{"id":3057,"date":"2020-04-23T15:23:44","date_gmt":"2020-04-23T13:23:44","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/blancas-jeronimo-de-342-eu\/"},"modified":"2020-04-23T15:23:44","modified_gmt":"2020-04-23T13:23:44","slug":"blancas-jeronimo-de-342-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blancas-jeronimo-de-342-eu\/","title":{"rendered":"BLANCAS, Jer\u00f3nimo de (Zaragoza, ca.\u202f1540 &#8211; Zaragoza, 1590)."},"content":{"rendered":"<p><span>Zaragozako<br \/>\nnotario aberats Mart\u00edn de Blancas-en eta Catalina Tom\u00e1s-en semea izan zen, lau<br \/>\nanai-arrebetatik hirugarrena. Ez dakigu zehazki noiz jaio zen, eta 1540ko hamarkadako<br \/>\nlehenbiziko urteetan jaio zela uste da. Zaragozan lehen ikasketak egin ondoren,<br \/>\nValentziako Unibertsitatean sartu zen 1556an. Han, heziketa klasiko sendoa jaso<br \/>\nzuen \u2014besteak beste, Pedro Juan N\u00fa\u00f1ez i<\/span><span>zan zuen<br \/>\nirakasle\u2014 eta legeei buruzko zenbait ikastaro egin zituen. Horiei esker,<span>\u00a0 <\/span>notario publiko gisa jardun ahal izan zuen<br \/>\nZaragozan, 1561etik aurrera. 1563an, diputatua izan zen Monz\u00f3ngo Gorte<br \/>\nOrokorretan, zaldunen besoaren ordezkari izanik, bai eta erresumako Diputazioko<br \/>\nkide ere, 1565-1566 aldian. 1566an, Margarita Malorekin ezkondu zen, Zaragozako<br \/>\nbeste notario baten alabarekin. Senar-emazteek ez zuten seme-alabarik izan.<br \/>\n1588ko azaroaren 7an, Blancasek, gaixorik, bere testamentua idatzi zuen, eta<br \/>\n1590eko abenduaren 1etik 2rako gauean hil zen, apoplexia baten ondorioz.<br \/>\nZaragozako Santa Engrazia monasterioan hilobiratu zuten.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jer\u00f3nimo Zurita kronikaria hiltzean<br \/>\n(1580), hura ordezteko hautatu zuten, 1581eko abenduaren 11n. Izan ere, 1576an,<br \/>\nBlancas izan zen Erresumako diputatuengatik Zuritaren <span>Anales<\/span><br \/>\nlanaren bigarren zatia berrikusteko enkargua jaso zutenetako bat. Ordurako,<br \/>\nBlancas eruditutzat hartzen zuten, eta Aragoiko Justiziaren figuraren<br \/>\njatorriari eta bilakaerari buruz ikertzen ari zen, eta ikerketa hori <span>Fastos de los Justicias de Arag\u00f3n<\/span> izeneko testuan jaso<br \/>\nzuen. Kronikari gisa, zenbait tratatu idatzi zituen; esate baterako, <span>Libro de linajes de Arag\u00f3n <\/span>eta <span>Sumario<br \/>\ny Resumario de las Cortes de Arag\u00f3n. <\/span>Lan horiek eta beste idazki batzuk<br \/>\nargitaratu gabe geratu ziren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Blancasen bi lan inprimatu zituzten<br \/>\nhura hil aurretik. Horietako bat lehen aipatu dugun <span>Aragonesium<br \/>\ncomentarii <\/span>izan zen <span>\u2014Fastos lanaren zabalkuntza zen\u2014;<br \/>\n<\/span>1584an amaitu zuen eta 1588an argitaratu zen, Aragoiko Kontseiluak<br \/>\njarritako zenbait oztopo gainditu ondoren (gaztelaniaz berrargitaratu zen,<br \/>\n1878an). Bestea <span>Ad Regum Aragonum <\/span>(1587) izan zen;<br \/>\n1680an, itzulita eta zabalduta argitaratu zuten,<span><br \/>\nInscripciones latinas a los retratos de los reyes de Sobrarbe <\/span>izenburuarekin.<br \/>\nLehenbiziko lana Aragoiren eta erresuma horretako monarken historia da, baina,<br \/>\nbatez ere, Aragoiko justiziaren figuraren historia, erresuma horretako<br \/>\nmagistratura nagusietakotzat \u2014nagusia ez bada\u2014 hartzen baita: \u00abgure<br \/>\nerrepublikaren \u2014idatzi zuen Blancasek\u2014 eta gure konkordia zibil eta<br \/>\ndomestikoaren funtsaren arteko lotura\u00bb. Lan horrek helburu politiko bat zuen:<br \/>\nAragoiko monarkiaren izaera paktista transmititzea. Bigarren lana ere, Aragoiko<br \/>\nmonarken historia bat zen, Diputazioko san Jurgiren aretoko erretratuen<br \/>\ninskripzioak abiapuntu hartuta. <span>xvii.<\/span>\u202fmendean,<br \/>\nbeste bi lan enblematiko argitaratu zituzten: <span>Coronaciones<br \/>\nde los seren\u00edsimos reyes de Arag\u00f3n <\/span>eta <span>Modo de<br \/>\nproceder en Cortes <\/span>(1641). Bi lan horietan, alderdi zeremonialak aztertu<br \/>\nzituen \u2014bilerak, koroatzeak eta errege-zina egiteko prozedurak\u2014, baina bazuten<br \/>\nerresumaren berezitasun historikoa nabarmentzeko helburua ere.<span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span><span>Comentarios <\/span><\/span><span>lanarekin, Aragoiko<br \/>\nbigarren kronikariak eztabaida sortu zuen, Sobrarbeko erresumaren eta foruen<br \/>\njatorriari buruz eta erresuma horren eta Nafarroaren arteko harremanari buruz<br \/>\negin zuen interpretazioaren ondorioz. Blancasen kontakizunean, musulmanen<br \/>\ninbasioaren ondoren, zaldun-talde batek mendean hartuak izatearen aurkako<br \/>\nerresistentzia egin zuten Pirinioetan, San Juan de la Pe\u00f1a monasterioaren<br \/>\ninguruan, eta, Jainkoaren laguntzaz, lehenbiziko garaipenak lortu zituzten,<br \/>\nGartzea Semenez buruzagiak gidatuta. Berreskuratutako lurralde hura hamabi<br \/>\nhandikik gobernatu zuten, haiek, aita santuari galdetu ondoren, errege bat<br \/>\nbaldintzapean hautatzea erabaki zuten arte. Baldintza horiek Sobrarbeko foruan<br \/>\nsartu ziren. Erregearen aurrekoak ziren foruak, eta subirano batek, zegokion<br \/>\nzina egin ondoren, hautatua izateko bete behar zituen sei printzipio nagusiak<br \/>\njasotzen zituzten. Kapitulu haiek monarkaren boterea murrizten zuten,<br \/>\nlegearekin bat etorriz <span>\u2014<\/span>horregatik, monarkiak<br \/>\nkontratu-izaera zuen\u2014, eta horren berme nagusietako bat Justiziaren figura zen.<br \/>\nHorrela sortu zen Sobrarbeko erresuma eta mitoa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Noski, Blancasek ez zuen ezer<br \/>\nberririk asmatu. Izan ere, ehun urte lehenago, Vianako printzearen <span>Cr\u00f3nica<\/span> delakoan, hau kontatzen zen: Sobrarben, nafarrek<br \/>\neta aragoiarrek beren forua sortu (\u00ab<i>ficieron su fuero<\/i>\u00bb), eta Eneko<br \/>\nAritza errege hautatu zutela. Kondaira hori eta Blancasek jasotako funtsezko<br \/>\nlegeetakoren bat Nafarroako Foru Orokorrean eta tokiko beste foru batzuetan<br \/>\nagertzen ziren jada. Beste egile batzuek, hala nola Ram\u00edrez \u00c1valosek (1534) eta<br \/>\nReta lizentziadunak (1580), Gartzea Semenez hartzen zuten Nafarroako lehen<br \/>\nerregetzat, antzinakoagoa eta Pelaioren garaikidea izateagatik. Finean,<br \/>\nLalindek \u00abNafarroako kondaira historiografikoa\u00bb deiturikoa, <span>xiii.<\/span>\u202fmendetik sortua eta <span>xvi.<\/span>\u202fmendean<br \/>\nkronikariek berridatzia, Blancasek Aragoirako egokitu zuen kondaira bera da,<br \/>\nGartzea Semenez Sobrarbeko lehenbiziko errege mitiko bihurtu baitzuen,<br \/>\nGualberto Fabricio de Vagadek <span>Coronica de Arag\u00f3n<\/span><br \/>\n(1499) lanean egin zuen bezalaxe; baina Blancasen lanean, Nafarroa baztertuta<br \/>\ngeratzen zen. Hala, hasieran, nafarrek eta aragoiarrek erresuma baten<br \/>\nsorrera-printzipioei buruzko ikuspegi historiko bera izan bazuten ere<br \/>\n\u2014kontratu-lege batean oinarritua, foruetan, alegia\u2014, beren erresumen<br \/>\nantzinatasunari buruzko eztabaida batean egin zuten aurrez aurre, hamarkada<br \/>\nasko iraun zuen polemika batean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Iragan nazionalen antzinatasuna aldarrikatu eta<br \/>\nberreraikitzeko balizko fikzioetatik harago \u2014halakoak sortu zituzten korronte<br \/>\ngotizistek Europan\u2014, Blancas \u2014eruditua eta latinista bikaina zen, eta ordura<br \/>\narte idatzitako historia eta kronikak ezagutzen zituen; \u00abideologo\u00bb bat zen,<br \/>\nLalinderen esanetan\u2014, bere lan historiografikoan eta konpromiso politikoan oinarrituta,<br \/>\nmonarkia mugatu baten ideiaren defendatzaile nabarmenetako bat izan zen, eta,<br \/>\nhorrenbestez, Aragoiren askatasunen defendatzailea, errege-boterea sendotzearen<br \/>\naldeko beste joera batzuen aurka. Hori guztia dela eta, Gil Pujolen esanetan,<br \/>\nBlancasen lana \u00ab<span>xvi<\/span>.\u202fmendearen bigarren<br \/>\nerdialdekoEuropako korronte konstituzionalistaren lan nagusietako bat da\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zaragozako notario aberats Mart\u00edn de Blancas-en eta Catalina Tom\u00e1s-en semea izan zen, lau anai-arrebetatik hirugarrena. Ez dakigu zehazki noiz jaio zen, eta 1540ko hamarkadako lehenbiziko urteetan jaio zela uste da. Zaragozan lehen ikasketak egin ondoren, Valentziako Unibertsitatean sartu zen 1556an. Han, heziketa klasiko sendoa jaso zuen \u2014besteak beste, Pedro Juan N\u00fa\u00f1ez izan zuen irakasle\u2014 eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[301],"class_list":["post-3057","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>BLANCAS, Jer\u00f3nimo de (Zaragoza, ca.\u202f1540 - Zaragoza, 1590). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blancas-jeronimo-de-342-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BLANCAS, Jer\u00f3nimo de (Zaragoza, ca.\u202f1540 - Zaragoza, 1590). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Zaragozako notario aberats Mart\u00edn de Blancas-en eta Catalina Tom\u00e1s-en semea izan zen, lau anai-arrebetatik hirugarrena. Ez dakigu zehazki noiz jaio zen, eta 1540ko hamarkadako lehenbiziko urteetan jaio zela uste da. Zaragozan lehen ikasketak egin ondoren, Valentziako Unibertsitatean sartu zen 1556an. Han, heziketa klasiko sendoa jaso zuen \u2014besteak beste, Pedro Juan N\u00fa\u00f1ez izan zuen irakasle\u2014 eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blancas-jeronimo-de-342-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/blancas-jeronimo-de-342-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/blancas-jeronimo-de-342-eu\\\/\",\"name\":\"BLANCAS, Jer\u00f3nimo de (Zaragoza, ca.\u202f1540 - Zaragoza, 1590). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T13:23:44+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/blancas-jeronimo-de-342-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/blancas-jeronimo-de-342-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/blancas-jeronimo-de-342-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BLANCAS, Jer\u00f3nimo de (Zaragoza, ca.\u202f1540 &#8211; Zaragoza, 1590).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BLANCAS, Jer\u00f3nimo de (Zaragoza, ca.\u202f1540 - Zaragoza, 1590). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blancas-jeronimo-de-342-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"BLANCAS, Jer\u00f3nimo de (Zaragoza, ca.\u202f1540 - Zaragoza, 1590). - Iura Vasconiae","og_description":"Zaragozako notario aberats Mart\u00edn de Blancas-en eta Catalina Tom\u00e1s-en semea izan zen, lau anai-arrebetatik hirugarrena. Ez dakigu zehazki noiz jaio zen, eta 1540ko hamarkadako lehenbiziko urteetan jaio zela uste da. Zaragozan lehen ikasketak egin ondoren, Valentziako Unibertsitatean sartu zen 1556an. Han, heziketa klasiko sendoa jaso zuen \u2014besteak beste, Pedro Juan N\u00fa\u00f1ez izan zuen irakasle\u2014 eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blancas-jeronimo-de-342-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blancas-jeronimo-de-342-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blancas-jeronimo-de-342-eu\/","name":"BLANCAS, Jer\u00f3nimo de (Zaragoza, ca.\u202f1540 - Zaragoza, 1590). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T13:23:44+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blancas-jeronimo-de-342-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blancas-jeronimo-de-342-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/blancas-jeronimo-de-342-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BLANCAS, Jer\u00f3nimo de (Zaragoza, ca.\u202f1540 &#8211; Zaragoza, 1590)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3057","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3057\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3057"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3057"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}