{"id":3059,"date":"2020-04-23T15:25:57","date_gmt":"2020-04-23T13:25:57","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/leonardo-de-argensola-bartolome-juan-343-eu\/"},"modified":"2020-04-23T15:25:57","modified_gmt":"2020-04-23T13:25:57","slug":"leonardo-de-argensola-bartolome-juan-343-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/leonardo-de-argensola-bartolome-juan-343-eu\/","title":{"rendered":"LEONARDO DE ARGENSOLA, Bartolom\u00e9 Juan (Barbastro, Huesca, 1562 &#8211; Zaragoza, 1631)."},"content":{"rendered":"<p><span>Barbastron jaio zen eta han bataiatu zuten, 1562ko<br \/>\nabuztuaren 26an. Juan Leonardo eta Aldonza Tudela senar-emazteen lau seme-alaben<br \/>\nbigarrena izan zen (Lupercio, Pedro eta Ana Mar\u00eda izan ziren haren<br \/>\nanai-arrebak). Lehen ikasketak Barbastron eta Huescan egin zituen, eta, aita<br \/>\nZaragozara joatean, hiri horretako unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak<br \/>\neta batxiler-titulua lortu zuen. Zaragozatik Salamancara joan zen, Zuzenbide<br \/>\nKanonikoko ikasketak egitera, 1581etik 1584ra. 1583an, apaiz ordenatu zuten.<br \/>\nVillahermosako dukearen babespean, Villahermosa del R\u00edoko (Valentzia)<br \/>\nparrokiako erretore izendatu zuten, eta Leonardoren anai Lupercio, berriz,<br \/>\ndukearen idazkari bihurtu zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jer\u00f3nimo de Blancas hil ondoren, Aragoiko Diputazioari<br \/>\nkronikari izendatzeko eskatu zion, arrakastarik gabe. Leonardo eta bere anaia<br \/>\nVillahermosako etxearen aldekoak ziren Aragoiko 1591-1592ko istiluetan, eta dukearen<br \/>\ninteresak defendatu zituzten. Dukea, traizio- eta errebelamendu-delituez<br \/>\nakusatuta, espetxean hil zen 1592an, eta, dukearen alargunaren babesari esker,<br \/>\nMar\u00eda enperatrizaren kapilau pertsonal izendatu zuten Bartolom\u00e9, eta anaia,<br \/>\nberriz, idazkari. Maximiliano\u00a0II.aren alarguna zen Mar\u00eda, eta Madrilgo<br \/>\nDescalzas Reales komentuan bakartuta bizi zen. Bi anaiak gortean egon ziren<br \/>\n1592tik 1603ra bitartean, urte horretan hil baitzen enperatriza. Gortean,<br \/>\nhartu-emanak izan zituzten idazle ospetsu askorekin.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gorte berrian, Valladoliden, egonaldi labur bat egin<br \/>\nondoren (1603-1606), 1608an, Napoleseko erregeorde berriarekin, Lemosko<br \/>\nkondearekin, joango zen segizioan parte hartzeko hautatu zuten, Luperciorekin<br \/>\neta beste idazle batzuekin batera. 1608an, Bartolom\u00e9ren anai Lupercio Aragoiko<br \/>\nkronikari izendatu zuten. Indietako Kontseiluko presidente Lemoseko kondeak<br \/>\neskatuta, Bartolom\u00e9k Moluken konkistari buruzko historia bat idatzi zuen<br \/>\n(1609). Bartolom\u00e9 Napolesen bizi izan zen 1610-1614 aldian, eta han, anaiarekin<br \/>\neta beste idazle batzuekin batera (Villamedianako kondea, Quevedo&#8230;), Lemos<br \/>\nerregeordeak babestutako <span>Academia de los ociosos<\/span><br \/>\ndelako elkarte literarioan parte hartu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lupercio 1613an hil zen, eta orduan, Lemosko kondeak<br \/>\nBartolom\u00e9 kronikari izendatzea gomendatu zion Zaragozako Diputazioari. Hala<br \/>\nere, ez zuen kargua lortu 1615era arte. Urte horretan ere, Zaragozako<br \/>\nkatedraleko kanoniko izendatu zuten. Erroman egonaldi laburra egin ondoren,<br \/>\nPenintsulara itzuli zen 1616an. Bestalde, 1618an, Filipe\u202fIII.ak errege-kronikari<br \/>\nizendatu zuen, Aragoiko Koroako erresumetarako. Urte horietan, Diputazioak<br \/>\neskatuta, Zuritaren <span>Anales<\/span> lanaren jarraipena izango<br \/>\nzena idazten hasi zen. Lan hori eten zuten diputatuek, 1591eko gertakariei<br \/>\nburuzko tratatu bat idazteko enkargatu baitzioten, baina tratatu hori amaitu<br \/>\ngabe geratu zen eta ez zen inprimatu. Halaber, parte hartu zuen <span>Fueros y observancias del reino de -Arag\u00f3n\u00a0<\/span>(1624)<br \/>\nbilduman. Azkenik, 1630ean, <span>Primera parte de los<br \/>\nAnales\u00a0de\u00a0Arag\u00f3n que prosigue los del secretario Ger\u00f3nimo Zurita<br \/>\ndesde el a\u00f1o MDXVI<\/span> lana argitaratu zuen. Zaragozan hil zen, 1631ko<br \/>\notsailaren 4an. 1634an, haren ilobak Argensola anaien obra poetikoa argitaratu<br \/>\nzuen: <span>Rimas de Lupercio y del doctor Bartolom\u00e9 Leonardo de<br \/>\nArgensola.<\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>1628an, Garc\u00eda de G\u00f3ngora y Torreblancaren <span>Historia apolog\u00e9tica del reino de Navarra <\/span>lana argitaratu<br \/>\nzen Iru\u00f1ean \u2014Juan Sada Amezketak edo zenbait egile ezezagunek argitaratu zutela<br \/>\nuste da, eta Argensola argitalpen hori eragozten saiatu zen\u2014, eta polemika<br \/>\nbizia piztu zen. Sadaren lanean, lehenago Esteban Garibaik egin zuen bezala,<br \/>\nkritika egiten zitzaien Aragoiko historialariei; batez ere, Juan Briz Mart\u00ednez<br \/>\nabadeari eta <span>Historia de San Juan de la Pe\u00f1a <\/span>haren<br \/>\nlanari, eta Lupercio Leonardo Argensolari eta <span>Declaraci\u00f3n<br \/>\nsumaria del reino de Arag\u00f3n<\/span> haren lanari. Aragoiko idazleentzat, Gartzea<br \/>\nSemenezek Sobrarbeko erregearen titulua bereganatu zuen San Juan de la Pe\u00f1a<br \/>\nmonasterioan, eta haren seme Gartzea Enekoez izango zen Nafarroako lehen<br \/>\nerregea, eta Sobrarbeko bigarrena, \u00abeta horrela, antzinagoko errege bat izango<br \/>\nzuen\u00bb Sobrarbek. Horrela, Sadaren esanetan, Nafarroa \u00abAragoiko koroatik baino<br \/>\nbeherago geratzen zen\u00bb. Sadak, ordea, lehen erregea, Gartzea Semenez, nafarra<br \/>\nzela zioen, eta 717. urtean hautatu zutela, foruen zina \u00abBurunda haraneko San<br \/>\nPedro ermitan\u00bb egin ondoren, eta hala ageri zela Gregorio II.ak ustez emandako<br \/>\nbulda batean (Brizek bulda hori faltsifikazio bat zela uste zuen). Are gehiago,<br \/>\nuste zuen Antso <i>Nagusiak<\/i>, bere testamentuan, Sobrarbe laga ziola Don<br \/>\nGonzalo infanteari, \u00aberresumaren tituluarekin\u00bb (\u00abNafarroako Koroaren hasiera<br \/>\neta zazpiehun urte geroago\u00bb), eta seme ez-legitimo Ramirori, berriz, Aragoiko<br \/>\nErresuma utzi ziola, ordura arte konderria baino ez zena. Brizek eta Bartolom\u00e9<br \/>\nArgensolak, haserre, gutun-trukea izan zuten Sadarekin, zazpi aldiz ere,<span>\u00a0 <\/span>tonu goratuan. Gutunetan, akusazioak egin<br \/>\nzituzten batzuek eta besteek, eta zalantzan jarri zuten besteen gaitasun<br \/>\nhistoriografikoa edota nafarren eta aragoiarren leialtasuna monarkiarekiko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hain zuzen ere, <span>Primera parte de los<br \/>\nAnales<\/span> lanean, Bartolom\u00e9k arreta berezia eman zion Joan Albretekoak<br \/>\n1516an Nafarra berreskuratzeko egindako ahaleginari. Honela dio: erresuma<br \/>\nhorretan \u00abdenen aldarteak aztoratu ziren, norberaren itxaropenen arabera, eta<br \/>\nezinezkoa izan zen barne-diskordia ezkutatu\u00bb. Argensola izugarri izutu zuen<br \/>\nCisneros kardinalaren erabakiak \u2014erresumako gotorlekuak eraisteko agindu zuen\u2014,<br \/>\neta adierazi zuen Nafarroako kondestablea \u2014Leringo kondea\u2014, beaumontarren<br \/>\nburua, nahasita zegoela Joan Albretekoaren ahaleginean, eta Villalba koronela<br \/>\npozoitu izana leporatu zion \u2014Albretekoen armada geldiarazi zuen Villalba<br \/>\nkoronelak Erronkarin\u2014. Argensolaren ustez, Joan eta Katalina errege-erreginak<br \/>\nhil ondoren, \u00abhaien oinordekoetan bizirik jarraitzen du Espainiako<br \/>\nerrege-erreginen aurkako kexa, eta haien gogoan bizirik jarraitzen du<br \/>\neskubidea, bai eta itxaropena ere\u00bb. Horrekin guztiarekin, Nafarroaren<br \/>\nleialtasuna jartzen zuen zalantzan. Beste egile batzuk, hala nola Sada, ez<br \/>\nzeuden ados horrekin. Izan ere, Nafarroa erresistentziarik egin gabe errenditu<br \/>\nzela zioen Sadak, Fernando <i>Katolikoak<\/i> lurraldea konkistatu behar izan<br \/>\ngabe.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eztabaida historiografikoa historiarekiko interes<br \/>\nberrituaren esparruan kokatzen da. Hain zuzen ere, historia iraganeko loriak<br \/>\ngogoratzeko diziplinaz gain, tresna politiko moduan erabiltzen hasi zen, bai<br \/>\ngobernua eta monarkiarekiko harremanak ulertzeko moduarekin lotuta, bai<br \/>\nerresumen garrantzia eta eragina sendotze aldera, monarkia konposatu baten<br \/>\nbarruan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Barbastron jaio zen eta han bataiatu zuten, 1562ko abuztuaren 26an. Juan Leonardo eta Aldonza Tudela senar-emazteen lau seme-alaben bigarrena izan zen (Lupercio, Pedro eta Ana Mar\u00eda izan ziren haren anai-arrebak). Lehen ikasketak Barbastron eta Huescan egin zituen, eta, aita Zaragozara joatean, hiri horretako unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak eta batxiler-titulua lortu zuen. Zaragozatik Salamancara joan zen, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[301],"class_list":["post-3059","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LEONARDO DE ARGENSOLA, Bartolom\u00e9 Juan (Barbastro, Huesca, 1562 - Zaragoza, 1631). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/leonardo-de-argensola-bartolome-juan-343-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LEONARDO DE ARGENSOLA, Bartolom\u00e9 Juan (Barbastro, Huesca, 1562 - Zaragoza, 1631). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Barbastron jaio zen eta han bataiatu zuten, 1562ko abuztuaren 26an. Juan Leonardo eta Aldonza Tudela senar-emazteen lau seme-alaben bigarrena izan zen (Lupercio, Pedro eta Ana Mar\u00eda izan ziren haren anai-arrebak). Lehen ikasketak Barbastron eta Huescan egin zituen, eta, aita Zaragozara joatean, hiri horretako unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak eta batxiler-titulua lortu zuen. Zaragozatik Salamancara joan zen, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/leonardo-de-argensola-bartolome-juan-343-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/leonardo-de-argensola-bartolome-juan-343-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/leonardo-de-argensola-bartolome-juan-343-eu\\\/\",\"name\":\"LEONARDO DE ARGENSOLA, Bartolom\u00e9 Juan (Barbastro, Huesca, 1562 - Zaragoza, 1631). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T13:25:57+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/leonardo-de-argensola-bartolome-juan-343-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/leonardo-de-argensola-bartolome-juan-343-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/leonardo-de-argensola-bartolome-juan-343-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LEONARDO DE ARGENSOLA, Bartolom\u00e9 Juan (Barbastro, Huesca, 1562 &#8211; Zaragoza, 1631).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LEONARDO DE ARGENSOLA, Bartolom\u00e9 Juan (Barbastro, Huesca, 1562 - Zaragoza, 1631). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/leonardo-de-argensola-bartolome-juan-343-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LEONARDO DE ARGENSOLA, Bartolom\u00e9 Juan (Barbastro, Huesca, 1562 - Zaragoza, 1631). - Iura Vasconiae","og_description":"Barbastron jaio zen eta han bataiatu zuten, 1562ko abuztuaren 26an. Juan Leonardo eta Aldonza Tudela senar-emazteen lau seme-alaben bigarrena izan zen (Lupercio, Pedro eta Ana Mar\u00eda izan ziren haren anai-arrebak). Lehen ikasketak Barbastron eta Huescan egin zituen, eta, aita Zaragozara joatean, hiri horretako unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak eta batxiler-titulua lortu zuen. Zaragozatik Salamancara joan zen, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/leonardo-de-argensola-bartolome-juan-343-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/leonardo-de-argensola-bartolome-juan-343-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/leonardo-de-argensola-bartolome-juan-343-eu\/","name":"LEONARDO DE ARGENSOLA, Bartolom\u00e9 Juan (Barbastro, Huesca, 1562 - Zaragoza, 1631). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T13:25:57+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/leonardo-de-argensola-bartolome-juan-343-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/leonardo-de-argensola-bartolome-juan-343-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/leonardo-de-argensola-bartolome-juan-343-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LEONARDO DE ARGENSOLA, Bartolom\u00e9 Juan (Barbastro, Huesca, 1562 &#8211; Zaragoza, 1631)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3059","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3059\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3059"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3059"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}