{"id":3049,"date":"2020-04-23T15:14:22","date_gmt":"2020-04-23T13:14:22","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/floranes-y-encinas-rafael-338-eu\/"},"modified":"2020-04-23T15:14:22","modified_gmt":"2020-04-23T13:14:22","slug":"floranes-y-encinas-rafael-338-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/floranes-y-encinas-rafael-338-eu\/","title":{"rendered":"FLORANES Y ENCINAS, Rafael (Tanarrio, Cantabria, 1743 &#8211; Valladolid, 1801)."},"content":{"rendered":"<p><span>Li\u00e9banan<br \/>\njaio zen, mendialdean, gaur Kantabriako erkidegoa den eskualdean. Potesko San<br \/>\nRaimundoren monasterioan sortutako Latin eta Gramatikako Ikastetxean ikasi<br \/>\nzuen, eta idazkerarako sentiberatasun berezia atera zuen handik. Hamasei urte<br \/>\neskas zituela Valladolidera joan zen, han bizi zelako haren familiar bat, Juan<br \/>\nde Flor\u00e1nez y V\u00e9lez de Robles, Farneseren Erregimentuko militarra zena. Etxean<br \/>\nhartu zuen hark, eta handik urte batzuetara mesede egin zion Tavanerosko Jauna<br \/>\ntitulua emanda.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren<br \/>\nezaupideek Valladolideko Kantzelaritzako eskribautza bateko ateak zabaldu<br \/>\nzizkioten, non haren esanetan kuriaren laguntzaile aritu zen, lau urte luzez,<br \/>\nhainbat ofizio publikotan. Aldi horretan lan egiteaz gain Unibertsitateko Lege<br \/>\neta Kanonetako ikasketak egin ote zituen ez dago argi, baina Floranesek berak<br \/>\naitortu zuenez, jurisprudentzia ikasi bai, baina Doktore titulua hartzeko eta<br \/>\nZuzenbidean eta Historian erantzuteko ohikoak ziren gradu literarioak ez zituen<br \/>\nlortu. Horiek ez edukitzeak mugatu egin zizkion Floranesi bizitzan lortu nahi<br \/>\nizan zituen kargu publikoetara iristeko aukerak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Valladoliden<br \/>\nbizi izan zen 1768 arte, eta ondoren Bilbora joan zen. Han, Juan Domingo del<br \/>\nJunco korrejidoreak (Valladolideko Kantzelaritzako epaile eta Floranesen<br \/>\nbabeslea) Bizkaiko Entzutegiko auzien prokuradore izendatu zuen (maiatzak 5).<br \/>\nIzendapena aurkaratu egin zuen Jaurerriko sindiko nagusiak, Foru-legeetan<br \/>\neskatzen zen bizkaitar-jatorriaren baldintza ez zuelako betetzen, eta ez<br \/>\nzituelako \u00ablanbide horretarako beharrezkoak ziren kalitateak eta euskararen<br \/>\nulermenik ere ez\u00bb. Haren izendapenaren aurkako ekimen horrek, beharbada,<br \/>\nmarkatu izanen zuen Floranesek Jaurerriko Instituzioekin eta jendeekin izan<br \/>\nzuen harremana, lau urtez luzatu baitzen auzi hura. Hala ere, horrek ez zion<br \/>\ngalarazi Li\u00e9banako jakintsuari Bizkaiko konstituzio politikoari zion miresmena<br \/>\nazaltzea hurrengo lanetan. Bizkaiko postua ukatu zitzaionean, Gasteizera joan<br \/>\nzen (1768) eta han Maria Ignacia Goikoetxea Sagarminagarekin ezkondu zen. Ez<br \/>\nzuten seme-alabarik izan baina haien ezkontzak bizi guztian iraun zuen, aldi<br \/>\nbatez bereizita egon baziren ere, senar-emazteen arteko gorabeherak tartean. Diestro<br \/>\nCabriaren arabera, aldi hura aztoragarria izan zen Floranesentzat arlo<br \/>\npertsonalean, 1780ko urtarrilaren 21eko banaketa- eta konkordia-eskritura<br \/>\nbatean jasotzen zenez.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1771. urtean, jadanik Gasteizen bizi zela, Berwickeko dukearen<br \/>\nenkarguz lan egin zuen Arabako artxiboetan Aiala etxeko leinuaren historia<br \/>\ngenealogikoa osatzeko. Une horretatik aurrera, Aierberen arabera, familia<br \/>\nhorrek babesa<\/span><span><br \/>\neman zion, eta gainera, enkargu horrek probintziako artxibo nagusietako ateak<br \/>\nzabaldu zizkion. Urte horretan bere burua eskaini zion Campomanesi Historiaren<br \/>\nErrege Akademiak proiektatzen zuen <i>De re diplom\u00e1tica<\/i> lanean parte<br \/>\nhartzeko. Ez zuen, ordea, haren baiezko erantzunik jaso.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1774an,<br \/>\nkuriaren zerbitzuko kargu publiko batera iristeak zuen zailtasunaz ohartuta, eta<br \/>\nitzal handiko babeslerik, Berwickeko dukeaz besterik, ez zuela, memorial bat<br \/>\nidatzi zion Karlos\u202fIII.ari. Memorial hartan bere merituen aitortza ofiziala<br \/>\n(\u00abtitulu duin bat\u00bb) eskatzen zion, horretarako azpimarratuz bere esperientzia<br \/>\nprofesionala jarduera diplomatiko eta paleografikoetan, eta Valladolideko<br \/>\nkantzelaritzan justiziaren jardueran lortu zuen eskarmentua. Orduan ere ez zuen<br \/>\narrakastarik lortu haren ekimenak. Beti kexu izaten zen <i>bitartekariak<\/i><br \/>\nfalta zirelako, hau da, Gortearen mesedea lortzen zuten pertsonak, Joseph del<br \/>\nCampillo ministroa hil zenez geroztik, hark beti bete izan baitzuen eginkizun<br \/>\nhori Floranesen leinuko kideen alde, eta haien herrikide menditarren alde,<br \/>\n1743an hil zen arte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1777ko<br \/>\napirilaren 23an, berriz ere Valladolidera joan zen. Iritsi zenean, haren osaba<br \/>\nJuan de Floranes y V\u00e9lez Roblesek maiorazkoa eman zion dohaintzan, eta<br \/>\nTavanerosko jaun titulua. Titulua nolabait ohorezkoa zen, baina baliotsua<br \/>\nizanen zitzaion handik aurrera, Valladolideko goi-mailako gizarteko ateak eta<br \/>\nharekin lotuta mendearen bigarren erdian sortzen ari ziren kultur entitateetako<br \/>\nateak zabaltzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1778an,<br \/>\njurisprudentziaren inguruan zuen ezagutza praktikoari esker, Berwick y Liria<br \/>\ndukearen auzietarako ahalordedun nagusia izendatu zuten Valladolideko Kantzelaritzaren<br \/>\naurrean, eta kargu horri esker gainditu ahal izan zituen une hartan bizi zituen<br \/>\nestualdi ekonomikoak, eta lasai samar bizitzeko aukera izan zuen. Hiri hartan<br \/>\nfinkatu zen behin betiko, eta bere dohain ilustratuengatik nabarmendu zen.<br \/>\n1784tik aurrera juristen prestakuntzarako akademia partikular bat sortu zuen,<br \/>\nnon batez ere zientzia historikoak eta latina irakasten ziren. Gainera, hiri<br \/>\nhartako instituzio kultural eta ekonomiko nagusietako merituzko kide ospetsua<br \/>\nizan zen, besteak beste, Valladolideko Errege Akademia Ekonomiko-patriotikoan,<br \/>\nErrege Akademia Anatomiko Kirurgikoan, eta batez ere Jurisprudentziaren San<br \/>\nKarlos Errege Akademian. Akademiekin izan zuen loturak nolabaiteko ospea eman<br \/>\nzion, eta horrek erraztu zion hiria bisitatzen zuten pertsona ilustratuekin<br \/>\nharremana izatea; Jovellanosek bere lanetan hiri hartara egindako bisitak<br \/>\naipatu zituen, eta gutxienez bi bilera aipatu zituen (1791n eta 1797an), bertan<br \/>\nzirela Floranes eta Valladolideko intelektualik ospetsuenak, adibidez, Juan<br \/>\nMel\u00e9ndez Vald\u00e9s fiskala (1754-1817), Jovellanosen adiskide pertsonala eta<br \/>\nbabestua.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Floranes,<br \/>\nnonbait, osasunez makal ibiltzen zen, eta aldian behin Valladoliden zituen<br \/>\nbetebeharrak utzi eta bainuetxeetara joan behar izaten zuen, edo bestela,<br \/>\nTanarrioko jaiotetxean gordetzen zen. Behin baino gehiagotan egin zuen hori;<br \/>\nesate baterako, 1785ean, malariaren antzeko sukar batzuk sendatzeko mendialdeko<br \/>\nklima aholkatu ziotenean, Li\u00e9banara joan zen. Egonaldi horretan, familiaren<br \/>\nartxiboa ikusita, bere abizenaren genealogia osatu zuen, interes handiko datu<br \/>\nbiografikoak emanez.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Berriz<br \/>\nere Valladoliden zela, osasun arazoengatik abokatuak prestatzeko akademia<br \/>\nixtera behartuta ikusi zuen bere burua, eta hainbat kargu publikotan zerbitzu<br \/>\nematen aritu zen (Floranesek berak esan zuenez, \u00abherritarren eskariz\u00bb): jende<br \/>\narruntaren prokuradorea izan zen udaletxean (1785 eta 1786);<br \/>\nsustatzaile-fiskala (1787-1788) Jurisprudentziaren Errege Akademian, non<br \/>\nlegeetako graduatu berrientzako irakaskuntza teorikoa eta praktikoa ematen<br \/>\nzuen; Mestaren Kontzeju Prestuaren Auzitegiko prokuradorea, eta berriz ere<br \/>\nValladolideko sindiko nagusia, 1797-1798 biurtekoan. 1791n, Kantzelaritzako<br \/>\nartxibozain-erregistratzailea hil ondoren, haren lekua hartu nahi izan zuen,<br \/>\nbaina ez zuen lortu. Porrot egin ondoren, 1793tik eta hil arte, noizean behin,<br \/>\nValladolideko Kantzelaritzako aditu-eginkizunetan aritu zen, poligrafo eta<br \/>\nantzinako letraren transkribatzaile gisa zuen jakinduriarekin zerikusia zuten<br \/>\nauziei buruzko txostenak egiten. Txosten horien bilduma jaso zuen <i>Operaciones<br \/>\npericiales diplom\u00e1ticas<\/i> izeneko lan interesgarrian, berak egindako<br \/>\naditu-txostenen egokitasunaren eta sakontasunaren lekukotasuna emanez. 1800eko<br \/>\nekainaren 27an memorial bat idatzi zion Karlos\u202fIV.ari titulu bat erregutuz,<br \/>\nalegia, <i>Int\u00e9rprete y Censor Regio para todo lo que ocurra del g\u00e9nero<br \/>\ndiplom\u00e1tico en la Chanciller\u00eda de Valladolid y su distrito <\/i>izeneko titulua<i>,<br \/>\n<\/i>baina aurreko beste hainbat aldiz gertatu zen bezala, orduan ere ez zuen<br \/>\nbere asmoa lortu, izendapen hura babestuko zuen titulu akademikorik ez zuelako.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1799ko<br \/>\nazaroaren 3an haren emaztea hil zen Valladoliden. Haren heriotzaren ondoren<br \/>\nFloranesek izan zuen atsekabearen lekukotasuna Jovellanosek eskaini zuen, bere <i>Diarios<\/i><br \/>\nlanean hark 1800ean bidali zion eskutitz bat jasoz. Emaztea galdu izanak ia<br \/>\nadorerik gabe utzi zuen Kantzelaritzaren aurrean aditu-lanak egiteko, eta<br \/>\ngogorik gabe ere, Jovellanosekin egitekoa zuen eztabaidan aritzeko, haren <i>Informe<br \/>\nde la ley agraria<\/i> lanari hainbat ohar eta iruzkin egoki egin baitzizkion.<br \/>\nAzkenik, Valladoliden hil zen 1801eko abenduaren 6an, berrogeita hemezortzi<br \/>\nurte zituela. Emaztearen ondoan lurperatu zuten, Antiguako elizan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Floranesen<br \/>\nlana Euskal Herriari buruzko aipamenez josia dago, izan ere, bizitzaren aldi<br \/>\nlabur bat Bilbon igaro zuen, Gasteizen ere bizi izan zen, eta hango artxibo<br \/>\npubliko nahiz pribatuetan ikerketa sakonak egiteko aukera izan zuen.<br \/>\nArtxiboetan egindako lan handiari esker, ongi dokumentatu ahal izan zituen<br \/>\nlurralde horiei buruzko lanak, jatorrizko iturriak erabiliz, egiazko euskal<br \/>\nhistoria baten eraikuntzarako batere lagungarriak izan ez ziren fabula eta<br \/>\nnotizia faltsuetatik urrun. 1775ean <i>Memorias y privilegios de la MN y ML<br \/>\nciudad de Vitoria<\/i> lana konposatu zuen, ondoren Madrilen publikatu zena<br \/>\n1922an. 1776an, Gasteizen zela, haren lan laudatuenetako bat idatzi zuen,<br \/>\nUre\u00f1ak berak eta Men\u00e9ndez Pelayok ere (\u00abmetodikoa [&#8230;] eta digresiorik gabea\u00bb)<br \/>\ngoraipatu zutena: <i>Discurso hist\u00f3rico y legal sobre la exenci\u00f3n y libertad de<br \/>\nlas tres nobles Provincias vascongadas. Origen del derecho de diezmos y el de<br \/>\nadunas de Cantabria&#8230; <\/i>izenekoa; lan horretan, hiru euskal lurralde horien<br \/>\neskubide korporatibo zaharrak, foruetan sintetizatzen zirenak, defendatu<br \/>\nzituen, eta lan horrek eman zion, orduan bai, ordura arte ukatu zitzaion ospea,<br \/>\nhiru lurralde historikoetako batzarrek eta Bilboko Kontsulatuak hark egindako<br \/>\nlanaren aintzatespena adierazi baitzuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arabari<br \/>\nburuzkoa da, halaber, <i>La supresi\u00f3n del Obispado de Alava y sus derivaciones<br \/>\nen la historia del Pa\u00eds Vasco<\/i> (Madril, 1919) lana.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aiala<br \/>\netxeko leinuari buruz ere hainbat ikerlan idatzi zituen Floranesek, familiaren<br \/>\nartxibo pribatuak eskura zituela baliatuta: <i>Vida literaria del Canciller<br \/>\nMayor de CastillaD. Pedro L\u00f3pez de Ayala<\/i>; <i>Historia geneal\u00f3gica de la<br \/>\ncasa de Ayala<\/i>, <i>Fueros de la M.\u202fN. tierra de Ayala, recopilados por D.<br \/>\nFern\u00e1n P\u00e9rez de Ayala&#8230;<\/i>, eta beste hainbeste.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gipuzkoari<br \/>\nburuz ere idatzi zuen, hain zuzen ere <i>Suplementos, notas y adiciones del<br \/>\ncompendio historial de la Muy Noble y Muy Leal Provincia de Guip\u00fazcoa de Lope<br \/>\nMart\u00ednez de Isasti<\/i> lana, tartean ageri direla, Aierbek dioenez, Erdi Aroan<br \/>\neuskaldunen eta ingelesen artean izandako gerren aipamenak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Floranesen<br \/>\nlan zabalak askotariko iritziak jaso zituen. Aldeko iritziak eman zituzten<br \/>\nhainbat egilek, besteak beste Jord\u00e1n de Assok, Miguel de Manuelek,<br \/>\nJovellanosek, aita Enrique Fl\u00f3rezek eta, aurrerago, Men\u00e9ndez Pelayok berak ere.<br \/>\nEgile autodidakta izan zen eta, ezagutu zutenen hitzei kasu egitera,<br \/>\ndesordenatu samarra, horrek, berez, historiaren ikerkuntzan metodorik gabe<br \/>\naritu zenik esan nahi ez badu ere, Antonio Truebak (1819-1889) idatzi zuen<br \/>\nbezala. Garai hartako beste egile batzuen antzera, metodo historiko-kritikoaren<br \/>\nlogika metodologikoaren arabera lan egin zuen, batzuetan digresiorako edo<br \/>\ndispertsiorako joerak, eta behar ez diren baliabideak erabiltzeko gogoak gaina<br \/>\nhartzen badute ere, eutsiezineko etorri jakintsuaren ondorioz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Buruargia<br \/>\nizanik, eta dokumentazioa zorrotz erabiltzen zuenez, haren garaikideek aintzat<br \/>\nhartu zituzten haren iritziak. Hala ere, haren lanak argitaratu gabe egon ziren<br \/>\negileak berak hala nahi izan zuelako, beharbada oso hurbilekoak izan zituen<br \/>\nbeste egile batzuek, besteak beste Assok eta Manuel de Miguelek, zentsuraren<br \/>\njazarpena jasan zutelako Alcal\u00e1ko Ordenamendua argitaratu zutenean; edo<br \/>\nbeharbada baliabide publikoen faltagatik, edo besterik gabe, konfiantza<br \/>\nfaltagatik, titulu akademikorik gabe, arlo zientifikoetan zuen jakinduria zabala<br \/>\nerakutsi ezin zuelakoan. Floranesek berak aitortzen zuen 1771n bere ikerketak<br \/>\n\u00abongi zehaztu\u00bb beharrak zirela, ezagutzera eman aurretik. Horregatik haren lan<br \/>\nintelektuala, argitara atera gabe, oharkabean igaro izanen zen haren<br \/>\ngaraikideen begietara. Egoera hori aldatu ahal izan zen handik urte batzuetara,<br \/>\n1774an adierazi zuenean buruan zerabilela \u00abprentsarako zerbait idaztea, nire<br \/>\nburua ezagutzera emateko\u00bb. Baina haren eskuizkribuek ezkutuan jarraitu zuten,<br \/>\ninoiz edo behin ikerlariren batek eskatzen zion kopiaren baten enkargua sortzen<br \/>\nez bazen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren<br \/>\nmaisu izan zitekeenaren berririk ez da, eta haren dizipuluenik ere ez. Haren<br \/>\nikerkuntzari dagokionez, zientzia osagarrien ezagutza eta erabilpena<br \/>\n(diplomazia, paleografia, kronologia&#8230;) lagun ezin hobeak izan zituen, eta<br \/>\nhaien balioa azpimarratu zuen lan ugaritan, ikerlan historikoak ororen<br \/>\noinarritzat joz. Artxiboetako ikerlaria izan zen, eta jakin-min zientifikoak<br \/>\neramanda, era guztietako lanak egin zituen; Valladolideko Kirurgiaren Akademian<br \/>\nkatedra ezartzeko gauza izan zen, zesareari buruzko edo barizelaren txertoari<br \/>\nburuzko hitzaldiak emanez; edo berdin, Udalarentzat txosten bat idazten zuen,<br \/>\nEsgueva ibaiak gainezka egiteak Valladoliden eragiten ahal zituen ondorio<br \/>\ngeofisikoei buruz; edo teknika juridiko zorrotza erabiliz, ezkon-musuaren<br \/>\ninguruan Toroko 53. legeak zioena aztertzen zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren<br \/>\nlana, zabala eta heterogeneoa, zoritxarrez sakabanatuta geratu zen hil zenean.<br \/>\nGaur egun akademia eta liburutegi ugaritan gordetzen da: Historiaren Errege<br \/>\nAkademian jasoa dago gehiena, zorionez (Floranes bilduma izenez ezagutzen<br \/>\ndena); Liburutegi Nazionalean; Men\u00e9ndez Pelayoren Liburutegian (publikoa) (De<br \/>\nla Pedraja funtsa); Santa Cruz Ikastetxe Nagusiko Liburutegian, Valladoliden;<br \/>\nNobleziaren Artxiboan,\u202fetab. Ez dirudi haren merituak modu ofizialean aitortu<br \/>\nzirenik ere; ez zuen arrakastarik izan zenbait kargu publiko lortzeko<br \/>\nCampomanesi edo Floridablancari zuzendutako idazkiak eginez egin zuen<br \/>\nahaleginean. Haren lanaren aitortza gehiago etorri zen akademietako giro ilustratuetatik,<br \/>\nedo haren eskuizkribuak irakurri eta haren jakintza entziklopedikoa baliatu<br \/>\nzuten adiskideen aldetik: besteak beste, Jord\u00e1n de Asso, Miguel de Manuel eta<br \/>\nJovellanos beraren aldetik, izan ere, estimu handitan hartu baitzituen bere <i>Informe<br \/>\nsobre la Ley Agraria<\/i> txostenari Floranesek egin zizkion iruzkinak,<br \/>\nzalantzarik gabe, testuaren alderdietako batzuk hobetzen zituztelako.<br \/>\nKonfiantza larregi zeukan Floranesek gizakiaren ontasunaz, eta beste<br \/>\nhistorialari batzuen eskuetan utzi zituen bere lan argitaragabe batzuk, gero<br \/>\nikusteko nola pertsona horien <i>curriculuma<\/i> gizentzen zen lan horien<br \/>\nerabilpenari esker, inongo eskrupulurik gabe eraman baitzituzten inprimategira,<br \/>\nosotara edo zati batean haienak zirela sinatuz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Li\u00e9banan jaio zen, mendialdean, gaur Kantabriako erkidegoa den eskualdean. Potesko San Raimundoren monasterioan sortutako Latin eta Gramatikako Ikastetxean ikasi zuen, eta idazkerarako sentiberatasun berezia atera zuen handik. Hamasei urte eskas zituela Valladolidera joan zen, han bizi zelako haren familiar bat, Juan de Flor\u00e1nez y V\u00e9lez de Robles, Farneseren Erregimentuko militarra zena. Etxean hartu zuen hark, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[299],"class_list":["post-3049","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>FLORANES Y ENCINAS, Rafael (Tanarrio, Cantabria, 1743 - Valladolid, 1801). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/floranes-y-encinas-rafael-338-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"FLORANES Y ENCINAS, Rafael (Tanarrio, Cantabria, 1743 - Valladolid, 1801). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Li\u00e9banan jaio zen, mendialdean, gaur Kantabriako erkidegoa den eskualdean. Potesko San Raimundoren monasterioan sortutako Latin eta Gramatikako Ikastetxean ikasi zuen, eta idazkerarako sentiberatasun berezia atera zuen handik. Hamasei urte eskas zituela Valladolidera joan zen, han bizi zelako haren familiar bat, Juan de Flor\u00e1nez y V\u00e9lez de Robles, Farneseren Erregimentuko militarra zena. Etxean hartu zuen hark, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/floranes-y-encinas-rafael-338-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"9 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/floranes-y-encinas-rafael-338-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/floranes-y-encinas-rafael-338-eu\\\/\",\"name\":\"FLORANES Y ENCINAS, Rafael (Tanarrio, Cantabria, 1743 - Valladolid, 1801). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T13:14:22+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/floranes-y-encinas-rafael-338-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/floranes-y-encinas-rafael-338-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/floranes-y-encinas-rafael-338-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"FLORANES Y ENCINAS, Rafael (Tanarrio, Cantabria, 1743 &#8211; Valladolid, 1801).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"FLORANES Y ENCINAS, Rafael (Tanarrio, Cantabria, 1743 - Valladolid, 1801). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/floranes-y-encinas-rafael-338-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"FLORANES Y ENCINAS, Rafael (Tanarrio, Cantabria, 1743 - Valladolid, 1801). - Iura Vasconiae","og_description":"Li\u00e9banan jaio zen, mendialdean, gaur Kantabriako erkidegoa den eskualdean. Potesko San Raimundoren monasterioan sortutako Latin eta Gramatikako Ikastetxean ikasi zuen, eta idazkerarako sentiberatasun berezia atera zuen handik. Hamasei urte eskas zituela Valladolidera joan zen, han bizi zelako haren familiar bat, Juan de Flor\u00e1nez y V\u00e9lez de Robles, Farneseren Erregimentuko militarra zena. Etxean hartu zuen hark, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/floranes-y-encinas-rafael-338-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"9 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/floranes-y-encinas-rafael-338-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/floranes-y-encinas-rafael-338-eu\/","name":"FLORANES Y ENCINAS, Rafael (Tanarrio, Cantabria, 1743 - Valladolid, 1801). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T13:14:22+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/floranes-y-encinas-rafael-338-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/floranes-y-encinas-rafael-338-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/floranes-y-encinas-rafael-338-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"FLORANES Y ENCINAS, Rafael (Tanarrio, Cantabria, 1743 &#8211; Valladolid, 1801)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3049","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3049\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3049"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3049"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}