{"id":2999,"date":"2020-04-23T13:11:03","date_gmt":"2020-04-23T11:11:03","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/aule-jean-d-313-eu\/"},"modified":"2020-04-23T13:11:03","modified_gmt":"2020-04-23T11:11:03","slug":"aule-jean-d-313-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aule-jean-d-313-eu\/","title":{"rendered":"AULE, Jean d&#8217; (Jean de La Salle) (Buzy, Biarno, 1445 &#8211; Biarno, 1525)."},"content":{"rendered":"<p><span>Boloniako Unibertsitatean ikasi zuen<br \/>\nZuzenbidea, eta legeetako doktoretza erdietsi zuen. Couseranseko gotzain<br \/>\nizendatu zuten 1480an edo zenbait urte lehenago, gaurko Ari\u00e8ge departamentuan,<br \/>\nSaint-Lizier hirian zuela egoitza.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nafarroako errege-erreginen<br \/>\nkontseilari nagusietakoa izan zen bizitza guztian. Gobernu nahiz justizia auzi<br \/>\nanitzetan parte hartzen zuen, esaterako, Frantzisko Feboren erregealdiaren<br \/>\n(1479-1482) hasieran errege gazte haren ama eta tutore Magdalena Frantziakoaren<br \/>\ngortean bizi izan zen. Haren lehen kontseilari gisa ageri zen Gares hiriari<br \/>\nerrege-pribilegioa eman zitzaionean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azpimarragarria<br \/>\nda Katalina Foixekoaren agintaldian izan zuen jarduera. Hasierako hamar<br \/>\nurteetan (1483-1493) Pirinioen iparraldean bizi izan zen La Salle, erreginaren<br \/>\nondoan, Foix-Biarno etxearen lurraldeen inguruko auziei buruz aholkularitza<br \/>\nematen, eta beste hainbat urtez hegoaldeko Nafarroan, <span>in<br \/>\nsitu<\/span> eta modu aktiboan parte hartuz Nafarroako erresumaren inguruko<br \/>\ngaietan. Gotzain hau Pirinioen hegoaldera bizi zela egiaztatzen duen<br \/>\nlehenbiziko erreferentzia dokumentatua, Katalina Foixekoaren garaikoa da,<br \/>\n1485ekoa, erreginak Nafarroako erregeorde Jaime Foixi gobernu-jarraibideak<br \/>\neramateko agindua eman zionean. Laurogeita hamarreko hamarkadatik aitzina<br \/>\nbederen erresuman bizi zen, Gabriel Albretekoa, Avesnesko jaun, Juan\u00a0III.a<br \/>\nerregearen anaia eta Nafarroako ordezkari nagusiaren aholkulari nagusi gisa,<br \/>\nharen sinadura ageri baita hainbat agiri judizialetan. Esate baterako, 1491ko<br \/>\nmartxoan, Fortun Gomeza eta Arguedasko notario Juan Lopez Caparroso jaunen<br \/>\naurka Pedro Blascok eta Agredako (Soria) beste hainbat herritarrek ezarritako<br \/>\ndemandari buruz Errege Kontseiluaren aitzinean agertzeko Gabriel Albretekoak<br \/>\neman zuen zitazio-aktaren balidazio-atala La Sallek sinatu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>La Sallek eginkizun nabarmena izan<br \/>\nzuen Nafarroako Errege Kontseilua berritzeko prozesuan. 1494ko otsailean Juan<br \/>\nAlbret eta Katalina Foix errege-erreginek lehenbiziko ordenantza bat eman<br \/>\nzuten, legeetako adituez osatutako Kontseilu arrunt bat sortuz. Juan Jaso,<br \/>\nMartin Urrutia eta Martin Ziordia jaunek osatu zuten Kontseilu hori, besteak<br \/>\nbeste, eta izen nagusia Jean de La Salle izan zen, erakunde horretako buru<br \/>\nizendatu baitzuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Atzerritarra zelako Nafarroako Gorteek<br \/>\nkritikatu zuten eta errege-erreginei eskatu zieten hura kargugabetzeko eta<br \/>\nerakunde horren buru nafar bat jartzeko. Errege-erreginek eskaria onartu eta,<br \/>\n1494ko abuztuan konpromisoa hartu zuten, erresumako kontseilari zaharrenen<br \/>\nartean aukeratutako presidente berri bat jartzeko. Hala ere, La Sallek karguan<br \/>\njarraitu zuen 1494ko irailetik 1495eko martxora bitartean. Hainbat agirik<br \/>\nerakusten dute hala izan zela, bai Kontseilura suplikazio bidez iristen ziren<br \/>\nauzietako zitazioak, bai garrantzi handiagokoak izanik Kontseiluak berak<br \/>\neramaten zituen beste auzi batzuetako zitazioak ere sinatu zituelako,<br \/>\naskotariko zitazioen eta ordenantzen ardura baitzuen. Jean de La Sallek 1495ean<br \/>\nutzi zuen kargua, eta Biarnoko jaurerrira joan zen. Han, Leskarren apirilaren<br \/>\n1ean inauguratutako Estatu Orokorren presidentea izan zen. Hurrengo urteetan<br \/>\nere Estatu Orokorretako hainbat batzarretako buru izan zen, esate baterako,<br \/>\nPauen 1496an egindako batzarrean. Beraz, Nafarroako errege-erreginen<br \/>\nlaguntzaile nagusietako bat izaten jarraitu zuen, baina une hartatik aitzina<br \/>\nhaiek Frantziako hegoaldean zituzten lurraldeen inguruko auzien ardura hartuta.<br \/>\nNafarroari dagokionez, gotzain honi buruz ditugun berri bakarrak 1497ko<br \/>\nmaiatzaren 22an erresumako ordezkari izendatu zuten unekoak dira, nahiz eta<br \/>\nlitekeena den ordezkaritza hori izendapen hutsean geratzea, izan ere, urte<br \/>\nhartako uztailerako errege-erreginen egoitza berriz ere Nafarroan zegoen.<br \/>\nGaur-gaurkoz, ez dugu agiririk, 1497ko maiatzetik aitzina kargu hartan benetan<br \/>\naritu zenik erakusten duenik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>La Salle Leskarreko gotzain izendatu zuten 1518an edo<br \/>\n1519aren hasieran, eta 1525ean hil zen arte izan zen Henrike\u202fII.a erregearen<br \/>\naholkulari nagusietakoa. <span>xv.<\/span>\u202fmendeko azken<br \/>\nhamarkadan Nafarroako Errege Kontseiluaren berrikuntzan izan zuen eginkizun<br \/>\narduratsuak funtsezko zeregina ekarri zion ondoren, Biarnoko jaurerriko<br \/>\nJustizia eraberritzeko neurriak zehaztu zirenean, esaterako, 1519an Biarnoko<br \/>\nKontseilu arrunta edo Kontseilu subiranoa sortu zenean. Era berean, esku hartu<br \/>\nzuen Nafarroako errege-erreginek Leon\u00a0X.a aita santuari, beraien aurka<br \/>\nJulio\u00a0II.a aita santuak eman zituen eskumikatze-bulak, zuzenbidearen<br \/>\nkontrakoak izanik, baliogabeak zirela erakusteko bidali zizkioten justifikazio<br \/>\njuridikoen prestaketan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gainera, Hieronymus M\u00fcnzer humanista, mediku eta<br \/>\nbidaiariak adierazi zuenez, La Salle \u00abhistorialari eta jakintsu handia izan<br \/>\nzen\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Boloniako Unibertsitatean ikasi zuen Zuzenbidea, eta legeetako doktoretza erdietsi zuen. Couseranseko gotzain izendatu zuten 1480an edo zenbait urte lehenago, gaurko Ari\u00e8ge departamentuan, Saint-Lizier hirian zuela egoitza. Nafarroako errege-erreginen kontseilari nagusietakoa izan zen bizitza guztian. Gobernu nahiz justizia auzi anitzetan parte hartzen zuen, esaterako, Frantzisko Feboren erregealdiaren (1479-1482) hasieran errege gazte haren ama eta tutore Magdalena [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[297],"class_list":["post-2999","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>AULE, Jean d&#039; (Jean de La Salle) (Buzy, Biarno, 1445 - Biarno, 1525). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aule-jean-d-313-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"AULE, Jean d&#039; (Jean de La Salle) (Buzy, Biarno, 1445 - Biarno, 1525). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Boloniako Unibertsitatean ikasi zuen Zuzenbidea, eta legeetako doktoretza erdietsi zuen. Couseranseko gotzain izendatu zuten 1480an edo zenbait urte lehenago, gaurko Ari\u00e8ge departamentuan, Saint-Lizier hirian zuela egoitza. Nafarroako errege-erreginen kontseilari nagusietakoa izan zen bizitza guztian. Gobernu nahiz justizia auzi anitzetan parte hartzen zuen, esaterako, Frantzisko Feboren erregealdiaren (1479-1482) hasieran errege gazte haren ama eta tutore Magdalena [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aule-jean-d-313-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aule-jean-d-313-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aule-jean-d-313-eu\\\/\",\"name\":\"AULE, Jean d' (Jean de La Salle) (Buzy, Biarno, 1445 - Biarno, 1525). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T11:11:03+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aule-jean-d-313-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aule-jean-d-313-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aule-jean-d-313-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"AULE, Jean d&#8217; (Jean de La Salle) (Buzy, Biarno, 1445 &#8211; Biarno, 1525).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"AULE, Jean d' (Jean de La Salle) (Buzy, Biarno, 1445 - Biarno, 1525). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aule-jean-d-313-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"AULE, Jean d' (Jean de La Salle) (Buzy, Biarno, 1445 - Biarno, 1525). - Iura Vasconiae","og_description":"Boloniako Unibertsitatean ikasi zuen Zuzenbidea, eta legeetako doktoretza erdietsi zuen. Couseranseko gotzain izendatu zuten 1480an edo zenbait urte lehenago, gaurko Ari\u00e8ge departamentuan, Saint-Lizier hirian zuela egoitza. Nafarroako errege-erreginen kontseilari nagusietakoa izan zen bizitza guztian. Gobernu nahiz justizia auzi anitzetan parte hartzen zuen, esaterako, Frantzisko Feboren erregealdiaren (1479-1482) hasieran errege gazte haren ama eta tutore Magdalena [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aule-jean-d-313-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aule-jean-d-313-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aule-jean-d-313-eu\/","name":"AULE, Jean d' (Jean de La Salle) (Buzy, Biarno, 1445 - Biarno, 1525). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T11:11:03+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aule-jean-d-313-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aule-jean-d-313-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aule-jean-d-313-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"AULE, Jean d&#8217; (Jean de La Salle) (Buzy, Biarno, 1445 &#8211; Biarno, 1525)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2999","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2999\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2999"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2999"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}