Pedro Tomicekin. Tomicek <span>xv.<\/span>\u202fmendearen<br \/>\nerdialdean idatzi zituen bere lanak, eta Pellicerrek aurpegiratzen dio gehiegi<br \/>\naurreratu zuela Sobrarbeko erresumaren jatorria, alegiazko errege batzuk<br \/>\ngehituta. Gartzea Semenez (718) aipatu zuen Tomicek Sobrarbeko lehen<br \/>\nerregetzat, San Juan de la Pe\u00f1ako monasterioko fraide Pedro Marsilioren <span>Historia Pinatense lanean oinarrituta, eta, Pellicerren ustez,<br \/>\nhori <\/span>\u00abes Raro Madrugar, i temeraria Anticipacion\u00bb. Pellicerrek dio<br \/>\nIru\u00f1eko lehenbiziko errege hautatua Eneko Gartzea izan zela, eta Aragoikoa,<br \/>\nberriz, Eneko Aritza, eta egile askok bi errege horiek nahasi dituztela,<br \/>\nantzeko izenak zituztelako eta baten eta bestearen erresumak elkarrengandik<br \/>\nhurbil zeudelako. Halaber, lege-kode bat (\u00abForuak\u00bb) zegoela defendatzen du. 16<br \/>\nlegek osatuko zuten kode hori, eta kristau lurraldeen konfederazio baten<br \/>\nordezkariek \u2014Asturiasek, Galiziak, Leonek, Aragoik, Nafarroak, Kataluniak eta<br \/>\nNafarroa Behereak osatutako konfederazioa\u2014 batera idatzi zuten,<br \/>\n718.\u00a0urtean lehen errege Pelaioren hautaketarako. Pelaio, hain zuzen ere,<br \/>\n\u00abse\u00f1or de toda la Christiandad del Pyreneo de Espa\u00f1a\u00bb izan omen zen, \u00abTitulo<br \/>\ncon que despues Ver\u00eamos al Rey Don Sancho el Mayor\u00bb. Mende batzuk geroago, foru<br \/>\nhoriek Antso Ramirez erregeak 1063.\u00a0urtean Sobrarbeko infantzoiei<br \/>\nemandakoetan txertatu zirenez, \u00abSobrarbeko foruak\u00bb esan zitzaien haiei, eta<br \/>\nnahastea sortu zen horrela.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pellicerrek begirunea eta estimazioa adierazten du Jose<br \/>\nMoret jesulagunarekiko eta haren lan historikoekiko, baina ez dago ados nafar<br \/>\nkronikari horrekin, Iru\u00f1ea eta Nafarroa asturiarren eta musulmanen mende egon<br \/>\nez zirela, eta musulmanen inbasiotik gutxira errege propioak izan zituztela<br \/>\ndefendatzen duenean. Aragoiko aztertzaileak, Rasisen kroniketan oinarrituta,<br \/>\nasturiarren eta musulmanen mende egon zirela dio, eta galdera hau egiten du:<br \/>\n\u00abque -Descredito se le sigue \u00e2 Pamplona, i \u00e2 Navarra, de que la Se\u00f1oreassen los<br \/>\nArabes Quando Padeci\u00f4 la misma Invasion la Mayor Parte de Espa\u00f1a?\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pellicerrek, halaber, Nafarroako historiako gertaera<br \/>\nnagusietako bat aztertzen du, Karlomagnok Orreagan 778an jasandako porrota,<br \/>\nalegia, eta honako hau dio: \u00abque no fueron Navarros los que Dieron la Rota \u00e2<br \/>\nCarlos, como con Inaudita Novedad escribe Ioseph de Moret, Docto i Erudito<br \/>\nCronista de Navarra. Pruebase que fueron los Vascones\u00bb. Adierazpen hori<br \/>\natzerriko iturri ugaritan oinarritzen du: Hildesheimeko kronikoia, S. Bertin<br \/>\nmonasterioko (Frantzia) urte-liburuak, Malciac-eko San Martin monasterioko<br \/>\nkronikoia, Gemblac-eko abade Sigebertoren kronografia, Astronomoa, Eginardoren<br \/>\nkronika (Karlomagnoren garaikidea zen),\u202fetab. Iturri horietan, adierazten da<br \/>\nIru\u00f1ea musulmanen mende zegoela errege frankoa iristean, eta baskoiak izan<br \/>\nzirela, eta ez nafarrak, Karlomagno garaitu zutenak, Pirinioak zeharkatzean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pedro Abarcak Pellicer \u00abinoiz<br \/>\nizandako historialari bikainena\u00bb izan zela uste zuen, baina Pellicerren<br \/>\ngaraikideek sarritan kritikatu zuten; esate baterako Domingo de La Ripak adierazi<br \/>\nzuen Pellicerrek eskrupulu eta zorroztasun gutxi zituela, azaltzen zituen<br \/>\ndatuen eta frogen egiazkotasunari zegokionean. Zorroztasun falta hori egin<br \/>\nzituen zuhaitz genealogikoetan islatu zen, Aragoiko Erresuma Espainiako<br \/>\nzaharrena zelako mitoa sortzeko ahalegina egin baitzuen. Bisigodoen garaian<br \/>\njada sortua zela dio Pellicerrek <span>Annales<\/span> lanaren<br \/>\nazken kapituluan. Halaber, Pellicerrek dio Aragoiko Erresuma soilik izan zela<br \/>\nlehenbiziko erregea \u2014Eneko Aritza\u2014 espainiar jatorrikoa izaten, Asturiasko, Galiziako<br \/>\neta Gaztelako erregeak leinu godoen ondorengoak baitziren, eta Nafarroakoa,<br \/>\nEneko Gartzea, Akitaniako duke Eudonen ondorengoa zela, gizonezkoen zuzeneko<br \/>\nlinean. Hori horrela eginda, Sobrarbeko erresumaren jatorriari buruzko<br \/>\ntradizioarekin bat ez zetorren mito bat eraiki zuen, eta, horregatik, ez zituen<br \/>\nPirinioetako lehenbiziko erregeak onartzen.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Familia noble, dirudun eta ugari batekoa zen. Aita eta ama Aragoiko eta Biarnoko leinu nobleen ondorengoak ziren. Latinitateko hastapenak ikasi zituen Consuegran. Gero, Gramatika, Giza Zientziak, Filosofia, Zuzenbide Kanonikoa eta Zibila, eta Genealogia ikasi zituen Salamancan, Madrilen eta Alcal\u00e1 de Henaresen. Literatura-lan ugari idatzi zituen, berrehunetik gora argitaratu baitzituen, eskuizkributan idatzita utzi zituenaz gain. 1629an, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[301],"class_list":["post-3063","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>PELLICER DE OSSAU Y SALAS Y TOVAR, Jos\u00e9 de (Zaragoza, 1602 - Madril, 1679). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pellicer-de-ossau-y-salas-y-tovar-jose-de-345-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"PELLICER DE OSSAU Y SALAS Y TOVAR, Jos\u00e9 de (Zaragoza, 1602 - Madril, 1679). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Familia noble, dirudun eta ugari batekoa zen. Aita eta ama Aragoiko eta Biarnoko leinu nobleen ondorengoak ziren. Latinitateko hastapenak ikasi zituen Consuegran. Gero, Gramatika, Giza Zientziak, Filosofia, Zuzenbide Kanonikoa eta Zibila, eta Genealogia ikasi zituen Salamancan, Madrilen eta Alcal\u00e1 de Henaresen. Literatura-lan ugari idatzi zituen, berrehunetik gora argitaratu baitzituen, eskuizkributan idatzita utzi zituenaz gain. 1629an, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pellicer-de-ossau-y-salas-y-tovar-jose-de-345-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/pellicer-de-ossau-y-salas-y-tovar-jose-de-345-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/pellicer-de-ossau-y-salas-y-tovar-jose-de-345-eu\\\/\",\"name\":\"PELLICER DE OSSAU Y SALAS Y TOVAR, Jos\u00e9 de (Zaragoza, 1602 - Madril, 1679). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T13:34:55+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/pellicer-de-ossau-y-salas-y-tovar-jose-de-345-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/pellicer-de-ossau-y-salas-y-tovar-jose-de-345-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/pellicer-de-ossau-y-salas-y-tovar-jose-de-345-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"PELLICER DE OSSAU Y SALAS Y TOVAR, Jos\u00e9 de (Zaragoza, 1602 &#8211; Madril, 1679).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"PELLICER DE OSSAU Y SALAS Y TOVAR, Jos\u00e9 de (Zaragoza, 1602 - Madril, 1679). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pellicer-de-ossau-y-salas-y-tovar-jose-de-345-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"PELLICER DE OSSAU Y SALAS Y TOVAR, Jos\u00e9 de (Zaragoza, 1602 - Madril, 1679). - Iura Vasconiae","og_description":"Familia noble, dirudun eta ugari batekoa zen. Aita eta ama Aragoiko eta Biarnoko leinu nobleen ondorengoak ziren. Latinitateko hastapenak ikasi zituen Consuegran. Gero, Gramatika, Giza Zientziak, Filosofia, Zuzenbide Kanonikoa eta Zibila, eta Genealogia ikasi zituen Salamancan, Madrilen eta Alcal\u00e1 de Henaresen. Literatura-lan ugari idatzi zituen, berrehunetik gora argitaratu baitzituen, eskuizkributan idatzita utzi zituenaz gain. 1629an, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pellicer-de-ossau-y-salas-y-tovar-jose-de-345-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pellicer-de-ossau-y-salas-y-tovar-jose-de-345-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pellicer-de-ossau-y-salas-y-tovar-jose-de-345-eu\/","name":"PELLICER DE OSSAU Y SALAS Y TOVAR, Jos\u00e9 de (Zaragoza, 1602 - Madril, 1679). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T13:34:55+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pellicer-de-ossau-y-salas-y-tovar-jose-de-345-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pellicer-de-ossau-y-salas-y-tovar-jose-de-345-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pellicer-de-ossau-y-salas-y-tovar-jose-de-345-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"PELLICER DE OSSAU Y SALAS Y TOVAR, Jos\u00e9 de (Zaragoza, 1602 &#8211; Madril, 1679)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3063","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3063\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3063"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3063"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}