{"id":3007,"date":"2020-04-23T13:29:22","date_gmt":"2020-04-23T11:29:22","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/bordenave-nicolas-de-317-eu\/"},"modified":"2020-04-23T13:29:22","modified_gmt":"2020-04-23T11:29:22","slug":"bordenave-nicolas-de-317-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bordenave-nicolas-de-317-eu\/","title":{"rendered":"BORDENAVE, Nicolas de (Biarno?, ca.\u202f1530-1601)."},"content":{"rendered":"<p><span>Ziurrenik Biarnon edo Bigorran sortu izanen zen 1530<br \/>\ninguruan. Haren bizitzari eta familia-harremanei buruzko datu gutxi ezagutzen<br \/>\nditugu, haren abizena eskualde horietan hagitz ugaria izanik. 1548an Bordelen<br \/>\nari zen ikasketak egiten. Denbora labur barne, Kalvin erreformatzaile<br \/>\nprotestantearen doktrinara bildu zen. 1560 eta 1563 bitartean komunitate<br \/>\nkalbinista baten artzain aritu zen Frontignan la Peyrade hirian. Han ondoan da<br \/>\nMontpellier, higanot edo protestante frantziarren gune indartsua bihurtu zena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Berehala Biarnoko<br \/>\nsorterrira itzuli behar izan zuen. Joana\u202fIII.a Nafarroakoaren menpeko<br \/>\nlurraldean kalbinismoa hedatzen lagundu zuen, erregina bera ere doktrina<br \/>\nberrira bildu baitzen. 1565erako jadanik ministroa zen Nay hiriko parrokian,<br \/>\nPaue eta Tarbes artean. Erlijio-gerrak hasi eta lau urteren buruan, Bordenave<br \/>\npreso atzeman zuten Biarnoko jaurerrian sartu ziren tropa katolikoek. 1572an<br \/>\nhiriko udal-gobernuko kidea zen, eta Biarnoren historia idazteko agindua jaso<br \/>\nzuen erreginarengandik. 1577an Henrike\u202fII.a monarka nafar berriak Nafarroako<br \/>\neta Biarnoko historialari ofizial izendatu zuen, lehenengoa kargu hori zuena,<br \/>\neta hil hurren egon zen arte bete zuena. Hurrengo urtean Nafarroaren ordezkaria<br \/>\nizan zen Eliza kalbinista frantziarra Sainte-Foy hirian batzartu zuen sinodo<br \/>\nnazionalean. Han ezarri zen higanoten lurraldeetako administrazio zibila eta<br \/>\nmilitarra, eta Bordenave aukeratu zuten eliza erreformatuaren eskakizunak<br \/>\naurkez zitzan Neraceko gazteluan, Henrike\u202fIII.a nafar monarka berriaren<br \/>\naitzinean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hurrengo urteetan<br \/>\nNayko gobernadore militarraren familiari estu lotua egon zen. Agirien arabera,<br \/>\n1599an oraindik bizi zen, aitabitxia izan baitzen ordurako Henrike\u202fIV.a<br \/>\nFrantziakoa zen Nafarroako erregearen gortesau baten alabaren ezkontzan.<br \/>\n1601eko lehen hilabeteetan hil zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren azken lan ezaguna, <span>Histoire de B\u00e9arn et Navarre<\/span> izenekoa, Joana\u202fIII.a<br \/>\nNafarroakoaren ekimenez idatzi zuen, hark inspiratu eta zuzendu baitzuen, eta<br \/>\nlehen eskuko informazioa ere eman zion, lanaren eskaintzan ageri denez. Hura<br \/>\nidazteko lana, ordea, denboran luzatu eta, 1591n oraindik amaitu gabe zegoen. Zazpi<br \/>\nliburutan banatua dago lana. Lehenbizikoan jaso zuen munduaren hasieratik <span>xi<\/span>.\u202fmendera arteko gertaerak. Erdi Aroko (1063-1483)<br \/>\nmendeetako gertaerak hurrengo hiru liburuetan aurkitzen dira. Azken hiru<br \/>\nliburuetan bere garaiko gertaera historikoak bildu zituen, 1572ra arte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eskuizkribua argitaratu gabe egon zen<br \/>\nhiru mende luzez. Guztira berrogeita hamarren bat orrialde zituen \u2014hasierakoak<br \/>\negilearen beraren eskutik idatzitakoak\u2014 nahiz ondoren haietako batzuetan<br \/>\nmozketak egin ziren. Olhagaraik erabili zuen, eta ondoren, katoliko porrokatu<br \/>\nbaten eskuetan jausi eta, hark edukia bere interesen eta sinesmenen arabera<br \/>\nmoldatu zuen. 1789an jatorrizko dokumentua Nafarroako Parlamentuko abokatu<br \/>\njakintsu baten liburutegia osatzera joan zen. Han egon zen gordeta, 1873an<br \/>\nSoci\u00e9t\u00e9 de L&#8217;Histoire de France delako erakundeak lehenbiziko aldiz inprimatu<br \/>\nzuen arte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lan horretan<br \/>\negilearen lengoaiaren zintzotasuna eta tinkotasuna nabarmentzen dira.<br \/>\nAlderdikeriaren espiritutik aldentzen saiatu zen, iturri zuzenak erabiliz: bere<br \/>\ntestigantza, erreginaren beraren adierazpenak, eta hark eskuratzen zizkion<br \/>\niturri ofizialak. Haren biografo nagusiaren iritziz, heziketa guztiz klasiko<br \/>\nbaten printzipioak erabat bereganatuta ageri da Bordenave. Esate baterako,<br \/>\nTito-Livioren ereduari jarraiki, bere pertsonaien ahotan jartzen zituen<br \/>\negoeraren arabera egokiak iruditzen zitzaizkion diskurtsoak. Haren estilo<br \/>\nliterarioa eskribauarena da. Historiaren kontakizuna haren mezenas Joana<br \/>\nerreginaren heriotzarekin amaitu zuen. Beharbada, haren biografo ofiziala<br \/>\nizanik, ez zituen kontatu nahi ordurako antzematen zen erreakzio katolikoarekin<br \/>\nerlazionatutako gertaerak, haien ondorioz errege berria katolizismora bildu<br \/>\nbaitzen. Bordenave hil ondoren haren lana erabili zuten hainbat egilek, besteak<br \/>\nbeste, Olhagaraik, hura bezala ministro protestantea zenak, eta Marcak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ziurrenik Biarnon edo Bigorran sortu izanen zen 1530 inguruan. Haren bizitzari eta familia-harremanei buruzko datu gutxi ezagutzen ditugu, haren abizena eskualde horietan hagitz ugaria izanik. 1548an Bordelen ari zen ikasketak egiten. Denbora labur barne, Kalvin erreformatzaile protestantearen doktrinara bildu zen. 1560 eta 1563 bitartean komunitate kalbinista baten artzain aritu zen Frontignan la Peyrade hirian. Han [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[297],"class_list":["post-3007","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>BORDENAVE, Nicolas de (Biarno?, ca.\u202f1530-1601). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bordenave-nicolas-de-317-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BORDENAVE, Nicolas de (Biarno?, ca.\u202f1530-1601). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ziurrenik Biarnon edo Bigorran sortu izanen zen 1530 inguruan. Haren bizitzari eta familia-harremanei buruzko datu gutxi ezagutzen ditugu, haren abizena eskualde horietan hagitz ugaria izanik. 1548an Bordelen ari zen ikasketak egiten. Denbora labur barne, Kalvin erreformatzaile protestantearen doktrinara bildu zen. 1560 eta 1563 bitartean komunitate kalbinista baten artzain aritu zen Frontignan la Peyrade hirian. Han [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bordenave-nicolas-de-317-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bordenave-nicolas-de-317-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bordenave-nicolas-de-317-eu\\\/\",\"name\":\"BORDENAVE, Nicolas de (Biarno?, ca.\u202f1530-1601). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T11:29:22+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bordenave-nicolas-de-317-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bordenave-nicolas-de-317-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bordenave-nicolas-de-317-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BORDENAVE, Nicolas de (Biarno?, ca.\u202f1530-1601).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BORDENAVE, Nicolas de (Biarno?, ca.\u202f1530-1601). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bordenave-nicolas-de-317-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"BORDENAVE, Nicolas de (Biarno?, ca.\u202f1530-1601). - Iura Vasconiae","og_description":"Ziurrenik Biarnon edo Bigorran sortu izanen zen 1530 inguruan. Haren bizitzari eta familia-harremanei buruzko datu gutxi ezagutzen ditugu, haren abizena eskualde horietan hagitz ugaria izanik. 1548an Bordelen ari zen ikasketak egiten. Denbora labur barne, Kalvin erreformatzaile protestantearen doktrinara bildu zen. 1560 eta 1563 bitartean komunitate kalbinista baten artzain aritu zen Frontignan la Peyrade hirian. Han [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bordenave-nicolas-de-317-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bordenave-nicolas-de-317-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bordenave-nicolas-de-317-eu\/","name":"BORDENAVE, Nicolas de (Biarno?, ca.\u202f1530-1601). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T11:29:22+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bordenave-nicolas-de-317-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bordenave-nicolas-de-317-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bordenave-nicolas-de-317-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BORDENAVE, Nicolas de (Biarno?, ca.\u202f1530-1601)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3007","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3007\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3007"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3007"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}