{"id":3019,"date":"2020-04-23T13:46:31","date_gmt":"2020-04-23T11:46:31","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/correa-luis-323-eu\/"},"modified":"2020-04-23T13:46:31","modified_gmt":"2020-04-23T11:46:31","slug":"correa-luis-323-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/correa-luis-323-eu\/","title":{"rendered":"CORREA, Luis (XV.\u202fmendearen bigarren erdia &#8211; XVI.\u202fmendearen lehen herena)"},"content":{"rendered":"<p><span>Ez<br \/>\ndakigu deus Luis Correari buruz, hark idatzitako <i>Historia de la conquista<br \/>\ndel reino de Navarra<\/i> lanetik ondorioztatzen dena ez bada. Kanpaina hartan<br \/>\nparte hartu zuen, 1512ko uztailaren eta irailaren artean, Fadrique \u00c1lvarez de<br \/>\nToledo jaunaren ondoko laguntzaile. Albako bigarren dukea zen jaun hura, eta<br \/>\nFernando <i>Katolikoak<\/i> hara bidalitako armadako kapitain jenerala.<br \/>\nHitzaurrean adierazi zuenez, Gutierre de Padilla jaunaren enkarguz idatzi zuen,<br \/>\neta haren <i>zerbitzaria <\/i>zela aitortu zuen, zehaztasun gehiagorik gabe;<br \/>\negin beharrekoa zera zen, \u00abque pues en ella me fallaba [en la guerra de<br \/>\nNavarra], que della escribiese\u00bb. Ez zen arma-gizona, humanista baizik, eta<br \/>\nNafarroaren konkistatzailearen oroitzapen publikoa goresteko idatzi zuen<br \/>\nkronika. Gutierre de Padillak, beharbada, kanpainaren ondoren eman izanen zion<br \/>\nharen <i>iloba<\/i> Fadrique de Toledori buruz idazteko enkargua, eta litekeena<br \/>\nda Correa gerran beste eginkizun batzuetan aritu izana, agian Alba dukearen<br \/>\nidazkari gisa. Ez dakigu beste lan historiografikoren bat idatzi ote zuen, edo<br \/>\nlan hura salbuespena izan zen haren bizitzan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urgentziaz<br \/>\ninprimatu zen, izen batzuen hutsuneak bete gabe utzita, 1513ko azaroan,<br \/>\nToledon. Eta ziurrenik konkista justifikatu nahi izanen zuen hark ere, (\u00abY<br \/>\nporque a muchos es inocto qu\u00e9 fue la causa de mover al rey de Espa\u00f1a a tomar el<br \/>\nreino de Navarra [&#8230;], puse aqu\u00ed brevemente la causa de ella\u00bb), horretarako<br \/>\naurretik erantsiz zismari eta Italiako gerrei buruzko kapitulu bat. Haren <i>Historia<\/i><br \/>\narmada Gasteiztik sartu zen unean hasten da, eta amaiera Albako dukeari,<br \/>\ngaraipena lortu ondoren, Fernando <i>Katolikoaren<\/i> gorteak Burgosen eskaini<br \/>\nzion harrera arranditsua da. Handik gutxira, Valladoliden,<i> antzinako erako <\/i>sarrera-ekitaldi<br \/>\nbat antolatu zen erregea omentzeko, lehen Granada eta Napoles konkistatu<br \/>\nondoren, orain Nafarroa bereganatu zuelako. Correaren lana eta haren kronikaren<br \/>\ninprimaketa une hartan Gaztelak bizi zuen euforia jainkozalea eta hedatu<br \/>\nzalearen testuinguruan kokatzen dira.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gutierre<br \/>\nde Padilla jaunari (1515ean hila) eskaini zion bere lana Correak. Jaun hura<br \/>\nCalatravako Ordenako komendadore nagusi eta giltzaina zen, eta Calatravako<br \/>\nKontseiluko presidente. Haren <i>iloba<\/i> Fadrique Granadako Gerran ezagutu<br \/>\nzuen, non kapitain jenerala zen eta ospe militar handia lortu zuen. Horregatik<br \/>\neta Isabel eta Fernandorekiko fideltasun hautsi ezinagatik, lortu zuen<br \/>\nfrantsesen kontra 1503an Rosell\u00f3 eskualdea defendatu zuen armadaren agintea<br \/>\nberari ematea, eta bera izan zen, halaber, Frantzia Gipuzkoatik erasotzeko<br \/>\nprestatu zena 1512an, azkenean Nafarroa konkistatzera joan bazen ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1512ko<br \/>\nkanpaina interpretazio greziar-erromatar klasikoaren ikuspegitik kontatu zuen,<br \/>\nnon gerra gizon handien bertuteen eszenario egokia den. Correak, batez ere,<br \/>\nhelburu moral eta politiko batekin aurkeztu zuen bere lana: Albako bigarren<br \/>\ndukea Nafarroako gerran erakutsitako bertuteen eredutzat aurkeztea (estratega,<br \/>\nnegoziatzailea, kristau ona, jaun ona,\u202fetab.). Eta beste helburu bat ere<br \/>\nantzematen da, beharbada 1513an hain bigarren mailakoa ez zena. Izan ere, Albak<br \/>\natzera egin eta arineketan atera zen Pirinioez bestaldeko Lurretatik zenbait<br \/>\nhilabetetarako, eta ez zuen aprobetxatu armada frantsesak atzera egin zuenean<br \/>\nhura suntsitzeko. Batzuen iritziz haren zuhurtzia gehiegizkoa zen, koldarkeria<br \/>\nedo geldotasuna ere izan zitekeen batzuen iritziz, eta haren kontrako ahotsak<br \/>\naltxatzen hasi ziren: horregatik defendatu zuen azken orrialdean Correak, haren<br \/>\nfortunaren bekaizkeria zutenen aurrean. <span>Testuaren<br \/>\nlanketa literarioa, erromantzez eta ez latinez, une hartako humanistek<br \/>\nimitatzen zuten historiografia klasikoaren araberakoa izan zen: hitzaldiak<br \/>\nantzezleen ahotan, beren arrazoibideak azaltzeko; digresio historikoak, Albako<br \/>\ndukea eta haren balentria konkistatzaile greziar eta erromatar handien parean<br \/>\njartzeko.<\/span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lan<br \/>\nhark eskaini zuen gertaera eta pertsonaien trama nagusia ondorengo historia-lan<br \/>\nguztiek erabili zuten, Luis Correaren idatziak irakurri zituztenak oso gutxi<br \/>\nizan baziren ere. Handik hamar urtera, Elio Antonio de Nebrija kronista eta<br \/>\nhumanista ospetsuak <i>De bello navariensi libri duo<\/i> izeneko lana prestatu<br \/>\nzuen (Granadan argitaratua 1545), ziurrenik Karlos I.aren hasierako urteetan<br \/>\nGaztelako kontseilari izandako Lorenzo Dom\u00ednguez de Carvajalen aginduz.<br \/>\nLatinera itzuli zuen Correaren lana, modu dotorean berridatzi zuen, eta beste<br \/>\ninterpretazio-gogoeta batez osatu zuen, informazio garrantzitsurik erantsi gabe<br \/>\neta ondoren hura lekuko izan zuten gerra-pasadizoak aintzat hartu gabe.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Correak<br \/>\nbere <i>Historia<\/i> nobleziaren zaldunezko ohorearen araberako jokabide<br \/>\npertsonalen erretaula baten gisan osatu zuen. Antzezle nagusia Albako dukea<br \/>\nizanda ere, haren inguruan gazteluzain tituludun asko ageri dira, haien<br \/>\nseme-alabak eta ahaideak, eta kapitain handiak, eta eszenara deitzen ditu,<br \/>\nGaztelako epopeia kolektibo bat bailitzan. Ez du, aldiz, aragoitarrik aipatzen,<br \/>\neta ageri diren nafarrak, kondestablea eta beaumondarrak, bigarren mailako<br \/>\npertsonaiak dira. Donibane Garaziko edo Iru\u00f1eko setioetan izandako borrokaldiak<br \/>\nnorbanakoen adore-erakustaldiak bihurtzen dira, eta Iru\u00f1ean sartzeko uneko<br \/>\nparada handia zaldunen gailentasun eta lerdentasunaren agerraldia da. Albako<br \/>\ndukea bertute nobleen erakusgarria da: abagunea baliatzeko zuhurtzia,<br \/>\nzuzentasuna kontrako nahiz aldeko egoeran, eskuzabaltasuna herriarekiko,<br \/>\nsakrifizio fisikoa, indarra erabakian, ohorea helmuga. Eta, ezin bestela izan,<br \/>\ndon Juan erregea haren antagonista gisa aurkeztu zuen: Iru\u00f1ea gaizki zaindua<br \/>\neskuratzeko abagunea galdu zuen, zoritxarrean etsiturik malkotan ageri zen, eta<br \/>\nez zuen galarazi eskualdearen arpilatzea, kaltea herritarrengana zabalduz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gerra<br \/>\nhorretan guztian, espainolen eta frantsesen arteko gatazka baten eszenario<br \/>\npasiboa da Nafarroa. Correak argi utzi zuen bandoen arteko gatazken ezagutza<br \/>\nazalekoa eta eskasa zuela, ez baitzion garrantzirik eman. Don Juan erregea<br \/>\nIru\u00f1ea hartzen saiatu zenean, \u00abgaskoinez eta bearnesez eta haien zaldunez\u00bb<br \/>\nosatutako tropa baten buru zen, eta ez nafarren erregea; elkarri adorea emateko<br \/>\noihu egiten zutelarik, \u00abhaiek <i>Frantzia<\/i>, <i>Alemania<\/i>, <i>Nafarroa<\/i>,<br \/>\naldarrikatzen zituzten, eta gureek, <i>Espainia, Gaztela<\/i>\u00bb. Correak ez zuen<br \/>\nepaitzen nafarren jokabidea, ez baitzien erabakimenik aitortzen haien destinoan.<br \/>\nEz zuen kritikatzen beren erregetzat jotzen zutenarekin joan zirenen jokabidea,<br \/>\nez zituen traidoretzat jo, baina Gaztelaren kausaren alde egin zutenak ere ez<br \/>\nzituen goretsi.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><b><span>Obra.<\/span><\/b><i><span>La conquista del reyno de Nauarra:<br \/>\ndirigida al ilustre y muy magnifico se\u00f1or don Gutierre de Padilla, comendador<br \/>\nmayor de la orden de caualleria de Calatraua, presidente de las ordenes de<br \/>\nSantiago, Calatrava y Alc\u00e1ntara, del consejo secreto dela reyna nuestra se\u00f1ora,<br \/>\nhecha por Luys Correa<\/span><\/i><span>,<br \/>\nToledo: en casa de Juan Varela de Salamanca, el 1 de noviembre de 1513.<br \/>\nFaksimilea: A Coru\u00f1a: \u00d3rbigo, 2016. Berrarg. <span class=\"iv-smallcaps\">Yanguas<br \/>\ny Miranda, J. <\/span>(arg.), <i>Historia de la conquista del reino de Navarra<br \/>\npor el duque de Alba, general del ej\u00e9rcito del rey Fernando el Cat\u00f3lico, en el<br \/>\na\u00f1o de 1512, escrita por Luis Correa, e ilustrada con notas y con un pr\u00f3logo y<br \/>\nbreve compendio de la historia de dicho reino, por don Jos\u00e9 Yanguas y Miranda,<br \/>\nsecretario de la Diputaci\u00f3n provincial de Navarra e individuo de varios cuerpos<br \/>\nliterarios<\/i>, Iru\u00f1ea: Imprenta de Long\u00e1s y Ripa, 1843. Faksimilea:<br \/>\nValladolid: Maxtor [2005]. Berrarg. <span class=\"iv-smallcaps\">Usun\u00e1riz<br \/>\nGarayoa, J.\u202fM.<\/span> (arg. eta hitz.), <i>La conquista del reino de Navarra<\/i>,<br \/>\nIru\u00f1ea: Diario de Navarra, 2002.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ez dakigu deus Luis Correari buruz, hark idatzitako Historia de la conquista del reino de Navarra lanetik ondorioztatzen dena ez bada. Kanpaina hartan parte hartu zuen, 1512ko uztailaren eta irailaren artean, Fadrique \u00c1lvarez de Toledo jaunaren ondoko laguntzaile. Albako bigarren dukea zen jaun hura, eta Fernando Katolikoak hara bidalitako armadako kapitain jenerala. Hitzaurrean adierazi zuenez, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[299],"class_list":["post-3019","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>CORREA, Luis (XV.\u202fmendearen bigarren erdia - XVI.\u202fmendearen lehen herena) - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/correa-luis-323-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"CORREA, Luis (XV.\u202fmendearen bigarren erdia - XVI.\u202fmendearen lehen herena) - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ez dakigu deus Luis Correari buruz, hark idatzitako Historia de la conquista del reino de Navarra lanetik ondorioztatzen dena ez bada. Kanpaina hartan parte hartu zuen, 1512ko uztailaren eta irailaren artean, Fadrique \u00c1lvarez de Toledo jaunaren ondoko laguntzaile. Albako bigarren dukea zen jaun hura, eta Fernando Katolikoak hara bidalitako armadako kapitain jenerala. Hitzaurrean adierazi zuenez, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/correa-luis-323-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/correa-luis-323-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/correa-luis-323-eu\\\/\",\"name\":\"CORREA, Luis (XV.\u202fmendearen bigarren erdia - XVI.\u202fmendearen lehen herena) - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T11:46:31+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/correa-luis-323-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/correa-luis-323-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/correa-luis-323-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"CORREA, Luis (XV.\u202fmendearen bigarren erdia &#8211; XVI.\u202fmendearen lehen herena)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"CORREA, Luis (XV.\u202fmendearen bigarren erdia - XVI.\u202fmendearen lehen herena) - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/correa-luis-323-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"CORREA, Luis (XV.\u202fmendearen bigarren erdia - XVI.\u202fmendearen lehen herena) - Iura Vasconiae","og_description":"Ez dakigu deus Luis Correari buruz, hark idatzitako Historia de la conquista del reino de Navarra lanetik ondorioztatzen dena ez bada. Kanpaina hartan parte hartu zuen, 1512ko uztailaren eta irailaren artean, Fadrique \u00c1lvarez de Toledo jaunaren ondoko laguntzaile. Albako bigarren dukea zen jaun hura, eta Fernando Katolikoak hara bidalitako armadako kapitain jenerala. Hitzaurrean adierazi zuenez, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/correa-luis-323-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/correa-luis-323-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/correa-luis-323-eu\/","name":"CORREA, Luis (XV.\u202fmendearen bigarren erdia - XVI.\u202fmendearen lehen herena) - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T11:46:31+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/correa-luis-323-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/correa-luis-323-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/correa-luis-323-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"CORREA, Luis (XV.\u202fmendearen bigarren erdia &#8211; XVI.\u202fmendearen lehen herena)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3019","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3019\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3019"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3019"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}