{"id":3027,"date":"2020-04-23T14:12:15","date_gmt":"2020-04-23T12:12:15","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/mariana-juan-de-327-eu\/"},"modified":"2020-04-23T14:12:15","modified_gmt":"2020-04-23T12:12:15","slug":"mariana-juan-de-327-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mariana-juan-de-327-eu\/","title":{"rendered":"MARIANA, Juan de (Juan Mart\u00ednez de Mariana Rodr\u00edguez) (Talavera de la Reina, 1536 &#8211; Toledo, 1624)."},"content":{"rendered":"<p><span>Humanista handia izan zen, Jesusen Konpainiako kidea, historialaria<br \/>\neta bere garairako iraultzaileak ziren teoria politikoen egilea, erregearen<br \/>\naurkako tiranizidioa ere onartu baitzuen. Egile eztabaidatua izan zen, eta<br \/>\nharen teoriak ikerlan askoren helburu izan dira. Haren lan ospetsua, <i>De Rege<br \/>\net Regis institutione <\/i>izenekoa<i>, <\/i>Parisen kondenatu eta bertan erre<br \/>\nzuten, eta haren idatzietako batek urtebeteko kartzela-zigorra ekarri zion.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Juan de<br \/>\nMarianaren bataioa Puebla Nueva herrian izan zen, Talaveratik hurbil, 1536ko<br \/>\napirilaren 2an. Denbora puska bat iragan arte ez zen jendaurrean onartu haren<br \/>\naita Juan Mart\u00ednez de Mariana Talaverako kalonjea zela, eta haren ama<br \/>\nBernardina Rodr\u00edguez, Talaverakoa hura ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alcal\u00e1<br \/>\nde Henaresen ikasi zuen eta Jesusen Konpainian sartu zen 1554an. Nobiziotza<br \/>\nSimancasen egin zuen San Frantzisko Borjaren zuzendaritzapean, eta ikasketak<br \/>\nAlcal\u00e1n jarraitu zituen, 1556an, bi urtez nobiziotza egin ondoren. 1561ean<br \/>\nErromara joan zen, eta Arteetako katedra bat eta ondoren Teologiako beste bat<br \/>\nbete zituen, Konpainiak sortu berria zuen Ikastetxe Erromatarrean. Aldi hartan<br \/>\nRoberto Belarmino izan zuen ikasle.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1565ean<br \/>\nPalermora joan zen, bi urte egin zituen han, eta ondoren Parisera joan zen,<br \/>\nTeologiako doktoretza egitera, bost urtez irakaskuntza teologikoan aritu zela.<br \/>\n1574an, osasun arazoak tarteko, Espainiara itzuli zen berriro, Konpainiak<br \/>\nToledon zuen etxera.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren<br \/>\nprestakuntza eta erudizio handiek, hala nola haren nortasun sendo eta independenteak,<br \/>\nospe handia ekarri zioten, eta horregatik eskatu zioten aholkua auzitegi nahiz<br \/>\ngobernari ugarik. Ofizio Santuarentzat eta Toledoko artzapezpikutzarentzat ere<br \/>\negin zituen aholku-txostenak. Toledoko artzapezpiku eta Inkisidore nagusi<br \/>\nQuiroga kardinala haren miresle handia izan zen eta irizpena eskatu zion,<br \/>\nBenito Arias Montano Anberesen 1569an argitaratzen hasi zen <i>Biblia poliglota<\/i><br \/>\n(Plantinok argitaratua) lanaren aurka egin ziren heresia-akusazioen inguruan.<br \/>\nMariana lan haren zentsorea zen, jesuitek izendatuta, teologia, latin, greziera<br \/>\neta hebreera arloetan zuen jakinduriagatik, eta kardinalak eskatutako irizpena<br \/>\nemateko bi urte eman zituen. Haren edukia, aldaketa txikiren bat tartean, <i>Septem<br \/>\nTractatus Ioannis Marianae e Societate Iesu<\/i> izeneko lanean jaso eta<br \/>\nKolonian argitaratu zen 1609an. Quiroga kardinalak berriro enkargua eman zion,<br \/>\n1581ean, Garc\u00eda de Loaysaren <i>Manual para la administraci\u00f3n de Sacramentos <\/i>delako<br \/>\nlanaren zuzenketa egiteko, eta 1582an, <i>Actas del Concilio Diocesano<\/i><br \/>\nerredaktatzeko agindu zion, Toledon batzartu baitzen kontzilioa urte hartan.<br \/>\n1595 eta 1599 bitartean, erregeak aginduta san Isidoro Sibiliakoaren lanen<br \/>\nargitalpena prestatzen ari zen batzordeko kidea izan zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren<br \/>\nlan nabarmenetako bat izan zen <i>Historia general de Espa\u00f1a<\/i>, latinez<br \/>\nidatzia, lehenbiziko hogei liburuak argitaratu zituela Toledon 1592an. 1595ean,<br \/>\nbeste bost liburu erantsi zituen. Lanak onarpen handia lortu zuen, eta 1595ean<br \/>\nbertan argitalpena errepikatu zen. 1601ean gaztelaniara itzuli zuen. Marianak,<br \/>\natzerrira egindako bidaien ondoren, Espainiaren historiaren ezagutza eskasa<br \/>\nantzematen zuen, eta horri aurre egin nahi izan zion. Lana osatzeko, ordura<br \/>\narte latinez nahiz erromantzez argitaratutako guztia erabili zuen, Tito Livio<br \/>\neta Tacitoren ereduari jarraiki, eta argi utzi zuen historia idatzi ez baina,<br \/>\nbeste batzuek jasotakoa ordenatzea zela bere asmoa. Testuan anakronismo zenbait<br \/>\nantzematen ziren, eta eskas frogatutako gauzak egiatzat hartzen zituela<br \/>\nleporatu zitzaion, baina lana originala zen, estilo ederrean idatzitakoa.<br \/>\nKritikatu zutenen artean Mantuano nabarmendu zen, baina haren defentsan atera<br \/>\nzen Tamayo de Vargas. Lan hartan, aita Marianak ordena kronologikoan deskribatu<br \/>\nzituen penintsulan historiaurretik <span class=\"iv-smallcaps\">xvi<\/span>.\u202fmendera<br \/>\narte izandako gertaera nagusi guztiak. \u00abAlegiazko erregeak\u00bb aipatzen zituen,<br \/>\neta zelta, feniziar, kartagotar, erromatar eta beste hainbat herriren<br \/>\netorrerak, tartean germaniarrak edota musulmanak, eta penintsulako erresuma<br \/>\ndesberdinen sorrerak ere bai. Haien artetik, Iru\u00f1eko erresumaren sorrera jaso<br \/>\nzuen, eta haren errege aipagarrienak (VIII., IX. eta XI.\u202flib.), hala nola<br \/>\nNafarroako gerrak (XVII. eta XXX.\u202flib.). Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko jaurerria<br \/>\nGoi Erdi Aroan ageri dira, tarteka Gaztelarekin, tarteka Nafarroarekin. XXX.a<br \/>\neta azkena den liburuan, nolabaiteko protagonismoa hartu zuen Nafarroaren<br \/>\nkonkistak, zazpi kapitulu eskaintzen baitzizkion, azkena Gaztelarako<br \/>\ninkorporazioa jasotzen zuena. Lana amaitzeko 1515etik 1621era gertatutakoen<br \/>\nsumario bat egin zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1599an<br \/>\nargitaratu zen, Toledon hura ere, pisuei eta neurriei buruz egin zuen lana: <i>De<br \/>\nponderibus et mensuris<\/i>. Urte berean argitaratu zen haren lanik<br \/>\neztabaidatuena, haren teoria politikoak jasotzen zituena: <i>De Rege et Regis<br \/>\ninstitutione (Erregeaz eta Errege-instituzioaz)<\/i>. Testua hiru liburutan<br \/>\nbanatzen da, lehenengoa erregeari eta errege-autoritateari buruzkoa; bigarrena,<br \/>\nprintzeen heziketari eskainitakoa; eta hirugarrena, herriak gobernatzeko erari<br \/>\nburuzkoa. Filipe\u202fII.aren seme Filipe printzearen irakasle Garc\u00eda de Loaysaren<br \/>\naginduz egin zen lana. Errege-erreginen agintekeria ikusita, tiranizidioa<br \/>\ndefendatzera iritsi zen Mariana. Horren ondorioz, Henrike\u202fIV.a Frantziakoaren<br \/>\nhilketaren sustatzailea izatea leporatu zioten, Ravaillac hiltzailea bere kabuz<br \/>\naritu zenik ez baitzuten sinisten. Hilketa gertatu eta hogeita bost egunera,<br \/>\n1610eko ekainaren 8an, haren lana arbuiatu zuten Sorbonak eta Parisko<br \/>\nParlamentuak. Testua Parisen erre zen, Notre Dameren aurrean. Handik aurrera<br \/>\nJesusen Konpainiak zuhurtasun handiagoa eskatu zien tratadistei.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Marianaren lanean konstituzionalismoaren aurrekariak eta Zuzenbide<br \/>\nEstatuaren ideia, muturrera eramanda, aurkitu dira. Haren irudiko, erregearen<br \/>\ngobernatzeko ahalmena herriarengandik sortzen da, izan ere, gizartea eratu<br \/>\nondoren bakarrik planteatu daiteke botere bat eratzea. Historian zehar,<br \/>\nitunaren ideian gauzatzen da hori. Beraz, hark baieztatu zuen erregea legearen<br \/>\nmenpeko zela; botere publikoak Estatuaren menpeko zirela, eta ez alderantziz;<br \/>\neta erregeak gizarteari zerbitzatu behar ziola, eta hala egiten ez bazuen<br \/>\nherriaren Eskubidea ez ezik, betebeharra ere bazela erregea zigortzea. Odolezko<br \/>\noinordekotza ere herriaren borondatearen ondorioa zen, eta hark nahi izanez<br \/>\ngero, berriz oinordekotza hautatua ezar lezake.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erregeak<br \/>\nbere basailuekin harremanetan egon behar zuen, haien beharrak ezagutu, eta<br \/>\nhaien artean bilatu bere defendatzaileak eta kontseilariak. Hori lortzeko<br \/>\nMarianak proposatu zuen printzea zuhurtasunez, humanitatez, sendotasunez eta<br \/>\njustiziaz heztea, hartara, erregea gerlari ona, armadaren buru,<br \/>\njustizia-administratzaile eta herriaren ongizatearen arduradun izanen zelako.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Batzuen ustez, Mariana da nekazarien kolektibismoaren aurrendaria,<br \/>\njabegoaren gainean dituen ideiengatik, haren ustez komunitatearen zerbitzura<br \/>\negon behar baitzuen lurrak, eta ez esku gutxitan pilatuta. Hortaz,<br \/>\naristokraziak landu gabe zituen lurrak behartsuen mesedetan erabil zitezkeen,<br \/>\netekinen laurdena haientzat gordez eta gainerako guztia jabe axolagabeari<br \/>\nemanez.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aberastasunak<br \/>\nongizate orokorraren mesedetan egon behar zuenez, Mariana oldartu egin zen<br \/>\nhandien mesedetan ziren zergen eta salbuespenen aurka. Kontsumo orokorreko<br \/>\nartikuluen gaineko zergak kentzea proposatu zuen, eta luxuzko artikuluentzat<br \/>\nzerga handiagoak jartzea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1609an<br \/>\nKolonian inprimatu ziren zazpi tratatu, latinez, (<i>Septem Tractatus Ioannis<br \/>\nMarianae e Societate Iesu<\/i>) haren idatzien zati bat jasotzen zutenak, eta<br \/>\nondoko izenburu hauekin itzulita: I)\u202f<i>De la venida de Santiago a Espa\u00f1a <\/i>(<i>De<br \/>\nadventu S. Jacobi<\/i>), etorrera hori gertaera historikotzat onartuta; II)\u202f<i>Sobre<br \/>\nla edici\u00f3n de la Vulgata <\/i>(<i>Pro editione Vulgata<\/i>), Bibliaren bertsioa,<br \/>\nhebreerazko testuarekiko konkordantzia faltagatik kritikatu eta balio bakarra<br \/>\nfede gaietan zuela esanez; III)\u202f<i>De los espect\u00e1culos <\/i>(<i>De spectaculis<\/i>),<br \/>\nnon antzerkiak debekatzen zituen moral publikoari kalte egiten ziotelakoan;<br \/>\nIV)\u202f<i>De la alteraci\u00f3n de la moneda <\/i>(<i>De mutatione Monetae<\/i>),<br \/>\nnazioaren interesen kontrakoa zela eta printzearen botereak zilegi ez zuela<br \/>\ndefendatuz; V)\u202f<i>Sobre el d\u00eda de la muerte de Cristo <\/i>(<i>De die mortis<br \/>\nChristi<\/i>); VI)\u202f<i>De los a\u00f1os de los \u00e1rabes en comparaci\u00f3n con el nuestro(De<br \/>\nannis arabum cum annis nostris comparatis<\/i>); VII)\u202f<i>De la muerte y la<br \/>\ninmortalidad <\/i>(<i>De morte et inmortalitate<\/i>). Harentzat heriotza<br \/>\nerredentzioaren genio bat zen eta arimaren eta gorputzaren etengabeko borroka<br \/>\naipatu zuen, lehenaren gailentasuna defendatuz. Haren ikuspegitik, Jainkoaren<br \/>\nprobidentzia egiaztatzen zuten lege saihestezinen menpekoa zen humanitatea.<br \/>\nTratatu horietatik laugarrenak auzibide ospetsua ekarri zion, Lermako dukeak<br \/>\nbere pertsonaren aurkako ideia iraingarriak aurkitu zituelako. Testuak zioenez,<br \/>\nmonetaren balioa aldatzea ez zen bidezkoa eta kaos soziala zekarren. Haren<br \/>\nlegezko balioak eta berez zuenak bat eta bera izan behar zuten, gehi trokel eta<br \/>\nlantegiko gastuak, hortik behera Ogasunak galtzen zuelako, eta hortik gora,<br \/>\negiazko lapurreta zelako. Hori gertatzen zenean garestitzea, gosea eta<br \/>\ndesordena zetozen, eta erregeak monetari bere egiazko balioa berriro ematen<br \/>\nzionean, berriz iraultza gertatzen zen. Erregeak Paulo\u202fV.arengana jo zuen,<br \/>\nMariana auzipetzeko eskatuz. Madrilgo San Frantziskoren komentuan sartu zuten<br \/>\n1609ko irailean. Kargu guztiak onartu zituen, baina ohartarazi zuen ministro<br \/>\ntxarren aurka bakarrik hitz egiten zuela, lehendik ere erregeak kargugabetu eta<br \/>\nzigortutako haien aurka, eta prokuradore diruzaleen aurka, eta herriaren ahotsa<br \/>\nbesterik ez zuela jasotzen. Eztabaida izan zen, auzia aita santuarengana<br \/>\neraman, edo Inkisizio espainiarrean tratatu, hark ere eskumena baitzuen.<br \/>\nMariana ez zuten zigortu, ez Erroman eta ez Madrilen ere, eta aske atera zen<br \/>\npresondegian urtebete eman ondoren, liburua, zuzenketarik gabe, ez zuela<br \/>\ninprimatuko zin egin ondoren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hura<br \/>\nhil baino lau urte lehenago, Madrilen argitaratu ziren <i>Escolios al Antiguo y<br \/>\nNuevo Testamento<\/i> lana, beste lan batzuekin, hamar liburukiz osatutako<br \/>\nbilduma batean, Aita Jesuiten Toledoko liburutegian gordetzen zena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ezin<br \/>\naipatu gabe utzi haren <i>De las enfermedades de la Compa\u00f1\u00eda<\/i> lana, non<br \/>\nJesusen Konpainiako agintariek egiten zituzten akatsak eta haiei jarri<br \/>\nbeharreko konponbideak ere aipatzen zituen. Ziurrenik, ez zuen pentsatu<br \/>\nargitara ematea, baina San Frantziskoren komentuan preso zegoelarik paperak<br \/>\nkendu zizkioten eta Bordelen argitaratu ziren, haren heriotzaren hurrengo<br \/>\nurtean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Francisco<br \/>\nPi y Margall historialariak Marianaren gaineko azterlan zabala eskaini zuen<br \/>\nRivadeneiraren <i>Biblioteca de Autores Espa\u00f1oles <\/i>bildumako zenbait<br \/>\nliburukiren argitalpenen hitzaurrean. Haren latinezko tratatuak, gaztelaniara<br \/>\nitzulita, jaso ziren bilduma hartan. Marianari buruzkoak XXX. eta XXXI.\u202fliburukiak<br \/>\ndira. XXXI.\u202fliburukiaren amaieran \u00abCat\u00e1logo de las obras de Mariana\u00bb lana<br \/>\nerantsi zuen Pi y Margallek, bakoitzaren kritika labur batez hornitua.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Marianaren<br \/>\nlan guztietan ageri dira haren nortasun bizkorra, lanerako gaitasuna eta teoria<br \/>\npolitikoen espiritu berritzailea, garai hartarako iraultzaileak baitziren, eta<br \/>\ngaurko liberalismoaren eta konstituzionalismoaren aurrekariak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Humanista handia izan zen, Jesusen Konpainiako kidea, historialaria eta bere garairako iraultzaileak ziren teoria politikoen egilea, erregearen aurkako tiranizidioa ere onartu baitzuen. Egile eztabaidatua izan zen, eta haren teoriak ikerlan askoren helburu izan dira. Haren lan ospetsua, De Rege et Regis institutione izenekoa, Parisen kondenatu eta bertan erre zuten, eta haren idatzietako batek urtebeteko kartzela-zigorra [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[299],"class_list":["post-3027","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MARIANA, Juan de (Juan Mart\u00ednez de Mariana Rodr\u00edguez) (Talavera de la Reina, 1536 - Toledo, 1624). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mariana-juan-de-327-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MARIANA, Juan de (Juan Mart\u00ednez de Mariana Rodr\u00edguez) (Talavera de la Reina, 1536 - Toledo, 1624). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Humanista handia izan zen, Jesusen Konpainiako kidea, historialaria eta bere garairako iraultzaileak ziren teoria politikoen egilea, erregearen aurkako tiranizidioa ere onartu baitzuen. Egile eztabaidatua izan zen, eta haren teoriak ikerlan askoren helburu izan dira. Haren lan ospetsua, De Rege et Regis institutione izenekoa, Parisen kondenatu eta bertan erre zuten, eta haren idatzietako batek urtebeteko kartzela-zigorra [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mariana-juan-de-327-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mariana-juan-de-327-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mariana-juan-de-327-eu\\\/\",\"name\":\"MARIANA, Juan de (Juan Mart\u00ednez de Mariana Rodr\u00edguez) (Talavera de la Reina, 1536 - Toledo, 1624). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T12:12:15+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mariana-juan-de-327-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mariana-juan-de-327-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mariana-juan-de-327-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MARIANA, Juan de (Juan Mart\u00ednez de Mariana Rodr\u00edguez) (Talavera de la Reina, 1536 &#8211; Toledo, 1624).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MARIANA, Juan de (Juan Mart\u00ednez de Mariana Rodr\u00edguez) (Talavera de la Reina, 1536 - Toledo, 1624). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mariana-juan-de-327-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MARIANA, Juan de (Juan Mart\u00ednez de Mariana Rodr\u00edguez) (Talavera de la Reina, 1536 - Toledo, 1624). - Iura Vasconiae","og_description":"Humanista handia izan zen, Jesusen Konpainiako kidea, historialaria eta bere garairako iraultzaileak ziren teoria politikoen egilea, erregearen aurkako tiranizidioa ere onartu baitzuen. Egile eztabaidatua izan zen, eta haren teoriak ikerlan askoren helburu izan dira. Haren lan ospetsua, De Rege et Regis institutione izenekoa, Parisen kondenatu eta bertan erre zuten, eta haren idatzietako batek urtebeteko kartzela-zigorra [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mariana-juan-de-327-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mariana-juan-de-327-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mariana-juan-de-327-eu\/","name":"MARIANA, Juan de (Juan Mart\u00ednez de Mariana Rodr\u00edguez) (Talavera de la Reina, 1536 - Toledo, 1624). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T12:12:15+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mariana-juan-de-327-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mariana-juan-de-327-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mariana-juan-de-327-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MARIANA, Juan de (Juan Mart\u00ednez de Mariana Rodr\u00edguez) (Talavera de la Reina, 1536 &#8211; Toledo, 1624)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3027","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3027\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3027"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3027"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}