{"id":3055,"date":"2020-04-23T15:20:58","date_gmt":"2020-04-23T13:20:58","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/zurita-y-castro-jeronimo-341-eu\/"},"modified":"2020-04-23T15:20:58","modified_gmt":"2020-04-23T13:20:58","slug":"zurita-y-castro-jeronimo-341-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zurita-y-castro-jeronimo-341-eu\/","title":{"rendered":"ZURITA Y CASTRO, Jer\u00f3nimo (Zaragoza, 1512 &#8211; Zaragoza, 1580)."},"content":{"rendered":"<p><span>Zaragozan jaio zen, 1512ko abenduaren 4an, eta Miguel<br \/>\nZurita eta haren bigarren emazte Ana de Castro izan ziren bere gurasoak. Aita<br \/>\nFernando <i>Katolikoaren<\/i> eta Karlos\u00a0V.a enperadorearen ganberako medikua<br \/>\nizan zen. Alcal\u00e1ko Unibertsitatean ikasi zuen, eta, han, prestakuntza sendoa<br \/>\njaso zuen hizkuntza klasikoetan eta erretorikan. 1530ean, enperadoreak<br \/>\nBarbastro hiriko eta Almud\u00e9var hiribilduko merio izendatu zuen, bai eta bere<br \/>\nganberako zaldun ere. Gero, bere aitak karguari uko egin ondoren, Huescako<br \/>\nbaile izan zen. 1537an, Inkisizioko idazkariaren alaba Juana Garc\u00eda de<br \/>\nOliv\u00e1nekin (\u2020\u202f1549) ezkondu zen, Valladoliden \u2014horri esker, koadjutore eta<br \/>\naitaginarrebaren ondorengo izan zen idazkaritza horretan\u2014. Bost seme-alaba izan<br \/>\nzituzten. Monz\u00f3ngo Gorteek Aragoiko Erresumako kronikariaren kargua sortu<br \/>\nondoren (1547), diputatuek kargu hori betetzeko hautatu zuten 1548ko maiatzaren<br \/>\n31n.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kronikariak, kargu horretan, erregearen baimena izan zuen<br \/>\nKoroako artxibategiak eta liburutegiak kontsultatzeko. Horri esker, artxibategi<br \/>\neta liburutegietako funtsak kontsultatu ahal izan zituen Bartzelonan, Sizilian<br \/>\neta Erroman, besteak beste. 1526. urte aldera, amaituta zuen <span>Anales <\/span>lanaren lehen zatiaren idazketa, eta urte horretan<br \/>\nbertan argitaratu zen lan hori. Filipe\u202fII.\u200aaren konfiantzazko gizona izan zen<br \/>\n1566tik 1571era, eta erregearen ganberako eta kontseiluko idazkari, Inkisizioko<br \/>\nidazkari, Aragoiko Koroako erresumen protonotario, eta Zaragozako kontulari<br \/>\nnagusi izendatu zuten, besteak beste. 1578an, <span>Indices rerum<br \/>\nab Aragoniae Rebus Gestarum <\/span>lana argitaratu zuen, erresumaren<br \/>\nhistoriaren laburpen bat. 1579an, <span>Anales<\/span> lanaren<br \/>\nbigarren zatia argitaratu zen, eta 1580an, berriz, <span>Historia<br \/>\ndel rey D. Hernando el Cat\u00f3lico<\/span> lana. 1580ko azaroaren 3an hil zen, eta<br \/>\nZaragozako Santa Engrazia monasterioan hilobiratu zuten. Zuritaren liburutegia<br \/>\nZaragozako <span>Aula Dei<\/span> kartusiari eman zioten.<br \/>\nArgitaratu gabeko lan eta balio historiko dokumentu ugari utzi zituen, gaur<br \/>\negun sakabanatuta edo desagertuta daudenak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><span>Anales<\/span><\/span><span><br \/>\nlanean, albiste ugari daude Nafarroaren, Aragoiren eta haien monarken arteko<br \/>\nharremanei buruz, Fernando <i>Katolikoa<\/i> tronuratzen den unera arte.<br \/>\nJatorrietara atzera egitean, Zurita, dokumentazioarekiko atxikipen handia<br \/>\nzuenez, haren aurreko Aragoiko kronika-lanak alde batera utzi gabe ere, beste<br \/>\negile batzuek baino zuhurtzia eta zehaztasun handiagoz jokatu zuen, kontuan<br \/>\nhartuta \u00abaniztasun handia\u00bb zegoela \u00abegile serioen artean lehenbizi Aragoiko<br \/>\nmendietan sortu zen erresuma honen jatorriari eta hasierari buruz\u00bb. Zuritaren<br \/>\nustez, erresumen antzinatasunari buruzko lehiak \u00abzalantzan jarri du zein izan<br \/>\nzen erresuma zaharrena, Sobrarbekoa \u2014haren mende zegoen Aragoiko probintzia\u2014<br \/>\nala Iru\u00f1ekoa, geroago Nafarroako Erresuma izan zena. Egile bakoitzak egokia<br \/>\niruditzen zaiona hartzen du kontuan\u00bb. Kristauen lehenbiziko erresistentziaren<br \/>\neta musulmanen aurrean izandako porrotaren gorabeherak kontatu ondoren, Eneko<br \/>\nAritzaren berri ematen du. \u00abBigorrako konderrian jaio zen\u00bb, eta Iru\u00f1eko errege<br \/>\nhautatu zuten 819an, eta \u00abAragoiko lehena\u00bb. Lehenago, Vianako printzearen<br \/>\nkronikari jarraituz, aipatzen du nola ezarri zituzten nafarrek eta aragoiarrek<br \/>\nSobrarbeko foruak, eta errege-erreginek foruen zina egin behar zutela hautatuak<br \/>\nizan aurretik, eta, aldi berean, Aragoiko justiziaren kargua ezarri zela,<br \/>\n\u00abaskatasunaren defentsa\u00bb bermatzeko; \u00abhau da, foruei eta ohiturei eusteko\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Oso interesgarria da zer iritzi dituen Nafarroaren 1512ko<br \/>\nkonkistari buruz. Fernando erregearen historian, konkistaren aurretiko<br \/>\nbaldintza politiko guztiak xehetasun handiz azaltzen dira. <span>De<br \/>\nla incorporaci\u00f3n del reino de Navarra en la Corona de Castilla&#8230;<\/span><br \/>\nkapituluan, Nafarroako Erresumari eusteko argudio nagusiak adierazten ditu,<br \/>\neta, horien artean, garrantzi txikienekoa da Nafarroako errege-erregina<br \/>\nzismatikoak izateagatik eskumikatu zituztela. Izan ere, Fernando erregeak, aita<br \/>\nsantuaren kondena alde batera utzita ere, \u00abbere kontzientzia lasai eta<br \/>\nbermatuta zuen erresuma horren defentsari eta ondorengotzari dagokionez, bere<br \/>\nondare propiokoa zen Aragoiko Erresuman bezalaxe\u00bb. Horretarako, Zuritak honako<br \/>\nhauek argudiatzen zituen: Vianako printze Karlos izan zela erresumaren<br \/>\nzatiketaren erruduna, gurasoei ez obeditzeagatik; Joan\u00a0II.\u200aak frantsesen<br \/>\npresioengatik laga ziola erresuma Gaston Foixkoaren emazte Leonorri, bere seme<br \/>\nFernandori laga beharrean; Nafarroako errege-erreginek Luis\u00a0XII.arekin<br \/>\nBloisen sinatutako akordioaren helburua zela Germana Foixkoari \u2014\u200aFernando <i>Katolikoaren<\/i><br \/>\nemaztea eta Gaston Foixkoaren biloba\u2014 eragoztea Nafarroako errege-erreginek<br \/>\nFrantzian zituzten jabetzak aldarrikatzeko aukera. Zuritarentzat, oinordetza<br \/>\nhori, legitimoa ez zenez, Albretekoek erresuma galtzearen azken kausa izan zen<br \/>\nazkenean, Jainkoaren probidentziak hala eraginda: \u00abAitaren zigorragatik,<br \/>\nseme-alabak haien ondasunak gabe geratu ziren [&#8230;] Hortaz, Jainkoak erabaki<br \/>\nzuen eskubide zaharrak, Aragoi eta Gaztelako errege-erreginek eskuratu<br \/>\nzituztenak \u2014<i>Anales<\/i>etan aipatu direnak eta erregeak armen bidez<br \/>\nkonkistatu zituenak\u2014, Austriako etxekoen eskuetara joango zirela\u00bb. Eta horrez<br \/>\ngain, beste argudio bat ere gehitu zuen: 1518an, Aragoiko Gorteetan, Germana<br \/>\nerreginak laga egin zituela Leonor andrearen biloba izateagatik Nafarroako<br \/>\nErresumaren gainean zituen eskubideak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zurita da, zalantzarik gabe, une horretako historiografiako<br \/>\nhistorialari gorenetako eta errespetatuenetako bat. <span>xvii.\u00a0<\/span>mendeko<br \/>\negile baten esanetan, \u00abAragoiko historiaren aita izan zen, Herodoto Greziaren<br \/>\nhistoriarena eta Livio Erromako historiarena izan ziren bezalaxe\u00bb, bai<br \/>\njatorrizko dokumentazioa kontsultatzeko grinagatik, bai historiako gertaeren<br \/>\nazterketa fin eta zorrotzagatik. Gertaera horiek estilo soil batez kontatzen<br \/>\nzituen, hitz gutxirekin, Tazitoren erara, asko miresten baitzuen. Dena dela,<br \/>\nbere iritziak ere adierazi zituen. Monarken aldekoa zen, oso, eta, batez ere,<br \/>\nFernando <i>Katolikoaren<\/i> aldekoa, baina monarkiarekiko zaletasun hori<br \/>\nizanda ere, ez zion utzi monarkiaren jatorri eta oinarri kontraktuala<br \/>\ndefendatzeari.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zaragozan jaio zen, 1512ko abenduaren 4an, eta Miguel Zurita eta haren bigarren emazte Ana de Castro izan ziren bere gurasoak. Aita Fernando Katolikoaren eta Karlos\u00a0V.a enperadorearen ganberako medikua izan zen. Alcal\u00e1ko Unibertsitatean ikasi zuen, eta, han, prestakuntza sendoa jaso zuen hizkuntza klasikoetan eta erretorikan. 1530ean, enperadoreak Barbastro hiriko eta Almud\u00e9var hiribilduko merio izendatu zuen, bai [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[301],"class_list":["post-3055","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ZURITA Y CASTRO, Jer\u00f3nimo (Zaragoza, 1512 - Zaragoza, 1580). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zurita-y-castro-jeronimo-341-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ZURITA Y CASTRO, Jer\u00f3nimo (Zaragoza, 1512 - Zaragoza, 1580). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Zaragozan jaio zen, 1512ko abenduaren 4an, eta Miguel Zurita eta haren bigarren emazte Ana de Castro izan ziren bere gurasoak. Aita Fernando Katolikoaren eta Karlos\u00a0V.a enperadorearen ganberako medikua izan zen. Alcal\u00e1ko Unibertsitatean ikasi zuen, eta, han, prestakuntza sendoa jaso zuen hizkuntza klasikoetan eta erretorikan. 1530ean, enperadoreak Barbastro hiriko eta Almud\u00e9var hiribilduko merio izendatu zuen, bai [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zurita-y-castro-jeronimo-341-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zurita-y-castro-jeronimo-341-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zurita-y-castro-jeronimo-341-eu\\\/\",\"name\":\"ZURITA Y CASTRO, Jer\u00f3nimo (Zaragoza, 1512 - Zaragoza, 1580). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T13:20:58+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zurita-y-castro-jeronimo-341-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zurita-y-castro-jeronimo-341-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zurita-y-castro-jeronimo-341-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ZURITA Y CASTRO, Jer\u00f3nimo (Zaragoza, 1512 &#8211; Zaragoza, 1580).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ZURITA Y CASTRO, Jer\u00f3nimo (Zaragoza, 1512 - Zaragoza, 1580). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zurita-y-castro-jeronimo-341-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ZURITA Y CASTRO, Jer\u00f3nimo (Zaragoza, 1512 - Zaragoza, 1580). - Iura Vasconiae","og_description":"Zaragozan jaio zen, 1512ko abenduaren 4an, eta Miguel Zurita eta haren bigarren emazte Ana de Castro izan ziren bere gurasoak. Aita Fernando Katolikoaren eta Karlos\u00a0V.a enperadorearen ganberako medikua izan zen. Alcal\u00e1ko Unibertsitatean ikasi zuen, eta, han, prestakuntza sendoa jaso zuen hizkuntza klasikoetan eta erretorikan. 1530ean, enperadoreak Barbastro hiriko eta Almud\u00e9var hiribilduko merio izendatu zuen, bai [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zurita-y-castro-jeronimo-341-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zurita-y-castro-jeronimo-341-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zurita-y-castro-jeronimo-341-eu\/","name":"ZURITA Y CASTRO, Jer\u00f3nimo (Zaragoza, 1512 - Zaragoza, 1580). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T13:20:58+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zurita-y-castro-jeronimo-341-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zurita-y-castro-jeronimo-341-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zurita-y-castro-jeronimo-341-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ZURITA Y CASTRO, Jer\u00f3nimo (Zaragoza, 1512 &#8211; Zaragoza, 1580)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3055","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3055\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3055"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3055"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}