{"id":3031,"date":"2020-04-23T14:19:05","date_gmt":"2020-04-23T12:19:05","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/salazar-y-frias-alonso-de-329-eu\/"},"modified":"2020-04-23T14:19:05","modified_gmt":"2020-04-23T12:19:05","slug":"salazar-y-frias-alonso-de-329-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salazar-y-frias-alonso-de-329-eu\/","title":{"rendered":"SALAZAR Y FR\u00cdAS, Alonso de (Burgos?, 1565? &#8211; Madril, 1636)."},"content":{"rendered":"<\/p>\n<p><span>Burgosen<br \/>\njaio zen Alonso Salazar Fr\u00edas, jurista ugariko familia batean. Bernardino de<br \/>\nSalazar lizentziaduna zuen aita, hamalau senide ziren, eta Fr\u00edas Salazar<br \/>\ndoktorea osaba zuen. Haren aitaren aita, Tomas Ortiz de Fr\u00edas Salazar,<br \/>\nGaztelako kondestable Pedro Fern\u00e1ndez de Velascoren zerbitzura egon zen, haren<br \/>\nestatuen errejidore, gobernadore eta administratzaile. Beste osaba bat, Antonio<br \/>\nde Salazar y Fr\u00edas, Ofizio Santuko familiarra izan zen. Logikoa zen, beraz,<br \/>\ninguru horrek ikasteko zaletasuna eta aurrekoen urratsei jarraitzeko gogoa<br \/>\npiztea harengan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Salazarrek<br \/>\n<i>Relaci\u00f3n de los Inquisidores y oficiales que ay en esta Inquisi\u00e7ion del<br \/>\nReyno de Navarra, que reside en esta ciudad de Logro\u00f1o, de sus salarios y ayuda<br \/>\nde costa, edad, \u00f3rdenes, prebendas y grados de letras<\/i> (AHN, Inkisizioa,<br \/>\n2220, 21\u202fb\u202fesp.) lanean idatzitako memorialean adierazi zuenez, ikasketa<br \/>\nlatindarrak Salamancako Unibertsitatean hasi zituen 1579an, eta hurrengo bost<br \/>\nurteetan han ikasi zituen <i>Zuzenbideak<\/i>, 1584an Kanonetan batxiler titulua<br \/>\nlortu zuen arte. Urte hartako abuztuaren 26an Sig\u00fcenzako San Antonio Portacelli<br \/>\nUnibertsitate eta Ikastetxeko errektore-ganberaren aurrean agertu zen<br \/>\nKanonetako lizentziatu-graduan onartua izateko. Ikasle ona izanik, Martin<br \/>\nSarabia Errektoreak haren eskaera eta matrikula onartu zituen, eta hurrengo<br \/>\negunean egin zuen lehenbiziko ariketa. Abuztuaren 29an, Andres Gomez de Arce<br \/>\nlizentziatua, Martin Sarabia errektorea eta Kanonetako Fakultateko presidente<br \/>\nAlonso Pelegrina doktorea epaimahaikide zirela, Alonso de Salazarrek azterketa<br \/>\negin eta gainditu zuen. Kanonetako lizentziadun titulua lortu zuen, eta handik<br \/>\naurrera hala sinatu zituen dokumentu guztiak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Elizako<br \/>\nibilbidea 1588an hasi zuen, Ja\u00e9nera joan zenean, hango apezpiku Francisco Sarmiento<br \/>\nde Mendozaren zerbitzura, lehenik kalonje gisa, 1590eko irailaren 18tik<br \/>\naurrera, eta ondoren hango kabildoko errazio-banatzaile gisa. Han egin zuen lan<br \/>\nbikainaren ondorioz gotzainak 1594an gotzaindegiaren bisitatzaile nagusi eta<br \/>\nprobisore izendatu zuen, eta handik gutxira Baeza eta \u00dabedako bikario, hiri<br \/>\nhaietan Trentoko erreforma ezartzeko. Gainera, gotzaindegiko ofizialen<br \/>\nErresidentziako epaile ere izendatu zuen. Gotzainak Salazarrengan zuen<br \/>\nkonfiantzaren erakusgarria da hurrengo urtean, gotzaina hil zenean, Salazar<br \/>\nizan zela haren testamentuaren betearazlea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Betebehar<br \/>\nhori bete ondoren, Alonso de Salazar Gortera bidali zuten, bete gabeko<br \/>\negoitzaren agente gisa, Ja\u00e9ngo gotzaindegiaren eta Granadako artzapezpikuaren<br \/>\nartean zituzten auzi batzuetan esku hartzeko. Auzi haiek Granadako<br \/>\nartzapezpikuak irabazi zituen, eta Alonso de Salazarrek ia hiru urtez jardun<br \/>\nzuen legegizon-lanbidean. Orduan ezagutu zuen Bernardo de Sandoval y Rojas,<br \/>\nJa\u00e9ngo apezpiku berria, eta ondoren Toledoko kardinal eta artzapezpikua,<br \/>\nEspainiar Lurraldeetako primatua, izango zena. Gaztela eta Leongo Koroako<br \/>\nprokuradore nagusi eta Gorteko bikario izendatu zuen Sandovalek bere babespean,<br \/>\neta hainbat sinodo eta kongregaziotan parte hartu zuen. Une hartan, Klemente<br \/>\nVIII.a aita santuarekin eskutitz bidezko harreman estua izan zuen Salazarrek.<br \/>\nEra horretan hasi zen igotzen Alonso de Salazar y Fr\u00edas elizaren goiko mailara,<br \/>\neta hurbiltzen Inkisizioko aparatu desiraturantz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Toledoko<br \/>\nartzapezpikuaren konfiantza eta laguntza berekin izan arren, eta Klemente<br \/>\nVIII.a eta Paulo V.a aita santuen gomendiozko gutunak ere bazituen arren,<br \/>\nSalazar lizentziatuak Inkisizioko foruan sartzeko egin zituen saioak ez zituen<br \/>\naintzat hartu Inkisizio Goreneko Kontseiluak, haren buru eta inkisidore nagusi<br \/>\nJuan Bautista Acevedo zelarik. Hura hil arte, 1608an, eta haren ordez Bernardo<br \/>\nSandoval jarri arte, itxoin behar izan zuen Salazarrek, orduan, emandako<br \/>\nzerbitzuen esker onez, Logro\u00f1oko Auzitegian bete gabe zegoen inkisidore plaza<br \/>\nbat eskaini baitzion bere babesleak. Izendapena 1609ko martxoaren 23an etorri<br \/>\nzen eta, horrenbestez, aldi berri bat zabaldu zen Alonso Salazarren bizitzan,<br \/>\nInkisizioko makineria konplexuko kide gisa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gainditu beharreko lehenbiziko froga <i>Zugarramurdiko sorginen<br \/>\nprozesu<\/i> ospetsua izan zen, eta hark betiko ospea ekarri zion. Prozesua<br \/>\nNafarroako hiribildu hartan hasi zen 1609aren hasieran. Hogeita hamaika sorgin<br \/>\nagertu ziren han; epaitu ondoren, azaroaren 7an eta 8an, autofedean atera<br \/>\nzituzten, eta haren emaitza izan zen haietatik hamaika sutan <i>erlaxatu, <\/i>alegia,<br \/>\nerre egin zituztela. Autofedearen ondoren, euskal lurretan sorginen sekta bat<br \/>\naurkitu zutela uste izan zuten inkisidoreek, eta haien indarrak batu eta<br \/>\nikerketa sakona abiaraztea erabaki zuten. Helburu horrekin, Alonso Salazarri<br \/>\neskualdea bisitatzeko agindua eman zioten, hango biztanleen artean <i>graziazko<br \/>\nediktua<\/i> zabaltzeko, eta delako sekta haren agerpenaren inguruko lekukotasun<br \/>\nguztiak biltzeko. Zortzi hilabete eman zituen frogak biltzen, zehaztasun<br \/>\nhandiz, prozesuko auziperatuen eta lekukoen testigantza baliotsuak lortuz, eta<br \/>\nhoriek guztiak jasota, arazoaren egiazko tamainaren gaineko iritzi propioa<br \/>\nerdietsi zuen. Emaitza izan zen kanpo-lan arduratsu hura jasotzen zuten sei<br \/>\nmilatik gora folio, eta uste oso-oso bat: sorginik ez zela izan, haiei buruzko<br \/>\nesamesak hasi ziren arte. Sugestio kolektibo moduko bat zen guztia, sorginei<br \/>\nburuz hitz egiten hasi eta sorginkeria-guneak han eta hemen sortzea eragiten<br \/>\nzuena. Sorginen gaineko solasak amaitzearekin, sorginak desagertzen ziren,<br \/>\nbesterik gabe. Baieztapen horrek mugarria jarri zuen lehenagoko garaien eta<br \/>\nondorengoen artean, Espainiako sorginkeriaren historian, eta beraz, Europako<br \/>\nmendebaldeko sorginkeriaren historian ere bai. Teoria iraultzaile hark haren bi<br \/>\nlankideren etsaigoa ekarri zion, izan ere, Valle Alvarado eta Alonso Becerra<br \/>\ninkisidoreek jarraitzen zuten sorginen sekta bazela defendatuz, eta <i>Cuaderno<br \/>\nde actos conprovados de bruxos <\/i>izeneko idazkia argitaratu zuten 1613an.<br \/>\nInkisizioko Kontseiluak, ordea, ez zuen aintzat hartu haien iritzia, oraindik<br \/>\nzabalik zeuden sorginkeria-auziak itxi zituen, eta sorginkeria-kasuetarako<br \/>\nbarrutiko epaitegien jokabidea arautzeko arauak eman zituen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal<br \/>\nHerriko barrutira egindako bisitan Salazarrek lortutako emaitzak oso ontzat<br \/>\neman zituen Inkisizio Goreneko Kontseiluak, eta berriro eman zioten beste<br \/>\nagindu bat, bisitatzaile joateko, barne ikuskapen sekretua egitera, Granadako<br \/>\nAuzitegira 1614an, aspaldi ari baitziren antzematen irregulartasunak epaitegi<br \/>\nhartan, ondasunen konfiskazio kasu batzuen inguruan. Lan horretarako,<br \/>\nlaguntzaile bat jarri zioten, Juan L\u00f3pez de la Puente, Nafarroako eta Aragoiko<br \/>\nKoroako Inkisizioen kontularia, eta eskumen berezia ere eman zioten, han<br \/>\nikusten zuenaren gainean berak epaitu eta erabaki zezan. Bost hilabetez<br \/>\nburu-belarri aritu ziren lanean Granadako Auzitegiko ofizial eta ministro<br \/>\nguztiak banan-banan galdekatzen, aldez aurretik prestatutako galdetegi bati<br \/>\njarraituz, eta idatziz jarriz haien lekukotasunak. Kontuen liburu eta ondasunen<br \/>\nbanaketa-orri originalak aztertu zituzten, beren iritziak emateko memorial<br \/>\nzabalak idatzi zituzten, eta gutun-bidezko hartu-eman estua izan zuten<br \/>\nInkisizioko Kontseiluarekin, auziari buruz. Komisioa bukatuta, berriz ere<br \/>\nLogro\u00f1ora itzuli zen, bere Auzitegiko auzien gainean lanean jarraitzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lau<br \/>\nurte eskas iragan ondoren, 1618ko abuztuaren 3an, Inkisidore Nagusi Luis<br \/>\nAliagak berriz eskatu zituen Alonso Salazarren zerbitzuak, beste bisita bat<br \/>\negiteko, orduan Murtziako Auzitegira. 1619ko martxoaren 16an Valentziako<br \/>\nAuzitegiko bisitatzaile izendatu zuen, jurisdikzio hartan oraindik ere hamar<br \/>\nurte lehenago izandako moriskoen kanporatzearen ondorioak antzematen zirelarik.<br \/>\nInkisizio Gorenak Logro\u00f1oko Auzitegira itzultzeko aukera eman zion 1622ko<br \/>\notsailaren 22an, eta hara iritsi zenean gorabehera batzuk konpondu behar izan<br \/>\nzituen, bere lankide Vallejo eta Aranda Alarc\u00f3n inkisidoreekin.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Inkisizioko<br \/>\nKontseiluak berriz ere haren zerbitzuak behar izan zituen, eta 1627ko irailaren<br \/>\n9an eman zion Toledoko Auzitegira bisita sekretu bat egiteko agindua. Urte<br \/>\nhartan berean utzi zuen Logro\u00f1oko barrutiko inkisidore-kargua eta Inkisizioko<br \/>\nKontseiluaren sustatzaile eta abokatu fiskala izendatu zutenez, Gortera joan<br \/>\nzen bizitzera. Haren jardunbide onak, emandako aginduak ebazteko araztasunak,<br \/>\neta eliza nahiz inkisizioko foruaren goi-giroetan zituen kontaktu onek<br \/>\nlanbidean oso gora eraman zuten, unerik gorena 1631n iritsi zuela, Inkisizio<br \/>\nGoren eta Nagusiko kontseilari izendatu zutelarik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alonso de Salazar y Fr\u00edas Madrilen hil zen 1636ko urtarrilaren 9an,<br \/>\nhirurogeita hamar urte zituela, bizitza jurisprudentzia eta inkisizioko lanean<br \/>\neman ondoren. Ondasun guztien heredero bakarra bere iloba Francisco Salazar<br \/>\nManrique Aiala izendatu zuen, eta hark osabaren azken ondasunak enkantera<br \/>\nateratzea erabaki zuen, hartzekodun multzo handia zegoela ikusirik.<br \/>\nTestamentuaren lekuko eta betearazle Miguel Tafalla eta Jer\u00f3nimo Villanueva,<br \/>\nCalatravako Ordenako kidea eta Aragoiko protonotarioa, hurrenez hurren,<br \/>\nizendatu zituen, eta bi egunez aritu ziren haiek haren ondasun ugarien<br \/>\ninbentarioa, tasazioa eta jendaurreko salmenta antolatzen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alonso<br \/>\nSalazar Fr\u00edasen izena 1907an zabaldu zen, Charles Lea ikerlari estatubatuarrak <i>Historia<br \/>\nde la Inquisici\u00f3n de Espa\u00f1a<\/i> lanean jaso zuenean, eta haren ibilbideak eta<br \/>\nsorginen existentzia ukatzen zuten teoria iraultzaileak eragin handia izan<br \/>\nzuten ondorengo historialariengan, esaterako Julio Caro Barojarengan edo Gustav<br \/>\nHenningsen daniarrarengan. Haiek ikertu eta atzeman zituzten Salazarren<br \/>\ndokumentuak Inkisizioaren artxiboetan, auziari buruz zituen ideien bila<br \/>\nzebiltzala. Henningsenek <i>Sorginen abokatua<\/i> deitu zion, eta gaur egun ere<br \/>\ninteres handikoa da hura ikertzea eta Historiatik berreskuratzea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Burgosen jaio zen Alonso Salazar Fr\u00edas, jurista ugariko familia batean. Bernardino de Salazar lizentziaduna zuen aita, hamalau senide ziren, eta Fr\u00edas Salazar doktorea osaba zuen. Haren aitaren aita, Tomas Ortiz de Fr\u00edas Salazar, Gaztelako kondestable Pedro Fern\u00e1ndez de Velascoren zerbitzura egon zen, haren estatuen errejidore, gobernadore eta administratzaile. Beste osaba bat, Antonio de Salazar y [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[299],"class_list":["post-3031","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SALAZAR Y FR\u00cdAS, Alonso de (Burgos?, 1565? - Madril, 1636). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salazar-y-frias-alonso-de-329-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SALAZAR Y FR\u00cdAS, Alonso de (Burgos?, 1565? - Madril, 1636). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Burgosen jaio zen Alonso Salazar Fr\u00edas, jurista ugariko familia batean. Bernardino de Salazar lizentziaduna zuen aita, hamalau senide ziren, eta Fr\u00edas Salazar doktorea osaba zuen. Haren aitaren aita, Tomas Ortiz de Fr\u00edas Salazar, Gaztelako kondestable Pedro Fern\u00e1ndez de Velascoren zerbitzura egon zen, haren estatuen errejidore, gobernadore eta administratzaile. Beste osaba bat, Antonio de Salazar y [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salazar-y-frias-alonso-de-329-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/salazar-y-frias-alonso-de-329-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/salazar-y-frias-alonso-de-329-eu\\\/\",\"name\":\"SALAZAR Y FR\u00cdAS, Alonso de (Burgos?, 1565? - Madril, 1636). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T12:19:05+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/salazar-y-frias-alonso-de-329-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/salazar-y-frias-alonso-de-329-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/salazar-y-frias-alonso-de-329-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SALAZAR Y FR\u00cdAS, Alonso de (Burgos?, 1565? &#8211; Madril, 1636).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SALAZAR Y FR\u00cdAS, Alonso de (Burgos?, 1565? - Madril, 1636). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salazar-y-frias-alonso-de-329-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SALAZAR Y FR\u00cdAS, Alonso de (Burgos?, 1565? - Madril, 1636). - Iura Vasconiae","og_description":"Burgosen jaio zen Alonso Salazar Fr\u00edas, jurista ugariko familia batean. Bernardino de Salazar lizentziaduna zuen aita, hamalau senide ziren, eta Fr\u00edas Salazar doktorea osaba zuen. Haren aitaren aita, Tomas Ortiz de Fr\u00edas Salazar, Gaztelako kondestable Pedro Fern\u00e1ndez de Velascoren zerbitzura egon zen, haren estatuen errejidore, gobernadore eta administratzaile. Beste osaba bat, Antonio de Salazar y [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salazar-y-frias-alonso-de-329-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salazar-y-frias-alonso-de-329-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salazar-y-frias-alonso-de-329-eu\/","name":"SALAZAR Y FR\u00cdAS, Alonso de (Burgos?, 1565? - Madril, 1636). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T12:19:05+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salazar-y-frias-alonso-de-329-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salazar-y-frias-alonso-de-329-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/salazar-y-frias-alonso-de-329-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SALAZAR Y FR\u00cdAS, Alonso de (Burgos?, 1565? &#8211; Madril, 1636)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3031","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3031\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3031"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3031"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}