{"id":3045,"date":"2020-04-23T15:10:15","date_gmt":"2020-04-23T13:10:15","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/rodriguez-campomanes-pedro-336-eu\/"},"modified":"2020-04-23T15:10:15","modified_gmt":"2020-04-23T13:10:15","slug":"rodriguez-campomanes-pedro-336-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-campomanes-pedro-336-eu\/","title":{"rendered":"RODR\u00cdGUEZ CAMPOMANES, Pedro (Campomanesko kondea) (Tineo, Asturias, 1723 &#8211; Madrid, 1802)."},"content":{"rendered":"<p><span>Pedro<br \/>\nRodr\u00edguez Campomanes, Campomanesko lehenengo kondea, Asturiasko Tineo<br \/>\nKontzejuan jaio zen 1723an, eta Madrilen hil zen 1802an. Madrilera joan zen<br \/>\nhamazazpi edo hemezortzi urte zituela; han, Juan Jos\u00e9 Ortiz de Amaya abokatu<br \/>\neta katedradunaren laguntzaile aritu zen, eta 1745ean Errege Kontseiluetako<br \/>\nabokatu gisa hartu zuten. Azpuru abokatuaren bulegoan ere aritu zen lanean.<br \/>\nBere bulegoa ireki zuenean, berehala lortu zuen arrakasta, goi-nobleziako jende<br \/>\nanitzen abokatu izan baitzen, tartean zirela Albako dukea eta Toledoko<br \/>\nartzapezpikua. Monarkiaren zerbitzura 1755ean hasi zen lanean, erresumako<br \/>\nKorreoaren eta Postaren Errentaren Epaitegiko aholkulari nagusi izendatu<br \/>\nzutenean. 1757an Korreoaren Errentaren Epaitegiaren ardura hartu zuen, eta<br \/>\n1760an Ogasuneko ministro togadun izendatu zuten. Lortu zituen kargurik<br \/>\naltuenak izan ziren Gaztelako Kontseiluko fiskaltza, 1762an lortu zuena, eta<br \/>\nGaztelako Ganberako fiskaltza, handik bost urtera, 1767an, hartu zuena. Urte<br \/>\nhorretatik 1783 arte, eta Gaztelako Kontseiluko eta Ganberako karguak hartu<br \/>\nzituen arte, bi fiskaltza horien zerbitzura aritu zen Campomanes. 1783 eta 1789<br \/>\nbitartean Gaztelako Kontseiluko aldi baterako gobernadore dekano aritu zen, eta<br \/>\nondoren kargu horren titularra izan zen 1791 arte. Urte hartan Kontseiluko<br \/>\ngobernadore karguan errelebatu zuten eta Estatu Kontseilura inkorporatu zen.<br \/>\nHistoriaren Errege Akademiako kide izan zen 1748tik aurrera, eta haren<br \/>\npresidente 1764tik 1791ra eta 1798tik 1801era.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gaztelako<br \/>\nKontseiluaren barnean fiskal kargua garrantzi handikoa zen. Haien statusa<br \/>\nkontseilarien hurrengoa izanik, boto eskubiderik gabe baina Kontseiluko kideak<br \/>\nziren fiskalak ere. Fiskalek monarkaren eta publikoaren interesak ordezkatzen<br \/>\nzituzten, Kontseilua informatzen zuten gobernuko, legezko eta era askotako<br \/>\nauzietan, eta beraiek prestatzen zituzten, Kontseilura iristen ziren auzi eta<br \/>\nerreklamazioen analisitik abiatuta, arau-proposamenak, ondoren, organo haren<br \/>\noniritzia eta erregearen baimena jasoz gero, lege bihurtzen ahal zirenak.<br \/>\nHalaber, erregeak igorritako lege-proposamenak aztertu eta Kontseiluaren<br \/>\naurrean defendatzen zituzten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Campomanes<br \/>\nizan zen, neurri handi batean, aldi hartan abiarazitako erreformen egilea,<br \/>\nbatez ere Gaztelako Kontseiluko fiskaltzatik eta, aldi berean, Ganberako<br \/>\nfiskaltzatik, berak prestatutako irizpen, alegazio eta idazkien bidez. Gainera,<br \/>\nGaztelako Kontseiluko fiskal eta ondoren gobernadore izanik 1791ra arte, era<br \/>\naktiboan parte hartu zuen Karlos\u202fIII.aren agintaldiko lege gehienen<br \/>\nprestaketan, eta are Karlos\u202fIV.aren agintaldiaren hasierakoetan ere, erreformen<br \/>\npolitika sustatuz, aldeztuz eta orientatuz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Campomanes<br \/>\nlangile kementsua eta adimentsua izanik, erraztasun handia zuen ekimen<br \/>\nberritzailea aurrera eramateko, haren jakinduria oso gainetik zegoelako beste<br \/>\npolitiko ilustratu batzuen aldean, batez ere jurisdikzioari, historiari eta<br \/>\nekonomiari zegokienez. Gainera, Historiaren Akademia zuzendu zuen hogeita hamar<br \/>\nurtez, eta Jurisprudentziaren Akademiako buru ere izan zen. Herrialdearen<br \/>\nAdiskideen Elkarte Ekonomikoen sorrera ere sustatu zuen, eta elkarte nahiz<br \/>\nakademia literario eta zientifiko askotan parte hartu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere<br \/>\nFiskaltzatik, modu aktiboan parte hartu zuen Campomanesek auzi mota anitzetan.<br \/>\nEkonomiari zegokionez, garrantzitsua izan zen haren parte-hartzea kolonietako<br \/>\nmerkataritzaren liberalizazioan, alekien merkataritzaren askatasunean, Sierra<br \/>\nMorenaren birpopulatzean eta nekazaritzaren Legearen prozesuan, gremioen eta<br \/>\nlanbideen berrikuntzan, ogasun-auzietan\u202fetab. Monarkiaren eskubideen<br \/>\ndefendatzaile garrantzitsua izan zen, Elizaren eta ordena erlijiosoen aurka.<br \/>\nIzan ere, Campomanes izan zen Jesusen Konpainiaren aurkako auzia bultzatu<br \/>\nzuena, Esquilacheren kontrako matxinada sustatzea leporatuta: hark garatu zuen<br \/>\ngero Espainiako Gorteak Erromaren aurrean eta mundu guztiaren aurrean bere egin<br \/>\nzuen arrazoibidea, Campomanesen erantzun fiskalean inspiratu baitzen. Gainera,<br \/>\nharen itzala antzematen zen jesuitak Espainiako erresumatik 1676an kanporatzeko<br \/>\nekimenean, eta ondoren ordenaren ondasun guztiak konfiskatzeko agindu zuen.<br \/>\nHaren erreforma-grina tokiko administraziora ere iritsi zen, ikastetxeetara eta<br \/>\nunibertsitateetara, politika kulturalera eta liburuen merkatura, dibertimendu<br \/>\npublikoetara, ongintzazko jardueretara, Elkarte Ekonomikoen sorrerara,<br \/>\nkintetara eta jaurerrien koroarako inkorporazio-auzietara.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Campomanesen<br \/>\npentsaera politikoaren ezaugarri nagusia haren erregalismo erradikala zen,<br \/>\nalegia, haren politikaren azken helburua zen Estatu borboitarra, monarkaren<br \/>\nboterea, indartzea elizaren gainetik. Haren idearioa eta jardunbide politikoak<br \/>\nabsolutismo zorrotzaren markoan garatzen ziren, harengan inolako eraginik ez<br \/>\nzutela teoria liberal berriek, iusnaturalistek edo itun sozialaren aldekoek.<br \/>\nSubiranotasunari zegokionez, monarkaren erabateko boterea defendatu zuen Campomanesek.<br \/>\nZuzenbide naturalaren tratadista handiak, absolutismo monarkikoa sustatu<br \/>\nzutenak (Grocio, Hobbes, Pufendorf, Wolf e Heinecio), defendatu zituen, baina,<br \/>\nbatez ere, Zuzenbide naturala errege-boterearen jatorri teologikoarekin<br \/>\nbateratzen ahalegindu ziren egileak zituen begiko. Bide beretik, gai horiek<br \/>\nlandu zituzten egile espainiarrekin bat eginez, Heinecio miretsi zuen<br \/>\nCampomanesek, absolutismo politikoari egokiena zitzaion egilea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erregeak<br \/>\narlo guztien gainean zuen subiranotasuna defendatzeko, oinarrizko legeak eta<br \/>\nkonstituzio historiko espainola argudio gisa baliatzen zituen Campomanesek.<br \/>\nEspainiako monarkia absolutu katolikoa legitimatzeko argudio historizista hori<br \/>\nmendearen hasieratik harilkatu zuten hainbat egilek, baina indar bereziz<br \/>\nsustatu zen mendearen erditik aurrera. Posizio horiek finkatu nahian,<br \/>\neginahalak egin zituen Campomanesek <span class=\"iv-smallcaps\">xviii.<\/span>\u202fmendeko<br \/>\nseigarren hamarkadatik aurrera, Zuzenbide espainiarraren jatorrizko iturrien<br \/>\nbilduma osoa egiteko, haren helburu nagusia zelako politika erregalista eremu<br \/>\nguztietan finkatzea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1766<br \/>\naldera, Monarkiaren funtsezko legeen auzian garrantzi handiko eraldaketa<br \/>\nterminologikoa ekarri zuen Campomanesek, konstituzionalismo historizistaren<br \/>\nterminoetan interpretatu zituenean. Esquilacheren aurkako matxinadarekin lotuta<br \/>\nurte hartan egin zuen arrazoibide fiskal batean, testu juridiko espainiar<br \/>\nbatean lehenbiziko aldiz aipatu zuen Campomanesek \u00abConstituci\u00f3n del Estado\u00bb<br \/>\nadierazpidea, kontzeptu hori eta Konstituzio historikoa baliokidetzat<br \/>\naurkeztuz. Hala eta guztiz ere, jurisprudentziaren arloan lehenbiziko aldiz<br \/>\nerabiltzen bazen ere, gogoratu behar dugu arestian aipatu dugun eskutitz<br \/>\nbatean, Burrielek Amayari idatzi zion gutunean, hain zuzen ere, jadanik<br \/>\nparekatzen zituela Monarkiaren funtsezko legeak eta konstituzio esentziala.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kontzepzio<br \/>\nhistorizista hori erabiliz Campomanesek bilatzen zuen helburua zen bere<br \/>\nberrikuntzak eta lege-proiektuak Erresumaren funtsezko legeen bilakaera normala<br \/>\nizanen balira bezala aurkeztea, bere erreformak legitimatzeko. Monarkiaren<br \/>\nerregalismoaren defentsa eremu guztietara eramaten zuen, Coronasek adierazi<br \/>\nzuen bezala, \u00aberlijio eta monarkiaren tradiziozko bideetatik\u00bb, gogoan zuela \u00aba<br \/>\nEspa\u00f1a y no a sus reinos, identific\u00e1ndose con Castilla, el reino m\u00e1s proclive<br \/>\npor su indefensi\u00f3n institucional al absolutismo regio\u00bb, eta horrenbestez sortuz<br \/>\n\u00abuna constituci\u00f3n unitaria, nacida como la misma monarqu\u00eda en la \u00e9poca goda\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Behin<br \/>\nbaino gehiagotan oinarritu zuen Campomanesek erregearen subiranotasuna<br \/>\noinarrizko legeetan. <i>Discurso sobre la autoridad de los Fueros Municipales<br \/>\nde Espa\u00f1a<\/i> lanean, garai hartako Zuzenbidearen iturrien lehentasunen<br \/>\nhurrenkera aztertu zuen, eta orobat hor foruek zuten lekua. Azpimarratu zuenez,<br \/>\nAlcal\u00e1ko 1348ko Ordenamendutik ondorioztatzen zen aintzat hartzen zela<br \/>\nerregearen borondatearen lehentasun subiranoa Zuzenbidea eratzerakoan. Lan<br \/>\nhorretan berean, teoria horrek Gipuzkoa edo Bizkaia bezalako lurraldeetako<br \/>\nforuetan zuen eraginari buruz ari zela esan zuenez, nahiz eta erregea \u00abest\u00e9<br \/>\nobligado a la observanzia de los Fueros, como soberano que es sobre ellos, i<br \/>\npuede corregirlos o aniquilarlos. Por consecuencia los Fueros de Vizcaya est\u00e1n<br \/>\nsujetos a la dezisi\u00f3n de la Lei del Ordenamiento de Alcal\u00e1, i obran para con<br \/>\nellos las mismas reglas que para con los dem\u00e1s Fueros Municipales del Reino\u00bb.<br \/>\nCampomanesen gogo uniformatzaile eta zentralizatzailea nabarmen ageri da<br \/>\nforu-lurraldeetan erregeak zuen subiranotasunari buruz eman zituen beste<br \/>\nirizpen batzuetan ere. Esate baterako, 1765eko irizpen fiskal batean, Arabako<br \/>\nAldundiak uko egin ziolarik alekien merkataritza askearen gaineko arautegia<br \/>\naplikatzeari, Campomanesek kritikatu egin zuen herrialde horrek ukatzea \u00ablas<br \/>\nleyes reales que, sin ofenderle sus fueros o franquezas particulares, tiran a<br \/>\nla p\u00fablica felicidad\u00bb. Era berean, 1766an Gipuzkoako Aldundiak Gaztelan<br \/>\negindako urre nahiz zilarrezko oihalak debekatu izanari buruzko beste irizpen<br \/>\nbatean, esan zuen ezen \u00abentre los privilegios de la provincia no hay alguno que<br \/>\nle d\u00e9 facultad de establecer leyes\u00bb, eta errege-legeak egikaritzeko ahalmena<br \/>\nere ukatzen zion probintziari.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1772tik<br \/>\n1777ra bitartean, Nafarroako Diputazioarekin kintak zirela-eta izandako<br \/>\neztabaidaren testuinguruan, foru-lurraldeetan erregearen subiranotasuna<br \/>\nezartzearen alde Campomanesek agertu zituen jarreren froga gehiago aurkitzen<br \/>\ndira. Gonz\u00e1lez de Mena fiskalarekin 1772an sinatu zuen txostenean, esaterako,<br \/>\nfiskalen abiapuntua ziren Alfontso\u00a0<i>Jakintsuaren <\/i>Partidetako bi<br \/>\nesaera, erregearen subiranotasunari eta armada antolatzeko eraren gainean zuen<br \/>\nahalmenari buruzkoak. Fiskalek ohartarazten zuten Nafarroako Foru Nagusiak<br \/>\nberak behartzen zituela nafarrak men egitera, Monarkiak zerbitzu militarra<br \/>\nbetetzeko deialdia egiten zuenean, izan ere, \u00abel derecho de levantar tropas es<br \/>\nel m\u00e1s alto y eminente de la soberan\u00eda, y por lo mismo imprescriptible\u00bb.<br \/>\nDiputazioak erabili zuen argudio historiografikoari erantzunez, (alegia,<br \/>\nGartzea Semenez 716. urtean errege hautatu zenetik 1515 arte, errespetatu izan<br \/>\nzirela \u00abliteralmente al Reyno de Navarra sus peculiares fueros, leyes, usos y<br \/>\ncostumbres\u00bb), fiskalek esan zuten Monarkia nafarra hasieratik Asturiaskoaren<br \/>\nmenpekoa zela eta \u00ablas leyes de Navarra\u00a0eran las mismas entonces que las<br \/>\ngenerales de Espa\u00f1a\u00bb. Era berean, Diputazioaren iritzia zen Nafarroaren<br \/>\ninkorporazioa Gaztelara \u00abprincipal y no accesoria\u00bb izan zela, baina fiskalen<br \/>\niritziz, berriz, auziak bazuen \u00abm\u00e1s visos de ser accesoria\u00bb. Hala ere, haiek ez<br \/>\nzuten gaian sartu nahi, haien iritziz elkarrekiko interes komunak zituztelako,<br \/>\nalegia, \u00abentrar en esta questi\u00f3n odiosa, por ser rec\u00edprocos los intereses de<br \/>\nambos Reynos\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beste<br \/>\ngai batzuen inguruan Diputazioak aipatu zituen kontraforu-adibideak ez ziren<br \/>\naintzakotzat hartzekoak fiskalen iritziz, eta era guztietara, kasu horretan<br \/>\nezinezkoa zen kontraforua izatea, alistatutako soldaduen gastuak Errege<br \/>\nOgasunaren kargu baziren eta gaia Errege Zedula baten bidez tramitatzen bazen.<br \/>\nErrege-erreginek forua errespetatzeko egiten zuten zina ere ez zen hausten,<br \/>\nlehen aipatu den bezala haien iritziz Foru Nagusiak nafarrak behartzen<br \/>\nzituelako beren erregeari men egitera. Diputazioak zioen 1770eko Erregearen<br \/>\nOrdenantza zela \u00abuna novedad sin exemplar en Navarra\u00bb, eta \u00abcomo dispuesta para<br \/>\nCastilla no debe tener all\u00ed vigor\u00bb. Fiskalek esan zutenez, berriz, foruak<br \/>\nerrespetatzen zirela iritzita, horrek lege-agintaritzaren kargugabetzea<br \/>\nekarriko zuen, Martinez Olano jurista aipatuz esateko ezen \u00abfaltando Ley en<br \/>\nNavarra se debe recurrir al Derecho com\u00fan de Castilla\u00bb. Bestalde, Nafarroatik<br \/>\nGaztelari leporatu zitzaion 1641eko Errege Zedula bat hautsi izana, haren arabera<br \/>\n\u00abni por establecimiento general ni orden particular se imponga contribuci\u00f3n en<br \/>\nNavarra, sino a concesi\u00f3n de los tres estados juntos en Cortes\u00bb. Fiskalen<br \/>\nerantzuna izan zen zergek ez zutela deus ikustekorik \u00abde com\u00fan con el servicio<br \/>\nmilitar\u00bb. Nolanahi ere, haien ikuspegitik, \u00ablas Leyes y constituciones de los<br \/>\nestados deven atemperarse al sentido natural, y propio, as\u00ed de los tiempos como<br \/>\nde la uni\u00f3n de los Reynos y Provincias que oy constituien esta gloriosa<br \/>\nMonarqu\u00eda\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Handik<br \/>\nurte batzuetara, 1777ko otsailean, Campomanes fiskalak berriz ukatu zituen<br \/>\nDiputazioaren beste ordezkaritza baten argudioak, aurreko txostenean<br \/>\nadierazitako arrazoibide berak erabiliz. Campomanesen ustez, soldadutza egiteko<br \/>\ndeialdiak ez zuen hausten Nafarroako Forua, jendeak zerbitzu militarrerako<br \/>\nalistatzeko eskubidea erregearena ez beste inorena zelako, eta itunaren zina<br \/>\negiten zutenean, nafarrek Koroaren eta haren lurraldearen defentsa egiteko<br \/>\nkonpromisoa hartzen zutelako. Gaztelarako inkorporazioaren inguruan, berriz,<br \/>\n\u00abla uni\u00f3n eq\u00fce principal del Reyno de Navarra a los de Castilla\u00bb, Campomanesek<br \/>\nebazten zuen adieraziz ezen, \u00abprescindiendo de que es inconducente para el<br \/>\nasunto principal del d\u00eda, y odioso tambi\u00e9n entrar en semejante disputa, no cabe<br \/>\nduda en que siendo ya en el d\u00eda rec\u00edprocos los intereses de ambos Reynos, y<br \/>\ncomunes las ventajas y adversidades, ha de ser igual la obligaci\u00f3n a la Corona,<br \/>\ndefensa y reemplazo del ejercito seg\u00fan la diversa forma que ha ido tomando la<br \/>\nDisciplina Militar en Espa\u00f1a y dem\u00e1s Naciones de Europa\u00bb. Ez zuen onartzen<br \/>\nDiputazioaren argudioa esaten zuelarik defentsa mendeetan zehar bermatu zela<br \/>\n\u00absin necesitar de una nobedad como la Quinta anual\u00bb, Diputazioari ez omen<br \/>\nzegokiolako \u00abexaminar los justos motibos que haya para una providencia general<br \/>\ntomada por el pr\u00edncipe en sus dominios, ni es de su inspecci\u00f3n tampoco una<br \/>\nmateria de las m\u00e1s importantes y esenciales al govierno del estado\u00bb, batez ere<br \/>\nkontuan izanik ezen \u00abvar\u00edan mucho con el tiempo las circunstancias que<br \/>\npersuaden a dar nueba forma en la direcci\u00f3n de los negocios, disposiciones de<br \/>\nla tropa y de la Disciplina Militar\u00bb. Soldadutzaren ezarpenak ondorio ekonomiko<br \/>\neta demografiko kaltegarriak ekarriko zituela ohartarazten zuen<br \/>\nDiputazioak,<span>\u00a0 <\/span>baina Campomanesek gehiegikeriatzat<br \/>\njo zuen argudioa, esanez berdin gertatuko zela jendeak alistatzekoan Gorteek<br \/>\nesku hartuta ere, eta hori zela benetan \u00abprincipal intento del mismo Reyno\u00bb.<br \/>\nNolanahi ere, Nafarroako Gorteen oniritzia behar zen edo ez \u00abpara el<br \/>\nalistamiento, y sorteo anual a semejanza de los servicios pecuniarios que<br \/>\npresta a la Corona\u00bb ebazterakoan, haren iritziz gauza hagitz desberdinak ziren,<br \/>\nalegia, \u00abnotable la diferencia de una a otra contribuci\u00f3n\u00bb, izan ere, \u00abla forma<br \/>\nde exigir la pecuniaria se halla expresamente prevenido en los fueros de Navarra<br \/>\nque se practique con intervenci\u00f3n de los tres Brazos del Reyno, y al servicio<br \/>\nmilitar est\u00e1n obligados los Navarros en la forma que los dem\u00e1s vasallos de<br \/>\nS.\u202fM. acudiendo por su parte a la defensa de la Real Persona, y de sus<br \/>\ndominios\u00bb. Azkenik, Diputazioak gogora ekartzen zuen orduko monarkaren aitak<br \/>\natzera egin zuela aduanak ezartzeko asmoa izan zuenean, foruekiko errespetua<br \/>\nadieraziz, baina Campomanesen ustez horrek erakusten zuen \u00abla benigna<br \/>\ncondescendencia de aquel Soberano para con los Navarros en esta parte\u00bb. Hori<br \/>\nesan ondoren azpimarratzen zuen eskuzabaltasun hark ez zuela inolaz ere<br \/>\ngutxitzen erregeak, bere menpeko erresumei derrigor bete beharreko zerbitzu<br \/>\nmilitarra eskatzerakoan, zuen subiranotasuna eta ahalmena \u00aby especialmente los<br \/>\nNavarros en virtud de juramento que hacen de defender la Real Persona, y su<br \/>\ntierra, y de serbir como buenos vasallos a su Se\u00f1or\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Amaitzeko,<br \/>\nbidezkoa da susmatzea Campomanesen eskua zegoela Riscok eta Traggiak Nafarroako<br \/>\negile foruzaleen arrazoibide historiografikoak eta juridikoak suntsitzeko egin<br \/>\nzituzten eginahalen atzean. Campomanesek bere ideien oinordekoa ere izan zuen,<br \/>\nZuazn\u00e1var, Nafarroako foru erregimenaren aurkari nagusia.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pedro Rodr\u00edguez Campomanes, Campomanesko lehenengo kondea, Asturiasko Tineo Kontzejuan jaio zen 1723an, eta Madrilen hil zen 1802an. Madrilera joan zen hamazazpi edo hemezortzi urte zituela; han, Juan Jos\u00e9 Ortiz de Amaya abokatu eta katedradunaren laguntzaile aritu zen, eta 1745ean Errege Kontseiluetako abokatu gisa hartu zuten. Azpuru abokatuaren bulegoan ere aritu zen lanean. Bere bulegoa ireki [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[299],"class_list":["post-3045","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>RODR\u00cdGUEZ CAMPOMANES, Pedro (Campomanesko kondea) (Tineo, Asturias, 1723 - Madrid, 1802). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-campomanes-pedro-336-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"RODR\u00cdGUEZ CAMPOMANES, Pedro (Campomanesko kondea) (Tineo, Asturias, 1723 - Madrid, 1802). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Pedro Rodr\u00edguez Campomanes, Campomanesko lehenengo kondea, Asturiasko Tineo Kontzejuan jaio zen 1723an, eta Madrilen hil zen 1802an. Madrilera joan zen hamazazpi edo hemezortzi urte zituela; han, Juan Jos\u00e9 Ortiz de Amaya abokatu eta katedradunaren laguntzaile aritu zen, eta 1745ean Errege Kontseiluetako abokatu gisa hartu zuten. Azpuru abokatuaren bulegoan ere aritu zen lanean. Bere bulegoa ireki [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-campomanes-pedro-336-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"10 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/rodriguez-campomanes-pedro-336-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/rodriguez-campomanes-pedro-336-eu\\\/\",\"name\":\"RODR\u00cdGUEZ CAMPOMANES, Pedro (Campomanesko kondea) (Tineo, Asturias, 1723 - Madrid, 1802). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T13:10:15+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/rodriguez-campomanes-pedro-336-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/rodriguez-campomanes-pedro-336-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/rodriguez-campomanes-pedro-336-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"RODR\u00cdGUEZ CAMPOMANES, Pedro (Campomanesko kondea) (Tineo, Asturias, 1723 &#8211; Madrid, 1802).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"RODR\u00cdGUEZ CAMPOMANES, Pedro (Campomanesko kondea) (Tineo, Asturias, 1723 - Madrid, 1802). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-campomanes-pedro-336-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"RODR\u00cdGUEZ CAMPOMANES, Pedro (Campomanesko kondea) (Tineo, Asturias, 1723 - Madrid, 1802). - Iura Vasconiae","og_description":"Pedro Rodr\u00edguez Campomanes, Campomanesko lehenengo kondea, Asturiasko Tineo Kontzejuan jaio zen 1723an, eta Madrilen hil zen 1802an. Madrilera joan zen hamazazpi edo hemezortzi urte zituela; han, Juan Jos\u00e9 Ortiz de Amaya abokatu eta katedradunaren laguntzaile aritu zen, eta 1745ean Errege Kontseiluetako abokatu gisa hartu zuten. Azpuru abokatuaren bulegoan ere aritu zen lanean. Bere bulegoa ireki [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-campomanes-pedro-336-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"10 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-campomanes-pedro-336-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-campomanes-pedro-336-eu\/","name":"RODR\u00cdGUEZ CAMPOMANES, Pedro (Campomanesko kondea) (Tineo, Asturias, 1723 - Madrid, 1802). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T13:10:15+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-campomanes-pedro-336-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-campomanes-pedro-336-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-campomanes-pedro-336-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"RODR\u00cdGUEZ CAMPOMANES, Pedro (Campomanesko kondea) (Tineo, Asturias, 1723 &#8211; Madrid, 1802)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3045","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3045\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3045"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3045"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}